2010
|
|
Eta iritsi zen nire urtemuga, hamasei urte betetzen nituenekoa, etxekook gauez izango genuen ospakizun berezia, aita etortzean?, hartu nuen giltza, igo ginen ganbarara?;. Ez dakizu zenbat irrikatu izan dudan une hau iristea!? esan zidan Helenak isilkiro, zuzenean armairura abiatzen zen bitartean; ni urduri nengoen, baina
|
ez
hain urduri ere, etsita nengoelako, ausaz, Helenaren nahirik nahitsuenera makurtuta; gero, armairua ireki eta soineko gorria hartu zuen, amarena behar zuena, hain zen nabarmena;. Sagurik ez gaur?, esan nion, zerbait esan behar eta;. Ez naiz harritzen.
|
|
Helena, baina, erne zegoen, bai horixe? ...traleiho apur bat zabalduetatik batera eta bestera barreiatzen zen argia, argizko zirrikitu bertikal bi iduri, gelako iluntasuna ilun argitan uzten zutenak; ni eskuin aldera etzanda nengoen, ateari so, eta horregatik, ezin garbiago ikusi nuen nola hurbildu zitzaidan Helena, pausoz pauso, gero eta aurrerago, nire parean jarri zen arte; gero, makurtu eta muxu eman zidan lokian; urduri nengoen, baina
|
ez
hain urduri ere, eta gogoratzen dudanetik, hartarako bi arrazoi aurkitzen ditut: batetik, Helenaren ustetan ni lotan nengoen, edo hala pentsatu nuen behintzat; bestetik, beste ideia bat ere banerabilen nik orduan buruan; izan ere, gure ordu arteko harremanen agertokian, Helena beti agertu izan zen protagonista ausartaren paperean, haren ausardiak ez zuen, ordea, ausarkeriarekin zerikusirik, hain zirudien berezkoa eta naturala?
|
|
Eta iritsi zen nire urtemuga, hamasei urte betetzen nituenekoa —etxekook gauez izango genuen ospakizun berezia, aita etortzean—, hartu nuen giltza, igo ginen ganbarara...;" Ez dakizu zenbat irrikatu izan dudan une hau iristea!" esan zidan Helenak isilkiro, zuzenean armairura abiatzen zen bitartean; ni urduri nengoen, baina
|
ez
hain urduri ere, etsita nengoelako, ausaz, Helenaren nahirik nahitsuenera makurtuta; gero, armairua ireki eta soineko gorria hartu zuen, amarena behar zuena, hain zen nabarmena;" Sagurik ez gaur..." esan nion, zerbait esan behar eta;" Ez naiz harritzen. Gaur katuaren paperean etorri naiz; edo basakatuarenean, hobeto...", ziurtatu zidan; eta, esku batekin soinekoari eusten ziola eta bestearekin basakatu baten atzaparkada irudikatzen, halaxe mintzatu zitzaidan ondotik:
|
|
...traleiho apur bat zabalduetatik batera eta bestera barreiatzen zen argia, argizko zirrikitu bertikal bi iduri, gelako iluntasuna ilun argitan uzten zutenak; ni eskuin aldera etzanda nengoen, ateari so, eta horregatik, ezin garbiago ikusi nuen nola hurbildu zitzaidan Helena, pausoz pauso, gero eta aurrerago, nire parean jarri zen arte; gero, makurtu eta muxu eman zidan lokian; urduri nengoen, baina
|
ez
hain urduri ere, eta gogoratzen dudanetik, hartarako bi arrazoi aurkitzen ditut: batetik, Helenaren ustetan ni lotan nengoen, edo hala pentsatu nuen behintzat; bestetik, beste ideia bat ere banerabilen nik orduan buruan; izan ere, gure ordu arteko harremanen agertokian, Helena beti agertu izan zen protagonista ausartaren paperean —haren ausardiak ez zuen, ordea, ausarkeriarekin zerikusirik, hain zirudien berezkoa eta naturala— eta ni koldarrarenean; baina zergatik jokatu behar nuen joko hartan birika zimurraren papera, baldin eta beste birika bat banuen, hobera bidean zegoena eta ezin osasuntsuago jarriko zitzaidana berandu gabe?; hantxe nuen, bai, aukera ezin hobea, birika osasuntsuaren tokian jartzeko!; eta orduan, begiak zabaldu, Helenari begira jarri, ezpainak bildu eta halaxe esan nion, irri pikaro bat betartean, nire urduritasun guztiak —bihotza bularretik aterako ote zitzaidan? — nik nekièn bidetik bideratzen nituela:
|