Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 16

2012
‎Liburu hori argitaratu zenetik, ordea, ia hogei urte igaro dira, eta azken bi hamarkadotan aurrerapauso handiak izan dira itzulpen teoriaren alorrean. Teoria berri horiek euskal itzulpengintzan aplikatzeko saioren bat edo beste egin da dagoeneko, 2 baina oraindik gehiegi landu gabeko eremua da. Hori dela eta, lanaren lehenengo kapituluan xeheki aztertu nahi izan ditugu, batetik, XX. mendearen bukaerara arte Mendebaldeko tradizioan nagusi izan diren itzulpenaren inguruko gogoeta eta ideiak, eta, bestetik eta batez ere, azken bizpahiru hamarkadotan garatu diren itzulpen teoriak.
‎2 Ikusi, esate baterako, Manu Lópezen doktore tesia (2000), euskarara itzulitako haur eta gazte literatura itzulpen ikasketa deskribatzaileak eta manipulazioaren eskolako teoriak erabiliz aztertzen duena, eta, horren ildotik, Manu Lópezek berak zuzenduriko tesiak, besteak beste Genaro Gómezena (2004) edo Miren Josune Beldarrainena (2010). Interesgarria da, halaber, Miren Ibarluzeak berriki argitaratutako Literatur itzulpenaren kritika (2011), euskal itzulpengintzaren alorrean egindako dibulgazio kritika polisistemen teorian oinarrituta ikertzeko saioa. Laster emaitza oparoak eskainiko dituzte Ibon Uribarri irakaslea UPV/EHUko Letren Fakultatean zuzentzen ari den doktore tesiek ere.
‎Sei ataletan aztertu ditugun itzulpenaren teoria postmodernoek ere testuinguru eta ikuspuntu erabat desberdinak erakutsi dizkigute, eta ezin dugu, beraz, itzulpen postmodernoaren definizio orokorrik eman, hain zuzen ere postmodernismoaren pluraltasunaren eta mugarik ezaren aurka jotzea bailitzateke. Itzulpen teoria postmoderno garrantzitsuenak aurkeztearen helburua euskal itzulpenaren historia eta bereziki Sarrionandiaren itzulpenak azaltzeko esparru teoriko ireki bat eraikitzea izan da, teoria modernoen itxitasun eta preskriptibismoa gainditu eta euskal itzulpengintzaren testuinguru eta berezitasun guztiak barne hartuko zituen ikuspegi bat proposatzea.
‎Itzulpen ikasketa deskribatzaileen ekarpenak, zentzu horretan, berebiziko garrantzia izan du euskal itzulpengintzaren azterketan, zenbait euskal ikertzaileren lanetan Even Zoharren eta Gideon Touryren teoriei eskaini zaien lekuak argi erakutsi duenez (ikusi, esaterako, López 2000, Gómez 2004 eta Beldarrain 2010). Izan ere, polisistemen teoriak, preskriptibismotik deskriptibismorako jauzia emateaz gain, ozen aldarrikatu du itzulpenen azterketan faktore historiko, sozial, ekonomiko, nahiz politikoen eragina kontuan hartzearen beharra, itzulpengintzaren teoria linguistikoek egoera desberdinetan dauden hizkuntzen arteko itzulpenak ikuspuntu beretik aztertzeko egindako ahaleginek sorrarazitako kontraesanak agerian jarriz.
‎Teoria postkolonialek ere behin eta berriro azpimarratu dute botere harremanek itzulpenetan duten eragina kontuan hartzearen beharra. Teoria postkolonialak India, Afrika, eta beste hainbat kolonia europarren testuinguruetan jaio badira ere, ikusi dugu teoria horietan planteatzen diren arazo eta egoera asko Irlanda, Katalunia edo Europa barruko beste zenbait herrialdetan ere errepikatzen direla, eta, beraz, teoria postkolonialek itzulpengintza ulertzeko proposatzen duten moduak balio duela halaber euskal itzulpengintza aztertzeko, menperatzaileen eta menperatuen arteko botere harremanek itzulpenetan duten eragina agerian jartzea ahalbidetzen baitu.
‎gisa ikusten duen Sarrionandiaren lanak aztertzeko. Euskal itzulpengintzaren historian helburu desberdin askorekin, manipulatu, edo, berridatzi?
‎Xedearen arabera, testu asko guztiz desitxuratu edo egokitu dira, eta lirateke, beraz, itzulpentzat jo itzulpenaren definizio tradizionalaren barruan. Itzulpenaren teoria postmodernoek ez dute itzulpenaren definizio itxirik eskaintzen, eta horregatik izango zaigu posible teoria horien bidez euskal itzulpengintzan hain ugariak diren egokitzapen, laburpen edo transformazioak itzulpen gisa aztertzea.
‎Itzulpenaren teoria postmodernoek argi erakutsi diguten bezala, edozein testu bere testuinguruan ulertu behar da ezinbestean, eta, horretarako, kontuan hartu behar dira testu, idazle edota itzultzaile bakoitza inguratzen duten faktore historiko, sozial, kultural eta politikoak. Hori dela eta, premiazkoa deritzogu euskal itzulpengintzari begiratu orokor bat emateari, Sarrionandia baino lehenagoko euskal itzultzaileek zer, nola, zertarako, zein helbururekin eta nolako metodologiarekin itzuli duten ikusteko, eta Sarrionandiak euskal itzulpengintzari egin dion ekarpena zertan datzan zehaztu ahal izateko.
‎Itzulpenaren teoria postmodernoek argi erakutsi diguten bezala, edozein testu bere testuinguruan ulertu behar da ezinbestean, eta, horretarako, kontuan hartu behar dira testu, idazle edota itzultzaile bakoitza inguratzen duten faktore historiko, sozial, kultural eta politikoak. Hori dela eta, premiazkoa deritzogu euskal itzulpengintzari begiratu orokor bat emateari, Sarrionandia baino lehenagoko euskal itzultzaileek zer, nola, zertarako, zein helbururekin eta nolako metodologiarekin itzuli duten ikusteko, eta Sarrionandiak euskal itzulpengintzari egin dion ekarpena zertan datzan zehaztu ahal izateko.
‎Beste hizkuntza askotan gertatu den bezala, euskararen kasuan ere Bibliaren itzulpenarekin hasten da gerora ugaritzen joango den itzulpen tradizioa. Gure kasuan, gainera, esan liteke euskal literatura idatzia eta euskal itzulpengintza garai bertsuan jaio zirela, Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburua agertu eta handik gutxira argitaratu zen hurrengo euskal liburua Leizarragaren Bibliaren itzulpena izan baitzen: Iesvs Christ Gvre Iavnaren Testamentv Berria (1571).
‎Puntu honetan, gogoraraz dezagun zertan ziren euskal literatura eta bereziki euskal itzulpengintza 1950eko hamarkada hartan. Jadanik esan dugun bezala, XX. mendearen erdialdera arte, literatura itzulpen gehienak nolabaiteko helburu funtzional batekin egiten ziren (morala, euskararen apologia, euskara literarioaren lanketa...), eta horretarako, normalean, literatura kanonikoetako testu klasikoak hautatzen ziren itzulgai gisa, batez ere euskaldunen balore tradizionalak zalantzan jarriko ez zituztenak.
‎Ikusitakoak ikusita, ezin dugu ukatu Mirandek euskal itzulpengintzari egindako ekarpen handia. Lehenik eta behin, euskaraz oraindik ezagutzen ezziren hainbat autoreren lanak euskaratu zituelako, eta aldi berean euskaratik beste hizkuntzetara ere itzulpen ugari egin zuelako.
‎Interesgarriak dira oso Sarrionandiak Arestiren Dekameroneari egindako iruzkinean itzulpengintzari buruz aipatzen dituen ideiak. Euskal itzulpengintzaren egoera kaskarra salatu ondoren,, itzulpenaren kontzeptua eta baliotasuna, hartzen ditu hizpide:
‎Kapituluaren lehen zatian, Sarrionandiak itzulpenaren inguruan egin dituen hausnarketak bilduko ditugu, itzulpenaren teoria postmodernoekin uztargarriak direla erakusteko. Bigarren zatian, berriz, Sarrionandiaren itzulpen praktika aztertuz, Iurretako idazleak euskal itzulpengintzari egindako ekarpena zenbaterainokoa izan den erakusten ahaleginduko gara. Sarrionandiak zer itzuli duen aztertzeaz gain, nola itzuli duen ere ikertuko dugu, bere itzulpenetan erabiltzen dituen itzulpen estrategiak aztertuz.
‎Aipatu euskal itzultzaile horien hausnarketen alboan, beraz, Joseba Sarrionandiaren proposamenak guztiz berritzaileak gertatuko dira. Jon Mirandek eta Gabriel Arestik euskal itzulpengintzari egindako ekarpenak eta haien sorkuntzazko lanek eta itzulpenek Sarrionandiarengan izan zuten eragina ahaztu gabe, esan genezake Sarrionandia izan zela itzulpenaren alorrean ikuspegi postmoderno bat eskaini eta ikuspegi hori praktikara modu koherentean eraman zuen lehen itzultzailea. Sarrionandiaren itzulpengintza berritzailea gertatu zen, lehenik eta behin, itzulgaien hautaketari dagokionez.
2014
‎James Joyceren balizko itzulpen hori betiko galdu zen, beraz, baina Eliot itzultzeko erabili zuen golde bera erabili bazuen irlan darraren kasuan, irakurketa nekeza izango zen zalantzarik gabe, baina egokia, ziurrenik, euskal itzulpengintzako zenbait arazori buruz hausnarketa egiteko?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia