Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2000
‎Ez diat uste bakarrik ere gelditzen denik hemen, bere fitxa gabe —" karpeta" pentsatu baina" fitxa" erran nuen— Nik neronek ere... —haren gorpuzkera murritza zurruntzen sumatu nuen— neurea izanen diat nonbait ere, hemendik ez oso urruti.
‎Erredakzioko lagunez oroitu nintzen. Han izango ziren, ez oso urruti gu geunden lekutik, 32 bat kilometrora, aterpean, mundu osoko albisteak eta argazkiak jasotzen, gai interesgarriei buruzko informazioa eta iritziak biltzen, jakitun eta adituen ahotik eta eskutik. Ez zekiten, ordea, Lauaxeta auto stop egiten ari zela, euripean, Goizuetatik Hernanira joateko.
2001
‎" Euskera zaitzeko biderik ederrena erderaz idaztea dela" uste duten" zenbait" horiek, hona bat, euskaraz ere idazten baitute: " zenbait" horietatik hiruren idazlanak orrialde hauexetan irakur ditzake U. jaunak eta horietatik baten lan luze bat Euzko  Gogoan bertan, bere purrustalditik ez oso urruti. Horretaz gainera, ahaztu egin zaio nonbait U. jaunari esatea hainbeste mindu duten erdal artikulu horietatik bi hiztegi tankerakoak direla:
2003
‎Orain, berriz, mutu biak. Mutu, adibidez, bonba auto hura telebistan ikusi zutenean, manta baten azpian zetzan politiko ezagun haren gorputik ez oso urruti; eta mutu ere gaur, beste bonba auto batek lau gixajo?" bai, gixajo", esan du berekiko, inork ez ezagutzeraino txikitu dituenean.
‎Donibanera iristen zirenean gora jotzen zuten, Jaizkibel aldera. Ez oso urruti, merendero bat zegoen. Aldapa luzea zen, baina patata tortillak eta laranjadak ahalegina merezi zuten.
‎Ekintza  haren ondorioz bost bat astez lokartu behar izan zuten leize zulo ospel zikin hartan, saguzarrak eta arratoiak lagun. Bazter batean egokitu ziren, sarreratik ez oso urruti, eta sua egin zuten. Neskak dardara batean pasatu zuen lehenengo astea, isilik, begiak keagatik edo akaso amorruagatik lauso batean bilduak.
2004
‎Joan zenetik hamabost hamasei urtera, baina, urtebete osoan egon zen gutunik bidali gabe, amonak hiruzpalau idatzi zizkion arren, harik eta anaietako batek jakinarazi zion arte anai Benitok larri antzean behar zuela, perlesiak jota, Mexikotik iritsi zitzaièn azken berriaren arabera; handik lau hilabetera, berriz, anai Benitok azken hatsa eman zuen; eta, handik urte erdira, finean, anai gazteago baten bisita izan zuen amonak: anai Jaxinto zen, Mexikora ere bost urterako joan zena, anai Benito zegoèn lekutik ez oso urruti. Eta anai Jaxintok bertatik bertara berretsi zion berri gaiztoa:
‎Hartan ari, tiro bat entzun zuten, urruti; ez oso urruti ere; basoan edo, goian izan zen.
2005
‎Zain nago". Harengandik ez oso urruti, Samuel Beckett, oraindik Godoten esperoan. Zain egotea ogibide ederra baita, zain ez gaudenean ere zain gaude, ustekabean.
2006
‎Orain, berriz, mutubiak. Mutu, adibidez, bonba auto hura telebistan ikusi zutenean, manta baten azpianzetzan politiko ezagun haren gorputik ez oso urruti; eta mutu ere gaur, beste bonbaauto batek lau gixajo?, bai, gixajo?, esan du berekiko, inork ez ezagutzerainotxikitu dituenean.
‎Sequoyah, beste izen batez George Guess edo George Gist deitua, 1760 urtean jaio zen Tuskegeen, cherokee herrixka batean, Loudon Fort etik ez oso urruti, Tennesseeko lurretan. Badirudi aita Virginiako larru saltzaile bat zuela, indiarren eta larruzurien arteko mugan salerosketan eta ehizan ibiltzen zen gizona.
‎1557 urtean Karlos, Espainiako erresumetako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, asperturik errege eta agintari izateaz, hezueriak jota, oinetako minez, egindako bidegabekeriez damututa, Yusteko monasteriora erretiratu zen, Isabel ibilitako lurralde menditsuetatik ez oso urruti.
‎Oso uda lehorra genuen, eta piztiak ere egarri ziren. Koioteak gertu zebiltzan, eta hartzak ere ez oso urruti.
2007
‎Hondartzara joatekotan, Araba hegoaldera joan genukeen, Kantabriako mendizerra ingurura, han baitzegoen kostaldea. Gainera, bidean, mangladi bat aurkituko genukeen, ibai bat itsasoratzen zen inguruan, hondartzatik ez oso urruti. Kanoatxo bat eginez gero, mangladiko txokoak eta biztanleak ezagutu ahal izango genituzkeen.
‎Hortik aurrera, adituek interpretatu ahal izan dute fenomeno konbertsiboak ez direla neurona mekanismo baten ondorio; aitzitik, erruduna patologia jakin bat litzateke nerbio zirkuitu espezifikoetan. Ikuspegi horretatik, eta Giménez Roldanen arabera, fenomeno histerikoak gaixotasun neurologiko funtzional bat lirateke, ez oso urruti dagoena aura migrainoso batetik edo Todden paralisitik (paralisi iragankor eta itzulgarria, eremu jakin batean krisi epiliko partzial motorra izan eta berehala). Adituak dioenez, zaila da neurologiatik adierazpen bat bereiztea, esate baterako, hemiparesia bat eta hemiparesia histeriko bat (gaixotasun baten adierazpenak iruzur eginez faltsutzen dituena, engainatzeko).
‎Hiltzaileetako batzuk oraindik bizirik daude, eta gurpil aulkian pasieran ibiltzen dira, ezer gertatu izan ez balitz bezala. Bitartean, hemendik ez oso urruti, Bardeako auskalo zein bazterretan, hildakoen gorpuak egongo dira meta batean bilduak, poligonoko hegazkinen bonbek txikitu ez badituzte, behintzat.
2008
‎...zion eta kalonjeak ez zion laguntza ukatuko, larri ez zegoen arren larriagora jo baitzezakeen gaixoak, azken batean?, gainean bere jantziak zeramatzala, errokete, bizkarreko oihal, estola eta guzti, baita urrezko kutxatila bat ere, gaixoak hartu behar zuèn ostia gordetzen zuena, elizmutil bat ere bidaide; gero, irten ziren biak zalgurditik elizmutilak txilin bati eragiten ziola, belaunikatu ziren ez oso urruti zeudèn hiruzpalau morroi neskame, usadioaren arabera, baita markesa anderea eta Natalia ere, jauregi atarian zeudenak; altxatu ziren ama alabak kalonje jauna parez pare egokitu zitzaienean; hitz egin zion markesa andereak kalonje jaunari belarrira:
‎zer zebilen, izan ere, Beñardo, fabrika eraiki berriaren espazio hertsi hartan itota, preso, zeru zabala, begien bistan zituèn gain eta tontorretatik uki zezakeena? handik ez oso urruti geratzen zitzaionean. Ez al zen, gainera, bere betiko ametsa artalde bat erostea eta harekin mendiz mendi ibiltzea eta zeruz zeru?
‎Fusilaren mirak sastraketarantz begiratu zuen. Au rrean, ez oso urruti, orri eta adaxkak zerbaitek mugitzen zituen, eta zerbait horrek handi samarra behar zuen. Fusilaren katuan zeukan Mike Wilsonek hatza.
‎Joan zaitezke. Baina ez oso urruti. Ez zaizu komeni.
‎Handik ez oso urruti, beste horrenbeste pentsiodun daude. Hiru gizonezko, igerilekuaren ertzean jarrita.
‎Rosenborg gaztelutik ez oso urruti, Amalienborg jauregia dago. Danimarkako errege erreginena da, eta bertan, rococo estiloko lau pabiloi daude:
‎...eta kalonjeak ez zion laguntza ukatuko, larri ez zegoen arren larriagora jo baitzezakeen gaixoak, azken batean–, gainean bere jantziak zeramatzala, errokete, bizkarreko oihal, estola eta guzti, baita urrezko kutxatila bat ere, gaixoak hartu behar zuèn ostia gordetzen zuena, elizmutil bat ere bidaide; gero, irten ziren biak zalgurditik elizmutilak txilin bati eragiten ziola, belaunikatu ziren ez oso urruti zeudèn hiruzpalau morroi neskame, usadioaren arabera... baita markesa anderea eta Natalia ere, jauregi atarian zeudenak; altxatu ziren ama alabak kalonje jauna parez pare egokitu zitzaienean; hitz egin zion markesa andereak kalonje jaunari belarrira: " Gaixoari Jauna eman aurretik, berorrekin hitz egin nahi nuke partikularki, bai baitut zer kontaturik..."; esan zion honek buruaz baietz; abiatu zen markesa anderea lau pertsonaz osatutako segizioaren aurretik, otoiztegira heldu bitartean; sartu ziren laurak bertan, baita markesa anderea eta kalonje jauna hantxe bakartu ere, Natalia eta elizmutila kanpora bidaltzen zituztela; kontatu zion markesa andereak kalonje jaunari Reginak kontatu ziona –" Badirudi, beraz, biak maitemindu direla Gerardoz..." esan zion azkenean, esandakoaren laburpen gisa–, eta kalonje jaunak bere ondorioak atera zituen:
‎Eta ametsetik errealitatera itzarri, eta orduan ohartu zen, ausaz, bere egoeraz: zer zebilen, izan ere, Beñardo, fabrika eraiki berriaren espazio hertsi hartan itota, preso, zeru zabala –begien bistan zituèn gain eta tontorretatik uki zezakeena– handik ez oso urruti geratzen zitzaionean. Ez al zen, gainera, bere betiko ametsa artalde bat erostea eta harekin mendiz mendi ibiltzea eta zeruz zeru?
‎Gauza bera egin nuen Londresen, eta horrela ezagutu nituen Mau Mau, Notting Hill-en, White Horse, Parsons Green-en, Carlisle Arms, Sohon, eta The Dove, Hammersmithen. Errekaren hegoaldean, City deritzonetik ez oso urruti, larunbat goizeetan egiten zen merkatua ere deskubritu nuen: Borough market.
‎Egun, kasurik lazgarrienei" Bulling" esaten diogu, izena duen oro zerbait bada, aurreratu dugun seinale?, baina ez da gaurko kontua. Etorkizun ez oso urrutian gure seme alabak izango dira ikasgelako diferenteak, hortxe izango dute ahulgunea. Jolastokian gure seme alaba adoptatuak" txinatarra"," beltxa", eta" beltzarana" izango dira ezinbestean.
2009
‎Handik ez oso urruti, hiriaren iparraldean, Ueno eta Asakusa auzoak daude. Auzo horiek Edo zaharraren xarmari eusten jakin dute, eta horiexek dira hiriko gainerako guneak betetzen dituzten etxe orratzen, zirkulazioaren eta neonezko argien antidoto perfektua.
‎Handik ez oso urruti, Asakusta dago. Urrun dira Tokioko denbora pasarako gune nagusia izan zeneko garaiak, baina oraindik ere auzorik ezagunenetako bat da bisitarientzat, bai Kannon bodhisattvaren Budaren jarraitzaile omenezko Senso ji tenplu ezagunarengatik, bai antzinako Japoniaren izpirituari eusten dieten kalezulo zaharrengatik.
‎...txupete bat zuen ahoan, horrek erregaliza, hark almendra garrapinatuak, eta Domingok petardoak poltsikoan?, halako eran, non beren artean ere piztu baitzen eztabaida, ba ote zegoen ez ote zegoen trukurik; harik eta Domingok bere bihurrikeria haietako bat egin zuen arte, magoak kapelupetik usoa atera ez beste lehertarazi ez zuen, bada, petardo bat barrakaren kontra, usoa ihesi abiatzen zela, handik ez oso urruti zegoèn farol baten gainean pausatzeko! Magoa berehala hasi zen maldizioka:
‎baita probatu ere, handik segundo gutxira!; jolas bat zen, ongitxo zekien Domingok hori?, baina, halere, urduri bezala zegoen, tentazioan erori eta kanario zaintzaileari txartel baten eske joan zitzaionean; gero, zaintzaileak kaiolako atea ireki, kanarioak bere egitekoa egin, Domingok zaintzailearen eskuetatik txartela jaso, hari ordaindu, eta, lauzpabost segundora, mezua irakurtzeari ekin zion: . Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak??; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa, benetakoa?, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin, plazak zituèn bankuetako batean, bankuko izkina batean?
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen. Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d. Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek?, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere, ezkongaiak ziurki?, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak, morala beti zen zaindu beharreko kontua!?; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen, janzki eta beroki ezin egokiagoekin, pipa bat eskuan, egunkaria belaunetan zabalik; egun hartan, baina, parkean ezer deigarririk gertatzekotan, baserritarrez jantzitako neska eta mutil taldeak gertatzen ziren deigarri:
‎...i, hainbestekoa zen iritsitakoen kopurua eta hainbestekoa haien zoritxarra, hainbestekoak ondorioz hiriak zituèn arazoak eta hainbestekoa arazoen eta bitartekoen arteko desoreka; atzean geratu ziren, azkenik, amesgaiztoak, Adak eta Rebecak, Domingo eta Chaplin frontera joan zirenetik, isilean partekatu zituztenak, biak ere itzuliak baitziren handik, hamar bat eguneko baimenarekin, frontea hiritik ez oso urruti egoteak, su lerroa egonkor, halako maniobrak ahalbidetzen baitzituen; egun hartan, hortaz? 1936ko gabonak ziren?, elkarrekin zeuden laurak. Rebeca eta Chaplin, Domingo eta Ada?
‎–armadan ezagutu zuèn sarjentuaren irudia piztu ote zitzaion Domingori une hartan irudimenean, flash batean bezala??, eta bere helburua lortu zuen; are gehiago: ...alaren tirakada bortitz batez, zaldia berriro menderatzea erdietsi zuen arte; emakumea ihesi zihoan ordurako, lehenago edo geroago, eszenatokian agertzeko beti prest dagoen aktorea ohi da bizi sena?, eta Domingok ere ihesari eman zion, baina, burua jiratu eta ohartu zenean ezen polizia, zaldiari atseden emateko edo, atzeraka zihoala bere kideengana, bera ere atzera itzuli, kartera jaso, eta handik ez oso urruti zegoèn manifestari multzo batengana hurbildu zen; gero, tiro hots batzuk entzun, eta berandu gabe jakin zuen Domingok manifestaziora etorritako guztiak ez zirela etxera itzuliko, haietako batzuk zerraldo erori baitziren, bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; Eisensteinen Potemkin korazatua filmean ez bezala, herritarrak ez zihoazen jauregiko harmailadian gora, non tsarraren poliziak, erre... esateko modu bat da, borra duena edo zaldia duena beti baitago maila bat eta mila maila gorago, pistola edo fusila duena zer esanik ez?
‎Jarraian, motorrots batzuk entzun ziren, hegazkin batenak baizik ezin izan zitezkeenak; segundo gutxiren buruan, berriz, gainean sumatu zuten hegazkina, ganbararen bertikaletik ez oso urruti: datu hura egiaztatzeko, baita jakin mina asetzeko ere bide batez, joan zitekeen Teofilo Maria, hegazkinaren nondik norakoak aztertzeko asmotan, baina ez zen joan; aitzitik:
‎Aita semeek astebete zeramaten ganbaran, gutxi gorabehera, eta gogo aldartea ere halakoa zuten, egoera gogor hartara orduantxe ohitzen hasiak balira bezala: esan nahi baita halako apatia baten menera zeudela, egoera gogor haren aurrean, bataren zein bestearen gorputzak eta bizi senak eraikitako defentsa sistemaren menera, alegia?, harriaren harrizkotasunetik eta pasibotasunetik ez oso urruti; eta, hala ere, geruzaz geruza pilatutako apatiaren azpian beti geratzen zen sentiberatasun puntu bat, bahitzaileek noiznahi ukitu edo ziztatu eta bahituek azaleratzen zutena:
‎auskalo gauzak nola dauden kanpoan. Atzoko eta herenegungo tiro horiek, hemendik ez oso urruti, gureak ere ez daudela lotan adierazten dute. Eta etxekoak ez dira geldi egongo, Barandiaran jauna ere ez?
‎ITXASO XABI ri begira geratzen da, begi eztiekin. Azken hau, lankide batekin hizketan ari da, ez oso urruti.
‎Jarraian, motorrots batzuk entzun ziren, hegazkin batenak baizik ezin izan zitezkeenak; segundo gutxiren buruan, berriz, gainean sumatu zuten hegazkina, ganbararen bertikaletik ez oso urruti: datu hura egiaztatzeko, baita jakin mina asetzeko ere bide batez, joan zitekeen Teofilo Maria, hegazkinaren nondik norakoak aztertzeko asmotan, baina ez zen joan; aitzitik:
‎Aita semeek astebete zeramaten ganbaran, gutxi gorabehera, eta gogo aldartea ere halakoa zuten, egoera gogor hartara orduantxe ohitzen hasiak balira bezala: esan nahi baita halako apatia baten menera zeudela –egoera gogor haren aurrean, bataren zein bestearen gorputzak eta bizi senak eraikitako defentsa sistemaren menera, alegia–, harriaren harrizkotasunetik eta pasibotasunetik ez oso urruti; eta, hala ere, geruzaz geruza pilatutako apatiaren azpian beti geratzen zen sentiberatasun puntu bat, bahitzaileek noiznahi ukitu edo ziztatu eta bahituek azaleratzen zutena:
‎...i, hainbestekoa zen iritsitakoen kopurua eta hainbestekoa haien zoritxarra, hainbestekoak ondorioz hiriak zituèn arazoak eta hainbestekoa arazoen eta bitartekoen arteko desoreka; atzean geratu ziren, azkenik, amesgaiztoak, Adak eta Rebecak, Domingo eta Chaplin frontera joan zirenetik, isilean partekatu zituztenak, biak ere itzuliak baitziren handik, hamar bat eguneko baimenarekin, frontea hiritik ez oso urruti egoteak –su lerroa egonkor– halako maniobrak ahalbidetzen baitzituen; egun hartan, hortaz –1936ko gabonak ziren–, elkarrekin zeuden laurak –Rebeca eta Chaplin, Domingo eta Ada– hiriko Alde Zaharreko atiko batean, non nekez egongo baitziren, Chaplinen abileziei esker izan ez balitz.
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen –Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d’Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek–, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere –ezkongaiak ziurki–, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak –morala beti zen zaindu beharreko kontua! –; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen, janzki eta beroki ezin egokiagoekin, pipa bat eskuan, egunkaria belaunetan zabalik; egun hartan, baina, parkean ezer deigarririk gertatzekotan, baserritarrez jantzitako neska eta mutil taldeak gertatzen ziren deigarri:
‎–errepikatu zuen aitak– auskalo gauzak nola dauden kanpoan. Atzoko eta herenegungo tiro horiek, hemendik ez oso urruti, gureak ere ez daudela lotan adierazten dute. Eta etxekoak ez dira geldi egongo, Barandiaran jauna ere ez... gure abokatua gizon langile eta eraginkorra da-eta, negoziatzaile bikaina.
‎Neska mutilen iruzkinek barre txikiak eragin zizkioten Domingori, eta horregatik ere, menturaz –horregatik ere bai–, inoiz baino animatuago sentitu zen; barne ahots baten presentzia ere igarri zuen orduan, berak ere probatu behar zuela eta probatu behar zuela... baita probatu ere, handik segundo gutxira!; jolas bat zen –ongitxo zekien Domingok hori–, baina, halere, urduri bezala zegoen, tentazioan erori eta kanario zaintzaileari txartel baten eske joan zitzaionean; gero, zaintzaileak kaiolako atea ireki, kanarioak bere egitekoa egin, Domingok zaintzailearen eskuetatik txartela jaso, hari ordaindu, eta, lauzpabost segundora, mezua irakurtzeari ekin zion: " Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak..."; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa –benetakoa–, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin... plazak zituèn bankuetako batean –bankuko izkina batean– emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere... goikoa –sudur betinguruak– gerizpean, eta behekoa –ezpain kokotsak– argitan; baina, argiaren eta itzalaren eremuak bereizten zituèn lerroa garbia zen arren, haien artean ez zegoen hausturarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa –jarraipen metafisiko bat, beharbada–, bi eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak, misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldiaren eta begien aurrean zuèn irudiaren arteko kointzidentziak eta bat egiteak bultzaturik edo; Domingo, ondorioz, istant haren magian harrapatuta zegoen, gertatuak kasualitatea baino gehiago behar baitzuen, itxuraz, patuak edo Probidentziak bideratutako zerbait, agidanez; hargatik begitandu zitzaion emakume gazte hura, beharbada, polita ez ezik, ederra ere; edertasun hura begiesten zegoela, baina –atso zaharra bankutik orduantxe altxatu zelako edo–, bihotzak jauzi egin zion; Domingok –beste alor batzuetan bere zalantzak izan zitzakeenak– bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi:
‎" Putakumea!" –armadan ezagutu zuèn sarjentuaren irudia piztu ote zitzaion Domingori une hartan irudimenean, flash batean bezala? –, eta bere helburua lortu zuen; are gehiago: ...akada bortitz batez, zaldia berriro menderatzea erdietsi zuen arte; emakumea ihesi zihoan ordurako –lehenago edo geroago, eszenatokian agertzeko beti prest dagoen aktorea ohi da bizi sena–, eta Domingok ere ihesari eman zion, baina, burua jiratu eta ohartu zenean ezen polizia, zaldiari atseden emateko edo, atzeraka zihoala bere kideengana, bera ere atzera itzuli, kartera jaso, eta handik ez oso urruti zegoèn manifestari multzo batengana hurbildu zen; gero, tiro hots batzuk entzun, eta berandu gabe jakin zuen Domingok manifestaziora etorritako guztiak ez zirela etxera itzuliko, haietako batzuk zerraldo erori baitziren, bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; Eisensteinen Potemkin korazatua filmean ez bezala, herritarrak ez zihoazen jauregiko harmailadian gora –non tsarraren poliziak,... esateko modu bat da, borra duena edo zaldia duena beti baitago maila bat eta mila maila gorago, pistola edo fusila duena zer esanik ez... bat, bi, hiru, lau, bost eta sei; haietako bat Alberto zela jakin zuenean, ezpainetara hitz bakarra etorri zitzaion –putakumeak, putakumeak eta putakumeak! –, eta begietara malko asko eta asko, mina eta sumina bihotzean nagusi.
‎...te bat zuen ahoan, horrek erregaliza, hark almendra garrapinatuak, eta Domingok petardoak poltsikoan–, halako eran, non beren artean ere piztu baitzen eztabaida, ba ote zegoen ez ote zegoen trukurik; harik eta Domingok bere bihurrikeria haietako bat egin zuen arte, magoak kapelupetik usoa atera ez beste lehertarazi ez zuen, bada, petardo bat barrakaren kontra, usoa ihesi abiatzen zela, handik ez oso urruti zegoèn farol baten gainean pausatzeko! Magoa berehala hasi zen maldizioka:
‎– Maniguan erdi galduta geundean, Santiago de Cubatik ez oso urruti, hiru edo lau kilometrora, baina nondik jo behar genuen asmatu ezinik. Bost lagun gintuan sarjentuarekin.
2010
‎Arzalluz zegoen tokitik ez oso urruti, Tasio Erkizia ezker abertzaleko kide historikoa zegoen. Elkar agurtu zuten eta tarte batez hitz egiten egon ziren.
‎Orain artekoan argi geratu da zenbat gustatzen zitzaizkidan, umetan eta, fosilak; bada, nire lagun poetak ere maite du arkeologia; gainera, gauza horietarako begi zolia da? hark tokiren bat seinalatzen duen bakoitzean, oso litekeena baita aztarnategiren bat edo topatzea handik ez oso urruti; batzuetan, gehienetan, bakarrik joaten da hura (haren pausoa jarraitzea ez da gero lan erraza, ikusi nahi bainituzke antzinako jentilak ere haren atzetik?!), baina ni ere eraman izan nau noiz edo noiz bere ibilaldi haietakoren batera, bere pauso axkarra nire ibilera erritmora egokituta; egun bat gogoratzen dut bereziki; komentutik pare bat kilometrora dagoen harkaizgune batera iritsi, han gelditu, inguruari begira geratu, hatz erakuslea luzatu, eta lagun poetak esan zuen:
‎Darwinen bidetik, gero, supergizonaren ideia zabaldu zuen Nietzschek. Nietzsche, baina, nerabe indibidualista erresumindu bat zen, bere nahi nahitsuan baizik sinesten ez zuena eta bere nahiaren araberako supergizon bat asmatu zuena, kristautasunaren artaldeko espirituaren aurkakoa eta bere kasakoa, irrazionala eta amorala, bizi indarra beste giza balioen gainetik jartzen zuena, Marinettik manifestu futuristan aldarrikatutakotik ez oso urruti. Nietzschek, beraz, iraultza indibiduala proposatzen du, burgesiaren eta balio burgesen aurka; nire supergizonak, aldiz, sinetsia bainago Marxen doktrinari Nietzscheren kontzeptua eransteko moduan gaudela?, iraultza soziala, ez karitatean eta barkamenean oinarritua, justiziazko justizian baizik, kapitalismoaren eta burgesiaren esplotazio harremanen eredua deuseztatzea eta hankaz gora jartzea helburu.
‎Meyer jauna, bestela, Bavariako hiri batean jaio zen, Munichetik ez oso urruti, familia aberats batean. Aita AEGko ingeniaria zuen, soldata handi bat zuena, eta ama, prusiar armadako komandante baten alaba.
‎Egun batean, baina, alferrik nenbilela iruditu zitzaidan: ...a; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: –Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala?; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea?; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster?
‎Orain artekoan argi geratu da zenbat gustatzen zitzaizkidan, umetan eta, fosilak; bada, nire lagun poetak ere maite du arkeologia; gainera, gauza horietarako begi zolia da... hark tokiren bat seinalatzen duen bakoitzean, oso litekeena baita aztarnategiren bat edo topatzea handik ez oso urruti; batzuetan —gehienetan— bakarrik joaten da hura (haren pausoa jarraitzea ez da gero lan erraza, ikusi nahi bainituzke antzinako jentilak ere haren atzetik...!), baina ni ere eraman izan nau noiz edo noiz bere ibilaldi haietakoren batera, bere pauso axkarra nire ibilera erritmora egokituta; egun bat gogoratzen dut bereziki; komentutik pare bat kilometrora dagoen harkaizgune ba... " Hantxe!"; joan ginen, bada, berak esan zuèn tokira —toki aski gorde bat zen, harkaitz eta pago batzuen artean—, eta bizpahiru zeramika puska ikusi genituen hantxe, lur biluziaren gainean, auskalo noizkoak; eta lagun poeta bat batean ahuspez jarri, lurra besarkatu eta Lizardiren poema errezitatu zuen:
‎Meyer jauna, bestela, Bavariako hiri batean jaio zen, Munichetik ez oso urruti, familia aberats batean. Aita AEGko ingeniaria zuen, soldata handi bat zuena, eta ama, prusiar armadako komandante baten alaba.
‎Egun batean, baina, alferrik nenbilela iruditu zitzaidan: ...a; bazuen nire ikasmahaiak kaxoi bat, sagarrarentzako ezkutaleku bikaina izan zitekeena, Domingo ere han ibiliko ez balitz noiznahi, arkatz baten bila edo paper baten bila edo auskalo zeren bila, Domingorekin hasia bainintzen berriro lo egiten gela berean, ama, nik hobera eta hobera egiten nuela egiaztatu zuenean, bere gelara itzuli baitzen; azkenean, nola Sagar Santua gelan nahi bainuen, nigandik ez oso urruti, bere energiarekin eta eragin onuragarriekin ingura nintzan, aulkira igo eta armairuaren gainalde lauan ipini nuen; eta ni, goizetan jaiki ahala, aulkira igo, sagarra eskuan hartu, muxua eman, begiak goratu, eta halaxe egiten nion otoitz Goikoari: " Izan dadila sagar hau, Jauna, ez denboraren mendeko, baizik eta betiko, Helenari diodan maitasuna bezala"; sinetsi ere, sinetsi nuen, halako batean, neure otoitzaren fruituetan, hain egiten nion asmo onez otoitz Aita Jainkoari eta hain iruditzen zitzaidan ezinezkoa aita on bat nire asmo onen aurka azaltzea...; horregatik, sagarra usteltzen igarri nuenean, sekulako nahigabea izan nuen, ni neu ere, bat batean, barrutik usteltzen hasi banintz bezala; burua altxatu gabe egon nintzen ordu batzuetan, eta gaua ere ez nuen ongi igaro; izan ere, zer ari zitzaidan Guztiahalduna esaten?; nire maitasuna eder hasi zela, baina gero usteltzera egingo zuela?; harik eta pentsatzen hasi nintzen arte aita on batek beste arrazoi bat behar zuela, nik une hartan ezin ulertu nuena eta biharamuneko lehen orduan aurkitu nuena, esnatu bezain laster...
‎Darwinen bidetik, gero, supergizonaren ideia zabaldu zuen Nietzschek. Nietzsche, baina, nerabe indibidualista erresumindu bat zen, bere nahi nahitsuan baizik sinesten ez zuena eta bere nahiaren araberako supergizon bat asmatu zuena, kristautasunaren artaldeko espirituaren aurkakoa eta bere kasakoa, irrazionala eta amorala, bizi indarra beste giza balioen gainetik jartzen zuena, Marinettik manifestu futuristan aldarrikatutakotik ez oso urruti. Nietzschek, beraz, iraultza indibiduala proposatzen du, burgesiaren eta balio burgesen aurka; nire supergizonak, aldiz —sinetsia bainago Marxen doktrinari Nietzscheren kontzeptua eransteko moduan gaudela—, iraultza soziala, ez karitatean eta barkamenean oinarritua, justiziazko justizian baizik, kapitalismoaren eta burgesiaren esplotazio harremanen eredua deuseztatzea eta hankaz gora jartzea helburu.
‎Eta edozein gauza esaten zuela. Eta bere ustez inork ez zekiela zer gertatu zen gau hartan Iruainen, eta berak basomutil bati sinesten ziola gehien, basomutil hark guardiak ikusi zituela hemendik ez oso urruti, gau hartan alegia. Eta Carmen lasaituta joan zen."" Asko dakin, Adela!", hots egin zuen Ubanbek.
‎Entzutearekin batera korrika atera naiz ihesi, garoa oso handia dago, eta hala oso zoko seguru batera iritsi naiz, basoa oso itxia den lekura. Eguerdi aldera, garrasiak entzun ditut ez oso urruti, ez dut oso ondo ulertzen baina iruditu zait" fViva España!"," jArriba España!" diotela, eta segituan fusil deskargak eta herio garrasi izugarriak. Zoritxar gehiago, ikara gehiago niretzat.
‎Izar epelen artera. Gugandik ez oso urruti, pinguino talde bat dakusagu hegan. Orduan mina sentitu dut saihetsean.
2011
‎Presondegitik ez oso urruti bazegoen errejimentu bat, baita ofizialendako egoitza batzuk ere, hesi bikoitz batek babestuak: bada, haietarik batean, komandante bat bizi zen, alaba bakarra zuena, bulego lanak egiten zituèn teniente batekin ezkondua; bikoteak urte erdiko haur bat zuten, ongi hazten ari zena, harik eta amak mastitis larri bat harrapatu zuen arte, zeinaren ondorioz, medikuek esnegabetu egin baitzuten.
‎Duela ez asko, senarra eta biok baso batean sartu ginen, eta haren barru barruan txabola bat ikusi genuen. Makila, toldo pusketa eta plastikoekin egina zegoen, ez oso urruti erreka ziztor batetik, eta inguru guztian hesitxo bat zeukan arrantzale sareekin egina. Txabolaren eta hesitxoaren artean, porrua, patata, tipula eta holako gauzak zeuden aldatuta.
‎NAROA pasatzen da handik ez oso urruti footing egiten. LEO ikusten du eta LEOk ere ikusten du bera.
‎Hasieran Segre ibaiko frentera bidali gintuzten, Pirinioetatik Ebrori iristen zaion ibaiadarrera, Francoren soldaduak hara erakartzeko asmotan. Lehenengo erasoan Segre ibaia zeharkatu eta hainbat kilometro egin genituen aurrera, eta lortu genuen Lleidatik Balaguerrerako errepidea moztea, baina gaizki atera zen, handik ez oso urruti gure bi batailoi tiroka hasi baitziren ezkerreko ibai ertzetik, Segre ibaia zeharkatu gabe, eta etsaia jakinaren gainean jarri zuten. Ibaia pasa genuen tropek poliki
‎Joan zirenak ez daude batzuek sinesten duten bezala edo uste omen duten bezala, ez daude inon, galdu ziren eta kito. Nik ez dut uste, nik pentsatzen dut ez oso urruti, nonbait egongo direla, beste toki, ez dakit ze toki, ez dakit non eta nola, hori ez dakit, baina beste toki argitsuago eta beste toki serenitate handiagodun batzuetan egongo direla, hori sinesten dut edo sinistu nahi dut. Eta horregatik esaten dut eta pentsatzen dut argitan daudela, argi batean, eta glorifikatuak nolabait, eta gu gaude itzalpean, bizitza beti itzalpe bat da.
‎Eta Idoiak, letra haien aztarrenik ez zen arren aspaldian Diegoren bizkarrean, ikusi egiten zuen, ikusi egiten zuen chibato hura, eta salataria ere ikusten zuen. Bere burua hain modu errazean Diegoren besoetan erortzen utzi izanaz damutzen hasi zen orduan pixka bat, nahiz eta bazekien ez zeukala horretarako eskubiderik, ez zela Diego errudun, bazuela nahikoa lan eta tormentu, urte haietan guztietan bere insomnioarekin larrutik ordaindua zuela ordaindu beharrekoa, bera torturatu zutenak libre ibiliko zirenean kaleetan barrena, handik ez oso urruti agian, galoirik galdu gabe eta dominaren bat irabazita akaso aberriari egindako zerbitzu eskergaitzak medio.
2012
‎Zorrotz ezin da holakorik egin, ez behintzat hainbat haztatze ariketa egin gabe (oraingoz ez gaude egiteko moduan). Hala ere, datuak ikusita, eta" Metodozko hainbat proposamen euskararen erabilera zertan den aztertzeko" artikuluan erabilera behatuaren eta aitortuaren arteko aldeaz esan duguna kontuan izanda, pentsa daiteke kale erabilera haztatuak hartzen duen %11, 5eko balio horretatik ez oso urruti ibiliko dela euskararen erabilera orokorra Euskal Herrian 2011 urtean.
‎Urriaren 26an iritsi ginen metropolira, haien hizkuntzan Lorbulgrud edo Unibertsoaren Harrotasuna deritzona. Hiriko kale nagusian hartu zuen ostatu ugazabak, ez oso urruti errege jauregitik, eta ohi bezala zabaldu zituen kartelak, nire izaera eta trebetasunen azalpen zehatza eginez. Areto handi bat alokatu zuen, ehun eta hogeita hamar metroko zabalerakoa.
‎Emakume gazte hura sartu zenean, Hélène zutik zegoen, nigandik ez oso urruti. Hunkiturik zegoela ematen zuen eta nekatuta.
‎Hemen nekez egiten da topo inorekin. Horregatik harritu egin nintzen emakume ahots bat entzun nuenean, norbaiti deika, ni nengoen lekutik ez oso urruti. Ahots melodikoa eta zorrotza zen.
‎Nire neskamea egun guztirako bere etxera joana zenez sukaldean laguntzera, ni neu Érardenera joan nintzen. Françoisek eta Colettek azken honen jabetzako etxalde batera joan beharra zeukaten, Maluret izeneko leku batera, Errota Berritik ez oso urruti, eta eurekin joateko eskatu zidaten. Coletteren semea, jadanik bi urte badituena, etxean geratuko zen, amonarekin.
‎Hiru salami pusketa sartu zituen ahoan. Tximu batek garrasi egin zuen, ez oso urruti.
2013
‎Horien ondotik, baina ez oso urruti hala ere, Calorie Counter by FatSecret, Weigh What Matters eta Calorie Counter by CalorieCount.com aplikazioak geratu dira, 7,2 eta 7,9 puntu artean.
‎Bitartean, Kokkozko Kasinotik ez oso urruti, Gorojovaia kaleko 64 zenbakian, Rasputinen etxean, egunero bezala jende mordoa pilatzen zen ate sarreran eta harrera gelan staretz estimatuaren zain. Jendeak aspalditik zekien nahikoa zela Rasputinen hitz bakar bat, aholku bat, keinu soil bat, nahi zena, desio zena, behar zena lortzeko.
‎Kontua da bazeudela ehiztari kuadrilla hartan hiru gizon, ez oso urruti zegoèn night club batera joaten zirenak egunen batean ez bada bestean, beste ehiztariak etxean lagata. Bi mutilzaharrek eta ezkondu batek osatzen zuten hirukotea:
‎Sozialisten ustez, helburua" atez atekoa inposatzea" zen eta horretarako" engainatu, gezurra esan eta herriari hitza kendu diote, atez atekoaren kontra sinatu zuten 4.651 lagunei kasurik egin gabe". 
 Horrekin guztiarekin, sozialistek" erabateko arbuioa" adierazi nahi diote" garai ez oso urrutietara garamatzaten egiteko modu erabat antidemokratiko eta totalitarioari".
‎Kontua da bazeudela ehiztari kuadrilla hartan hiru gizon, ez oso urruti zegoèn night club batera joaten zirenak egunen batean ez bada bestean, beste ehiztariak etxean lagata... Bi mutilzaharrek eta ezkondu batek osatzen zuten hirukotea:
‎Bidearen tarte harritsu batean barneratu ginen, eta trepidazioa zela eta leihatilaren kristala sentitu nuen kopetan. Begiak zabaldu eta mendi zerrenda bat ikusi nuen ez oso urruti. Lainoen dentsitate arina zeukaten, hutsaren hurrengoa.
‎Dominique Laxaltek 1925etik 1950era arte zapaldutako Sierra Nevadako mendian genbiltzan, hiru mila metro inguruko altueran, ez oso urruti Marlette eta Tahoe lakuetatik.
‎Desertuan jarraitzen genuen" beheko" UT Stik, baina oraingo tartea" dekoratuagoa" zen. Gure parean, ez oso urruti, forma kapritxosoko harkaitzak ageri ziren, eta haietako batek pontxo batez jantzitako figura bat ematen zuen, mexikar sonbreirua buruan: Mexican Hat.
‎Une batez, txorien moduan airean altxatu banintz bezala, goi batetik ikusi nuen tokia: hotela, piszina, toldo urdin turkesen zerrenda, etzaulkiak eta, handik ez oso urruti, hirurehun edo laurehun metrora, ebakidura bat menditto baten oinarrian, arroila bat, eta haren barruan hosto berde berdeko zuhaitz lerdenak.
2014
‎Hilerritik ez oso urruti innu amerindiarren kanpaleku bat zegoen. Karbono datazioen arabera innuak eta euskaldunak batera bizi izan ziren denbora batez toki horretan.
‎Eguzkiak ere jo zuen; pergamino zerrenda luzeak erauzarazi zizkion sorbaldetatik, eta, horrek babak sorrarazi zizkionez, hainbat gau eman zituen minberatuta eta sukarrarekin. Astebete geroago gai zen minez, arnasestuka eta ez oso urrutira igeri egiteko. Neskak crawl moduko bat erakutsi zion, Henryk ongi baitzekien bular igeriketa estilo zaharkitua zela; ezgauzentzat eta zaharrentzat zen hura.
‎Eta gogoratu Europako herrialde bat izan behar duela! Eta ahal bada, etxetik ez oso urruti!
‎Beharbada zerbait harrigarriagoa Unamuno eta Baroja berak Villasanteren ez oso urruti aurkitzea da Renani buruzko euren aburuetan Jesusi eta kristologiari dagokienez. Unamunok Madrilen estudiante zegoela deskubritu du Renan, eta, lehenbiziko atxikimendu beroaren ostean atzera urrundu bada ere, haren influentzia nabarmena da bilbotarraren oinarrizko pentsamenduan:
‎Egoera, bitartean, larriagotzen ari zen Kolivan inguruetan. Borroka gero eta hurbilago zegoen, eta eztandak bortitz lehertzen ziren handik ez oso urruti.
‎Izan ere, barealdi labur hartan, bidearen goiko aldetik oihu batzuk zetozela aditu zitekeen, tarantasa babesten zuen zokotik ez oso urruti.
‎Zaldi gainera igotzekotan zegoela kanpamentuko aurre postuetara itzultzeko, iskanbila sortu zen handik ez oso urruti, gatibuak zeuden aldean. Garrasiak entzun ziren eta bizpahiru tiro bota zituzten.
‎Isiltasun osoa agindu nion seriotasun handiz. «Kanoa bat eta hiru lagun beltz dauzkat zain hemendik ez oso urruti. Banoa.
‎Eguna bakarrik igaro: batzuek eski estazio batetik hurbil bizi dira edo ez oso urruti. Kasu horietan (nekatua izan arren eta ordu pare bat gidatu behar izan arren), geltokira joan daiteke eguna pasatzera eta arratsaldean etxera itzultzera, ilunabarrean hasten denean.
‎Izan ere, elurte baten ondoko egun batean, Otsoportillora doan bidetik igo eta handik ez oso urruti, Jon Zufiaurrek haur egiten ari zen andere baten irudia antzeman zuen elurrean marraztuta Bardoitzako idoiaren ondoan. Elur gehiena joanda bazegoen ere, han kare harrizko zulo batzuetan elurra eta ura gelditzen zen oraindik, irudi berezi bat osatuz.
2015
‎pushed me into the river. Azkue, enpeinatuta bere eleaniztasuna erakusten. Ez zuen bakerik mundu oso eta zabalari ulertarazi arte.Handik ez oso urruti, zerbitzari bat, mandarra eta guzti, plazako iskanbilari begira zegoen, bere tabernako atetik.. Txillardegi! Ikusten?
‎Gu denak haren atzetik, kate luze batean lotuta bezala, jende artean bultzaka eta estropezuka. Gure etxetik ez oso urruti zegoen kalezulo bat seinalatu zuen amak. Gure babeslekua izango zen.
‎Jangelaren atzealdean ikusi duzu Montag, besoak antxumatuta eta burumakur. Harengandik ez oso urruti Telmo, eskuak poltsikoetan sartuta eta, begiak gobernatzeko gai denean, zuri begira. Haiek dira artega ematen ez duten bakarrak.
‎Non ordea? Zentzuari jarraiki, ez oso urruti, gorpua mugitu behar baitzen hil eta gero. Baina jendearen bistan ere ezin izango zioten egin lantegi hura Gorria gaixoari.
‎Roi de Sicile eta Ecouffes kaleek bat egiten zuten izkinan. Udaletxetik ez oso urruti, Teodorak aipatu zuenez. Horregatik, Paris ezagutzen ez zutenekin geratzeko leku aproposa omen zen.
‎Polizia nazionala iritsi zenean, zenbait agentek boxeolaria inguratu eta, atxilotuta zegoela iragarriz, eraman egin zuten. Jende multzo bat, egunkariko ate aurrean tropelduta itxaroten egondakoa, Uzkudunen eta agenteen taldearen atzetik abiatu zen segizioan poliziaren egoitzaraino, handik ez oso urruti, Trokadero kaletik paraleloan bat harantzago.
‎La Luciernaga night club ezaguna karrika estu eta ilun batean zegoen kokatua, Bartzelonako Rambletatik ez oso urruti. Argi laru indarge batzuek argitasun minimoa ematen zuten, orain horixka orain berdexka, keinuka, lokal haren izena seinalatuz, barruratu nahi izango zuen edozein gautxoriri gonbidapena luzatuz.
2016
‎Etxeko sukaldean bilduta, autoa ez eramatea erabaki genuen; udaletxe ostean aparkatuta utzi zuen Markusek. Ez oso urruti, badaezpada. Gu oinez abiatu ginen.
‎gizonezko arropak saltzen dituzten denda baten aurrean. Ez oso urruti.
‎Ez zen ausartu, ordea. Metroko geltoki hurbilena ez zegoen oso gertu, ez oso urruti, hamar minutura gutxi gorabehera. Nahi izanez gero, oinez joan zitekeen azokaraino, ez zegoen hain urruti ere, baina justuago ibiliko zen orduan denbora aldetik, eta azoka barruan pixka bat ibili nahi zuen aurkezpenaren aurretik, giroa ikusteko, bisitari normalentzat irekita zegoen lehen eguna zelako, aurrekoetan argitaletxe eta profesionalentzat zabaldu baitzuten soilki.
‎Ameriketatik" inposatzen" ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu diote hainbat lekukok ahotsak.eus
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia