Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Ortzegunean, hasierako planen ariora biharamunean bueltatzekoak ginenez, egun baterako aldagarriak baizik ez nizkion eraman mutikoari. Orain, derrigorrez herrian gelditu behar eta, semeak galtzontzilo triste bat ere ez zuen garbi, erabilien ordez larunbat igandeetan janzteko. Ama suerte batzuk negar batean zeudekeen, beren erraietako hezur kuttunak zikin edo fardel jantziak egoten ahal zirelako susmoa hartuz gero.
2004
‎Meillet’ek, esate baterako, anitz izkribu egin du hizkuntzei buruz; eta bat bereziki mundu guziko hizkuntzei buruz, oso ezaguna. Hizkuntza askoren kondaira ezagutu arren, halere, eta askotan egia garbi erakutsi arren, bere chauvinismoa dala bide, ez du garbi ikusten kakoa; eta hizkuntzen galtzearen kariak" asko eta nahasiak" zaizkio. Halere hitz guziez argitzen du egia:
‎–Ni ez –moztu zion agenteak, horrekin ezer lortuko ez zuela garbi utziz.
2006
‎Aita santuaren inguruko kardinal gehientsuenek biziaren grazia eskatu zuten Cencitarrentzat. Alferrik zela ikusita, bi mutikoentzat eskatu zuten gero, eta, Klemente egoskorrak hori ere emango ez zuela garbi zirudienez, Bernardo hamabi urteko mutikoarentzako klementzia eta errukia eskatu zioten. 400.000 frankoren isuna ordaindu ondoren, bizitza osoa kartzelan eman zuen Bernardok.
‎Banekien zer zen intsentsua. Mirra zer zen ez nuen garbi, baina errege erreginen lurrina bazen, neska hari primeran zegokion izena, Orienteko printzesa zirudien eta.
2008
‎Eta, hala eta guztiz, itsu itsuan eta sekula esperantza hitzik entzun gabe bete dut zuek agindutakoa! Ez baduzu garbi hitz egiteko asmorik, esatea asko duzu, eta utzi egingo dut lema.
‎Alisioetara helduak ginen, uharterantz eraman behar gintuen haizea aurkitu nahian? ez dut garbiago adierazteko baimenik?, eta harantz gindoazen, zelataria gau eta egun erne genuela. Bidaiaren azken egunean edo izan zen, gutxi gorabehera; gau hartan bertan, edo luze jota hurrengo eguneko eguerdia baino lehen, Altxor Uhartea agerian izango genuen.
2009
‎Arantzazun, kukuaren kantu zaharrak, zintzarri aspertuek eta haizeak eta errekak eta euriak, Mendata Arratzuko Orbelaun bere sortetxea gogorarazten dio denak. (Gandiagak sekula ez du garbi jakin, bera Mendatakoa ala Arratzukoa zen; Mendata eta Arratzukoa sentitu da bera beti, eta ez bietako batekoa bakarrik; hori beti hala esan izan du berak eta hala utzi du idatzita, ik. DGA, 130). Gauean kilkerra entzunez, estasian bezala gelditzen da,, gomuta urrun batean/ begiok galduki?
‎–Egia esan, ez dut agiririk behar lehen ikustaldi honetan, esku artean ekarri nuen karpeta zabaldu nuen, joateko asmorik ez nuela garbi gera zedin?. Dauzkagun zenbait datu ahoz berresten badizkidazu nahikoa da.
‎Madrilen, kazetariak ez daki oso ondo zer egiten duen hor Atocha parean, dena itxita dagoela, dena anabasa delako, eta ez duelako garbi zer konta dezakeen irrati guztietatik kontatzen ari direnaz gain. Carla lankidea topatu du aztoratutako kazetarien artean.
2010
‎Orduan paretaren kontra jarri naiz, ez dut garbi zein inpresio eragiten zidan gizon horrek. Eman diodan berokia aztertzen hasi eta pozik oihuka hasten zen aldi oro.
‎Nolanahi, Nora han geratu zen, udako egunak joan eta egunak etorri, leiho ondoan. Senarrak nahiago zuen lurrean iraun, badaezpada, beherago jaisterik ez zuela garbi gera zedin.
‎Urteen buruan, garai hura bere baitan berreraiki eta gero, gurasoen arteko krisialdi bat izan zela interpretatu zuen: batak edo besteak ez zuela garbi ikusten harreman haren etorkizuna, eta horregatik erabaki zuela (edo zutela) bolada batean elkarri bakea ematea, edo elkarrengadik zer espero zuten hausnartzea.
‎–Ez dakit, ez dut garbi ikusi –eta negarrari eman dio berriz, ez hain gogor baina.
‎Inoiz ez dut garbi jakin nondik nora abertzaletu zen Felixin, gau eta egun irrintzi va que chuta ka ibiltzeraino. Valentziara joan aurretik umeegia zen inongo kontzientzia politikorik izateko, eta haren etxean, nik dakidala, ez zuten inoiz halako kontuetarako joerarik izan.
2012
‎Gaur, Itsaso Beltzeko kosako sarjentu batekin topo egin dut; elkar ezagutzen dugu, joan den urtean nire destakamentuan egon zen; ba, azaldu diodanean non hartu dugun ostatu, zera esan dit: «Adiskidea, leku hori ez duk garbia, hangoa jende gaiztoa duk!...». Eta, izan ere, zer nolako itsua da hori?
2014
‎Alberrok sorbaldak goratu zituen, iruzkinak berarekin zerikusirik ez zuela garbi uzteko edo.
2015
‎Ibonek hori txarra ote zen galdetu zion. Nagorek ez zuen garbi. Behintzat, ez zituzten lotuko istripua eta lapurreta.
‎Taberna gutxi geratzen ziren Donostian eta inon, kastakoak zirela esatea merezi zutenak. Kastakoa izatea zer zen ere ez zuen garbi Errek, bera ez baitzen inoiz inongo kastakoa izan. Erdi frantsesa zen mugaren alde batekoentzat, erdi espainola bestekoentzat.
‎Hurak ukuiluko zoko batetik entzun du aitaren eta Grimssonen arteko elkarrizketa, behien artean ezkutatuta. Han dagoela ohartuko diren beldurrez, sukaldera abiatu da poliki poliki, ahalik eta disimulurik handienean eta, susmorik piztuko ez duela garbi ikusi duenean, bi gizonak agurtu ditu.
‎X hanka zabalik dago, eskuak poltsikoetan, hori baino askoz gehiago ikusteko asmorik ez duela garbi uzten duen keinuan.
2016
‎–Txuekak ez zuen garbi erran, baina neskak hura bilatu zuela iradoki zuen.
2017
‎Batheko emazteak, bost senar lurperatu eta gero, artean horrelako adierazpenak egin baitzitzakeen: . Ongi etorria seigarrenari[...] Ez dut garbia izateko inolako asmorik. Nire senarretako bat joana denean, beste gizon kristau batek hartu nau?
‎Gertatu izan zait, inoiz, nostalgia ustel batek hartaraturik, saltoki handietako apaletan produktu horren bila ibiltzea ere. Bertan zaintzen egoten diren emakumeei galdetzea ere pasatu izan zait burutik, baina ez dut garbi ikusi egundo galdera nola egin, usain bat deskribatzeak eragozpenak dituelako eta zertarako erabiltzen genuen adieraziz bukatuko nuelako ere bai.
‎Oraindik ez dut garbi ikusten zer ezberdintasun dagoen prostituzioaren eta soldatapeko legezko lanaren artean, prostituzioaren eta emakumezkoen sedukzioaren artean, sexu ordainduaren eta sexu interesatuaren artean, urte haietan ezagutu nuenaren eta ondoko urteetan ezagutu dudanaren artean. Uste dut, azken finean, oso antzekoa dela beti emakumeek beren gorputzekin egiten dutena, gizon boteretsuak eta dirudunak inguruan izan orduko.
2018
‎Egun osoa eman zuen ideiari bueltak ematen. Ez zuen garbi ikusten, baina ama gaueko hamarretan ia afaldu gabe oheratu zenean, bere logelara joan eta jantzi egin zen bi aldiz pentsatu gabe. Ez zekien nola bukatuko zen istorio hura, baina ezin zuela aukera hura alferrik galdu begitandu zitzaion.
‎Azpitik sare moduko gorria ere badu. Saioak ez du garbi perretxiko hori jatekoa den. Aurpegian antzematen dio hori Landerrek?.
‎Egun osoa eman zuen ideiari bueltak ematen. Ez zuen garbi ikusten, baina ama gaueko hamarretan ia afaldu gabe oheratu zenean, bere logelara joan eta jantzi egin zen bi aldiz pentsatu gabe. Ez zekien nola bukatuko zen istorio hura, baina ezin zuela aukera hura alferrik galdu begitandu zitzaion.
2019
‎18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko:
‎Orduan, momentu batean ulertaraztea Moioren gatazka pertsonal horiek guztiak ere transfobiaren ondorio zirela, kostatzen zen, mingarria zen? Sentsazioa daukat lagunek ez zenutela garbi, hasieratik behintzat, horren inguruko irakurketa politikoa egin behar zenik. Normala den bezala, behar zenuten liseriketa emozional bat.
‎Emakumeak lagun erosoak dira harentzat: erreplika ematen diote, eta berak hartzen du rol nagusia, berak janzten ditu ereinotz koroa eta purpura, baina esparru pribatuan gertatzen da dena; plazara ateratzean, egiazko argi baten pean, egiazko zeruaren pean, aktoreak jadanik ez du garbi ikusten, ez da zutik egoteko gai, duda egiten du, erori egiten da. Argialdi batean, Costalsek deiadar egiten du:
2020
‎Bai instituzioak eta bai alderdi politikoak aldaketa honetan behar ditugun heinean, zer nolako interlokuzio mota behar dugun haiekiko pentsatzea ezinbestekoa da. Horri dagokionez, askotan ez dugu garbi ere; elkarlanerako zubiak eta espazioak eraikitzen diren modu berean, askotan bi sentipen nagusitzen zaizkigu: mesfidantza eta espazioen lehia bat dagoelako sentipenak?
‎Ea nola moldatzen nintzen bainugelan. Azken galdera horrek kezka sortu zidan, egia esateko, ordura arte premiarik izan ez eta lehen kolpean ez nuelako garbi ikusten nola molda nintekeen komun ontziko eta konketako zereginetan. Galdera guztiak seme alabek egiten zizkidaten, eta irri txikitik barre algararainoko eskala guztia korritzen zuten nire erantzunen eta haien zirikaden artean.
‎–jarraitu zuen hizketan ni ukitu gabe– Azken batean, minduta egoteko arrazoiak zituzten. Koldo bera gelditu zen enpresarekin, eta ez zuela garbi jokatu eta informazio pribilegiatua baliatuta enpresatik egotzi zituela zioten.
2023
‎Orain, berriz, kaleko hotz umela arkatzarekin zelan irudikatu pentsatzen dabil. Grisa, marroia, zuria, morea erabili lituzke, baina ez du garbi. Ez du nahi egun triste eta ilun bat irudikatu, baizik eta malenkoniatsua, Bilbon ohikoa, eta marrazkian aparteko zerbait sortu.
‎Beste batzuek beste lan batzuk egiten dituzten bitartean. Baten batek kantatu dio Espainiako erregeari" Eusko Gudariak", gure erregea ez dela eta hemen nahi ez dugula garbi adierazteko. Espainia honekin ez baikoaz inora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia