|
euskadiko erakundeen gidaritzan bideratzen ari diren hizkuntza politika kritikatu egiten dute. euskararen normalizazioa auzitan ipintzen dute, euskara, gizarteak ontzat ematen ez dituen gaiei eta bideei lotuta azaltzen dute, kasu askotan, indarkeriari. hizkuntza politikaren kostu ekonomikoa gehiegizkotzat jotzen da. eta euskara normalizatzerakoan inposaketarik gerta ez dadin, euskararen sustapena hiztun bakoitzaren borondatearen mailakoa izan lukeela eta ez gehiagokoa adierazten da. egunkari hauek berauek, gaztelaniak ipar edo hego ameriketan bizi dituen testuinguru zailetan, espainiar hiztunen hizkuntza eskubideak errespetatzeko aldarrikapena egiten da hauek bizi duten egoera salatuaz. gaztelar hizkuntzaren hedapena eta handitasuna goraipatzen da beste aldetik. euskarari buruz hitz egiterakoan berriz, espainiar guzion ondaretzat jotzen da hizkuntza hau gaztelaniarekin batera. baina sustatu eta babestu beharrekoa gaztelania da eta ez euskara. euskal prentsaren artean joera ezberdinak ikusten dira, baina bada bereizgarri nagusi bat espainiar prentsarekiko, euskararen auzia eztabaida politikora ez mugatzearena hain zuzen. euskararen eztabaidan protagonista nagusiak, erakundeak eta udaletxeak ageri dira, baina hauekin batera euskal hiztunak, gurasoak, herritarrak ere agertzen dira eragile nagusi bezala. euskarari buruz hitz egiterakoan hizkuntza gutxitu honen ezagutzaz, erabileraz, normalizazioaz hitz egiten da. euskara herri izaerari lotua agertzen da, identitatea edo Euskalerria bezalako kontzeptuekin lotuta. azkenik hizkuntza honen inguruko jokabideei dagokionez, euskal prentsan hizkuntza honekiko erasoen salaketa, hizkuntza eskubideen errespetuaz eta Euskararen Dekretuari buruzko aipamenak egiten dira. esan behar da hala ere, euskal prentsan ere ageri dela euskararen gaia eztabaida politikoan kokatzeko joera, honela gara eta berriak Euskal Herria edo eskuinaren aipamena egiteko joera dute. honelako jarrera adierazten dute egunkari hauek: ...ten da, gernikako estatutuak gizarte elebiduna sortzeko zuen helburuak porrot egin duela adieraziz. elebitasunaren porrota agerian jartzen dute, hainbat arlotan euskal hiztunek izaten dituzten hizkuntza eskubideen urraketak aipatuz. erakundeei aldarrikatzen zaie bestalde, euskararen gizarte egoera normalizatuaren bermea, bereziki eusko Jaurlaritzari. honi ziurtatu ezin duena eskatzen zaio askotan,
|
euskarak
gaztelaniaren aukera berdinak izatea gizartean. euskararen inguruko arazoak agerian ipiniaz, estatuarengandik bizi dugun zapalketa nabarmenago egiten da, estatu espainiarraren kontrako estrategia erreboluzio egilea justifikatuz. bestalde, diario de notiCiaS’ek upn protagonista nagusitzat aipatzean edo deiak euskal erakundeak eta bere buruzagiak aipatzeko joeran ere, posizio politiko ezberdin... egunkari hauek, hizkuntzen inguruko elkarbizitza aldarrikatzen dute. baina elkarbizitza honela ulertzen dute:
|