Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 8

2015
‎Benetan diotsuet arimak berak ere ez duela ezagutzen bere burua; izan ere, begira zer alde dagoen har itsusi batetik tximeletatxo zuri batera; bada, hemen ere alde bera dago. Ez daki nondik merezi ahal izan zuen hainbesteko ondasuna;, nondik etor zekiokeen, esan nahi nuen, ongi baitaki ez duela merezi?; bere burua Jauna goresteko halako desiraz ikusten du, non urtu egin nahi bailuke, eta Harengatik milaka heriotza jasan. Gero neke handi handiak eramateko desira sortzen zaio, beste gauzarik ezin baitu egin.
‎Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun honek nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi. Beraren barru barruan da poz hau, eta ez daki nondik eta nola etorri zitzaion, eta askotan ez daki zer egin, zer nahi izan ezta zer eskatu ere. Dena batera aurkitzen duela dirudi eta ez daki zer aurkitu duen, ezta nik neuk ere ez dakit nola aditzera eman, hainbat gauzatarako letrak behar zirelako.
‎Ongi egiten du haren gutuna eskuetan izan arte ez bidaltzea. Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez dezala jan esatea (premia handian baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu.
‎Irakur dezatela gure hasierako erregela; lasaitu gabekoa gordetzen dugula, Aita Santuak lehenengoz eman zueneko zorroztasunez, besterik ez; ikusten dutena baizik ez dezatela sinets, eta jakin dezatela nola bizi garen gu eta nola bizi diren oinetakodunak, eta ez diezaietela entzun: ez baitakit nondik ateratzen dituzten ez diren hainbeste gauza, eta haiekin egiten digute gerra.
‎Uste dut izango duela nolabaiteko ondorioa gutun horrek, bihotz bihotzez eskatzen baitiot erregeari hitz egiteko eta aditzera eman diezazkiola haien mende izan garen bitartean etorri zaizkigun kalteetako batzuk. Jainkoak barka diezaiela berorri ematen dizkioten hainbeste nekerengatik, ez baitakit nondik ateratzen dituen indarrak.
‎Jainkoak ekar dezala onez, ene aita. Konstituzioetan zerbait falta balitz, seinalaturik utz dezala, eta, mesedez, Pazko azken egunean predikurik egingo balu, beste egun bat igaro arte ez dadila irten, gaitz egin ez diezaion, ez baitakit nondik ateratzen dituen indarrak. Bedeinkatua izan bedi haiek ematen dituena.
‎4 Orain gure aitarentzat datozen gutun hauek, ez dakit noiz eman ahal izango zaizkion. Beldur naiz ez zaizkiola emango hemendik hilabete eta erdi baino lehen, eta orduan ere ez dakit nondik joango diren segurtasunez; izan ere, hemendik Soriara joan zen eta handik hainbat lekutara, bisitak eginez; horregatik, ez dakigu ziur non egongo den, ezta noiz izango dugun haren berri ere. Nire kontuen arabera, ahizpa gaixoak iristen direnerako Villanuevan izango litzateke; pena handia hartu dut, berak izango duen pena eta lotsagatik; izan ere, hain toki txikian ez da sekreturik izango, eta kalte handia egingo halako zentzugabekeria ikusteak; Beasera bidal zitezkeen berari abisu eman arte (bada, itzuli ziren lekurako ere ez zuten baimenik, beraren aginduz komentu horretakoak baitziren), eta ez beraren aurrean itzularazi.
Ez dakit nondik hartuko zuen hori, idatzi zuen zentsoreetako batek eskuizkribuaren ertzean. –Teresak berri bitxi hau, bere garaiko Flos Santorum etik jaso zuen, izenaren etimologian (Bartolomaeus) oinarriturik, Apostolua Ptolomeotarren jatorriko egiten baitzuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia