2010
|
|
Hannari iduritzen zaio haren bitartez mintzo denak zer erraten duen
|
ez
dakien haur txoriburu bat bezala ikusten nauela.
|
2012
|
|
Eta ikuspegia apur batean aldatu zait bi eztabaidok irakurri ostean. Azpidatzien zale sutsua nintzen ordura arte, baina orain ulertu dut beti ez direla egoki, adibidez, irakurtzen
|
ez
dakien haur baten kasuan?. Baina ez pentsa, oraindik ere azpidatzien jarraitzailea naiz.
|
2015
|
|
Barcinak eta, beraz, bazuten kontsolamendurik. Horri muzin eginez, ordea, galtzen
|
ez
dakien haur ergelaren papera jokatu nahiago izan dute: gola sartzen badidate, baloia hartu eta espantuka hasiko naiz, aurkaria ahalik eta gehien kakazten dudan bitartean.
|
2016
|
|
Alarma sistema modernoek mugimendua etxeko edozein arlotan detektatzeko aukera ematen dute, baina instalatzeko garestiak dira. Erabiltzen ez den telefono mugikorrarekin eta app egokiarekin, «etxeko» zaintza sistema bat sor daiteke, igerilekutik hurbil mugimendu guztiak detektatzeko eta, hala, adi egoteko, oraindik igeri egiten
|
ez
dakien haur bat gehiegi hurbiltzen bada. Horietako batzuk Presence eta At Home dira, biak ere Iphone eta Android telefonoetarako erabilgarriak.
|
2017
|
|
“Ez bazina armairuan egongo, ezpainetan musu emateari ez zenioke erreparorik paratuko”. Halakoetan, Joseba, ergel baten moduan gelditzen zen bere baitakoa husturik, sentimenduak igarri beharrean, artean nor den eta zer nahi duen
|
ez
dakien haur bat bailitzan; eta susmatzen zuen, han ere, lehenago AEK inguruko bere kuadrillan bezala, norberaren izaerari bezainbat amore eman behar zitzaiola taldeko partaide izateko pagatu beharreko zergari; alegia, estetikoki eta etikoki zer zen egoki erabakitzea taldearen eskuetan utzi beharra zegoela.
|
2019
|
|
Haur literatura guztia ez da, inondik ere, esaten ari naizen bezalakoa, gauza asko aldatu da ikastola batean irakasle ibili nintzenetik, baina, hala ere, dena xehatuta eman beharraren esklerosiak kutsatu egin ditu jokabide txalogarrienak ere. Eta pureak beste deus jaten
|
ez
dakien haur baten hortzek eta hesteek eta sabelak hartzen duten errazkeriaren bide bera hartzen du testuetan purea beste deus eskaintzen ez zaien haurren hizkuntzak. Haien hizkerak milingak bihurtzen dira.
|
2021
|
|
ElkarrekinIrakurketa partekatua haurraren izaeraren eta adinaren arabera aldatzen dela azaldu du Fernandez de Gamboak. " Oraindik irakurtzen
|
ez
dakien haur baten kasuan, adibidez, heldua izanen da testu idatzia irakurriko duena, eta elkarrekin ilustrazioak interpretatuko dituzte". Albumen kasuan irakurketa ariketa aktiboa da, eta irakurketa erritmo desberdinak eskatzen ditu:
|
2023
|
|
Aldiz, oinarrizko gaitasunak menderatzen ez dituztenentzat kaltegarria izan liteke teknologia horren mendekotasun goiztiarra edukitzea. Adibidez, eskuz eta memoriaren bitartez batuketak egiten
|
ez
dakien haur bati kalkulagailu bat ematen badiogu, haur horrek ez ditu ondo ulertuko oinarrizko matematika kontzeptuak, eta, beste alde batetik, mendekotasun harreman kaltegarria eduki dezake teknologia horrekin. Era berean, subjektu batek ez badu irmo finkatzen eskuz idazteko trebetasuna, kaligrafia egokia, ortografia eta bere testuak sortzeko gaitasuna, eta boligrafoaren ordez teklatua ematen badiogu, ez ditu funtsezko hizkuntza trebetasunak eta trebetasun kognitiboak edukiko, eta horrek zaildu egingo dio, aurrerago, hizkuntz adierazpena eta ulermena, eta teknologia horrekiko mendekotasuna sortuko zaio.
|