Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2001
‎Izan ere, hiltzaile odolzale bat dabil Bilboko kaleetan zehar, harrapatzen duen guztia gupidagabe garbitzen. Inork ez daki nor den, nondik datorren, zergatik burutzen dituen sarraski ikaragarri horiek. Ez dago hilketen lekukorik, ez hiltzailearen arrastorik, eta poliziek ez dakite zer egin.
‎Bermeo Mundakako euskarari buruzko lana plazaratu ostean Lekeitio Ondarroakoa prest daukan Eneko Barrutiak ere hori bera aipatu du: " Lotura handia egon da gai askotan, Zierbenan euskara galdu arren badaude Lekeition moduko berbak, orain, ez dakit nork nori eragin dion". Harremanak maileguak eragiten baititu, alabaina, zenbaitetan hiztegigintzan akatsak sumatzen ditu Barrutiak:
2002
‎Gainera, estatuko iritzi publikoa ere alde du, eta, Batasunaz gain, PSOE bera ilegalizatzekotan dabilela dirudi. Ez dakit nork eta nola markatzen duen PPren estrategia, baina hala Espainiari nola Euskal Herriari neurria hartua die. Eta luzerako dagoz.
‎" Putaseme bat naiz, kabroi bat, inozo bat, ez dut okerra besterik ekartzen... barkatu, mesedez barkatu". Ez nekien nori eskatzen nion barkatzeko. Gero konturatu nintzen neure buruari eskatu behar niola barkamena, eta neure buruarekin egon behar nuela ados, onartu egin behar nuela neure izaera.
2004
‎Txikitakoaz oroitzen naizena da, ametsetan, edo jaikita behintzat, amesten nuela norbaitek niri atentzioa deitzen zidala," begira, begira", alegia ni nintzen inguru horretako protagonista. Hori dena bide bat da azken finean, ate bat zabaltzen hasi nuena, ez dakit noren begiradak baina nireganatzeko. Hortaz, orain bezalakoa izango nintzen baina handiagoa, nahiz eta kontrakoa gertatzen zaion jende gehienari.
‎Egia da. Ez dakit nork esan dizun baina egia da. 1968ko iraila.
‎Gaur, Irakasle Eskolan edozein gai ikas liteke euskaraz. Orduan, irakasle eskola hartan euskararik ez zen egiten, eta ordu bietatik aurrera, ez dakit nork ordainduta, Diputazioak agian, Milagros Bidegain etortzen zen euskara erakustera. Nik oraintxe urte gutxi jakin dut, gure promozioko 25 urteurrena ospatzeko egin genuen ekitaldian, nirekin magisteritza egindako zenbait jendek bazekiela euskaraz.
‎Ospitale publiko batean jaio da »oso ondo atendituta, dena esatera», baina, Eliza, bankuak eta prentsa gelako aterik jo ere egin gabe sartu dira barrura. Ez dakit nork eta zein eskubiderekin esanda, Asier oraindik paperik gabeko etorkin bat besterik ez baita mundu honetan. Lehenbizi Eliza etorri zaio Asierri, jaio eta oso ordu gutxira.
‎Transferentzien gaiez berba egiteko hainbat harreman izan dugu Espainiako Gobernuaren ordezkariekin, baina berba politak baino ez ditugu entzun, harremanak harreman, aurrerapenik ez. Hainbat hedabidek egin ohi dituzten deklarazioak kontuan harturik ez dakigu nori kasu egin. PSEk gizarte segurantzaren transferentzia bultzatuko duela dio, bien bitartean, Espainiako Gobernuaren presidente-ordeak dioenez, eskumen hori estatuarena da eta ez da inoiz transferitua izango.
2005
‎Azkarragak esan zuen behin, ez dakit nor eta ez dakit zer, botijoa baino espainolagoa zela. Sailburu aparta da Joseba, baina adibide hoberik bazen.
‎Beraz, kontzentrazioa mantentzen dut, ez naiz hizketan hasten. Ez begiratu ez dakit nori, ez ibili hara eta hona... Neure baitan bilduta egoten naiz.
2006
‎Jende asko ikusten dugu han, hemendik joanda. Asko, euskal gobernuak igorriak; beste batzuk, ez dakigu nork igorri dituen. Eta ikusten dugu interesatuak direla hango arboletan euskaldunek egindako markak aztertzen, arbola horietako letrei begiratzen, zer erran nahi duten ikerketak egiten eta horrela, eta nik erran nahi nioke gobernuari garai hartan euskal gobernurik ez bazegoen ere, nola egon ziren artzainak Amerikan abandonatuta.
‎Publikoaren artean badago denetarik, niri ametsetan gertatzen zaizkit larritasun egoerak: hau ahantzi dudala, beste hori falta zaidala, ez dakit nor mintzo dela...
2008
‎Ez dakit Garzonek erabiltzen duen polizia, poliziak erabiltzen duen Garzon, edo Gobernuak erabiltzen dituen Garzon eta polizia. Ez dakit nork erabiltzen duen nor, baina interesen metaketak soilik ahalbidetzen du estrategia muturreraino eramatea.
Ez dakit nori irakurri diodan eskubideak erdiestearekin, emazteok emakumeagoak bihurtu genukeela. Baina nago ez ote gaituen bilatzen dugun hondar mugetaraino eraman feminitate horrek eredu maskulinoetan are gehiago gatibatzen eta halaz gizartearen bortitzaren menperago jartzen.
2009
‎Berandu da oraindik film laburra filmetako zailtasun handiak izan nituan. Ez dakit nork esan eban ez zala sekula filmau behar ume eta animaliakaz eta nik konprobau ahal izan neban hori egia borobila dala".
2011
‎Galduta sentitu nintzen. Ez nekien norentzat, ez nekien zergatik, ez nekien nola... Zentzu guztietan izan nuen krisia.
‎Gehiegizko informazioa dago, asko hautatu behar da. Adibidez, Twitter edota bitarteko berrien atzean ez dakigu nor ari den informazioa ematen. Manipulazio tarte handia dago.
2012
‎Biziki interesgarria da, mundua binperrez jartzen xerkatu baitute. Inork ez daki nor den emakume nor gizona. Argiaren eta ilunaren kontrastean ari dira, emakumeak zuriz eta gizonak ilunez jantziak.
2013
‎Nik ez dut sinatu behar! Zuk ez dakizu nor naizen ni!'. Aurpegira begiratu eta ez nuen ezagutu:
‎Euskararekiko harremanak urriak ziren, eta ni gazte nintzenean euskararen gaia ez zen aipatzen. Beraz, gazte nintzelarik, oso gazte nintzelarik, ez nekien nork zekien euskaraz familian.
‎Bai eta ikuspuntu askotatik: izateagatik, izateagatik, euskalki batean hitz egiteagatik, ez dakit noren aurrean aritzeagatik… Autoestimu falta handia dago hizkuntz gutxituen hiztunen artean eta hori buruan sartu diguten zerbait da. Hizkuntza gutxituen hiztunak askotan urpekariak bezalakoak gara:
2015
‎Oraindik ez daki norekin eta nola grabatuko duen disko berria baina kontzertu guztiak grabatuko ditu: " Abestien bildumatxo bat egin nahi dugu".
‎Horrelako dinamika sortu da gure artean, hilean behin egiten hasi garen hitzorduetan. Ez dakit nork eta nola abiatuko zuen baina geldiezina da. Beste hirurek ez dute deseroso ematen, orduko liburu, bideojoko, film eta afizio berberez edo antzekoez mintzo, mendreneko intimitateri leku egin gabe.
‎Atxilotu eta Madrilera gindoazela mozorroa jarri, postura mingarrietan bidaiatzera derrigortu, kolpatu, umiliatu eta denetik esaten zidaten: pederasta nintzela, ETAko kidea, ez dakit nor hil nuela… eta une batetik aurrera egoera hura ezin nuela onartu eta mutu eta gor gelditzea erabaki nuen: " Panpin bat zara, zure gorputza badute eta saia zaitez burua har ez dezaten", esaten nion nire buruari.
‎Beraien helburuetako bat zu suntsitzea da, horretarako beste pertsona batzuk salatu behar dituzu eta ondoren pertsona horiekiko egindako salaketak zure gainera botatzen dituzu. Nik argi dut izen horiek ez nituela nik esan, beraiek jarri zizkidaten ahoan, ez nekien nori buruz ari ziren ere.
‎Irriño herabea zabaldu zaio: " Ez dakit nor naizen", erran digu.
‎karriketan ari dira edo preso daude. Gazteok ez dituzte ezagutu OLP eta Arafat, eta haietako askok ez dakite nor den Marwan Barghouthi, ez bada preso palestinar bat gainerako 6.000ak baino zertxobait famatuagoa".
2016
‎" Mazedoniatik sartzen diren errefuxiatuak mafiako buruzagi baten lursailetik sartzen dira. Ez dakigu nork erabaki zuen horrela egitea baina trenez Presevo erdiraino iritsi zitezkeen. Aldiz, 10 kilometrora gelditzen dira lursail pribatu baten ondoan.
2017
‎Prentsa kontsumitzaile amorratua baino amorratuagoa naiz, paperean zein pantailan edo uhinetan; baina maiz, maizegi, sentitzen naiz amorratua, hitzaren beste esanahian hain zuzen. Esaterako, duela gutxi nengoen Aragoiko telebista ikusten (esana dut euskaldun atipikoa naizela); halako batean entzun nuen Bilboko Kafe Nerbionen kantatu omen zuela ez dakit nork 1930 urtearen inguruan, eta hor agertu ziren gaur egun Naja eta Maiatzaren Bia kaleen artean dagoen Kafe Nerbion izeneko tabernaren irudi batzuk. Ostatu hori 80ko hamarkadan zabaldu zen, jaun andreok!
‎Berehala etorri ziren oztopoak, ez baikenuen lortu udal enpresaren jabetza erregimena aldatzea, eta, beraz, udal enpresak kudeatzeko erregimena bete behar baikenuen nahitaez. Adibidez, uraren batzordeek asanblada erraldoi bat egin eta erabakitzen bazuten, kolektiboki eta lan handia egin ostean, hodi bat hemendik joan behar zela eta ez handik, bada hori ezin zuen enpresaren zuzendariak bakarrik erabaki, ez dakit nork eta badakit nork balioztatu behar baitzuten. Instituzioa ez da auto bat, bolante batekin, hara edo hona bideratu daitekeena.
‎Karrera hasita, irakasleek aginduta irakurtzen dituzten pasarteak izan ezik, ezer ez dute irakurriko. Larramendi aipatu, Axular… eta gehienek ez dakite nor izan diren ere.
2018
‎Gure ikasleak iristen dira unibertsitateetara eta tamalez, irakurpen maila ezin baxuagoa dute, ulermen maila arras apala eta mintzatzeko eskumen urria. Ez da harritzekoa, beraz, ez jakitea nor zen Gero idatzi zuen euskal klasikoa, edo Einsteinek zer landu zuen edo euskara batuaren sustatzaile nagusia Txillardegi izan zela
‎Egoera horretan, gure ikasleak iristen dira unibertsitateetara eta tamalez, irakurpen maila ezin baxuagoa dute, ulermen maila arras apala eta mintzatzeko eskumen urria. Ez da harritzekoa, beraz, ez jakitea nor zen Gero idatzi zuen euskal klasikoa, Einsteinek zer landu zuen edo euskara batuaren sustatzaile nagusia Txillardegi izan zela.
‎Beste herrialde batzuetan ere hau gertatzen da. Ez dakit nork esaten zigun Europan: " Zergatik ikusten duzue hain arraroa?
2019
‎" Hemen bizi da Imanol". Nik ez nekien nor zen. Eta geroago entzun izan nuen Imanolen musika oso gazte frikia nintzen, entzun nezakeen Serrat eta Imanol eta entzun nezakeen Kortatu eta Zarama, adoleszentzia garaian gustatzen zitzaizkidan bere kantak, batez ere erromantizismoa poro guztietatik zerienak.
‎Bestalde, fribolitatea izugarria da. Oso samingarria da jakitea aurrekontuak onartu direla ez dakit nork erabaki duelako ez dakit zer konpetentzia komeni zaigula, konpetentzien estatutu hori lege organikoa denean eta aspalditik beteta egon behar lukeenean. Oso mingarria da, zeren gure egunerokotasunarekin jolasten dute.
‎Baina uste dut borroka kolektibo bat egin dugula plazan egoteko eta zilegitasuna lortzeko, uste dut bide bat urratu dugula, eta nik ez ditut ahaztu nahi bide hori urratu dutenak. Adibidez, 1986ko Euskal Herriko txapelketan Kristina Mardaras aurkeztu ez balitz, beharbada Maialen [Lujanbio] edo Iratxe [Ibarra] edo ez dakit nor izango zen Euskal Herriko txapelketara joan zen lehenengo emakumea, hortik hamabost urtera, eta orduan bidea askoz ere atzerago edukiko genuen gure prozesu honetan. Bide hori aldarrikatzen dut, ez denak zaku berean egotea.
‎Egia esaten badizut, jaialdi handiek pereza handia ematen didate. Ez zait iruditzen musika entzuteko lekurik egokienak direnik, ez dakit nor etorri litzatekeen ni joateko, baina printzipioz orain nahiago dut bestelako kontzertuetara joan… Jaialdi txikixeagoak gustukoak ditut, hori bai.
2021
‎Eta egin behar duguna dela bertakotzea, bertako janzkera, bertako janaria, bertako hizkuntza eta bertako azentua gure egitea, eta ahal dela, desagertzea. Ez dakit nori aditu nion gehiago integratzen bazen desintegratu egingo zela. Zer esaten dugu integratu esaten dugunean?
2022
‎Azken aldian, euskal kulturari buruz entzun dudan diskurtsoa da transmisioa eten egin dela, gazteek ez dakitela nor den Mikel Laboa. Agian ez dago gaizki, agian aukera bat da, agian haria eten behar da.
‎Erregearenean bezain beste ez, dirudienez. Ez dakigu nor erotu den lehenago, CNIa edo Poloniako estatua, edo Ukrainakoa, edo hirurak batera. Baina sorgorgarriena isiltasuna izan da.
‎" Kaixo, ez dakit nor edo nortzuk zareten mezu hau idatzi duzuenak, nahiz eta imaginatu dezakedan. Emakume sortzaileon lana urtean bi hilabetetara mugatzea indarkeria da.
2023
‎Hiru urte edo izango nituen, eta liluratuta geratu nintzen. Ez nekien klasiko bat zenik, ez nekien nor zen Homero, eta ez zitzaidan axola klasikoen garrantzia kulturala. Besterik gabe, istorio txundigarria iruditu zitzaidan.
‎Gaur egun bezala, 1970eko hamarkadan ere ez zitzaien beraien iritzia galdetzen lesbianei. Ez genekien nor ziren ere ez, informazio horrek beraien karrera, eta beraz autonomia finantzarioa, arriskuan jartzen zielako.
‎Batetik, esan ziguten beraien borroka kolektiboa izan zela beti, gaur egun ezin zutela denek batera hitz egin, eta ez zuten nahi borroka indibidualizatzea, hau da, bakar batek hitz egitea taldearen izenean. Bestetik, taldeko kideak ez dira ezagunak, ez dakigu nor diren, eta gaur egun esango balute, beldur ziren horrek ondoriorik ekarriko lukeen beraientzat edo beste inorentzat. Adibidez, agian poliziak erabil lezake zer nolako sareak edo kontaktua zituzten berreraikitzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia