2009
|
|
Eztabaida ez da, beraz, hertsadura bai ala ez; eztabaidak izan behar du lortu nahi den helburuaren (hizkuntza bizikidetza ahalbidetuko duen neurriko oreka lortzea euskara eta gaztelaniaren artean) eta bitartekoen artean (hizkuntza politika) egokitasunik eta proportzionaltasunik ba ote den. Egokitasun eta proportzionaltasun hori gordetzen baldin bada, zilegizkoa (etikoa esan nahi da) eta eraginkorra izango da hizkuntza politika; hots, gehiegikeriarik gabea, utzikeriarik eta eskastasunik gabea, neurrikoa, proaktiboa, argi eta garbi
|
euskararen
sustapenaren aldekoa. Ez beza inork ahantzi, herritar guztiei bakoitzak nahi duen hizkuntzan bizitzeko aukera ematerakoan, euskaraz bizitzeko aukeretan dagoela defizita.
|
|
Iparraldean bertako herri erakundeek hartu dituzte azken urteetan konpromiso aurreratuak, gero eta handiagoak, elebitasunaren alde eta euskara sustatzeko. Pariseko Gobernuak ere parte hartzen du herri erakunde guztiekin batera Euskararen Erakunde Publikoan, eta badute hitzarmen bat, 2007an sinatua, Eusko Jaurlaritzarekin
|
euskararen
sustapenean elkarlanean jarduteko. Frantziako ordenamendu juridikoak eta herrialde horretako zentralismoak ikaragarri mugatzen du, ordea, jarduera publikoa, frantsesa ez beste hizkuntzek ez baitute oraindik lege babes berariazkorik ere.
|
|
Jadanik esan dugunez, euskararen ofizialtasunaren ondorioek esparru publikoarekin dute lotura nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, Euskararen Legeak berak irekitzen baitu bidea eremu pribatuan ere
|
euskararen
sustapen politikak garatzeko, eta lege horrek berak aitortzen baitie herritarrei euskara erabiltzeko eskubidea lan munduan bezala aisialdian edo kiroletan, eta edonolako elkartetan bezala jarduera politiko, kultural, sindikal, erlijioso eta komertzialetan. Eskubide horiek bermatu beharrean dira herri aginteak, eta bistan da aipaturiko jarduerok eremu pribatuan gauzatzen direla.
|
|
Halere, bizitzako beste ezein esparrutan bezala, hizkuntzarenean ere, gehiegikerietatik salbu mantentzea komenigarria den neurri berean izango da on eta osasungarri, batez ere bizikidetza patxadazko eta harmoniatsu baterako da osasungarri? euskararen erabilera sustatzeko eta bermatzeko egiten diren urratsetako hainbati errezeloz eta susmo txarrez begiratu ohi dietenek aurreiritziak alde batera utziko balituzte eta
|
euskararen
sustapenerako neurri positiboak proposatzeari ekingo baliote.
|
|
On litzateke euskalgintzako ateak berrikuntzaren exijentziei irekitzea, aspalditik datozen inertziak astindu eta jarrera nahiz ikuspuntu berritzaileei lekua egiteko. Euskalgintza, bai ikuspuntuei dagokienez baita parte hartzaileei dagokienez ere, askotarikoa denez, eta
|
euskararen
sustapen lanetan diharduten guztiak direnez euskalgintza, dauden tokian daudela, komeni da bakoitzari zer dagokion argitzea eta errespetatzea.
|
|
Adostasuna zenbaterainokoa, halakoa aurrerakada. Denak mugitu behar dira beren posizioetatik, bestela erretorika hutsala litzateke adostasunaren aldarrikapena, baina onartu da euskaratik urrunago daudenei eta
|
euskararen
sustapen politikei errezeloz begiratzen dietenei dagokiela pauso luzeagoa ematea, euskararantz hurbil daitezen.
|
|
elebakartasun indartsuan eroso daudenak alde batetik, eta gaur egun mendetasun egoera bizi duen hizkuntza baten biziberritzea elebakartasunaren bidetik ikusten dutenak, bestetik, bi biek errezeloz begiratzen diete trebetasun pasiboak bultzatu eta gizartean gutxieneko helburu moduan zabaltzeko estrategiei.
|
Euskararen
sustapena arrakastatsua eta iraunkorra izan dadin, ordea, 30? 55 urte bitarteko herritarren %42 erdaldun elebakar multzo hori euskarara erakartzeko estrategia errealistak behar dira, berehala gainera. Ildo horretatik begiratuta, beste behin ere oso egokiak atzematen ditugu Moreno Cabreraren hitzak (Moreno Cabrera, 2006):
|
|
Horregatik herritarren atxikimenduak egiten du zilegi, etiko eta demokratiko hizkuntza baten aldeko sustapena. Herritarren atxikimenduak bihurtzen du zilegi, moral eta demokratiko euskararen eta gaztelaniaren arteko oreka eta, beraz,
|
euskararen
sustapena helburu duen edozein hizkuntza politika.
|
|
Hizkuntza pluraltasunaren kudeaketarako eredu bat ez ezik, irudipena daukagu gizarte eredu oso bat ere badela oinarri honek bere baitan gordetzen duena, edo, nahiago bada, gizarte bizikidetzarako eredu bat. Izan ere, behin euskara erabiltzearen aldeko apustua egin ondoren, behin gezurrezko liberalismo baten mozorropean, egiazki," tolerantzia errepresiboa" baino islatzen ez duen laissez faire, laissez passer politika alde batera utzi eta
|
euskararen
sustapenaren aldeko aukera egin ondoren, gutxienez lau bide har zitzaketen 1982an, ondoren aipatuko ditugunak.
|
|
Zalantzarik gabe, askotarikoak eta alde guztietakoak dira kontsentsuaren indar galtzearen arrazoiak. Edonola ere, kontua da
|
euskararen
sustapenerako kontsentsu sozial eta politikoa berritu, handitu eta sendotu behar den zerbait dela, garai berrietako erronkak arrakastaz jokatuko badira. Horretarako ez da batere traba edo eragozpen 1982ko Hitzarmenaren eskutik eraikitako arkitektura juridikoa.
|