Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎a) euskalduna, b) elebiduna, d) gazteleraduna. Kontuan eduki gabe, adibidez, herri euskaldunetan badirela euskararik ez dakitenak eta baita Tafallan zein Tudelan euskaldunak ere, euskara gaztelera baino hobeto menderatzen dutenak. Hala denean, gizon bakoitzak zuzenean, berarekin darama edonora bere foru pertsonala, erkidego edo komunitate baten barnean ezinezkoa baita bestela jokatzea giza eskubideak hautsi gabe.
‎ez zekiten skribatzen, ez irakurtzen, baina arraitasun eta bizipoz hura zuten, hain handia, hain betea eta hain barnekoa, non baitzirudien ezen, deus ere ez zekitelarik, guztia zekitela, zeren eta ditxaren eta felizitatearen sekeretuaren berri baitzekiten; eta nik galdetzen dizut: nor ote jakintsuagoak, indiar ustez inorant haiek, skribatzen eta irakurtzen ere ez zekitenak eta bizitzeko deus guti behar zutenak, edo harat joan ziren konkistatzaileak, skribatzen eta irakurtzen jakin zezaketenak, baina deusekin asetzen ez zirenak. Nihil necesse sapienti est, erraiten zuen Senekak, eta baldin egia bada ezen jakintsuak ez duela deus ere behar, orduan, jakintsuagoak ziren indiar haiek konkistatzaileak baino, eta jakintsuagoa zen, halaber, don Fran tzisko bertze anitz jende baino, zeren eta honek ere deus guti behar baitzuen bizitzeko.
‎Nire mina, ordea, nire egarria, bizi markak ziren, zer nolako purgatoriotan nintzen batere garbi ez izan arren. Ez jakin eta, ondotik mintzo zitzaidan boza egiazkoa ala ametsezkoa zen ere ez nekien oraindik.
Ez nekien eta, gainera, ez zitzaidan axola. Alabaina, kazetari lanetan egunero gertatzen da batere interesatzen ez zaizkizun kontuak aditzea.
2002
‎Ez nekien. Ez nekien eta ez naiz sekula galdetzera ausartu. Zurekin... zurekin konfiantza dut.
‎Aurrez aurre gelditu ziren berriro Imanol eta osaba, zer esan ez zekitela eta handik airoso nola irten ezin asmaturik.
2004
‎Eta ez niri galdetu maite zaitudan ala ez. Nik ere ez dakit eta.
‎Beharbada hemen maila batean edo bestean erabiltzen ziren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kuttunena zen, edo nahi baduzue, etxekoena; baina etxetik irten ahala eta beste beharretara eratzen ginenean, hasten ginen berehala beste hizkuntzaren bat erabiltzen, honetarako edo hartarako. Frankotan ezinbestean, erdaldunekin ari ginelako eta erdaldun horiek euskara ez zekitelako eta gu txikiak ginelako; euskara jakiteaz gainera, erdararen bat ikasia genuenez gero, gu izaten ginen, eta gu izaten gara orain ere, besterekin erdaraz mintzatzen garenak. Zenbait gauza, eta ez dira nolanahiko gauzak, beti gure artean erdaraz agertu izan dira?. 121
‎551 Mariano Ferrer: Iritzia emateko adina ez jakiteak eta entzuleak mintzeak kezkatzen nau, Argia, 2002/12/1.
2005
‎Nire gaineko loreak botatzen Kixmiri? Elkarrekin geundenean zertaz mintzatu ere ez genekien eta!
2006
‎Ez da oso metafora originala horrelako ospea daukan irakasle batentzat, baina tira, askotan errepikatu ohi diren sentimenduak adierazteko gaitasunagatik bihurtu ohi dira esamolde batzuk topiko. Topikoak topiko, zure amodio sukartsu horren berri ikasturtean zehar jakinarazi bazenit, nora ezean utziko ninduzun; ez zer egin zalantzan, nire ikasketei garrantzi handia eman arren argi baitauzkat bizitzako zenbait printzipio eta lehentasun, baina bai zure aurrean nola jokatu ez nekiela eta disgustura. Delikadezia hori ezin dizut ukatu, beraz:
‎Esku artean daukatena gozatzen dute, usteldu, kutsatu, pikutara joango dela pentsatu gabe. Zin degizut jakingo banu egingo nukeela, baina ez dakit eta" bihar" herio zigor egiten zait sarri. Pentsatzen hasten naiz:
2007
‎Elvis hil zen urte hartan nik ez nekien artean ez zer egin nahi nuen, ez zer izan nahi nuen. Etxean galdetu ere ez zidaten egiten azkenerako, purrustada batez erantzuten bainuen beti, ez nekiela eta haiei ez zitzaiela inporta; inporta, inporta zitzaien noski gurasoei, baina ikasle ona nintzenez lasai uzten ninduten, garaia iritsitakoan neure bidea aukeratzen jakingo nuelakoan. Ez nekien zein zen bide hori, baina urruti eramango ninduela egiten nuen amets.
‎(, der arme?) eskrupuluen eta zientismo zaharraren kontura813. Laborategiko? zientzia narrasti hori, datu gordinetan herrestari,, filosofia, rik ez dakiena eta uko egiten diona ideia goren gidaritzari, gainditua dago, zientzia modu atzeratua da; orain zientzia bat goragoa praktikatzen da, munduaren ideia global baten argitangoa, zientifiko jeinutsuek beti egin duten legez? 814
‎Orain badakit ez nuela halakorik esan behar, baina artean ez nekien eta esan banuen esan nuen. Nire hitzen zain baleude bezala, zakurrak zaunkaka hasi ziren eta katuak makakorroka.
‎Ez dakit ez zer ez zertaz hitz egin zuten, ni behean egon nintzen bitartean, Elisak eta bere amak; ez dakit eta, egia esan, ez zait gehiegi inporta, baina jaitsitakoan nire itsaso partikularra bare zegoen, erabaki sendo bat edo lasaigarri indartsu bat hartu balu bezala. Behi begiz begiratu zidan niregana iritsitakoan, eta hitz guztiak eskaileretan behera galdu zitzaizkiola esango nuke, ez baitzidan aipamen txikirik ere egin.
‎gure Ana Isabel pinpirina. Ez genekien eta ez genuen jakin nahi, jaiotzeko unea iritsi arte.
2009
‎–Baina hori ez dakigu eta oso posible da ama etxean egotea. Edo aita.
‎Beha beha zorrotz egon zait denboratxo bat. Gero, esku indartsuarekin apaletik hiztegi lodia hartu, Elhuyarrena, behin eta berriro alferrik bilatu, sinonimoen hiztegia ere alferrik orrikatu, eta aurkitu ez duenean,? ez dakit eta ez niri galdetu, purrustatu du haserre,, ea behingoz elkar ulertzen dugun!?, urduri jartzen denean bere ohiko zakarkeria tonu bruskoan.
‎(nirea, zurea). Jakin, ezer ez dakigu eta sekula ez dugu ezer jakingo. Hortaz, galdera horiek ez dira ilegitimoak, ilegitimoa erantzuna jakite mailan bilatzea izango da.
‎–Uste dut ez zidatela ulertu. Espainola besterik ez dakit eta?
‎–Baina zein uharte jendegabetun! Non gauden ere ez dakigu eta!
‎–Kontuz ibili, ergel hori, zer diozun ez dakizu eta!
‎Hor oinez hasi zen kalea gurutzatzen. Gimbel, s almazenetako atezainari galdegin zion baina honek ez zekien eta aurrera jarraitu zuen Josebak. Gero ostatu batean sartu eta zerbitzari bati berdin egin zion.
‎Baina, jarraian, aldez kontrako ideiak zetozkion, bere buruarekin gezurretan ibiltzea ergelkeria zela, tonto handienen jostaketa izaten zela hori. Borondateak kontrolatu ezinezko eremua zen errealitatea; eta norberak zelai horren zorua seguru eta iraunkorra zela pentsatuko balu, amaiera bizitzarekin batera bakarrik izaten zuela, orduan, une ez jakin eta ez sumatu batean, amildegia etorriko litzaioke, zelaiaren hausketa, une hutsa, zorurik gabeko eguna, eta puntu horretatik aurrera beste errealitate bat, beste eremu bat oinperatuko luke norberak. Egun bakan bateko ordu bakan batzuek zuten labarraren ebakia beren baitan.
‎Beharbada bidaiak erakartzen ditu. Beharbada horixe da zoroa, nora ez dakiena eta etengabeko gauzen noranzkoan galdu eta geldi geratu dena. Bide bazterrean.
2010
‎esan zuen Akinokoak, pentsaturik ezen liburu bakar batek edonor bihur zezakeela kontuan hartzeko moduko etsai intelektual: esaldiak, baina, beste zentzu bat hartu zuen aurrerago, dogmatismoari lotua, zeren liburu bat duena erreferentzia bakar, itsutzen eta bere baitan ixten baita, eta baztertzen baititu, hondarrean, bai liburuaren berri ez dakitenak eta bai liburuaren pentsamenduarekin ados ez daudenak ere, horixe besterik ez baita gertatu mendebaldeko zibilizazioaren historian, zeinak Biblia izan baitu azken hamasei hamazazpi mendeotan. Konstantino enperadoreak Magentzio garaitu zuenetik?
‎Alicia María Canto andreari? Eta zergatik, hizkuntzalaritzaz ezer ez badaki eta nik esan nezakeen guztia hizkuntzalaritzari buruz baldin bazen. Hori da esan nahi dudana niretzat ekain bukaerarako eztabaida zientifikoa, linguistikoa alegia, bukatua zela esaten dudanean.
‎Ala nire gogo sukartsuaren iruzurra zen halakorik imajinatzea? Ez nekien eta ez neukan jakiteko modurik, ahoz esanda ez bazen.
‎–Plastikoen injekzioa. Baina ez galdetu hori zer den, neronek ere ez dakit eta.
‎" Timeo hominem unius libri" esan zuen Akinokoak, pentsaturik ezen liburu bakar batek edonor bihur zezakeela kontuan hartzeko moduko etsai intelektual: esaldiak, baina, beste zentzu bat hartu zuen aurrerago, dogmatismoari lotua, zeren liburu bat duena erreferentzia bakar, itsutzen eta bere baitan ixten baita, eta baztertzen baititu, hondarrean, bai liburuaren berri ez dakitenak eta bai liburuaren pentsamenduarekin ados ez daudenak ere... horixe besterik ez baita gertatu mendebaldeko zibilizazioaren historian, zeinak Biblia izan baitu azken hamasei hamazazpi mendeotan —Konstantino enperadoreak Magentzio garaitu zuenetik— liburuen liburutzat: Jainkoaren liburua, Espiritu Santuaren arnasak gauzatua, Erromako Eliza bitartekari...!
2011
‎–Ez nuen Nabokov en Lolita ko protagonistak bezala berariaz egunerokoa letra narrasez idazten, bertan kontatzen zituenak neskatoaren amak uler ez zitzan, ezinbestean baizik?, hasten nintzaien. . Zergatik ez dakidala eta oso denbora gutxian, letra txikitzen, narrasten eta etzaten hasi zitzaidan, neuretzako ere ulertezin bihurtzeraino?, jarraitzen nuen, eta adiskideren batek gomendatutako ariketak egiten nola hasi nintzen esplikatzen nien, eskolan ikasi genuen bezala, grafia borobilarekin letrak osatzen eta erdi paretik (gerri paretik esan dezagun) elkarri lotzen ikasi behar izan bainuen berriro, nire... Baina letra borobila egiten arreta jartzen nuen bitartean, ezin izaten nuen pentsamendu baten indarra, burutazio baten distira paperean ezarri.
‎Inoiz ez dakigu eta ez dugu jakingo zergatik hasten zaigun emakume bat ustekabean beste guztiengandik bereizten bakar bihurtzeraino, zergatik haren begiak garunean iltzaturik geratzen zaizkigun edo haren irudiak, goazen lekura goazela, errainuak bezala jarraitzen digun atsedenik eman gabe. Kataklismo txiki hori gainera datorkigula ikusten dugunean bakoitzak bere neurriak hartu ohi ditu.
‎Ageriko solasak besterik ez du balio, jendaurrera biluzik azaltzeak. Jendaurrera?, izkiriatu zuen, gelan bakarrik zegoela, Joanak leitzen ere ez zekiela eta, bera desagerturik, neskameak hurrengo neguko lehen sua pizteko apika paper zirriborratuok hartuko zituela imajinaturik.
‎Non bilatu ez dakitela eta urduri ibiliko dira. Gauarena da jadanik andere ezkondu eta oraindik gazte hori, kalean gorantz, bakarrik eta leku ezezagunean, kalko paperezko zalantzen artean.
‎–Guk ez dakigu ETArena den edo ez den, baina nolanahi dela ere, gure gogoeta bidetik at dagoela esan dezakegu.
‎– Ez dakit eta ez nekike esaten, zeren bihar ere ez naiz zure haur besoetakoa izango... Baina joango banintz, nahiko nituzke zure oreztak nireekin nahasi, ez dakit ulertzen didazun, Karmen...
‎Nondik jo ez jakin eta, Mirarik ahoz ahokoa egin zion, edo arnasketa artifiziala. Mihia sartu zion ederki, eta hura guri ez zitzaigun oso jarduera ortodoxoa iruditu, baina bai eskisitoa, eta ez genuen horregatik txintik ere esan.
‎– Ez zekiat eta ez diat jakin nahi, elkarrizketa ustelaz nazkatuta, harira jotzea erabaki zuen?. Aizak, Patxi, ez haut deitu bihotzeko aferak eztabaidatzeko.
2012
‎Umetatik denok ikasten dugun gauza da, bero beroan jasotako masailekoa baino okerragoa dela, askoz okerragoa, izatez? masaileko bat emango dizutela ziur eduki, baina noiz, nola edo nondik iritsiko zaizun ez jakin eta haren esperoan, haren beldur, denbora luzez egon beharra. Aldeak alde, antzeko egoeran aurkitzen nintzen ni ere.
‎2 Lehenengoak ez daki eta bigarrenak bai: eztabaida ezinezkoa da, lehenengoari entzutea egokitzen zaiolako.
‎Baina 15 urteko nerabea. Bizitzaz ezertxo ere ez zekiena eta hartutako erabakien ondorioak kalkulatzen ez zekien nerabea. Nire arreba ere ni bezalakoxea zen, neurri batean.
2014
‎...edo aurpegiak bestela bezala ferekatzeko, belarrira gerturatuta xuxurlatzeko; niretzat infernu hutsa da, nahitaez pasatu beharreko burokrazia bat gaur egun gauzak antolatuta dauden moduan, eta mailu bat bezala nabaritzen dut tentsioa nire lokietan atergabe, urduri, artega, konfirmazio zeinu ñimiñoena bada ere jasotzeko desesperatuta, betidanik behatu izan ditut miraz besteak, ehiztariak, egiten ez dakiguna eta hortaz ezinezko zaiguna analizatzeko normalki darabiltzagun apo begi eta plastilinazko burmuinekin; hala ere, orain, gaur, ezkaratzeko miazkatze lapurtuek erabakita utzi dute auzia eta jada estutasunik gabe nahi adina luza daiteke dena, nahieran eta nahinora, nola edo hala baina zalantzarik gabe eremu ezagunetan abailduko baita eguna, eta arrunt arinagoa bilakatu zait gorputza, ezkut...
‎–Hemendik aurrera, zeuk esan nondik joan behar dudan, nik ez dakit eta.
‎Hoberantz egin du, nahiz eta ospitalerako osteretan oraindik ere kiratsa arnasten eta mamuak ikusten jarraitzen duen. Jarraitzen du, horrenbestez, ez jakitearen eta ezgai sentitzearen kontzientzia mutiladorearen zama sufritzen. Oroimen ariketa egiteko ordua da, atzera begiratu eta, nire itzalean arrastaka daramatzadan harriak?
‎Zalantza egin zuen esaera bukatzean, bere bidelagunaren izenarekin azkendu nahi izan balu bezala, oraindik ez zekien eta.
2015
‎Ramonek zer nahi ote duen galdetzen diozu zeure buruari, zertarako nahi ote duen itxita zegoen gai bat berriz ere irekitzea. Betiko itxita eta zigilatuta uste zenuen kutxa bat irekitzeak beldurra ematen dizu, tapa altxatzean zer aterako den ez dakizulako eta jakin ere jakin nahi ez duzulako.
‎Itxura txarreko jendea ere etortzen da hona eta, azaldu zion Juandek beraien mesfidantza zuritzeko, saltzaileak eta antzeko gaizkileak, badakizu, kontuz ibili beharra dago. Buruarekin baiezkoa egin zion Errek, nahiz eta Juandek itxura txarrekoa zeri deituko zion asmatzen ez jakin eta, edonola ere, bazter ezkutu hartara jende ugari urreratzen zitzaienik zalantza egin.
‎Kanpamendua atzean utzi orduko Jota bere burua zuritzen ahalegindu zen, Juande horrelako kontuetan sartuta zegoenik ez zekiela eta beretzat ere erabateko ustekabekoa izan zela esanez, baina alferrik. Errek mutu eta ilun begiratu zion.
‎egin dezagun lau hitz horiekin poema bat. Besterik zer egin litekeen ez dakit eta?. –Garai txarrak dira hauek lirikarako ba!
‎Arazorik ez duela nahi ohartarazi digu, Danimarkako erregearen agindua duelako gu Islandiatik botatzeko. Bere burua eta boterea arriskuan ikusten dituela esango nuke eta kontuz ibili dugula, ez dakigu eta nondik etor dakigukeen hurrengo kolpea.
‎Ez dakit zer ikuskatzaile suerte etorri omen da halako batean Bernedoko lantegira; beharginek irakurtzen eta idazten ba ote dakiten jakin beharra duela; pasarazi dituzte langile guztiak haren aurretik, eta egin dizkie probak. Eta gure aitona harrituta orduan, aldameneko lankide kastillanoak letra bakar bat ere ez zekiela eta. –Nola liteke?, esaten omen zuen aitonak,, erdaraz hain ondo eginda, letrarik batere ez jakitea??
‎Gogoan daukat baserriko osaba izeben harridura, beren seme Jose Frantziskori euskara ikasgaian nota gorria jarri ziotela eta. . Guk besterik ez dakigu eta?, zioen nire izeba Joxepik.
‎Bere atzetik joateko eskatzen zigun. Hans zutitu eta neskaren aldamenera joan zen isatsa mugituz, eta nik, zer egin ez nekiela eta gerora askotan damutu naizen arren, inguruko jendeari begiratu nion, hartu behar nuen erabakiaren erantzuna haiengan kausituko nuelakoan.
‎–Vitas non den galdetzen ari baldin bazara, ez dizut esango, ez dakit eta.
‎Hori ez diate esango hire liburuek, ez horixe! Txalapata zer den ere ez dakik eta?
‎Areago: dio indibiduoak euskaraz ez dakiela eta horrela, soilik sintaktikoki, ezin izango duela ikasi.
‎Zenbat balio dudan galdetu du. Ez dakiela eta itxoiteko, zerrendan begiratu behar duela, nagusiak. Orduan hasi naiz larritzen.
‎Ezin baita sekula pentsatu, izurdeak marrazoaren hortzak dituela edo ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela. Perrexilak ez daki eta ez du jakingo sekula masustarik ematen. Berarentzat, nire emaztearentzat, Madrildik nentorren bai, baina Europako Batasuneko ginekologook egindako bilera nazioartekotik, ez beste inondik.
‎Alabaina, noizean behin eta udako oporretan, Hansen gurasoekin biziko zen Vladimir, Koloniako etxean. Hansek ez baitzuen nahi bere semeak Alemaniako berri ez jakiterik eta zeregin hori onartua zuten eurentzat haurraren aitona amona alemaniarrek. Horrelaxe zeukaten ohituta umea, nik ezagutu nuenean.
‎Zenbat zor diodan ez da ohartzen, gaixoa. Ez daki eta ezin du jakin, berari esker borobildu dela guztiz Gizon Berria. Neuk aitortu ezina gainditu baitzen, horrela, bere salaketarekin.
‎oihuka eman zuen afal aurreko koktel garaia, harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte. Orduan bai, orduan ederki isildu zen hezur zaku madarikatu hura, igerian batere ez zekien eta.
‎Hara: jendeak euskararik ez zekiela eta hortaz, egoerak hartara behartuta, frantsesez idatzi beharra zegoela zioten Ekaitzakoek. Botzakoek, aldiz, gazteek euskararik ez dakitela eta hain justu horrexegatik euren programazioan euskara are gehiago indartu beharra dagoela diote.
‎jendeak euskararik ez zekiela eta hortaz, egoerak hartara behartuta, frantsesez idatzi beharra zegoela zioten Ekaitzakoek. Botzakoek, aldiz, gazteek euskararik ez dakitela eta hain justu horrexegatik euren programazioan euskara are gehiago indartu beharra dagoela diote. Planteamendua, bistan denez, errotik da desberdina.
‎–Aitor dezagun zailsko izan zitzaiola Gure Irratiari bere berezitasun linguistikoaren onetsaraztea, euskararen integristatzat hartua zen. (...) askotan kanpoko jendea zetorren bisitatzera eta euskara ez zekitenez eta gauza asko kontatzeko interesgarririk, sortu zen arazotxo bat: kasu horietan onartuz geroz frantsesa, irratiak ez ote ditu bere helburu linguistikoak kolpatzen?
2016
‎Jainkoaren eta diruaren morroi ezin zitezkeela izan esanez bukatu zuen. Bikoteak ongi zer zen dirua ez zekien eta hura gogoaren menetik kanpo zeukaten, kontzeptu berriak zirela ohartuz. Baina Jainkoa hain modernoa ez ote zen?
‎Sapek, berriz ere, eguzkia gizakiek Jainkotzat hartzea ez zela harrigarria esan zion eta Richardek, berarekin ados egonez, baiezko osoa eman zion. Nahiz eta noiztik ongi ez jakin eta gizakiek jainkoak sortzen zituztelako, bitxi iruditzen zitzaion ziminoek argi kutxa horren berri izatea eta Erek eta Habilek ez, batzuetatik besteetara ez baitzen hainbeste denborarik iragan, denboraren iragana zer zen zehazten ausartzea baldin izan balitz behintzat. Horrek ez zion inolaz ere halako sinesmen bati bere balioa kentzen, eguzkia, zinez, denen aita zelako.
‎Sapen adina jakinda, Richard harriturik zegoen ea nondik bazekizkien hainbeste, nahiz eta jakin ere eboluzioz eboluzio, denen artean gizon modernoena bera zela, beste hainbeste Sap Sap sortuko zituenak, haien artean Galileo eta Koperniko. Arrazoi zeukan, Adan eta Ebak horretaz deus ez zekiten eta haien ikuspegi murritzek bereak baizik onartzera ez zituzten eramaten. Halere, bi argi neurgailuenak airean hortxe zerraien eta nolazpait hori ere frogatu zutela esan zion azken azkenik.
‎Hain zuzen ere, bertan bakarrik jarri dizkie eskura behar dituzten objekturik aproposenak, hala zoriontsu izateko nola herri eta garai guztietan sorbalda pare batentzat beti astunegia izan den zamaren zati bat jasateko. Gauza jakina da indar ez perfektu batez dohatuak garela batzuetan gure zoriontasuna bere mugez harago hedatzeko, baina hala gertatzen da; izan ere, hizkuntzak ez jakiteagatik eta lotura nahiz harremanak ez ezagutzeagatik, hala nola heziketa, ohitura eta aztura ezberdinak direla medio, eragozpen asko ediren ohi baititugu sentimenduak geure inguru propiotik at adierazteko garaian, halako moduan non sarri askotan guztiz ezinezko gertatzen baitzaigu sentimenduok agertzea.
Ez dakit eta ez dut jakin nahi zer trikimailu erabili dituen eskuratzeko, baina Agirrek bere etxean bukatu gabe duen eleberri labur baten kopia bidali dit komisarioak. Thanatos du izenburua eta badirudi berriro ere gai klasiko batera itzuli dela, heriotzaren eta erotismoaren arteko harreman misteriotsuaz ari baita kontakizunean, modu parodikoan bada ere.
‎Ez dakit inork, etorkizunean, irakurriko dituen ere. Etorkizunik ikusiko dugun ere ez dakit eta. Baina zerbaitetan enplegatu behar egunaren ordu amaiezinak, desesperazioak, edo beldurrak?
‎masturbazioaz ari gara, ez hitza eta ez ekintza ez baitira liburuetan usu agertu ohi, are gutxiago emakumezkoena, istorio pornografikoa ez bada behintzat; gure hau ezin esan pornografikoa denik, ez da erotikoa izatera ere iristen, banaketa horiek kontzientzia txurien eskrupuluak lasaitzeko baizik ez diren arren; ez da erotikoa baina ez dugu isilduko zer ari den egiten Alsina bainuan, urteek eta praktika jarraituak ematen dituzten lasaitasun, trebezia eta segurtasunarekin, bere gorputzean barrena elektrizitate txinpartak piztuz estreina eta baretasun uhinak hedatuz hurrena, uretan txaplasta uhinak eragin dituen orgasmoaren ondoren. Gizonekiko beldurra, masturbazioaren babesera jotzea, lehen ia ezer ez genekien eta orain berriz ia gehiegi eta guzti emakume honen bizitzaz, are alderdi intimoenez ere; orain baten batek eska liezaguke mamu horietan sakontzeko, beste sexuarekiko harreman zuzenerako zailtasun horretan aztarrika jarraitzeko, baina liburu erotikoa ez den bezala ez dugu nobela psikologikoa egin nahi ere; hortaz, arazoaren aipamen hutsarekin konformatu behar, baldin eta arazo deitzerik ...
‎Ez bide osoan hala ere, tarteka lortu baitzuten bihotz oneko jendeak beren gurdietan tokia egitea, denei ez bazen ere bati edo besteari, txandaka, gehienetan Begoñaren amak baliatzen bazituen ere aukera horiek, xaharrena eta ahulena eta etsiena izaki, gajoa. Bidaiaren xehetasunik ez dakigula esan dugu lehen, ordea, ez dakigula eta ez dugula emango, gainera, eta hortaz hobe dugu gai honetaz hitzik ez egitea, egileak horretarako eta gehiagorako askatasuna ere baduen arren, ez baita oso txukuna, prestigio literarioaren aldetik, narratzaileari egotzi ohi zaion barne koherentziaren araua apurtzea. Isil gaitezen bada.
‎Gudaldien taktika eta estrategiak, gudaren antze zaharrak eta teknika berriak, horiek denak edozein entziklopediatan topatuko ditu irakurleak, guk hemen azal genezakeen baino hobeto adierazita; gainera, eta hauxe da arrazoi nagusia eta liburuaren egile gisa ardura digun bakarra, hegazkineko emakumeak ez daki ezer asko, ez daki deus ere Holandako Gillermina eta Belgikako Leopoldo errege erreginez, Alemaniako militar suharrez eta Frantziako politiko txepelez, Italiako agintari oportunistez eta Ingalaterrako kalkulatzaileez. Ez daki eta ez zaio axola. Beraz, kontakizun honi dagokionez bezainbatean, guk ere ez dakigu, ez zaigu inporta.
‎Baina Ilsa ez da agertzen. Berdin da zein den arrazoia, une horretan ez dakigu eta filmean bertan ez zaigu azalduko beranduago arte, kontua da Humphrey bakarrik geratzen dela geltokian, eta ihes egin beharra daukala, Marseillara, naziek harrapatuko ez badute.
2017
‎EAEren kasuan, 2014ko urrian bildutakoaren arabera, hauexek dira emaitzak: biztanleen %39 independentziaren alde dago (2000 urtean baino 5 puntu gehiago), %29 aurka dago (2000 urtean baino 6 puntu gutxiago), %20k ez daki eta %12 abstenitu da.
‎Berehala zabaldu zela, erantsi diot, Euskal Herrian Arantzazuko Pietà famatuaren esanahia. Eta bukatzeko, ez nekiela ETAko militantea izan zen edo ez. Batzuek baietz uste dutela, Etxebarrietak eskatuta sartu zela erakundean, baina gehienek kontrakoa uste dutela, ahoberokeriak esaten aspertzen ez zen artista bat zela alegia, etengabe komandoak antolatzen, bonbardaketak prestatzen edo ekintza ikusgarriak bideratzen ari zena, baina bere burua inoiz inplikatu gabe.
‎43. Begien bistan dago egungo minorizazio egoerak, etorri,, hizkuntza nazionala? ez zekitenei eta erabiltzen ez zutenei ezinbestekotzat ezarri eta inposatu zitzaien garaitik datozela. Horretan funtsezko aldaketa bat, alfabetatze?
‎Helburu horren bidean bi oztopo gainditu lituzke, Jausororen arabera. Lehendabizikoa, a), oztopo ideologikoa da, hots, euskarari zer zilegitasun sozial esleitu nahi zaio??; bigarrena, b), oztopo demolinguistikoa da?, hau da, euskara ez dakitenen eta erabiltzen ez dutenen gizarte boteretsua.
‎Baina Bakegileak ez ziren horregatik aurrera jotzeke gelditu. . Guk ez genekien ETAk bazuen erabateko bermerik pentsatzeko apirilaren 8ko kokalekuak Poliziak kontrolatu gabeak zeudela. Hala ere, Poliziak apirilaren 8 aitzin zulo batzuk altxatzeko beldurrik ez genuen.
‎– Begiak zer koloretakoak dituzun ere ez dakit eta, esan zion Annak?. Orain bertan telefonoz deitu eta galdetuz gero ea beltza ala rubioa zaren edo ea biboterik duzun, ez nuke erantzuten jakingo eta.
‎Ama edo alaba, bietako bat izan behar zuen, bietako edozein; hori ez da asko esatea, noski, baina ezin gehiago esan, atorra zuri bat izan baita ikusitako guztia, eta atorraren ondoan, aldean, azpian, haragi xuriagoa; besoa ote zen?, lepoa?, paparra? Ez dakit eta hobe dut ez jakitea, baina burua jira-biraka dabilkit, haragi zuri hori non kokatu, nori atxiki.
‎Horixe esan diat neuk ere, hik ez duala ezer ulertzen. Hik ezin duk ulertu, gertatutakoa nola izan den ez dakialako eta hil nuen putakume hura ez huelako nik bezala ezagutzen. Hire azkar uste horiekin guztiekin itsua hago.
‎Haren ahotsaren entzuteak berak pixka bat lasaitu ninduen. Baina hark fitsik ez zekien eta zaila izan zitzaidan anaiaren heriotzaz berriz mintzatzea. Bestalde, hitzordua ezin finkatuz, zemahi ikusi genuen.
‎Funtsean, zer erran? Fitsik ez nekien eta!
‎Dudatan hasi naiz, gehiegi agian, eta andrearen irribarre atsegina desagertzen hasi da hirugarrenez zer nahi dudan galdezka etorri eta ez dakidala eta, aspetta un minuto, per favore, esan diodanean.
‎Matematikako andereñoak esaten dio, adibidez, ez duela balio ez matematiketarako, ez beste ezertarako, ez duela kurtsoa gaindituko, ez dela bizitzan inora helduko? Beste umeek bizitzan nora heldu ez dakiten eta inporta ez zaien arren, haurrak badaki handia izan behar duela, handia, eta bizitzan norbait izan. Hori aspalditik daki.
‎Han eta hemen galdetuta, Pedro Iparragirre, etxeko istripu batean? hila zela jakin zuen Lurrak, inork ez zekien eta inon azaltzen ez zen etxeko istripu batean.
2018
‎Horretan ez zegoen arazorik, askok argi baitzuten, kondenen tamainagatik, ez zitzaiela ihesik komeni. Baina artega zeuden, zenbat geldituko ziren ez jakinik eta zer zori gainetorriko zitzaien ezin kalkulatuz, lagunek ihes egindakoan. Ihesa erabakia zutenak eszitatuago zebiltzan, bizitzako maniobrarik garrantzitsuena burutzera baitzihoazen, arrakastara edo porrotera.
‎Edo betebehar hori irakurleari zegokion? Fikzioa erabiltzea zilegi zen, ala dena gertatu zen moduan kontatu behar nuen, kazeta estiloarekin, ez nekiena eta inoiz jakingo ez nuena betiko ilunpetan utzita?
‎Hemengo gehienek ez bezala, ez dut-eta telezaborrik ikusten. Aukera ematen dit horrek hemendik igarotzen direnei buruz ezer ez jakiteko eta hemen egoteko arrazoiak ez epaitzeko. Azkenean, nahita edo nahi gabe, denok epaitzen dugulako elkar.
2019
‎Irudikatzea ez da zaila, baina gertatu denean? ez dakit tramankulu hau erabiltzen, nondik heldu ere ez dakit eta; nik ez dut ikasi gerraren artea.
‎Hona etorriko dira, ordua iristen denean, Henrique zaldunaren hezurrak, badakiena laster iritsiko zaiola bere beste ordu hori, erasorako dorreen bikaintasun taktikoa frogatzekoa, behin baieztatu delarik plan estrategikoaren lehen urratsa zen ate eta harresien aurkako eraso zuzenak pott egin duela. Berak ez dakiena eta inork ezin esan diezaiokeena hauxe da, armadaren begi itxaropentsuak bere baitan jarriko diren unean, garai haietarako ere bazeuden bekaiztiak alde batera utzirik, une horretan bertan, loriaren atalasean dagoela, heriotza zoritxarrekoa iritsiko zaiola, heriotza zoritxarrekoa militarki hitz eginez, esan dezagun, zeren, beste loria hori, gorena, patu ezinbestekoa baitzen hain urrutitik ... Ez gaitezen aurrera, alabaina.
‎Ikaskide ohien bazkari batean, gaztetan euskaraz piperrik ere ez zekien eta gaur egun ingelesa euskaraz irakasten duen adiskide batek aitortu zidan euskaraz hitz egiten hasi zela euskaldunok tranpa egiten genuela ohartu zenean, alegia, euskara eta gaztelania etengabe nahasten genituela. Euskara ikasten ari zela, bikotekideak euskaraz hitz egitera animatzen omen zuen, tabernetan eskatzeko sikiera, baina berari lotsa ematen ziola, eta agian ez zuela erantzuna ulertuko eta ezetz eta ezetz, berak ez zuela euskaraz eskatuko.
2021
‎Baina hitanoa by default erabiltzea, egileak egin ezin duen desberdintasun bat geuk egiteko, euskararen nolabaiteko nagusitasuna aldarrikatuko bagenu bezala, hori ez dut uste ondo dagoenik. Idazleak hika/ zuka aukeraren baliokiderik bere hizkuntzan izango balu zer egingo zukeen ez dakigu eta ezin dugu suposiziorik egin. Adibide bat, niretzat mingarria:
‎dirua irabazi nahi duten idazle lotsabakoek egiten dituzten liburu txarrak. Arau sinple batzuk jarraituta edozeinek egingo lituzkeela entzun dut sarritan, baina arauak zeintzuk diren ez dakit eta esperimentu hori arrakastaz egin duen inor ere ez dut ezagutzen.
‎–Hiru, Jimenez? Kontatzen ere ez dakik eta.
‎Batetik, ez zekien hurreko hori hartan ibilia zenik eta, bestetik, jakinda ere, horrek ezin izango zion esan gorpuzkiak nora eroan zituzten. Ez zekien eta.
‎Gainerako beste progreek telebista pizten ez badute, futbolaz ezer ez badakite eta bateko eta besteko katolikoek emakumeari buruz dituzten pentsaeren berri ez badute, hor konpon. Edozer esan lezakete Sabino Aranak emakumeaz zuen iritziaz.
‎Oihanak orain badaki bukatu ere bukatu zituela. Ez dakiena eta asmatzea zaila egiten zaiona da Santi eta Asierren arteko elkarrizketaren nondik norakoak zein izan diren. Eta horretan pasa du gau osoa, ohean buelta eta buelta, pixka bat arraro zergatik sentitzen den jakin nahian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia