2011
|
|
Zuberoan, baina, ez da dagoeneko euskaraz entzuten kaleetan, bonetun nekazariren bat edo beste salbu, mendebaletik turista iritsitako manexen bat edo beste izan ezik. Kasernako umeek ere ez dute euskaraz egiten patioan, jolasean dihardutelarik, eta jakizu Kaserna munduaren amaiera dela kasik, Santa Graziko Sentatik
|
ez
baita hain aparte, eta jendeak oro dira ados hemen hura munduaren akaberatzat definitzeko orduan (Elizalt ostatuaren parez pare, Miterrandi esker zaharberritu omen zen eliza erromaniko ederra, bitxi eder bat leku magiko halakoan: zer dago, baina, haratago?
|
2012
|
|
Horrelakoxe lekuak izaten dira jendilaje gehiena ibiltzen den bazterrak; hantxe daude tenplurik lohituenak. Bihotza guztiz minduta, ibiltariak berriz ere Paris kutsatura ihes egingo du, eta hiria ez zaio hain gorrotagarria gertatuko, bere zikinean
|
ez
baita hain zentzugabea. Baina hain hartuak egoten badira astegunetan hiri baten inguruak, zer ez ote da gertatuko igandean!
|
2017
|
|
Eta barkatu egin dio, ze arraio, ondo pentsatuz gero neska txoriburu batekin txortan egitea
|
ez
baita hain bekatu larria. Badaude hori baino traizio okerragoak, dedio.
|
2019
|
|
Lehen aipatu dugun Fray Rogeirok Osbernori egin zion gutunean kontatzen dizkigun gertaerak ikertutzat eta ontzat ematen baditugu, beharrezkoa izango da Raimundo Silvari adieraztea ez duela bere burua engainatu behar kanpamentua aise, besterik gabe, paratzeari dagokionez, ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau
|
ez
baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko, galiziarrak beren asmo ilunetatik desbideratuko dituen Alaren mirakulu baten zain. Lisboak, lehen ere esan dugu, baditu etxeak bere harresietatik kanpo, eta ez gutxi, ezta bakarrik uda pasatzeko edo baratzea edukitzeko ere, alderantziz, esan liteke etxe horiek beste hiria inguratzen duten hiri bat osatzen dutela, eta gauza jakina baldin bada ezen, zenbait egun barru, setioa errealitate geometrikoa izango denean, etxe horietan paratuko dituztela eroso kuartel nagusiak, eta berorietan pertsonalitate garrantzizkoak, militarrak eta erlijiosoak jarriko direla, modu honetan kanpadenden deserosotasun erlatiboa jasan behar izatetik libre, gauza jakina da, baita ere, orain beharrezkoa izango dela gogor borrokatzea mairu jendea aldiri lasai hauetatik kanporatzeko, kalez kale, patioz patio, zabaltzaz zabaltza, gatazka horrek ez zuen astebete baino gutxiago iraun, eta irabazi ahal izan bazen izan zen portugaldarrak kopuruz gehiago zirelako, mairuek beren batailoi guztiak ez zituztelako atera, eta harresi barruko osteek ezin zituztelako habailak eta baleztak erabili, lehen lerroko borrokaldi honetan, bere borondatez edo ez, sakrifikatu ziren anaiak zauritu edo hiltzeko beldurrez.
|
|
...zalakoa da, hedatu eta uzkurtu egiten da, gizateria guztia bil dezake, edo pertsona bakarra, berekoia, hau da, ontasunez betea bere buruarentzat, guztiarekin ere ekintza on batek beti freskatzen du arima, txakurra hantxe gelditu da, esker onez beterik, nahiz eta, gosea hain handia izaki, jakiak hortz bateko zuloa betetzeko balio izango zion, ozta ozta, animaliatxo errukarria, mintzatzeko modua da,
|
ez
baita hain txikia, izan ere, zer arrazatakoa den, arraza guztietakoa, nahasian, kalera sekula jaisten ez diren lotsatienena, edo jaitsiz gero uhala eta sexuestalkiarekin jaisten direnena kenduta, txakur hau gutxienik aske da, txakur eme askeez gozatzen du, baina gutxi gozatuko du ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen. Raimundo Silva, taxiak zeraman bitartean, pentsamendu jario honetan abandonatu zen, eta une honetara iritsirik, eten egin zuen jarioa, ustekabeko ondoeza sentitu zuen, baina ez fisikoa, bere baitan lo zegoen norbait iratzarri balitz bezala izan zen, eta iratzarri den hori oihuka balebil bezala, iluntasun erabatekoan murgildurik egoteagatik, horregatik errepikatu zuen, ikara pasa zekion denbora hartuz, Ez bada sekula Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen, noren gainean ari naiz, galde egin zuen, taxia Rua da Pratatik igotzen ari zen, bera barruan zegoen, bera gizonen erresumako kidea zen, ez txakurrenekoa, eta Escadinhas de S. Crispimetik ateratzen ahal zen nahi edo behar zuen bakoitzean, oraintxe bertan demostratzen ari den bezala, orain badoa argitaletxera zuzentzaileen ardura duen Maria Sara doktorearekin mintzatzera, poesia liburuaren behin betiko probak ematera doa, eta gero agian erabakiko du etxera zuzenean ez itzultzea, liburu bat bukatu du, kasik liburu itxura ez duen arren, hain meharra denez, beraz, horrelakoetan egiten duena egingo du, jatetxean bazkalduko du, zinemara joango da, nahiz eta litekeena izan hori bezalako egitarau handia betetzeko adina diru gainean ez edukitzea, kontuak ateratzen ditu buruz, taxiaren kontagailua, diru zorroan zenbat edukiko duen gogoratu nahi du, aritmetika hauetan dabil konturatzen denean gau honetan ez dela aterako, ezin du ahaztu beste liburu bat hasi duela, ez, ez da Costaren nobela, erlojuari so egin zion, ia bostak dira, taxia Avenida do Duque de Loulétik barna igotzen ari da, semaforo batean gelditzen da, aurrera doa berriz, hortxe bertan, mesedez, eta Raimundo Silva, ordaintzeko dirua ateratzen duenean, begirada azkar batez konturatzen da jatetxera eta zinemara joateko adina diru ez duela, batera ala bestera joateko bai, baina batak bestea gabe ez du graziarik, Etxean afaldu eta horrekin segituko dut, horrekin hori Lisboako Setioaren Historia da, inoiz hitz horiek beroriek esan zituen, izenburu hori zuen liburua zuzentzen zuenean, oraindik errugabea zen garaian.
|
2021
|
|
Ez da ohartu, pentsatu du Sarak, eskerrak, ez da konturatu, ulergaitzak zaizkion hitzak artikulatzen jarraitu baitu Leirek. ...egin duen geldialdia, eta segidan irribarre bat, eta ahoskatzen ari zen esaldia erdizka utzi, bukatu gabe, eta iruditu zaio Sarari Leire konturatu egin dela, eta galdezka ari dela, hitzik esan gabe baina galdezka, ea zerena den tripa hori, ea haurdun dagoen, eta seguruenik zorionak emateko gogoz dago, baina gogo hori erreprimitzen ari da, ez baita seguru egongo Sara haurdun dagoen ala ez, oraindik
|
ez
baita hain handia sabela, ez argi ikusteko bezainbeste baina bai nahikoa puztua, ezer esan gabe susmatzeko adina.
|