Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎HALAKOA zen Rosa, bai, jaun André, eta hagitzez gehiago zen, eta anitz gauza ekarri zizkidan bizitzarat, zeren irakatsi baitzidan, konparazione, ezen bizitzari loturik bizi behar zela, baina loturik ez bageunde bezala, eta halatan emaiten zion munduko inportantzia guztia egiten zuen gauza bakoitzari, baina inportantziarik emanen ez balio bezala.
‎Salgai akasdun horiek arropak bereziki oso erakargarriak egin zaizkit eta ni ere erakargarri sentitu naiz Rubenen aurrean, honek Dabidek egin zidan zuloari erreparatuko ez balio bezala.
2001
‎Isila eta bakartia zirudien eta bere oskol gogorrean babesten zen. Munduari aurpegia erakutsi nahiko ez balio bezala. Halako batean, ontzitik atera zen eta arrastaka zeharkatu zuen mahaitik sofarainoko bidea.
‎Ogia mozten jarraitu du. Erantzunak axola ez balio bezala.
2002
‎Mirarik entzun ez balio bezala segitu zuen aurrera begira, beharbada nahikoa zuen autoa bide barruan eramatearekin.
‎Esaten ari nintzaionari kasurik egingo ez balio bezala eta aldez aurretik baleki bezala esperantza faltsu bat eskaintzen ari nintzaiola, esan zidan:
2005
‎Lehengo metroak asfalto gainean egin, Artabil baserriraino, eta han benetako mendi bidea hartu dute, gora beti. Naroak arnasa sakon hartzen dakusa bere bidaidea, inguruko inori oxigenorik utzi nahi ez balio bezala.
‎Koronelak begitartea uzkurtu du, serio. Emakumeak, ordea, garrantzi handiegirik eman nahi ez balio bezala, adatsa sorbaldara itzularazteko keinua egin du berriro, begiak gizon sartu berriarengandik bere aurrean dauden paperetara bideratzeko.
‎Errepublikaren Ordezkari Penatua agertu zenean, punpa batez kasketa ebatsi zion eta jendaldeari bota boomerang bat bailitzan. Bestalde, oihukalarietan ez zen besterik aditzen, kideak behin trahitzea bere buruari barkatzen ez balio bezala.
2006
‎Errudun sentitzen dela sumatu du Nereak. Ahizpak behar zuenean laguntza nahikoa eskaini izan ez balio bezala. Eta konturatu da, izekok bezala, berak ere erruaren pisua daukala lepo gainean.
‎– Nahi baduzu elkarrekin zer edo zer hartuko dugu geroxeago –ia ahopeka esan eta zigarroa isiotzen jarri da Asun, Juanluri begiratu nahiko ez balio bezala.
2007
‎Baina agurea Lisari begira begira zegoen, besteratua, esandako guztia entzun ez balio bezala.
2008
‎Eta beste kalada bat eman dio zigarroari, ahalik eta ke gehien irentsi du barruan duen tristurari kanpora irten beste erremediorik utzi nahi ez balio bezala. Begiak ohi baino luzeago itxi ondoren, hitza hartu du.
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala, bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta??, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
‎Lidia pentsakor gelditu da, esan duenari logika handirik topatuko ez balio bezala. Gero erantsi du:
‎–Egongo ez naiz, ba, neronek ikusi diot sabeleko zau ria! , sabelean korapiloa sentitu zuen, zaztada bat, guarda etxeko kafeak onik egin ez balio bezala.
‎Ernestinak egoerak gainditua sentitu behar zuen, urduri ere sentitu baitzen une batez, begiak goratu eta beheratu zituen hiru bider bederen; gero, berriz, apaizari so egin zion, baina so egingo ez balio bezala –bere buruarekin ari ote zen une hartan, solo Dios basta, solo Dios basta eta solo Dios basta? –, harik eta, oreka berreskuratzen zuela, aurrez aurre zuenari horrela esan zion arte:
2009
‎hots, berak egin behar zuen irri lehendabizi, nola egin baitzuen, atzetik bulegariak jarraitzen zitzaizkiola, baita hizlariaren eta entzuleen arteko hormak orduantxe hautsi ere; bulego buruak ere irri egin zuen, jakina, baina harena beste irri bat zen ausaz, beste irri bat zen seguru, irri asimetriko bat: eskuin aldean irriago zena, nolabait esatearren, ezkerrean baino?, ezkutuko kezka batek biribiltzen utziko ez balio bezala; izan ere, Domingoren irriak behartzen zuen, alde batetik, baina bera ere, bulego burua, ongi ohartzen zen, jakiteko motiboak bazituen behinik behin, urte askotako esperientziaren ondotik?
‎babesteko. Maria Bibianak sinetsi egiten zion aitari, baina, aldi berean, ez zion sinesten, edo, zehatzago, sinetsiko ez balio bezala sentitzen zen, hain zegoen gertaeren menera, anaiatxoak beldurgarria behar baitzuen, zinez, ahizpa gazteak konortea galtzeko. Adak ere sinetsi egin nahi zion?
‎Amak begiak jaso eta Domingori so egin zion, bai, baina so egingo ez balio bezala, absentziaren itzalari lotuta segitzen zuelako edo: so hura, beraz, bere baitakoa zen arren, bere baitakoa ez balitz bezalakoa zen, so inpertsonal bat, mekanikoa; Domingok, baina, ama agurtu nahi zuen, ez amaren itzala?, eta ez edozein modutan, gainera, eta hargatik, beharbada, halaxe galdetu zion:
‎Domingok irri bat luzatu zion, itzal txiki bat gordetzen zuena, begien argiak ezpainen keinu zurruna kontrapuntu: irri hark, beraz, harrotasuna erakuts zezakeen, arreba ausart bat zuelako, baina baita bere beldurra ere, hura frontean hil zitekeelako; eskuzabaltasuna zerion, baina baita anbiguotasun hala moduzko bat ere, Domingok Adari ulertu balio eta ulertu ez balio bezala, aldi berean; azkenean, baina, zigarroari xurgada luzea hartu, eta kezko uztaiak egin zituen Domingok, bat, bi, hiru eta lau, baita Adak ere, nebarekin bat eginez; hala, bada, uztaiak airean lotzen eta deslotzen ziren, jolasean bezala, Domingo eta Adaren irri eta barre txikien artean, haurtzaroaren paradisu galdua, errugabetasun eta tolesgabetasunarena?
‎–esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez?: Zigarro bat eta zure eskua:
‎Txarok begiak zabaldu eta halako keinu bitariko bat egin zion, sinetsi eta aldi berean sinetsiko ez balio bezala; hala, bada, Adak kilometroetara zuen Txaro, itxura batean, baina Txarok bere zigarreta zuen, berehala piztu zuena, baita hari xurgada luzea kendu ere, Adarengandik berriro ere metro erdira jartzeko ahaleginean, keak ezabatzen baitzizkion, antza, kilometroak, keak ezabatzen orduak.
‎Disoluziorantz jotzea da nire proposamena. Bikarbonatoaren disoluzio lasai, apal, pasibo, behera begirako eta bartlebytarrera eginez diluitu (benetan desagertzeak batere axola ez balio bezala, itsas belarraren ozeanoko dantza askearekin); edota, kontrara, aspirina eferbeszentearen gorakortasun borborkariaren bidez disolbatu. Irudien mundua, publizitatea, bideojokoak, poema liburu kamuflatuak diren autolaguntza liburuen parodiak, panfleto politikoak, rap errosario sozialak, horra disoluzio eferbeszenterako aukera piroteknikoak.
‎Gasol begirada galduko mutil erraldoia delako. Sarri bere munduan bizi dela dirudi, lasai lasai, haren inguruan sortzen den oihartzun mediatikoari garrantzirik batere emango ez balio bezala. Gazte garaian, ez ziren gutxi izan odolik ez zuela ziotenak.
‎Txarok begiak zabaldu eta halako keinu bitariko bat egin zion, sinetsi eta aldi berean sinetsiko ez balio bezala; hala, bada, Adak kilometroetara zuen Txaro, itxura batean, baina Txarok bere zigarreta zuen, berehala piztu zuena, baita hari xurgada luzea kendu ere, Adarengandik berriro ere metro erdira jartzeko ahaleginean, keak ezabatzen baitzizkion, antza, kilometroak, keak ezabatzen orduak.
‎Domingok irri bat luzatu zion, itzal txiki bat gordetzen zuena, begien argiak ezpainen keinu zurruna kontrapuntu: irri hark, beraz, harrotasuna erakuts zezakeen, arreba ausart bat zuelako, baina baita bere beldurra ere, hura frontean hil zitekeelako; eskuzabaltasuna zerion, baina baita anbiguotasun hala moduzko bat ere, Domingok Adari ulertu balio eta ulertu ez balio bezala, aldi berean; azkenean, baina, zigarroari xurgada luzea hartu, eta kezko uztaiak egin zituen Domingok, bat, bi, hiru eta lau... baita Adak ere, nebarekin bat eginez; hala, bada, uztaiak airean lotzen eta deslotzen ziren, jolasean bezala, Domingo eta Adaren irri eta barre txikien artean, haurtzaroaren paradisu galdua –errugabetasun eta tolesgabetasunarena– berreskuratu balut...
‎Amak begiak jaso eta Domingori so egin zion, bai, baina so egingo ez balio bezala, absentziaren itzalari lotuta segitzen zuelako edo: so hura, beraz, bere baitakoa zen arren, bere baitakoa ez balitz bezalakoa zen, so inpertsonal bat, mekanikoa; Domingok, baina, ama agurtu nahi zuen –ez amaren itzala–, eta ez edozein modutan, gainera, eta hargatik, beharbada, halaxe galdetu zion:
‎–esan zuen Adak, burua ezker eskuin mugituz, baita malko bat isuriz ere, orduantxe ohartu balitz bezala, betean ohartu ere (buruarekin ez ezik, gorputzaren beste zati guztiekin: urdailarekin eta heste zaurituekin, barearekin eta gibelarekin, bihotzarekin eta birikekin), bere denbora eta bere aldia iragatear zela; jarraian, bere buruari ahulaldi hura barkatu ez balio bezala, errudun usteak edo jota, eskua begietara eraman, malkoak xukatu, eta honela mintzatu zitzaion Domingori, ahots ahitu batez–: Zigarro bat eta zure eskua:
‎hots, berak egin behar zuen irri lehendabizi, nola egin baitzuen, atzetik bulegariak jarraitzen zitzaizkiola, baita hizlariaren eta entzuleen arteko hormak orduantxe hautsi ere; bulego buruak ere irri egin zuen, jakina, baina harena beste irri bat zen ausaz, beste irri bat zen seguru –irri asimetriko bat: eskuin aldean irriago zena, nolabait esatearren, ezkerrean baino–, ezkutuko kezka batek biribiltzen utziko ez balio bezala; izan ere, Domingoren irriak behartzen zuen, alde batetik, baina bera ere –bulego burua– ongi ohartzen zen –jakiteko motiboak bazituen behinik behin, urte askotako esperientziaren ondotik– behin hormak eraitsiz gero ireki zitekeela zoritxar guztien pandora kaxa: mendekoak menderatzailea menderatzeko bidea, alegia; Domingo, baina, abiada bizian zihoan eta, behin abiada hura hartuta, nekez geldituko zen:
‎Damasok erantzunik gabeko galderak zituen aspaldi hartan, helduen mundua zalantzan jartzera bultzatzen zutenak, hankaz gora jartzera ez zenean; une hartan, baina, Domingoren aurka egiteko gogoa etorri zitzaion, beharbada, Domingo anai arreben artean esaten hasia baitzen Benjamin Maria fantasma bihurtu zela, jauregia etsai guztietatik –hezur haragizkoetatik nahiz espiritualetatik, ekaitzetatik nahiz gaixotasunetatik– babesteko. Maria Bibianak sinetsi egiten zion aitari, baina, aldi berean, ez zion sinesten, edo, zehatzago, sinetsiko ez balio bezala sentitzen zen, hain zegoen gertaeren menera, anaiatxoak beldurgarria behar baitzuen, zinez, ahizpa gazteak konortea galtzeko. Adak ere sinetsi egin nahi zion... inork baino gehiago sinetsi nahi zion, agian, baina Adak nekez irudika zezakeen Benjamin Mariaren betartea zuèn aingerurik, bai deabrurik ordea, harik eta, aingeruen eta deabruen artean erdibide bat aurkitzen zuela, Domingok defendatutako fantasmen teoriara lerratu zen arte:
‎Ez nuela ezer esaten ikusitakoan, altxatu, eta agurtzen hasi zen. Akabu akabuan, garrantzirik emango ez balio bezala edo esaten ari zenari, ez ninduzula ikusi gura jakinarazi zidan. Nire barruko gela beltz eta hautsez beterikora sartu nintzen, eta nire bizkarrean entzun nuen itxi egiten zitzaidala, kolpe batez, bertako atea.
2010
‎Eguneko azken argiak han kontzentratu ziren. Galernari ikuskizunaren meritua kendu nahi ez balio bezala, eguzki sartze apala zen, beroa baina diskretua, kolore gorria beste motiborik gabe. Argi apalduan, argi eskasian, emazteak eta neskak osatutako figurak batuago zirudien.
‎Ikusten zen etxe hura ez zitzaiola arrotza, naturaltasun osoz bultzatu baitzuen atea kabina barrutik ateratzeko. Ni ikustean, ordea, moztuta gelditu zen, amak ezezagun bat aurkituko zuela abisatu ez balio bezala. Amaren eskuari heldu zion, haren babesik gabe pausorik emateko gauza ez balitz bezala, irribarretsu baina distantziarik galdu gabe.
2011
‎Hasieran, hitzik gabe geratu zen Quirico, irujokumearen kontu hura ulertu ez balio bezala, baina bai, ederki ulertu zion Quiricok, zeren eta Onofrek bereari eusten baitzion, eta ez zegoen dudarik apoaz ari zitzaiola, apoa erakusten ari baitzitzaion behin eta berriz, baietz nik irujokume honen hanketarik bat gordinik jan, baietz nik?
2012
‎Milioi bat aldiz erran nion bizitza argitu zigula, guk sortua balitz bezala maite genuela, edo are gehiago. Sandrak onartu egiten zuen hori, baina... baliorik emanen ez balio bezala zen. Nolabait garrantzi handiagoa ematen zion bere benetako amak abandonatu izanari.
‎Bi gizonak ondo konpontzen ari direla ematen du. Rikardok hainbat galdera egin dizkio koadroei buruz, eta Hert kazetari baten aurrean bezala erantzuten ari da, gogoz, aspaldi inork bere obrari buruzko galderarik egin ez balio bezala. Hala ere, noizbehinka erlojuari begiratu, seietarako zenbat falta den ikusi, eta nerabeei buruz hitz egiten hasten zaio Rikardo.
‎Madelaine harrapatu eta Yangambira ekarriko zuten, eta hiltegian edo biltegietan lanean jarri, ea zer joera hartzen zuen Chrysostomek. Richardsonek zioen lotsatu egingo zela bere sentimenduez, eta ez ikusia egingo ziola neskari, haren patuak ardura ez balio bezala. Lalande Biranek, aitzitik, Chrysostomeren aztoramendu ikaragarri bat espero zuen.
‎Tabernan eserita egon den bitartean, nahiko ondo zegoela zirudien, giro sargoriak eragingo ez balio bezala, baina kotxera joateko jaiki bezain azkar arnasestuka hasi da Manuel. Norak ez daki zer egin laguntzeko.
‎...3Deco S.A., denetarik konpontzen dugu, igogailuak, eskailera mekanikoak eta abar eta abar–, b) burua jiratu eta emazteari begiratu dio, sofaren luzapen horri, zeina lotan baitago, lasai asko, ohartu gabe, ene jainkoa!, Erroman, Italia, bero latza egingo duela gaur, zirimiria Florentzian eta ekaitza Milanen, c) dena hortz den italiar putaseme irribarretsua itzali du, 5:03an esnatzea axola izan ez balio bezala, ciao bambino!, eta d) harrera gela eta egongela arteko zutabean iltzatuta dagoen ordulari termometroa behatu du, zeinak primeran funtzionatu baitu bere aitaginarrebak oparitu zion zorigaiztoko 1971ko martxoaren 31 hartaz geroztik – ¿ sí, quiero? –, 7:35 direla egiaztatzeko (orratz handia berriz ere, bereak eta bi egiten!), eta ohartzeko, beraz, beste biktima bat eragin d...
2013
‎Inguruan gertatzen ari denagatik zirkinik egin gabe dago, eta azpian duen amari ere ez dio begiradarik zuzentzen. Gertakari horrek guztiak eragingo ez balio bezala. Izan ere, zezena bera izan da gerra hori sortu duena, bera da indarkeriaren sorburua.
‎Tonuagatik, garrantzirik emango ez balio bezala dirudi. Jarrera horrek IBON ondo sentiarazten du, eta ez du trabarik jartzen.
‎MIREIA. (esan nahiko ez balio bezala) Esan dizuet detektibe bat kontratatu nuela.
‎Pozik ikusten dut bera. Alaiegi agian, axola ez balio bezala gure artekoa. Ez dakit zer, baina badakit zerbait ezkutatzen didala...
‎Txakurtxo gizagaixoa etengabe mugitzen da estu eta larri, astoaren beraren arabera, hankapetua gertatzea ekidin nahian. Txakur ttipia astoaren apatxekin zapaldu eta lehertua izateko arriskua oso hurbila da, baina halere, bitartean segalari izerditsuak bere lanean jarraitzen du burua altxatu gabe eta itxuraz batere axola ez balio bezala, zirrizt zarrazt, zirrizt zarrazt.
2014
‎Egotista hutsa zenez, Arditak maiz pentsatzen zuen bere buruarengan; sekula inork ez zionez egotismo horri aurre egin, naturaltasun osoz zerabilen, bere xarma ukaezinari kalte eginen ez balio bezala. Hemeretzi urte bazituen ere, haur aurreratu eta biziaren itxura zuen, eta, bere orduko gaztetasunaren eta edertasunaren distiraren aldean, ezagutzen zituen gizon emakumeak egur zatiak baizik ez ziren, Arditaren izaeraren ur lasterrean jitoan zebiltzanak.
‎Alcide Jolivetek berekin joateko adierazi zion Harry Blounti keinu batez, eta neskatxaren atzetik joan zen, axolarik ez balio bezala.
‎Horrela egon zitekeen ordu laurden ere bai, burua paperen gainean, begiak itxita, informazioa memorizatzen, bularra mahaiaren kontra estututa. Lantzean behin, ordea, bihotzak salto txiki bat egiten zion, mahai bazterraren kontra gehiegi estutu izan balu bezala, muskuluari lan egiten utzi izan ez balio bezala. Ez zen takikardia, taupadak ez ziren deskontrolatzen, baina takikardiaren hasieraren antza zuen:
‎Olgak Ireneri kontatu zion, ia ezer kontatuko ez balio bezala, amak eta izekok, umetan, Lubiankan bizi ziren sasoian, geletako argia amatatu eta aurreko eraikinari begira egoten zirela. Trabarik gabe ikusten zuten handik orduan nola torturatzen zuten jendea aurreko eraikinean, kolpeak, odola nola ez...
‎Horrela eman zion Olga Kulaginak Ireneri bere familia, familiak bizi izan zuena, familiak Errusian, Lituanian, Polonian bizi behar izan zuena. Hori guztia eman zion ezer eman izan ez balio bezala... Esan zion Poloniako familia ez zuela ezagutzen, alerik ere ez, inoiz ez zutela Moskun hango berririk izan, amona Sabina Gúrnayaren ahizpen albisterik, nebena.
‎Andreak ezetz esan zion buruaz, Zuretzako, Para ti. Euskaraz lehenengo, gaztelaniaz gero, Irenek ulertu izan ez balio bezala. Arraro egin zitzaion Ireneri aldaketa hori, ez zuen susmatzen zein azalpen izan zezakeen.
2015
‎Neskak ezer entzun ez balio bezala segitu du aurrera begira. Ez dio plazer hori emango.
‎–Enkargu bat dakarkiot, jauna, dio, apal, aurrez aurre duen gizona bera baino askoz gazteagoa dela erreparatu ez balio bezala.
‎LUISek keinu egin TERESAri sar ez dadin adieraziz. Gero, jaten jarraitzen du, alabari entzun ere egin ez balio bezala.
‎Michelerengana, berriz, giltzak berak, giltzaren ideiak. Eta iraganetik Micheleren giltzak dakar atzera orainera, giltza eskuan estutu egingo baitu, bizitzako zati horri, maitasunari, ihes egiten utzi nahi ez balio bezala.
2016
‎Neskari gaueko txanda tokatzen zitzaionerako beste errutina bat asmatu zuen: lantegiko zereginekin ahal zuen denbora gutxien pasako zuen, leihoetatik begira denbora gehiago egoteko moduan izateko; izarrak eta errituak ere ahaztuxeak zituen, buruan zebilkionak beste ezertarako tarterik utziko ez balio bezala.
‎–Azken egunean ere orduak sartzen? , esan dio, bart zaintzaileari agur esateko protokoloarekin bete arren, berriz hari hitz batzuk esan beharrak batere graziarik egingo ez balio bezala.
2017
‎...atean gelditu zen eta une bat geroago hura soinekotik tiraka ari zitzaion orroka eta haren ahotsaren olatuak kolpeka zebiltzan horma batetik bestera eta Caddy hormaren kontra kuzkurtzen zen gero eta txikiago eginez haren aurpegi zuriarekin bere begiak bi atzamarrek barrura sartu balituzte bezala harik eta hark gelatik kanpora bultzatu zuen arte haren ahotsa batetik bestera kolpeka isiltzen utziko ez balio bezala isiltasunean harentzat tokirik ez balego bezala orroka
‎Zer behar zuen jendaurrean azaldu eta indartsua izango balitz bezala jokatzeko? Minari beldurrik izango ez balio bezala. Izan ere, Beirek bere buruaz uste zuen ahula zela, fisikoki oso ahula.
2018
‎Gizona aho bete hezurrekin utzirik, neke handiz igo zuen goiko solairuko logeletarako zurubia Elbak; zeinda zeraman pena zama guztiak arinago joaten utziko ez balio bezala. Paradoxa zela topatzen zuen euren bien arteko kontrastea; bera, zamak kikilduta uzten zuen bitartean, Augusto, berriz, zama sozialak harrotxo, gangarra gora adi, oilarraren antzera jartzen zuela.
‎Gizonari lehenbizi, emakumeari gero, eta azkenean bere atzamarrei begiratu zien. Olio aztarna beltzak zeuzkan haien artean, tailerretik presaka irten beharrak ondo garbitzen utzi ez balio bezala. Agenteek isilunea luzatu zuten, aurreko gizonarengan tinko begirada.
‎Geroxeago esan behar niona nire keinutan igarri nahiko balu bezala. Edo jakin minak beste ezertan pentsatzen utziko ez balio bezala. Bere paseo konpasatuan hipotesi baldarrak asmatzen imajinatu nuen, aitak amaren eta bion arteko ez ikusia esplikatzeko droga kontuak asmatu zituen moduan.
2019
‎Ausartzea ere. –Hitzak trabatu egiten zaizkio ahoan, amorruak hitz egiten utziko ez balio bezala. Lasaitu egin nahi nuke baina ez dakit nola, honela ikusten dudan lehen aldia da, maldizio bat entzuten diodan lehen aldia da.
‎Sergei, entzun izan ez balio bezala, eskutan zuen edariari begira zegoen, gogoetan.
2020
‎Begira nola iritsi zen guztia lasai lasai esatera: baporearen gainean ziren bidaiariez galde eta galde hasi zen, axolarik ez balio bezala. Garbi eman genion guztien berri, baina ez zen asetzen.
‎Elena Ivanovna erotzeko moduan ari zen dibertitzen tximinoekin eta bazirudien haiengan jarria zuela arreta guztia. Atsegin oihuak egiten zituen, denbora guztian niri mintzatuz, jabeari jaramonik egin nahi ez balio bezala, eta algaraka hasten zen tximino haien eta bere ezagun berrien eta adiskideen artean antzekotasunen bat aurkituta. Neu ere dibertitzen ari nintzen, begi bistakoa baitzen antza.
‎Ezin dut pentsatu ere nola deskribatu zenbaterainoko bihotz ikarak hartu zuen Elena Ivanovna prozesu hori guztia gertatzen zen bitartean. Hasieran, lehenengo oihuaren ondoren, harri bihurturik bezala geratu zen zegoen lekuan eta itxuraz axolarik ez balio bezala begiratzen zion bere aurrean gertatzen ari zen iskanbilari, baina begiak erabat irtenak balitu bezala; ondoren oihu erdiragarriak egiten hasi zen bat batean, baina nik besotik heldu nion. Une horretan jabeak ere, hasieran izumenak leloturik geratuak, bat batean eskuak batu eta oihu egin zuen zerura begira:
‎Duarterekin, on Dario Rocharen zaintzaile isil harekin, hitz egiten saiatu zen autoan sartzean; eskerrak eman nahi izan zizkion bere zain egoteagatik, baina gizonak ez zuen hitzik esan, autoaren barruko ispilutik begiratu zion eta irribarretzat har zitekeen keinu moduko bat egin zuen aurpegiko giharrekin, baina, jakin, ezin da seguru jakin hori zenik bere benetako asmoa. ...haren barruan lehenengo minutua pasatu eta gero, zerbait esan zuen adinari buruz, miresgarria zela 95 urte edukitzea eta on Dario bezain panpoxo eta sasoiko egotea (hitz hori atera zitzaion, panpoxo, eta bai berehala damutu ere); Duartek, ordea, ez zuen hartan ere zirkinik egin, autoaren barruko ispilutik berari begiratzeko keinu txiki bat ere ez, ezer ez, berean jarraitu zuen sor eta gor, entzun ez balio bezala.
‎Pentsatzen ari zen zeinen per  tsona sekretua eta mentalitate independentekoa izan behar zuen Mariannek, beraren etxera etorri eta sexua izatea onartzeko, eta hartaz inori ezer esan beharrik ez sentitzeko. Hark gertatzen uzten zien gauzei, ezeri garrantzirik emango ez balio bezala.
‎Putzuaren ertzeko harkaitz apaingarri baten gainean egoten zen beti, erne eta begira, zisne eta ahateen zaindari edota polizia baten gisan, itxuraz haserre, Donostiaren erdi erdian egoteak harritu bitez donostiarrak— batere ilusiorik egingo ez balio bezala. Ez zuen, ordea, handik alde egiten.
‎Elkarren ondoan geunden, baina hasierako begirada aztertzailearen ondoren ez zidan aurpegira begiratzen. Fidagaitz sumatu nuen, lagunen artean zegoela jakiteak zeharo sosegatuko ez balu bezala, bere kopia zirudien ezezagun hark erabateko segurantziarik emango ez balio bezala. Ez zen zeremonia luzea izan, eta ez zuen ematen inork hitz egiteko gogo handirik zuenik.
2021
‎Sarreran kirik egin eta musker bat ikusi zuen ziztu bizian ezkutatzen. Armiarma sare bat erori zitzaion kopetara, pasatzen utzi nahi ez balio bezala. Etxola barruan ez zegoen ezertxo ere, ezer ez hautsezko zorua eta egurrezko horma ustelduak baizik, eta luzaroan eguzkiak eman gabeko lurraren usain lehor, mortua.
‎–Ongi da, esan zuen berriz aldenduta, nire erantzunak axola ez balio bezala. Mallak jantzi zituen, eta kirol bularretakoa, eta kamiseta, eta jertsea... ni han ez banengo bezala.
‎–Santiago bezperan, Enarak aitari esan zion amarekin eta aita berriarekin bizitzera joango zela haiek AEBetatik etorri orduko. Enara beldurrak akabatzen zegoen, eta optikaria, berriz, lasaiegi, aditu ez balio bezala, edo ez entzunarena egin nahiko balu bezala. Horrexek ematen zion kakalarririk handiena Enarari.
‎Blancak Santa Maria kalean barrena segitu zuen, helburua garbi balu bezala, orkatila hark minik egingo ez balio bezala, elur gogorraren gainean eratu zen izotz geruza mehearen gainean irrist egiteko beldurrik izango ez balu bezala.
‎Burua biratu eta begiak ireki ditut, ondoko gorputza errekorritu dut orain. Argiagoa hau, udak azalean ibilbiderik egin izan ez balio bezala. Igerilekuko orduak sumatzen zaizkio bizkarraldeko giharretan.
2022
‎autoz, kamioiez... ez zekien. Baina bidaiaren goitikin gustua betiko gelditu behar zitzaion eta Landetako pinudia zeharkatu bitartean, urdailetik ahoraino zintzurretik gora igo zitzaion txistu garratza ere bai, leku hartatik hurbiltzea urdailak onartuko ez balio bezala.
‎Metrailetak harriduraz so egin zion neskari, ordura arte erreparatu ez balio bezala. Mutila zuzenago jarri eta sorbalda estuak tentetu zituen.
2023
‎honen begiek ez dute distirarik, ez dute inolako konfidantza rik adierazten. Beste Marina honek badaki denei lotsarik ga be begiratzen, badaki haientzat merienda prestatzen, badaki itzaletan eta hotzetan bizitzen; baina, beti gaua noiz iritsiko balego bezala, ezerk ardura ez balio bezala, egin beharreko gauzak eta egiten direnak baina inork egingo ez lituzkeenak, baina azkenean lotara joateko bizkor egin liratekee nak balira bezala.
‎Gaia berak deskubritu balu bezala! Eñautek orain arte sekula aipatu ez balio bezala! Eñautek bere baitarik pentsatzen ez balu bezala, gaiak aurkitzeko gai ez balitz bezala!
‎—Zer? —berriro Inaxiok ulertuko ez balio bezala.
‎Sarritan pentsatzen dut etxekoek inoiz ez zutela bere izaera onartu, eta batez ere bere aitak erru handiarekin bizi izan zuela bere heriotza. Inoiz maite zaitut aurpegira esan izan ez balio bezala, larritasunez bizi izan zuen semearen heriotza goiztiarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia