Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Alta, Wittgenstein errespetatu behar dugunez, esan beharra dago Tractatus ean egiaztagarritasun printzipioak hain funtsezko lanik ez zuela bete. Askok horrela pentsatzea Schlicki eta Carnapi lepora dakieke, beren interpretazioa izan zelako egiaztagarritasunari Tractatus ean ez zeukan indarra eman ziona. Wittgensteini lotu zioten printzipio hura, zalantzarik gabe33, baina neurriz gain.
‎Saguak etortzen zitzaizkidan burkora, etzanda nengoen ohera; eta burkotik bekoki gainera, eta bekokian jolasean sagua! Demonio haiek uxatzeko ere ez neukan indarrik eta ganorarik. Urru ere nire antzera zegoen; hari bizarrean ibiltzen zitzaizkion saguak, habia egin nahian edo.
‎Hura irakurriz hasi nintzen burua astintzen, tentatuta. Baina gose greban ez neukan indarrik ezeri ekiteko, ez launa zuloko xaplarik ez bestelakorik. Hilabete batzuk geroago lotu nintzaion kontu hari, gerrikoak egiteari:
2002
‎Alferrik galdutako poemarena ez zaik guztiz ahaztu, baina jada ez zagok itzulbiderik. Ez daukak indarrik. Besterik ezean, gainbegiratu bat egiten diok periodikuari, nahiz aurrez badakian Hoja del Lunesen futbolaz landako berririk ez dagoela.
2003
‎Orriotara ekarri dugun hirugarren grafikoak ez dauka indar gutxiago gure begientzat. Herrialde bakoitzaren delako Nazio Produktu Gordina Biztanleko hori oinarritzat hartuta, mapa normal bat distortsionatu egin du «Le Monde Diplomatique»eko atlas honek.
‎Eta orduko komunikabideak zer? Ez euken indarrik euskerearen kontra?
‎Bibiotek ukabilak estutu zituen, baina barruan ez zeukan indarrik ezer egiteko. Gainera, hotzean pentsatuta, aurrekoaren emaitza eskasa ikusirik, zertarako ahalegindu berriro.
2004
‎Hamar zerbitzugunetik seik ez daukate indarrean dagoen Errepideen Legeak oinarrizkotzat jo dituen zerbitzuetakoren bat: ibilgailu arin eta astunetarako aparkaleku zolatuak, higiene zerbitzuak eta ur edangarria, telefono publikoa, taberna edo kafetegia eta erabiltzaileentzako atsedenlekuak.
‎–Ez da posible, ahots motelak ez zeukan indarrik nire alegrantzia adierazteko, eta negarrari eman nion.
2005
‎Albertok berria eman zidan egunean, etxerakoan, tabernako atean Marroren irudia ikusi nuen, bizkarra paretaren kontra jarria. Une hartan ez neukan indarrik hura gorrotatzeko ere.
2007
‎Zortzi aparatuak erabiltzeko errazak diren arren, Teka markakoak zuzen baizik ez daude: izan ere, potentziaz aldatzeko marka honetako ekipoetan hiru eragiketa egin behar dira, plakek ez daukatelako indar gutxiago/ gehiago emateko aginte soil bat.
‎Ezin nindunan berriro bueltaka hasi. Ez neukanan indarrik. Suposatu ninan oraingo honetan semearekin ondo hitz egina izango zutela.
2008
‎– Ez daukat indarrik, eta gainera ez zait lana gustatzen; nigatik hortxe geratzea du, esan nion.
‎Bi osagarri horien itzala eta oihartzuna zergatik ote da den bezalakoa ideologia abertzaleen jardunean? Euskal Herria kontzeptuari dagokionez, zergatik dauka kontzeptu horretan lurralde nazionalismoak hizkuntza nazionalismoak ez daukan indarra eta atxikimendua. Ideologia eta praxi abertzaleen mundua mundu erdalduna delako ote da agian euskalduntasuna lurralde abertzaletasunaren mendeko eta mirabe?
‎Bai, konortea galtzeko zorian. Ezin nuen ikararik egin, ez neukan indarrik. Ezin nuen eskua ere jaso.
‎Utzikeria horrek, arinago edo beranduago, mugimenduaren heriotza suposatuko zuen, ikusi dugun bezalaxe. Ziur aski, Azkoiti, Azpeiti, Elgoibar, Eibar, Deba eta beste herrietako matxinoek ez zeukaten indar militar finkorik osatzeko asmorik, ezta gaitasunik ere. Horrela jokatu izan balute, eta indar guztiekin herrialdeko garien gordeleku nagusira. Donostiara?
‎Zelofan urdin edo gorria aukeratzea da herritarren zeregina. Izquierda Hundida k identitate gatazkan dauden lekuan baino ez dauka indarrik. Normalizazio politiko ezaren alaba da.
2009
‎Baina gero lagun pila bat dituzte, badakite herri bakoitzean norengana jo. Eta jakina, gure artean artikulatzerakoan ez daukagu indarrik, beti utzi ditugulako antolaketa kontuak beste batzuen esku.
‎Eta baldin eta Obamak bere kasa jokatu nahi badu, badaki Clintoni bezala gerta lekiokeela: Kyotoko protokoloa sinatu zuela baina hura ez zuela Kongresuak berretsi; beraz, agiri horrek ez dauka indarrik Estatu Batuetan eta bertan ez da betetzen han ezarritakorik.
‎ALIZIA. Hobe gaia uzten badugu, ez gara inora iritsiko. Gainera, gaur ez daukat indarrik.
‎GERMAN. Ez dakit joango naizen. Ez daukat indarrik.
‎Bakarrik gelditu ziren hirurak, gurasoak eta semea, egongelan, argiak oraindik piztuta zeudela. Aurrezten dakien emakumea izaki, argiak itzali nahi izango zituen Clarak, baina ez zeukan indarrik. Kostata erreprimitzen zituen ezpainetatik loratzen zitzaizkion kexak, hain zegoen akituta.
‎Moila berrian zu aurkitu ez izanak esan gura zuen beste zeozer pentsatu behar nuela. Eta une hartan nekea sorrarazten zidan horrek, hau da, ez neukan indarrik nondik heldu ere ez nekien zeozeri buruz pentsatzen hasteko. Pauso hots batzuek atera ninduten pentsamendu haietatik.
2010
‎LUKASek ez dauka indarrik ezer gehiago esateko.
‎Baieztapen hori, bestalde, Aristotelesen honako hitzetatik ere ondoriozta daiteke: aitaren nahiz edozein gizakiren aginduak ez dauka indarrik ez derrigortzerik, ezta gizaki jakin batek emandakoak ere, gizaki hori erregea edo antzekoren bat ez bada; legeak, berriz, derrigortze indarm du.
2011
‎Nik ez daukat indarrik.
‎Vegeta saiya tximino erraldoi bilakatu zen, eta Gokuk ez zeukan indarrik aurre egiteko.
Ez daukat indarrik esku bat jasotzeko ere.
‎Beldurra ematen du, baina ez dauka indar handirik jada.
‎Ia ez dauka indarrik, ordea.
‎Oso eraso gogorra jo dio bat batean, eta orain ez dauka indar handirik.
‎Agian, bai, baina nik ezin dut gehiago. Ez daukat indarrik.
‎Zein da Araban EAJk daukan ahultasun nabarmenena. Abertzaletasun aldetik lan handia daukagu egiteko. Hiriburuan abertzaletasunak ez dauka indar handirik, hor eragin behar dugu. Lurraldean bai, indar handia daukagu, baina hiriburuan ez.
‎Pragako hirurehun dorreetako puntak harro harro altxatzen ziren, zeru gorria ukitu nahian. Eguzkiaren errainuek, oraindik erdi lotan, ez zeukaten indar nahikorik gaueko ihintzari dirdirak ateratzeko. Hiria nagitasunez ateratzen zen ilunpeetatik, eta eraikinek grisari utzi eta beren berezko koloreak berreskuratzen zituzten poliki poliki:
2012
‎INES. Bakarrik egon behar nuen. Ez neukan indarrik inorekin hitz egiteko.
‎ESTHER. (Jota) Ez daukat indarrik hemen geratzeko.
2013
‎Etorkizunari begira jarrita, irakasleak uste du, aukerak egon badaudela, jende asko euskalduntzeke dagoelako eremu honetan?. Dena den, euskal komunitatea txikia da bertan eta, gainera, ez dauka indar handirik. Horregatik,, ez dut uste euskaltegiak asko handituko direnik?.
‎Ez daukat etxerik, presarik ere ez, baina helmuga bat bai, eta paper honetan idatzita dago. . Astiroegi hoa, motel?,? Ez zeukaat indarrik, utz nazak bakean! Ez zegok inor nire zain?.
‎Elurra ari zuen orduan ere, baina izpika, ikusmira galarazi gabe. Reno betiere isila are isilago zegoen une hartan; ilargi erdizka beteak ez zeukan indarrik mendi zurituak argitzeko. Kasinoko kolorinek ukitu triste bat zeukaten.
‎ez naiz gaztea eta ez daukat indar handirik besoan
‎Aurkitu egin nau. Larri nago, ez daukat indarrik. Usaindu egin nau, usaindu egin du nire odola, eta hemen da burutzeko ehiza.
2014
‎Ziztadatxo bat sentitu dut besoan. Egin beharrekoa arin egin dezatela desiratu dut, ez baitaukat indarrik eskua itxita mantentzeko. Loguraren kontra borrokan ibiltzeko gogorik ere ez.
‎Jon Andonik, nahi duena lortu ondoren, uretara jaurtiko duela eta ez diola uretatik irteten utziko imajinatu du. Ez dauka indarrik borroka egiten jarraitzeko. Minik egin ez diezaion nahi du bakarrik.
‎–Ez dizut sekula beldurrik izan! , erantzun dio Leirek, ez daukan indarra erakutsiz.
Ez daukat indarrik!
‎Ilaran atzera egin nuen, bultzaka berriro. Emakumeak atzetik etorri zitzaizkidan, baina niretzat baino askozaz konplikatuagoa zen eurentzat ilaran bidea egitea, ez zeukaten indarrik. Berrehun metro egin genituenerako ez ninduten ikusten.
‎Hitz batzuk identifikatu zituen, orain ez zuen zalantzarik. Estartetara heldu ziren, baina Irenek ez zeukan indarrik handik irteteko, han itxarongo zien, zelaiari begira, aldageletan, petrilaren ondoan, sukarra, giharrak, lo eta edan, leherketak lantzean behin, Alangobarriko korridorean koadroak, Holandan erositakoak, kopiak, markoak ere merkeak, Ibon eta umea korrika korridoretik, oihuka umea. Ibonen zazpi pauso korridoreak, umearen hamaika, barreka umea.
2015
‎Azeria harat honat ibiltzen zen, auskalo zer zerabilela buru zoro hartan. Eta nik ez neukan indarrik mugitzeko ere.
‎– Ez daukat indarrik honetarako, aitortu dio Rakeli, umezurztegiko haur guztiak sukaldean hari begira daudela.
‎Egun hartan nahiago izan nuen makinako edozein kakajan abiadan irentsi eta eraikuntza hartatik aldegin, sugeak azkonarraren habiatik bezala. Ez nintzen ezertarako gauza, ez neukan indarrik, Anja Nienstedt doktorearen balizko erantzunarentzat izan ezean.
2016
‎Manifestazioa egin zuten aurreko astean Bangin, NBEko soldaduak herrialdetik ateratzeko eskatzeko. Liskarretan lau manifestari hil zituzten, tiroz; kasko urdinen buruzagiari leporatu diote manifestarien aurka tiro egiteko agintzea.Faustin Archange Touadera urte hasieran hautatu zuten errepublikako presidente, baina haren boterea mugatua da oso, hiriburutik kanpo ez baitauka indarrik. Izan ere, herrialdea bitan dago erdibituta.
‎Berriro maldizioka hasi zen, baina ez zeukan indarrik, eta bere bizkarrak, normalean makurtu samarra, okertua zirudien orain. Soilik zigarroaren kea botatzerakoan antzematen zitzaion kemen apur bat.
‎Behin behar eta zu bestelako zapatekin! Ez diot ezer kontatu, ez daukat indarrik hitzak biriketarik ateratzeko. Alegia, brankietarik.
2017
‎Esku pelotan esate baterako, Severo Iza izaten zan nire laguna eta gure parajean nagusi ginan. Nik ez neukan indar handirik, baina pelota guztietara heltzen nintzan. Alkarren kontra jokatzen gendua Areatza, 1955 Bixente Sardui, Deunoro Sardui, Sotero Lejarzegi eta Oscar. nean ostera, bera ni baino gehiago zan.
‎Amesgaiztoetan agertzen zitzaion ijitoa bere begi urdinekin laguntza eskatzen, baina Puskasek ez zion laguntzen. Burua biratu nahi zuen, baina ez zeukan indarrik eta orduan ijitoaren begi urdinak beira bezala hausten ziren, gereziondoaren oinetan bere hondarrak utziz. Puskaz izerditan esnatzen zen, arnasestuka.
‎«Olinpiar finala amaitu zenean, leher eginda nengoen psikologikoki. Ez neukan indarrik beste ziklo bati ekiteko. Zoriontsu izan naiz nire desioei segika, baina orain aldatu egin dira nire pasioak eta interesak».
‎Arrabolean hasi nintzen, eta ikusten nuen nire buruak ez zuela gogoratzen mezua hanketara bidaltzen. Ez neukan indarrik hanketan. Astebete itxaron nuen, eta errepidera atera nintzen.
‎Euskararen aldeko borrokak ideologia euskaltzale landua eskatzen du, diskurtsoari dagokionez kritikoa eta ahaldundua, eta jarrera eta praxi linguistiko leiala. Gaur egun pentsamolde otzan386 eta etnikoa nagusitu zaigu alde guztietan, euskararen gaia auzi estrategikotzat ez daukaten indar politiko eta erakunde publikoekin elkarlana bideratuz zeozer lortuko delakoan edo. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politikarekin euskara normalizazio sozialaren arrastoan sartuko dela uste duenak ez dirudi oinarrizko kontu batzuk zuzen atzeman dituenik.
‎Komunera zutitu nahi nuen. Ez neukan indarrik, ordea. Amak eztabaidan jarraitzen zuen.
‎Gauaren erdian, Lurraren porroaren argi dantzagarria zen salatzen zituen bakarra. Ilargiak ez zeukan indar handirik, nahiz eta aski eta sobera zen bidea jarraitzeko.
‎Esaterako, hizkuntza sarritan arkaiko samarra gertatzen zen, sasoiko garbizalekeria tarteko, orduko itzultzaileen jitea eta idiosinkrasiaren eraginez. Aldi hartan ez zeukan indar modurik hizkuntza inklusiboak, genero arlokoak zehazki, eta hori ez zen benetan ezelango arazo, ez zegoelako generoaren inguruko ardurarik ez sentiberatasunik.
‎Makurtu egin zaio zutitasuna, emanen luke Indautxu plazako kale argi makurtuekin bat eginez. Berrogeiak arte gorputzak bereari eusten diola pentsatu izan du behin baino gehiagotan azken aldi honetan, baina, gerozkioz, iruditzen zaio gorputzari eusteko gogoaren indarra behar dela; eta Axik ez dauka indar hori, falta zaio, Axi falta da, asmoen gauzatzea adieraziko lukeen Axi hori behintzat, amorantea bazuen edo ez adieraziko lukeen Axi irakurgarria. Horregatik ezin izan du lehenago senez, bere sen famatuaz, jakingo lukeena jakin:
2018
‎" Bill-en borda Bilbaon,/ gaur ez da borda baizik aretoa:/ dantzaleku zatar arrunt garbi/ kafe antzoki baten antzerakoa./ Jatortasun usain eta neonezko argi,/ tenplau sartuko zinateke hemen/ Hemen!/ Pistan ez da belarrik/ brandyak ez dauka indarrik/ huts egin digu Iretargik.../ eta musika?/ Hau zarata, hau durrunda!/ Hi, Joe, jo ezak doinu zahar hura!".
‎" Jaurlaritzan euskaraz lan egiten da", bai, baina kafe makinan gazteleraz egiten dute. Bizitza pribatuan eragiteko dekretu batek ez dauka indarrik, baina bai halako ariketa sozial batek.
‎Bihotzaren taupadak gorputzeko kokagune bakoitzean nabari nituen baina gehien eskumuturrean. Aiztoa bertara zuzendu nuen zainak mozteko asmoz baina ez neukan indarrik eta eskuetatik ihes egin zidan. Izerdi patsetan nengoen eta zer egin ez nekiela, amaren logelara joan eta kaxoitik zapi ilun bat hartu nuen, begiak estaltzeko.
‎Gelara itzuli zen gero, eta erabaki beharrekoak erabaki, ez baitzeukan indarrik ezer esateko bere buruaren alde, esplikatzeko, Iñakiri oraintxe esplikatu zion moduan, zergatik ez zuen ezer esan orain arte. Zerbait eduki zuen traban eztarrian.
‎–Xabi, badakit, baina ez dauka indar bera, ez da gauza bera esatea: eszena horretan ikusi dugunak berresten digu Naomi txikia AAUN garbia dela eta ez dakiela bere burua kontrolatzen, ez duela frustrazioa jasaten eta ez daukala autokritikarik, ez baita gai onartzeko bera hobeto ulertu eta behar duen tratamendu egokia emateko egiten den lana, ez duelako bera ez den beste inoren aginpidea onartzen, eta kux, kux, kux...
‎Urak handituak zetozen euriagatik, bizi bizi, zurrunbiloka, sumendi baten laben antzera; baina armadak mendean zeuzkan zubi guztiak, eta moztuta zeuden, beraz, lur gaineko bide guztiak. Fabian konortera etorria zen berriz ere, baina ez zeukan indarrik kexurik egiteko ere. Aurpegia okertua zeukan, arrainen tripa baino zurbilagoa.
2019
‎Indartsuk ikusi zuenerako, ondoko bertsoa bota zion: " Lorrin laminatzarrak ez du adorerik; Indartsuri heltzeko ez dauka indarrik".
‎Anderren ama gerturatu zitzaion, besarkada bat emateko asmotan. Baina Gaizkak ez zeukan indarrik. Belaunek huts egin zioten, lurrera jausiz.
‎herritarrek beren hautuz jaun izendatzea nahiago omen zuen, indarrez menderatzea baino. Ordurako, berriz, bakea zeukaten eginda basamortuko ohoinekin, hegoaldean ez zen inoiz haien erasorik jasan, haiei buruzko kondaira batzuk baino ez ziren ezagutzen, ipartarrek ekarriak, eta basamortuan geratzen ziren ohoin matxinoak gutxi ziren eta, antza, ez zeukaten indarrik inori erasotzeko. Bidalitako gizonak, beraz, zapaltzen zuten lur berria ezagutzen hasi ziren, herriz herri ibiltzen, informazioa liburuetan eta lurtamuetan jasotzen.
‎Esan didate aurpegia eskuaz ezkutatzen ahalegindu zela izeko Eva hil zenean, lotsa ematen ziola, baina ezin izan zuela, ez zeukala indarrik eta bidean geratu zitzaiola eskua, saman. Nik ez nuen ikusi, ez dut izekorik hiltzen ikusi...
‎Ezin dut gehiago pentsatu. Ez daukat indarrik.
2020
‎ez dizute esaten gaiztoa edo itsusia edo potoloa zarenik; zure jarrera jatorra bada, haiei berdin zaie, eta guk ere hala jokatu genuke. Alde horretatik, barnean ez daukazun indar hori aurkitzen laguntzen dizute. Gainera, horrelako animalia eder bat lagun egiteak emozio aldetik gauza asko askatzen laguntzen du.
‎Kanpotar horrek ez zuen azti, igarle ezta zahori ere ematen. Ez zeukan indar berezirik begietan, baldarki mugitzen zituen eskuak, eta lagundu egin behar izan zitzaion beraren kutxa plaza erdian jartzen.
‎Otzaurteko gaina igotzerakoan izan zen okerrena. Automobilak ez zeukan indar handirik, bai ordea pisu latza erositako esnea zela-eta. Bi gizon puska sendo eta Mikela neska handia barruan zirela, ez zuen ez aurrera, ez atzera egingo.
Ez daukat indar gehiagorik.
2021
‎Aspertuta nago. Ez daukat indarrik, ez gogorik, ez denborarik eztabaidatzera sartzeko, eta zaurgarria den kolektibo baten eskubideaz ari garenean, barkatu, baina ez dut edozelako eztabaidarik onartzen. Ez dut pertsona matxista, LGTBIQfobiko eta arrazistarik niregandik gertu nahi , ezta horien ekintzak edo hitzak zalantzan jartzen ez dituenik ere.
‎Urriak baina bizirik irauteko nahikoak. Esan dut, ordea, gaixoberak eta ahulak direla azpigizakiak, eta, Weber sendoenetakoa bazen ere, hiru astegarrenean ez zeukan indarrik aitzurrari eusteko. Ozta ozta biltzen zuen adorea lakuaren ertzean jesartzeko.
‎Dagoeneko ez daukat indarrik. Ezin dut jarraitu:
‎Ez naiz deusez gogoratzen, zer pasatu zen orduan, baina ahurrak likido malgu batez gorri neuzkan. Uste dut haur bat munduratu nuela, ene egur puska maitagarriari Buba ñiñaño kantatzen nion, emazte eta humano nintzelakoa berresten nuen, bestela abere baten pare tratatzen ninduten eta nik neuk ere ez neukan indar askorik asaldatzeko, oldartzeko edo gatibu nindukatenak trabatzeko. Ahulegia nintzen, baporeetan urtua eramaten nituen egunak, den mendreneko keinua egiten nuenean, laido, zaflako eta ostikoka menderatzen ninduten... eta biolentzia olde horien lekoreko bideo grabaketa saioak izugarriak ziren, bertaratzen ziren emazte eta gizonak are bortitzagoak zirelako enekin... negarrez eta auhenez kulunkatzen nuen egur puska besoetatik kentzen zidaten, indarrez, galdua nintzen, ziztuan, salbatzeko heldulekurik gabe...
‎Ni neu aho bete haginekaz geratu nintzen, zer erantzun jakin gabe. Eta nik neuk, ezer egiten ez duenonek, lantzean behin egunkari honetan zeozer idaztea baizik, ez daukat indar etiko eta moralik inor kondenatzeko. Oraino ez hain luze dela basatikiro torturatuak izan eta gero. urteak eta urteak Espainiako ez dakit zein muturretako kartzelatan jezarrita segitzen duten horien ondoan?
2022
‎Ni presidente izan nintzenean, neskek Liga irabazi zuten, eta gabarra ateratzea planteatu zen. Garai horretan, emakumezkoen futbolak ez zeukan indar handirik. Ez zuen gizonezkoen futbolak zuen ikusleen ehunekoa.
‎Emagaldu merke eta higuingarria! –Andereari ezpainak okertu zitzaizkion eta sudurra bihurritu, higuina adieraziz edo– Ez daukat indarrik. Entzudazu ongi, emakume nolanahiko horrek!
‎Entzudazu ongi, emakume nolanahiko horrek! Ez daukat indarrik, zu ni baino boteretsuagoa zara, baina badago norbait ni eta nire haurrak galbidera erortzea galaraziko duena! Jainkoak dena ikusten baitu!
‎Ez zeukan ezer Tin O Kot aplikazioaren aurka, lan ederra egin zuten Paularen enpresan, baina, nola esan... gauza batzuk biluzik bakarrik ikas daitezke. Paulak ez dauka indarrik ez gogorik Max zuzentzeko, esateko berak ez duela inongo zerikusirik Tin O Kot madarikatu horiekin, baita zera ere. Gorroto duela berez aplikazioa, eta laster etxean sartuko zaiola, gainera, berak zerbait egiten ez badu behintzat, behingoz erreakzionatzen ez badu.
2023
‎[...]// Bill-en borda Bilbaon[...]/ Ti ro ka!/ Beldurrik ez?/ Heldu borroka!// Bilbaoko Iretargi! [...]// Bill-en borda Bilbaon,/ gaur ez da borda baizik aretoa:/ dantzaleku zatar arrunt garbi/ kafe antzoki baten antzerakoa./ Jatortasun usain eta neonezko argi,/ tenplau sartuko zinateke hemen./ Hemen!/ Pistan ez da belarrik,/ brandyak ez dauka indarrik,/ huts egin digu Iretargik... [...])// Bilbaoko Iretargi!/ Zeu zaitut lekuko/ nik maite nuela...
‎Bada, uste dut bertsoak beti izan duela hortik niretzat, baina aurten bereziki sumatzen nuen ez neukala indar indibidual eta aspirazio pertsonal eta abarizioso handirik. Agian, beste txapelketa batzuekin konparatuta, bertso eskolako taldea izan da nire indargune nagusia txapelketa honetara konektatuta iristeko.
‎Baina Limak ez dauka inortxorekin egoteko gogorik. Ez dauka indarrik. Lo egin nahi du, egunak daramatza eta lo ondo egin gabe.
‎Iraultzak ez zeukan indarrik ezer ihardesteko, antza, baina ordurako zabaltzen hasia zen kafe usainak suspertu zuen apur bat. Ohea jesarleku bihurtzeko altxatu zenean, Zigorrek berriro izan zuen azken boladan errepikatzen zitzaion sentsazioa:
‎Klaro, nik garai hartan ez neukan indarrik, zer egingo nuen ba “Iñigo Ibarra” izenarekin”. Ez zuen abangoardiara ez ezertara sonatzen!
‎Bai, eta ez daukat indarrik. Batzuetan zalantzak sartzen zaizkit.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia