2018
|
|
Halaz guztiz, Freuden esplikazioari kasu eginez gero, ez da zaila gauzak oker ulertzea; kontratu sexuala, izan ere, senidetasunaren jatorriaren historia gisa aurkezten du, kontratu soziala zibilizazioaren jatorriaren historia gisa aurkezten duen bezalaxe. Nolanahi ere, Freudek modu esplizituan azaldu zuenez (kontratuaren teorialari klasikoek ez bezala), aitek semeak
|
ez
ezik emakumeak ere menderatzen dituztelako matxinatzen zaizkio semeak aitari, eta horrexegatik erailtzen dute. Freuden istorioan, parrizidioa benetakoa da, ez metaforikoa, eta semeek halako gauza izugarri bat egiteko motiboa orobat da emakumeak sexurako eskura izateko askatasun politikoa lortu nahia.
|
|
Patriarkatuaren auziari kontratu sexualaren istorioaren ikuspegitik begiratzearen abantailetako bat da istorio horrek argitara ateratzen duela ezen gizarte zibilak (ekonomia kapitalista barne) egitura patriarkala duela. Gizonei(
|
ezen
ez emakumeei) langile izateko modua ematen dieten gaitasunak, izan ere, norbanako, senar eta familiaburu izateko behar diren gaitasun maskulino berberak dira. Hortaz, gizabanakoa eratzearekin bat hasten da kontratu sexualaren istorioa.
|
|
Sigmund Freud-ek ere (berr) idatzi zuen jatorrizko kontratuaren istorioa, eta bertsio bat baino gehiago osatu, gainera. Gutxitan aipatzen da Freud halakoetan, eta, beharbada, badago pisuzko arrazoirik horretarako; izan ere, Freuden istorioetan, esplizituki esaten da ezen askatasuna
|
ez
ezik emakumeen gaineko boterea ere bazegoela auzitan jatorrizko hitzarmena egin baino lehen, eta, horrez gainera, argi utzi zuen bi eremu sortu zirela jatorrizko itunaren bitartez. Testu klasikoetan (Hobbesenetan izan ezik), lehen begiratuan, benetan ematen du ez zegoela eremu pribatua sortu beharrik, zeren gizonen eta emakumeen arteko sexu harremanak, ezkontza eta familia lehendik ere existitzen omen baitziren natur egoeran.
|
2019
|
|
Sandorrek ez zuen hilekorik izan hamazazpi urte bete arte, eta nazka handia ematen zion. Nazkagarrikeria iruditzen zitzaion gizonekin sexu harremanak izatea; emakumeentzat bakarrik zuen pudorea, hainbesteraino non nahiago baitzuen gizon batekin lo egin
|
ezen
ez emakume batekin. Emakume bat bezala tratatzen zutenean, asko haserretzen zen, eta larrimin handia sentitu zuen berriz emakume arropa jantzi behar izan zuenean.
|
|
...o borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak bazetozelako atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek
|
ez
ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe bat ere, erregea otoitzetik atera eta zutiaraztean ikusten den bezala, alfanjea amena baino lehenago iritsiko ote zen beldurrez, edo herri jakinduriaren altxor amaigabea milagarren aldiz aintzat hartzeagatik, fio hadi Amabirjinaz eta ez ezak lasterka egin, ikusiko duk zer jazotzen den, uste izatekoa da ez dela gauza gozorik izango.
|