Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2001
‎1. Zerbait izaten hasi eta etorkizunari begira egoera" normaldu" bat amets egiten hasi garenean euskaldunok kultura eta hizkuntza bakarra ezarri nahi dituztenen erasoak indartzea ulergarria da, batez ere, pribilegiozko egoera bat kolokan jartzen hasi zaiela eta gerora oraindik hori areagotu egingo dela ikusten dutenen aldetik. Urte luzetan euskara mendekotasun egoeran ikusi dutenean, ez zuten benetan hartzen eta agian bigunenak aldekotasun faltsuzko adierazpenak egitera ere iristen ziren. Baina berek espainolari aitortzen dioten" normaltasun" hori bera guk euskarari eta euskal kulturari egotzi nahi izatea, eta batez ere, egoera horrek berek aspaldiko urteetan lortutako estatusa EAEn arriskuan jartzea ezin dute inondik ere jasan.
2002
‎Kongresuaren erronka nagusia sinesgarritasuna berreskuratzea da. Sinesgarritasuna barne indarretan, sinesgarritasuna euskal gizarteari proposatzen diogun proiektuan, baita euskal gizartearengan sinestea ere, zeren ez badugu benetan sinesten euskal gizartean nola eskatuko diogu bere konfiantza guregan edo gure proiektuan?
2003
‎Eta beldur naiz txinatar batekin konfundituko ote nauten. Ez, mesedez, Asiako neumoniarik ez dut benetan, ez nazazue Txinara bidali!
‎— Ez nuke benetan ederki egingo, Agaton, zuc taz zerbait larrekoa uste izango banu. Ondotxo dakit ordea jakintsu deritzezun batzuk topatuz gero beraietaz gehiago arduratuko zinatekeela jendetzaz baino; baina ez dago gu horrelakoak izateko beldurrik, gu ere han baikeunden eta jendetzakoak ginen.
2004
‎Gimenezi zergatik iruditzen zaio horren gaizki euskararen mundua gutarrez osaturik egotea, euskal mundutxo honetan barneratzeko besteek beren jatorrizko nazio izariari uko egin beharrik ez badiote? Edota, apika, erdaldun ez abertzaleek ez dute benetan sinesten identitate arazo hau parteka daitekeenik bi nazio sentieren arabera. Hori baldin bada kontua, ederki gaude.
2005
‎\ Irakasle jauna, euskal gaztediak zergatik ez du benetan baliagarria zaiona ikasten. Zergatik sartu behar ditu kaskezurrean bigarren mailako gauzak?
‎Eta gero hitz egiten jarraitu zuten izeko Rosak eta izeko Martinak eta amak, eta esan zuten Piedadek Samuel Mud topatzen duenean entziklopedia batean, erosi egiten duela, edo eskatu, edo lapurtu, erosi ezin bada, eta hona ekartzen duela. Eta izeko Rosak" zoro" esaten dio Piedadi, baina ez du benetan esaten, kariñoz esaten du, ze badaki Piedad ez dela zoroa.
‎Planteatzen duten arazoa zera da: merkatu mekanismoak ez ditu barneratzen hirugarren batzuen gainean eragindako ondorioak, beraz, prezioek ez dute benetan islatzen elkartrukeek eragiten duten balioa. Kanpo eragin horiek gauza bazterrekotzat hartzen dira, merkatuaren" akats" bat balira bezala.
2006
‎Edozein gisaz, Kojeveren liburuen ulertze arteza hainbat korapilok zailtzen dute, eta interesgarri bilakatzen. a) Kojevek sarritan aldarrikatu zuen filosofo askok ez duela benetan uste zuena idatzi eta aldi berean idatzirikoa ez zuela benetan sinesten. Hitzez hitz hartuak izan diren obra ugarik, parodiak izaki, filosofoak zinez uste zuenaren justu kontrakoa dakar:
‎Lehen begiratuan Historiak iritzirik zabalduena egiaztatzen bide du: alegia, ez soilik oraindik ezein filosofok ez du benetan Estatu bat gobernatu, baina gainera gobernari guztiek, tiranoek buru, betidanik mespretxatu izan dituzte filosofoen ideia orokorrak, eta muzin egin hauen aholku politikoei. Horrenbestez, filosofoen jardun politikoa, antza, hutsaren hurrena izan da, eta Historiatik atera ahal izan duten irakatsia, dirudienez, kontenplaziora bultzatu izan ditu, egiaren bila dabilen begiaren teoria hutsera.
2007
‎Normala duk lehen bi asteetan eta alabak hamalau urte dituenean, baina pasako zaiok. Bazekiat hark ere ez duela benetan sinesten; Suedian ez diagu-eta etsenplu beharrik horretarako, are gutxiago hemen. Denoi pasa zaiguk burutik noizbait; hiri, niri eta gure amari ere bai; hori jakina duk.
2008
‎Identitate funtzioak, soilik, ez du benetan aukera handirik komunikaziofuntzioan gutxi asetzen diren —edo batere ez— nahiak konpentsatzeko. Hizkuntzak komunikaziorako gizarte erabilgarritasuna edo instrumentaltasuna izan behar du, eta hemen hizkuntza, gure ustez, orokorrean hartu litzateke, hizkuntza jakin batek oraindik erabiltzen duen edo erabil dezakeen taldearentzat izan dezakeen erreferentzia funtzioaren bitartez.
‎Eta, arrazoirik gabe. Zera, ez du benetan ezer txarrik baina ez zait gehiegi gustatzen.
‎Horrek guztiak pertzepzio orokor bat eragin du, alegia, ingurumen alorreko foru agintariek ez dute benetan egin autogobernua natura ingurunea eta biodibertsitatea kudeatzeko eman zitzaizkien eskumenak garatzearen alde. Hori dela eta, bi aukera aurreikus daitezke:
‎Osagai nagusia rocka da zalantzarik gabe, aurkituko ditugu eragina duten estilo asko, batik bat barietate asko dagoelako diskoan, baina guztien gainean nabaria da Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60ko hamarkadetako musikaren eragina.Taldeko kideei dagokienez, aldaketa nabariak izan ditu, hasi zirenetik bakarrik Rober gelditzen da, baina argitu behar da bera izan dela 13 urte hauetan taldearen motorea, berak idazten eta konposatzen baititu ia abesti guztiak. Gainera taldeari ahotsa jartzen dio eta gitarra jotzen du.Aipatzekoa da 1998 urtean Euskal Herriko banda onena izendatu zutela eta estatuko bigarren onena, berriz, Villa Bilbao lehiaketan.Talde hau ezagutzen ez duenak benetan flipatuko du disko hau entzutean, kalitateagatik eta benetan sinesten dutelako sortzen duten musikan eta horrek emaitzan eragin handia du.
2009
‎Hortxe dago arriskua: euskaldunak hasi gara lotzen Internetera, eta ez dugu benetan euskarazko eduki eta zerbitzurik topatzen bertan, ez dugu Ziber Euskal Herririk aurkitzen. Aldiz, beste mila ate eta leiho aurki ditzakegu, eta haietara jotzen dugu, zuzenean.
‎Socket konektatuaren kontagailuak biko balioa izango du fork() egin eta gero, gurasoak eta umeak erabiltzen dutelako socket hori. Gero, gurasoak socket horretan close() egiten duenean, sistemak ez du benetan amaiera prozedura martxan jartzen; ez du FIN segmenturik bidaltzen, kontagailuaren balioari bat kentzen baizik, besterik ez. Kontagailuak 1 balio duenean eta socket horretan close() egiten dugunean bakarrik amaituko du sistemak konexioa benetan.
‎Egungo gizartea, interes ustel ezberdinez osaturiko korronte bat da, eta gu haren morroi bilakatu gara. Ez dizkiogu indarretik etorriak diren ekintzei bueltak ematen honek ekar ditzakeen arazoez arduratuak, ez dugu benetan gaitzesten gaitzetsi beharrekoa korrontearen aurka joatea adierazten baitu, ez dugu... ez dugu behar beste pentsatzen eta egiten!
2011
‎Bestalde, aintzat hartu behar dugu merkatuaren abiadura handia dela egun; hori dela eta, kritikaren lana da liburuak merkaturatu eta epe laburrean horien gaineko hausnarketak kaleratzea.Hausnarketa horretan, bestalde, bereizi egin lirateke enkarguzko kritika eta kritika autonomoa. Azken batean, enkarguzkoak ez duelako benetan islatzen kritikariaren ikuspuntua, eta, ondorioz, delako kritikaria ezin bihur litekeelako erreferentziazkoa irakurlearentzat.Eta nahi badugu irakurzaletasuna errotzea euskal jendartean, ezinbestekoa da bitartekoak jartzea irakurlea ez dadin gal dituen erreferentzia bakarrak merkatuak eskainitakoak direlako.
‎Galdeketa honen bitartez, batez ere, entrenamenduetan euskara zenbat erabiltzen den jaso nahi da. Badakigu hau entrenatzailearen iritzi subjektiboa izango dela eta ez duela benetan errealitatean gertatzen dena jasoko. Baina, oraingoz," Behin CDH bezalako elkarte batean eraldaketa prozesuari ekiteko erabakia hartu ondoren eta plangintza zehatza prestatu eta aplikatzerakoan, oinarrizko faktorea ez da motibazioa izango, erabilera baizik:
Ez duzu benetan pentsatuko ni garaitzeko gauza izango zarenik, ezta?
‎Publizitateak maiz adierazten du ordaintzen den interes nominala Euriborra gehi berezitasuna, baina horri beste kontzeptu batzuk gehitu behar zaizkio, mailegua asko garestitzea eragin dezaketenak, eta UTBak barne hartzen ditu. Hipoteka bat interes txikiagoa duelako bakarrik aukeratzen bada, ordaindu ondoren, bezeroa harritu egin daiteke, beste faktore batzuk kontuan hartu ez zituelako benetan garestiagoa izan dela ikustean. UTBak, gainera, azterketa, irekiera edo kitapen aurreratuko komisioak barne hartzen dituenez, entitateen arteko konparazioa errazten du, hipoteka errentagarriena kontratatu ahal izateko.
‎Egia da zenbait hantuste kolokan jarri direla munduan filtrazioei esker; egia da hurrengo urteetan nazioarteko diplomaziak apur bat garbiago jokatu duela; egia da, finean, neoliberalismoari, esanez behintzat, hain maitea zaion Hayek en aldarrikapen hori, gizarte irekia alegia, hurbilago dagoela dirudiela, Wikileaksi esker. Baina egia da ere ez dugula benetan gauza berririk jakin, gutxi gorabehera denok susmatzen eta, finean, jakiten genuena gertatzen dela nazioarteko eszenatokietan eta berorien atzealdeetan, konspirazio teoriaren kontakizun paranoikoenak ere apaltzen dira normaltasun likits, ilun eta triste baten agerian.
2012
‎Pavan Sukhdev, Pushpam Kumar y Haripriya Gundimediak ikerketa proiektu bat burutu zuten Indian, basoetako produktu ez komertzialei (tribuentzako edo nekazarientzako egurra eta elikagaiak, uraren eta lurzoruaren atxikipena, sendabelarrak, CO₂ xurgatzea) balio ekonomikoa emateko, eta, gero, esperientzia horrek TEEB (Ekosistemen eta Biodibertsitatearen Ekonomiaren ingelesezko siglak) proiektu europarrarentzat (Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta Alemaniako Ingurumen Ministerioak babestua) baliagarria izan zen. TEEBk nabarmentzen duenez, ur garbi, egur, larre edo sendabelarren eskuragarritasun naturalak eskaintzen dituen zerbitzuak dirutan adierazteak, ez du benetan neurtzen elementu horiek pobreen bizimoduari egiten dioten funtsezko ekarpena.
‎Azken orduotan 30etik gora palestinar hil diren arren, Gazako herritarrak eta erresistentzia «adoretsu» daudela esan du Meshalek. Herrialde musulmanen babesa sentitzen dute, eta nazioarteko mezuek ere aditzera ematen dute Israelek ez duela benetan tropak Gazan sarrarazteko asmorik. Kaltea, ordea, hazten doa egunez egun. Atzo, eguna argitzerako, bederatzi ziren jada gaueko bonbardaketek utzitako hildakoak.
‎M: Nire ustez barneratuta neuzkan hainbat gauza ez nituela benetan barneratuak.
‎zure liburuko The Smithsen biodiskografia kartzelako fikzio ahul horren inguruan antolatu izanak molestatu nau: zergatik ez duzu benetan gertatu zena erabili. Izenak aldatuta bederen, edo, errazago, guztiz ezabatuz, nik neuk eskutitz honetan egin dudan bezala.
‎Nagusia den autokontzientzia ez da inondik inora benetako gizakia, etapa bat baizik, ez baitu ezagutu morrontzan egotearen ezinegona; are gehiago, ez du benetan ezagutzen mundua, morroiaren bitartez ez bada, honek ezartzen duen babes pantailaren bidez (Kojeve, 2006: 59); ondorioz, Hegel-en aburuz, morroiak baino ez du lortuko benetako gizakia bilakatzea.
2013
‎ikusi ere egin ez zituen, bada, une batez, bera aulkian bakarrik egon zèn denboraldi luzean, Erminio eta Almudenaren aurpegiak elkarri itsatsita, masaila masailaren aurka, masaila masailaren alde??, baita bizpahiru segundo geroago aurpegiak desitsatsi eta irribarre ezin beteago bat eskaintzen ziotela elkarri, Pedroren jelosia ezinbestean areagotu zuena! Edo hain ote zen handia ordurako Pedroren jelosia, non ikusi zuena ez baitzuen benetan ikusi, guztia bere psike obsesiboak eragindako efektu optiko batera mugatzen zela, autoengainuzkoa guztiz?
‎Uste osoa daukat zugan horretarako». Mesfidantzak eragindako hunkimen falta osoaz entzun zituen Elizabethek hain hego handiko adierazpenok; eta, aldaketaren bat batekoak harritu egiten zuen arren, ez zuen benetan dolurako arrazoirik ikusten; arrebak Netherfieldetik kanpo izateak ez zuen zertan eragotzi Bingley jauna bertaratzea; eta, haien konpainia galtzeari zegokionez, Elizabethek bete betean uste zuen handik gutxira Janeri galera horrek ez ziola batere ardura izango, Bingley jaunaren konpainiaren gozamena bide izanik.
‎etxeko felidoak, GPSaren eta kamera txikien laguntzarekin. Artikulu honetan azaltzen dira emaitzak eta katuak ikusten ez ditugunean benetan zer egiten duten. . Gainera, bideo dokumentala lortutakoa.
‎ikusi ere egin ez zituen, bada, une batez, bera aulkian bakarrik egon zèn denboraldi luzean, Erminio eta Almudenaren aurpegiak elkarri itsatsita, masaila masailaren aurka –masaila masailaren alde? –, baita bizpahiru segundo geroago aurpegiak desitsatsi eta irribarre ezin beteago bat eskaintzen ziotela elkarri, Pedroren jelosia ezinbestean areagotu zuena! Edo hain ote zen handia ordurako Pedroren jelosia, non ikusi zuena ez baitzuen benetan ikusi, guztia bere psike obsesiboak eragindako efektu optiko batera mugatzen zela, autoengainuzkoa guztiz?
‎Ba nik ez dudala benetan Ni ez naizela Gauza batzuk gogoratzen hasi naiz, eta Hori zoragarria da, bihotza!
2014
Ez du benetan pentsatuko oihanera etorriko garela, ezta?
2015
‎Lekuz kanpoko adierazpenak izan dira, Juandeaburreren iritziz: «Argudioak ez dira pisudunak; ez zuten benetan pentsatzen dutena esan». Baina kalean bakarrik ez, eta legearen moldaketak Foruzaingoan haustura eragin duela ere esan zuen Goñik:
‎Eta normalean, ba prekarietatean dagoenak... [...] Depende zer behar duzun[...] pertsona batek prestigio akademikoa behar badu bere ibilbide akademikoa jarraitzeko[...] Ibilbide akademikoak, planteatuta dagoen moduan[...] egiten duena da pertsonak oso frustratuta egotea, ze ez ditugu jorratzen nahi ditugun gaiak, edo ez dugu idazten nahi dugun hizkuntzan, edo ez ditugu benetan ekoizten interesgarriak diren gauzak[...] Eta euskararekin gauza bera gertatzen da, nik euskaraz argitaratzeko gogoa edukiko banu, ba inzentibo gutxi ditut euskaraz idazteko, hori argi dago (2 belaunaldia. Gizonezkoa, 40 urte, Gizarte Zientziak, ez du argitalpenik euskaraz).
‎Lehen funtzionatzen zuten zainketa intentsiboek orain ez dute benetan balio.
2016
‎Hala ere, atzera begira, Douglassek aitortu zuen ez zuela benetan ulertu zer sakona zen emakume zuri haren ausardia indibiduala. Arrisku larriak gorabehera, Myrtilla Minerrek bere eskola ireki zuen 1851eko udazkenean, eta, nahiz eta hasieran soilik sei ikasle batu, hilabete gutxi batzuen buruan berrogei lagun ari ziren han ikasten.
‎Cervantes barne. «Jadanik ia inork ere ez du benetan eta pribatuan sinesten istorioak kontatu eta irakurtzeko gustua munduaren gaitzei aurre egiteko instrukzio horren beharrean denik, baina mundu guztiak jarraitzen du literaturaren motibazioa hori den plantak egiten. Baita Cervantesek ere, nahiz eta ez duen horretan sinesten, eta nahiz eta bere helduaroko obrek inongo helburu praktiko ez didaktikorik ez eduki».
‎11 Euskal idazle erretxinaren atsekabearen iturburu nagusia euskal irakurleak dira: ez dute prestakuntza nahikorik, hipokritak dira, euskal kultura ez baitute benetan maite eta, ondorioz, kontsumitzen, ohiko lauzpabost errituzko makroerromeriak alde batera utzita?, nahiago izaten dute gaztelania, edo frantsesa, bezalako hizkuntza zapaltzaileetan irakurri, men egiten diete estatu mailako sari inperialisten emaitza ustelei, gure hizkuntza milenarioa bera ez dute behar bezala menderatzen.
‎nor den nor jakitea. Izan ere, kontakizunaren harian poliki poliki ohartzen gara pertsonaiek ez dutela benetan ezagutzen inguratzen dituen jendea. Bizitza bikoitzaren gaia detektibe nobela klasikoetako hilketa askoren arrazoia da, gizataldearen oreka apurtzen duena.
‎Iurrebasok, Bengoetxeak, Esnaolak? eskaintzen dizkiguten datuek, adin taldeka sailkatzen ez baditugu benetan jabetu ahal izateko euskaldunon komunitatean oraintxe gertatzen ari diren fenomenoez eta ondoko urteetan gertatuko direnez, inpresio guztiz faltsua jaso genezake, etsigarria ere, irtenbide irabazle posiblerik gabea, negargarria?, ez digutelako hobeto ikusten uzten egiatan gertatzen ari dena.
‎noski. Uzten ez baduzu Benetan. Ez zenuen...?
2017
‎Hori hala da. Funtsean, ez gara demokrazia batean, bozkaturiko hautetsiek ez dute benetan botererik. Uste dute badutela, baina ez, lobbyek, multinazional handiek dute boterea.
‎Orain arteko esperientziak zabaldu behar ditugu, ahal bada eraginkortu, eta, zalantzarik gabe, berriak sortu».«Sektore politiko gehienek ez dute euskara eztabaida politikoaren erdigunean kokatu nahi. Urliak, hamarkadetan aplikatu duen mendekotasun hizkuntza politika justifikatu nahi duelako; Sandiak, ez duelako benetan euskara lehentasunen artean; eta Berendiak, gordinki, ez duelako euskararen berreskurapenik nahi».«Ez dugu soilik defentsa edo eskaerara mugatu behar. Datorren fasea eraikuntza biderkatzearena izan behar da, sorkuntzan, berrikuntzan jauziak ematearena.
‎Kasu honetan ere, horren agerikoa ez den arren, meritokrazia ezkutatzen da maiz, ume eta gazte guztiak elkarrekin abiadura berdinean eraman nahi dituzten arren, ikasleen arteko bereizketa egiten baita berez. Bestelako ondorio latz bikoitz batekin, gainera, batetik potentzialtasun txikia duten ume eta gazte horiek ez dituztelako benetan prestatzen batzuk, zuzen zuzenean, ezinezkotzat hartzen dira; beste batzuk, aurrera doaz oinarrizko gaitasunak lortu dituztelako, akademikoki prestaturik ez egon arren. Batxilergoan jaso ohi dute zaplaztekoa ezustean, zergatia ulertu barik; bestela, unibertsitatean, zortea izanez geroeta, bestetik, potentzialtasun handia duten ume eta gazteengandik atera zezaketen guztia ateratzen ez dutelako.
2018
‎Euskaldunok, nazio gisa jokatu ezik, ez dugu benetan aurrera egingo, aurrean dugun atazak talde kontzientzia handia eskatzen duenez. Gaur egun kontzientzia nazionala ezinbesteko eskakizuna da esfortzuak euskaldunen etorkizuna bermatzera egokiro eta artoski bideratzeko.
‎Onenean, legearen subertsio eta ezegonkortze taktikoekin auzitan jartzen da legearen ustezko izaera autojustifikatzailea. Hala ere, berriz diot, Kristevak ez du benetan ezbaian jartzen aitaren lege debekatzailea kulturari funtsezko zaiolako suposizio estrukturalista. Beraz, aitak baimendutako kultura ezin daiteke irauli kulturaren beste bertsio batetik:
‎Enpatiarik ez baduzu, ez duzu balio, argi eta garbi: ikastaroetan azaltzen dizkizuten esaldi eta formulak errepikatu arren, beste aldekoa ohartu egiten da ez duzula benetan esaten, ez zarela zinez sartzen bere hezur haragietan, ez dakizula zer sentitzen duen ezin duela gehiago esaten dizunean; horregatik behar da gozotasun bat, egiazko kezka agertzea hariaz beste aldekoak kontatzen dizunarekin, ahots horren atzean pertsona bat imajinatzea, begi aho eta sudur irudikatzea eta haren oinetakoetan sartzea, esan ohi den bezala.... Zeregin konplikatua.
‎niri atsegin ematearren ukitu dit bularra, baina benetan ez zaizkio gustatzen nire bularrak, halaxe esan zidan aurrekoan; hortaz, adeitsua izan nahi duelako egiten du, ni zinez desiratu gabe? Edo bestela, ni ez nau benetan gustuko baina norbait behar du txortarako, eta hoberik ezean ni nauka ondoan eta eskura, eta orduan titia ukitzen dit nik muxu eman diezaiodan, eta hortik aurrera sexu kitzikapenaren makineria guztia martxan jartzeko, zer eta ohe gainean ñaka ñaka amaitzeko, ez maitasunik, ez kariñorik, ez komunikaziorik eta ez ezer gabe?
‎Halako pentsamenduak etortzen zitzaizkidan burura, eta burutik ahora, eta morroi hari batean aurpegiratzen nion ez ninduela benetan gustuko, erruki hutsez egiten zidala maitasuna, eta hurrengoan, berriz, bere behar sexualen asetze hutserako nahi ninduela, zakila sartzeko zulo bat nintzela berarentzat eta ez beste ezer. Tipoa ahal bezala defendatzen zen, nahiko trakets egia esan, eta ernegatu egiten zen, gaur gauza bat eta bihar beste bat leporatzen omen niolako, biak segidan ere bai batzuetan, elkarren kontrarioak izan arren, baina bietan bera omen zen beti gaiztoa, doilorra, putakumea.
‎hipotesi horren arabera, azken hamarraldietan eskuinak bere ideiak inposatu ditu, neoliberalismo ekonomiko eta moral kontserbadorearen arteko nahasketan, non orain murgilduta gauden. Baina, Keucheyanen aburuz, eskuinak ez zuen benetan ‘guda kulturala’ irabazi beharrik izan, bere sorreratik bertatik datozen kategoriak, hala ekoizteko bitartekoen jabetza pribatua nola merkatu ekonomia, ez baitira funtsean zalantzan jarri 70eko hamarraldi erditik hona. Hamarkada horretatik kapitalismoak eraldatze handiak izan ditu:
2019
‎Uste dugulako alferkeriz eta hautuz direla laguntza sozialaz baliatzen. Uste dugulako ez dutela benetan lanik nahi eta jendartean integratzea ez dutela xede. Langileek diruztaturiko existentzia hautatzen dutela uste dugulako.
‎" arrautzak frijitzeari buruz nuen iritzia zela eta, baina ez nirekin bat ez zetorrelako, baizik eta, besterik gabe, nik jarrera bat hartzen nuenez, hari, bere izaera finkatu behar eta, kontrakoa defenditzea tokatzen zitzaiolako" (34). Hau da, etengabe oposizioa ageri dute alor honetan, baina, berez, Senarrak ez du benetan ia inoiz sukaldatzen (35), beraz, pentsa genezake oposizio hori berak sortzen duela, nahiz eta esan, alderantzizkoa esaten duen.
‎Hainbeste informazio egonda, zure gustukoa ez dena onartzea zaila da. Ez baduzu benetan kontatzen ikusten dena, eta ez da zaila, normala da jendea haserretzea, gaur egun dena jakitearen eraginez erraza delako jakitea nor ari den gezurretan.
‎Arreta eskasarekin bazen ere, behin baino gehiagotan entzuna genion amari gure izeko Mari espioi ibilia zela Gerra Handiaren garaian, baina gripe alu batek eraman zigun arte ez genuen benetan sinetsi laurogeita hamabost urteko atso zoragarri hura Mata Hariren parekoa izan zitekeenik, hain zirudien goxoa eta sentibera. Nolatan ibili ote zen barrandari lanetan txikitan auzoko parkera ezki lore bila eramaten gintuen bihotz bertutetsu hura, bizitzaren erdia nobela erromantikoak irakurtzen eta beste erdia katu deslaiak aterpetzen igaro baldin bazuen?
‎Beste gai askotan bezala, ikusezintasuna, debekatutako ahotsak, bueno, espazio publikoan ez zeuden emakumeak eta ezezagutza bat, ez dudana benetan gehiegi sakondu, esan nahi dut zer suposatzen duen isildu den mundu oso bat ehunka urteetan eta gero Historiaren bigarren parte bat bertso eskolak sortu zirenean[?] nik, egia esan, lehenbiziko zatiari buruz, ba bueno, ez dakit, ez dut feminismoak egin dezaken betiko Irakurketaz gain, ez dut, ez naiz gehiegi..., jarri[?] oso tristea, mingarria eta ez dakit, oso barrura iristen den g...
‎Uste duzu ez dudala benetan zarena ikusten?
2020
‎Gehiagori ez. Gainerakoek ez dute benetan bizikidetza arazorik, nik uste.
‎Gerla hauetan guztietan frantsesek euren interesen alde jokatu zuten eta Enrike II.ak berehalaxe ulertu zuen Frantziako Frantzisko I.a erregeak ez zuela benetan, nahiz eta hitzez behin eta berriro horrela aldarrikatu, nafar erresuma liberatzea bilatzen, Espainiari min egitea baizik, eta tarteka eskaintzen zion laguntzak bere benetako interesak ezkutatzen zituela. Orduz geroztik, bere burua bakarrik ikusi zuen, bakarrik bai, baina ez etsita.
‎Baina garapen hauetako bat bera ere ez da eztabaidaezina. Argi dago politikariek ez zituztela benetan ulertu modelizazio informatikoaren mugak, eta modelizatzaileak ez ziren haiek argitzeko prest agertu, eta horrek, beharbada, akats politiko katastrofikoak eragin zituen. Gizarte baliabideetako plataformen eta bilaketa motorren miaketa aplikazioek eta metadatuen analisiak arazo larriak sortzen dituzte datuen pribatutasunari eta babesari dagokienez.
‎Connellek ez luke hori inola ere nahiko. Connellek benetan nahi izan du hil, baina inoiz ez du benetan nahi izan Mariannek bera ahaztea. Hori da babestu nahi duen beraren parte bakarra, Marianneren barruan existitzen den partea.
‎Mariannek garbi sentitu zuen, larruazalean egindako presio fisiko bat bezala, gainerakoak begira zegozkiela. Beharbada jendeak ez zuen benetan sinetsi ordura arte, edo, bestela, oraindik lilura morbido bat geratzen zen behin eskandalagarria izan zen gauza harekiko. Beharbada ikusmina besterik ez zuten, zenbait urtetan bata bestea gabe bizi ezin izan bide ziren bi pertsonaren arteko kimika ikusteko.
‎Yascha Mounken iritziz, estatuek deslegitimazio aktiboko prozesu bat bizi dute, ez dutenez benetan erantzunik eman herritarrek gaur egungo testuinguruan planteatzen dituzten erronken aurrean: " Demokrazia liberalak, herritarrentzat ondasunak lortzeko gaitasuna galdu ahala, errendimendu krisi sakonean sartu dira" (Mounk 2018:
‎Eta barre egiten genuen, maltzur. Berak ez zuen benetan sinesten, baina nik banekien inoiz egin nahi nuela, benetan saiatuko nintzela guri buruzko Confieso que he vivido bat idazten.
2021
‎* Iruzur egiten zuela lortu zuen Iñakik emaitza (iruzur eginik; iruzur eginez);* Arrebaren giltza zerabilelarik ireki zuen atea (erabilita; erabiliz). Molde honetako egiturek ez dute benetan aditzeko gertakaria nola betetzen den adierazten.
‎Izenaren" aldaketa" hori oso zentzu zabalean hartu behar da hemen, batzuetan ez baitute benetan izenaren inolako ezaugarririk adierazten, nola ez den, esan bezala, ezaugarritasun hori aski modu zabalean hartzen. Bistan da etxe handia, auto garestia edo gerla izugarria sintagmetako adjektiboek ezaugarri baten berri ematen digutela.
‎Badago hutsune handi bat transmisioan; titularretatik egin da asko, ez edukietatik, eta, alde horretatik, uste dut Elkar ek azken urteetan egin duen gauza onena izan dela Katebegiak, Amaia Zubiria eta Pascal Gaignerena, eta beste hainbat lan ateratzea. Lau gauza ezagutzen ditugu, baina ez dugu benetan egin zena ezagutzen. Eta oso garrantzitsua iruditzen zait transmisioa, zeren lan horiek beste ibilbide bat izan balute, Euskal Herriko eszena erabat ezberdina izango zen.
‎Badago proiektu bat Unescok Arabako Errioxa Munduko Ondasun gisa aitortu dezan. Jaurlaritzak ez du benetan sinetsi, eta ez da ari ongi kudeatzen aukera hori. Bada, lortuko bagenu, eskualdeko upategiok jauzi handia egingo genuke, eta txikiak ere behartuta leudeke gorentasunean urrats bat egitera.
‎Eta hala, begitandu zait erlojuak direla denboraren azken lubakiak. Haietatik gogorarazten digula denborak ez dugula benetan erbesteratu, ez dugula azpiratu. Gure artean dagoela, ikusezin, sumaezin bada ere, aldaketa txikiz mozorrotzen den mundu beti berdin batean.
‎Arestiren emaztea eta alabak, adibidez, ez genuke existitzen direla ahaztu. Edorta Jimenezen ama, adibidez, ez genuke benetan existitu zela ahaztu. Haren semeak poema horretan esan nahi digu, maitasunez, ama akorduan duenean badagoela oroitzapen horretan ama hori izan zen emakumearentzako eta haren sexualitatearentzako leku bat, berdintasunezkoa, oso ederra, patriarkatuaren oinarrizko klasifikazio binarioari aurre egiten diona, niretzat hunkigarria eta gure literaturarentzat osasungarria.
‎Inork ez dio entzun nahi izan. Inoiz ez diote jaramonik egin, ez gazte gogotsu bat zenean (jende gogotsuak hori dauka, jaramon egiteko gogoa ere zurrupatzen dutela), eta are gutxiago orain, ezertarako balio ez duelako benetan baliagarria den eskarmentu baten ahotsa izan lukeenean. Horregatik, Anjelek bere urtebetzea bi aste barru dela aipatu duenean, bizitzak bere horretan jarraitu du irakasle gelan, otsailaren 22an Arantxa, nor bestela, galdera bera behin eta berriz errepikatzen hasi den arte.
‎Hubertek ez zuen benetan nahi bere entzuleek suertea izan zenik sinestea. Kirol legearen keinu dotorea zen hura.
‎–Ijito batekin ezkondu zela dio. Ez duzu usteko... ez duzu benetan usteko horrelakorik egin zezakeenik, ezta, nuke burutu.
‎Egia esateko, emakume irakasleak izaten ziren beti. Eta telebistako programaren batean ere entzuna zuen, baina inoiz ez zuen benetan sinetsi. Inork ezin dio bere duintasunari horrela uko egin, pentsatzen zuen, inork ezin du kateatu bere burua halako gizaki makurraren uztarpean...
‎Eskolak makina handiago baten engranajeak dira, noski, ez baitute benetan autonomia handirik. Horrela izan da heziketa sistema sortu zenetik, hitzak berak erakutsi bezala, sistema bat osatzen baitute.
Ez duzu benetan nire musika gustuko, ezta?
Ez dut benetan esan Pena ematen dit hemendik joatea, besterik ez.
2022
‎Hortaz, beroaldi batean izan zen? Ez zenuen benetan sentitzen esan zenuena, ez zenuen benetan nahi. Damutzen zara esan eta egindakoaz berak aurrez suposatutakoa berretsi nahi zuen epaileak, eta gehiegi luzatzen ari zen epaiketa harekin bukatu ere.
‎Aipatu ditudanak bezalako momentuek eraman ninduten horra. Ohartzen joan nintzen, printzipioz araurik gabekoak diruditen eta esperimentazioak gidatuta omen dauden esparru horietan ere, haiek kontrakoa esan arren, jendeak ez zuela benetan ezagutzen denaren mugara joateko asmorik. Benetan mugan bazaude ez duzulako gertatzen ari dena identifikatzeko tresnarik, eta ezin duzulako ulertu.
‎La Santéra, Puerto II ra, eta abar. Noski, sariok ez genituen benetan ematen; beste barik, umoretik bota nahi izan genuen gai dramatiko hori. Behin Elorrioko jaietan egin genuen, eta bi parte hartzailek ez ei zuten ondo ulertu.
‎Nerabezaroan, atera eta mozkortu egiten zinen, kikilduta edo lotsatuta edo urduri ez sentitzeko. Eta edonor hartzen zenuen, ia ia edonor, bereziki ederrena, baina bestela ere ez zuen benetan axola baldin eta berarekin txortan egiten bazenuen[...] Nire nerabezaroko sexu bizitza eta nire ezkonbizitzaren zatirik handiena horretan oinarritu da: normalean nahiko mozkor nengoen, eta nire zera sartu eta orgasmora iristen nintzen[...] eta esaten nuen" eskerrik asko, zoragarria izan da, gabon", eta etxera joan eta lo hartzen zenuen.
‎Inork ez zuen benetan pentsatzen kale egingo zutenik eta orain lauren aurpegierei atsekabe garratza darie.
2023
‎«Orain dela zortzi hilabete ez nuen pentsatu ere egingo honaino iritsiko nintzenik. Oso zoriontsua naiz; ametsa bizitzen ari naiz; horrenbeste, oraindik ez dut benetan baloratzen lortu dudana. Pentsatzen dut egun batzuk barru baloratuko dudala behar den bezala», esan zuen atzo Eibarren (Gipuzkoa), txapela irabazi osteko egunean irabazleek eman ohi duten prentsaurrekoan.
‎Urrian jo zuen goia, %85era iritsita. Zenbait ekonomista independentek diote, gainera, datu ofizialek ez dutela benetan islatzen zenbat garestitu diren prezioak, eta, haien arabera, %100 baino handiagoa da gaur egun inflazioa. «Ongarriak eta pestizidak inportatu egiten ditugu, eta egunetik egunera garestiagoa da ekoiztea, eta ez inflazioagatik bakarrik:
‎Beste faktore bat errepresentazioak dira; alegia, inkesta bati erantzuten diogunean gure eginkizunei eta pentsamenduei buruzko iritziak ematen ditugu, eta irudipenak baino ez dira. Hau da, zer pentsatzen dugun eta normalean zer egiten dugun galdetzen badigute, maila teoriko batean jartzen gara eta normalean ez dugu benetan egiten duguna adierazten» (Jakin 162, 2007).
‎–Amak beti erraten du leinuko nini ederrena nintzela sortzean, baina pentsatzen dut ama guziek hori erraten dutela beren niniaz, orduan ez du benetan balio... Eta... xamanak laguntzeko eskatzen dit ardura:
‎Badira bakartiak: ez dute benetan inora joateko asmorik, denbora pasa sartzen dira, konpainia baino ez dute bilatzen, solaskide batekin toki ederrak eta esperientzia miresgarriak hizpidera ekartzea. Badira desengainatuak:
‎Baina harridurari eusten diot, beti ohi dudanez. Gogoratzen dudala, haurra nintzelarik ezerk ez ninduen benetan asaldatzen, ezerk ez zidan benetako estuasunik edo higuinik eragiten. Hala, besterik gabe onartu bide nuen nobedade hura, eta uxatu bide nituen neure baitan neraman atal ezagutezin hark sortzen zizkidan kezka guztiak, soilik plazeraren promesean pentsatzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia