|
nahiz eta aitortu beharra dagoen Nazario Orbek berak ere halako sualdi bat izan zuela gaztetan, estasiaren ertzeko esperientzia atsegin batera eraman zuena, noiz eta, ezkonberritan, Leongo katedralera sartu baitzen; geroztik, baina, urte asko eta asko joan zitzaizkion Nazariori, baita, bitartean, esperientzia desatsegin batzuk egokitu ere. Benjamin Mariarekin bizi izan zuena okerrena, Domingorena ere hortxe hortxe?, fedea ulertzeko beste modu batera eraman zutenak, hitzen eta errituen indarrean oinarrituagoa fedearen beraren indarrean baino, bai baina ez, ez baina bai; une hartan eta kontrastean, ordea, Teofilo Mariaren fedea baiezko sutsuan kokatuta zegoen, eta fedeak ematen zion orduantxe indarra; esan nahi baita bazirudiela, aita semeen betarteei astiro eta arretaz erreparatuz gero, semea baino ahulago eta makalago zegoela aita, psikea ere, zuzen horizontal beti berdin bat izan beharrean, kurba gorabeheratsu bat delako, bere erritmoekin eta bere maximo eta minimoekin: aita, beraz, kurbaren minimoan sartuta zegoen, eta hura zen guztia; minimo hura ez zen, baina, aita blokeatzeko ez isilarazteko adinakoa, itxura batean, zeren, bere papera bereganaturik, ez al zen, bada, aitatasunaren lekua semearen lekuen eta
|
ez
lekuen estalgarri??, aurpegia semearengana erabakitasun handiz itzuli eta halaxe esan baitzion, irmo eta fermu:
|
|
Teofilo Mariak, izan ere, bazuen joeratxo hura, aitagandik bereizten zuena eta une berezi batzuetan bere burua errazago engainatzera eramaten zuena... nahiz eta aitortu beharra dagoen Nazario Orbek berak ere halako sualdi bat izan zuela gaztetan, estasiaren ertzeko esperientzia atsegin batera eraman zuena, noiz eta, ezkonberritan, Leongo katedralera sartu baitzen; geroztik, baina, urte asko eta asko joan zitzaizkion Nazariori, baita, bitartean, esperientzia desatsegin batzuk egokitu ere –Benjamin Mariarekin bizi izan zuena okerrena, Domingorena ere hortxe hortxe–, fedea ulertzeko beste modu batera eraman zutenak, hitzen eta errituen indarrean oinarrituagoa fedearen beraren indarrean baino, bai baina ez, ez baina bai; une hartan eta kontrastean, ordea, Teofilo Mariaren fedea baiezko sutsuan kokatuta zegoen, eta fedeak ematen zion orduantxe indarra; esan nahi baita bazirudiela, aita semeen betarteei astiro eta arretaz erreparatuz gero, semea baino ahulago eta makalago zegoela aita, psikea ere, zuzen horizontal beti berdin bat izan beharrean, kurba gorabeheratsu bat delako, bere erritmoekin eta bere maximo eta minimoekin: aita, beraz, kurbaren minimoan sartuta zegoen, eta hura zen guztia; minimo hura ez zen, baina, aita blokeatzeko ez isilarazteko adinakoa, itxura batean, zeren, bere papera bereganaturik –ez al zen, bada, aitatasunaren lekua semearen lekuen eta
|
ez
lekuen estalgarri? –, aurpegia semearengana erabakitasun handiz itzuli eta halaxe esan baitzion, irmo eta fermu:
|