Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 53

2000
‎Eta nik pentsatzen nuen zenbatetan mintzatzen zen aita defunktua ezin gogarago jauregiaren urrezko etorkizunaz eta nola bihurtu zuen Mattin etorkizun hartako ardatz eta amets; ordea, biak ere hilik zeutzala, ez zen etorkizunaz sobera prometatzerik ez geroaren benturan ibiltzerik, zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen, gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria. Eta zeren, Kristok erran zigun bezala, ez baitakigu eguna eta ez orena.
‎—Hara, familiako altxorra desegiten ari ninduan oharkabean! Ez dakik egun edozein funtzionariok hau bezalako Volvo bat eskuratzen ahal duela, interes gutiko mailegu baten bitartez. Eros ezak berria, merkatuak eskertuko dik-eta!
2001
‎" Lehendabiziko urtean ez nekien eguna ala gaua zenetz. Kaiolan dagoen papagai bat bezala nintzen."
2003
‎Senide gehienek etxekoak desagertu zirela dakite. Ez dakite ez non, nola eta noiz hil zituzten eta ez dakite egun hartatik gorpuak non diren.Senitartekoek bederen ez dituzte etxekoak ahaztu eta ez dakitena ezagutzeko gogoa dute. Jendearen eskaerak kontuan hartuta, Aranzadi Zientzi Elkarteak hitzarmena sinatua du Eusko Jaurlaritzarekin Euskal Herriko eta inguruetako makina bat hilerritan eta zulo galduetan lurra astindu eta fusilatuen arrastoa bilatzeko.
2005
‎–Bai, badakit, baina ez dakit egunez egin beharrean gauez egin ditzakezun ordu horiek, batzuk behintzat?
‎Ez zaitut gaitzesten. Sortzen eta hazten garenean ez dakigu egunak zerekin beteko zaizkigun: bakoitzak bere gurutzea badu ekartzeko eta eramateko.
‎Zuk, orduan, gauzak bere girora ekartzeko, txondorra zenbat denbora egongo ote zen piztuta galdegin zenion behin. Ez baitzenekien egunak edo asteak zituen egur hark guztiak ikatz bihurtzeko. San Joan eguna pasatuta ere, txondorraren sabelean suak iraungo zuela esaten zuten batzuek.
2006
Ez dakit egun hartan justu, baina eguntsu haietan hasi nintzen sentitzen ordutik utzi ez nauten zorabiotxoak. Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut, bolada batzuetan, ia egunero?
2007
Ez dakit eguna ala gaua denez zuretzat, baina nagoen tokian oso iluna da. Badakit irakurriko nauzularik handitua izanen zarela, baina hala ere, idazten dizut, etxean banengo bezala.
2008
‎Ez dakit 2008ko ekainaren 27a Euskal Herriaren historian urrezko letretan idatzita geratuko den. Ez dakit egun historikoa izan zen ala ez; hori denborak esango digu, baina bai izan zela egun garrantzitsua, eta ondorio positiboak ekarriko ditu gainera. Gure herriko egoera politikoa desblokeatu nahian, bakea eta normalizazioa bilatu nahian, Eusko Legebiltzarrak herriari hitza ematea ahalbidetuko duen legea onartu zuen.
2009
‎Munduko bi ligarik onenak dira, eta ez daukat lehentasunik, nire jokoa garatu ahal dudan tokiren batetara joatea izango litzateke garrantzitsuena, hobera egiten jarraitu nahi dut, eta une honetan hori Osasunan ondo egiten ari naizela uste dut. Ez dakit egunen batean egingo ote dudan ala ez, baina ez daukat presarik jauzia emateko, erantzun du Azpilikuetak.
Ez dakit egunen batean Iru, ea Detroiten gisakoa izanen ote den eta agur egin ote diogun Wolkswageni nazionalizatu dutelako. Seguruenik nahikoa nazionalizatua dago gaur egun ere, diru laguntzen gero eta menpekoago.
2010
‎Nolanahi ere, begiratua izate horretan atsegin ilun bat nabaritu zuen, eta kilika berezi bat sabelaldean, batetik gozoa, bestetik artegagarria. Denboraren neurria nahastuta, Nereak ez zekien egun hartan ohi baino arinago jantzi ote zen, ala besteetan baino astiroago; dena dela, aldatu eta ohean sartu eta gero ere, kilika gazi gozoak sabelean jarraitzen zuela sentitu zuen, baita sabelpeko haragi izurretan ere.
2011
‎Bai, galdetu baihidan ea ostiralean joana nintzen euskaltegira, Barikuan ez nintzan joan, ederki asko nekinan, bai, ez hintzela agertu, esan gabe ere?. Esan baihidan deitzekoa hintzela, ez hekiela egun hartan edo biharamunean nintzen alde egitekoa, baina hots egiteko asmoa bahuela, ea harrapatzen nindunan etxetik irteterako. Ez ninan esan eskegiko nuela nahi baldin bahuen, heuk deitzeak egingo zidan ilusioa bizi ahal izateko besterik ez bazen.
‎Belarra errodatu genuen egunean bazkaltzera joan ginen, gero bainatzera? Ez dakizu egun horretan amaitu ahal izango duzun, baina egiten ondo pasatzen duzu, eta arriskuak har ditzakezu. Amuak egin nuenean denek esaten zidaten hasiera, filmeko zatirik bortitz eta potenteena, amaierara aldatzeko, eta nik bestela nahi nuen, indartsu hasi eta gero istorioa mantendu, helburua ez zelako jendeari bukaeran ezustekoa ematea.
2012
‎Kar kar kar. Ez dakit egun hori iritsiko den, baina, dena dela, hori gai politikoa da teknologikoa baino gehiago. 60ko hamarkadan, uste zen gaur egun aski izango zela lauzpabost orduz lan egitea, baina begira nola gauden.
‎MALEN. Oraindik ez dakigu egun zehatza, baina uda aldera pentsatzen dut.
2013
‎Poz pozik nator. Aizu, ez dakizu egun bakar batean zenbat ikasi dudan. Zein desberdinak diren teoria eta praktika!
‎LEIRE. (Urduri) Ez! Ez dakit egun horretan geratu nintzen trago bat hartzen edo aurreko batean izan zen...
‎LEIRE. (Urduri) Ez! Ez dakit egun horretan geratu nintzen trago bat hartzen edo aurreko batean izan zen...
2014
‎Teknika honi euskaraz Txantilloi deitzen zaio baina ezagunagoa da ingelesezko stencil izenarekin. Onartu beharra daukat laguntza jaso dudala plantillak muntatzeko eta margotzeko orduan ere, bestela ez dakit egunerako amaituko nukeen.
Ez dakit egunez gogoko zaitudan.
2015
‎Kalabozo banatan egon ginen, eta hiru galdeketa egin zizkidaten. Denboraren nozioa guztiz galdu nuen, ez nekien eguna edo gaua zen, noiz egin behar nuen lo edo noiz iratzartu. Han pasatutako bost egunetan indarrik gabe, nekatuta eta urduri egon nintzen,.
‎Horretan nuntzioa, Luigi Dadaglio, bizkor ibili zan, ze obispoa hil eta segiduan ez dakit egun gitxira ala ordu gitxira, Bilborako Administradore Apostolikoa deritxan kargudun bat izentau eban obispoaren ordekotzat, Aita Santuak agindutakoa. Hori izan zan don Jose Maria Cirarda, Santanderren obispo egoana.
‎Beti ibili izan naiz zalantzaren ate zubia erabat zeharkatu gabe, itxaropenaren zirrikitutik arnasa apurra hartu ahal den bitartean. Ez dakit egunen batez eta gutxien espero dudanean, nonbaiten elkarrekin topo egingo ez ote dugun... Eta ez dakit topo egitea nahi dudan ere...
‎11 Ni biziki poztu ninduen fundazioa egun hartan egin izanak, David erregearen ofizio liturgikoa zelako, ni haren debotoa bainaiz. Gero goiz hartan Gotzain agurgarriari mezua bidali nion, oraindik ez bainekien egun hartan joango zen ala ez. Bera gero hara joan zen karitate handiaz, gurekin beti izan baitu.
‎Kalabozo banatan egon ginen, eta hiru galdeketa egin zizkidaten. Denboraren nozioa guztiz galdu nuen, ez nekien eguna edo gaua zen, noiz egin behar nuen lo edo noiz iratzartu. Han pasatutako bost egunetan indarrik gabe, nekatuta eta urduri egon nintzen,.
‎Idealizazioa ezinezkoa zela, Diktadorea hil zen egunaren ondoren ikusi zen batez ere. Agurea egun hartan benetan hil zenik ere ez da sekula konfirmatu, zeren eta ez dakigu egun haietan hil zen bene benetan frankismoa, autopsiarik ezin izan zaiolako egin oraindik frankismoari.
2016
‎Bestalde, Gabarraren auzia oso kuriosa da. Ez dakit egun jokalariek zer iritzi duten baina elkarrizketatu nituenean beldur ziren ez ote ziren lotsagarri geldituko eta ez zuten Gabarra atera nahi. Neure ustez Bilbon, eta emakumeen futbolari buruzko kapitulua idatzi dut, jendea emakumeen futbola ikusteko gogotsu dago.
2017
‎Vigilate itaque, quia nescitis diem neque horam. Zaudete prestik eta iratzarririk, zeren ez dakizue eguna eta ez orena.
‎Mandoetan ni izan nau erakustun. Ez batean ez bestean ez daki eguna eta gaua bereizten, ni baino 4 urte zaharragoa izan arren. Orain hemen egon behar luke, alfer alaenak, bezeroen puskez arduratzen.
2018
‎Areago, ez nuen imajinatu aukera hori laster irits zitekeela Euskal Herrira. Egia esateko, ez dakit egun existitu ere egiten den.Tallinnek 450.000 biztanle inguru ditu eta urte gutxian hazi egin da modu izugarrian. Baina, ez populazio aldetik.
‎Fantasia politikoaren logika honela laburtzen du: ez dakigu egun zer den sozialismoa, baina halere sozialismoa da gure arazoen erantzuna. Ezker independentistak sozialismoa erabiltzen du fetitxe bezala, ordena globalak ezarritako lege neoliberal kontrasubiranista eta kastratzailea desonartzeko.
2019
‎–Zuek egin zenuten legez?, geronek egiteko gizonek egiten dutena? Ez dakit eguna iritsiko den, ez dakit indarrik izango dugun inoiz, ez dut nik ikusiko, zaharregia naiz-eta, baina inoiz gertatzen bada, ez dadila izan zuen akatsa errepikatzeko. Izan dadila behin etorri zitzaizkigun gizon haiek eraikitako guztia eraitsi eta geronen mundua, lehen zenaren antzekoa, edo bestelakoa, agian, berreraikitzeko.
‎Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte. Batek ez daki egunari, bere sanoenean hartuta, zein ordu dagokion, ez noiz amaitzen den eguna edo noiz hasten egun berria. Kaleko farolen argiak gau osoa berdintzen digute gainera.
‎Aurrekoaren oso antzekoa gertatu zen bigarrena ere. Ez dakit egunak, asteak edo hilabeteak pasatu ote ziren bata eta bestearen artean, baina leku berean geunden biok; alegia, azken hatsa eman nuen bazter hartan, eta nire laguna basoaren erdian galduta zegoen lehen bezala, bere lekutik mugitu gabe.
2020
‎Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako batean. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordubete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe.
‎Jatorriz paristarra zen sendia, eta euskaraz ez zekiten egunonik ere. Ziburun ez baitzen horrela, antzeko zerbait espero zuen Josefinak zubiaren bertze aldean ere.
‎Batzuetan, zenbait jokalari gelaren batean biltzen ginen edo hotelean bertan beste tokiren batean. Ez dakit egun horretan zer gertatu zen. Kontua da, 3.000 pezetako isuna jarri zidatela.
‎Inori axola balio bezala. Ez daki egunaren zein unetan hilko den. Baina besteen gorputzaren absentzia berean.
2021
‎lehen, bi hankak nituenean, emakume kurdu gisa egiten nuen borroka; orain, pertsona behartsu gisa ere bai. Oraindik ez nago nekatuta; ez dakit egunen batean nekatuko naizen, edo emakume eta kurdu jaio naizelako daukadan indar hau. Indar horri esker, etengabe borrokan egiteko gaitasuna daukat.
‎Bere amak erditutako hamargarren umea udaberrian jaio zen, maiatzaren hamargarren egunean. Ez dakit egun hartan bero egingo zuen Kanarietan, baina txakurraren hotz argala egiten zuen 77 urte geroago, Madrilen, urtarrilaren 4ak idazlearen heriotzaren berri ekarri zuenean eta 30.000 lagun azken agurra emateko bildu zirenean. Inoiz ikusi gabeko jendetza.
‎Doktrina katolikoa, oraintsu arte pulpituetan eta ezkontzako ikastaroetan indarrean egona, Sabino Arana Goirik zioen berbera zen, ez dakit egun zer dioten baina. Ez dugu ezer esango oraindino emazteak apaiz ez egiteko katolikoen artean erabiltzen diren argudioez, ni txikia nintzelarik entzuten nituen sermoietan esaten zutena egun ukatu egiten baitute:
Ez dakit egun bat ote daramadan hemen edo bost urte. Gau eta egun daukat argia pizturik, ez dakit goiza edo arratsa den.
ez dakit egunen batean osoki maitatu ahal izango dudan
‎Etxekoek oraindik ez didate ezer aipatu. Ez dakit egun hauetan zerbait hitz egin duzuen edo ez. Hurrengo kartan esatea daukazu.
2022
‎Denbora joan ahala, gainera, gero eta okerrago daudela azaldu dute, eta horrek are kezka handiagoa sortzen die. " Inoiz ez dakigu egun horretan zer izango dugun: oraintxe buruko mina da, gero eztarrikoa...
‎Saioa Alkaiza Guallar: Aurretik ez nekien egun batek zenbat alda dezakeen pertsona baten bizitza. Nire aurreikuspenetan ez zen sartzen txapela, ez nion nire buruari hori planteatu ere egin.
Ez nekien egunen batean ezinezkoa izango zitzaidala biziari eta jendeari buruz ditudan ideiak aldatzea, ez nuen uste nire heriotza ehun aldiz iragarri ahal izango nukeela heriotza higatu gabe ere, praktikaezina den arte, hurretik ikusten diren magia truku horiekin gertatzen den bezala, ez nuen uste gero baino gero gehiago sinetsiko nukeela eta segurtasun horrek izutuko ere nindukeela, ez, hil nahi i...
‎Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako bat. Irribarre egin zidan Yleniak," liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordu bete?" esan nahi izan balit bezala," zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu dendari?"; baina esan, egiaz," aukeraketa ona egin duzu" esan zidan, egonarririk galdu gabe.
2023
‎Ordu asko entrenatu behar da, eta atseden asko hartu behar da... Ez dakit egunen batean gizarte lanean ariko naizen; oposizioetarako izena eman dut, baina gaur gaurkoz oso zaila da kirolarekin uztartzea.
‎Ziega iluna da, leihorik gabekoa eta Inaxiok ez daki eguna ala gaua den, eta aspaldi galdu du denboraren nozioa. Edozein unetan itaunketak egiten dizkiote, lokartzea lortzen duen bakoitzean, esnarazten dute, oihuka, ate kolpeka, mehatxuka.
‎Kalean zihoan jendea begiratzen nuen. Haiek ez zekiten egun hartan nik estreinaldi handia izango nuenik. Munduaren zilborra nintzela sentitzen nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia