2023
|
|
Bihotza leku onean leukakeen edonork, hainbat paturen artean hautatzeko aukera balu, hautatuko luke edo nagusi hori edo bere esklabo horietarik bat izaitea,
|
ezen
ez eta ez eszipioarretarik bat, ez Zesar, ez Zizeron, ez Augusto, ez Virgilio ezta grakoarretarik bat ere.
|
|
Giza bihotza ezagutzeko ez da beste metodorik,
|
ezen
ez eta historia estudiatzea bizitzaren esperientziarekin batera, biek elkar argi ditzaten; eta eginbidea dugu hazkurri hori nerabeen eta gizakien izpirituei eskaintzea; baina hazkurri hori egia izan behar da; eta datuak ez dira, kontrola ditzakegun neurrian, bakarrik egiak izan behar; izan ere, horrez gain, datuak ongiari eta gaizkiari begira ikuspuntu egiatik erakatsiak izan behar dira....
|
|
Giottoren baitan ezin da bereizi pintorearen jenioa izpiritu frantziskotarretik; Txinan, Zen sektaren kuadroetan eta poemetan ezin da bereizi pintorearen edo poetaren jenioa argitze mistikoaren estatutik; eta Velazquezek erregeak eta eskaleak kuadroan jartzen dituelarik, ezin da bereizi pintorearen jenioa arimen hondoa zilatzen dituen amodio inpartzial eta erregarritik; Iliadak, edo Eskilo eta Sofoklesen tragediek, marka nabaria daramate: obra horiek egin zituzten poetak 227 saindutasunaren estatuan zeudela; poesiaren ikuspuntu bakarretik, beste ezer kontuan hartuz, infinituki hobe da Asisko San Frantsesen kantikaren edertasun perfektuaren joia hori konposatu izana,
|
ezen
ez eta Victor Hugoren obra guzia. Racinek, konbertsioak bere arima iraultzen ari zelarik, idatzi du greziar obra nagusi handienen parean jar daitekeen literatura frantses guziko obra bakarra.
|
|
Absolutuki zuzen gara erraten dugunean Frantziarren jenioa kristaua eta helenikoa dela.223 Horregatik, frantsesen hezkuntzan eta kulturan, zilegi izango litzateke parte tipiagoa ematea frantses denari
|
ezen
ez eta arte erromanoari, kantu gregorianoari, poesia liturgikoari eta garai oneko arte, poesia eta prosa grekoei. Hortik bai alde guzietarik eta absolutuki aratza den edertasunetik edan genezake ausarki.
|
|
Herriko errient batek, erretoreaz trufatzen denak, eta zeinaren portaerak haurrak eragozten baititu mezara joatea, bere konbentzitzeko indarra hartzen du Erdi Aroko dogma baten aldean gizaki modernoak duen nagusitasunaren kontzientzian, zeina zientziaren gainean oinarritzen baita. Alta, guk ditugun kontrolatzeko baliabideekin, Einsteinen teoria ez da frogatuagoa edo zentzu onarekiko gutiago kontrakoa
|
ezen
ez eta Kristoren kontzebitzeari eta jaiotzari buruzko tradizio kristaua.
|
|
Ikusi berri ditugun gertakariek ez badute lortu guri ulertaraztea aberria maitatzeko modua aldatu genuela, zein ikasbidek, bada, ulertaraziko digu hori? Zerk eta digu arreta gehiago iratzarriko
|
ezen
ez eta borra kaskako batek burua gainean.?
|
|
Gazteek bazekiten anbizio guziak ez zirela burutuak izanen, baina anbizio bakoitzak burutua izaiteko ahalbidea zeukan eta anitzek bazuten bederen partzialki burutua izaiteko zortea. Orduko dokumentu batek berresten du Napoleonen ospeak gutiago zor ziola Frantsesen bere pertsonarentzako dedikazioari166
|
ezen
ez eta berak eskaintzen zizkien aurrerapen aukerei eta karrera egiteko aukerei. Hau da preseski Le Rouge et le Noir167 nobelan agertzen den sentimendua.
|
|
Baina, edo beharbada krudelkeria horiez hitz egiten ez zuten aditu, edo beharbada pentsatu zuten propaganda gezurti batek asmatu zituela, edo beharbada krudelkeria horiek garrantzi gutikoak zirela behe mailako populazioei eginak izan zirenez geroz. Baina funtsean zailagoa ote zen alemaniarrek egindako Juduen edo Txekiarren kontrako krudeltasunak ez ikustea,
|
ezen
ez eta frantsesen annamdarren kontrakoak? 136 Peguyk erran du zoriontsu direla gerla justu batean hil direnak. Horretatik ondoriozta genezake horiek bidegabeki hil dituztenak gizatzarrak baizik ez direla; eta 1914ko frantses soldaduak gerla justu batean hil badira, orduan seguraz ere kasu bera izango da, gutienez maila berean, Vercingetorixentzat; baina horrela pentsatzen badugu, zer pentsa dezakegu, bada, sei urtez zelda beltz batean gatibu atxiki duen, gero erromatarrei ikusgarritzat agertu dien, gero zintzurra moztu egin zion gizon horrentzat?
|
|
Zergatik 1936an opor ordainduen beharra axioma geometrikoa bezain argia iduritu zaie horrenbeste jenderi, eta ez 1935ean? Zergatik, bada, anitz jende gehiago interesatzen dira lantegietako langileei
|
ezen
ez eta baserrietako mutilei. Eta abar.
|
|
Egia da oraingo sufrikarioen erdian haiei pentsatzen dugulako ziurtasunak lasaitzen dituela; baina aitortu behar dugu haiei askoz ere gehiago pentsatzen dugula gose garelarik
|
ezen
ez eta ase garelarik; egia da pentsamendua behar fisiko guziak baino maila biziki goragoan jartzea uste zutenentzat ere.
|
|
Eta 1939ko irailean, laborariak entzun zitezkeen erraten: " Hobe dugu aleman bizitzea
|
ezen
ez eta frantses hiltzea". Zer egina izan zitzaien, bada, sinetsi ahal dezaten alemaniarrekin ez zutela ezer galtzeko?
|
|
Ohar gaitezke, aldi bakoitzean, populu haien protestek errogabeziaren kutsu gero eta handiagoa hartu zutela, baita pentsamendu eta izpiritualitate maila gero eta apalagoa ere; ohar gaitezke, baita ere, konkistatuak izan zirenetik populu horiek kultura frantsesari ekarpen eskasak ekarri zizkiotela, lehenago hain distiratsuak zeudelarik. Kultura frantsesak gehiago zor dizkie frantses ez ziren XII. mendeko albitar eta trobadoreei,
|
ezen
ez eta ondoko mendeetan lurralde horiek ekoiztu zuten guziari.
|
|
Hastapenean, anitz puntutan 1789ko iraultza iragartzen zuen Fronda izeneko matxinada zapartatu ondoren, Louis XIV.a boterean jarri zen gehiago diktadore gisa
|
ezen
ez eta subirano legitimo gisa; horixe zuen adierazten" Ni naiz Estatua" esaldiak; hau ez da errege baten pentsamoldea; Montesquieuk ezkutuko hitzetan hori oso ongi esplikatu zuen, baina bazen Montesquieuk bere garaian oraindik ikus ez zezakeena, hau da, bi etapa izan zirela frantziar monarkiaren endekapenean: lehenik Charles V.aren ondoren monarkia despotismo pertsonalean eraldatu zen, eta Richelieuren ondoren despotismo pertsonal hori joera totalitarioko estatu makina batek ordeztu zuen; eta Marxek zioen bezala, estatu makina horrek ez zuen bakarrik biziraun; izan ere, perfekzionatu eta hazi zen ere erregimen aldaketa guzietan barna.
|
|
...proportzioaren legeak gizaki bakoitzari inposatuko lizkioke gozatzen dituen botereari eta ongizateari egokitzen zaizkien karguak; eta, ezgaitasun edo hutsegite kasuetan, bere boterearen eta ongizatearen araberako arriskuak ere jasanaraziko lizkioke; adibidez, ezgai izango liratekeen nagusiek, edo haien langileei buruz hobendun izango liratekeen nagusiek, ariman eta haragian gehiago sufritu lukete,
|
ezen
ez eta ezgai liratekeen edo haien nagusiari buruz hobendun liratekeen langileek baino; gainera jende xume guziek jakin lukete horrela dela bizi diren gizartean.
|
|
Errealitatean, zer ikusten dugu? Poliziari buruzko estimuaren galtzea, lege gizakien ergelkeria, kartzelako erregimen eskasa, zigortuen bazterketa sozial behin betikoa, zigor eskala bat zeinak aplikatzen baitu zigor askoz latzagoa hamar lapurreta tipirentzako
|
ezen
ez eta emakume bortxaketa baterako edo hilketa batzuetarako, zigor eskala bat bizitzako ezbehar sinplea ere zigortzen duena. Oker hauengatik guziengatik ezin da existitu gure artean zigorraren izena lukeen deus.
|