Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Horren erruz, itsuskeria bat baino gehiagorekin zipriztindu izan ditugu geure lanen goi buruak, albiste baten zoko moko guztiak neketan ekartzen ahal baitira lau hitzetara. Oraingoa, idatzizko kazetaritzaren historian lekurik emanen ez bazioten ere, borobiltzat jo nuen: " Atso ezezagunaren azken egoitza", irudimentsua oso.
2002
‎Uharte hartan jende zintzo eta langilea bizi bazen (eta sinetsi genuke bazela horrelakorik, kondairak horretaz ezer ez badio ere) euren etxean geratu ziren egun hartan, beren eginkizunak betetzen eta beren umeak zaintzen. Jende ugari, dena dela, jauregira joan zen, saltaka, korrika, zarataka, elkarri bultzaka, ukondoarekin leku onena non aurkituko, denek ikusi nahi baitzuten erregeak iragarritako ikuskizun harrigarri hura.
2004
‎Hizkuntza bat gizarte hesi bat dala hitz hauetxetaz ez esanagatik ere, hizkuntzazko hesia eten gabe ari izan da kondairan zehar. Era berean, legeetan eta agirietan gobernuek berariazko hitzez hizkuntzei buruzko beren asmoak edo xedeak agertu ez arren (maiz oharrezko xederik ez zutelako) asmo edo xede nabarmenik ezagutarazten ez bada ere, erresumek eta gobernuek ba zuten aspaldidanik, nere ustez, hizkuntzari buruzko politika eta helburu bat.
2005
‎Sartutakoan, dena dela, Ametsek imajinatu duena baino are txikiagoa dela onartu behar izan du, Madokari ezer esan ez badio ere. Neskak argitu dio unibertsitario asko bizi direla holakoetan edo are txikiagoetan, lagunekin ez bada, Tokion pisuak garestiegiak direlako.
‎Hemen ez luke aukerarik izango. Eta niri ezer ez esatean ere ondo egin duela uste dut: ez nion joaten utziko.
2007
‎Iruditzen zaio senarrari begiak pizten zaizkiola Isabel aitatzen duen bakoitzean. Ziur da ikaskide izan zirenean lagun baino zerbait gehiago izan zirela, sekula aitortu ez badio ere. Eta orain Isabel madarikatzen ari da, alfonbrako usoa aurkitzen saiatzen den bitartean.
2009
‎gutxiago sufritzen duela erritmoaren eta isuriaren leuntasunak. Arruti nahiko natural eta libre moldatzen da, zesurari eta, kasu gehiegi egiten ez badio ere askotan.
‎–Baina ni ez naiz Diana Poitierskoa. Nik nahiago ohatila edo orga zaldia baino, eta ur hotzari uko egiten ez badiot ere, epela hobesten dut. Hau halakoa da.
2011
‎Balio periodistikorik ez badute ere, edertasun printzaren bat atzemateko asmoz. Aldamenekoak kasu askorik egiten ez badio ere, hizketan jarraitu du Anttonek, paisaiak garai bateko oroitzapen gordeak berpiztu balizkio bezala.
2012
‎Psikologoarengana joaten jarraitu luke; amak konbentzitu zuen ez joateko, behin eta berriro errepikatu digu ez dugula horrelakorik behar, ez gara-eta eroak? Nik han terapia egiten dut, hemengo inori esan ez badiot ere. Segi horrela, ama, igande gauetan zure frantseseko klaseak prestatzen, zure zerrenda amaigabeak betetzen, liburutegiko tertulietako nobelatxoak komentatzen, lagunekiko harreman gazi gozoekin, haserrealdi txoroekin, ezertaz konturatu gabe, bizimodu inozo horrekin, bai, segi, hobe horrela.
2013
‎Erantzunek ezusteko handirik eman ez bazioten ere, lur jota utzi zuten. Aspalditik sumatzen zuena baieztatzeak min izugarria egin zion Martini.
‎Ni, egia esan, deseroso sentitzen naiz gehienetan. Itsasoari begirik kentzen ez badiot ere, ohartzen naiz gertutik igarotzen direnek nola begiratzen diguten, besarkada melenga samar horietarako adinik ez dugula pentsatuko dute seguru asko, bigarren aldiz maitemintzen diren bikoteei mesfidantzaz eta auzo lotsa pixka batekin begiratzen zaielako. Ez dut esan nahi emaztea berriro nirekin maiteminduta dabilenik.
‎–Sagar batzuk ekarri ditut ahate konfitarekin jartzeko, esan diezaioket, baina bera beste mundu batean dago, beste jaki batzuk ditu gogoan. ...n marruskatzen du (opilak egiten ari den okinak bezalatsu, esango nuke), begirada galduarekin begiratzen dit, eta badakit orduan gizonago ikusten nauela edo ikusten gaituela, orokorrean hitz egiten baitu gehienetan, gizonok masta zutunik dugula ederragoak garela eta gisakoak esaten baititu, eztarriraino sartzen du ondoren eta otoitzean bezala jarraitzen du esaldiak esaten, zer esaten duen ulertzen ez badiot ere. Ikastaroan ikasitako ikasgairen bat ote den nago errepikatzen duen otoitz moduko hori.
2014
‎Le voilà illuminé?). Micheleti zor izango lizkioke bere fedea progreso unibertsalaren erlijio berrian, Frantziaren historiaren ulerpena epopeia nazional gisa, aldi bateko entusiasmoa Iraultzarekiko (asko iraungo ez badio ere), bokazio intelektualaren ulerpen, patriotikoa?, etab. Ik., orobat, Ib, 192
‎Begien bistakoa zen atzerritarra zela. Begiak zabal zabalik so egiten zuen, eta galdezka eta galdezka ari zen, zeharka baino erantzuten ez bazioten ere. Ate aldera makurturik zihoan, kanpora begira, eskuin aldeko ikuspegiaren xehetasun bat ere galdu gabe, eta ateko leihatila irekita utzirik, nahiz horrek haren bidelagunak muzindu erabat.
2015
‎Pentsamenduak ezin kateaturik, bizitza anabasa hutsa bilakatu zaion sentsazio gogaikarria dauka. Eta bitartean, aitak, bere egoskorrean, Jon Gissurarsonekin ezkontzeko asmoari eusten dio eta, ezer esan ez badio ere, amaren bidez jakin ditu ezkontzari buruzko berri guztiak: prest dagoela jadanik eztei jantzia; hiru dozena familia gonbidatu dituztela, haietako batzuk Reykjavikeko goi mailako leinukoak; Ogurko eliza txiki gera daitekeela etorriko diren guztiei harrera egiteko...
‎Pedro han egoteak are eta gehiago korapilatzen du sentimendu hori. Izan ere, inoiz inori aitortu ez badio ere, gustura laztanduko lioke bizarra adiskide euskaldunari. Gainera, jakinik zer arriskuan dagoen, haren ondoan egotea, bizirik eta osasuntsu, zorionez bete du.
‎Baina, hori gutxi balitz ere, Martinek susmoa du artzainak zerikusia daukala Eyjarren jasandako erasoarekin, eta baita desagertutako olio upelarekin ere. Eta, Pedrori halakorik azaldu ez badio ere, batez ere hori argitzeko joan nahi du harengana.
‎Helduek bakarrik utzi dituzte arratsalde honetan, baina haien faltan beti dago baten bat hizkuntzaren poliziarena egiteko prest, baita kontzientziaren ahots horri kasu zipitzik egiten ez diotenean ere. –Vete a la mierda!?
‎Mentxakarekin tematuta daude, nor den jakin nahi dute, eta esan egin behar diozu jakinaren gainean egon dadin. Astrari buruz ezer ez esateko ere ohartarazi nahi duzu.
‎Berarentzat bakarrik eraikitzen du, etekinari jaramonik egin gabe. Talentua ukatzen ez badiote ere, aditu batzuen iritziz bere arkitektura ez da batere argia, itzal, inperfekzio eta aberrazioz betea baizik, modernitatearen diskurtsotik erabat aldendua. Jendearen begietara ere bere estiloak zerbait aztoragarria du, perbertsoa, korrosiboa.
‎Orain politiko pedagogoa dago boladan, bikaina ziurrenik politiko gisa; baina literatura usteldu egiten dio irakurlea gogoan lar izateak. Izagirrerenean sartu nahi badu, irakurleak joan du bertara; pedagogoa, berriz, zuregana dator, baita eskatzen ez diozunean ere.
‎Iparraldean berean, bestalde, gobernu sozialistak bere eskuko dauzkan irrati telebistetan ez badio ere eman gure mintzairari aitzineko gobernuek baino leku hoberik, bere solas eder guztiengatik, legeztatu bederen ditu gobernuaren menean ez diren irrati libreak. Lege berri hori dela eta sortu zaizkigu bada Iparraldean irrati berri asko.
2016
‎Porrotaren ondoko une horiek badute zerbait jasangaitza. Isilik geratu izan banintz, ez nion beharbada haserrea erakusteko biderik emango, baina nekatuta nabilela aitortu diot eta beharbada eleberriagatik izango dela, inoiz kontatu ez badiot ere, eleberri bat idazten hasi naizelako. Orduan altxatu du aurpegia burukotik eta inoiz begiratu ez didan bezala begiratu dit, higuina, nazka eta gorrotoa biltzen zituen begiradarekin, eta orduan esan du nahiago duela mila bider Brasilera bakarrik joan idazle baten ondoan baino, eta jarraitu du idazleen kontrako bere teoriak bata bestearen atzetik jaulkitzen, ohearen estalkiak indarrean sartu eta gainekoa lisatzen zuen bitartean.
‎Nolanahi ere, baliteke hauxe izatea Alsinak bere baitako film hau proiektatzen duen azken aldia, edo azkenetakoa. Hortaz, kalitatearen omenik aitortuko ez badiogu ere, benazkotasunari dagokion errespetua zor diogu gutxienik. Eta, aitzaki maitzaki aritu gabe, segi dezagun Alsinaren eskutik haren gurasoen maitasun istorioa gogoratzen.
‎Hegazkin barruan gaude dagoeneko. Jendea eseri da, eta hegaldiko laguntzailea, azafata ere deitu ohi zaiona, ohiko azalpenak hasi da ematen, istripurik gertatuz gero zer egin behar den, halakoa hartu, bestea puztu, harakoa hustu, buruz dakien jarduna automatikoki errepikatuz inork jaramonik egiten ez badio ere, hegazkinetara ohituek, ibiliaren ibiliz, buruz dakitelako sermoia, eta besteak, izuaren izuz, elbarriturik bezala daudelako, azazkalak besaulkiko besoetan tinkaturik, ozeano gainean daudelarik istripua izan lezaketela pentsatze hutsak galarazi egiten baitie azafata edo air hostess horren azalpenei arretarik jartzea. Eta gure emakumea, galdegin lezake irakurle ohartuak, zer da:
‎agian abentura arriskutsu eta ustekabe harrigarriz beteriko bat, Garona ibai handia gauez zeharkatuz, Gestapoko zakur usnarien eta foko argitsuen beldurrez; bestela ere izan zitekeen, modu burokratiko eta ofizialean, hots, beste aldera igarotzeko baimena eskatu, Pauera bizitzera joateko adibidez, aitzakiaren bat emanda edo batere aitzakiarik gabe, paper eta agiri guztiak xuxen ote zeuden ongi begiratu eta miatu, eta azkenik baimena jaso, atzerapen pixka batekin baina bestelako gorabeherarik gabe. Eleberrigilea beti ibiltzen da zalantzan, gertaera harrigarrien kilika ala egunerokotasunaren erretratu zintzoa eskaini behar duen, jakinik biak ere konbentzio hutsak direla, biak ere fikzio, batak edo besteak irakurleari efektu bera eragiten ez badiote ere. Orain ez dugu esan nahi erdibidea denik aukera egokiena, urrun bitez epelen moderazioa eta txepelen erdipurdikeria, baina kasu honetan asma genezake beste ihes modu bat ere, ez lehena bezain nobeleskoa, ez bigarrena bezain aspergarria, baina bien aldean umore pixka bat erants dezakeena:
2017
‎–Ezpata, azaldu dio Aritzek, inork azalpenik eskatu ez badio ere?. Neronek egina, meatzeko burdina erabiliz.
‎Bi gauza hauetaz jabetu zen: errespetuz begiratzen eta tratatzen zutela gainerako presoek, baita hitz egiten ez bazioten ere, eta Wang Zhuk burua beste nonbait zeukala, edozertan ari zela ere. Han zegoen haren gorputza; ez ordea, haren gogoa.
2018
‎Bere burua edertzea ere gustuko du, ondo janztea eta ederra den oro bere argazki kameran erregistratzea; eta, bere errefuxiatu txartelak oso urrun joaten uzten ez badio ere, bidaiatzea maite du. Irakiar Errepublikako mugetatik irtetea debekatuta ez balego, lasterka joango zen Amazonia, Venezia eta Andaluzia ezagutzera.
2019
‎Egia da zakilik ez edukitzea garrantzitsua izango dela neskatoaren patuan, baita edukitzeak zinez inbidiarik ematen ez badio ere. Hona mutilaren pribilegio handia:
‎Eta nola aterako da haurtxoa? Ama izatearen garrasiez eta sufrikarioez inoiz hitz egin ez badiote ere, harrapatu ditu solas batzuk, irakurri ditu Bibliako hitzak: –Saminez izango dituzu haurrak?; imajinatu ere ezin dituen torturak sumatzen ditu; zilborraren inguruko operazio bitxiak asmatzen ditu; haurra uzkitik aterako dela pentsatzen badu, ez da lasaiago geratzen:
‎Arraroa egin zaio, ordea, bere lagunek ez ziruditela hain asaldatuak eta, besterik gabe, halako hamaika idatz daitezkeela esanda eman dutela galera ebatzitzat. Ordu pare bat lehenago jakinarazi diote plana bidean dagoela eta laster izango dituztela emaitzak, plan hori noiz mamitu duten eta zertan datzan azaldu ez badiote ere. Apartak dira lagunak, ordea, eta hor dauka etoia, begien aurrean?, itzaletatik beste itzal bat agertu eta etoia ziplo erortzen ikusi duen arte.
‎Hitz honek eta hitzari jarraitu zitzaion ekintzak gogora ekarri zioten Raimundo Silvari egun hura, zeinean, Costa haserre eta zemaikor batek galdekatua izatetik ihes eginik, eskailera hauek arrapaladan jaitsi eta hortxe eseri baitzen, mailadi batean, bere koldarkeria eta are, koldarkeria sentitzearen lotsa begi alegiazko eta akusatzaileetatik ezkutatzeko. Egun batez, jaiotzen ari den maitasun honetaz guztiz seguru egongo naizenean, Maria Sarari kontatu dizkiot izpirituaren miseria txiki hauek guztiak, nahiz eta aurrerakoan ezer ez esatea ere gertatzen ahal den, etorkizunean nitaz ematen eta iraunarazten ahal dudan irudi onak kalterik paira ez dezan. Alabaina, une honetatik beretik, etorkizunean zer egingo duen oraindik erabaki ez duenean, kasu egin ez zaion eskrupulu baten deserosotasuna sentitzen du, falta baino lehenagokoa den kontzientzia alatze bat, arantza bat gogoan.
2020
‎Lesakako Udalaren zerrendak horri buruz deus ez badio ere, Eladio Esparza Lesakako seme" ospetsua" izan zen, Diario de Navarra egunkariko zuzendari Raimundo García Garcilasorekin batera, Nafarroan Molaren altxamendurako giroa prestatzen ibili zena. Izua zabaltzea eta" traidore gorri eta separatistak" hiltzea zuten helburu.
‎Martinek gizontasunean herren egiten duela barrundatzen du Javierrek, arrebari inoiz aipatu ez badio ere, beti esan izan du maritxuei urrutitik hartzen diela usaina. " Edozein egunetan eramango dut nirekin usategira, ea lilitxoren batek gizontzea lortzen duen".
‎Luisak hirurogeita hamabost urte beteko ditu aurki, eta pasa den udan hartutako marranta txarra baino aje larriagorik inork gogoratzen ez badio ere, aspalditxo entzungor egiten ari zitzaien itolarri eta zorabio txikiek ohartarazi diote bere bihotza ez dela behar bezala ponpatzen ari. Taupadak behar baino arinago nabaritu zituenean bakarrik hasi zen kezkatzen, eta inori esan gabe joan zen medikuarengana.
‎Galparsorotarren aitalehenak bakarrik zirudien kontent, semeak familia bat osatu eta bere urratsei jarraitzea erabaki zuelako. Teresa ez zitzaion neska txarra iruditzen, Echalucetarrek inolako begikotasunik piztu ez bazioten ere. Semeak aurreratu zion Teresaren etxekoen jite atzerakoia.
2021
‎Hasierako zuritasunak urre kolorea hartu du pixkanaka, irteera zabaldu ahala. Azken enbor tantaien artean gelditu du autoa; pelikuletako mugazain erraldoiak begitandu zaizkio, garai haietako pasaportea eskatu ez badiote ere. Aurrean, basamorturanzko bidean, basoa antzina izan zena gogorarazten duen paisaia:
‎Adin horretako askorentzat da une berezia, beste batzuek batere garrantzirik ematen ez badiote ere. Urduri nengoen ni, txarto hautatuz gero mirabeak aldatzeko aukera egon arren.
‎Baina, ondo edo gaizki, gela horretan protagonista sartu denean ikusten duena kontatu digu. Ikusten duenaz duen iritzia, beharbada, eskatu ez badiogu ere. Deskribapen bat, komentario batzuk.
‎Izerdiaren onurak eta loriak aipatzen dizkigute, osasunerako ezinbestekotzat jarri... eta izerdiaren magia purifikatzaileaz sinetsarazita daude gaur egungo sendagile asko, liburu sainduko" zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia" ezagutu ez edo kasurik egiten ez badiote ere.
2022
‎Aitorrek jateko zerbait eskatuko du hotelean, igo diezaiotela gelara ogitarteko bat edo entsalada bat. Aitortu ez badio ere, Anek badaki Aitor irrikatzen dagoela bakarrik geratu eta Pasaiara deitzeko. Erraz irudika dezake lankidea irribarre inozo batekin, bideo-deiak bere Leire eta Sara maiteak birtualki hurbiltzen dizkion bitartean.
‎Konplexutasun hori azpimarratzeak ez du esan nahi gizarte egituraren garrantzia ukatzen denik, ez eta gertatzen den horri forma bat antzematen ez diogunik ere. Xehetasunak xehetasun, narratiba hauetan guztietan momentu logiko berberak ageri dira:
‎Baina, antza denez, ez du itxaropena galtzen. Elkartzen direnetan formak gordetzen dituen arren, eta sekula ezer aipatu ez badio ere, Aitorrek sobera daki Jon Anderrek Elena begitan hartuta daukala eta seinale baten zain dagoela aspalditik, adiskidea noiz berreskuratuko. Adibidez, urtarrileko manifestaziora bakarrik etorriko den lehen aldiarena.
‎Mahaian, Sandra eta Luis ditu ezker eskuin. Emazte ohia epel agurtu du Eduk; beroago haren alaba, 15 urteko nerabe ile kizkur gorria, neskak ia ia kasurik egin ez badio ere. Hoztasun gizalegezkoa gorde du Kristinaren senarrarendako.
2023
‎Han dauka sudurra sartua, eta ez du kilikatzen karrika bazterreko hot dog usainak, ezta asfalto ustel urrinak ere. Lau borobilez inguratu du paragrafo bat, eta begiak altxatu ditu txostenetik, zoko guztietatik ageri den Liberty Tower zutari kasurik egin ez badio ere. Telefonoa hartu du, oraingoan berak egiteko deia.
‎CHLOÉK enpatia handiz bizi du Eñauten frustrazioa, erakusten ez badio ere. Kazetaritza ikasketak bururatu zituenean, Chloék Parisera joatea erabaki zuen.
‎Ez zuela artista jokatzen. Hasierako irrika ere batezbestekoari baino azkarrago baretu zitzaion, eta urteekin bere kide kutun bihurtu zen, orain arte bere buruari aitortu ez badio ere.
‎Bere kabuz ikasi du orain arte. Etxean trabarik jarri ez badiote ere, ez dute inoiz baiezko sendorik eman eskolak hartzeko edo tailerren batean ikasteko, eta berak ere amore eman du, igartzen duelako beste gauza batzuk inportanteagoak direla. Orain berak irabazitako diruarekin ordaintzen du margotzeko materiala, eta bere buruaren jabe dela sentitzen du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia