2009
|
|
Erretorika hutsa gertatzen da hizkuntza askatasunaren argudioa, euskaraz aritu nahi duenari saihetsezinak diren muga soziolinguistikoak ez ezik, herri erakundeen esku baino ez dauden muga legal eta politikoak ere ezartzen baitzaizkio.
|
Euskararen
hazkunderako defizit kezkagarriak atzematen dira Nafarroan eta Iparraldean, eta okerrena dena: defizit horiek normaltasun handiz hartzen ditu tokian tokiko gizartearen parte esanguratsu batek, herri erakundeen aldetik ez dagoelako euskara erabiltzearen aldeko jarrera aktiborik.
|
|
Nolanahi ere, eskolak egin dezakeenari eta egin duen ibilbideari erreparatuta, esan behar da D ikasteredua dela euskalduntzeko eraginkorrena, nahiz eta ez bakarra eta ezta ere balio berekoa zirkunstantzia guztietarako. Hala irizten diote gurasoek ere, eta urte askoan izango da
|
euskararen
hazkunderako faktore ezinbestekoa. Ahuldu gabe eutsi litzaioke, hiru edo lau eleko hezkuntza sistema berrira egin beharreko egokitzapenak eginda ere.
|
|
Horretan zalantzarik duenak aski luke begiratzea hezkuntzara, hedabideetara, administrazioetara, unibertsitatera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietara edo literaturgintzara, besterik gabe. Eta oraindik ere zalantzapean jarraituko balu, nahikoa luke
|
euskararen
hazkunde demografikoari erreparatzea, gehiago baitira, erruz gehiago, gaur euskaraz dakitenak, nahiz eta ez neurri berean jakin. Hori guztia behar beharrezkoa izan arren, eta gizarte osoaren ahaleginari esker (gurasoen, maisu maistren, euskara irakasleen, arlo ugaritako profesionalen, ehunka euskaltzaleren eta herri aginteen ahaleginari esker) egin diren urratsak berealdikoak izan arren, nekez esan daiteke euskararen aurrerabide iraunkorra bermaturik dugula baldin eta eremu ez formaletan, lagunartean, etxean eta hurbileko gizarte bizitzan euskararen erabilera trinkotu ez bada eta hazkunde nabarmenik gertatu ez bada.
|
|
Azken hauek uste dute zenbat eta euskara gehiago orduan eta euskal abertzaletasun gehiago izango genukeela gure gizartean. Uste okerra, eta ez beti oharkabean esaten dena, zenbaitzuek, beste interes batzuen eraginez, gehiegitan aireratzen baitute"
|
euskararen
hazkundea= abertzaletasunaren hazkundea" korrelazioa, jakin badakiten arren, datu soziologiakoek erakusten dutenaren argitan, hori ez dela errealitatean horrela. Izan ere, azken 20 urteotan euskarak nabarmen aurrera egin badu ere, eta bide horretan abertzaletasunaren aitzindaritza bistakoa eta erabakigarria izan bada ere, abertzaleen eta konstituzionalista deiturikoen portzentajeak ez baitira abertzaleen mesedean aldatu.
|
|
Euskadiko arkitektura juridiko instituzionalak ez du eragozten, bultzatu baizik, euskararen aurrerakada eta hazkundea. Ez daukagu motiborik pentsatzeko independentzia kaltegarri izango litzaiokeenik
|
euskararen
hazkundeari: ez independentziak, ez autodeterminazioak, ez Zazpiak Batek, ez lukete zertan euskararen garapenerako kaltegarri izanik.
|
|
Baina, ikastolei ondo merezitako merezimendu guztiak aitortuta ere, ezin dugu ahantzi ikastolak bere indarraldirik handienean ikasle guztien %12 eskolatzera iritsi zirela, eta ez beti euskara hutsez.
|
Euskara
hazkunde bidean jartzekotan, beraz, nahitaez hezkuntza sistema osora hedatu behar zen elebitasuna, eta horrexegatik aitortu beharreko zorra diegu kontu honetan ere urte zail haietan buruargitasunez jokatu zuten guztiei.
|
|
|
Euskararen
hazkundea ulertzeko giltzarri nagusia hain zuzen ere hementxe dago, hots, hizkuntza ereduen sistemaren baliagarritasunean, gurasoek gero eta proportzio altuagoan euskarazko irakaskuntza trinkoenaren alde egin izatean eta, jakina, irakasleek eta herri aginteek aldaketa hau ahalbidetzeko egindako ahaleginean.
|
|
Unibertsitatean ere izan du isla
|
euskararen
hazkundeak. Unibertsitatea, beranduago hasita bada ere, hazkunde horren eragileetariko bat izan da, eta izaten ari da.
|
|
Eta, hona garrantzitsuena:
|
euskararen
hazkundearen kronika deitu dugun bilakaera arrakastatsua ez ezik, galdera hauei emandako erantzunak eta galdera horien inguruabarrak ere kontuan hartzea ezinbestekoa da euskararen bizi indarraz edo osasun neurriaz egiazki jabetzeko. Argi eta garbi esanda:
|
|
Aldaketa prozesu sozial guztiek izan ohi dituzte gutxienez bi aurpegi, bata bestea baino hobea edo bat ona eta bestea ez hain ona edo txarra.
|
Euskararen
hazkunde bikainak ere badu bere alderdi ez hain bikaina, erabileraren ikuspegitik. Batez ere hezkuntzan oinarrituriko hazkundeak bere bereak ditu era horretako muga albora ezinezkoak.
|
|
herritarren gogoa euskara hauspotzea izan delako, herri aginteek autogobernua euskararen zerbitzura jarri dutelako, euskarak puntako babes ofiziala izan duelako, hizkuntza politika eraginkor bat garatu delako, herritarrak oro har euskarari atxiki zaizkiolako, gizarteko hainbat arlotan sorturiko elkarteek euskara bultzatu dutelako eta, oso bereziki, oinarrizko kontsentsu politiko bat eraiki eta, neurri batean bederen, gordetzen asmatu delako, nahiz eta ez zaion behar besteraino eutsi azken urteetan, elebitasunak aurrera egin duenean paradoxikoki. Faktore horiek ahulagoak izan diren lurraldean. Nafarroan esan nahi da?, askoz motelagoa izan da
|
euskararen
hazkundea; eta faktore horietako gehienen arrastorik ere izan ez den lurraldean. Iparraldean alegia?, euskarak atzeranzko bidean jarraitu du, nahiz eta, azken ikerketak dioenez, gazte elebidunen kopurua lehen aldiz oraintxe hasi den apurka bada ere gora egiten, orain arte hodei ilun eta zakarrez estalitako zeruan urdin koloreko argiune xume batzuk azaldu direlarik horri esker.
|
|
Galera horren arrazoiak askotarikoak direlakoan gaude, tartean badira paradoxiko samarrak ere. Esate baterako, eta paradoxikoa badirudi ere,
|
euskararen
hazkundea bera izan daiteke, zorioneko hazkunde etengabe horrek sortarazten dituen deserosotasunak direla medio, kontsentsu hura ahuldadeak jota balego bezala ikustera eramaten gaituena. Zalantzarik gabe, askotarikoak eta alde guztietakoak dira kontsentsuaren indar galtzearen arrazoiak.
|