Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Arkeologo horrek indusketa bat egin ondoren beste indusketa batera joatea nahi du, dirua irabaztera, ez da esertzen lasai laborategi batean ateratako gauzak aztertzeko. Indusketa horietatik ateratzen diren gauzak biltegietan almazenatzen dira eta ez dira aztertzen, ez dira publikatzen, ez dakigu ezertxo ere horiei buruz. Horregatik esaten dut arriskugarria dela arkeologia hori.
‎Egunkarian dator albistea, artikulu labur batean. Eta txarrena... joder, txarrena da ez nekiela ezertxo ere. Joder!
2004
‎Munduko gizonik zoritxarrekoena izateko puntuan nengoen, eta ez nekien ezertxo ere!
2008
‎–Beñardoz galdetu didazu, baina hemen ez dakigu ezertxo ere. Basajaunak eraman edo lurrak irentsi ez badu, Ameriketara joango zen:
‎Niretzat ustekabe handia izan zen; ez nekien ezertxo ere, eta taldekide batek esan zidan dena telefonoz. Harrituta geratu nintzen, eta mingarria ere bada, baina futbolean horrelakoetara ohitu beharra dago.
‎–Beñardoz galdetu didazu, baina hemen ez dakigu ezertxo ere. Basajaunak eraman edo lurrak irentsi ez badu, Ameriketara joango zen:
‎Lehenengo eskoletan frogatu ahal izan dudan bezala, nire bezeroak ez daude bereziki interesatuta gaiarekin, beste hautazko batzuetako irakasleengandik ihesi datoz, antza, edo jaramon egin diote Anderson irakaslearen gomendioari?, eta ez dakite ezertxo ere Euskal Herriaz edo euskarari buruz: aurkezpen egunean eraman diedan mapa mutuan, gehien hurbildu denak Kaukaso aldean kokatu du Basque Country, eta Venezuela inguruan ipini duenari arrazoi puskarik baduela esateko zorian egon naiz.
‎Nik egun haietan ez nekien txintik ere adop  zioaren munduaz, ez nekien ezer halako erabaki batek eskatzen duen indarraz, pazientziaz eta diruaz. Ez nekien ezertxo ere, geure kaleetan gero eta neskato txinatar gehiago ikusten direla besterik. Ezjakintasuna ausarta dela diote eta guztiz egia da.
2010
‎ALIZIA. Ez, ez dakit ezertxo ere. Baina eseri.
‎Hala esaten zidan Juancarrek, eta hala esaten zuten komunikabideetan ere. Nik politikaz ez dakit ezertxo ere baina, hainbeste gauza esaten ziren zuri buruz...
‎Oso zaila da itxaropena galtzea; itxaropentsu iraunarazten digute orain artean aurkitu ahal izan ditugun mutiko guztiek. 2009 urte amaieran, topa egitera gindoazela, urte berri haren alde topa egin behar genuela esan nion Estela Carlottori Amonen Elkarteko presidenteari, hurrengo urteak izan behar zuela eta gure urtea, nahiz eta artean ez genekien ezertxo ere.
2011
‎Ez zuela sekula hitz hura aditu. Berak ez zekiela ezertxo ere sendagileok erabiltzen ditugun hitz arraroez, baina burmuinaren erdi erditik hitz hura etorri zitzaiola, eta baita mezu garbi bat ere: hura aztertzen arituko nintzela etorkizunean.
‎–Nik ez dakit ezertxo ere. Itxaron.
‎PAULA. Baina ez dakigu ezertxo ere, eta oso larri dago!
‎Bai, zuk usteko zenuen zeure bizitza ezkutatzen zeniola familiari, eta lortzen zenuen hein batean: aitak eta amak ez zekiten ezertxo ere. Nik bai, ordea.
2012
‎–Nola, bai? Zuk ez dakizu ezertxo ere! Ni 1952an jaio nintzen, Bigarren Gerra Mundiala bukatu eta zazpi urte geroago.
‎Etxera itzuli eta handik bost bat hilabetera, neskaren adiskideak guztiz larritu ziren hura bigarrenez desagertu zenean. Hiru egun igaro ziren, eta inork ez zekien ezertxo ere neskari buruz. Laugarren egunean Sena ibaiko uretan aurkitu zen gorpua, Rue Saint Andréko auzoaren ibaiertzetik gertu, Barrière du Rouleko auzo bakartutik oso urruti ez dagoen gune batean.
‎Zeren eta urrutieneko arrotza hurbileneko auzotarra bezalaxe hartzen baitute, eta noranahi doalarik ere bere etxean bezalaxe sentitzen da. Modu onak eta gizalegea goren mailan betetzen dituzte, baina ez dakite ezertxo ere zeremoniez. Ez dira melengak izaten beren potto eta pottokekin; aitzitik, hauen heziketan jartzen duten ardura adimenaren araberakoa izaten da guztiz.
‎LUKAS. Zaude isilik! Zuk ez dakizu ezertxo ere!
2013
Ez dakizu ezertxo ere.
‎Bistakoa da ez dakigula ezertxo ere onddoez.
2014
‎–Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak? (Bizitza Liburua, 23, 11).
‎Jakin, ez daki ezertxo ere ezertaz ere.
‎Lana kenduta ez dakit ezertxo ere egiten.
2015
‎1968ko maiatza ez baina ekaina izan zen, Txabi Etxebarrieta Tolosako Benta Haundin hil zutenekoa; guk artean ez genekien ezertxo ere gauza horietaz, ordea, eta Perikok ere ez zizkigun argituko. Beharbada barre egiten zuen guk Parisko maiatzaz galdetzen genionean, beharbada erruki onbera bat sentitzen zuen, edo geure baitan bere burua hamar urte gazteago ikusten; berdintsu dio, honezkero.
‎Ibai-Ertzi buruz ari ginela, ea haren anaia bisionarioaren berri ba ote nuen galdetu zidan, edo ea Jexux Letek bere anaiaren aipamenik egin ote zidan berarekin egon nintzenean. Ezetz nik, ez nekiela ezertxo ere, eta inork ez zidala ezer aipatu Leteren anaia horretaz. –Isiltzea nahiago izango zian?
‎Geologiaz ez dakit ezertxo ere eta deskuidatuta egon naiteke beraz, baina oso behartua eta sinesgaitza iruditu zitzaidan argumentuko aitzakia hori, herria eraiste eta berreraikitzearen ingurukoa; bestalde, lehen Txomin Agirrerengan salatu dudan ikuspegi murritz horren amaraunean erori nintzen ni ere: Somorrostro aldeko istorio bat zela hura, alegia, eta imajinaezina beraz euskaraz egin ohi den eskualdeetakoren batean.
‎Noski, galdetu eta itauntzearekin batera sagardo goxoari ekiten nion, gustuaren gustuz. Badakit dozena bat sagardotegi bisitatu nituela, handik aurrerakoaz ez dakit ezertxo ere, ez bainaiz akordatzen ezerekin! Azkenerako komunik bazegoen besterik ez nuen galdetzen.
‎11 Hura nire inperfekzio hain handiak ulertuz joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
‎–Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak? (Bizitza Liburua, 23, 11).
‎Dena dela, horiek adierazteko Jainkoaren laguntza zuela uste zuen berak: . Eta nik ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak? (Bizitza 23, 11).
‎hiru soriar, arabar bat, Bilbo Ezkerraldeko bat eta pare bat Donostia ingurukoak. Esan beharra dut ez nekiela ezertxo ere erdaraz, baina ikaskideekin jarduteko arazorik ez nuen, ia denak euskaldunak baitziren. Hala ere, bi arazo sortu zitzaizkidan:
Ez dakizu ezertxo ere ez haurrak zaintzeari buruz.
Ez dakit ezertxo ere ez kirolen inguruan.
2016
‎Egun batez EMA282rekin harremanetan hasteko agindua jaso genuen. Nik ez nekien ezertxo ere horretaz, ez zergatik ordurarte ez, eta bat batean bai. Uste dut Txema Monterok esan zuela alderdi militarizatu bateko partaide sentitzen zela.
‎A: Ez nekien ezertxo ere.
2017
‎Gorroto adierazpen bat da lodifobia, eta osasuna izaten da gorroto hori sostengatzeko argudio nagusietako bat. Hasteko eta behin, diskurtso medikua estamentu zalantza ezina da gaur egun, uste dugu ez dakigula ezertxo ere gure gorputzaren osasunaz, eta sendagileak, bata zuria jantzirik, hark bakarrik esan diezaguke zer den ona eta zer txarra. Erdi Aroko herritarrek nolako harremana apaizarekin, halakoxea guk gaur egun sendagileekin.
‎Bizilagun batek kontatu dit gauez lo egitea kosta egiten zaiola bere ama hil zenetik. Gure etxetik bi pausotara bizi da, eta egunero egiten dugu topo, baina nik ez nekien ezertxo ere ez. Nola antzemango nion, aspalditxo ingurura begiratzeko ohitura galdu egin badut?
‎– Ez dakit ezertxo ere, jauna. Gu hementxe bizi gara sukalde zokoan eta ezer gutxi jakin genezake.
‎36ko uztaila zen. Herritarrik gehienek ez zekiten ezertxo ere Afrikako militarren matxinadaz; fabrikan zebiltzan batzuek bai, baina baserritarrek nahiko lan zuten belarrekin eta. Gure aitak ere, paper olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan, hurrengo Sanbartolometako festa asmoak ez baziren.
Ez zenekiten ezertxo ere. Zuen amak ez zizuen esan eta.
‎–Zuk ez dakizu ezertxo ere nire bizitzaz, Baba, defendatu zen Beire.
2018
‎Baina horretaz guztiaz, oraingoz, ez zekiten ezertxo ere. Oraingoz ostirala zen, iluntzeko zazpiak, liburu denda alternatibo bat, Jonek grabatutako dokumentalaren estreinaldia.
‎Baina orain benetan boxeatzen zekiela erakutsi behar zuen eta beldur zen ez ote zen barregarri geratuko. Ez ote zen argi geratuko ez zekiela ezertxo ere. Horregatik behar zuen Baba.
2019
‎Nik egun haietan ez nekien txintik ere adopzioaren munduaz, ez nekien ezer halako erabaki batek eskatzen duen indarraz, pazientziaz eta diruaz. Ez nekien ezertxo ere, geure kaleetan gero eta neskato txinatar gehiago ikusten direla besterik. Ezjakintasuna ausarta dela diote eta guztiz egia da.
‎Laster hotsa zabaldu zuen eliz barrutian. Txangoan izan ziren andereño eta irakasleek ez zekiten ezertxo ere. Inork ez zekien Tom eta Becky baporean itzuli zirenik.
‎gero, behin baino gehiagotan aitortu zuen ez zuela arrastorik txikiena ere nola gertatu zen; gaua adiskidearekin igaro, eta etxera itzuli zen, izuturik. Ordu arte ez zekien ezertxo ere homosexualitateaz, ezta, halakorik, izan zitekeenik ere.
‎Saiatu hadi konprenitzen. Hiri halako zerbait gertatuz gero, arbuiatu egingo haut. Nik ez nekinan ezertxo ere. Bekatua!
‎Ingalaterran, Havelock Ellisek kontatzen duenez, dama batek galdegin zien erdiko klaseko sei emakume ezkondu buruargiri nola erantzun zuten eztei gauean: guztientzat, koitoa shock bat izan zen; bik ez zekiten ezertxo ere; besteek, bazekitela uste, baina berdin berdin erasan zien psikologikoki. Adlerrek ere behin eta berriz azpimarratu du nolako garrantzi psikikoa duen desloratzeak.
‎Gobada ontzi baten inguruan negu bat gutxienez igaro ez duenak ez daki ezertxo ere mota jakin bateko ezaugarri eta emozio txit hunkigarri batzuez.
‎Neskatoak barruko arropan orban susmagarriak aurkitzen dituenean, pentsatzen du beherakoa duela, odoljario hilgarriren bat, gaixotasun lotsagarriren bat. Havelock Ellisek Ameriketako Estatu Batuetako goi eskola bateko 125 ikaslerekin 1896an eginiko inkestan, 36k ez zekiten ezertxo ere lehenbiziko hilekoak izan zituztenean, eta 39k, oso gutxi; alegia, erdiak baino gehiago ez zeuden jakinaren gainean. Helen Deutschen arabera, 1946an antzera zeuden gauzak.
‎Hemezortzi urte nituen, eta aurreneko txanda zen hilekoa jaisten zitzaidana. Ez nekien ezertxo ere haren gainean[...] Gauean, odol galera ikaragarriak izan nituen, koliko handi batzuk ere bai, eta ezin izan nuen batere deskantsurik hartu. Goizean, bihotza taupaka amarenera korrika joan, eta aholkua eskatu nion, negar zotinka.
‎–Hik ez dakik ezertxo ere, egin zuen marmar besteak?. Basoa duk, ez hiru edo lau zuhaitz, baizik eta, ez zekiat nola adierazi, edonora begiratuta ere dena zuhaitza.
‎Ospitaletik dei bat jaso dut, nire semea koman dagoela esanez, eta hor hasten da istorioa. Bertara agertzen naizenean, ohartzen naiz ez dakidala ezertxo ere nire semearen bizitzaz. Gelara sartu orduko ezagutzen ez dudan mutil bat aurkitzen dut bere ondoan, eta denbora pasa ahala jende gehiago agertzen da.
‎Iñigo Urrutxurto nire lagunak kontatu zidan berak aiahuaskarekin izandako abentura, eta azkenean ez zitzaion ezer gertatu, ezer, esan nahi dut, alderatzen badugu Dafnek harrapatu zuen goraldiarekin, adibidez. Berak esplikatu arte nik ez nekien ezertxo ere sustantzia horri buruz. Aiahuaskaren erritua deitzen zion, Perun barrena ibili zenean burutu omen zuen.
‎Ez badakizu zer dakizun, ez dakizu ezertxo ere.
2020
‎Kapitainak laurogei urtetik gora zituen, eta ez zekien ezertxo ere itsasoko arazo eta gorabeherez. Baina bera zen ontziaren jabe eta horregatik zeraman kapitain titulua.
‎Bera eta goleta, alegia. Bere hiru lagunez ez zekien ezertxo ere.
‎Baina nik ez dakit ezertxo ere. Nik ez dakit.
Ez dakigu ezertxo ere.
‎Hori guztia egin nahi dituzten bisitei dagokionez. Izan ere, nahi hortatik haratago ez dakigu ezertxo ere. Ez zer mezuren inguruan egingo diren bisitak, ez noiz, ez zer maiztasunekin...
‎Kolpeak buruan. Ordura arte, ez nekien ezertxo ere. Hotzikara batek hartu zidan gorputz osoa.
‎Hura pertsona orekatu bat da, etxe maitekor batean hazia. Uste du mundu guztia ona dela eta ez daki ezertxo ere.
2021
‎Itxuraz ez zekiten ezertxo ere ikusmenaz.
‎Ez. Berak ez daki ezertxo ere zer gertatzen ari den.
2022
‎Ez dela ba herensugea! Ez dakizue ezertxo ere euskal mitologiaz... Baina bai, onartzen dizut gonbidapena.
‎–Horregatik zuen halako interesa bertan gertatu zena jakin ez zedin, hainbeste gorrotatzen dituen ardi galdu horietako bat izan zelako bera ere gaztetan. Ziurrenik orain komentukide dituen mojek ez dakite ezertxo ere.
‎Has gaitezen honetatik: nik ez dakit ezertxo ere. Noizbait zerbait ikasi nuen, baina batek daki ahaztu egin ote dudan, edota nire ezagutza guztiek ez ote duten ezertarako balio; edonola ere, emaitza da une oro Amerikaren aurkikuntzara iristen naizela.
‎–Andere, nik ez dakit ezertxo ere –esatearekin batera negarrez hasi zen.
‎Ezta Ahmeden gorputzekoak ere. Ez dakizu ezertxo ere. Munduak Ahmeden eta bion atzetik askatu zituen lehoiak, lehoi gosekilak, eta gero ikuskizunari begira geratu zen:
‎Hobe jelosiazko istorio bat besterik ez balitz. Nitaz, bere ama propioaz, Khadijak ez zekien ezertxo ere. Ezertxo ere ez nire iraganaz, nire historiaz, nire sufrimenduaz, nire pobreziaz, Allalenaz geroztik herritik egotzi ninduten gurasoez.
‎Asteak, hilak eta urteak ere ez dituzte kontatzen, ilargiaren bidez bakarrik baitakite iragan denbora izendatzen. Idazkerari dagokionez, izan santua nahiz profanoa, ez dakite ezertxo ere. Zerbait adierazten duen zeinurik ere ez dute" 79.
Ez nekien ezertxo ere ez.
2023
‎Ez, ezin ditut haiek eredutzat hartu. Haien amak pobreak ziren eta ez zekiten ezertxo ere umeen zaintzaz. Ni ordea apartamentu moñoño batean bizi naiz, bainuontzi puzgarri batekin, haurtxoak pisatzeko baskularekin eta ipurdirako pomadarekin, ez da inondik ere gauza bera, eta buruz ikasia dut psikoanalisiaren madarikazioa," bizitzako lehen hiru urteak erabakigarriak dira".
‎Samurtasun eta adeitasunezko irudiak baizik ez ditut gordetzen. Nik ez dakit ezertxo ere kontrarik ametitzen ez duten familiaburuez, etxejaun odolberoez, gerrako edo laneko heroiez; ni nire aitaren alaba naiz.
‎Horregatik ez naiz batere harritzen diktaketa batean" etxe bakoitzak bere usaina du" entzutean, baina nire gelakideak aztoratu egiten dira zeharo, bai zera, zer esan nahi du horrek, besteen etxeei kiratsa dariela? Iruditzen zitzaidan ez zekitela ezertxo ere bizitzaz. Bisitaldietan luze gelditzen ginen, luzeegi nire hanka urdurientzat, eta gau aldean neure buruari galdetzen nion zergatik ez zuten argirik pizten, haien aurpegiek ilundian nola dirdiratzen zuten begira.
‎–Ez, ez dakit ezertxo ere. Zer gertatzen da?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia