Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎—Baina mutila ongi jarriko ote zaigu...? —galdetu zien aitak medikuari eta barberari, ez dakit zenbatgarren aldiz.
‎Eta aita jesuita mintzatzen zen han batik bat, eta osabak ere bere iritzia emaiten zuen noizbait —kurka luze batzuen ondotik, hori bai—, eta behin edo behin zerbait berotu ziren... eta osabak ez dakit noren aipua eginen zuen, eta aita jesuitak Trentoko kontzilioko ez dakit zenbatgarren kanona erabiliko zuen, eta horrela aritu ziren, harik eta, halako batean, apur bat gehiago berotu eta aita Bartolomek azken argumentua erakutsi behar izan zion arte: " Zeren eta Erromak erraiten duen bezala...", txakurrak osabaren altzotik jauzi egin zuen istant berean.
‎—Ez dago hain gaizki pabiloi industrial bateko bulego nola edo hala moldatua izateko. Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari. Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin.
Ez dakit zenbatgarrena zuen esaldi beraren errepika. Hamar minutu lehenago, garabiak emakume hila lur gainean uzten zuen puntuan berean aterarazi ninduen kazetari saldotik," Eduardo, Eduardo Saragueta!" nire izena oihukatuz.
2002
‎Haritz txolindutik gora zegoen. Ez zekien zenbatgarren kalimotxoa zeraman jada. Imanol eta Julen falta ziren, Alex auskalo nora alde eginda...
‎Gomak zas! berriro, ez dakit zenbatgarren aldiz. Urduri jartzen naute gomak, istorioak, eta mutilak berak.
2003
‎Hamazazpi urterekin ezagutu nuen Bilbo. Txikitan izana nintzen, eta orduko oroitzapenak eskasak diren arren gogoan dut hirurogeiko hamarkadan trafikoa zuzentzen zuten udaltzainak idulki batzuren gainean aritzen zirela txilibitua jotzen, orkestra zuzendariak bailiran (idulkia aipatu dudanez, gogora datorkit laurogeita ez dakit zenbatgarrenean, Aste Nagusietako festak zirela eta" Iruña" tabernaren parean dagoen idulki batera igo zirela, bata bestearen jarraian eta modu inprobisatuan, mordoska bat mutil zoragarri, streep tease saio paregabeak egiteko). Hasiera batetik portuko zamaketari baten itxura hartu nion Bilbori.
2004
‎Segundo bateko zalantza. Operazio zuzendariordeak ez zekien zenbatgarren alarma zen ordurako. Noiz edo noiz iristen zitzaion bat edo beste gutxien espero zuen lekutik.
‎Lehertzeko zorian nengoen ostera eta, ekaitzari aurre egiteko, Errealaren alineazioa errezitatzeari ekin nion ez dakit zenbatgarren aldiz; gero, esan nuen:
2006
‎–Negua gogorra da San Miguelen –esan zigun ez dakit zenbatgarren aldiz, apaizetxean mokadu bat hartzeko aitzakian gurekin solasean hasi zenean.
‎Oloruen, Bonasseren biarnes menditarrek inguratuta gelditzeko arriskuan egon nintzen. Ozaraineko ez dakit zenbatgarren batailan parte hartu nuen, galtzaile ala irabazle ez dakit oraino. Maulen, setiatzailea eta setiatua izan nintzen hiru hilabeteren buruko.
2007
‎Hiria izan behar genukeela xede. Pentsamendubakarraren ideologiak aldaera ugari ditu noski, eta gurean, ahoa irekitzen duenean, horrelako gauzak esaten dizkigu, modernitatearen ez dakit zenbagarren faseansartuak gaudela gogoraraziz. Aldaerak gorabehera, oinarrian dagoen tesi hegemonikoaren morroi dira ideologia aukera hauek:
2008
‎Nik birritan esan nion gustatzen zitzaidala, lau lerrorekin lortzen zuela irakurlea harrapatzea eta hurrengo bost lerrorekin giroan sartzea. Berak bere liburutegian erreskadan jarritako idazlearen liburuak erakutsiko zizkidan, irakurtzearen poderioz maiztuak, eta ez dakit zenbatgarren aldiz saiatuko nintzaion ni ez nintzela idazlea esaten. Baina alferrik izango zen honezkero, gauzak pixka bat atontzen arituko baitzen egongelan, zeregin askorekin bizi diren emakumeen etxeetan beti baitago halako desgobernu atsegin bat:
‎Lanean gogotsu dabil, baina, hala ere, atsegin erantzun digu, eta badirudi ez duela irribarrea hain erraz galtzen. Neska alaia dela aitortu digu, nahiz eta telebistan ez dakit zenbatgarren hanka topatu dioten bere pertsonaiari. Badakigu baikorra dena, eta argi ikusten du besteek gris ikusten dutena ere.
‎Eta gehitzen du: Lehentxeago aldatu dut azkenekoz; ez dakit zenbatgarren aldia den gaur.
2009
‎Beraz, katalana lehenbiziko 100 orrien artean egon zela esan dezakegu. Inork ez daki zenbatgarrena izan zen, 100 zeudenean zenbatu baitzituzten; ez dakigu 70.a edo 90.a izan zen. Unibertsitate horren lana eredugarria izan zen, eta beti eutsi die ideia eta proiektu horiei.
‎Diru bat sartu dugu banketxean, ez dakit nolako fondoetan, etxera etorriko bazina desintoxikazio programaren batean hasteko, zerekin bizi eduki dezazun. Ez dakit zenbatgarren ahalegina izango litzatekeen. Berdin dio.
‎Puntua egiterakoan zerbikaletako mina datorkit; jartze hutsak egun osorako mina sortzen dit. Beraz, nire bide ertzean apurka apurka uzten noan ez dakit zenbatgarren zeregina den puntuarena.) Ezin nintzela luzaroago han geratu eta, geltokirantz abiatzeko ordua ailegatu zela pentsatu nuen. Zure bizilekutik irten eta hamar pauso eman baino lehen, kale garbitzaile bat etorri zen.
2010
‎Euskara aitak du Lehen hizkuntza Bigarren hizkuntza Ez daki Zenbatgarren jaioa Lehenengoa
‎Pentsatzen gelditu nintzen ni ere. Ez nekien zenbatgarrena izango nintzen ni. Ezin nuen zehaztu.
2011
Ez dakit zenbatgarren urtean, euskal literaturako maixurik jakitunenetarikoaren, Jon Kortazarren, esku geratu zan gidoi edo nondik norako hori atontzea. Galduta aurkitu neban neure burua.
‎Gure txaloak orduan, eta beste abesti bat. Ez dakit zenbatgarrenean, eurek, gehiago ez ekienez, isildu egin behar, baina gureek ekin eta ekin jarraitu eben. Ez neban uste horrenbeste euskal kanta ekienik.
‎(438 or.) izango dela adieraziko dio Trikuri, eta honek bere burua martirien segidan kokatuko du: ? Ez nekien zenbatgarrena izango nintzen ni. Ezin nuen zehaztu.
‎Eta ez dakit zenbatgarren legoan urratuko zaidan
Ez dakit zenbatgarren milian askatuko zaidan
‎Istorio horixe duk, hasi berria zen nire insomniorako osasun zerbitzuek eskaini zidatean onena. Izango zuan ez zakiat zenbatgarren bisita neurologia sailera, eta ordura arte ezagutzen ez nuen neurologo bat egokitu zitzaidaan. Gaztea.
2012
‎Eta berak: ' Eta ez dakit zenbatgarren aldiz ari garen hitz egiten hirugarren munduaz eta laugarrenaz, baina oinpean dugunaz ez gara jabetu'. Bazen han bertan gizon bat eskean...
‎Larunbat arats batez, Saint Germain LaRiviere ko lanetik berandu etxeratu eta Claudineek zaukan eskuan, ez dakit zenbatgarren aldikotz Jonzac eko abokatuaren gutuna. Baitezpadako diru saria behar zitzaion igorri, aste baten barnean, txeke kasu nahasi hortan gure burua defenditzekotz.
2013
‎Galdeketa egin didate. Ez dakit zenbatgarrena. Ta egia esan, gero eta gutxiago ulertzen dut dena.
‎Inork ez daki zenbat argi urtek bereizten dituzten elkar ezagutu berri duten gizon eta emakumearen begiak, inork ez du asmatu halako distantzia neurtzeko tresnarik, inork ez daki zenbatgarren dimentsio antzemanezinetan edo zer nolako har zuloetan zehar bidaiatzen den begi pare biren arteko argi hori, baina atzeman atzematen dugu noiz bi begiradek habitagarri egiten dioten elkarri: denok jabetzen gara noiz norbaitek, gure begien aterpean, habia bat eraikitzen hasten ari zaigun.
‎Beste galdera asko egin barik geratu ziren astirik ez zelako egon. Neskak leihotik begiratu zuen berak ere ez zekien zenbatgarren biderrez. Etxe guztiak jota zeuden, kalea zena etxeek eztandan egotzi zituzten harri, adreilu, egur eta beiraz beteta zegoen, baina hautsa zen nagusi.
2014
‎zeren jabetza pribatua sakratua da, eta Legezko ez dakit zenbatgarren manamenduak (dotrina erdi ahazturik dugu) hala baitiotsue: " Ez diguzue lapurtuko, guk zuei lapurtu dizueguna."
‎Horrela bukatzen da. Ez dakit zenbatgarrena zen. Nafarroari buruzkoa.
2015
‎begiztatu baititut berriz ere. Beste buelta bat eman diogu errotondari, ez dakit zenbatgarrena.
‎Iluntzen ari zuen. Ez dakit zenbatgarren txakolina.
2016
‎Nire bosgarren ingresoa da hamar urtetan, eta artatzen nauen? ez dakit zenbatgarren psikiatra; hamabigarrena. Kontua galdu nuen aspaldi.
‎«Ginen» diot, baina nik, egia esateko, ez nuen solasaldian ia batere parte hartu. Zuen arteko jardunari adi egon nintzen, neure besaulkian eta inguratzen ninduen hodei etilikoan gustura, poliki poliki ez dakit zenbatgarren litrona husten nuen bitartean. Psikiatrikoen eta preso psikotikoen gaia ez zen aitatu ere egin.
‎Arrunt artifizialki. Batasunaren ez dakit zenbatgarren asanblean. Aralar sortu zelarik.
‎Antzeztokiko pertsonaiak arauak haustearena, gerora ere usu erabili izan den teknika dramatikoa da, baita zineman ere. Woody Allenen Kairoko arrosa purpura filmean Tom Baxter arkeologoak pantaila urratu, eta zuri beltzezko mundutik aterata, pelikula ez dakit zenbagarrenez ikustera joana den Cecilerengana doa zuzenean. Maiteminduta dauka neskak aretoan beragan erreparatu zuenetik.
2017
‎Egunero hartzen du Bilboko Tranbia, eta berak ere ez daki zenbat aldiz etorri zaizkion ikuskatzaileak bidaia txartel eske. Hasieran ez zen konturatu, antza, baina ez dakit zenbagarrenean, ikuskatzaileari' zer?' batekin erantzuten hasi zen. Orain arte, batek bakarrik aurkitu du' zer?' horrentzat erantzun zuzena:
‎Baina banekien zeharo itxita ez zeuzkala. Lennieren pikardietatik bat zen lo zegoeneko itxura egite hau eta asko gustatzen zitzaionetakoa zela esango nuke, ez dakit zenbatgarren aldiz ari bait zen erabiltzen nirekin.
‎–Egun guztia nahi duana egiteko edukiko duk, errepikatu zidan ez dakit zenbatgarren aldiz nire adiskide gotorleku zaleak?. Egunean behin bakarrik eduki duzue arreta pixka bat.
‎Arratek, kopa hustu du beste behin. Jada ez daki zenbatgarrenez.
‎–Ez dut eraiki genuen katedral hartan lurperatua izan nahi?, ez dakit zenbatgarren kapituluan esan behar izan nuen orain errepikatzen ari natzaion hori. Berak eskatu ote zien gidoilariei hori idazteko niretzat?
ez dakit zenbatgarren ekaitzak
ez dakit zenbatgarren ekaitzak
2018
Ez dakit zenbatgarren erasoa izango zen: nire parera iristear," zer uste duk, balbeenaren eta patuaren beharra duela Pillarditek hi errenditzeko?
‎Oso polita izan zen prozesu hori, konplizitate handia lortu zen. Eta oso gogorra izan zen harrapatu gintuztenean; niretzat sekulako frustrazioa izan zen, haientzako ere ez dakit zenbatgarren frustrazioa zela ikusten bainuen. Norengan fidatu behar zuten jada...
2019
‎Zaharrago dago baserria, eroriago, hondatuago. Gauzak berez eta beti hondatzen doazela esaten omen du entropiaren ez dakit zenbatgarren legeak, aurten klasean ikasi dugunez. Hori ere izango da.
‎Nire hutsa berdintzeko edo, ezagutzen dudan jendearen mailean saiatu naiz sartzen, beraien pasahitzak asmatzen, denbora pasa. Bigarren arratsean, ez dakit zenbatgarren saioan, lagun gutxi gorabehera gertuko batenean sartzea lortu dut. Bion adimen kriptatzaileek antzera jokatzen dutela ikusteak poztu nau, gertuagoko sentiarazi dit.
‎Sukaldeko trapua xukatzen den antzera urdaila bihurritu izan balidate ez zuketen horren nahasirik utziko. Concorde erori zela ez dakit zenbatgarren urteurrena, gaur, diote berrietan. Susmo txarrentzako otordua, kafe eta kopa barne, bihozkadek whiskyak adina erretzen baitidate barrena.
2020
‎Ilargira joan zarete eta zu, Egaña, denbora aurrera doan heinean, gero eta beldurtiago zaude, eta zu, berriz, Unai, lasai”. Ez dakit zenbatgarren bertsoan izango zen, baina oker ez banago Egaña bigarren puntua kantatzen ari zela, komunera joan eta bueltan zetorren emakume bat, harmailetan behera eskaileretan estropezu egin eta, buruz aurrera erori zen eta beheko sarearen kontra geratu zen. Egañari denbora eman zion gertaera hori kantatzen ari zen bertsoan sartzeko, aurretik etorriko zela baleki bezalaxe.
‎Banoa, banoa, diot, ez dakit zenbatgarren aldiz. Banoa txunditurik bainoago aztoraturik, ni neu antzezpen honen protagonista edo beharbada bufoi nagusia bakarrik bilakatu nahi nautelakoan.
‎Alemanian halaxe da, eta bertako irratietan etengabe aditzen duzu abisua: Berlin Nurenberg bidean, ez dakit zenbatgarren kilometroan, Geisterfahrer bat badoala. Gidari suizida bat, alegia, kontrako norabidean.
‎ETAk berdin egitea saihetsi nahi dute hemen. Agian beldur dira etorkizunean Euskal Herriko agintari batek diploma bat emango ote dion ETAko borrokalari ohien elkarteari Ertzaintzaren komisaria batean, euskal poliziaren sorreraren ez dakit zenbatgarren urtemugan. Ez dute zertan kezkatu.
‎2 Ez dakit zenbatgarrena izango den aurtengoa. Uste dut, lesioengatik bi ekitalditan izan ezik, egin diren aldi guztietan parte hartu dudala.
‎Nik aspaldi eginak dizkiet, lehen, bigarren eta ez dakit zenbatgarren birak. Baina ez da hori kontua.
‎Zaldun begi berdea begira zegoen nola desfilatzen zuten udaletxe aurrean bildutako gizonezkoek, euren borondatearen eta duintasunaren aurka. " Guda justuaren aitzakiarekin erregeentzat zilegi da gudak antolatzea, matxinatuak zigortzea, gehienetan zigorra heriotza bera delarik, konkistatutako herrien aberastasunak bereganatzea... horretarako baliatzen direla aitorren seme salduez eta filosofo txatxuen arrazoibideez, esaterako Francisco de Vitoria, Domingo de Soto eta beste batzuk, Platonek, Hiponako Agustinek eta Gaztelako ez dakit zenbagarren Alfontso batek abiatutako bideetatik". Galdosek kapelari aurrerantz egin zion, San Juan eguneko eguzki errainuetatik babesteko.
2021
‎Zigorren ondorioz ezagutzen ditugu haien bizitzak. Emakumeei dagokienez lerro artean irakurri behar baduzu jakiteko nolakoa zen haien bizitza, horrelako kasuak ezagutzeko ez dakit zenbatgarren lerroan irakurri behar duzun.
Ez dakit zenbatgarren egunean izan zen. Ziegatik aterarazi eta korridore batetik eraman ninduten, betiko moduan makurturik.
‎Isilik geratu gara Ixone eta biok, eta isiltasuna apurtu du gaurko amaren jada ez dakit zenbatgarren deiak.
‎Eta ez hori bakarrik, ez dakit zenbatgarren olatua surfeatzen ari garen honetan, zientzialari zintzoek diote hau hasi besterik ez dela egin. Beste birus batzuk beroketa lanetan omen dabiltzala hau irakurtzen ari zaren bitartean.
2022
‎Ez du sortzen nehorrentzat beharrik edo obligaziorik. Konstituzioan ondare gisa sartu da, ez dakit zenbatgarren atalean, baina biziki urrun. Ez da kontsideratua beharrezko hizkuntza.
Ez dakit zenbatgarren aldia izango zen... Baina oso garbi neukan nire azken eguna zela mundu honetan.
Ez daki zenbatgarren aldia den esaldi hori errepikatzen duena; diotena. Erran gabe ere adierazirik, batzuetan.
2023
‎Andaluzak begi keinu baldarra egin dio hizketan ari den Liraini. Josebak ez daki zenbatgarrena den ezpainetara eramaten ari den kopa, Andaluzak tregoarik gabe betetzen baititu guztienak. Barregarri samarra iruditu zaio bere alaba hartzen ari den jarrera hori, heldu plantak egiten, bere buruarekin aita amatan jolasten ariko balitz bezala.
‎Ni Bilbotik etorri berria nintzen, Enpresa ikasketak egitetik, eta herrian txertatzen saiatzen ari nintzen: izugarrizko langabezia zegoen, ez dakit zenbatgarren krisia zen... Eta, egoera horretan, Arrasateko euskalgintzak kristoren eskola eman zidan, aukera paregabea izan zen neure burua horren guztiaren bidez lantzeko, paradisua izan zen!
‎ AEBetako ez dakit zenbatgarren enmiendaren arabera, norberak eskrituratu ditzake sailok, eta bereak dira istantean. Ordainduz gero, jakina.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia