2016
|
|
Izenburuak adierazten duen bezala, Gerra Zibilaren memoria lekua (k) d (ir) a liburua osatzen duten artikuluen artikulazio gune nagusia, baina leku (ar) en inguruko kultur memoria arakatzerako unean hartutako ikuspegiek nahiz analisiek mugak hedatzen dituzte, egitate historiko horren memoria leku (eta) ra gerturatzeak bertatik urruntzea ekarriko balu bezala. Diskurtso historiografikotik kanpo geratu ohi diren ahotsetan fokua jarriz, Gerra Zibilak
|
euskal
testuinguruan izandako lekukotzak, errepresentazio artistikoak, bai eta biak ala biak aldi berean gertatzen diren kasuak aztertuz erdiesten diren ondorioak egokiak gertatzen dira, bereziki, euskal nazionalisten memoria kolektiboaren eraketa ulertzeko nahiz etorkizuna proiektatzeko. Monografikoaren edukien diziplinartekotasunak areagotu egiten du memoria kolektiboarekiko gerturatze inklusiboa, izan ere autobiografiaren, literaturaren, kantagintzaren edo zinemagintzaren esparruetatik heldu zaio Gerra Zibilaren memoria lekuaren konplexutasunari.
|
|
Aurreko lerroetan argudiatu bezala, interesgarri eta oso kontuan hartzekoa da Oroimenaren lekuak eta lekukoakliburuak Memoria Ikasketei
|
euskal
testuinguruan egiten dien ekarpen akademikoa. Azken urteotan ikerketa akademikoetan gailendu diren kontzeptu eta metodologiez baliatuz, begirada berri eta beharrezkoa dakarkigu gure iragan historikoaz.
|
2018
|
|
Egoeraren azterketak agerian uzten duena da, naziotasunarekin lotutako berezitasunez haratago, ez dela nahikoa Espainiako estatuaren aparatu instituzionalaren jardunari erreparatzea Francoren erregimenpeko garaiko euskal literatura idatziaren alorreko zentsura indarrak aztertzerakoan. Eremu hispanikoan eraiki den Francoren erregimenpeko garaiko zentsuraren memoriaren oinarrian
|
euskal
testuingurura egokitutako deszentralizazio geografiko nahiz tenporala gauzatu beharra dago, fenomenoa bere osotasunean ulertu ahal izateko.
|
|
5 Beste maila batean, zentsuraren definizio murritzegi horrek estatu (autoritario) baten izatea eskatzen duen heinean, lotura hori absurdora eramanda, euskal estaturik sekula izan ez denez
|
euskal
testuinguruan zentsurarik ere ez dela egon ondoriozta liteke. Baina, muturretara jo gabe ere, ez da oso zentzuzkoa iradokitzea estaturik gabeko jendarte batean zentsurarik egon ezin daitekeela, edota bere burua autoritario gisa bataiatzen ez duen estatua zentsore gisa jardun ezin denik.
|
|
Horrek ez du esan nahi euskal literaturaren, kulturaren eta, oro har, komunikazioaren eremuan zentsurarik existitzen ez denik, ez eta fenomeno horri buruzko azterketa bat ere argitaratu ez denik ere, kopuruaren txikitasuna nabarmena izanagatik. Laburbilduz,
|
euskal
testuinguruko zentsurari buruzko ikerketen gabeziaren abiapuntua edo horietariko bat, behintzat, honako hau da: euskal eremuan ez da komunikazioari orokorrean, ez eta, zehazkiago, euskal kulturari, literaturari, erreparatzen dion zentsuraren teorizazio zabalik egin, baina horrek ez du zertan zuzenean zentsurari buruzko teorizaziorik eza, hau da, erabateko hutsunea, adierazten.
|
|
Hala, salbuespenak salbuespen, han eta hemen egindako aipamen azalekoek osatzen dute gurean zentsuraz dugun ikuspegi heterogeneo sistematizatu gabea. Horri gehitu behar zaio egoera horren salbuespen diren ikerketetan erabili izan den ikuspegi hispaniko inportatua ez dela beti
|
euskal
testuingurua aztertzeko erabat egokia.
|
|
...aurrekariek identifikatutako gabeziek eta bide berriek agerian uzten dute orain gutxira arte erreferentzia gisa erabili den marko teoriko kritiko metodologiko hispanikoaren berrikuntzak kontuan hartzea lagungarria dela, baina, jarraian Miranderen kasuarekin azaleratuko den bezala, euskal eremuko literatur zentsuraren azterketen etorkizunari begira, marko hori ez da bere horretan eta besterik gabe
|
euskal
testuinguruko fenomeno zentsorearen azterketara aplikatzeko baliagarria. Hispaniar literaturari dagokion Francoren erregimenpeko zentsuraren memoria ez dator bat garaiko euskal literatur eremuan eragiten zuten indar zentsoreekin eta, beraz, memoria horrek desitxuratu eta zaildu egiten du ikerketa euskal literaturari dagokionez.
|
2020
|
|
Euskararen ikuspegitik, hizkuntzaren ikuspegitik, aisialdia ihesbide bilakatu dela esan behar dugu. Hori
|
euskal
testuinguruarekin konparagarriak diren beste herrialde batzuetan ere gertatzen ari da, Galesen, kasu (Selleck 2016).
|
2022
|
|
Eleaniztasunak tartekari lana du, eta eskolaren eta gizartearen arteko elkar ulertzean oinarrizko funtzioa dauka, izan ere, haien arteko harremana dialektika bidezkoa da, eta gizartearen ezaugarriok eskoletan islatzen dira (Cenoz & Santos 2020).
|
Euskal
testuinguruan, eleaniztasunari gehitzen zaizkio bertako hizkuntzaren transmisioaren, hedatzearen eta normalizazioaren erronkak. Eta horiei aurre egiteko lanabesak, tartea eta aukerak ezberdinak dira hiru administrazioetan (Erdocia 2018).
|