Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 18

2002
‎Sergio. Ez Sergiok eta Anderrek elkarren antza zutelako, batere antzik ez zutelako baizik, bataren zein bestearen gorputzek eredu estetiko antagonikoei erantzungo baliete bezala: Ander hezurretan zegoen, baldarra zen bere ibileran eta, bere despistatu itxura izugarriarekin eta bere bizkarrezur apur bat konkortuarekin, gizon babesgabe bat zirudien, orotara; Sergio, aldiz, mutil garaia zen, bulartsua eta bizkarzuta, hainbat kiroletan ongi moldatzen zena; ilea motza eta kizkurra zuen, eta bel beltza, begiak bezalaxe, printze mairu bat iduri.
2004
‎Orduko hartan, izan ere, euskal soziolinguistikaren kultura zertan zetzan adierazi nahi bagenu, nik honako adierazle poetiko hau erabiliko nuke: . Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik?. Bai, bai, halatsukoa zen gure gaitasun teorikoa.
2006
‎Oso berebaitatua bizi da, egunerokotasunari atxikia, balore handietan sinetsi gabe, aterpe espiritualik gabe. Gazteria eszeptikoa da, baina ez pentsaera egituratu eta ustekorretatik dimititu duelako, inoiz horrelako pentsaerarik izan ez duelako baizik.
‎Ohean erdi lo dagoen Lewisek zerbait esan dio marmarka, baina ez dio ezer ulertu. Ez ingelesez esan diolako, ezpainak ia mugitu ez dituelako baizik. Senarrari begira geratu da, noiz errepikatuko duen zain, baina Lewisek ez du besterik esan eta, hutsik geratutako ohearen zati epela bereganatu ondoren, berriz geratu da lo.
‎–Bere lana egiten ez duelarik baizik ez da haizu borreroa urkabera eramatea –ihardetsi omen zion bere azpikoari.
2007
‎Unibertso hori makina perfektu bat zen, non ere munduko zerki eta zerkitxo bakoitza pieza bat baita, bere lekutxo jakinean finko, denak dena mugatuz eta denak denari eutsiz, dena lege aldaezin eternalek kudeatua. Izadian dena betegina da, eta inperfekzio edo betegabetza dirudiena (Lisboako lurrikara) ez da besterik giza ezjakintasunaren ondorioz bere zergatikoa eta funtzio positiboa guk (edo oraindik) argitu ez duguna baizik. Kultura honetan balio nagusiak, moralak bezainbat politikoak, halakoak dituzu:
2011
‎Gaurkoak Elisaren eguna behar luke, ez naiz Antolatzailearekin elkarrizketarik eduki behar izatera arriskatuko, berarekin elkartu behar izatera, ezin naiz berarekin elkartu okadaka ateratzeko prest hainbeste zabor digeritu gabe dudanean; mendekutik guztiz kanpo uztea erabaki nuen gainera, ez merezi ez duelako, berriro ikusi nahi ez nuelako baizik. Izatez, bera ez hiltzea ez nuen hitzez hitz pentsatu, omisioz baizik, bere kontzeptua ere ez baitut buruan izan nahi, nahikoa gaitza izan da bere Facebookeko argazkiari aurre egitea, perfilekoa baino ez diot ikusi, ehunka dituen arren hirugarren mundura eginiko bere bidaietan atereak, edo afari/ bazkarietan, lagunez inguraturik ziurrenik; ez naiz gai izan beste ezer egiteko, banekien Aitor bere laguna izango zela, orain ez da, nire izenez kontua ireki banu ere eskatuko lidake bere lagun egiteko; auzo lotsa sortzen du Facebookeko hizkuntza infantilak.
‎Elisak ordenagailua ikusi zuen lurrean, zer ez nuen irakurriko gero bertatik?, eta berea bezalako izozkailu bat garajean. . Momentuan ez nuen lotsatia zela ulertu, nirekin ezer jakin nahi ez zuela baizik, gaizki hezia zela, eta hozkailuko atea gaizki itxirik zuela, ura zeriola; ez nion ezer esan?.
2012
‎Orduan, esan zidan Brasilera iristean agiri bat idatziko zuela zortziko laurogei txanpon ordainduko zizkidala esanez, eta hara iritsiz gero beste norbaitek diru gehiago eskaintzen bazuen, berak uko egingo ziola ontzia erosterari. Zortziko hirurogeita hamar txanpon gehiago eskaini zizkidan Xury mutil gaztearengatik, baina nik ez nituen hartu nahi izan, ez mutila kapitainari ez emateagatik, haren askatasuna saldu nahi ez nuelako baizik, oso leialki lagundu baitzidan neurea lortzen. Hala ere, arrazoi horiek jakinarazi nizkionean, bidezkoak iruditu zitzaizkion, eta hitza eman zidan hamar urte barru, kristau egiten bazen, aske utziko zuela.
2014
‎Tira, susmatzen nuena. Lelotzat hartzen zaituzte bankariek, benetako arazoa ez baita haiek ulertzen ez dituzula, dirurik ez duzula baizik. Ados, nigandik ez duzue asko ateratzen, ez dut beraz zuen karitaterik espero.
2015
‎Errebotetik gertu zegoen Loyola ordea, aurreko jokalditik ez zen mugitu. Ez ustekabeko kolpe hura espero zuelako, aurrera egiteko kemenik izan ez zuelako baizik. Besoa tenkatu zuen, beregana zetorren pilotaren zain, airez jotzeko.
‎Baina ez dut esango, nik neure buruaz soilik hitz egin baitezaket, eta gizaki guztiak legearen aurrean berdinak baina Jaunaren aurrean desberdinak gara, zer esanik ez auzoaren edo notarioaren aurrean. Nik ez dut sekula utopiarik izan, liburuzain batek ezin du utopikoa izan (ezta militar batek pentsalari ere), eta tulunbioaren deiak ez nau inoiz erakarri; baina izan nuen amets bat sekula bete ez nuena, eta min hura izan zen nire olerkien ehuna, jostorratza eta haria, eta orain kontent nago, ez olerkiengatik, amets hura sekula bete ez nuelako baizik. Gizakiak hori argi behar du izan, badirela hainbat gauza inoiz lortuko ez dituenak, hainbat ilusio, hainbat gorputz, hainbat amets; horri guztiari paradisu deitu behar zaio, paradisu, eta paradisua aspaldi galdu genuen betiko; lur ilusio hori, gorputz ilusio hori, amets ilusio hori.
2016
‎taberna hartan sartzera eraman gintuzten. Erabat zaharra edo turista gida batek aholkatuko zukeen kafea ez zen, baina ez berriegia zelako, aparteko ezer ez zuelako baizik. Azken batean, barra luze bat, aipatzeko ezer ez zuten mahai zahar batzuk, eta hormetan dekorazioa baldin bazegoen ezinezkoa zen deskribatzea.
2018
‎Batzuk Heriok eraman zituen, goseak, izurriak edo zorotasunak jota; bestetzuk Ibai Urdinaz bestaldean dauden lurretara abiatu ziren, etorkizun hobearen xerka, eta ez ziren inoiz itzuli. Leialenak, desesperatuenak eta nora joan ez zutenak baizik ez ginen geratu.
2019
‎Pixka bat hitz egiten aritu gara, liburuaren berri eman diot, eta aitortu diot hasiera batean ez nuela asmorik trans bat elkarrizketatzeko. Ez ezergatik, Hernanin inor ezagutzen ez nuelako baizik. Alegia, ez dut trans maskulino gehiago ezagutzen Hernanin.
‎Arratsaldea aurrera doa, Maria Sara doktorea ikustera joateko ordua da, poesia liburuko proben zain baitago. ...duenean aprobetxatu egiten du, edo zerbait esateko aukerak asmatzen ditu, horregatik ez da leihora hurbildu, bere betiko eta aspaldiko ohitura den arren, eta hurbildu behar zukeen, gaur den egun berezia izanda, zalantzarik gabe honezkero badakite hirian gurutzatuak abiatzekotan daudela, espioitza ez da gerra modernoen asmaketa bat, eta Maria andreak erantzuten du, Eguraldi ona, egia esan euria ari ez duela baizik adierazten ez duen esamolde trinkoa, zeren, hain maiz esaten dugularik Eguraldi ona, baina hotza, edo eta, Eguraldi ona, baina haizetsua, ez baitugu inoiz esan ez eta esango ere Eguraldi ona, baina euria ari du. Raimundo Silvak informazio osagarria nahi du, euria izateko arriskua ote dagoen, edo haizea badabilen, atzo bezala, eta zer moduzko tenperatura daukagun.
‎Bazter batera bultzatu zituen zuzentzen ari zen probak, ez Costak egun seinalatu hartan utzi zion nobelarenak, hau poesia liburu mehar bat da, eta buru nahastua bere eskuetan bermatzean, izenbururik eta egilerik gogoan ez zuen istorio batez oroitu zen, iruditzen zitzaion izenburua Tarzan eta Inperio Galdua zela, edo horrelako zer edo zer, istorio hartan bazegoen erromatar antzinakoak eta kristau berriak zituen hiri bat, denak Afrikako oihanean zeuden ezkutaturik, egia da egileen irudimenak ez duela mugarik ezagutzen, eta egile hau, gainerakoa zuzen badago, Edgar Rice Burroughs baizik ezin daiteke izan. ...a botatzen zituzten, hau da, lehoietara, gainera lehoiek etxean jokatzen duenaren abantaila zuten, eta nobelagileak idazten zuen, frogarik eman edo adituen iritzirik aipatu gabe, gizajo horien artean urdurienak zirenak ez zirela lehoien oldarraren zain gelditzen, lasterka hasten zirela, nolabait esan, heriotzaren bila, eta ez paradisuan sartzen lehenak izateko, saihetsezinaren zain egoteko kemenik ez zutelako baizik. Gaztaroko irakurketez gogoratze honek eraman zuen Raimundo Silva, ideien errekurrentziaren bide ezagunen bitartez, historia bizkorrago iraganaraztea, denbora bizkortzea bere esku zegoela pentsatzera, argitaletxera joaten ahal zen berehala, edozein aitzakia zela bide, adibidez, Lauretan medikuarenera joan behar dut, esadazue zer nahi duzuen, tonu horretan Costarekin mintzatuko zen, baina argi zegoen zuzendariaren idazkariak ez ziola deitu Produkzioarekin biltzeko, maila gorenetan arduratuko ziren bere kasuaz, eta honetaz konturatzeak, absurdoki, bere banitatea balakatu zuen, Erotu egin naiz, murmurikatu zuen, duela hamahiru eguneko hitzak errepikatuz.
‎Lehen hipotesia eguraldia izan daiteke, baina hau berez jausten da, ez du oinarririk, gauza jakina baita atzerritarrek, salbuespenik gabe, eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin berdingabeko zeru hau hagitz maite dituztela, ekainaren bukaeran gaudela kontuan hartu behar da, atzo San Pedro eguna izan zen, hiria eta ibaia bikain zeuden, dudatzekoa izan liteke, gehienez ere, kristauen Jainkoaren edo mairuen Alaren begiradapean ote zeuden bikain, biak elkarrekin ikusgarria gozatuz eta elkarri postura eginez ez bazeuden, bederen. Bigarren hipotesia lurraren idortasuna, tokietako lehortasuna, horizonteetako antzutasuna dateke, baina halako zentzugabekeria Lisboa eta bertako ingurunea ezagutzen ez duenaren buruan baizik ezin liteke sortu, hau edozein arima on gozarazten duen baratze oparoa da, lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak ikus bitez, hiria habia egiten duen muinoaren eta beste aldeko, mendebaldeko muinoaren artean magal bat bezala hondoraturik dagoen Baixa honetan, hor ikus daiteke ezin hobeki barazki kontuan mairuena baino esku hoberik ez dag... Hirugarren hipotesia, eta azkena, laburbiltzeko, hauxe litzateke, Europako herriak, eta aldamenekoak, noizean behin heriotzaz zipriztindu izan dituen izurrite ikaragarri horietako bat sortu izana, gurutzatuak ere ukituko zituena, zenbait kasu endemikorengatik inor ez zen askorik larrituko, denetara ohitzen da jendea, sumendi baten magalari helduta eta kezkatuta bizitzea bezala da, tira, alderaketa aldrebesa da, lur honetan lurrikarak ez dira maiz gertatzen, seiehun urte eta koska geroago hobeki jakingo dugu hau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia