2001
|
|
Berrehun liburutik gora idatzi ditut, zazpi hizkuntzatan, eta beste hainbeste itzuli. Horietako bat, nik idatzia zena, ingelesez idatzi eta frantsesera itzuli nuen; gero frantsesezko bertsioa hartu eta alemanera; halaxe egin nuen, hizkuntzatik hizkuntzara, zortzi aldiz, azkeneko bertsioa, jada zer hizkuntzatan zegoen gogoratzen
|
ez
dudana berriz hasierako ingelesez jarri nuen arte. Inork ez zuen emaitza hasierako liburuarekin identifikatu; hortaz, beste jatorrizko liburua bailitzan pasa nuen merkatuan, baina geroztik itzulpenak egiteari utzi nion.
|
2005
|
|
Mina ez zaio oraindik lepotik joan eta handitu egin du dosia.
|
Ez
duela berriz kirofanoan sartu nahi, dio berak. Alferrik dela.
|
2006
|
|
Azkoitiarrontzat beti hain arrunt eta ohikoa izan den irudi hari sentimendu berezi batez erreparatu nion orduan, oroiminez, Azkoititik kanpora bizi naizenetik gutxitan egin baitut topo Bonba eta Kirikorekin. Orain
|
ez
dut berriz bikote horrekin topo egiterik izango, ezta berriro Azkoitian bizitzen jartzen banaiz ere, Kiriko hil egin baita. Kirikoren heriotzaren berri eman zidan adiskideak esan zidanez, lur jota omen dago Bonba, urte askoan beti aldamenean izan duen laguna galdu duelako.
|
2009
|
|
Sigmak Fifadji ederra
|
ez
zuen berriz gurutzatu, baina haren eleak izpirituari sekulakoan txertatu zitzaizkion. Posaren xuxurla belarrian, bazekien errotik mundu anitza bakuna zela, ez zela beltzik, ez zela euskaldunik, ez zela frantses hanpurusik, espainol handiosik, ez zela musulman, animista, taoista edo kristaurik.
|
2011
|
|
Ezustean harrapatu ninduen. Sasoi hartan
|
ez
nuen berriz jokatzeko itxaropenik. Entrenatzaileak bigarren zatian kendu ohi zuen Taka eta, ni barik, edonor ateratzen zuen; begiratu ere ez zidan egiten.
|
|
Horrelakoa zen gure herria, bazekien.
|
Ez
ninduen berriz eraman bere etxera, ez nuen sekula Campari bonbilarik ikusi Kodak kutxatxoen ondoan. Sartuko ginen laborategian txatar zatiak edo fonderiako kea edo bizikletan zetozen langileak edo zango hondatu bat kubetaren hondoan noiz gardenduko azidoaren usain erregarriak asaldatu arte, argi gorriaren urpean igeri, asaldaturik, biluzte urdurian azaleraino heltzeko, elkarri.
|
2012
|
|
Zorte pixka batekin segadari itzuri egingo diogu. Baina Kyoto
|
ez
dugu berriz ikusiko, berriro ere Kyotora itzuliko garen esperantzaz, Poliziak zorrotz zelatatuko baitu haren etxea amu, bera atxilo hartu gabe, beita.
|
2015
|
|
Ametsokerrak dirauen egunetan erretratatu ditudan guztien erantzule sentitzen naiz. Urteetan egindako gerrako argazkien bildumetara atzera egiteko beharrizana izaten dut, eta ez naiz ausartzen,
|
ez
ditut berriz begiztatu gura, beldurra diot argazkiok sorraraz liezadaketen minari, izua diot argazkiotako pertsonei ezertan lagundu diedan ez jakiteari, harro ezin aldarrikatzeari argazkiok egitea izan zela nire eginbeharra, sufrimendua erakustea ezinbestekoa dela ezin ulertarazteari. Ez dakit munduak guk erakutsi asmo genuen egia jakin gura duen ere.
|
2016
|
|
Ez da sobera luze labezomorroontzat, iraunen dut, iraunen dut arreba berriro bisitan azalduko ez balitz ere. Haserretu egin ginen orain hurrengoan, bakarrik etorri baitzen eta Agirregomezkorta
|
ez
dudala berriz ikusi nahi jakinarazteko profitatu nuen. Besoa bizkarrean ipintzen dit umea nintzenean zigarroak erretzera joaten ginen komunen atzealdeko lorategian ipini zidan gisan Zorionak!
|
|
Generalisimo Ezinobea agurtu zuen lehenik, ekitaldira etorritako agintariak ondoren harmailak gainezka zeuzkaten pilotazale guztiei beha, atentzioa finkatuz, frontoian geundenok bat banaka agurtzen gintuela adieraziz. ...ezinbestez, eskuan zeukan paperari behatu zion, ez noski haria galdu zuelako, baizik tribuno zailduek egin ohi dituzten seinaleetarik bat antzeztuz hitzaldia ongi hausnartua, paperean landua, buruz ikasia ekarri duela erakusteko eta, egiazki, seinale bikaina izan zen, paperari behatu eta –ez ginateke harrituko hutsik egotea– jakaren barneko sakelan sartu zuen zalantzarik eduki ez genezan
|
ez
zuela berriz kontsultatuko, eta egia da amaitzerainokoan buruz ariko zitzaigula zalu eta sakon Gil de Balmes sportman laudagarria Euskal Herriak daukan ezaugarririk bikainetako honek, pilotak, mundu zabalean hartu duen garrantzi egunean baino egunean handiagoaren gainean Demostenes bat bailitzan, ez balu zoritxarreko istripu edo, zehazkiago emanik, ezusteko tamalgarri, gertatu itun, astun, tragik... Oihu subertsibo batzuk sumatu genituen aurrena sarrera arrunteko ilaretan, etsi, zoro, garratz, errebote aldetik.
|
|
– Ez,
|
ez
dut berriz zigortzerik nahi –esaten zuen–, ez dut hilabete osoa ziegan bakartuta egon nahi...
|
2020
|
|
Ez du oroitzen noiz berritu zuen azkenekoz, eta izerdi hotza eta barruko beroa nahastu zaizkio gorputzean, esku dardartiz kartera berriz atera eta dokumentua egunean duela ziurtatu duen arte.
|
Ez
luke berriz funtzionarioekin liskarrik izan nahi.
|
2021
|
|
Eta amorruaren ostean tristura iritsi zen, pena handia sentitu nuen.
|
Ez
zintudala berriz ikusiko pentsatzeak larritasun handia sortzen zidan. Nire lagunik onena zinen, nire ahizpa.
|
|
“Gu guztion semeak dira Flandrian hildakoak. Gure semeak, milioika gazte noizbait itxaropenez beteak,
|
ez
dute berriz eguzkia aurpegian sentituko, ez dute gozatuko ostera ere ilargi betearen ederraz, horiengatik eman behar dugu dena, eta oraindik etsi ez duten horien alde ere bai, egin behar dugu zerbait gehiago... ”. Hildakoen aldeko minutu bateko isilunea eskatu zuen gero.
|