Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2004
‎Goldstein orain dela bost urte etorri zen Alemaniatik, lege naziek Freiburgeko unibertsitateko bere lanpostua uztera behartuta. Jendarmerian egindako galdeketan, Goldstein andreak adierazi du ez dakiela zer dela eta sartu diren gizatxar haiek bere etxean. Egunkari honek jakin ahal izan duenez, Jendarmeriako detektibeek lapurretaren hipotesia hobesten dute, irakasleak balio handiko artelan ugari baitauka etxean.
2005
‎Eta atzo galdetu nion erregalizarena. Esan zidan ez dakiela zer nahastu behar den erregaliza egiteko, baina badakiela nork asmatu zuen. Esan zidan:
‎Ez duzu jakinen noski Entredicho hori XVI. mendeaz geroztik probintzian indarrean jartzen zen lehen aldia genuela, don Serapiok esanda dakit nik, erdi aroko zigor eklesiastiko berezia zen, eta hartaz gure herria" degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza eza" deklaratu zuten, kontatu behar ditut noizbait don Serapioren balentriak, badago hor ipuin eder baterako gaia. Anartean jakin ezazu gure herriko apeza izan zena, egun arreba gazteagana Arrasaten erretiratuta bere memoriak azken modeloko Macintosh batean orrazten eta QuarkXPress programan editatzen ari dena, ez zela egon Francoren ongi etorrian, adierazia dizut arestian, Apezpikuaren ondoan egon behar zukeen arren, eta berak ere ez dakiela zergatik etorri zen Francisco Franco autoz, hainbat izurde harrapatua zen Azor yatean edo hari eskolta ematen zion Hernán Cortés destroierrean etorri ordez.
2006
‎Espainian, gaur egun, arazo horiek ez dira tratatzen ari, nahiz eta gero eta prebalenteagoa izan eta, Rosario Castaño Menopausia Aztertzeko Espainiako Elkarteko (AEEM) Sexu Arretarako Taldeko psikologoak eta sexologoak adierazi duenez, tratatu egin daitezkeen. Sevillan egindako prentsaurrekoan, ginekologoak eta AEEMko eta Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteko (SEGO) kide den Santiago Palaciosek azaldu zuen, bestalde, ginekologoaren edo familia medikuaren kontsultara joaten diren hiru emakumetik batek ez dakiela zer egiten duen gaur egun, emakumeak ez baitaki zer egiten duen. Izan ere, tradizionalki, sexologoen esku egon da sexu disfuntzioaren mundua, baina ez mediku generalista eta ginekologoen esku, eta hori izan daiteke arazo horietako bat arreta mota horretan.
‎Ez. Espainiako Musika eta Dantza Eskolako Federazioak ikerketa bat egin du Espainian 400 gaixoren artean, eta horren arrazoietako bat da gizarteak ez dakiela zer den esklerosi anizkoitza, ez eta laguntzak nahikoak ere, eta enpresaburuak ez dakiela gaixotasuna… Eta, askotan, kaltetuak berak ez duelako esaten eta ukatzen duelako, eta, batzuetan, ezjakintasunak gaixotasun horri buruzko estereotipo edo ideia okerrak sorrarazten ditu, lanean ari denak ez duelako arazorik nahi eta ez diolako nagusiari esango duela duela sei urtetik dutela E.M. ... Hori gaixotasunaren beraren kalterako da, eta, horregatik, Fundazioa, egiten dituen kanpainetan, mezu hori gizarteari helarazten saiatzen da, E.M. zer den eta, gutxienez, interes handiagoa dagoela azaltzen.
‎–Baina, ez zarete konturatzen amak ez dakiela zer esaten duen ere?
2008
‎Geldialdi bat egin eta jendearengana iristeko mezuak berritu beharra dagoela azpimarratu zuen Mtnez. de Lunak. Gizarte egiturak euskaldundu ditugula, baina herritarrak aldaketa premiaz jabetu gabe daudela adierazi zuen, jendeak ez dakiela zer eskatzen zaion... Hauxe bere proposamena:
‎" Aspertzen da jendia..." kantatzen du Pettik. Aspertzen da ez dakielako aspertzen, ez dakielako zer egin denbora librea daukanean. Turistarena oso kontzeptu adierazgarria da.
‎gero benetako gertaerekin zer ikusirik ez zutèn interpretazioak ematen bazituzten ere, beraiek benetakotzat zituztenak, gizakiaren historia autoengainuarena ere bada: autoengainuarena da batez ere?, halako gauzak izaten baititu bizitzak, batek ez dakiela zer puntutaraino den norberak bizitua edo asmamenak asmatua. Biek miresten zituzten Frantziako autore entziklopedisten liburuak. Voltaire eta Diderotenak, batez ere?, eta biak sentitzen ziren katolizismo tradizionaletik urrun, kontsula markes jauna baino gehiago, hark bere burua paganotzat zuen bitartean honek kristautzat baitzuen, oro har.
‎Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ere uste du Legebiltzarrak onartutako legeari buruzko «pedagogia» egin beharra dagoela, «jendeak benetan ez dakielako zer planteatzen den herri kontsultarekin».
‎halakoetan, baina, ez zuten gazta zuloduna arazo bihurtzen, denborak higatua denborak berreraiki baitzezakeen eta osa, kontsularen eta markes jaunaren asmamena bitarteko... gero benetako gertaerekin zer ikusirik ez zutèn interpretazioak ematen bazituzten ere, beraiek benetakotzat zituztenak –gizakiaren historia autoengainuarena ere bada: autoengainuarena da batez ere–, halako gauzak izaten baititu bizitzak, batek ez dakiela zer puntutaraino den norberak bizitua edo asmamenak asmatua. Biek miresten zituzten Frantziako autore entziklopedisten liburuak –Voltaire eta Diderotenak, batez ere–, eta biak sentitzen ziren katolizismo tradizionaletik urrun, kontsula markes jauna baino gehiago, hark bere burua paganotzat zuen bitartean honek kristautzat baitzuen, oro har.
‎— Amaren esnetik bizi nintzen azerikume bat nintzelarik, gaiztagin izatea ez nakien zer zen. Baina, higuindu nindutenetik, halabeharrak zidan Otsogris ezagutarazi, eta orduan nuen ikasi gaiztakeria zer zen.
2009
‎Eta, beharbada, nire irakurleak ez dakie zerk egin ebazan horren burudun, eta jakin gura egongo jataz.
‎bezalako esaldiak botatzen ditu eta txundituta uzten nau. Baina beste batzuetan, protestanteak eta katolikoak aipatzen dituenean kasu, ez dakiela zertaz ari den igartzen zaio, eta horrek asko lasaitzen nau. Ume baten aurrean nagoela gogorarazten dit.
‎Atanon egongo naiz gaur, irrati batek esatari lanetan laguntzeko eskatu didalako. Inbidia sumatuko dut kaskoak jantzita, hor izan denak baino ez dakielako zer den final bat jokatzea. Zaratarekin oroitzapenak etorriko zaizkit, halako egunak bereziak direlako, eta gutxienez bat barrutik merezi du pilotari izatea.
‎Hori horrela, udal zinegotziak argitu gura izan du Arrasateko Udalak orain ez dakiela zer egin dezakeen kontu horrekin: " Une honetan Udalak berak ere, edo gobernuan gaudenok ez dakigu zein den Iturbideren etorkizuna".
‎Iru, eko hautagaitzaren arduradunek sanferminetako nazioarteko proiekzioa sustatzeaz hitz egin dute, eta ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutarazteaz. Azpiazuk onartu du ez dakiela zer izango litzatekeen Donostia, azkenean 2016an Europako Kultur Hiriburua aukeratuko balute. –Ezin dut irudikatu, baina gure helburua prozesua bera da.
‎Nafarroako Gobernuak hartutako erabakia, berriz,, gehiegizkoa? dela iritzi dio, nahiz eta aitortzen duen ez dakiela zer gerta litekeen. Gurasoei ere ikasturtea lehenago hasteko erabakiaz galdetuta,. Nafarroako Gobernuak hartu duen erabakia benetan tontakeria iruditzen zait, gehiago da arreta erakartzeko, beste edozertarako baino?, esan du hiru haur dituen ama batek.
2010
‎Patxi Mutiloak talde profesionalen hausnarketa eskatu du. Albiste faktorian aitortu du, ez dakiela zer gertatuko den diru-laguntzekin.
‎Irizpide horiek mantendu egiten dira zuku natural egin berrientzat eta ontziratuentzat. Era berean, MARMren ikerketak erakutsi du ez dakiela zer desberdintasun dauden ontziratutako zuku moten artean; izan ere, %22, 4k bakarrik daki zer den zuku kontzentratua, ontziratutako zukua eta fruta nektarra. Ontziratutako zukuak erosteko, supermerkatua da erosketa bide nagusia, eta brika, berriz, kontsumitzaileek gustukoen duten formatua.
‎Horren erakusgarri dira herrikoz herriko ibiltzea, Batasunaren adierazpen publikoa, edo Rafa Diezen eta Arnaldo Otegiren beraren adierazpenak. Norbait zurekin negoziatzen ari bada, eta erabaki badu kale indarkeria gaitzestea, horrek erakusten du ez dakiela zer gertatuko den handik ordu gutxi batzuetara. Hala uste dut, behintzat, nik, besteak beste sinesten dudalako elkarrizketa bideetan.
‎Beste batzuk, berriz, Fermin izeneko morroi lezoarrarena izanen ote zen. Zena zela, Indianoak hazi zuela neskatxa berea balu bezalaxe aurreneko urtetan, eta gero ez dakiela zer egin zuten.
‎Aukera horiek guztiak, hala ere, ez dira oso desberdinak elkarren artean, denetan agertzen delako behartzeko asmoa, eta denak direlako ez behartzeko asmoaren kontrakoak, kasu bat izan ezik: jarduten duenak ez dakienean zer nahi duen; halakoetan, ezjakintasuna behartzeko benetako borondatearen oztopo izango litzateke, alegia, zinezko legearen oztopo, botoaren adibidean azaldu dudan bezala. Hartara, borondate horren beharrizanari dagokionez, bigarren iritzia guztiz zuzena da.
2011
‎Ororen buru, senatariak ez dira hizkuntz lege proposamena izan zitekeena bozkatzera ere ausartu. Hilabete luzeetako lobby lana airean gelditu da, nehork ez dakiela zer segida ukanen duen.Ezjakin horien elasturia etsigarria izan daiteke, baina ongi adierazten du gure hizkuntzaren ezagupenerako egiteke gelditzen zaigun bidea, XIX. mendean kokaturik gelditu den Frantziar inperioan.Senatarien ondoren, legebiltzarkideen mahai gainean daude beste bi lege proposamen. Ez dakigu zein izanen den idatzi horien patua, baina heldu den urtean Frantziako lehendakari berria eta gobernu berria hautatuko dituzten hauteskundeei begira lanean segitu dugu.
‎Azpimarratu dute EBko Justizia Auzitegiak modu ekonomikoan zigortu zuela Espainia, Aragoi, Asturias, Balear, Kanariar Uharteak, Kantabria, Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Extremadura eta Galiziako zooek ez zituztelako betetzen esparru horiei buruzko Zuzentarauan jasotako betebeharrak (1999/ 22/ EE, Espainian 31/ 2003 Legean basa faunari buruzkoan gauzatzen zena) InfoZoosko kideek administrazio autonomiko gehienen ahalegina baloratzen dute. Hala ere, haren iritziz, ikuskapenak ez dira behar bezala egiten, langile kualifikatuak gutxi direlako eta askotan ez dakielako zer baloratu behar duten. Beste batzuetan, parke zoologiko batzuek aurretiko ikuskapenik gabe lortu dute baimena.
2012
‎Herrizaingo Sailak adierazi du ez dakiela zerk eragin duen sutea, eta ordezkariek jakin dutenaren arabera, bizilagunek ez dute kerik arnastu, eta ez dago zauriturik; onik daude. Egurrezkoa da etxebizitza, eta garrak ondoko eskatzetara zabaldu dira, 2 eta 16 zenbakien arteko eraikinetara, hain zuzen.
‎Horraino, tira; baina ipuinik eta klasikoenetan gertatu ohi denez, inork ez dakiela zer dela eta, gauzak okertu egin ziren, denak eta bat batean: hipodromoan, herrenka hasi zen zaldi pintoa; eta, azterketetan, kolore beltzeko liburuekin ikasten zuten ikasleek emaitza hobeagoak izaten zituzten besteek baino.
‎Une hartan, koherentzia politikoak eskatzen zuen legebiltzarreko beste talderen batekin itun iraunkorra lortzea edota hauteskundeak deitzea. Lehendakariak ez zuen horrelakorik egin nahi izan eta, azkenik, derrigortuta ikusi omen du bere burua, nahiz eta inork ez dakien zer aldatu den maiatzetik hona.
‎–Gaur, tamalez, idazleak ezin izan du gurekin egon??, baina hitz horiek esatera doanean konturatu da baietz, hantxe dagoela Jane Austen, kaletik sartu berria dela eta kalikozko soineko luze urdin estanpatu bat daramala, eta kolore bereko buruko brodatu batek estaltzen diola mototsean bildutako ilea. Eta ondoan eseri zaiola, gonbidatutako idazleek egin ohi duten bezala, eta oso urduri jarri da koordinatzailea une batez, ez duelako ezer prestatu, ez dakielako zer galdetuko dion, edo, hobeto esanda, mila galdera dituelako egiteko eta ez dakielako nondik hasi. Eta tailerreko besteengana jiratu nahi izan du, galdetzeko ea hura ez zaien harrigarria iruditzen, baina ezin du, Jane Austenen irribarre eztian baitauka ipinita arreta guztia, eta koordinatzailea ez da konturatzen inguruan dituela tailerreko partaide ia guztiak, deika eta astinduak ematen, eta batek hots egin diola jada anbulantziari, sakelakotik, eta laster iritsiko dela medikua, eman dion bihotzekoa egiaztatuko duena hain zuzen ere.
‎Holakoak badira maleruski: ez dakie zer den egiazki pastorala. Klarki erran behar deiegü:
‎Beren etxeetan direno, badakie nausi direla. Joaiten direlarik, ez dakie zer nola agitüko den, borroka bat baizik abiatüko düela eta geroürrentüko. Barnen, mündü ezagünean dira; kanpoan, aldiz, ezezagünean.
‎Hondakin desegoki horiek, beirarekin nahastuta, kalte egiten diote material hori behar bezala birziklatzeari. 6 Zer egin lanpara bat urtzen denean Lanpara galduta duela alde guztietara joaten den neska bat, ez dakielako zer egin harekin.’ Ambilamp lanparak birziklatzen dituen sozietate kudeatzailearen iragarki honen protagonista da. Haren helburua da herritarrak kontzientziatzea erabilitako lanparak birziklatzeko egokitutako bilguneetan utz ditzaten.
‎Zertarako, honezkero? Dena aitortzen hasiko balitz, Inasi oreka zapuzten dion kezka da ez dakiela zer gustatuko litzaiokeen egin dezan jendeak don Miguelek San Kristobalen izan zuen jokabidea ezagutuko balu. Barru barruan, ez du ordainik bilatzen.
‎Norak ez die azalpen distiratsurik eman: ezagun bat dela esan die, laneko bat, ez dakiela zergatik deitu dion ordu honetan.
‎Talendu frango zituen nausi horrek, behiak eta zaldiak sangratzen baitzituen ere lantxeta batekin. Ongarri metaren ondoan egiten zen hori, ez nakien zer debrutarako egiten zen haatik. Odol zurruta bat luzaz heldu zen.
Ez nakien zer markakoa zen! Hau ba zinezko miru herbaila!
2013
‎EIDER harritu egiten da. Adi jartzen da ez dakielako zeri buruz hitz egin nahi dion MADDIk.
‎Ustekabean ohartu dira Kokoherrin inork ez dakiela zer egun den. Inork ez dauka kalendariorik herrian.
2014
‎Dantza utzi nuen eman arrazoiengatik baina mundu hori ez arras laxaturik, maskaradetara joaten nintzen oraino, pastoraletara ere bai, bi garagardoren artetik jakinik antzerki ikastaldi bat bazela Izuran hara banoa. EATB zen antolatzaile, ez nakien zer zen xuxen garai hartan. Antzerkien ikusten ibili nintzen baina hor ari zen jendea ez ezagutzen.
‎Adiskide batzuen zain direla erranik uxatu dute; badira hilabete batzuk lantegiaren jabea Madeleinez ohartua dela, eta zernahi gisako faboreak eskaintzen dizkiola. Beti errefusatzen ditu Madeleine gazteak, baina dagoeneko ez dakiela zer egin erraten ari zaio adiskideei, lana galdu nahi ez badu onartu ote dion txeraren bat, lanik gabea baratzen bada zer eginen duten etxean guraso zaharrekin, baina hara non datorren Julia delako hori, ile luzea moto batean bilduz gibelean, zapi beltza buruan ezarri ahal izateko, bele baten irudi bizia baita zapi horrekin, zinez, halakoa baitu mokoa luzea eta okerra.... Bele bisaia horri aieru txarra harturik, Graxianak galdegin dio Marianneri fidatzekoa izanen ote den Julia delako hori.
2015
‎Judizializazioak berez ekarri ohi du kautelazko neurri batzuk indarrean jartzea adineko pertsona babesteko.Tratu txar ekonomikoak ere aipatu dituzue. Nola atzeman. Ba, esaterako, adineko pertsona batek, horretarako gaitasuna izanda ere, ez dakienean zertan erabiltzen ari diren bere ondasunei, edota horiek bere kalterako erabiltzen direnean. Bi egoeretan jo behar da fiskaltzara, administrari bat izenda dezan.
‎Laster agertu dira kartzelazainak, harridura aurpegi nabarmenarekin. Esango zenuke han inork ez dakiela zer gertatu den, eta urduritzen hasi dira denak, preso eta kartzelazainak.
‎gizon eta makinaren arteko nahastea da, beharbada sinbiosia. Egileak ez ditu bi nozio horiek bereizten, ziur asko ez dakielako zertan dautzan. Bitxia da, dena den, hori dela lehendabiziko kasua non cyborgak esplizituki bere protesiak pentsamenduaren eta beste nolabaiteko, ez da zehazten?
‎Afaria ipini nuen, biontzat, eta Karmenek postrea eskaini zidan gero, bukaeran, eguna hil aginean zen une paregabe horretantxe. Zer gertatu zen, edo zer zatekeen gerta, inork ez daki, inork ez dakien bezala zergatik argia zuriz janzten den egunero egunero, herdoil apurrik gabe eta hain eder.
‎–Zuk uste duzu zure semea erotuta dagoela, ez dakiela zer egiten duen?
‎Are kezkagarriago: ez dakigu ezer saltzen den ere; saltzaileak esaten digu ez dakiela zer den, ez dagoela oraindik dendan eta ez dakiela inoiz helduko den ere. Eta, hala eta guztiz ere, guk erosi egiten dugu!
‎Sekula ez duela oso ondo ulertu zergatik joan behar izan zuen suhiak Londresa lan hori egitera, zer eta hiztegi bat egitera, dio emakumeak, ez dakiela zer abantaila klase aurkituko zuen han, bestetan aurki ez lezakeenik?
‎Erreforma desegingo balitz, ez dakiela zer izango den guzti haietaz, esan nahi du.
‎Banoa, ilunpetan nintzen, hortxe gordea. / Egun batez, urrun urrun, argi bat, ez nakien zer zen, ARGIA/ Banoa emeki emeki, argia handitzen ari da/ Orai argiak hartzen nau, gelditzen naiz, begiak itxita. / Begiak ideki nituelarik, poz ikaragarri batek hartu ninduen.
‎Hanbeste diru jarri du jada ez dakiela zer duen ere.
‎Beisbol eta amerikar errugbi zelaiak ere egin ziren. Nehork xuxen ez zakien zer egiten zuten basean. 1956an hasi ziren eraikuntza lanak eta 1974an hetsia izan zen erabat.
2016
‎Euskal Herriko biztanleen hiruetarik bi galdeketa baten egitearen alde lirateke eta %40a estatu propioaren alde, Ipar Hegoa Fundazioak eta Unibertsitatearen taldeak egin ikerketaren arabera. Erreferendum batean zer erantzungo luketen galdetuta, gehienak (%40, 7) euskal estatuaren alde lirateke; kontra, berriz, %35, 3 Bestalde, lautik batek ez dakiela zer erantzun dio. Independentziaren aldekoak gutitzen ari direla dio inkestak 2016an egindako galdeketan, 10 herritarretatik kasik bik (%19) independentziaren alde daudela adierazi dute; 2014an %30 ziren.
‎Jakintsüen artean ere badira fededünak, sinesten ez düenak halaber, bena besterenganako errespetüa badüe. Hirugerren joera batetakoek ez dakie zer pentsa, haütürik egingabe dabiltzan agnostikoak dira. Zonbaitek dioie balinba mündüaren ibilaldi ederraren gibeletik entelegü handiko indar bat lanean ari dela, edo bederen holako batek hastapenetan erauntsi dükeala.
2017
‎–Alberro inspektore-ordeak dio nerbioak galdu dituela, ez dakiela zer gertatuko zaion –erran zuen Arzozek– Bestalde, Drexler ongi dago. Aspirina pare bat besterik ez du eskatu.
‎Beti jakin du muturrak non sartzea komeni zitzaion eta non ez. Oraingo honetan, aurretik inoiz ibili gabeko bideak arakatzera bultzatu nahi dute, eta horrek larritasun puntu bat sortzen dio, ate berri bat irekitzen den bakoitzean inork ez dakielako zer arraio aurkituko duen beste aldean.
‎Leku horretan, frangotan, behardun batzuek lo egiten zuten, aterpean. Ohartu zen behardun horrek ez zuela zakurrik bere ondoan eta, ez zakien zertarako, bere gogoeta joan zen berehala Felixengana. Zalutu zuen urratsa irudipen hori egiaztatzeko.
2018
‎Gero eta lur zati gutxiago dela bizigarria. Baina gradu pare bat gehiago jasan ditugula pentsatzen dugu, inork ez dakielako zer egin intelektualak desagertu direnean. Eta mahaian eserita dagoen gizonetako bati buruz bere emazteak behin eta berriro esan du, Jochen, akademikoa bera...
‎Esan dizudanez, terrorismo maila gorenera lotuta zaudela pentsatu behar lukete eta, zer gura duzu esate, ez dizut itxura oso arriskutsurik ikusten... Arriskua hor dago, noski, baina zure neuronak eskaneatuz gero eree, zer dakizu?, benetan arriskutsua den eta agintariek eurek ez dakien zer dakizu. Ala burutik pasa zaizu agintariek ez daukatela batere ideiarik gure moduko taldeak egon badaudena?
‎Beste polizia batek, ordu arte isilik egon denak, galdera egiten dio orduan, ea zerbait arraroa sumatu duen Andresengan. Loreak erantzuten dio ez duela gizona asko ezagutzen, baina zertxobait urduri balego bezala begitandu zaiola, ez dakiela zergatik izango zen. TRIA ez die aipatu ere egin, noski.
‎Opari bat bidali ziola Añesi, haren erantzunaren zain egon zela, ilusio handiz bidali ziola berari asko gustatu zitzaion Sigur Rosen album bat. Eta Añesek errepikatu du ez dakiela zertaz ari den, berari ez zitzaiola ezer heldu. Zigarroa itzali baino lehen, Maiderrek:
‎Nola esango dio Fakirrak ez duela sekula probatu, ez dakiela zer den ere, amazighen dantza bat dela esango balio ere berdin sinetsiko liokeela. “Cous cousa... jakina...
2019
‎Beste batzuek zehaztu dute, ez zuela oso itxura ona, bizarra egin gabea, begi handien tamaina bereko zuloak, aurpegia zimurrek ondo goldatua... Baten batek, gaineratu du, ez dakiela zer edaten ari ziren, baina barre arraroak egiten zituztela, bai batak zein besteak, susmoari ateak zabaltzeko adina. Hari horretatik tiraka, gehienei ez zien harritu Fito horrelako konpainia" xelebreekin" (horretan ados zeuden denok) nahastuta ikusteak, eta beraz, ez zitzaiela deigarria gertatu biak ingelesez kantari hasi zirenean; You are so beautiful... edo antzeko zerbait.
‎Merezi du ikustea Espainiako Telebistako La2 katean. Para todos la 2? saioan egin zioten elkarrizketa, non kazetariak ez dakien zer egin, espero ez dituen erantzunen aurrean. Hona hasiera:
‎Eta ni ere bai. Baina gero diskurtso luze bat bota zidan, esanez mutil harroputza eta asoziala dela eta joan zen urtekoak agerian jarri zuela nolakoa den benetan; gainera, soziopata omen da (hori ere esan zuen, baina seguru nago Rutek ez dakiela zer esan nahi duten aurreko hiru hitzetatik bik ere), eta txikiegia omen da niretzat eta besterik ez nuela behar.
‎" Nik aipamen intelektual bat egingo dut", erantzun zuen berak. " Montaignek dio, oso gustura irakurtzen ditudan lerro batzuetan, gizon herren batekin jo ez duenak ez dakiela zer den jotzea. La Petite Pagodeko batzuek serio hartu behar lukete hori, eta ez hain garesti jokatu bezero berezi honekin." Zinez, Montaignek emakume herrenei buruz zioen hura, baina ez zen ñabarduretan sartzeko momentua.
‎Amets bakanak izan dituen horietariko edozeinek esango lidake ez dakiela zergatik eta zelan, baina bizitzak inarrosi egingo nauela laster.
‎Hamabietarako minutu batzuk falta direnean urduriago jarri da ama, zehatzegi ez dakien arren zeri esango dioten eguerdia kanpokoek: hamabiak, ordu bata, bazkalordua...
‎Eta gero niretzat bildu dituzuen gemekin berria sortuko dut bizitzaz betea ez dakiena zer galdu duen eman zaiona baino ez.
2020
‎Orduan Sadiek besotik heldu zion eta esan zuen: Connell esaten ari zitzaigun ez dakiela zer zentzu duten irakurketa literario hauek. Idazleak Connellen aldera lausoki begiratu eta baietz egin zuen buruarekin.
2021
‎Daprá, jarrera horretan ere berresten dena, harago doa. “Uste dut ez dela gomendatutako telesaila iragazten ez dakienarentzat, ez dakienarentzat zer dagoen sano. Icebergaren punta ikusten ari gara, eta horrek garrantzi handiagoa du:
‎Ekintzaileak adierazi zuen jendeak ez dakiela zer nolako eragina duen klima larrialdiak emakumeen eskubideetan, eta Madagaskarko emakumeen adibidea jarri zuen: «Nire herrialdean lehorteak ohikoak dira, eta lehorte horien lehenengo biktimak emakumeak dira.
‎Gaualdi huntan badugu bilkura garrantzisu bat, zeren deliberatu baitugu Palestinarat joaitea. Erresuma horrek sofritzen du, zeren jadanik badira hainbeste urte ez dakiela zer den bakean bizitzea. Gaur, gurekin dugu emazte famatu bat, Leila Shahid, Yasser Arafat-en bozeramailea.
‎Hans Eaglyk Lindenhofen jabea denak esan zuen inurri batek ez dakiela zer den katedral bat edo energia planta bat edo sumendi bat.
2022
‎Urriaren 25ean, 30etatik 12 sobietar itsasontzi gibelera itzuli ziren, Sobietar Batasunari buruzko bidea berriz hartuz, baina besteek beren bidea segitu zuten blokeo lerrora arte. Nehork ez zakien zer iraganen zen helduko zirelarik. Estatu Batuen aliatuek (Frantzia, Erresuma Batua eta OTAN en barne zeuden estatuak) hitzeman zuten amerikanoak sostengatuko zituztela Sobietar Batasunaren kontra gerla bat hasten bazen.
‎Otoitza ere zilegi zaio fededunari, basa ahalgerik gabe, ez baita bekatu: minik ez, eta on egin dezake, lehenik otoizlariari, ez dakielarik zer ekin holako eskandala hilgarriaren aitzi, aurka, kontra. Fedeak lagun gaitzala, ukrainarrak laguntzen dituen bezala.
‎Are gehiago, salatu du auto elektrikoaren inguruko zalantzek eroslea uzkurtu egiten dutela: «Erosteari utzi dio, ez dakielako zer egin. Sektorea pikutara doa.
‎Eta, dimititu izan banu, bistan da ez nintzela hemen egongo». Adierazi du ez dakiela zergatik ikusi duen bere burua «halako polemika batean nahastuta»: «Martutene nire kartzela da, bizitza erdia baino gehiago daramat hemen lanean, eta orain arte jarraitu dudan bidea ez da asko aldentzen Eusko Jaurlaritzak arlo honetan jarraitzen duen ildotik».
‎Eta Paulak ez duenez ezer esaten, ez dakielako zertaz ari den zehazki, berriz gehitzen du neskak:
‎...lan modura eraman eta kontserbatu zuten edo zoriaren esku utzi ote zuten, silueta bat haizeak higatua hauts mordo alferrikakoa egin arte, batek daki, historiari ez zaizkio gauza horiek interesatzen, zoria eta gero ere, eta aitari gai horiek interesatzen ez bazaizkio ere, desobeditzeaz ohartarazi zidan, erakutsi zidan emakumeek ausartegi jokatu zutela fruitu debekatua jan zutenean, esan zidan inork ez dakiela zergatik ez zuen emakume hark hiri aldera biratu behar, biratu egin zela hori besterik ez, eta horixe zela ulertu behar nuena, hura ez zela proba bat baizik, ikusteko emakume hark zenbateraino bizi nahi zuen, zenbateraino urrundu behar zuen ama naturak Jainkoagandik, baina aita, galdetu nuen, neu ere gatzezko estatua bihurtuko ote naiz, bada, txanda heltzen zaidanean, Jainkoak neu ere pro...
2023
‎Ikusten du ez dugula liskarrik sortzen, horretarako asmorik ere ez dugu, eta nahi duena egiten jarraitzen du. Eta iruditzen zait Irungo jende askok ez dakiela zer gertatzen den, alkatea zer egiten ari den, zer jokabide duen. Aparteko ahalegina egiten dute gure inguruko berriak ia oharkabean gera daitezen; aldiz, beste albiste batzuk behin eta berriz errepikatzen eta hauspotzen dira.
‎Izan be, astegoien honetan beste partidu bat jokatuko dabe eta ez dakie zer pasau daitekean. Errekursoa argudiatuteko, jokalari profesionalen argazkiak be aurkeztu dauz Arratia Futbol Taldeak, badagozalako turbante eta bestelako zapi batzuekaz jokatuten daben futbolistak.
‎Zinpeko goardiak baieztatu du hormigoi kamioia urtarrilaren 7ra arte bere lekuan zegoela baina aitortu behar du harrituta dagoela, ez dakielako zer momentutan lapurtu ahal izan zuten, ez delako ezertaz jabetu eta ateak ez direlako inoiz behartu. Antza, behintzat.
‎Funtzionarioen presentziak atentzioa deitu eta inguruko etxeetatik auzokideak hurbiltzen hasi dira: adineko emakume bat eskuetan zartagin handi bat dakarrela, Manolo bere makuluekin, bikote gaztea osatzen duten bi neska sardeska banarekin, bere garaian auzora iritsi zen lehen beltza sukaldeko labana erraldoi batekin, Felipe maisu erretiratua motxila batekin, non inork ez dakien zer daraman, Santi, ustez txitxirioez betetako lapiko batekin, Fogo, suziriz betetako poltsa batekin, Puri, kale osoa eta inguruak lurrintzen dituen gaztazahar pote ireki batekin, Amaia argazki kamerarekin edota David, pilaz dabilen irrati kasete batekin, besteak beste. Luisengana hurbildu, babesa eskaini eta haiek ere funtzionarioei begira geratu dira.
‎Berriro deitu duenean atsoaren etxea gaur bertan utzi behar duela eta El Santuariora itzuli nahi duela esan dit; ez zuen negarrik egiten. Jaioterriko nire etxera joan gaitezkeela, hutsik dagoela, bestela ez dakiela zertarako eraiki dudan.
‎Arratsean kafea edan ostean lo egiteko daukadan gaitasuna miragarria dela esaten dit, berak ez duela edango, bestela ez dituela begiak bilduko eta gainera kafea uzten ari dela. Semeagatik ere galdetzen dit eta ongi dagoela esaten diot, fotokopisteria handitzen ari dela eta plotter berria erosi dutela badakit ez dakiela zer den, edo prezioak izugarri igo direla eta orain txinatarrei erosten dietela haiek ere paper guztia.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia