Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 424

2000
‎Batere eskarmenturik gabekoak ginen, ezjakinak langintza berri hartan, ez genekien zer egin eta nondik nora hasi. Baina ilusio handia genuen:
‎Oso interesgarria da jakitea euskaldunek hartu zuten jarrera erbestealdian eta baita egiaztatzea ere politika munduan denek bi karta joko diferenterekin mugitzen direla batera eta bestera itxurazko baino ez den errealitate nahiko gezurrezko batean. Ez da harritzekoa, beraz, azkenerako etsita amaitzea nahiz eta, lehen esan bezala, Mario Salegi baikor samar azaltzen zen hemengo egoeraren aurrean; orain ez dakit zer esan dezakeen, izan ere, hori su etena eten baino lehen izan baitzen. Agian bere eszeptizismo sakonera murgildu bide da ostera ere!
‎Bestetik, ados Mirenekin ere. Ez dakit zergatik pentsatu dugun euskaldun askok
‎Horrez gain, etxean ikusten dudanaren arabera, gure kasuan adibidez, badago etxeko eredua, batzuetan Donostia ingurukoa dena eta besteetan bizkaierazkoa, baina gazteek beren euskara eskatzen dute: kalean beren artean erabiltzen dutena, telebistako ez dakit zer saiokoa, komiki batekoa... eta euskaraz inon lortzen ez dutena. 8 urtetik 18 urtera, eskolako ereduaz gain, gurasoenaren ondoan bere jerga izango dena.
‎ETBko Sorginen Laratza saioan noizean behin agertzen da gazte talde bat eta aparteko kontsiderazioez gain oso aproposa izan daiteke gure gazteek ikusteko. Beharbada guretzako merkeak, txarrak edo ez dakit zer diren, baina gure gazteak horrelako gauzekin engantxatu egiten dira. Holako gauzak ere behar dira eta euskalkiek mendeetako hizkuntz herrikoia gorde dutelako, ikertu eta aztertzeko modukoak dira.
‎Esate baterako, Miren Agur Meabe idazleari entzun diodanez, idatzi behar duenaren arabera, berez bizkaiera ateratzen zaio eta berak berezkotasun hori errespetatu egin behar duela idazterakoan ere. Edo ez dakit zergatik ez diren atera behar ipuinen batzuk bizkaieraz, etxean gurasoek umeei irakurtzeko; edo herri aldizkarietan zerbait, edo akaso eleberri batean, sormenerako euskalkiak ere garrantzitsuak direlako. Badira leku batzuk batua bakarrik dutena, baina euskalkiei ez nieke kenduko lekurik idatzian, ez gaudelako hor egon daitekeen aberastasuna eta sormena desaprobetxatzeko moduan.
‎Bai, transmisio kulturari begira batez ere. Ahanzturaren kontu honetan nonnahi aurki ditzakezu alarmak pizteko moduko egoerak, eta ez naiz orain dela laurogei urte gertatutako ez dakit zeri buruz ari... Kultur komunitate garen neurrian, behartuta gaude azaltzera nola heldu garen gauden egoerara, mitoen eta oskurantismoaren aurreko jarrera bat, eta ez inoren aurrean ezer justifikatu beharrik dagoelako, oraina hobeto ulertzeko baizik.
‎Primeran, ni oso trebea naiz gauza asko batera egiten. Batzutan pentsatzen dut tarteka idazten duen etxekoandre bat naizela; beste batzuetan pentsatzen dut etxekoandre kazetari bat naizela; beste batzuetan idazle ez dakit zer; segun eta zein momentutan. Batzutan ama izatea da gehien bereizten nauena, denbora gehien hartzen didana, baina beste bolada batzuetan alaba naiz beste ezer baino.
‎Nabaritu nuen, gauza askotan gainera. Azkenean hemen bat beterana da, eta aurkitzen du bere izena ezagutzen duen jende asko, bakarren batek irratian entzun zaitu, besteak ez dakit zer... Madrilen urtetan egonda harreman berri batzuk egin ditut.
‎Baina kontuan eduki behar dute politikariek jendeak gero eta gehiago nahi dituela erantzun berri, zehatz eta praktikoak, galdera eta arazo zehatz eta praktikoei. Bestela uniformetasun monolitiko batera goaz gero eta gehiago, azkenean ez dakizularik zer ezberdintasun ideologiko eta praktiko dagoen bi partiduren artean. Begira bestela zer gertatzen ari den Estatu Batuetan aspalditik, azkenean bi partidu besterik ez daudela aukeran eta, azken finean, bertako askok eta askok diotenez, berdin dela bat zein bestea aukeratzea.
‎Aurretik ipuin labur batzuk idatzita, ez nekien zer nolako harrera izango zuen nobelak. Ipuinekin sariak irabazi nituen, baina gainerako lehiakideak ezagutu barik, horrek ez zidan esaten ipuin ona zenik.
‎Handienetan behintzat bai. Aragoerarekin ez dakit zer pasatuko den, asturieraz badakit aurrera doala. Gazteleraz, katalanez eta galizieraz ziur aterako direla.
‎Literaturaren barruan 3 edo 4 dibisioak dira, nork bere zelaian jokatzen dituenak, ez du asko ardura zer egiten duzun, txarregia edo onegia den... diluituta geratzen da taldean. Positiboa da, indibidualki ibili beharrean, batak bestearena irakurtzea, jendeak ez jakitea zer den zurea eta zer besteena, zein gordetzen den goitizen baten atzean... Sortzen den humusak etorkizuneko pare bat idazle bermatzen ditu.
‎Idazleok kontratuaren gure zatia ondo betetzen dugu. Barreraren beste aldean dagoena ez dakit zer neurritan dagoen geure esku. Mundu guztiak gauza bera esaten du:
‎Barandiarani egin zitzaizkion omenaldi asko bere garaian, baina omenaldi hoberena arkeologia museo bat eraikitzea izango litzateke. San Telmo museoarekin ari dira orain, ez dakit zer egingo duten. Proiektu bat bada oso polita, orain dela sei edo zazpi urte egindakoa.
‎Hau ez daukagu egiaztatzerik, baina nahiz min tzakidetza berdina izan, 98an su etena iragarri zuen ETA ez zen 99an aurkitu genuen ETA izan. 98tik 99ra ez dakit zer hausnarketa, gogoeta edota aldaketa egon zen. Ez dakit ETAk aurreikusi ote zuen guk 98tik 99ra bitartean garatu genuen lana ere.
‎Bat batekotasunaren adituak dabiltzan mundu horretan bat bateko bertsogintza gizarte honetan zer den eta nolako barne prozesuak dituen adierazten asmatzen badugu, ondorengo 20 urteetan ahozko literaturaren gairik preziatuena mundu mailan bertsolaritza izango litzatekeela. Zeren gaur egun, 40ko urteetan Balkanetan egindako grabazioetatik ateratzen dituzte ondorioak, edo Afrikako ez dakit zer triburekin berdin. Eraiki den ahozkotasunaren teoria guztia, gehiago dagokio Koldo Ameztoi ipuin kontalariari bat bateko bertsolaritzari baino.
2001
‎Inork ez daki nor den, nondik datorren, zergatik burutzen dituen sarraski ikaragarri horiek. Ez dago hilketen lekukorik, ez hiltzailearen arrastorik, eta poliziek ez dakite zer egin. Hiritarrak, horregatik, zeharo izututa daude, edozein momentuan edonor akaba dezakeelako.
Ez dakit zer gertatuko den; oraindik hauteskundeak ikusteko daude. Jaurlaritzan aldaketaren bat egoten bada, (jarri hiru puntuak)...
‎Nik dagoeneko ez dakit zer den ezkerra eta zer eskuina. Ezkerra eta eskuinaren kontzeptuak aldatu egin dira eta gaur egun ezkerraren kontzeptuak ezer gutxi esaten dit.
‎Hain zuzen ere, lehen aipatutako borroka, amets eta ilusioen koktel haren ondorioz. Horri esker uler daitezke hiru hilabeteko greba eta botereak hura desegiteko egin behar izan zituen guztiak, bost lankide erailtzea eta ehundik gora zauritzea, zenbait lanetik bota eta ez dakit zer dela eta, beste batzuk sedizio salaketapean atxilotzeko erabakia hartzea. Gaur egun, 25 urte igaro ondoren, errealitatea baino gehiago ametsa dirudien honen aurrean, etsipen eta suntsipen giroa bizi dugu nire ustez.
‎Gaur, 25 urte geroago, hura errepikaezina dela uste dut, eta gure egungo mundua labirinto aldakor baten antzera ikusten dut, iparra geroz eta lausoago dugularik. Ekialdeko herrialdeen suntsipenak Mendebaldea utzi du jaun eta jabe, eta honek ez daki zertan datzan bere garaipena eta zer egin garaipen horrekin. Batetik, ikusten du inoiz ez dela hainbeste aberastasun eta txirotasun batera egon izan eta, bestetik, ohartzen da badela jende kopuru handi bat, batez ere Hegoaldean baina Iparraldean ere bai, soberan eta enbarazu eginez dagoena, eta berriro gogaikarri gertatzen has daitekeena.
‎Baina ez dugu kontzientzia hori. Eta hemen gizarte dualarena aipatzen denean, edo nik ikusten dudanean gure gizartea erdia alde batera eta bestea bestera, batzuek" iBasta ya!" eta besteek" Ez dakit zer ala hil!", benetan, ezin kendu dut burutik gerraren kezka hori. Eta gerra, fenomeno bezala, izugarria iruditzen zait!
‎Bere osaba bat (Joanikot) protestantea da, eta giro katolikoan bizi izan arren halako haustura bizi du. Joanesek orduan ez daki zer den: katolikoa edo protestantea.
‎Arrisku bat da, ez dakizulako zer emango duten jokalariek. Emaitza onak ziurtatzeko idazkaritza teknikoak lan bikaina egin du, eta 11 laguneko taldea osatu du zelai barruan.
‎Urtebeteko kontratua gelditzen zait eta betetzea espero dut, gorputzak uzten badit (oraingoz indarra badut). Ondoren, clubak behin eskaini zidan karguren batean gelditu nahi nuke, ez dakit zer funtziotan, baina hemen. Baina ez dut pentsatu ere egin nahi zer kargutan jarraituko dudan, pentsatzeak esan nahi baitu futbola utziko dudala...
‎Eta mezu hori zabaltzeko, nik uste pertsona erreal bat nahi zutela, gertukoa eta arrunta dirudiena. Bestela ez dakit zer ikusi zuten nigan!
‎" Gazteentzat zoramena eta eriotza itz utsak dira eta ez diete beldurrik. Horiek ez dakite zer dan alienazioa, zer dan betiko morrontza, eta bestalde, ain gertu jartzen diete atsegiña!".
‎Mizpira japoniarrak ez daki zer den inzertidunbrea, bere eginbeharra erleei udazkeneko usainik gozoena ematea baita, Kabuleko patio batean bezala Tolosako Bar Frontonen atarian. Inzertidunbrea, segurtasunik eza, aspaldiko partez Gernikan, Bostonen eta Edinburgen zabaldu den zalantza da.
‎Baina, noski, banaka batzuk baino ez ziren gelditzen. Eta horietatik, batek ez zuela ezer jakin nahi, besteak ez dakit zer... Idazle berriak ere sortu beharra zegoen.
‎Herrialdea espiaz beterik zegoen, alde batetik naziak eta bestetik gu. Munduko uranio biltegirik handiena zuen Kongo Belgikarrak eta nahiz eta guk ez jakin zertarako zen minerala, hantxe ari tu ginen, espioitzan». Bertako oroitzapenak bildu zituen 1998an kaleraturiko liburuan:
‎Har dezagun kontuan, hamazazpi hemezortzi urterekin zer ikasi nahi duen erabakitzea oso zaila gertatzen zaiela ikasle gehienei. Besteak beste, ez dakitelako zer nahi duten edo nahi dutela uste duten hori zer nolakoa den benetan ez dakitelako eta, gainera, ikasketak amaitu eta gero zer irtenbide izango duten ere ez.
‎Wolf Rila zuzendari ingelesak Midwich herrixka aukeratu zuen zientzia fikziozko istorio beldurgarri bat kontatzeko, filmatu zuenean ez zekien zer nolako eragina izan zezakeen Bermeoko bi zinemazalerengan. Zineklub batean ikusitako pelikula hark eman zien ideia, botere extralurtarrak dituzten ile horidun umeak bezala, ideia hura egia bilakatzen saiatu... eta lortu ere egin zuten.
‎Aurreko batean, hipermerkatu horietako bateko arrandegian bizirik antzeman nituen itsaskari batzuk. Hurreratu orduko jabetu nintzen askok eta askok horren gustuko dituzten perzebe eta ez dakit zer nolakoak zirena. Gerturaturik, konturatu nintzen zinta gorri batekin atzaparrak lotuta zeuzkatela.
‎Edonola, karramarro eta gizakien artean badago beste alde bat. Batzuetan gizakiak geu sartzen gara potera, potetik kanpo dagoenaren hitzetan, ideologian, euskaltzaletasunean edo ez dakit zertan sinestuta. Eta horren ondorioz, potez kanpo dagoenaren errainuak itzala kentzen digu, ezer ez garela sinestaraztea lortzen duenean, karramarro garela sinestaraztea lortzen duenean.
‎Cesarrek txoriaren bitartez jakin zuen martxoa bukaeran zerbait gertatuko zitzaiola; nik oraindik argiago ikusten dut liburu hau bukatzean. Ez dakit zer gertatuko zaidan (espero dut Cesarrek bezala ez bukatzea). Idazten ari naizen liburua bukatzean halako puntu bat jarriko dut; eta ez da izango puntu eta aparte bat, atal aldaketa baizik.
2002
‎Maite Bilbaok 23 urte ditu eta Biologia ikasten ari da. Bere anaia Josebak 18 ditu eta ez daki zer ikasi nahi duen. 16 urteko Juantxi Ortek ere zalantzak agertzen ditu etorkizunaz galdetzean.
‎Askotan ea gero zer egingo dugun galdetzen digute. Ezin diegu erantzun, ez dakigu zer egingo dugun.
‎Baina halako batean, belar altuen artean datorren bola handi eta zuri bat ikusten du. Ez dakienez zer den, ikaratu egiten da, eta ihes egin nahian, jauzi handi bat egiten du... bola horrexen gainera erortzeko. Biguna da, behintzat!
‎Garai batean jatetxeetan olioa saltzen zuten eta askotan jatetxetako nagusiek olio zikin mordoa pilatzen zela esaten zuten. Ez zekiten zer egin horrenbeste oliorekin. Soberako olioa arazo bat zen eurentzat.
‎Nik neronek biltzarrik badagoen dudan jartzen dut. Alegia, ez dut uste garrantzia erabakigarria duenik, eta bertako populazioaren artean ez da Biltzarraren kontzientziarik; jende askok ez daki zer den ere. Biltzarrak egun ez du historian izan zuen garrantzia.
‎Azkue eta Larrañagaren esanetan erromeriei eusten ari zaie une honetan: " Ohitura aldaketa bat gertatu da, baina oraindik jendeak dantzan egiten du, eta festa modu horretan egiteko aukera batzuk badaude; etorkizunean, aldiz, ez dakigu zer gertatuko den". Jon Gaminderen ustez, etorkizun bat izateko erromeriek ere egokitze bat izan behar dute, garaiaren arabera:
‎Berak esaten zidan: " Ez dakizu zer inbidia dizudan! Zuk kalea bizi izan duzu, langile guztiekin mozkortu zara, eta baduzu bizitza bat, nik sekula izan ez dudana".
‎Nik Aralarren agiriak irakurri ditut, horiek berritsukeriak eta amarruak besterik ez dira. Hau da, eskualde bakoitzak bere prozesua segitu behar duela diote, bakoitzak bere erritmoan eta ez dakit zer... Ez, inola ere.
‎Paradoxa bat da, baina ez hain datu onekin diskurtso positiboagoa egiten da zenbait tokitan, datu on hauekin egiten den diskurtso negatiboarekin alderatuz. Ez dakit zergatik gertatzen den hori. SEIren txostenean honako irakurketa egiten da:
‎«Accion Mutante»ri buruz, adibidez, ez dakit zer esan. Lehengo egunean DVDn ikusteko aukera izan nuen eta oso txarra iruditu zitzaidan.
‎«Ni Euskadiko eta Espainiako hiritarra naiz». «Nik ez dakit zer den euskalduna izatea...». Beste elementu bat aipagarriena eta adierazgarria era berean da herri honetan gizaki gehienak biktima sentitzen direla.
Ez dakit zer mania dugun gauari iluna izaten ez uzteko! Gaua argitzearen tentazioa politikoena denean 200 watteko farolak jarri beharrean 2.000koak jartzen dira.
‎Eta berak zer eskatzen du? Bada, berak ez daki zer eskatu, eta begiratuko du ea lagunek zer eskatzen duten, telebistako iragarkiek zer dioten… Etxeko postontzietan egunero jasotzen ditugu jostailu denda handietako dosier osoak direnak. Dagoeneko guraso askok eta askok, zer da egiten dutena?
2003
‎Pedro Esnaola Publis agentziako arduradunak dioenez, «inoiz ez dakizu zer nolako erantzuna izango duen kanpaina batek, baina argi dago jendeak ulertu duela, gustatu zaiola eta gainera barre egin duela eta horixe zen lortu nahi genuena, jendearen arreta».
‎Artikulua idazterakoan, Hans Blix eta Mohamed el Baradei ikuskatzaileek ez dakit zer jasoko duten Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluaren aurrean ostiralean (otsailak 14) aurkeztu behar duten txostenean. Gaur (otsailak 10), baikortasunerako argi printze bakan batzuk ikusten ditut egunkarietan.
‎Bi edo hiru mila tonako orban handi batetik gaurko ez dakigu zenbat tona duen laurehun bider laurehun orbanez betetako eremu batera pasatu gara. Aldundiek kontratatu dituzten enpresek garbiketa egiten dute, baina bakarrik hondartzetan (kostalde osoko %8); eta bitartean haitzetan eta itsaslabarretan ez dakite zer egin. Oraintsu, gizarteak optimismo pitin bat behar duela pentsatu dute eta arrantzaleen heroitasuna argudio nagusitzat hartu dute panorama beltzaren kontra egiteko.
‎Lehendik zuen gaixotasuna gehiagotu zaiola pentsatzen dut, ibili eta oso gutxi egingo zen. Ez dakit zer jango zuen, eta zeuzkan kilo gutxietatik galdu egin ditu beste batzuk.
‎(Isilune luzea). Ez dakit zer erantzun. Zer nahi duzu esatea?
‎Ni baiezkoan nago, baina idazleen artean ezezko erantzuna dabilela esango nuke. Batez ere ukapen horrek beste helburu bat betetzen du, esaten denean euskara ez dela gai ez dakit zertarako, demagun «literatura egiteko ez dela gai», eta orduan idazleek diote, euskara eta gaztelera, adibidez, egoki direla literatura egiteko. Noski egoki direla, baina ez da hori nik proposatzen dudan gaia, hau baizik:
‎Zeu sentitzen zara barregarri. Zuek, Xabier, sikiera instrumentuekin ari zarete, eta hor gutxieneko espektakulua badago, orain gitarrako soloa datorrela edo abeslariak ez dakit zer egiten duela. Aldiz, tramankulu baten atzean ezkutatuta diskoak jartzen ari bazara eta hor ez badago espektakulurik, jende aurrean biluzik gelditzen zara.
‎Bada, ez dakitela zer egin edo are okerrago oraindik ez dutela inolako negoziaketa gauzatzeko asmorik. Guk Gizarte Segurantzari planteamendu bat egiteko asmoa dugu.
‎" Nola esango diot gaixoari zein kirol, zenbat eta nola egin behar duen? Ez dakit-eta zer den esfortzu proba bat!". Irratian aipatu nuen kanpainarena eta ez dut berriz entzun.
‎" Aizu, zure semea astean ez dakit zenbat egunetan uzten didazu, gainera asteburutan hara eta hona ibiltzen dut, eta ludotekara eramateagatik hamar mila pezeta kobratzen badizute isilik egoten zara, eta klubera ekartzen duzunean exijitu egiten duzu: eman diezaiotela arropa, eman ez dakit zer..."
‎Goizean, 9:00etan korreora joan, sobretzar horiek hartu eta tailerrera eramaten ditut. Ez dakit zertara joaten naizen. Buelta etorri eta gosaldu, hamaiketakoa egin, egunkariari ere pixka bat begiratu, eta arratsaldean Loiolara joaten naiz, kafe bat hartu, purua errez, gezur batzuk esan eta beste batzuk adituaz.
‎Hori gertatzen da dena ondo kontatzen ez delako, futbola ez baita jokatzen eurek kontatzen duten abiaduran. Eta ez dakit zergatik botatzen duten esatariek horrelako hitz parrastada.
‎Ez dut uste T. S. Elliot pertsona atsegina zenik, edo Borges edo Cernuda bera, baina beren testuak ederrak dira, magikoak, onak. Gizartean integratua izate horrek ez dakit zer esan nahi duen. Poesia idazten duen pertsonak edozein pertsona bezala izan behar du, beste pertsonen aldamenean bizi.
‎Maniatikoa naiz, eta ez ni bakarrik, beste pilotari asko ere hala da. Nik uste nuen zestarekin bakarrik gertatzen zela hori, baina behin pala jokalari batek esan zidan, eurek ere pala milimetrora lantzen zutela, alde batetik limatu, bestetik ez dakit zer egin... Eta ordura arte niretzat pala egur zati bat baino ez zen!
‎Nekazaritza, metalurgia eta merkataritzaren garapena bere gorenean zegoenean, ustekabean, bertako biztanleek herri horiek abandonatu zituzten, data batetik aurrera ez baita arrasto gehiago aurkitzen. Ez zegoen inolako gatazka edo arazorik eta ez da suntsipen baten arrastorik ageri inon; ez dakigu zer arrazoiengatik joan ziren herri horietatik, baliteke bertako biztanleria altuera baxuagoko eremuetara jaitsi izana. Baina ez da erraza ezer jakitea, Erromatar garaiari buruzko oso datu gutxi baitaude Gipuzkoan, nahiz eta azken urteetan, kostaldeko zenbait herritan ikerketa sakonak egiten ari diren.
‎Mendi zonaldeetan, esaterako, etxe gorri batek dena apurtzen du. Arkitekturan gara pixka bat sobera lotuak ez dakit zer garaiko edo nolako etxeekin, eta barnean ere zaila zaigu modernitateranzko pauso hori ematea. Aski zaigu telebistan politikariei egiten zaizkien elkarrizketatan, zer nolako altzariekin errezibitzen duten jendea ikustea.
2004
‎Adibidez, proba hasiera eta bukaeretan pantailak jar daitezke enpresari buruzko informazioa emateko, edo ziklistak rodiloan berotzen ari direnean. Askotan jendeak ez daki zer den Cofidis edo Telekom... CLASekin gertatu zitzaigun guri. Etxekoandreak dendara joaten ziren eta esne kaxak Central Lechera Asturiana zuen izena.
‎Gizarte eleaniztuna goratzean, ez dakit zertaz ari garen. Euskal txokoetan (geto baino hitz goxoagoa, ala?) hautematen denagatik, aniztasunean ingelesa gaztelania baino errazago sartzen da.
‎M. GARITANO. Al Kaedarekin ezin da hitz egin eta ez dakigu zer eskatzen duen Madrilen, Valladoliden edo Beiruten atentaturik egin ez dezan. Aldiz, ETArekin hitz egin nahi duenak eta hari eskaintzeko zerbait duenak ETArekin hitz egin dezake bere eskakizunak ezagutzeko.
‎non aurkitzen den une honetan euskarak dituen harremanen eta ahaidetasunen azterketa jakiteak. Uste dut jende askori interesatzen zaiola gaia, makina bat liburu plazaratu dira euskara egiptoeraren lehengusua edo berberearen ez dakit zer dela dioten teoriei indar guztiz eutsiz. Eta saltzen dira!
Ez nekien zer erantsi hain erantzun ezustekoari. Beti gertatzen zait gauza bera aurreikusi ez dudan erantzunen bat jasotzen dudanetan.
‎Nire seme alabak eta haien lagunak entzuten ditut eta euskaldunak dira, baina herriaren alde lan egitea zer den ez dakite, nola lan egin ez dakite. Ez dakite zer den Hendaia ere. Irun eta Hondarribian berdintsu.
‎noisette» erantzungo dizute. Guk Euskal Telebistan INEM eta FORCEM entzuten ditugu eta ez dakigu zer diren. Zuek ASSEDIC eta ANPE ez dakizuen bezala.
‎" Egitea" da ere haur horien heztea. Artetik errateko, aita batek egunean bost minutu dituelarik pasatzen bere haurrarekin, bana beste gertatzen den bezala Espainiako haurrekin, ez dakit zer heziketa egiten duen gizon horrek. Haur baten hezteko, aita eta ama biak behar dira.
‎Hain ongi pasatzen du zelaian... Adierazpen batzuk egin zituen esanez" futbola nire bizitza da, ez banu futbolean jolastuko ez dakit zer egingo nukeen". Hala da.
‎" Gizarte osoa estresatuta dago; hori horrela izateko gogo bat badagoela uste dut", zioen Jesus Cosido psikoterapeutak »berria, uztailak 11». Gizarteari abiadura handiko trenak edo errauste plantak edo beste ez dakit zer ziri sartu nahi bazaio, da agian estresatuta edukitzea, bai lanean... eta bai oporretan! Kontua da pentsatzeko moda ez zabaltzea asko.
‎Zer izango eta urte hartan, ikasturtearen bukaeran, Ardanza lehendakariaren deia, nirekin hitz egin nahi zuela. Nik ez nekien zer nahiko ote zuen, ez nuen uste nire berri zuenik, ezta gutxiago ere, eta Hizkuntza Politikarako ardura nire gain hartuko nuen galdetu zidan. Aho bete hortz geratu nintzen, duda mudak izan nituen, ausardia kontu hori eta, baina azkenean baietz esan nuen.
‎Baina ondo arrazoi zuen Rikardok. Gaur egun gorbata gutxiago erabiltzen da eta gorbataren lekuan ez dakit zer genukeen, baina irudi horrek balio du. " Euskararen etorkizuna gorbatadunen eskuetan dago".
‎Oro har, plazerik ia batere ez dut aurkitu hainbeste artistaren proposamenen artean, eta Manifesta Donostian egiteari bikaina baderitzot ere, ezin esan dezaket gozatu apartekorik eskaini didanik bertan ikusitakoak. Ez dakit zergatik ez duten edertasunak eta atseginak ere egon behar Arte Garaikidearen helburuen artean. Ene ustez oso mugatua izan da curatorren hautaketa eta ekarririk ederrena katalogoan eurek biek idatzitako lan teoriko sakon bezain zailetan dago.
‎" Diru paperetan eta txanponetan estatuaren izena hizkuntza ofizial guztietan ager dadila eskatu genuen. Ez dakigu zergatik baina España izena beste hizkuntza batzuetara eramateaz ez dute ezer ere entzun nahi Madrilen". Orain kanpaina geldirik dago," halabeharrez", baina 2008an berriz heltzeko asmoa du OMk," orduantxe emango baitiete baimena estatu guztiei beren txanponak aldatzeko".
‎Eskumuinak bezala, zerua ere merke dago nonbait. Lurrekoa kenduta, zerua ez dakit zer den, baina, bakea gauza ederra da ba besteri emateko ere. Elizak jakin luke hori, eta Osakidetzak zer esanik ez.
‎Tragikoa jorratzekotan izan behar luke autore zaharrak hartu, ikusi merezi duen, ea zerbait dagoen, eta muntaia bat osatu. Niri izugarri gustatuko litzaidake horrelako batean parte hartzea, baina hori badirudi ez dakit zer eskatzea dela. Eta nik uste zor diogula herriari eta gazteei gure autore zahar hauetako bat hartu eta zerbait egitea.
‎" Kaixo, zer moduz, hau eta bestea" eta hori bai, baina akabo. Ez dizute esango," egingo dugu afari bat" edo nik ez dakit zer. Ni etorri izan banintz ez dakit zer aldaketarekin beharbada beste modu batera sartuko nintzen.
‎Ez dizute esango," egingo dugu afari bat" edo nik ez dakit zer. Ni etorri izan banintz ez dakit zer aldaketarekin beharbada beste modu batera sartuko nintzen. Baina ni etorri baldin banaiz joan nintzen bezala, ez naiz beste batzuen neurritan kabitzen.
‎Hala ere, jendeak gauza gutxirekin kristoren muntaia egiten du. Esate baterako, ETAk su etena eman zuenean, jendeak ez dakit zer sinestu zuen. Baina ongi pentsatuz gero eta barruan sartuta baldin bazaude, nola liteke hainbeste urtetako gauza momentuan konpondu?
‎Ez, Irakekoaz inork ez du ezer ulertzen. Inork ez daki zer gertatzen den. Bagdad munduko hiriburua izan zen, eta askoz errespetu handiagoa eduki behar zaio.
2005
‎kirol medikuarena. Egia esan nik ez dakit zer gai den hori. Baina hortik aurrera hasi dira pilotan kontrolak.
‎Hiru euskaldunetik bik ez daki zer nolako gaitza den pneumonia eta biztanleen erdiak baino gehiagok ez daki nola gutxitu arnas infekzio hori harrapatzeko arriskua. Horiexek dira Respira Fundazioak egin berri duen inkestaren emaitza nagusiak.
‎Gainera horrek mezu bat darama barruan. Inork ez daki zer daraman idatzia baina denek dakite mezu hori eskurik esku pasatzea inportantea dela hel dadin. Eta azkenik, korrika egitea ere bada bere berezitasun bat.
‎Beste gizon gehiengo bat oraindik mantentzen bada ere itxuraz lehengo ereduak diren horietan, beraiek ere badaukate orain beste abagune bat, lehen oso estua zena eta orain zabalagoa. Baina ez nuke esango gizonak orain paretaren kontra gaudenik ez dakit zer gertatuko zaigulako. Hobe da une hau kristoren aukera balitz bezala ikustea», dio Ibon Arrizabalagak.
‎Orain, emakume askok diote beraien bikoteak etxean ziurtasun eza handia agertzen duela emozionalki sentitzen duenari buruz. «Gizonok normalean ez dakigu zer sentitzen dugun, horretan ez gaituzte trebatu», azaldu digu Arrizabalagak. Eta horrez gain, betitik gizonen alorra izan den sexuan, gazte askok diote aspertuta daudela iniziatiba beti beraiek eraman behar izateaz, hoberenak izan behar izateaz eta gauza guztiak egiteko gai direla agertu behar izateaz.
‎" Zatoz bihar berriro, paper gehiagorekin...". Gainera, bulegoetan lan egiten dutenek, kasu askotan ez dakite zer erantzun eman, formakuntza falta zaielako. Dena dela, baimena lortzea ere, ez da behin betiko irtenbidea, urtebeteko iraupena baitu.
‎Azkarragak esan zuen behin, ez dakit nor eta ez dakit zer, botijoa baino espainolagoa zela. Sailburu aparta da Joseba, baina adibide hoberik bazen.
‎Jatorrizkoak deituak diren zenbait herrirentzat, aldiz, amets liluragarria bizitza hau da. Inbertitzekotan, beraz, gehien bat hemen dute egiten, ez bestean, betiereko ez dakiten zertan. Alazankoa!
‎Letra hauek idazten ditudanean, asteleheneko 8ak jota dira eta ez dakit Ibarretxek, kanpainan zehar eta atzo ere esan bezala, Zapaterori deitu dion ala ez, baina horrela egin badu ez dakit zer esango dion. Ibarretxek hauteskunde hauek konbokatu zituenean, ez dut uste atzoko emaitzak espero zituenik, baina bozkek adierazten dutena kontuan hartu du.
‎Bigarren proposamena ez dakit zertan geratuko den. Hau da, ea estatutuan jarriko den Konstituzioak ezartzen duen gaztelania ezagutzearen derrigortasuna eta honen parekoa, katalana ere derrigorrez ezagutzea.
‎Egun, zer dute amankomunean lortzeko moduan? Lehen begiratu batean, ez dut ikusten elkarren artean ezer adosterik dutenik, agian bai, binaka, ez dakit zer hirurak elkartuta. Noski, laugarrenarekin PPrekin ez dago ezer egiterik, baina aktore estrategikoa da, egin behar ez denaren eta nahi ez denaren erreferentzia muturra baita.
‎Bo, banuen denbora, hogeita sei urte baizik ez nituen Ahardikeriak atera zelarik, eta ene buruari berrogei urte arteko epea emana nion publikatua izateko. Ez dakit zer gertatuko zitzaidan berrogei urterekin oraindik ez bazidaten deus publikatu.
‎Oraingoan, berriz ere, Madrilera jo du Euskal Herriko 44 eragilek adostu eta proposatua kontuan hartu gabe. Zapaterok eta Ibarretxek aipatutako diskrepzioa dela-eta, ez dakigu zer elkarrizketa mota izan duten, ezta erabakiren bat hartu duten ere. Gatazka gainditzeko Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketek ere leku hartu lukete, ordea.
‎enpresa zerbitzuak eskaintzen zituen bulego bat. Neuk ere ez dakit zer zen" enpresa zerbitzua", baina denetik egiten genuen: azafatak, itzulpenak… denetik apur bat.
‎" Kursaal zabaltzen dutenean nik aldatu egin behar dut!", esaten nuen. Baina ez nekien zer egingo nuen. Eta lagun bati galdetu nion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia