|
Baina ageri da beste gai bat ere, jarrera etikoarekin zer ikusia duena, hizkuntzaren normalizazioak hiztunaren askatasunean duen eragina hain zuzen ere. espainiar prentsarentzat, euskararen auzian euskal abertzaletasunak du protagonismo nagusia eta bere alderdi nahiz buruzagiak, PNV eta Ibarretxe ditu hizpide. euskarari buruz hitz egiterakoan bi herri izaera kontrajartzen dira, Euskalerria eta baita Espainia ere. euskarari buruz hitz egitean gaztelaniaren egoeraz ere hitz egiten da, baita katalanaren errealitateaz ere. eta euskararen eztabaidan oso lotuta ageri dena da indarkeriaren erabilpena, espainiar batasunaren oinarri den Konstituzioa eta Eusko Jaurlaritzak daraman politika. eztabaida politikoa eta euskadi espainia arteko nazio eztabaida da beraz oso estu lotzen zaiona euskararen eztabaidari. baina ageri da beste gai bat ere, jarrera etikoarekin zer ikusia duena, hizkuntzaren normalizazioak hiztunaren askatasunean duen eragina hain zuzen ere. aipamen hauek egiterakoan beren jarrera honako hau da: ...deak eta udaletxeak ageri dira, baina hauekin batera euskal hiztunak, gurasoak, herritarrak ere agertzen dira eragile nagusi bezala. euskarari buruz hitz egiterakoan hizkuntza gutxitu honen ezagutzaz, erabileraz, normalizazioaz hitz egiten da. euskara herri izaerari lotua agertzen da, identitatea edo Euskalerria bezalako kontzeptuekin lotuta. azkenik hizkuntza honen inguruko jokabideei dagokionez,
|
euskal
prentsan hizkuntza honekiko erasoen salaketa, hizkuntza eskubideen errespetuaz eta Euskararen Dekretuari buruzko aipamenak egiten dira. esan behar da hala ere, euskal prentsan ere ageri dela euskararen gaia eztabaida politikoan kokatzeko joera, honela gara eta berriak Euskal Herria edo eskuinaren aipamena egiteko joera dute. honelako jarrera adierazten dute egunkari hauek:... euskararen kontrako erasoen salaketa egiten da, gernikako estatutuak gizarte elebiduna sortzeko zuen helburuak porrot egin duela adieraziz. elebitasunaren porrota agerian jartzen dute, hainbat arlotan euskal hiztunek izaten dituzten hizkuntza eskubideen urraketak aipatuz. erakundeei aldarrikatzen zaie bestalde, euskararen gizarte egoera normalizatuaren bermea, bereziki eusko Jaurlaritzari. honi ziurtatu ezin duena eskatzen zaio askotan, euskarak gaztelaniaren aukera berdinak izatea gizartean. euskararen inguruko arazoak agerian ipiniaz, estatuarengandik bizi dugun zapalketa nabarmenago egiten da, estatu espainiarraren kontrako estrategia erreboluzio egilea justifikatuz. bestalde, diario de notiCiaS’ek upn protagonista nagusitzat aipatzean edo deiak euskal erakundeak eta bere buruzagiak aipatzeko joeran ere, posizio politiko ezberdinak kritikatuz edo babestuz nolabait eztabaida politikoan txertatuta ageri da euskara. dena dela, euskal prentsaren artean el Correo eta diario VaSCo egunkariek ageri dute euskararen gaia politizatzeko joera argiena, espainiar prentsarekin lerrokatzean, euskararen eragile nagusitzat politikari abertzaleak aipatuz, espainia euskadi arteko nazio eztabaida jorratuz, gaztelaniaren errealitatearekin parekatuz, eta azkenik, larriena dena euskararentzat, bidezkoa ez den jokabideei, indarkeriari lotuaz gure hizkuntzaren errealitatea. honakoa da egunkari hauen jarrera euskarari buruz:
|