|
berezko euskara guztiz galduta zuten eskualdeetara hedatzea hizkuntza. hizkuntza gutxituaren berreskurapena zaila begitantzen bada, are zailagoa da jada ezagutzen ez duten inguruneetan berrezartzea. arlo horretan, galesak soilik du euskararena bezain rlS ona. deseuskaldundutako ingurunean (1981ean zuriz ageri diren eskualde guztietan, bilbo urbin izan ezik), nagusiki eskolaren bidez birsartuko dute euskara, urtean puntu erdiko erritmoan hobetuz, gutxi gorabehera. hortaz, hogei urte geroago, euskaldunen kopurua jada %10etik gorakoa da eaeko eskualde guztietan, hego añanan izan ezik. zoritxarrez, atal horretan ere nafarroaren portaera bestelakoa dela adierazi behar da. izan ere, eskualde gutxi batzuek soilik lortu dute 2001ean ehuneko hori gainditzea: euskaraz mintzo diren eskualdeen mugakide direnek. aitzitik, nafarroako hamabostetik gora eskualdeetan biztanleen %5etik behera dira elebidunak. beste behin ere, deitoratu egiten dugu nafarroan aldi horretan izan diren gobernuek hizkuntza berrezarpen horretarako legeneurririk eta borondate politikorik ez izana. nafarroaren erdialdean eta erriberan
|
euskara
berriz sartzea ezinezkoa dela sinetsi nahi dutenek aski dute ikustea zer ibilbide izan duen hizkuntza horrek oibarko ibarrean (nafarroa) eta ipar añanan (araba). bi eskualde horietan, gaztelania antzina sartu zen, partzialki, eta biek garai berean galdu zuten euskara, azkenean, XViii. mende inguruan. beraz, rlSren hasieran, bi eskualdeetan zegoen euskaldun kopurua hutsaren hurrengoa zen. hogei u... 2001eko erroldaren arabera, oibarko ibarreko biztanle elebidunen kopurua %5etik beherakoa da. ipar añanako biztanlekopuru elebiduna, aldiz, %10etik gorakoa da, eta eskola adinekoen artean, berriz, %50etik hurbilekoa (oibarko ibarrean, ordea, eskola adineko %15ak soilik aitortzen du gai dela euskaraz hitz egiteko). elkarren ondoan dauden ekialdeko arabako errioxa eta Viana alderatzen baditugu, emaitza bera jasoko dugu. horra beste froga bat, egiaztatzeko gizarteboluntarismoa ez dela aski, ezinbestekoa izan arren. ezin ditugu aipatu gabe utzi bi adibide adierazgarri:
|
|
Nire ustez, familien hizkuntza tipologiak Iruritako euskararen belaunez belauneko jarraipenari lagundu dio. Familia euskaldun ez osoetan euskarak bete ahal izan ditu belaunaldien arteko hutsarteak eta berriz etxekotu. hori gertatu da Iruritan,"... berreskuratu dela galdu baino lehen" (Itsaso, 5 FG).
|
euskara
berriz sartu den familietan mintzairak ahaideen arteko harremanak berrestekatu ditu. hau da, euskarak, berriz etxekotu den kasuetan, familia euskaldun ez osoen belaunaldien arteko elkarreraginetan hartu du leku. Izan ere, familia euskaldun ez osoek duten ezaugarririk aldekoena belaunaldien arteko hizkuntza lotura
|