Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 701

2000
‎Gizona beti ikasten joaten da. Nik 30 urte nituenean pentsatzen ez nituen gauza batzuk egiten ditut orain («mañontzi» neurrian kantatzea, esaterako), nahiz garai hartako sasoia ez eduki. Alderdi batzuk behera egingo dute:
‎Baztertze hori eragin duen beste arrazoi bat ere badago: museoak dirua xahutu besterik egiten ez duten gauzak bezala hartu dira. Hori guztia dela eta, ezin ditugu museoak galtzen utzi, etekina atera behar diegu eta errentagarri bihurtu.
‎Izan ere, politikagintzan edo ideologian, eleberrigintzan nahiz literaturanoro har, hizkuntzalaritzan edota soziolinguistikan bereziki... berak erein, hazi eta hedaturiko uztak nabarmenak ditugu oso. Pedagogiaz, ordea, ez du gauza handirik idatzieta, gainera, gure Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egondako urte luzeetan erbesteratuaren jitea ez bide du inoiz guztiz galdu gure Joxeluisek.
‎Baina, hau hala bazen eta hala zen, nola estima zezakeen orduan aitak osaba, baldin bufoi gisa ez bazen, eta baldin tarteka organizatzen zituen festetan apaingarri gisa erabiltzeko ez bazen? Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten. Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala?
‎Suhiltzaileetan buru egiten zuenari hitz batzuk, udaltzain sarjentu bati ere bai, eta hilotza aurkitu duenari ez, etxera itzuli baita, baina bai haren ilobari. Ez duk gauza bera, baina berdin berdin balio dik betegarritako. Arrainik handiena herorrek eraman duk, horratik.
‎Nik, orain, ez dudala gauza handietarako balio eta, agurearen hitzak gogoratzen baditut, nire bizkarrak urteetan zama handiegia jasan behar izan duelako da. Erraza baita agertzea agurearen semea ez zela inoiz Ebroko kanpainan izan.
‎Zer egin dezaket udako arratsalde gorri batean eguzkiak nere leihoari beldurra badio eta zu ez bazaude? udak ustekabean neguaren erdian harrapatzen banau derrepentean hostoak isiltzen badira lau kanpai hots entzuten diren bitartean hiru tanta lehor eta epel bat haize hilaren gainetik nora jo dezaket kalean topatuko ez bazaitut gauzak nahiko gaizki ez doazen bitartean tanta epel eskas bat atsoen pauso azkarrak berotzeko nola jakingo dut arbolak bizirik ote dauden soinurik egiten ez badute sirenen hotsa itzaltzeko. gauza ez badira nork esango dit zer gertatzen zaidan lehenengo malkoa oraindik sortu ez denean zeinen eskuak astinduko ditu betazaletan ezkutatu diren kanpaiak non babestuko naiz zure besoak urruti ba...
‎ez baitakit ulertzen ez ditudan gauzei
2001
‎Merkatu batez hitz egiten ari gara, saltzen duen jendea eta erosten duena daude eta herritar gisa, funtzionatzen ez duten gauzen aurrean babesturik egoteko eskubidea dugu.
‎Mintegi honen helburuen betetze mailari buruz esan behar da ezen, ikasturteamaieran egindako galdeketa baten arabera, irakasle gehienek ekarritako helburuakbete zituztela eta espero ez zuten gauza gehiago ere ikasi zutela. Baina, hori ereesan beharra dago, irakasle gehienek aitortu zuten, mintegira ikas unitateak ezagutzera baino ez zirela etorri, eta berentzat ustekabekoa izan zela hain programazabala aurkitzea.
‎–Enfin, kontuak kontu, Arantxa lurjota egongo dela pentsatzen diat –laburbildu du Anartzek– Mutila hogeita bi urterekin horrela galtzea ez duk gauza alaia, baina bueno, zer egingo diogu.
‎Walter Minj nire lagunak egun batez, irriño bat ezpain ertzetan, honela esan zidan: " Gaur inoiz ikusi ez duzun gauza bat ikusiko duzu".
‎Aski duzue euskal  literaturaren kondairaren bat, esan nahi dut mardul eta lodi horietakoren bat, hartzea, eta orain baditugu bizpahiru, eta hor aurkituko dituzue urteak eta tituluak eta gainerakoak. Euskal literatura nik ezagutzen dudan edozein erdal literatura baino nahasiago agertzen da berez literaturarekin zer ikusirik ez duten gauzekin. Esate baterako bibliografia.
‎Beraz, ez da zilegizkoa kategoriak beregain aplikatzea, ezta substantziarena ere; ni hori era berean espazio eta denboraren batasunaren jatorria da, eta ez espazioan eta denboran agertzen den beste objektu bat gehiago. Zentzurik ez du gauzez hitz egiteak, agerpenez ari garenean. Subjektua, honenbestez, guri agertzen zaigun eran ezagutzen dugu, denboran agertzen zaigunez beti, ez bere baitan izan litekeen moduan.
‎Kategoriek esperientziaren oinarri gisa duten baliotasuna argitu ondoren, hauen erabilera esperientzia ahalgarri batera murrizten dela zehazten du Kantek. " Kategoriek ez dute gauzen ezagutzan erabilerarik, gauzak esperientziaren objektu ahalgarritzat hartzen diren heinean izan ezik" (B147 (E141)). Kategoriek ez dute ezagutzan beste erabilerarik esperientziatik at. Kategorien arteko arrazoiketa hutsen bidez ezin da egiazko ezagutzarik lortu; begiespena behar da, hau baita objektu baten esperientzia zuzena ematen duen errepresentazio modua.
‎Arrazoia argi dago: ideiek ez dituzte gauzak islatzen Ontologia eta Metafisika zaharraren eremuan gertatzen zen modura, baizik eta ideia hauek giza ekimen jarraikor baten printzipioak aurkezten dituzte ekimenaren Filosofia batean. Horrela, ez da harritzekoa Kantek hemen batasun helburuduna aipatzea.
‎Gazteena, Gerard botz apal eta ikaratiaz mintzo zen. Aljeria hegoaldean ibilia zenak ez zuen gauza handirik kontatzeko, salbu ziblaz tronpaturik, adiskidez osatu frantses arma saldoak bizkarrean mitrailatu zuela eta geroztik aulki ibiltarian mugitzen zela. Ez zuen, damurik ere, pentsionerik hunkitzea lortu, gerla ekintza, laneko istripu gisa kontsideratua izan zelakoan.
‎esan zuen. Barkatu lagunak, baina uste dut ez duzuela gauza handirik uler... azken unean iritziz aldatu eta beste mutur batetik ekin zion: Bon, ikasi duzue kanon, kanon literario bat edukitzeko beharrezkoa dela ulertzen den hizkuntzarik, idazlerik, hiztunik, unibertsitaterik, erakunderik...
2002
‎Denon bistan dagoenez, badirudi berea dela lanik errazena. Baina sarri ohituraren ohituraz ikusi ere egiten ez ditugun gauzak azaltzea egiten da zailen. Bertsolaritzak mugimendu gisa zer apustu egin duen, zer bidetatik jo duen ere azaltzen du.
‎Nik ez nituzke gauzak zuk planteatzen dituzun legez planteatuko. Egia da sektore askotan zalantzaren bat dagoela, sektore hauek EAEko hauteskundeetan zein egitasmo aurkeztu genuen ikusita ea gauzak gelditzen ari ote diren galdetzen dute.
‎1980ko txapelketan" bihur bekizkit hesteak harri hori ez bada horrela" bota zuenean, zur eta lur geratu nintzen, ez zuen besteek bezala kantatzen. Doinu berriak, eta besteek esaten ez zituzten gauzak esaten zituen. Txapelketa hartan pentsatu nuen," basajaun hau, hau ez duk pertsona arrunta, hau mesias bat duk!".
‎Europar Batasun guztian hobetu egin da elikadura sistema, baina kontsumitzaileek ez dituzte gauzak argi, eta gaur egun gauzak ondo egiten direla sinestarazi behar diegu.
‎Tristura, amorrua, inork ulertzen ez gaituen eta arretarik jartzen ez diguten sentimendua eta bakardadea sentitzen direnean, ezertarako behar ez ditugun gauzak erostera jotzen da ihesbide gisa, erosteko unean ase egiten gaitu eta.
‎Edozein modutan ere, ñabardurak egin beharra dago: ez da komeni antsietate egoerak konpontzeko behar ez ditugun gauzak edo gure aurrekontua astinduko dutenak erostera jotzea; baina ez dago atsegina ematen diguna erosteari uko egin beharrik, joera hori eta izan ditzakeen ondorioak kontrolatuz gero.
‎Izan ere, Pertseok ez zituen gauza gogoangarri haiek guztiak berak nahi bezain isilean egin, eta ezpataren soinua, sugeen txistua eta Medusaren buruak hondartzara erortzean ateratako hotsa nahikoa izan ziren beste bi gorgonak iratzartzeko.
‎«Ideia hau sortu zen: hara iristen ziren erromesek ez zuten gauza handirik herrian egiteko. Gainera, konturatu nintzen askok Donejakue Bidea egiten dutela, baina ez dakite horretaz asko», azaldu zuen.
‎Horregatik ez nituen gauzak hain garbi ikusten, Sara ene etxera etortzeko proposamenarekin hurbildu zitzaidanean. Esan nion:
‎Euskara, ez dakit nik, gaztaroan izango genuke oraingoz. Eta ez du gauza segurua zahartzarora iritsiko denik, bilakaera bidean hil daitekeelako. Darwin ere segur naiz kilikan dagoela bere hilobian gauza hauek irakurriz.
2003
‎Ni berari entzundako tradizio poetiko horretan txertatzen saiatu nintzen. Euskaraz esango ez nituzkeen gauza batzuk ateratzen zitzaizkidan erdaraz, eta harritu egin nintzen neroni ere.
‎Eta, hala ere, Oteizaren inguruan esparrutaz hitz egitea ez dirudi egokiena denik. Irigaraik azaldu digunez, «berarentzat dena bat zen, ez zituen gauzak konpartimenduetan bereizten». Oteizari bere eskulturak, materialki baino, haiek sortzeko esperimentazio gisa interesatzen zitzaizkion.
‎Patxi ez zen zoritxarrekoa, baina askotan gertatzen denez, edukitzen ez dena nahi izaten da. Gainera, Ainhizek ez zituen gauzak errazegi ipintzen, denak kilikatzerakoan. Honen ile gorriak morboa pizten omen zuen:
‎Ez, neskak ez zituen gauzak erraz edukiko, pentsatzen zuen gizonak.
‎Horrela, behar baino gehiago gastatzeari eta aurki erabiliko ez zenituzkeen gauzak erosteari saihets egingo diozu.
‎Prozedura horretan emandako epaiak ez du gauza epaituaren indarrik izango, eta kalterik gabe geratuko da alderdiek arazo berberari buruz epaiketa arrunta sustatzeko duten eskubidea; epaiketa horretan, egitate frogatutzat joko dira adingabeen epaileak egiaztatutzat jo dituenak, bai eta adingabearen parte hartzea bera ere.
‎Sukaldetik irten eta atea itxi zuen Matiasek. Atariko argia piztu zuenean, afaltzera sartzean ikusi ez zuen gauza bati erreparatu zion. Erreparatu zion atariaren sabaia alderik alde zeharkatzen zuen habe bati.
‎Ez zuen zentzurik. Zentzurik ez zuen bezala gauza guztiz berri bat egiteak ere. Baldintza horietan, erdibide bat bilatu behar nuen, eta erdibide bat bilatzen saiatu naiz.
‎Entzun nahi ditugun hitzak soilik entzuten ditugu. Ikusi nahi ez ditugun gauzen aurrean itsu bihurtzen gara. Eta hitzak eztarrian hiltzen dira mingainak traba egiten dienean.
Ez dituk gauzak gutxi aldatu handik hona, Damian, esan dio Izpizuak, Damianen pentsamenduak entzun izan balitu bezala. Heu ere ez haiz lehengo bera.
‎Ekartzen zidan errekadua hainbat arinen azaldu nahi zuen, argi zegoen. Haatik, zaharrek ez dugun gauza bakarra presa dela esango nuke. Beste ziri batek ez zion kalterik egingo.
2004
‎Kontua da orain auzia penala dela, eta gure bidea zibila izango litzateke. Bide penaletik ez dugu gauza handirik egiteko modurik ikusten».
‎Apain apain jantzi eta demokraziaren ospakizun sakratua bete dugu laster (zer nolako kemenez sinesten genuen garai ez hain urrutikoetan botoa emateko eskubideak duindu egiten gintuela!). Aspaldian, ordea, erremedio handirik ez duten gauzen aurreko etsipen halako batez joaten gara (joaten naiz ni, behintzat) botoa ematera.
‎" Zuek frantsesek ez duzue ikusten dakizuen hura baizik". Beraz, ez ditugu gauzak diren bezala ikusten, dakigun bezala baizik. Hegoaldearekin horretan nintzela ohartu nintzen.
‎Ez dut esango nik arrazoi absolutua dudanik, baina bai nire bizitzari egokien doakiona, nire arrazoia bilatu dut. Egiten ditudan gauzak motibo batekin egiten ditut eta horrek ekartzen dit damutzekotan egin ez ditudan gauzez damutzea, eta ez egin ditudanez.
‎Batzuk nahiz besteak onartu ditudala uste dut. Badakizu, badago jende bat zuk esan ez dituzun gauzengatik edo gaizki ulertu dizkizuten gauzengatik haserretzen dena. Eta badago jende asko pozik dagoela zuk esan ez duzun gauzengatik.
‎Begira, nik ezagutzen ditut Neguri inguruan bizi diren zenbait familiatako haurrak, euskaraz eginez. Gure hezkuntza ereduek mugak dituzte, jakina, baina bestela egingo ez genituen gauzak egin ditugu horiei esker. Aipatu ditudan Neguriko horiek euskararen oihartzuna dute nahiz eta, oraindik ere, beraien etxean euskara ezjakinen, baserritarren, nekazaritza girokoen edo hiri girotik aparte bizi direnen zerbait bezala bizi duten.
‎Esangura tekniko juridikoan, prozesuen izaera sumarioari dagokionez, legeak xedatu du honako epai hauek ez dutela gauza epaituaren indarrik: edukitzaren edo ukantzaren berehalako babesa eskatzeko prozesuetan, horiek amaiarazten dituzten epaiek; jabetza intelektualaren eta industria jabetzaren artzeagatik maizterra botatzeari buruz edo finka berreskuratzeari buruz ebazten duloko jarduera ez zilegiak utzarazteko eskaeretan, horiek ebazten dituzten epaiek; obra berri edo aurrizkoen aurrean berehalako babesa emateko epaiek; errenta edota alogera ez ordainten epaiek; eta, orobat, inskribatutako eskubide errealen eragingarritasunari buruzko epaiek, horien aurka jartzen direnen edo eskubideon erabilera nahasten dutenen aurka, aurka jartzea edo nahasmendua justifikatzen duen eta inskribatuta dagoen titulurik izan gabe.
‎2 Epaiek ez dituzte gauza epaituaren ondoreak sortuko, horiekin amaiera ematen bazaie edukitzaren babes sumarioaren inguruko hitzezko epaiketei; hiri nahiz landa finkatik maizterra botatzeko edo finka hori berreskuratzeko uzien inguruan erabakitzen badute, finka hori errentamenduan eman eta errenta edo alogera ordaindu ez denean; eta, era berean, lege honek babes sumario gisa kalifikatu beste uzi batzuen ing...
‎Halaber, hitzezko epaiketetan emaniko epaiek ez dituzte gauza epaituaren ondoreak izango, epaiketa horietan eskatu bada inskribatutako eskubide errealen eragingarritasuna, titulurik inskribatuta izan gabe, eskubideon aurka jarri direnen edo eskubideon egikaritza nahasi dutenen kontra.
‎Halaber, ebazpen judizialek ez dituzte gauza epaituaren ondoreak izango, legeek, kasu zehatzetan, ondore horiek ukatu badizkiete.
‎1 Titulu betearazleak ondorioztatzen badu egiazkoa eta zehatza den gauza higigarria emateko eginbeharra, eta alderdi exekutatuak ez badu gauza hori ematen horretarako ezarri zaion epean, auzitegiak alderdi betearazleari emango dio zordundutako gauzaren edukitza. Horretarako, auzitegiak behar besteko premiamenduak erabiliko ditu, toki itxietan sartzea aginduko du, eta, hala behar izanez gero, indar publikoaren laguntza izango du.
‎Lertxundiren zain gaude, beraz, alor honetako kritikagintzaren orain arteko zurruntasunetik alde egiteko gogoz: . Hala ere, euskalgintzan ari den jende saiatu askok ez ditu gauzak batere garbi, urteak eta urteak lanean ari den askok etsipenez begiratzen dio egindako bideari: hutsuneak eta zuloak ikusten ditu irakaskuntzan, liburugintzan, herritarron eguneroko erabileran; defizitak antzematen dizkio euskararen proiekzioari; pentsatzen du bide gehiago egin zitekeela baina ez dugula egin; konturatuta dago begiak ixten dizkiogula arazo larri askori; ilusionatuko duen proiektu garbi, finko eta eraginkor bat falta zaio; euskararen inguruko eztabaida faltak kezkatzen du; atezuan dago globalizazioaren aurrean, ez baitu globalizazio horri buruzko estrategiarik ezagutzen...?. 165
‎Zure herri nortasunaren baitan bizitzeko ahalegin horretan, eguna joan eta eguna etorri, sentipen garratz batek menderatzen zaitu. Era berean, konturatzen zara hartua duzun jarrera temati horretan aski bakarrik zabiltzala, euskaldunak oro har ez dituela gauzak horren zorrotz hartzen, aise lerratzen dela inguruak ezarri dion hizkuntzara. Gure kontzientzia linguistikoaren indarra arras apaldua dagoela, eta bakarkako jardun zoro horretan ez daukazula zereginik, hizkuntzarena, ezer izatekotan, parametro sozialetan planteatu behar den auzia delako.
‎Estemistak honako hau azpimarratzen du: justifikazioa subjektu horrekezagutzen ez dituen gauzen mende ere badago, haren errepresentazioetatik at dauden gauzetan. Gauza horick ezagutzca fidagarrilasunean oinarritzeak justifikatzen du, ezagutzekomodu honek egiazko usteen kopuru oso handia ematen baitu,
‎Leiho ondoan pausatu naiz zalu, bertan irristatzen diren xortetatik hara­ tago ingurinak zorrotz begiztatuz. ez ditu gauzak errazten, lausoturik baitakusat guztia, baina zoramendua nabari dut airean, artegatasu­ nak izkina oro ferekatzen duen anartean. Xirimiri­ aren marmarrak dardara misteriotsu bat eragiten dit gorputzean.
‎–galdetu zidan– Koñaka, ardoa? Barkatuko nauzu, baina ez dut gauza handirik eskaintzeko...
‎hainbeste mintzo zen, bai, non, neurriz mintzo zenean ere, neurriz kanpo ari zela baitzirudien. Eta esan behar ez zituen gauzak esaten zituen.
‎Horrek guztiak baimenduko zion bere gizarte bizitzak ezartzen zizkion mugetatik ez ezik baita eskolaren mundutik aldentzea ere. Denbora galdu beharrean gustuko ez zituen gauzak egiten eta gogaiteraino zuten kontuak ikasten, gogokoagoa izango zuen beste leku batzuk ezagutzea, beste biziera batzuk, beste jende mota bat. Honela emango digu Descartesek berak bere erabakiaren berri Diskurtsoan:
‎" gure barruan puskatuta gaude. Izan nahi ez genukeen gauza asko ere bagara. Ez dugu moral bera praktikatzen batzuekin eta besteekin.
‎Estirekin ari zen Harakin eguzki errainutan, Iruñera zihoala ezin azalduz; Estik ez zuen konprenituko Harakinek, zena zela, haiekin joan ezin zueneko aitzakia, eta muturtu eginen zitzaion, Harakinek burutik iraganen zitzaizkion arrazoi andana hartan funtsezkoa irudituko zitzaion bakarra ezin bilatuz, totelka egiten zuen bitartean. " Ez baditugu gauzak ongi egiten, Esti berehala hasiko duk zerbait sumatzen". Xuabetasunak alde batera utzi eta zakarkeriaz erabakitzen ikusi zuen Harakin Jexus Marik.
2005
‎Harreman adeitsua izan zen La Bola de Cristaleko produktu guztiak egin zirenean. Baina ez dugu gauza handirik elkarri esateko. Los Lunis bezalako saio bat egin duen eta egiten duen telebistak ezin duela La Bola de Cristal emititu ulertzen dut.
‎Oinarrizko erakunde arau honekiko adostasun formula ezberdinak topatu dira baina presa duen gauza da. Une honetan posible den marko berriak, ziurrenik, ez ditu gauzak egun batetik bestera aldatuko, baina Ezker Abertzalea sisteman barneratzea bideratuko du eta eguneroko herrigintzan aktibo bilakatzea. Nik ez dut uste orain eskuratu dezakegun marko berri batek gauzak egun batetik bestera konponduko dituenik, baina uste dut Euskal Herriaren herri eraikuntzan sinesten dugunon arteko herri ikuspegia bateragarriagoa eta lankidetza posibleago egingo duela.
‎Kargak askatzeko espedientean emandako epaiek ez dute gauza epaituaren ondorerik sortuko; hala ere, ezerezte idazkunak izango ditu legearen laugarren tituluak zehaztutako ondore guztiak.
‎Irakasleen lana Irakasleek ikastetxe eta institutuetan egiten duten irakaslanak balorazio desberdina merezi du. Inkestatutakoen ia %64k" ona" edo" oso ona" dela esan du, nahiz eta uste duen, era berean, ikasleek ez dutela gauza bera pentsatzen, eta gizarteak ez duela behar bezala kontuan hartzen. Ikastetxeetan diziplinarik ez izatea, gatazkakortasuna, gurasoek seme alaben hezkuntzari buruz duten kezka txikia eta ikasleek ikasteko motibazio eskasa dira, hurrenez hurren, CISen arabera irakaskuntzari eragiten dioten arazo nagusiak.
‎–Ulertzen ez dudan gauza bat zegok: hire etxea hankaz gora jarri ditek; zergatik ez Anderren etxea edo bulegoa?
‎–Oraindik ez duk gauza handia, baina astelehenean elkarrekin joan gintuan zinera.
‎Aseguru etxea herriko jubilatu batena izan zen, Lucasek urteetan biltegi bezala erabilia; ezertarako behar ez zituen gauzak gordetzen zituen bertan: umeak bazterrean utzitako jostailuak, bizikleta zaharrak, aldizkariak, lapikoak...
‎Baina ez duk besarkada bat, ezta? Ez duk gauza bera. Ez duk izan hire aita besarkatzea bezala...
‎Inoiz ez duzu gauza horietan pentsatzen. Zuk jakin behar zenuke hainbeste.
‎Erremediorik ez duten gauzak egon badauden arren, azken hari bat bada, elkarrengana lotzen gaituena. Eta bestalde, gaur egun, arinkeria barkaezinez berba egiten dugu:
2006
‎Azken finean, tabuen zerrenda gutxituz joan dela diote VSko gidoilariek. Inork aipatzen ez dituen gauzak jorratzen direnean, jendea ohitu egiten da eta tabu izateari uzten diote. Gainera, umorez gerturatzea gai serioak arintzeko modua ere bada.
‎Lotara joaten da, zurrungaka hasi, eta handik gutxira igel bihurtzen da, ametsen anparoan. Nolanahi ere, gauero gauero duen amets beti berdin horretan, Pelloren bi izaerak batzen dira, gizakiarena eta igelarena, eta igel bezala inoiz egingo ez lituzkeen gauzak egitera iristen da, gizalegeak halaxe agintzen duelako. Jakina, horrek arazoak sortzen dizkio igel bihurtutako Pello Telleriari!
‎Lara Peinado eta Rabanal Alonso (1997: 16) irakasleek diotenari jarraituz, saihestu behar da testuarekin zuzenean harremanik ez duten gauzez hitz egitea, baita testuak dioenari hitzez hitz lotzea (testuan datorrena beste hitz batzuekin agertzea bakarrik) eta adierazpen pertsonalak eta objektibotasunetik kanpo geratzen direnak egitea ere. Azkenik, beste gomendio batean diotenez, instrumentu egokiz inguratuta egin behar dira dokumentuen iruzkinak; horregatik, iruzkina egiteko komenigarria da eskura izatea:
‎–Tori. Bestondoa apaltzeko ez duk gauza hoberik.
‎Kojevek eskatu berdintasun ekonomikoaren alde gehiago egin dezake Udalbiltzak edozein Inperiok baino. Hauek ez dute gauza handirako balio izan, ez dute funtsezko arazorik konpondu, aztertu bestela datuak. Udalbiltza izan liteke itxaropen bide bat.
‎Demagun orain gauza bat txoil itsaskorra dugula, eta erabat xeheak, malguak eta likatsuak liratekeen ispilu bi hurbildu egiten zaizkiola, gauzaren azalarekin bat egin arte: orduan ez genuke gauza hori erreproduzituko ligukeen islarik, baizik (ongi egingo bagenu) gauza horixe bera baino ez. Ezbairik gabe, guztia argiturik balego ere, ikuskizun zail samarra genuke halakoa.
‎Esan behar zena: Oso ezatsegina da konprobatzea botak hartzera joaten naizen aldi bakoitzean bustita daudela, horrek pentsarazten dit zeureak ez dituzun gauzak ez dituzula begiratzen.
2007
‎Sumarioan" solte zeuden datu batzuk azaleratu dira, baina ez dugu gauza handirik espero justiziarengandik" esan duzu.
‎Frantziako egitura instituzionaletan ibiltzeak, abertzale bezala, ezer gutxitarako balio duela ohartzen naiz. Marko horiek frantziarren egiturak atxikitzeko eginak dira, hautetsi edo auzapeza abertzale izateak ez du gauza handirik balio abertzaletasunaren aurreratzeko. Beren jarrera politikoa indartzeko baliatuko balute instituzioa, ongi, baina kasu gehienetan ez dute egiten.
‎Nik esan diot ez ditudala gauzak horren argi ikusten, eta harrigarria iruditzen zaidala berak horren ziur jakitea han zer gertatu zen.
‎Biboterik ez, ordea. Udazkena igaro zen, garrantzirik ez duten gauzak igarotzen diren bezala, eta negua etorri zen, bizar zuri. Gabon Zaharretan Elisaren ama Kandida etorri zitzaigun afaltzera, Tito eta Eulogiorekin batera, adiskide bereiztezinak ordurako.
‎Badirudi emakumeak ez duela gauza handirik egiteko. Normala, bezero eskasia honekin.
‎Horien eragin indarra ere hutsaren hurrengoa danazio estrategia dinamiko eta indartsu bat abian jartzen ez den bitartean. Lurraldetasuna eta erakunde nazionalak ezinbestekoak ditugu noski, euskara bera bezala, baina horien aldeko estrategia bakartu batek ez du gauza handirik balio, euskararenak balio ez duen bezalatsu.
‎Hor aurrean begiarentzat hiru zer tente zein bere ageri diren horiek, pentsamenduak bihurtzen ditu hiru zuhaitz, hau da, zuhaitz bat hiru bider. Pentsamenduak (adigaiak) ez ditu gauzak ispiluratzen, «proportzioak» baizik. Kontzeptua proportzioa da nolabait, ekuazioa, sinopsi bat ikuspuntu bateratzailez, hainbat eta hainbat banako antzeko eta berdenboran diferenteren artean.
‎Hori da hurrengo edozein hausnarketazko pentsamenduren aurretiko eta oinarria. Berau, baina, hausnarketazko pentsamendua («das reflexive Denken»), hizkuntza (ko pentsamendua joan den) baino harago doa, hizkuntzak pentsaturiko gauzak berriro pentsatuz, gauzak berak bermugatuz edo hizkuntzak pentsatuak ez dituen gauzen arteko harremanak bilatuz, horrela gauzen zedarriketa soilaz gaindiko haien jakintza bat antolatzeko1372 Jakintza hori ere hizkuntzan taxutzen eta ageriratzen da, baina hori jada «hizkera teknikoa» da, errudimentarioa izanik ere (zoologia, botanika, astrologia popularrak); eta berau, berriro, aurretikoa da hausnarketaren jarraipenerako. Baina, funtsezkoa da hori, hausnarketazko pentsamendua eta hizkera teknikoa, hots, «jakintza», unibertsalaren mailan mugitzen dira jada (potentzialki bederen), gauzen analisi objektibo unibertsalki kontrastagarriaren erantzunekoak direnaz bezainbatean.
‎Eta horiek guztiak NAOS Estrategia sustatzen duen nutrizio piramidearen hirugarren eta azken mailan daude, «neurrizko eta noizbehinkako kontsumoa» baitute. Aztertzean ere ez dituzte gauzak hobetzen publizitatearen gainerako% 46 haurren ordutegian; izan ere, ia osorik elikagaietarako erabiltzen da, eta, itxura elikagarri osasungarria izan arren, azukre gehiegi ematen dute egunero kontsumitzen badira. Jogurtak eta esnezko azkenburukoak dira (aztertutako iragarkien %16), esnekiak (%12), gosaritako zerealak (%7, 5), galletak (%5, 5) eta gaztak (%4).
‎Abesbatzaren inguruan ez neukan inolako nahirik hasieran. Orain 18 urte, uste ez nuen gauza batekin aurkitu nintzen: Leitzan musikarekin berarekin egin nuen topo eta pixkanaka, haur eta gazteekin gauzak egiten joan nintzen.
‎– Ez, ez dut gauza askorik. Euskaltzaindiaren egoitzan Euskal Herriko hiriburuak idatzirik zekartzan paper bat kausitu dugu...
‎Ahalik lasterren bolumena jaitsi beharrean, ozenago paratu zuen nahi gabe, eta behar ez zituen gauzak entzuteko aukera eman zion Ainhoari.
‎" Baina, zer du horrek? Ados, bere aitaren heriotzak ez duela airosten, aspaldi elkar ez ikusteak ez ditu gauzak konpontzen, baina gertatzen direnak dira, eta kontent edo ez, ehorzketetarat joatea gutxienez egiten den gauza bat da."
2008
‎Bestelako esperientziak badaude ere: titulu baten inguruan hasten dira eta pixkanaka ikusten dute ikuspegia zabaltzen zaiela eta euskararekin lehen gozatzen ez zituen gauzekin orain gozatzen dutela, antzerki ikusi eta ulertzen dutela, adibidez. Dinamikan hasiz gero, nahastu egiten dira motibazioak.Zein da ikasleen profila. Gehienak %70 eta %80 bitartean emakumezkoak dira.
‎Lan handirik ematen ez duten gauzak izan daitezke, azkar eginak eta osasungarriak.
‎Hartara, antolatzaileek larunbatera arte itxaron behar izan zuten probak burutu ahal izateko. Halere, itsasoaren egoerak ez zituen gauzak errez jarri metro erdi eta metro bat bitarteko olatuekin, definitu gabeko pikoekin eta zarratzen ziren olatuekin.
‎Lehenengo informazio iturria Yahoo! k eskaintzen dituen produktuak dira; hau da, jadanik ditugun produktuak hobetzeko bideak bilatzen ditugu, ezinbestekoa baita etengabe hobetzea. Eta, bestetik, zerbitzu eta produktu horietatik guztietatik ateratzen den informazioa aztertzen dugu, jendeak horiei buruz zer esaten eta pentsatzen duen jakiteko, gauza berriak aurkitzeko eta ezagutzen ez ditugun eta espero ez ditugun gauzak bilatzeko horiekin produktu berri bat era genezakeelako, jendearentzat oso erabilgarri izan daitekeen zerbitzu bat.
‎–Oso ondo, esan zuen kapitainak?. Orduan, orain arte pazientzia handiz entzun didazuenez frogatzerik ez dudan gauzak esaten nituen bitartean, entzun beste hitz pare bat ere. Bolbora eta armak brankako sotoan ari dira jartzen.
‎Dena dela, eta gezurra badirudi ere, herri honen izaera euskaldunak ez du atarramentu onik izango itxuraz baliorik ez duten gauza hutsal hauek behar bezala planteatu gabe. Beste askotan ez, baina irudipena daukat gai honetan teoriaren eragina hil edo biziko kontua dela.
‎NARRATZAILEA Ni ere hemen jaio nintzen, duela berrogeita hamar urte. Baina inoiz ez genuen gauza horietako bakar bat ere izan.
‎Itxura guztien arabera Bustintzak gogoan zuen Hendaian, 1901­1902 artean, arazoak egon zirela sabindar jarraitzaileekin. Dena dela ez zituen gauzak ondo oroitzen, eta mende hasieran kongresuan bertan gertatu zen bezala
‎Lehen itxuran, legedi berriak ez zituen gauzak gehiegi aldatu, hautesleen eta hautagaien arteko bereizketarekin jarraitu baitzuen, eta hautagaien artean nekazari lur jabeak nagusitzen zirelako. Hautesle kopurua 102koa zen, gutxi gorabehera auzokideen antzekoa.
‎Haurrak hitz egiten al du aurrean ez dituen gauzei, panpinei edo jostailuei buruz, edo galdetzen al du ez dagoen baten bati buruz?
‎Bizitza baliagarri osoa igaro ondoren (batez bestekoa hamar urte ingurukoa da), eraginkortasun txikienekoen aldean lortzen den aurrezkia kontsumo elektriko osoaren %75 da, hau da, ehunka euro. Baina aparatu guztiek ez dute gauza bera kontsumitzen eta ez dute denbora bera ematen beren funtzioa betetzeko; beraz, komeni da haien prestazioak eta horiekin aurrezteko modua ezagutzea. Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera, hozkailuak eta izozkailuak gure herrialdeko etxeetan kontsumitzen den elektrizitatearen %19 dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ez 621 (4,09)
Ez 80 (0,53)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia