Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 307

2000
‎Txema sukaldera joan zen, une hartan hutsik zegoelako eta ez zuelako gogorik ordenagailuko pantailan azalduko zitzaizkion hitzak (eta gutxiago hitz horiek sortuko zioten ohiko zirrara) inorekin konpartitzeko. Jakinda, gainera, Eiderren krudelkeria ikaragarria ari zela izaten, eta horren ondorioz Txema sarritan hasten zitzaiola maldizioka neskalagunari, mekauenka hormak eta mahaiak kolpatuz.
‎Eta barruan sortzen ari zaidan pertsonatxo hau, berriz... Izan dezakedan eta lagunik onena nirekin batera daukat, eta ez dut gogorik komunetik behera botatzeko.
‎Eta hondarrean hauxe baizik ez diat erranen: hihaurk erabakitzen ez baduk gogoz heure bizitza, bizitzak erabakiko hau hi, gogoz bertzerat".
‎Noizbait plan bat ere bururatu zitzaigun: nahiz eta elkarrekin bizitzen jarraitu, etxeetan banandu egin ginela esango genuen (bakarren batek etxera deituz gero, bakoitzak bere telefono linea izatea ere pentsatu genuen), hartara ez baikenuen gogoz kontrako konpromisoetara joan, ez asteburuetan, ez ospakizun berezietara; hartara bakoitza bere gisara eta nahi bezala, nahi zuenarekin ibili ahal izango baitzen. Eta orain, familiarekiko harreman horri nolabaiteko tamaina hartua genionean, gutxien espero nuenean, hara non banandu egin garen, zinez, edo banantzekotan gauden, zinez, edo.....
2001
‎2. Aita Larramendik eta beste hainbatek egiten zuten bezala, nik ere, euskaraz ari garela kontuan hartuta, euskarazko iraku rlea rentzat idatziko dut galdera honen erantzuna. Hots, bestelako kontuak aipatuko nituzke erdaraz ari banintz, baina lerroon irakurlea euskaraduna ez ezikJaki nekoir akurle dela jakinik, ez dut gogorik kanpoko etsaiaren gaiztakeria salatuz autokonplazentziazko jarduna osatzeko. Aurreko galderan azaldu dudanaren ildotik, uste dut etxe barruan ere (euskararen barruan ere, alegia), badugula zer zaindu eta zer zuzendua aski.
‎Nigandik at daudenen artean erabateko aldea dago maitagogo direnen eta gogogabeko direnen artean. Maitagogo ez direnek ez dute gogorik, ez dira maitale. Beraz ez eta ezagule, ez eta aske.
‎San Ignaciok ez ditu gogoa eta bere ahalmenak kontzeptuz bereizten; baina praktikan, aldiz, gogoa, gizakia, bere nahimenaren eta adimenaren jaun dela, desberdina dela eta biak bere esanera (gogoarena) erabil ditzakeela eta behar dituela erakusten digu.
‎Bilkura hasi aitzin, ostatu zoko hartara gonbidatu ninduzun kafe baten edatera. Ez nuen gogorik baina hala ere, hotzak gatibatzen zuen ostatuan zure hatzetarik sartu nintzen. Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan, oilo larrua denetan hedatuz; zure mintzamoldeak halaber.
2002
‎–Bazkaria egina duzu, baina nik ez dut gogorik.
‎–Ezetz esan dizut! Ez dudala gogorik!
2003
‎Ondo entzun du aukeraturiko Jaunak esan duena, eta badaki, zahar gehienek aitortu duten bezala, guduaz jantziena dela aukeratua, baina ez du gogoa loak erraz eroateko moduan. Lo egin behar luke, goiza luze joango delako, gudu gogorra izanik giharrak atsedenduta behar dituelako, baina nahiago du arrebarekin ibili, ortzi zilarrez apaindua euren aterpe bakarra dutela; abarkak erantzirik belar hezearen ukitua igartzea.
‎Ez. Ez du gogorik. Ezkutukoa agerian jartzeko alferkeria dauka.
2004
‎Ez dugu arazorik. Baina, sozialki eta politikoki ezberdintasunak ditugu, eta afari garaian lehentasuna ondo pasatzeari ematen diot, ez dut gogorik horretaz aritzeko". Horretan gaude.
‎Noski, Toumier jaunak ez du gogo onez irensten «ikasle eta ezjakintzat» (d apprenti et d ignorant) hartua izatea (244), desenkusatzen da esanez 1899an utzi zuela Euskal Herria eta Ipar Afrikan hogei urtetik gora egin ondoren itzu­ li zela 1945ean, eta etxeratzean minez ikusi zuela euskara nola ari zen galtzen eta mugak zenbat bereizten zituen Iparraldekoak eta Hegoaldekoak, zenbait kasutan Sabino Aranaren izena ez eza... Honek, bere azken arrapos­ tuan, hasieran botatzen die bere ziztakoa:
‎Posible da esatea kasu horietan bitartekaririk gabeko esperientzia izatca oso zailadela, soinuaren ustezko bitartekaririk gabeko esperientzia, adibidez, gogotik at ematen dengertakizun fisikoa delako, airearen bibrazioaren gertakizuna hain zuzen. Baina nik, esangoluke kartesiarrak, ez dut gogotik at dagoen objektu honen esperientziarik (soinu fisikoarena), zerbait subjektiboarena, mentalarena, baizik, alegia, soinu kualitate batzuena?. Horiek beti gertatuko dira, existitu edo ez gogotik kanpoko objektua. Soinua berdin entzungo nuke ametsetan edo haluzinazio kasuren batean, baina egoera horietan soinu fisikoerrealik ez dago.
‎–Ez, baina ez dut gogorik. Benetan.
‎Gustura joango litzateke Leire zinemara, baina ziur da Alexek ez duela gogorik izango eta ez dio ezer esan. Senarra etxeko atetik sartu denean, sarrerara gerturatu da Leire, musu bat eman dio ezpainetan eta, erantzunik espero ez zuen zer moduz bat bota ondoren, egongelara bueltatu da.
2005
‎Badugu eskubidea irakurleei indar bat galdegin behar zaien liburuak idazteko. Baina aldi berean ez dut gogorik hermetikotasunean erortzeko, ulertezina izateko. Entseatzen naiz oreka ona atzematen.
‎– Ez dut gogorik, ihardetsi zuen Inesek.
‎– Ez dut gogorik!
‎Hori da japoniar sukaldaritzaz dazaguten gauza bakarra, eta beste asiar jaki motak ezagutu gabe saiatzera ez dira ausartu, gauza askok itxura ona izan arren. Badirudi Ametsek ez duela gogorik ezjakintzat har dezaten, gauza bakoitza zer den galdetzen hasita. Ez dago kexarik, haatik, sushi a primeran dago eta.
‎5:04 Zerbitzuak hasita egongo dira. Eskerrak, ez du gogorik itxaroteko. Makina bilatu eta txartela erosi du.
‎Zorionez, Ametsen lepoa baino ez du ikusten. Ez du gogorik haren begi hustuak berriro ikusteko, eta jakin badaki aurpegi bizigabe hura izango duela berehala. Ezer ulertzen ez duen arren, bera ere saiatzen da pantaila guztietan agertzen dena ikusten eta irakurtzen.
2006
‎Oraindik ez dute lortu departamendua izatea eta ez diet ikusten nik Baionako eta Miarritzeko biztanleei ilusio handirik, Frantziarekin hautsi eta independentziaren aldeko proiektu batean sartzeko. Orain artekoak nahiko arrazoi ez badira, Frantziako eta Espainiako estatuek ez dute gogoz onartuko mendeetan bere lurraldea osatu duen zati bati uko egitea eta onartzea Euskadi edo Euskal Herria izeneko estatu berria sortu behar dela. Prozesua ez litzateke lagunkoia izango inolaz ere.
‎Neptunok ez baitu gogorik batere
‎Tea zerbitzatu ondoren, galdegin zigun zerk ekartzen gintuen haren etxera. Tomek eta nik elkarri begiratu genion ea nor zen ausartuko mintzatzera eta ikusi bainuen ez zuela gogo berezirik, argiki mintzatu nintzen:
‎Horra sartu? Ez dut gogorik. Orbana alkandoran.
‎Ganbara geratzen da. Ez dut gogorik. Sartzeko.
‎Nik ez nuen gogo zipitzik, baina Hermanni halako moduz eman zion kasketak frau Gerda ezagutu behar nuela, ezen besotik heldu baitzidan eta ezkaratzeraino eraman. Arropa zaharren zakua zoko batean utzi eta, eskaileretan gora gindoazela, ez dakit zenbat urte lehenago gertatutako istorio bat kontatu zidan.
‎Patuaren onartze horretan ere harrotasun eta ausardia aristokratikoak igartzen dira. Heroi homerikoak ez du gogo onez hartzen patuak aukeratu diona —aitzitik, behin eta berriro darabil kexua—, baina bere heroikotasunak arrenguraren gainetik jartzen du ohorea74 Duin jokatuko du, halabeharrak heriotzara eramango badu ere, halabeharrak bizitzaren laburtasunaz sarituko badu ere.
‎Michellek daki edozertaz eztabaidatzeko adina ingeles, sortzez eta hezkuntzaz niuyortarra denez gero. Baina ez du gogorik. Hasiera hasieran esan zigun; hau beste herri bat da eta, entzun, aditu, errespetatu, ikasi.
2007
Ez du gogorik zarena izateko, egiten duzuna egiteko, pentsatzen duzuna pentsatzeko... –komuna?
‎Suak amaituta, tabernako terraza ezari ezarian betetzen hasi zen. Gau epela zegoen, eta Kontxatik zetozenek ez zuten gogo handirik erakusten etxeratzeko. Aurreko parkeko kolunpioetatik algarak iristen zitzaizkien.
Ez dut gogorik sofan bere alboan eserita denbora gehiago egoteko, Pedroren azken urteetako tronuan. Egongelatik sukaldera joan naiz zuzenean, etxeko arropak jantzi gabe, afaria prestatzeko asmoz.
‎" Mañana va a hacer un año" esan zuen, galderaren erantzuna pentsatzeko ikasleari denbora gehiago eman nahi dion maistra bigunaren antzera. Norak esku bat ukitu zion hatz txikerraz, eta paseoan ibili al zen galdetu zion, artean aitona hilik egongo ez balitz bezala, eta hark" ez dut gogorik" ihardetsi," dagoeneko ez dut ezertarako gogorik", dolu gabeko esaldi bat, hitzek beren berezko esanahia baizik ez dutenean hartutako bortizkeriaz. Hitz bortxatu gabeak ziren amonarenak, umeek lehen aldiz puta ebakitzen duteneko eztanda bera sortuz, ezein errietak, ezein argudiok estal ez ditzakeen zarata sortzen duten hitzak.
2008
‎Hona nire erantzuna. Ez nuen gogorik auzi honetaz hitz egiteko. Gandiagaren obra zinez errespetatzen eta kasik beneratzen dudalako.
‎Lagun ginela ere bai. Eta hartaz, ez nuen gogorik ezer kontatzeko haren HIRU GIZON BAKARKA liburuari buruz. Baina, bihoa nirea.
‎Banekien Kuzkotik hurbiltzen ari ginela. Ez nuen gogorik hara heltzeko, zeren, han, gizakien sakrifizioak ez egitea zaila izanen baitzen. Erabaki nuen ez gehiago horretan pentsatzea, Nacorekin gelditzen zitzaizkidan momentuak baliatzeko gisan.
‎Izan ere, Donibane Lohizunetik kanporatuak izan ziren. Angeluko etxeak ere ez ditu gogoz hartu, baina prozeduraren geldotasunaren ondorioz, ez dute kanporatzeko ahalik, Jean Espilondo auzapezak berak aitortu duen bezala.
‎Aurten Pamielakoek eskatu didate etortzeko. Ez nuen gogo handirik, baina animatu naiz azkenean. Horretan zerikusirik badauka norberaren egoerak; fisikoak eta animikoak.
‎Berrikitan Mari Errauskin egitea eskatu didate. Ez dut gogorik, eta, beraz, beste idei baten bila nabil.
‎Audenen Sarrerak paratzen du fotokopietan, Cuadernos de Alzaten Barrutiak argitaratutako artikulu bat, Antigonas Steinerren liburuko beste fotokopia batzuk. Paperak lardaskatzen hasi naiz baina ez dut gogorik. Ordenadorea izeki dut.
‎Rosak atea zabaltzen du. Zer, zuk ez duzu gogorik?, galdetzen dio senarrari.
2009
‎Gugatik balitz, bi urtean behin aterako genuke disko bat. Ez dugu gogorik halere, topean ibiltzeko. Ezkonduta gaude denak, eta rock izarraren kontua atzean utzia dugu.
‎Euskalduna beti izan da ardo trago batzuk edan, eta tabernatik tabernarako bidea kantuan egitekoa. Galtzen doa hori, eta guk ez dugu gogorik hori gal dadin. Gure ekarpentxoa egingo dugu, horregatik, jendeak gure kantak kanta ditzan.
‎Bakarrik. Ez nuen gogorik kalera ateratzeko eta, nahita ere, norekin. Etxek bere nobioarekin eman ditu bi egunak.
‎Haren bertsioa entzun nahi dut. Eta, nolanahi ere, ez erran ez duzula gogorik Salustianok hilotzak lurperatu zituen harrizko gurutze hori ikusteko.
‎Etxeratzeko garaia. Ez nuen gogo handirik ordea. Zertarako.
‎Edo alderantziz. Nire gurasoak ez ziren sekula Europara joan, eta ez zuten gogorik ere. Nire jatorriaz galdezka estutzen nindutenean, garaiko eufemismo onartuarekin erantzuten nuen, «Erdi frantsesa, erdi euskalduna», edo bestela, nire abizenaz galdetzen zidatenean, «frantsesa gehienbat», hori baitzen familiaren aldeetatik argitzen errazena.
‎Uste dut beste hizkuntzetan zertxobait berdin egin zutela dio Peillenek baina mendebaldeko gure auzo mintzairetan etimologia galdu duten hitzak hizkuntza klasiko batetik (grekoa, latina) gehiago hartu dituztela. Adibidez, euskaldun zaharrek ez zuten gogo hitza arnas hitzarekin lotu; hizkuntza erromanikoetan spiritus eta anima arnas hartzearekin lotuak dira eta Elizako latinak gure hizkuntzan sartu ditu.
‎JesusLarrañaga buruzagi komunistak Euskal Gobernuak, Bizkaiko azken egunetan, eramandako politikaren aurka, kritika zuzenak egin zituen bitartean, beste batzuekaginte errepublikanoak ipar fronteari ez laguntzea gaitzetsi zuten. Hegazkineriarenaldetik izandako erabateko gabezia erabakigarria suertatu zelako euskal lurragaltzeko, askok eta askok ez zuten gogo handirik Euskaditik kanpo borrokanjarraitzeko. Halaber sentimendu hori ez zen mugatzen abertzaleengana.
‎–, eta nik: . Aizu, ni tentatzen zabiltza... hauda, gauza bat da neuk esatea. ba ez dut gogo handirik hau aspergarria delako.hots, ez aspergarria, baizik. hona etortzea eta orduak hemen pasatzea.?, diot,, baina niri, tonu, horretan.
‎Errentatzaile partikularrek ere jasaten dituzte kontratu mota horiek, eta ez dute onartzen" bidegabeko desjabetzetik" hurbil dagoen eredu bat, ez baitzaie bidezkoa iruditzen etxebizitza okupatzea, senideren batek behar badu, edo merkatuan gaur egungo prezioetan jartzea. Kontua da errenta zaharra hausteko modukoa dela bai errentari jazartuentzat, bai jabeentzat, ez baitute gogo handirik kuota zaharkitua eguneratzeko.
‎Alde horretatik, botikaria gai da informazio egokia emateko, bere prestakuntza akademikoan fitoterapiarekin zerikusia duten irakasgaiak sartzen baitira. Bestalde, Espainian sendagileek ez dute gogo handirik sendabelarretan oinarritutako terapiak gomendatzeko. Sendabelarren ohiko kontsumitzaileen %10ek medikuaren edo farmazialariaren aginduz kontsumitzen dute.
‎Gaur egun, rolak alderantzikatu egin dira, eta ikastetxeetako jantokietan pasta eta haragietan oinarritutako menuak eskaintzetik “osasungarriagoak eta askotarikoagoak” diren beste batzuk eskaintzera igaro da, haurrei dieta orekatua izaten laguntzeko, ziurtatu zuen Villarinok. Aitzitik, etxean emakumea lanean hasteak eragin negatiboa izan du haurren dietan; izan ere, “gurasoak nekatuta iristen dira etxera, eta ez dute denborarik eta ez dute gogorik jaki landuagoak eta nutrizio ekarpen handiagokoak prestatzeko”. Hori dela eta, “osasungarriak ez diren elikagaiekin gizentzen dira” esan zuen.
‎Arazoa da gurasoek ez dutela konfiantzarik irakaskuntzan diharduenaren lan profesionalari dagokionez, eta ez dutela erantzukizunik sentitzen lan horretan laguntzeari dagokionez. Halaber, irakasleek ez dute gogo handirik familiek ikastetxeen kudeaketan eraginkortasunez parte hartzeko mekanismoak ezartzeko. Ikastetxeen autonomia Ikerketaren arabera, ikastetxeen “autonomia eraginkorra” sustatu nahi da, “ikastetxe bakoitzaren berezko nortasun ezaugarriak bilatze aldera, ikastetxearen testuinguru soziokulturalaren arabera; horrela, hezkuntza proiektuek subjektuen beharrei eta interesei erantzungo diete, eta proiektu horiek izango dira hezkuntza jarduera osoa benetan bideratzen dutenak”, azaldu dute autoreek.
‎Lagunekin nahi izaten nuen egon, kalean ibili, nire tokia munduan noiz aurkituko. Aitak beti beti galdetzen zidan ea joan nahi nuen berarekin futbolera eta nik ezetz, ez nuela gogorik.
‎Nola ez, partisanoei buruz istorio heroikoak idazteari aspergarri irizten zion, nahiz eta bera komunista izan. Eta ez zuen gogorik, inola ere, garai hartan horren modan zegoen existentzialismoaren ildotik jotzeko, pertsonaien barne kezketan sakonduz. Horrela, Il barone rampante idazteari ekin zion, denbora pasa gisa.
‎Beraz, noraezean nabil orain, herrialde jator baten bila, han bizitzen jartzeko. Datorren hilabetean itzuliko naiz Ingalaterrara, baina ez dut gogo handirik, bisitatzen dudan bakoitzean izorratuago ikusten dudalako.
‎Hala ere, argi izan behar da galtzeko gehien FIAk duela. Taldeek ez dute gogo berezirik beren lana ez den zerbaitetan hasteko; autogileak dira, eta txapelketa bat martxan jartzea beren zereginetik kanpo dago. Baina beraiek dute txapelketa bat arrakasta tsu egiteko behar den osagai nagusia:
‎Pentsa! Ez dut gogorik horretara itzultzeko. Bakarrik, jakin behar da.
‎Ez ziren Parisko modernoenak izango, baina neuzkan txukunenak behintzat, batere adabakirik gabeak. Estudianteak ere ez zuen gogorik saltoka hasteko; itzali samar zegoen azken aldian.
‎Bukatu duela iruditu zaionean nire aldera itzuli du. Ezetz egin diot buruarekin, lepo gainean dudan arroka tzar honekin, ez dudala konprenitzen, nekaturik nagoela, ez dudala inoiz konprenituko, uzteko lasai, ez dudala gogorik, nekaturik nagoela, alferrik dela, heldu direla soka mutur guztiak korapilo bakarrean lotzera.
‎Mila arrazoi eman zituen, eta bat bera ere ez. Baina, azkenean," Ez baduzu gogorik, ez duzu zertan ezer egin", esan zion Estudianteari.
2010
‎Eta espainola. Baina ez du gogorik parte hartzeko Txomin Agirre baino kitschagoa izateko karreran. Askorentzat hori da benetako literatura balsamiko eta hunkiduraz betea, berari halakoak irakurrita auzo lotsa sartzen bazaio ere.
‎Regent ek esaten dit hartz baten semea dela. Bere bizitzan 3 hil ditu, eta ez du gogorik gehiago hiltzeko. Erakusten dit nola egiten ahal den hartz bat hiltzeko.
‎– Ez dut gogorik, eta Omar baloi puzgarri baten bila abiatu zen, uraren kontra borrokan.
2011
‎Hernanin bertso saioak eta jaialdiak ere guk antolatzen genituen, orduan, Aitor zineman. Ikastaroa emango du laster Andoni Egañak kultur etxean, joateko asmorik ba al duzu. Ez, gazteago banintz agian, orain jada ez dut gogorik. Jada 70 urte beteko ditut bi urte barru eta guk jada egin dugu egin beharrekoa.
‎Irakurri ahala eszenak ikusten nitian, eszenak irudikatzen nitian neure buruan, oso zinematografikoa iruditu zitzaidaan; egunen batean komiki bat egingo diagu narrazio horrekin, ondo iruditzen bazaik. Idazleak ez du gogo txarrez entzun, jakina, sekula halakorik burutik pasatu ez bazaio ere; bere ipuin bat zinemarako egokia izan zitekeenik, bere narrazio baten berrinterpretatze bat inork egingo zuenik. Orain, Bipagoeta, zineman ez bada ere iruditan itxuratzen ahalegintzen dihardu, eta irakurri ahala sekuentziak pasatzen dira bere gogoaren pantaila lausotik:
‎Inguruko herri batean festak dituk, aitak lagundu behar naik, motoan bakarrik joaten ez zidak uzten. Goienetxek ez du gogo onez baietz esan, baina furgonetan sartzeko agindu dio, ateak urruneko aginteaz irekiz. Ez zekien Asifek halako eskolta eramango zuenik Amaiak, festetarako bidean motoan, adaxka horaila kaskotik at haizearen mende, lamina berbere baten antzo.
‎Zain nengoen bitartean meriendatzeko esan zidan. Ez nuela gogorik erantzun nion, eta terrazara joan nintzen.
‎Maisu handiak, dio Asierrek, gai dira ezagun ez dutena behar bezala irudikatzeko,, baina bestela agerian geratzen zara, eta gu ez garenez maisuak, hobe ezagunetik hartzea, hanka sartzeko arrisku txikiagoa? Euskal Herriaz azkenaldian egin diren lauzpabost filmak adibidez, hemendik ikusita oso arrotzak dira, ez du gogorik ematen ikusteko, sumatzen delako kanpotik eginak direla, ingurua menperatu gabe?.
‎Tabako paketea ez da hustu duten bakarra: botila pare bat hor nonbait ikusi ditu lehenago pirurika, baten batek suaren arrimutik baztertuko zituen badaezpada; termoa ere motxilaren batean gordeko zuten, bere zuku beltz guztia atera ondotik; eskuz esku ibili eta erretako txirrien mutxikinak aspaldi ahituko ziren txingarren artean; txiste zahar eta zakarren artxibora jotzeko ordua da, loaren tiradizoari eustekotan, baina ez du gogorik horretarako ere. Gozo sentitzen da aspaldiko partez, lagunarte bitxi horretan:
‎Esparza andreak ehiza zakur batek baino belarri finagoak zituen. Aurreko egunean atsoaren erretolika amaiezina jasan behar izan zuen Mikelek telefonoz, eta ez zuen gogorik berriro pairatzeko, zuzenean gainera.
‎Mikelek muturra okertu zuen. Ez zuen gogorik batere bidaia luze bat Armentiarekin egiteko. Zertaz hitz egin behar zuen txakur harekin?
‎–Inspektorea doan tokira joan beste erremediorik ez dut, erran zuen Mikelek, izorraturik. Ez zuen gogorik batere eguna polizia artean emateko. Eta are gutxiago Julen hil zuten tokia ikusteko.
‎Armentiaren zenbakia bilatu zuen jasotako deien artean. Ez zekien zehazki zer erran behar zion inspektoreari, eta, egia erran, ez zuen gogo handirik harekin hitz egiteko, baina, bestalde, haren egoeraz interesatu behar zuela sentitzen zuen. Azken batean, muturbeltz hura bere anaiaren heriotza argitzen saiatzen ari zen.
‎–Talde sionista muturreko bat, azaldu zuen Beckek?. XIX. mendetik sionistak Israelgo estatua sortu nahian zebiltzan, baina Europako judu gehienak eroso eroso bizi ziren arioon odola xurgatzen, eta ez zuten gogo handirik basamortu hartara joateko. Horregatik, Irguneko kide askok begi onez ikusi zuten gure politika.
‎Batetik, argi dagoenez, Lafitte apaiza da, eta Lafitteren argudioaren oinarria «sinetsi» aditza da: «sinesmenak ez du gogoa tapatzen, ez hertsitzen, bainan hazten[?] eta beraz jakintsunek ez dute zeren duda». Horrainokoa gogoeta orokor baten itxurarekin etorri zaigu, eta ados edo, ziurrenez, desados egon bagaitezke ere, osteko azken hiru lerroek ez dute ezer galtzekorik, eta Etxepare dute bizi bizirik begien aurrean.
‎(05:35) Emeak ez du gogorik, ordea.
‎Helduak gara, German. Onartzazu, ez zenuen gogorik nirekin egoteko, eta punto.
‎PAULA eta ABEL etxean daude. Bazkaltzen ari dira, baina ageri denez, ez dute gogo handirik jateko. PAULAk bere platera baztertuko du.
‎LUKAS: Ez dut gogo handirik?
‎Nortasun antisozialaren nahastea duena ekintzara erraz pasatzen da, gogoetari, proiektuei edo emozioei lekurik utzi gabe. Zalantzaren eta ziurgabetasunaren aurrean ez du gogoetarako edo hipotesiak planteatzeko denborarik hartzen; aitzitik, bere barne herstura arinduko duten erabaki inpultsiboak hartzera joko du. Inhibitzeko gaitasunik ezaren ondorioz sortzen den oldarkortasunarekin batera, planifikatzeko gaitasunik eza da nahaste honen sintoma nagusia.
‎Nortasun antisozialaren nahastea duena ekintzara erraz pasatzen da, gogoetari, proiektuei edo emozioei lekurik utzi gabe. Zalantzaren eta ziurgabetasunaren aurrean ez du gogoetarako edo hipotesiak planteatzeko denborarik hartzen; aitzitik, bere barne herstura arinduko duten erabaki inpultsiboak hartzera joko du. Inhibitzeko gaitasunik ezaren ondorioz sortzen den oldarkortasunarekin batera, planifikatzeko gaitasunik eza da nahaste honen sintoma nagusia.
‎Ohitura sortzeko modu bat da. Batzuetan ez du gogorik izango eta ez du ezer egingo; hala bada, ez dago arazorik: bost minutu inguru igaro ondoren, galtzak igo eta aurrera jarraitu.
‎Bistakoa denez, dasanke xarmagarri hori erakusteaz gainera, argi aitortu digu ez duela gogorik frantsesez idazteko, areago, euskarak ere badasankeela bere jakitatea. Ez hori bakarrik.
2012
‎Aiete gizarteratzea zen helburua, eta larunbateko mahai inguru guztietan hainbat elementu errepikatu ziren. Batetik, Frantziak eta Espainiak ez dutela gogorik ildo horretan urratsik egiteko. Horrekin batera, argi azaldu zuten guztiek gizarteak bide hori egin nahi badu, lehenago edo geroago, estatuak bide hori segitzera behartuak izanen direla.
‎Ezer egin gabe bizi zaitezketela uste duzue, baina lana ere egin behar da, horretarako balio ez huelako hago hemen. Ez hi bakarrik, denak, ez duzue jainkoak agindutako lana egiteko balio, ez duzue gogorik seguruenik, eta alferkerian eman nahi duzue bizitza, seme alabarik izan ez, edota dituzuenak behar den bezala zaindu gabe bizi. Ba, hemen ez duzue alferkerian ibiltzeko tarterik izango.
‎Jon burua astintzera mugatu zen. Ez zuen gogorik eztabaida antzu batean katramilatzeko, baina ez zetorren bat Sandraren deskripzio harekin. Ados zegoen Sandrak zoriontsu ematen zuela haurdunaldian, batez ere kanpoko jendeen begietan.
‎Jon uzkur azaldu zen. Urduri zegoen, eta ez zuen gogorik ezezagun harekin egoteko. Hala ere, goseak amorratzen zegoen eta susmatzen zuen Xabierrek ez zuela etsiko Ixabelek errandakoez hitz egin arte.
‎Institutuko lagunak? Ez zenuen gogorik Valery, Smith, Paul eta beste pailazo horiek ikusteko. Baina ni ere han egongo nintzen.
‎zeren, merkatuetan gozatzen bazuen ere, non laket baitzen ofizioko amarruetan, aitzitik, nekazaritzako lana bera ordea, landetxearen barne gobernuarekin batera, edonori baino gutxiago baitzegokion. Ez zituen gogo handiz ateratzen bere eskuak patrikeratik, eta bere bizimoduari zegokion orotan ez zuen gastua begiratzen, ongi jan, epelean egon eta lasai oheratu nahi izaten zuelarik. Atsegin zituen sagardo bizia, arkume izter erregorria, kafe eta patar nahasia luzez irabiatua.
‎–Eskerrik asko, ez dut gogorik.
‎Irudia: Arianna Apatia erabateko indeferentzia egoera da, eta sufritzen duen pertsonak sentitzen du ez duela gogorik eguneroko jarduerak edo lehen gogobetetzen zituen jarduerak egiteko. Eta sentitzen du, gainera, ez dela gai egiteko.
‎Jada gelara itzulita, zapatak erantzi zituen, aurren aurrenekoz. Ez zuen gogorik izan presokideek gorde zioten arrantxotik ezer ahoratzeko; behartu egin zuen bere burua ur ordurako hoztutan zeuden patata zatiak, gutxienez, jatera. Gizakiaren gorputza ezer gutxirekin da bizirauteko gai.
‎Erniren heriotzaz gero, guztiz etsitua nintzen, ardura pentsatzen nuen ea fortunak zertarako mantenatzen ninduen bizirik; eldarnio gauetan ez nuen gogotik apartatzen ahal haren iduria gudukara zihoanean, eta lo kuluxka arinetatik izuzko irudiak iratzartzen ninduen: klask!
‎Aingeru zain gelditu da, nahiz eta ez duen gogorik gehiago entzuteko, eta amak ezer esaten ez duela baliatuz, joan egin da, modako aldizkari batetik ateratakoa dirudien sukaldera. Amak ez du denbora asko behar izan bertan agertzeko.
‎Anaiak ordenagailu bidezko diseinuari buruz dihardu etengabe, beste ezer entzuteko asmorik ez balu bezala. Azkenaldian elkarrekin egon diren gutxitan, jadanik ez ditu bere koadroak eta performanceak hizpide, ziur aski baztertu egin dituelako, baina gai haietara itzuliko balitz ere, etxe hartan inork ez lioke konturik eskatuko, aita ez baitago, eta dagoeneko Josuk ere ez baitu gogorik anaiari adarrik jotzeko. Akaso anaiak ez luke esango garai bateko “nik behintzat lizentziatura bat daukat”, Josuk ez lioke ihardetsiko adina ere baduela kontu serioagoetan aritzeko.
‎Bada ni teorian ados nago zurekin, baina praktikan lan hitzarmena negoziatzeaz ari naiz, eta, gainera, amiantoarekin egin dituzten kalte guztiak ordainarazteaz, eta hori lortu ahal izateko presioa egin behar dugu. Esango didazu nola izango garen eraginkorrak gure enpresa zoragarri horretan, kontuan hartuta ez dugula gogorik ezta kafe bat hartzera elkar gonbidatzeko ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia