2016
|
|
Izan ere, Estatu Espainiarrean den kultur talde bakoitzak modu ezberdinean eraiki du Gerra Zibilaren memoria bere kultur nortasun kolektiboaren baitan, baina memorien arteko gatazkan kultur talde txiki (tu) enak dauka galtzeko arrisku gehien (Resina 2000). Artikulu bilduma honen osotasunak egiten dituen ekarpen nagusiak
|
Euskal
Ikasketen esparrutik Gerra Zibileko euskal kulturaren memoria lekuei (Nora 1984) heltzeko eskaintzen duen ikuspegi aniztasuna eta gatazkaren memoriaren inguruan iradokitzen duen eztabaida kritikoa dira. Oraina nahiz etorkizuna argitzeko bidean memoria kulturalari balioa emateaz nahiz memoria deszentralizatu bati ekarpena egiteaz gainera, interesgarriena da ekarpen hori, tesi zurrunetatik ezin urrunago, memoria kulturalaren hatsarreetatik abiatuta parametro zabaleko eztabaidara irekitzen den elkarrizketa polifonikoa dela.
|
2018
|
|
Horiek horrela, itzulpena eta zentsura, bi biak dira manipulazio estrategiak, eta bi biak dira tresna ezabatzaileak eta sortzaileak. Bi postulatu horietatik abiatuta aurkeztuko ditugu, hortaz,
|
euskal
ikasketen esparruan zentsura instituzionala eta itzulpena gurutzatzen diren bideak aztertzeko zenbait gako.
|
|
Horrez gainera, prozesu instituzionalean itzulpenak duen egitekoa ere kontuan hartzekoa da, gizarte elebidun bateko zentsura aparatu elebakar batek eragindako zentsuraren eta itzulpenaren manipulazio ideologikoaren berezitasunak aztertzeko, izan ere,
|
euskal
ikasketen esparrurako, berebizikoa da kontuan hartzea zentsura eragileek itzultzaile lanak egin behar dituztela, eta gauza bera egin izan dutela bestelako parte hartzaileek ere, zentsura aparatuaren mendeko itzulpenak egin behar izan dituztela-eta. Bada, gure iritziz, beharbada hauxe da aztergai dugun eremua bereizten duen ezaugarri behinenetako bat, beste eremu batzuetako zentsura instituzionalaren aldean:
|
|
Azkenik, itzulpen estrategiak, itzulpen prozesuetan ez eze, zentsura prozesuetan ere aztertzekoak dira. Izan ere, artikuluan azaldu dugunez, euskal esparruko zentsurak derrigor pasatu behar zuen itzulpenetik, eta hori da
|
euskal
ikasketen esparruko zentsuraren ezaugarri behinenetako bat. Bada, ildo horretan, ikerketa esparru aberatsa dugu oraindik jorratzear, itzulitako testu zentsuratuen zein ez zentsuratuen eta zentsura espedienteetako dokumentuen testu azterketak erakutsiko baitigu zer nolako itzulpen estrategiak erabili izan diren edukiak ideologikoki manipulatzeko, kodeak sortzeko, eta abarretarako.
|
|
Artikulu honetan
|
euskal
ikasketen esparruan bizi izandako zentsura instituzionalaren eta itzulpenaren arteko lotura ideologikoak agerrarazteko ikerketagaien eskema bat proposatu dugu, eremuen teoriari eta zentsuraren ikerketaren inguruko teoria garaikideei jarraikiz. Testu idatziari lotutako adibideak eman ditugu, baina, gure ustez, eskema hau aplikagarri zaie, halaber, euskal kulturako bestelako produktuei (antzerkia, irratia, ikuskizunak ditugu gogoan).
|