Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
Ez zenekien zenbat denboraz geldituko zinen,
‎Irailaren amaierako egun batean utzi nuen lana eta biharamun goizean aski goizik alde egin nuen etxetik, bakarrik eta oinez, Inazio Loiolakoak bezala, hari buruzko liburu baten izenburuak dioenez. Ez nekien zenbat denbora emango nuen etxetik kanpo, eta ez nion inori abisurik eman. Nori emanik ez nuen, izan ere.
2001
Ez dakit zenbat geltoki pasa nituen tren madarikatu hartan goragaleak erasan zidanerako. Denbora motel pasatzen zen nire burutik.
Ez dakit zenbat denbora pasa zen berriz ere begiak ireki nituenerako; baina Mantxola komisarioa bertan zegoen. Ni han egongo ez banintz bezala jokatzen zuen; erabat lanpetuta zirudien eta, etengabean, sartu eta atera egiten zen folio mordo bat eskuan; gorbataren korapiloa guztiz zabalduta zeukan eta mahuka hutsik zebilen.
2003
Ez dakit zenbat denbora geratuko diren. Nire bildumaren inguruan egin nahi omen dute euren tesia, amaitu du Damian Arrutik, mahaira eseri baino lehen.
2004
‎A, nire gurasoek goraintziak eman zizkidatek hiretako... Ez dakik zenbat aldatu den Lekunberri! Oso desberdina zegok.
2005
‎Lepo ondoa gogortuta nabaritzen hasia zen aulkitik altxatzea erabaki duenean. Ez daki zenbat ordu daramatzan, baina gogoan du kafea bi aldiz egin duela, telefonoak hiru aldiz jo duela. Bi mezu utzi dituzte erantzungailuan.
Ez dakit zenbat denboraz ibili nintzen alderrai, basoan galduta, ikusten ez nituen frankotiratzaileei tiroka nintzatela oihuka erregutuz. Ez nuen zorterik izan.
Ez dakit zenbat denbora egin nuen oinez. Zapatak zingira eginda, galtzerdiak lokaztuta iritsi nintzen mugara.
Ez dakit zenbat hartzen duen. Asko, esango nuke.
‎Auzoko arraun elkartekoak atzetik ibili zituzten astun, Euskal Herriko txapela jasoko omen zuten infantiletako batelarekin haiek biak tostetan edukiz gero, baita bakar batekin ere segurenik, baina biak bildu nahi. Gogoz sartuko zatekeen Huck, maite zuen lehian jardutea eta nekeak dakarren nagitasun hori, lagunak ordea" Señorito alaenak!" esaten zion, mespretxatu egiten zituen," Horiek ez zakitek zenbat erro dituen olagarroak!". Tomen aita penatua zen, bazekien semeak zeinen ubera ederra eragiten zion txanelari, berak irakatsia zen.
2006
ez dakit zenbat urratu
‎Esana nion urrutikoa nintzela eta nekez itzuliko nintzela sekula Pontevedrara. Berak ere ez zekien zenbat iraungo zuen han. Musu txiki bat eman zidan gero, agur moduan, masailean.
Ez dakit zenbat denboraz egon garen hola, anartean sartu ziren mutil batzuk pubera, haietako batek:
‎Horietako makina batek milioi erdi peseta kostatuko du. Ez dakit zenbat euro diren horiek, hemen oraindik jende askok pesetetan hitz egiten du.
‎– Ayer tomé –esan zidan–, bart gauekoa egundokoa izan zen, ez dakit zenbat botila hustu nituen, azkenean taxi batek eroan ninduen etxera, ez dakit gaur zertara etorri naizen hona, a hacer acto de presencia.
2007
‎Anitzek bezala, ez daukat estimu handitan, bere molde pagano eta emaztekoiekin, baina konpetentea ez den arren, efikaza da. Ez dakit zenbat ardi edo zaldi galdu harrapatu dituen, eta zenbat familia afera korapilatsu argitu. Idatzi hau emaiozu eta beherean ezarri dudan enigma honi esker atzemanen du non nagoen, sekula desagertzen baldin banaiz...".
‎Egoera soseguz hartzen saiatu zen, zein gizonek ez daki zenbat denbora ematen duen emaztekiak apaintzeko lanetan. Denbora pasa, lur gaineko baldosak zenbatu zituen lehenik, eta esparruaren metro koadroak kalkulatzen ere entretenitu zen.
‎Joan baino lehen, Maria Josefari muxu merke bat eman gabe sikiera, goraintziak eman zizkion terminologoarendako. Ez zekien zenbat denbora eman ote zuen hoteleraino, baina oinez abiatu zen zerura begira. Izarrak barreiu zeuden, xake taula baten gaineko piezak irudi.
‎– Faltesten haut, Migel. Ez dakik zenbat!
2009
‎Ez nuen onartu. Ez dakit zenbat denboran aritu nuen hutsaren truke harentzat lanean, astoa ordaintzeko. Astoak bezala lan egin, astorik gabe jarraitzeko; negozio urria.
‎Lebitatik eutsi behar izan nuen irrist egin eta eror ez zedin. Pozik zegoen, zoratzen, eskerrak eman zizkidan nik ez dakit zenbat bider; noiz itzuliko ginen galdetu zidan. Ez nion ezer esan hasieran, ez zapuzteagatik, baina haiek ez ziren ferratu gabeak; Martinica pobreagoak, besterik ez.
‎Ezker eskuak estutu genizkion elkarri, pixka bat harroturik nik, jakin min puska batez hark. Enkargatuak esan zion poeta nintzela ni ere, hura bezala, trobadore antzeko bat, poema moduko batzuk idatzi eta gero plazetan kantatu eta saltzen nituena, eta estimu handia ziela jendeak nire bertso haiei, eta ez dakit zenbat gauza gehiago.
Ez dakite zenbat ordu," Egunak!", eman dituzten bagoietan," Dena bertan egin biharra!" elurretara iritsi direnean. Euliek zikindutako maindire zabaldua bezala dago geltokiaren zabaldegia, kamioiak, mandoak, kanoiak, soldadu zarpatsuak eta zaurituak nonahi.
2010
‎Isilik... Ez dakit zenbat denbora iraun zuen jokoak –luzea izan zen, edonola ere–, baina ez zen nire gainean jarri ezein momentutan. Hau da, ez zen koitoa izan, hitzaren zentzu osoan.
2011
ez dakit zenbat edo nortzuk izango garen
‎inork ez daki zenbat iraunen duen hutsarte honek
‎Begiak zabal zabalik eta belarriak are gehiago paratu nintzen. Ez dakit zenbat denbora igaro nuen bigarrenez hots bera entzun arte, are zoliago jarri ninduena. Orduan, hirugarrenez hotsa noiz entzungo zain geratu nintzen, antsietate ukitu batekin, esango nuke.
‎– Ikusten? Ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan!
‎– Horri hel diezaiokegu, baina haien aurrean ez da torturak frogatzeko nahikoa. Alde psikologikotik, agian, hainbat egun, oraindik ez dakigu zenbat, patuaren ezjakin atxilo egoteak berak dakarren sufrimendu psikologikoa defenda genezake, beharbada...
2012
‎– Otzanak izateko modu nahiko arraroa da zure ez dakit zenbat enplegatu pozoitzea.
‎– Argiki. Ez dakit zenbat ordaintzen zaituen Daniel Elgebeltzek ikerketaren eramateko, baina prest nago zu diruz laguntzeko. Bi mila?
‎Bere apartamentua txikia dela, baina moldatuko garela. Askoz hobeto egongo naizela han, konkistatzailerik sekula iritsiko ez den herri honetan baino, eta ez zakiat zenbat txorakeria gehiago...
‎Ez dut inor etxaldera sartzen entzun. Ez dakit zenbat denbora eman dudan begiak itxita.
2013
‎Aitak eta Ramontxok lana antolatzen ziguten: honenbertze kaxa zerbeza honelako tokitara, ez dakit zenbat kaxa ardo ez dakit zein ostatutara, hamasei litroko ardo garrafoia harako alargun hari... Eta guk haien mandatuak egin.
‎Tomas Tturko atezain paratu zuen, jokalari bezala desastre samarra zelakoz, baloia Urrabiara ez dakit zenbat aldiz bota ondotik, eta harekin batera Gabika ere bai, nonbait paratzeagatik, kuadrillako kaxkarrena bera baitzen. Defentsan, Barrentxeko bi anaiak, eskuinean gazteena, Antonio, partidu osoa goiti eta beheiti lasterka pasatzen zuena, sekula nekatzen ez, eta erdian bertzea, Beltxa, bere lana beti ongi betetzen zuena, batere espanturik gabe; haren ondoan Andres Tanke, kontrario guziak ikaratzen zituena, erraten baitzuten ero zegoela; eta ezkerretik Arraitz, hura ere kasu ematekoa, ezkerreko hanka segaren modura manejatzen baitzuen.
‎Manifestazioko burua eskolaren parera ailegatu zenean, hantxe agertu ziren inork ikusi nahi ez zituenak. Eskolaren aitzinaldean eta frontoian ez dakit zenbat land rover aparkaturik, hamabortz bat guttienez, eta haien ondoan zutik mamorroak lanean hasteko prest, aurpegia tapaturik, buru gainean kaskoa eta eskuetan fusila.
‎Ama eta aita Etxandieneko amerikanoaz aritu ziren. Nola etorria zen urrez kargaturiko ez dakit zenbat measaskirekin! Baina, hala ere, nolako diru gosea zuen, nola paratu gogo zuen benta bat Ibardinen, nola hasia zen harrobiko nagusiarekin partzuer, nola erosiak zituzten lurrak harria ateratzeko, eta ea zer egin behar zuten tturkotarrek orain!
‎Ez ninduen gehiago molestatu. Ez dakit zenbat denboraz aritu nintzen lanean. Amaitu nuenean, ohe zabaldu gabearen gainean lo zegoela ohartu nintzen.
ez dakit zenbat balio duen lagun batek
‎Laster entzun genuen zaldi eta gurpil hotsa. Gurdi ederra zen, ez dakit zenbat zaldunek laguntzen zioten, anitzek. Aitak ireki zuen atea, eta gurdiarena irekitzera joan zen prestu, inguratzen zutenei aurrea hartuta.
‎Hori bai, argi ibili behar da adiskide desagertuen kasuan, gorpurik agertzen ez den artean behinik behin. Zelan zen gizon hura etxean agertu zena, ez dakit zenbat urte kanpoan eginda, emazteak hiltzat zeukana. Bai, Australiatik ere entzun izan ditut nitaz esan dituzunak, bota omen zion.
‎Johangok anaiaren zaldira igo zuela gogoratzen du, ez daki zenbat denbora daroan erdi lo, hotzikarak eta izerdi hotza ditu. Gelditu egiten dira.
2014
‎– Ez zakiat zenbat balio duen abioiak. Asko balio al du?
ez dakit zenbat milioi jenderen artean
‎Irenek ez zekien zenbat denbora egin behar izan zuen horrela, sosegurik gabe, atzera eta aurrera, zutunik, orduak, ordu asko. Pentsatu zuen besaulkian egin zuela lo.
‎Etzan eta tapatu aurretik hasi zen gozatzen, hartu ahal izango zuen atsedena aurretik gozatzen. Kalkulatu zuen egunak zirela, ez zekien zenbat, asko, lo egin barik, etzan barik, beharrizana handia zuela, hori pentsatu zuen. Biriketan mina sentitzen hasita zegoen, lo falta seguruena, bular barruan batez ere, leku guztietan.
‎Irenek ez zekien zenbat denbora egin zuen jarrera horretan. Nekatuta zegoen, gaixorik ere bai, uste baino gehiago.
2016
‎– Ez dakit zenbat denbora izango den, baina zaudete hor antzokia osorik husten den arte.
‎Atzo labezomorro bat jarri zitzaidan aldamenean, izterrez izter. Horrelaxe egon nintzen ez dakit zenbat, izan zitezkeen hiru ordu. Ongi.
2017
‎Baina denbora asko behar zen altzairuzko adar hura eskuko rotaflex batekin mozteko, Sandrak kalkulatu zuena baino askoz gehiago. Ez dakit zenbat ordu zuen, baina ez zen erraza izango eguna argitzerako amaitzea.
‎Arnasa hartu behar dut. Ez dakit zenbat egun daramatzadan hemen sartuta –alkandoratik heldu nion–: Gauzak ikusteko beharra daukat.
‎– Buhametasunak behintzat koartada ematen dit txerri izaten jarraitzeko, bada zerbait. Ez dakizu zenbat emakumek nahi luketen eurentzat horrelako aitzakia bat.
2018
‎Uztailak 8, 1995 Josep Sararekin gerturatu zen Bartzelonara, Silvio Rodríguezek eskaini behar zuen kontzertua ikustera. Sara unibertsitatean hastekoa zen uda amaituta, eta ez zekien zenbatetan joango zen etxera kurtsoan zehar. Horregatik, aita animatu nahi zuen.
‎– Gironellara itzuli naiz ez dakit zenbat urte eta gero. Anak eskatu zidan etortzeko aitak zerbait esan behar zidalako.
2019
‎Gizonezko bertsolari bati eta bioi deitu ziguten, ea libre geunden, eta baiezkoa esan nienean, ez zeukatela diru askorik, ea zenbat behar genuen, saiatuko zirela iristen. Ez dakit zenbat esango nien, baina seguruenik 150 € izango nituen buruan eta badakit esan niela joango nintzela eta gero zeukaten kopuruarekin konponduko ginela. Antzeko elkarrizketa izango zuten noski, bertsokidearekin.
‎Ondo pentsatu, hartu denbora. Inoiz ez ditugu izekoak zenbatzen, badakigu hainbat direla, kalean ikusten ditugula ikusi nahi ez ditugunean, ilea laburtzen zaiela edadearekin, baina ez dakigu zenbat diren... Pentsatu, Joseba, inportantea da...
‎Zenbat denbora? Ez dakit zenbat denbora, asko. Ilundu ere egin zuen, ez genituen kaleak ezagutzen, ez genekien non geunden askotan, baina bilatu behar genuen, hori egin behar genuen orduan, bilatu, ilundu ere egin zuen.
Ez dakit zenbat urte nituen zehazki orduan baina, nerabe nintzela, Guilin eskualdeko agintarien eskutik jasotako txostena erakutsi zidaten gurasoek. Etxean gordeta daukat kopia bat oraindik ere; zigiluaren azpian idatzita, agertu nintzen eguneko data dator.
‎MIGUEL: Ez dakigu zenbat denborako kontua izango den. Hesteetako gaitza gaiztotzen ari zaio.
2020
‎Amarentzat ia tabu bat zen hura dena. Ez dakizu zenbat kostatu zaidan benetan zer gertatu zen jakitea.
‎Eta bagoaz, ez dakit zenbat dirurekin, gutxi, nik Merlinek baino gutxiago, eta noiz atera garen, egunez edo gauez, ez dut gogoan. Itxaron, orain bai.
2021
‎Zergatik ez? Ez dakigu zenbat iraunen dugun. Luze agian.
‎Inguru honetan ezagutu gabeko pertsonen hilotz ugari ageri ziren, lur eman gabeak. Ez dakit zenbat. Egun haietan inor ez zen ausartzen horrelako toki ilunetara sartzen”.
‎eta ez dakigu zenbat iraungo duen.
‎Telefonoa itzalita. Ez dakit zenbat egun egon duen horrela: harridura haserre egiten zaien arte, haserrea kezka, kezka barkamen...
‎Berez, bi ordurik behin esnatzen zen txikia, eta maiz lokartzen zen horrela, nire gorputz esaten zioten horretako tripan goxo. Paganismo berriren bateko sinestuna banintz, gure gorputzaren jakiturian sinetsiko banu, haurdun egoteak emakumeen ez dakit zenbat belaunaldirekin konektatzen nauela eta horrek ere nolabaiteko jakituria inkontzientea ematen didala, zertarako ospitaleak (hil egiten ziren erditzen, niri garrantzitsua iruditzen zait puntu hori, ni bizirik ateratzearena), eta “nork ezagutzen du hobeto nire gorputza, nire medikuak edo nik? ” bezalakoetan, pozik nengoke bere masaila sabelean sentituta, bere arnasa nirearekin... Pentsatze hutsarekin bularretan sentitu dut esnea bidea urratzen.
‎Kezkatuta dago, baina ez du esaten, jainkoak libra dezala. Hor ibiltzen da egunean ez dakit zenbat aldiz triparen diametroa neurtzen, modelo bat dirudi.
‎Eskatu dit ostiralean lore batzuk jartzeko aldamenean, aitaren urtebetetzea litzateke eta. Ez dakit zenbat urte beteko lituzkeen, ez dut inoiz haren adina gogoratzen, edateari utzi ondorengo bizitza urteak baizik ez nizkion zenbatu.
‎Eta horrelaxe joan ziren egunak. Ez dakit zenbat izan ziren, baina zoriontasun betean pasatu zirela, hori bai.
Ez dakigu zenbat jaso zituen berak.
‎Atsegina da emakumea. Inork ez daki zenbat urte dituen, ematen du hor egon dela betidanik, baina esango nuke umeek eskolan bera dutela maiteena. Gu ez geunden ohituak eskolan polizia bat ikustera, eta hasieran ikaratu ere egin ginen zertxobait, baina berehala hartu genion tonua, ikusi genuen bihotz alimalekoa duela.
Ez dakit zenbat denbora pasatzen dudan horrela.
2023
‎Aspaldi nekien. Ez dakit zenbat oihu eta esangabeko atera daitezkeen bisturi batek zabaldutako eztarri batetik. Zuk zer esango zenuke?
‎Hori da: hogei urteren buruan, ez dakit zenbat gauza egin ondoren, orduan, lana aitortzen dizute, baina ia hilzorian zaude. Oteiza eta Txillida hil zirenetik ez daukagu artista famaturik, Esther Ferrer ere ez da ezaguna Euskal Herrian!
‎Beti esaten dute: “Bai, hemendik ez dakit zenbat urtetara, agian... ”. Nik behin zera esan nion alkateari:
‎Nik behin zera esan nion alkateari: “Ni hemendik ez dakit zenbat urtetara ya zaharra egongo naiz, nekatuta nago”. Eta benetan sentitzen dut hori, ez dut beste urtebete ibili nahi horrelako bileretan ez dakit zenbat gauza azaltzen.
‎“Ni hemendik ez dakit zenbat urtetara ya zaharra egongo naiz, nekatuta nago”. Eta benetan sentitzen dut hori, ez dut beste urtebete ibili nahi horrelako bileretan ez dakit zenbat gauza azaltzen.
‎Guri inporta zaiguna da jendeak bere egitea gure lanaren parte bat, pintura batekin gerta litekeen bezala: oso konplikatua izan daiteke, ez dakit zenbat erreferentzia eduki ditzake, eta hartzen ahal dugu, hala ere, bihotzean, gorputzean, garunean, sexuan… eta bete betean sartzen zaigu. Hori da behar duguna.
‎Ezin diozu inori ezer esan honetaz, garrantzitsua da sekretua ondo gordetzea. Ez dakigu zenbat iraun dezakeen Lur planetak baina gero eta argiago dago ez dagoela luzerako, 25 urte gehiago akaso, edo 50, 100… Baina suntsipenera bidean doa erremediorik gabe eta, gainera, suntsitu aurretik katastrofe handiak izango dira leku askotan. Non eta noiz gertatuko diren aurreikusterik ez da izango kasurik gehienetan, baina izango direla ez dago dudarik.
Ez dakit zenbat denbora egin nuen han, uzkurtuta eta negarrez. Auzokoaren atea ireki zen arte.
‎Ez dakizu nola funtzionatuko duen pentsatu duzun horrek. Baina hor dago, epea jarrita, publikoak erosi ditu sarrerak, eta dagoeneko iragarri duzu ez dakit zenbat eguneko bira... Horrek agian ematen dit beldurra.
‎Jende hori guztia niri edo gertatzen denari begira dago eta hori la ostia iruditzen zait! Horren kontrola edukitzea, hori dominatzea eta arnasaz eta energia batekin osatzea iruditzen zait izugarrizko oparia humanitateak deskubritu zuena orain dela ez dakit zenbat mila urte.
‎Utzidazue tropoekin jolasten: arrantzalea naiz, atun bila ateratzen naiz itsasora, baina itsasontzia behar dut, baita lantalde bat, ezin dut edozein garaitan atun bila irten, itsasontzia mantentzea gastu handia da eta petrolioa geroz eta garestiago dago, inoiz ez dakit zenbat atun hartuko dudan, bueltatzen naizenean saldu egin behar dut, horretarako beste enpresa bat sortzea beharrezkoa da, langile gehiago, produktua merkatuan sartu behar da, distribuzio egokia egin behar zaio produktuari, eta agian lan asko egin ondoren atun lataren bat salduko dut… azkenean, ohean sartu eta almohadari galdetuko diot. Eta itsas pirata egiten banaiz?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia