2015
|
|
–Nik ez dakit; idazteko agindu didanari galdetu behar, ni ez bainago nagusiekin eztabaidatzera behartua, haien esana egitera baizik; ez litzateke, gainera, ongi egina izango. Egiaz esan ahal dizuedana da, nik oraindik esperientziaz
|
ez
nekienean eta neure bizian jakingo nuenik ere burutik pasatzen ez zitzaidanean (eta arrazoiz, poz handia zitekeelako niretzat zerbaitetan Jainkoari poz ematen niola jakitea edota zantzuetatik hori ateratzea), liburuetan Jaunak bera zerbitzatzen duten arimei egiten dizkien mesedeak eta ematen dizkien pozak irakurtzen nituenean, poz handi handia ematen zidan eta horrek Jainkoa biziki gorestera zera... Bada, nire arimak, hain kaskarra izanik, hori egiten bazuen, onak eta apalak zirenek askoz ere gehiago goretsiko dute; eta behin gorestearren soilik, oso ongi dator esatea, nire iritziz, eta kontura gaitezela zenbat poz eta atsegin galtzen ditugun geure erruz.
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non
|
ez
baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez dio egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
|
|
Eta on handia da zer egin behar duen jakitea, honelako edozein egoeratan aprobetxatuz joateko. Izan ere, nik asko ikusi dut eta denbora asko galdu dut zer egin
|
ez
nekielako eta pena handia ematen didate hona iristen direnean beren burua bakarrik ikusten duten arimek; izan ere, liburu espiritual ugari irakurri dudan arren eta kasu honi dagokiona ukitzen duten arren, gutxi azaltzen dute, eta hartan oso aritua den arima ez bada, asko azaldurik ere, nahiko zail egingo zaio ulertzea.
|
|
21 Jauna bihotz bihotzez gorets beza hona iritsi den arimak, haren eskutik penitentzia egiteko gorputzeko indarrak, edota letrak eta arimak Jainkoagana eramateko talentuak eta askatasuna predikatzeko eta konfesatzeko jaso dituenak.
|
Ez
daki eta ulertu ere ez du ulertzen zein ondasun handia duen, Jaunaren zerbitzurako ezer egin ezina eta beti ugari hartzea zer den probatzetik igaro ez denak. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik eta gorets bezate aingeruek, amen.
|
|
Eta nahiko da, hori eginez gero, beraiek zer janik gabe geratzen direla, limosnak gutxi direlako eta ez luketelako esango, jan gabe geratu baizik, eta hau gutxienekoa da. Ni hor nengoenean, ardura hartzen nuen ezer falta
|
ez
zekien eta ez zen gastatzen komentukotik. Gauza guztiak izan ohi dira hasten diren bezala, eta hasiera horretatik gaitz handiak etor daitezke; horregatik, kontuan har beza berorren aitatasunak asko doakigula horretan, eta ahizpak biziki poztuko liratekeela berorren aitatasunak Pedro Hernándezek egin eta berretsi zituen aktak gorde daitezen nahi duela jakiteaz.
|
|
Poztu naiz benetan nireak ez galtzeaz, ama priore ordeaz nuen iritzia agertzen nuelako han, berorren agurgarritasunak hobeki jakingo duen arren zer komeni den berorren etxean; hala ere, nik diotsot, zentzugabekoa dela oso ama prioreak eta priore ordeak osasun eskasa izatea. Eta baita ama priore ordeak irakurtzen eta korukoa ongi
|
ez
jakitea eta konstituzioaren aurka doa. Nork esaten dio berorren agurgarritasunari arazoren bat balego, nahi duena bidali ezin duenik?
|
|
9 Nik diotsot berorri poz pozik naukala. Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten dio egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri
|
ez
badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
|
|
3 Begira, ene alabak, era askotara kalte egiten baitute; ez uste izan haiek gugan irudikatzen dituzten gozotasun eta atseginak Jainkoarenak direla guri sinetsaraziz soilik; hau, hein batean, uste dut egin dezaketen kalterik txikiena dela; gainera, gerta daiteke horrela bizkorrago ibilaraztea; izan ere, gozotasun hartaz bazkaturik, ordu gehiago ematen dute otoitzean; eta haiek deabruarenak direnik
|
ez
dakite eta gozotasun haien duin ez direla uste dutenez gero, Jainkoari eskerrak eman eta eman aritzen dira, Hura zerbitzatzera behartuago ikusiko dute beren burua, eta Jaunak mesede gehiago egin diezaien saiatuko dira, haren eskutik datozelakoan.
|
|
Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da. Maite dutela hark
|
ez
jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio. Horregatik ezer ez dela sinets dezatela nahiko nuke nik eta ez diezaiotela jaramonik egin.
|
|
Hemen, dirudienez, lan pixka bat egin dezala nahi du, hain atseden handiz izanik ia sentitzen ez bada ere. Adimena da atsekabea ematen diona; ez du hori egiten hiru ahalmenak bat eginik daudenean, haiek sortu zituenak etenda uzten dituelako; izan ere, ematen duen pozaz, guztiak jartzen ditu zerbait egiten, haiek nola
|
ez
dakitela eta ulertzerik ez dutela.
|