Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 194

2001
‎Jadanik erakutsi dugun moduan, kanpo zorraren zerbitzuaren ordainketa bikoitzak herrialdearen multzo gisa (nazioa) eta bertako egoiliarren batuketaren arteko bereizketarik ezean dauka bere jatorria. Kanpo zorraren zerbitzuari dagozkion herrialdearen barneko eta kanpoko errentaren aldibereko galerak baztertzeko, beharrezkoa da nazio kontabilitatean sartzea, eta herrialdearen kanpo zorraren gutxitzetik datorren irabaziarekin kreditatzea.
‎Arestiko kezka guztiak lurperatu ditu bat batean Tasiok. Unaik ez dauka bere asmoen arrasto txikiena ere. Ez du ezer susmatzen.
‎Guztiok dakigu zenbateraino zabaldu zizkien ate leihoak kanpotikakoei, eta nola zuritu zuen, etorkiaren norabidea irauliz, egin zien  harrera eskuzabala. Ez dago berriz ere esan beharrik irudimen arinez asmatu zituen arrazoizko desarrazoiak ez zeuzkala berak ere zuzentzat frankotan: lotsagabe xamarra izan zitekeen Larramendi, ez ordea ergela.
2002
‎Datozen hamar urteotan Europan, hizkuntzen, hiztun talde nola baita gizarteetan aldaketa esanguratsuak gertatuko dira, testuinguru horretan euskarak ez dauka bere biziraupena ziurtaturik, beraz, arian arian ari gara haren etorkizuna jokatzen eta eraikitzen. Egun euskalduntzen ari diren zein jada euskaldundu diren belaunaldien hizkuntza jokabideak (familian, lagun artean, lan munduan, e.a) etorkizun hurbilean euskararen bilakaeraren nondik norakoak utziko dizkigute agerian, hots, euskarak etorkizunik izango ote duen edo euskarak beste hizkuntza batzuen antzera museoko pitxi eder izatera iristeko bidea hartuko ote duen.
‎Eta umerik koskorrenak bere abiea aititaren belaun ganean egin ebala zirudian. Ume sostor oneri Paule eritxon, eta aititak pipea artzen ziarduanean, aoa eta sudurzilloak keez beteten jakozan eta eztulka asten zan arren, ez eukan bere jesarleku azur ganekoa beste iñori trukegiteko. Alperrik iñok Pauletxuri aolkurik emon.
‎Euskal Herriak mundukobeste edozein herriren moduan bere burua antolatzeko eskubidea du.Herri baten egituraketan unibertsitatearen antolaketa oso garrantzitsuada. Zoritxarrez, gaur egun Euskal Herriak ez dauka bere burua antolatzeko aukerarik, ez unibertsitatearen arloan, ezta bestelakoetan ere.Estatu Espainiarrak eta Frantziarrak antidemokratikoki inposatzendizkigute beren unibertsitate markoak.
‎Herri baten egituraketan oso garrantzitsua da unibertsitatearen antolaketa. Zoritxarrez, EuskalHerriak ez dauka bere burua antolatzeko aukerarik ez unibertsitate arloan, eztabestelakoetan ere, Espainiak eta Frantziak ukatzen baitigute eskubide hori.Horrela, gaur egun indarrean dauden unibertsitate ereduek ez dituzte EuskalHerriaren behar kulturalak, linguistikoak, sozialak, zientifikoak, ekonomikoak... asetzen, eredu horiek interes arrotzen zerbitzuan jarrita baitaude....
‎–eztula egin zuen Imanolek zupada ematean. Eztarria ez zeukan bere onenean.
‎" Bukatu beharra daukat.  Zuzendari batek ez dauka bere maiteñoari eskutitzak idazteko eskubiderik. Gure sailean bulegari mordoa gaude, eta denek zuzendariaren etsenplua jarraituko balute, a zer hondamendia sortuko litzatekeen".
2003
‎Ondo dago, laztana; ez daukat bera agurtzeko astirik be; egiozu zeuk zeozer... Noiz daukazuz azterketak?
‎Bai, eta Urko umetan galdaran jausi zan eta orain ez dauka beragan eraginik.
‎Dena dela, orain dela hiru hamarkada jendea ez zen hain eroso bizi, eta ez zeukan bere burua antolatzeko (bikotearekin bizitzen jarri eta umeak izan aurretik), bere nahiak definitzeko eta bizimodua erabakitzeko gaur beste denbora.
‎Ezetz esan zuen Luvinok, ez zeukala berak libururik, eta liburu asko erretakoa zela bera bizitzan, Liburu asko erretakoa naiz ni. Egongela hartan bertan liburuak zeudela ikusi zuen Matiasek, hamabost liburu bai.
‎Matiasek aprobetxatu zuen orduan eta esan zion" Erakutsiko didazu?", eta gero esan zion" Gogoa daukat ikusteko", eta gero esan zion mundu guztiak aipatu ziola entziklopedia hura eta ikusgarria izan behar zuela, eta mesedez erakutsiko zion. Nemiak esan zion sentitzen zuela, ez zeukala berak entziklopedia, ez zuela erosi, eta bazekiela mundu guztiak erosi zuela, baina bera orduantxe ezkondu zela justo eta ez zuela erosi, ezin izan zuela, badakizu.
2004
‎Ez zen konturatzen, kasu, La Vacheri egiten ari nintzaion mespretxuaz. Zeren, jakina, beti etxe inguruetan geldituz ez bainuen ikusi ere egiten, ez baineukan berarekin traturik. Nik banekien non egongo zen La Vache, Antiaju Berde eta errotako hortzaundiak zaintzen alegia, eta bisita bat egin behar niola pentsatzen nuen egunero; ordea azkenean Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak.
2005
‎Izan eitekean baita, bere irudimen emonkorraren gehiegikeriaren eraginez, bere burua ipar iparraldeko biztanletzat hartuta, harexek eroango leuken bizimodua eroala sinestuta bizi izatea be. Zergaitik ez pentsau, hamaikagarren hipotesi modura, berak ez eukala bere burua ipar iparraldekotzat jota, aldrebes baino, lurburuan bizi zan bateren batek bere burua bilbotartzat hartu ebala ilunik bako gau amaituezin baten eta horrexegaitik lorik egin ezinik egoala gauak joan eta etorri.
‎" Ekar ditzazu gizon guziak ere edozein herri, leinu, hizkuntza eta kulturetakoak". Nola erran dezakegu otoitz hori, geure herrian geure hizkuntzak ez daukalarik bere tokia. Afrikako eta Asiako Elizentzat baizik ez ote liteke bali hori?
‎Hitzez hitz sinatuko zituen orain ere, hogei urte lehenago idatzitako lerro haiek, hala otu zitzaion, begirada kaieretik jaso gabe. Eskuindar izanik ere, ez zeukan bere burua inmobilista besalper haietakotzat, eta hargatik, bere iritzia hogei urte lehenagoko gogoetekin lerrokaturik izateak arrasto mingotsa ekarri zion eztarrira.
‎" Ez diat erakutsiko". Konprenitu zuen Elizak ez zeukala bere anaia hildakotzat emana. " Krimenik egin ez balitz bezala, beraz".
‎Hucken amak, antza denez, semea goizean goiz jaiki eta gosaria mahaian utzita alde egina zela kontatu zuen merkatuan, eta harakinak" Badira bi orduan!" egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean, Tomen amak gauza bera esana izan behar zuen lehenago semearengatik. Bazkaritara azaldu ez zitzaionez, Tomen etxera joan zen, eta han ez zuten lasaitu, ez zeukaten bere semearen lagunaren berririk, eta orduan jakin zuen goizean ohea desegina azaldu zen arren semeak ez zuela etxean lo egin, amak bezperan atondu bezalaxe utzia zuen Tomek berea. Aita txalupa lantzera etorri zen, arratsalderoko ohitura, atoiontziko guardia amaituta, arratsaldeko seietan.
2006
‎Bere aberastasunetatik, deus ere? ez dauka bere buruarentzat;, bere lanbidea ahal bezain ongi burutzea, sen irrazionala baizik ez du.
‎B k begiratu zuen berriz milioi bat aldiz milioi bat modutara begiratutako hodei mutaezin hura, eta hasperen egin zuen, arrazonamendua burutzeko ezindurik; une batez damua sentitu zuen, berak ez zeukalako lagun bat hari esateko, aizan, aizak, hiltzen ari nauk, naun, topa dezagun azkenekoz, ez zuelako ezer berezirik egiteko beharrik sentitzen, ez zeukalako alaba bat, zeinari azken gutun luze eta hunkigarria idatzi (Alaba maitea, bihotz bihotzekoa: heldu da nire azken eguna, heldu da zu zeu zerk sortu zintuen zerorrek jakiteko eguna, nahiz eta letra hauek irakurtzen dituzunean neu jada urruti, oso urruti, izango naizen...), ez zeukalako bere azken egunei zentzua emango zien egitekoen zerrenda luze bat; inbidia eduki zien pertsona arruntei, horrelakoetan beren aferak konpondu eta dena ongi eginda utzi behar izatearekin, edo dena ongi eginda utzi dutelako ilusioarekin, beren heriotzaren hurbila, nolabait bada ere, ahaztera iristen diren horiei. Berak ez baitzuen harrei eman beharreko gorputz bat, gorputz hura, berea, besterik.
2007
‎Langile autonomoen kolektiboa barreiatua eta heterogeneoa da. Gizarte Segurantzako erregimen berezian hiru milioi autonomo baino gehiagok kotizatzen du eta kolektibo horretako kideen %94ak ez dauka bere konturako langilerik edota langile bat edo bi.
‎Humboldt-en hizkuntzaren filosofian orain ez daukagu bere zabalera osoan saiatu beharrik, adituagoek azaldua digute hori180, gure artean ere181; hertsikiago pentsamendua eta hizkuntza lotzen dituen arazoko tesi irtenenak, edo gure artean eztabaida politikorako bide eman izan dutenak, gogoratzera mugatuko gara hemen, beti ere filosofiaren barruan.
‎Zenbakien borroka zen: infanteria batek bestea erasotzen zuen modu bortitz eta beldurgarrian169, eta talde bakoitzeko eskuinaldeak bestearen ezkerraldea suntsitzen zuenean —eskuin muturreko gudariak ez zeukan bere eskuina babestuta eta bultza egiten zuen— bi eskuinalde garaileak borrokatzen ziren elkarren aurka, bat garaile irten arte170, saldo batek bestea suntsitu arte. Dena oso razionala, dena fisikaren legea, dena xake taula batean bezain laukitua gertatzen zen.
‎– Ez. Goizean mendira joan da eta ez daukat bere berririk.
‎Ahotzar bat irudi, altxaturik zeukan kapota, eta arretaz erreparatu zion Migelek motorrari. Noizbait, azaldu zion Newtonek, aski izaten zuen bujiaren bat berritu, polearen bat paratu edo txinboren bat aldatzea, baina denboraren poderioz torloju bakar bat ez zeukan bererik, eta motorra kexu zen.
2008
‎Almudenak ez zeukan bere parekorik Espainian. Ezta hurreratzen zitzaionik ere.
‎–Ez hainbeste? Esan nahi dut, ez neukan berarekin Lidiak zeukan besteko traturik, konfiantzarik.
‎Zer egin pentsatu nahi zuen, baina buruak ez zion erantzunik eskaintzen, ganduak hartu balio bezala. Ez zeukan bere kabuz ezer egiteko aukerarik, pentsatu zuen, norbaiti deitu eta gorpua handik ahalik eta arinen eramatea zen hoberena. Eta, agian, horixe eskatu zioten ordura arte erdi irekiak zituela konturatu gabeko begiek.
‎giza zoologiko pribatuetan kontserbatu nahi lituzke tela beren plazer partikularrerako, edo agian beren klub txikiko kideei giza espezimen horiek erakusteko, magnetofoiak aspaldian asmatu zirela ahaztuta nonbait. Eta gau den egoera honetan, jendea inolako testu idatzirik ez daukan bere txokoko euskera txuan alfabetatzeko saioak egiten jardutea, esan ditzagun gauzak garbiki, horko ikas leak lotsagabeki engainatzea besterik ez da5 Eta ez du balio, ondoren, kausalitatearen ordena hankaz gora jarrita, joan den mendearen hasieran Federiko Belaustegigoitiak jadanik salatu zuen, auzotegiko euskara, edo, euskera> de> barriada? > moduko aldae rak maila idatzira eramaten saiatzeak, egiten ari den alfabetatze lan desegokia a pos teriori justifikatzeko.
‎Oraiko ikuspuntutik badirudi kopeta bazue la Lhande-k Baroja handia molde horretan erabiltzeko, bainan, oroitu behar da Lhandek zer fama zuen orduan. Ez zeukan bere burua, Barojak berea baino guttiago, urrundik ere. Eta bi ohar gehitu behar dira gai horrekin bukatu baino lehen.
‎Izan ere, nazioek, eskuarki, hizkuntza nazionala daukate eta beren liderrek horixe erabiltzen dute nazio horren izaera eta batasuna aldarrikatzeko. Hortaz, euskal hizkuntza nazional batuan, nazio> bat> gara? > esan beharrean, dialelektoz mintzo denak argi erakusten du ez daukala bere herria egiazko naziotzat. Bide batez, Iparraldeko euskaraz egitekotan,, nazione> bat> gira? > idatzi zuketen, hibrido bitxi horren lekuan.
‎Ingurukoak izerditan blai ikusten nituen, 25 gradu baitzeuden autobusean. Gorputza ez neukan bere onean. Taldekideak ere azkar ohartu dira arropak jantzi eta jantzi ari nintzela.
‎Le Deuxiéme Sexe idatzi zuen garaian, 40ko hamarkadan, De Beauvoirrek ez zeukan bere burua ez sufragistatzat eta ez feministatzat. 70eko hamarkadan, berriz, feministekin bat egin zuen.
‎Frankek ez dauka telefonorik, eta beraz, Berlinen dagoen egunetan, nik ez daukat berarekin komunikatzeko modurik; berak bilatu behar nau ni. Egun batzuetan deitu ez zuenez, bazkaria ni gabe egin zutela pentsatu nuen.
‎Bere burua maite duenak ez dauka bere burua saltzeko, esan ohi den bezala. Autoestima nork bere burua maitatzea da.
‎Haztegietan eta zoologikoetan nere amakume lagunei bizia izorratzen dietenena da tortura, eta ez ageriko hil jolas eta hil borroka. Amakumeak ez dauka bere burua ontzen ibili beharrik.
2009
‎Gobernuak enkantean jartzen zuen putzu horietan arrantzan egiteko eskubidea. Zure lurrean lebung bat zure kasa egin arren ez zeneukan bertan arrantzan egiteko eskubiderik, gobernuak eskubide hori hartu eta enkantean aritzen zuen. Arrantza librea berreskuratzeari esker, nekazariek urte osorako janaria lortu eta seme alaben hezkuntza ere ordaindu dezakete.
‎Ez dagoelako eta munduan ezin egon delako Arkimedesen puntu finko eta higiezinik mundua bere lekutik mugitzeko. Gizon emakumeak ez dauka bere razionalitate palankatxoak zoko irristakorretan, hor, hemen, ahal duen moduan bermatuz, iluna altxatzen ahalegintzea baino. Jainkoaren aitortzan bermatzen du, Jainkoaren ukoan bermatzen du.
‎Telefonoak jo zuen eta nire gonbidatua abandonatu behar izan nuen tarte batez. Ama zen eta ez neukan berarekin gehiegi luzatzeko asmorik. Bai, ama, bai, ama, Madril ez zela segurua batere, trenak lehen eta aireportuak orain, hurrengoa metroan izango zen edo auskalo, askoz hobeto nengoela Bilbon, Amaiarekin, hain txoriburua ez banintz?
‎Denetan agertzen da ezagutzen ez dudan pertsona berbera. Ez daukat beretzat izenik eta zeu deitzen diot.
‎Brent, nola ez nuen ezagutuko? Esan dut ez neukala berarekin ezer ere.
‎Komunistak, sozialistak eta, zer esanik ez, abertzaleak ezziren egon errepublikako erregimena gainbeheran botatzeko inolako konplotetan.Aitzitik, erregimen hori mantentzea erreforma politiko eta sozialak gauzatzekobidea zela uste zuten. 1936ko urrian estatutua onartzea ekarri zuten negoziaketekere ez zeukaten beren baitan independentzia politiko baten bermerik. Estatuarenlurralde antolaketa ulertzeko arazo politiko zahar bati jarrera demokratiko ez zentralisten bidez erantzun nahi zitzaion, besterik ez.
‎Begiztaren baldintzan, fitxategitik lerro berri bat irakurtzen duen < FITX> aginduak ez dauka bere edukia non gorderik, eta $_ aldagai bereziari esleituko dio. Bere edukia bistaratzeko, nahikoa da print ($_); sententzia idaztea ondoren.
‎Alegia, manipulatua izan delako ez du pertsona batek bere burua maite. Eta manipulatua izan da ez zeukalako bere buruarengan konfiantzarik. Horregatik ni ere ez naiz fidatzen pertsona horiengan, aurpegi baten egia eldarnio baten ametsarekin estali dutelako.
‎Hamabiren bat urteko izatera ailegatzen zinetenean, heldu zelakoan sasoia edo, utzi egiten zintuzten; ez nuke esango zuengandik aldendu egiten zenik; utzi egiten zintuzten, hori da. Beharbada ez zeneukatela bere beharrizanik ikusten zuen, eta, ez dakit nola esan, ez zuen zuontzako traba izan gura. Aita ez zen etxeko arazoetan eta seme alabon gorabeheretan sartuko; nik, hala eta guztiz ere, bere beharrizana neukan.
‎Hizkuntza bakoitzak, beraz, badu bere barrutia, handiagoa edo txikiagoa. Suitzak berak ez dauka bere kantoietako hizkuntza ofizialen gainetik dagoen hizkuntza ofizial bat. Beraz, erkidego ezberdinak bizi dira elkarrekin Suitzan.
‎bizimodua ateratzea. Baina ez Cervantes ez Shakespeare ez ziren nobleak; aldiz, gure Lazarragak ez zeukan bere literatura salmentan jarri beharrik bizimodua aurrera ateratzeko. Alde horretatik, gure autoreak antz handiago du Garcilaso de la Vega edo Sir Philip Sidney bezalako nobleekin, Cervantesekin eta Shakespearerekin baino.
2010
‎Latinoamerikak ez dauka ia hainbesteko mendekotasunik AEBekiko eta Europarekiko. Ez dauka bere merkatuan Txina sartu delako, eta horregatik du hainbesteko pisua oraingo Madrilgo gailur honetan.
‎Javi Martinezekin antzekoa da egoera. Aiegiko erdilariak ez dauka bere taldekideak duen estatusa, baina oso futbolari garrantzitsua da, denboraldi honetan gehien hazi den zuri gorria. Euskarria da taldeko jokalaririk onenaren saria merezi duen futbolaria.
‎–Izaskun Arretxerena ez dakit zer den, baina ez daukat berarekin egoteko batere gogorik.
ez dauka bere barrunbearen berririk;
‎Eta Adrian bera ere dudakoa zen, kolegiokoa gertatu ondoren inolako ageririk eman ez zuelako. Eta Virginia ezin nuen sartu, ez neukan berarekin benetako harremanik. Zerrendan, beraz, Lubisek bakarrik jarrai zezakeen tinko.
2011
‎Marcos Cuco, Muskizko Ingurumen zinegotzia ari da horretan. Kontua da Jaurlaritzak, une honetan, ez daukala bere detekzio sarea horretarako egokituta. Cucok EHUri eskatu dio azterketa egin dezan, metalek eta partikula xeheek eragindako kutsadura neurtzeko.
‎Francoren erregimena oso gogor aritu zen oposizioaren aurka oposizioa oraindik bizirik zegoelarik. 1950erako ez PCEk, ez PSOEk, ez ELAk ez inork ez zeukan bere koadroak antolatzeko grinarik edo indarrik, baina izan balute, berriro haien kontra egingo zuten oso gogor. Eta frankismoaren amaieran, hain zuzen ere erregimena autoritarioa izan zela aipatzen dutenean, azken frankismoa" beste zerbait" izan zela diotenean, orduan errepresio hori guztia berriro piztu zen.
‎ETA belaunaldiz belaunaldiko gertakaria da, gazteez elikatzen da. Ez dauka bere izenean hitz egiten duen pertsonarik, ezta barne prozesurik ere, pertsona bati baimena eman solaskide moduan mahai batera joan dadin, eta itzulitakoan, han erabakitakoa onartzeko. Ez bada gero, ETAren ondoren," beta" edo" zeta" rik sortuko.
‎salbu bere erantzukizun moral guztia, gizakideekiko arduran gabe, printzipio abstraktuekiko atxikimenduan itsu itsu jarrita daukana. Horrek beti a priori daki, mekanikoki, zer dagoen ongi edo gaizki; ez dauka berak hautatu eta erabaki beharrik. Politikak, haatik, moralean adina efikazian sinesten du.
‎–Uste hori gezurra da. Era berean, Estatuaren jabe den hizkuntzak ez dauka bere etorkizuna bermatuta. Irlandako kasua bizi eta ikertu dut:
‎Gainera, Kandidori ez zaio ondo irudituko. Ez daukat berarekin eztabaidan hasteko gogorik.
‎Harreman sozialetan arrakastarik ez edukitzeak beren baitan biltzera, autokritikara edo depresiora eraman ditzake. Edo irudimen mundura ihes egin dezakete edo arlo berezi baterako interes biderkatua ager dezakete.
‎Imajinatzen zarete (hobeto esan: " Oroitzen zarete?", izan ere, nork ez dauka bere haurtzaroaren oroitzapen txarra?...), imajinatzen duzue zenbaterainoko oinaze itsua paira dezakeen haurtxo errugabe batek hain gazterik ezagueraren zama jasan behar duelarik?, zeren nik uste baitut zenbait haur, zahar, adimentsu eta triste jaiotzen direla... Zuek ahaztua izango duzue hori, baina ni, ni oso ondo oroitzen naiz, neure ofizioa da, esan zuen, emakumeak liluratzen zituen irribarre harekin.
‎Kanposantua bidearen azkena da. Ezerk ez dauka bere baitan zentzu gutxiago, zentzu guztiaren bidaia bukatzen den honetan baino, kanposantuak eta hango hobi bakoitzak; beraietan ezkutatzen da, ordea, zentzu posible oro, eta horietan laburbildu nahi izaten dugu. Bidaia horien historia posibleak entzutera —ikustera, imajinatzera— etortzen gara; alegia barne historia esentziala, nola halako egintzak, anekdotak utzita.
‎Martin, bai. Argazki hura oso gustuko nuela azaldu nion, aita oso ondo agertzen zela, ez neukala bere azken sasoiko argazkirik eta kopia bat egin nahi nuela.
2012
‎– Halaber, probintziak ez dauka bere kabuz, aldebakarrez, independentzia aldarrikatzerik. –
‎Informazio hura fidagarria zela ziurtatu zidan Rugerrek: bere ezagun hark, urte luzez adiktoa izandakoa, garai hartako Madrileko heroinomanoen giroa ederki ezagutu zuen, eta ez zeukan berari ziria sartzeko motiborik.
‎Anek Bakarne miresten du, baina haren edertasunak beti egin dio min. Lorratz goxo bat uzten du airean Bakarnek mugitzen den bakoitzean, denak liluratzen dituena, eta ez dauka berak horren errurik, horregatik ez da Ane berarekin haserretzen. Hala ere, Bakarneren hortz zuriek irribarre egiten dutenean, orratz zorrotzak balira bezala sartzen zaizkio Aneri azalean.
‎salbu bere erantzukizun moral guztia, gizakideekiko arduran gabe, printzipio abstraktuekiko atxikimenduan itsu itsu jarrita daukana. Horrek beti a priori daki, mekanikoki, zer dagoen ongi edo gaizki; ez dauka berak hautatu eta erabaki beharrik. Politikak, haatik, moralean adina efikazian sinesten du.
‎–esan du printzesatxoak ahots dardaratiz, ingurura begiratu arrenkaria bidaltzen zuen bitartean. Ai!, ama urrun zegoen, eta aldamenean ez zeukan bere galai ezagunetako bat ere; edekan batek, itxuraz, dena ikusi du, baina jendartean ezkutatu da, istiluan ez nahasteko.
‎Bere bidean jarraitu zuen astiro, ez norbait aurkitzeko esperantzarik gabe, eta hala ger­tatu zen, handik urrutira gabe bi gizon ikusi baitzituen zaldiaren arrastoari segika zihoazenak. Asko poztu ziren Aita aurkitu izanaz, eta batek bere zaldi gainera igo zuen karitate handiz, Aitak indarrik ez baitzeukan bera bakarrik igotzeko, eta epe laburrean Suaquiraino eraman zuen. Han atole de pinole* pixka bat eman zioten, beste jakirik ezean, eta handik Tecoripara segi zuten, bere Misiora.
‎Bazterrak nahasten jarraitzeko gogoa daukala erantzun izanari, oratzen zaiola oratu nahi zaion ikuspegitik oratuta ere? gehiegikeria deritzo, Inasek ez baitauka bera inoiz ur handietan sartu izan den irudipenik. Zeinen okerrak izaten diren, txarrak zein onak gertatu, berdin dio?
‎Zin degizut: dirua ez da frontoietan eta zurrutean egindako zorrak kitatzeko, denbora dezente da ez naizela frontoi batean izan edo taberna batean sartu, nire bizitza asko aldatu da azkeneko urtean, eta orain, emaztearekin beste bizitza klase bati ekitekotan nengoelarik, koittadua gaixotu egin da eta nik ez daukat bera behar bezala zaintzeko modurik, Jainkoak barka nazala eta bigundu dezala zure bihotza...
‎Gizon ausarta izan dela, hori ezin da ukatu, baina askotan ezjakinenak izan ohi dira ausartenak, zoritxarrez. Adibide bat, Espainian dauden komunitateak aipatzerakoan esaten du" Bizkaian eta Gipuzkoan" (ez du probintzia gehiago aipatzen), iparraldean, Frantziako mugaren ondoan," herri bat dagoela", Euskal Herria, ezaguna egin dena" bere txapela bitxi" horrengatik eta ETA talde terroristarengatik, eta beste hizkuntza indoeuroparrekin loturarik ez daukan bereagatik. Hori irakurtzean pentsatzen du irakurleak gai guztiak lantzerakoan horrelako zehaztasuna erabili badu, bada, ez dela harritzekoa kritikoek txikitu izana.
2013
‎Gaur nork bere burua enplegatu behar du, denerako eta edozertarako, baita azkenean eliteen politika kriminala salatzeko ere, bonzo erara kiskalita. Eskulana behar ez den garaiotan, eskaintzen du batek; batek ez dauka bere gorputza besterik eskaintzeko, bere kanpoa, bere ezagutza, bere bizitza, bere abileziak, bere kontaktuak, bere sekretuak, bere burua, bere izena. Hizkiak.
‎«Emakumea izatea, herrialde garatu batean bizitzea, eta aro garaikidean jaio izatea, eta ez XVII. mendean, adibidez». 2012tik izan da munduko pertsonarik zaharrena Kimura, baina historiako errekorra ez dauka berak, Jeanne Louise Calment frantziarrak baizik. 122 urte eta 164 egunekin hil zen Calment, 1997an.
‎–O! Baina zaldunek Bingley jaunaren kalesa erabiliko dute Merytonera joateko, eta Hurstarrek ez daukate bererik.
‎Ikusi gura ez banau, joan egin du. Ez gaude harreman onetan, eta beti ematen dit min harekin elkartzeak, baina ez daukat beragandik apartatzeko arrazoirik, mundu guztiaren aurrean aldarrikatu ahal ditudan horiek kenduta: ikaragarri txarto erabili nauelako sentimenduak eta den modukoa izateak sortzen dizkidan nahigabe mingarriak.
‎Batailoiaren aurrean bere izena lohitzearen beldurrak ohoregabeko ihes horri norainoko mugak jar diezazkiokeen, hori ezin dut nik esan; izan ere, ez dakit halako urrats batek zer nolako ondorioak ekar ditzakeen. Baina zuk jarritako beste eragozpenari dagokionez, ez dut uste arrazoi sendoa denik; Lydiak ez dauka bere alde aterako den nebarik; eta gure aitaren jokamoldea eta laxotasuna ikusita, bere etxean gertatzen zenari, itxuraz behintzat, betidanik eman dion arreta gutxia ikusita, Wickhamek beharbada pentsatuko zuen arazo honetaz ere gure aitak beste edozein aitak baino gutxiago egin eta pentsatuko zuela.
‎Apala zen eta ez zeukan bere burua goitizlaritzat, baina bazeukan, antza, egiletzaren kontzientzia. Arta handiz begitantzen dut nik behintzat moldiztegirako paperetan idazten «Umetako lagunak apaltzera bildu giñan gau batian», «Paco ri bere egunean», «Antzeti (retrato) batean idatziak», «Abestutzeko»...
‎urrutira gabe, bi gizon ikusi zituen zaldiaren arrastoari segika zihoazenak. Asko poztu ziren Aita aurkitu izanaz, eta batek bere zaldiaren gainera igo zuen karitate handiz, Aitak indarrik ez baitzeukan bera bakarrik igotzeko, eta epe laburrean Suaquiraino eraman zuen. Han atole de pinole* pixka bat eman zioten, beste jakirik ezean, eta handik Tecoripara segitu zuten, Aitaren Misiora.
‎Hankabe gizaki zintzoa eta jakintsua omen zen, baina elbarria eta guztiz pobrea; beti gainean zeraman fardeltxokoa besterik ezer ez zeukana. Ez zuen dirudik hartu nahi izaten, ez baitzeukan bere burua eskaletzat, nahiz eta agian horrexegatik, denek Hankabe eskalea deitzen zuten. Eskatzen zuena bakar bakarrik izaten zen janari mokadu bat, aterpea, atsedena hartzeko astia eta bere arropa zarpak garbitu eta lehortzen jartzeko baimena.
Ez daukat bere telefonoa.
2014
‎Zelai bero baten, talde on baten kontra ondo jokatu eta emaitza positibo bat lortzeak bultzada handia emango lioke taldeari. Athleticek ez dauka bere kabuz neurketarik irabaz dezakeen futbolaririk. Jokalari onak ditu, baina ez bereziak. Muniaini gol sena falta zaio maila horretan egoteko?.
‎Presatu egin nuen. Gogo handirik ez zeukan berak, baina zor zidan.
‎Azkenean, amore eman nuen. Ez nekearengatik, baizik eta ohartu nintzelako Sarrionandiak ez zeukala bere sekretuak liburu honetan kontatzeko batere asmorik. Eta gainera, pentsatzen jarrita, hobe zen horrela.
‎Hasteko, Josu Aginaga, enpresako nagusi berriari telefonoz hots egin diot. Ez dit oso ongietorri beroa eskaini, baina hor konpon, ez daukat berarekin parrandan ateratzeko inolako intentziorik. Ekoiztetxearen egoerari buruz galdetu diot zuzenean:
‎dira. Arestik ere ez dauka bere idazlana gizabanako soilaren sorkuntza legez:
‎Edonola ere, Xabik ez zeukan bere tokia, baimenik eskatu gabe eta arraro sentitu gabe besteek irudiz bere sentitzen zuten hura. Eta nesken artean ere beti izango zen arrotza, eta, haiekin elkartzean, arroztasun hori airean ibiliko zen.
‎Ia beti goizetan izaten zen, edo goizaldean, lauretatik edo bostetatik aurrera. Ez zeukan berarekin gaubeilan geratuko zen ama, eta, beraz, ohean geratzen zen etzanda, bere gauzetan pentsatzen. Goizean goiz Anttoni esaten zion ez zela ikastolara igoko, esan ziezaiola irakasleari ohean gaixo zegoela.
Ez daukazu bere telefonoa?
2015
‎Klar en kasuan, gainera, berak bere ideologia eskuin muturrekoari argi eta garbi eusten zion arren, Alemaniako Udazkenaren tankerakoan hain zuzen ere, horrek ez zion eragotzi aldeko pronostikoa edukitzea.Izan ere, polemika eta ikuspegi biktimologikoa present eduki arren, legelari (abokatu, fiskal, epaile?) germaniarrek garbi baitute, behin betiko presoaldiaren kasuan ere, damutzea, edo biktimari barkamena eskatzea, edo egindako ustezko beste delituen inguruko informazioa ematea (autoritateekin elkarlanean) ezin direla inolaz ere galdatu, exijitu, pertsona baten aldeko pronostikoa egiteko are gutxiago baldintzapeko askatasuna eragozteko. Azkeneko alderdi hauek guztiak epaiketa aurrera eramaten denean errugabetasunaren ustea dela-eta, ezin dira behartu, inork ez baitauka bere burua, ezta besteena, salatu beharrik:
‎Txirrinduari kasurik ez egitea erabaki dut. Ez daukat bere atzetik joateko intentziorik. Errotondan barrura abiatu naiz orduan, satorra bilatu asmotan, hark biribilgunetik irteteko pistaren bat edo beste emango didalakoan.
‎Seguru ijito haiek botila berbera pasatzen ari zitzaiola batak besteari. Eta ez zeukaten bere galderei erantzuteko inongo asmorik, noski. Jotaren lehengusuak izanagatik ere, haiek ez ziren inolaz ere motzak.
‎–Etorri nirekin Euskal Herrira, eskatu dio Hurari, eta irribarre egin dio emakumeak, jakin baitaki Martinek berak ere ez daukala bere herrira itzultzeko modurik.
‎Olga beraz. Ez zeukan bere Olgarekin zerikusirik baina. Aurpegi hura ordea...
‎ez daki bereizten gauzen egiazko funtsa azalekotik. Ez daki, eta ezin jakin, ni bezalako gizonaren bihotzak ez daukala bere baitakoa ez den atseginik. Malgua begitandu arren, ez daki, azken finean, egiazko izaeraren egiazko erretena zenbateraino den estua eta tinkoa.
‎HURRENGO EGUNEAN ADISKIDE hark aitortu zion ez zeukala berarentzako lanik, telefonoz esan bezala. Ezetz, hain sinpleki, ez zeukala lanik.
‎_ eodorrek ez dauka bere kidearen eroapena. Gaur egungo gizartean
‎Gotzain jaunak eta guztiek uste zuten ongi izango ginela gu eliza haren ondoan. Elizak ez zeukan berea zen etxerik, baina bi zeuden han bata bestearen ondoan, eta haiek erosiz gero, elizarekin batera, guretzat nahikoa ziren. Eliza kapituluak eta elizako kofradiakoek emango ziguten, eta horrela hasi ziren lortzeko ahaleginetan.
‎" 2010eko abenduan Leitzako Kultur Taldeak Orantzaroaren inguruko hitzaldia antolatu zuen, eta bertan, garai batean Orantzaroa emakumezkoa ere izaten zela azaleratu zuten. Alegia, Mari Domingi Olentzero izan daitekeela, ez daukala bere laguna izan beharrik". 176
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia