Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 158

2001
‎Ukazioen sukar horrek jota, —alde eta aldi guztietan— euskara hizkuntza bat bera dela ezin onartu dute; ezta ere euskal hiztunen komunitatea bakarra dela. Muturreraino eramanez apriorismo politikoa, dekretuka, inprimaki eta letreroak elebakartuz, lankidetza hitzarmenak hautsiz, zor duen diruaren ordainketa ukatuz, instituzio kulturalak mesprezatuz, jokabide beligerante eta probokatzailean.
Euskal hiztunen komunitatearen berri eman: euskal munduaren aberastasuna erdaldunen begi bistan jartzean dugu beste erronka handi bat.
‎Izan ere, askotan aipatzen den bezala, ezin da maitatu ezagutzen ez dena, eta erdal komunitateak ez du euskal hiztunen komunitatearen berri handirik. Benetan ezagutu beharrekoak dira hainbat ikerlanetan erdaldun batzuek gutaz adierazten dutena, harrigarria baita; ezjakintasunak eta aurreiritziek josita.
‎Horregatik, hain zuzen ere, euskal errealitatearen irudirik atseginena saltzen hasi behar dugu ohiko marketing kanpaina bailitzan: erdaldun batzuk gure hizkuntzarekiko mirespena garatzen hasiko dira, euskal hiztunen komunitatearen aberastasuna ezagututa soilik.
Euskal hiztunen komunitatearen bizindarra
‎Hori kontuan izanik, hitzak gorabehera, begien bistakoa da zer esan nahi den euskal hiztun komunitatearentzat diskriminazio positiboa eskatu ohi zenean. " Politika positiboaz" mintzatzea hobetsia dago egun.
2002
‎Komunitate mota guztietan behar da komunitate horretako partaide izatearen kontzientzia, eta hizkuntzetan ere bai. Horren premia ere badago, euskaldun berri asko edo etxean ikasi duten asko, esaterako, ez dira euskal hiztun komunitatearen partaide sentitzen. Honekin Fishman edota Txepetxen planteamenduetan gaude, eta gakoa horretan dago.
‎Ezagutzatik erabilerara pasatzeko baldintza batzuk behar dira. Gipuzkoa eta Bizkaian bada euskal hiztunen komunitate bat, Araban Aramaio salbuespen gehienez protokomunitate batzuk daude. Hor dago toki batzuetan erabileran aurrera egitearen klabea.
‎Gasteiz moduko lekuetan, garrantzitsuena euskal komunitatea sortzea da; euskal hiztunen kopuru esanguratsua badago, baina neurri handi batean sakabanatuta. Araba moduko toki batean ezin da euskarazko zerbitzuen aldarrikapenean hasi euskal hiztunen komunitatea sortu baino lehen. Bai, agian lortuko lirateke zerbitzu horiek, baina agian ez erabiltzeko, komunitate kontzientzia eta babes hori ez dagoelako.
‎Bestalde, erdaldunek ez dute euskara berreskuratzeko engaiamendurik adierazten. Bestela esanda, ez dago euskal hiztunen komunitaterik, ezta euskararen aldeko girorikere. Ingurune erdaldun horretan, euskaldunek ez dute euren burua legitimatuta sentituko euskararen aldeko aldarrikapenik egiteko eta, beraz, euskarazko produkt u/ zerbitzuen eskaera handirik ez da egongo.
‎Horrek ondorio ezin argiagora garamatza: euskararen etorkizuna gure( euskal hiztunen komunitate eta euskalgintzaren) eskuetan dago, eta zuzen jokatuz gero badago itxaropenerako lekua: "(...) Unescok gogorarazten du hizkuntza bat salba daitekeela hizkuntza politika egoki baten bidez." (Euskaldunon Egunkaria,).
‎Duela hamarkada batzuk, hau da, euskararen normalkuntzarako politikak eta aldeko neurriak abian jartzenhasi baino lehenago, gure hizkuntzak gehienbat esparru pribatuan —familian— aurkitu zituen erabilera eremuaeta babesa, gaztelania eta frantsesa beste gizartefuntziogehienez jabetzen ziren bitartean. Esparru pribatu horretan oinarritu da euskal hiztunen komunitatearen iraupena, ez erabat eta soilik, baina bai modu berezian.
Euskal hiztun komunitatearen desagerpena iragartzen zuen Bernardo Atxagak abenduaren bukaeran, Bilbao Zaharra Foruma ren estreinako hitzaldian, eta, hortik aste batzuetara, adierazpen horiek erantzuna jasotzen zuten Juan Ignacio Perez Iglesiasen artikulu orekatu batean, non euskararen txanponak dituen alde baikorrak ere gogorarazten baitziren (Euskaldunon Egunkaria,). Ta rtekamarteka, antzeko eztabaidak errepikatu ohi diraeuskararekiko nolabaiteko kezka eta konpromisoa dugunon artean; batzuek euskarak urteotan emandako aurrerapausoak aipatzen dituzte bereziki eta besteek, ostera, gure hizkuntzak pairatzen duen egoera larria.
2003
Euskal hiztunen komunitatea eratu eta indartu guran ari garen honetan, komunikazio esparru propioak eraikitzen dihardugun honetan, oso kontuan hartzeko azpi-talde bat hartu behar gogoan: gaur gazte eta bihar bertan adinez nagusi izango diren euskaldunak; geroa bihar hasten baita, gauerdian, orain.
‎Nerabeen hizkuntza portaerak familian, ikaskideekin eta lagunartean aztertuta," gaztetxo euskaldunen parte txiki bat soilik da euskal hiztun komunitate trinkoaren partaide; beste nerabe batzuk, gaztetxo euskaldunen erdiak, nagusiki euskaraz erabiltzen den harreman sareren batean kokatzen dira; azkenik, neska mutil euskaldunen ia heren bat ez dago inongo harreman sare euskaldun iraunkorretan txertaturik63". Gauzak horrela, gazte euskaldunak barreiaturik daude sare erdaldunetan eta euren artean hiztun komunitate ahula osa  tzen dute, komunitate hori ia ia osatu ere egiten ez dutelarik.
‎Euskal gizartea euskalduntzea helburu, lehengo pausoak euskal hiztunen komunitatea trinkotzea eta indartzea izan behar du, ezinbestez. Oraindik bizirik dirauen euskal azpi gizarteak huts egingo balu, gureak egin du.
‎Horrez gain, euskal mundu sendo bati eutsiz gero, euskara nahikoa erakargarria izango da erdaldunak ere hurbil daitezen; euskal hiztunen komunitate ahul baterantz, aldiz, inolaz ere ez.
‎Bigarren erronka, euskaldunduak eta euskalduntzen ari direnak euskal hiztunen komunitate horretan txert atzea da. Horren ezean, euskaldun berri horiek erdarazko harreman sareen baitan jarraituko dute, euskaldundu daitezen egindako ahaleginak alferrikakoak izanik.
‎Horren ezean, euskaldun berri horiek erdarazko harreman sareen baitan jarraituko dute, euskaldundu daitezen egindako ahaleginak alferrikakoak izanik. Hori ez ezik, euskaldun berriak euskal hiztunen komunitatean txertatuz gero, azken hau ederki zabaldu eta indartuko zen.
‎Gauzak horrela, aurtengo ikasturtean ‘soilik’ 33.990 pertsona euskaltegietan egotea ez da benetako kezka, hasi diren guztietatik euskal hiztunen komunitatean zenbatek bukatuko duten txertatuta baizik.
‎Azken finean eta arestian esandako azalpen ildoari jarraituz, familia eta irakaskuntza sistemaren bidez etenik gabe euskalduntzen ari zaizkigun belaunaldi berriek, egun, bi egoera hauetako batean aurkitzen dute euren burua murgildurik: a)" beren soziokulturazko muga hesiei" eusten dien hiztunen komunitate eratu (batzuetan sendo, bestetan ahul) batean; b) erdal komunitatean txertatuta, euskal hiztunen komunitatea eratzeko asmotan batzuk dabiltzalarik; hau da, euskaltzale batzuek soziokultura beregaina" eguneratu edo zaharberritu bat osatu eta zurkaiztu nahi izaten dute" horretan.
‎Bestalde, euskal hiztunen komunitateak duen bizi indar etnolinguistikoari ere erreparatu behar diogu. Gogoan izan, bizi indar etnolinguistikoaren alderdi objektiboan atal hauek ditugula:
‎Hori dela eta, euskal hiztunen komunitateak duen bizi indar etnolinguistikoaren araberakoa izango da bihar etziko erabilera. Baina hori, euskalgintzaren esku daudeneremuetan soilik, ez guztietan.
‎2 Euskal hiztunen komunitateak bizi indar etnolinguistiko apala eta" soziokulturazko muga hesirik" ez duen eremuetan, erabilera higatuz joango da; hau da, duen pisu erlatiboa pixkanaka pixkanaka galduko du, erdara gero eta gehiago nagusituz. Ingurune hauetan itxaropen edo aukera bakarra" ongi hesituriko" oasi euskaldunakso rtu eta trinkotzea da; bestela esanda, euskalgintzaren peko erabilera eremu berriak bultzatuz, euskal hiztunenpro tokomu nitate edo azpi komunitate euskaldunaso rtzean.
‎Planteamendua begi bistakoa izanik, egin beharreko galdera ez da erabilerarekin zer gertatuko den, beste hau baizik: nola indartu euskal hiztunen komunitatea? °
‎Nafarroari begira, euskal hiztunen komunitate barneko solidaritate lokarriak sendotu, asko eman eta gutxi esan.°
‎Egia ote? Hipotesi mailan utzi behar dugun susmo hori zinezkoa balitz, itxaropentsua litzateke euskal hiztun komunitatearen garapenari begira. b) Hizkuntza eta hiztun taldeen arteko bereizketa sakona
2004
‎8 Frantziako Errepublikak euskal hiztun komunitateari eskubideen subjektu izaera aitortu behar dio, bai eta eskubide kolektiboak ere.
2005
‎Izango dira uste dutenak orain arte idatzitako guztiaal fe rrikako kezka baten ondorioa dela eta beste horre nbeste hemendik aurrera idatziko dudana. Izan ere, euskaragatik kezkatuta bizi diren eta euskarak kezkatzen dituen askoren iritziz, kontu nagusia euskal hiztunen komunitatea trinkotzean datza, eguneroko bizitzako funtzio eta premia guztiak euskaraz asetzeko moduan izatea. Bigarren mailako kontua litzateke euskaraz ez dakiten edo erabiltzen ez dutenen jarrera edo jokabidea.
‎Bigarren mailako kontua litzateke euskaraz ez dakiten edo erabiltzen ez dutenen jarrera edo jokabidea. Nire ustez, ordea, euskarak, euskal hiztunen komunitateak iraungo badu, ezinbestekoa du bere inguruan onarpen edo adostasun zabal hau ematea gure gizartean. Gaur eta hemen zail egiten zait imajinatzea nola biziraun lezakeen euskara hutsean bizi den komunitate txiki batek erdaldunen itsaso luze zabalean.
2007
‎Beste batzuetan klasean erabiltzen duten hizkuntza oso urrun geratzen zaio kaleko solaskideari, eta ikasleak antzeman egiten du urruntasun hori. Zentzu honetan, euskal hiztunen komunitatearen jarrera ona funtsezkoa izango da. Atzerritar batek euskara ikasten duenean, txalotu eta lagundu egiten diogu, baina euskaldun berriarekin ez dugu berdin jokatzen.
‎Eta nire mezu nagusia oso sinplea da, bere larrian ere: Euskadi Sariak idazle horien partaidetasuna, era batekoa nahiz bestekoa, aktiboa zein pasiboa, galtzea, izugarrizko galera da denontzat, Kultura Sailarentzat eta Idazleen Elkartearentzat ez ezik, Euskal Herriko kultura talde, argitaletxe, literaturazale guztientzat, eta, hitz batez, euskal hiztunon komunitate osoarentzat. Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu zuten 37 idazle eta itzultzaileek hamaika liburu argitaratu dute aurten, euskal literaturaren, haur eta gazte literaturaren nahiz itzulpenaren arloan Euskadi Sarietako hautagai izan zitezkeenak.
‎Esan dezagun, bukatzeko, honakoa: etika komunikatiboaren" hiztunen komunitate ideala" erreferente orokortzat har daiteke, bai, baina euskal hezkuntzak ezinbestean hartu behar du aldatuz doan" euskal hiztunen komunitate erreala" abiapuntu eta jomuga konkretutzat.
2008
‎Asmoa hala ere ez da batere kontraesankorra: euskal hiztunen komunitatea bale, baina euskal naziorik ezta mozkortuta ere.
‎3 Hedabideen eta euren produktuen indar zentripetua ekoizten eta kudeatzen lagunduko duen eztabaidaeta diseinu erreminta bizi bat sortu eta eskuragarri eduki behar dute hedabide euskaldunek aurrera egiteko, sendotzen joateko, euskal hiztun komunitateari gero eta zerbitzu interesgarriago eta hobeagoa eskaintzeko.
‎Ez egoteagatik ez zegoen ezta euskaraz idazteko eredu batu bat ere, dialekto eta ortografia desberdinak baliatzen baitziren. Ondorioz euskarazko argitalpenen hedadura esparrua probintzia bakarrera mugatu ohi zen (edo onenean bi­hiru probintziatara), ez euskal hiztun komunitate osora. Ahozko kulturetan zatiketa dialektala normala izaten den bitartean, zatiketa hori maila idatzian mantentzea ezohikoa da hizkuntza literario gehienetan (gaztelaniaz, frantsesez, italieraz, alemanez...).
2009
‎Beraz, herritar erdaldunez gain, hiru ikasletik bi ez da euskaldunduko datozen 18 urteetan. Belaunaldi berri guztien euskalduntasuna bermatu gabe, euskal hiztun komunitatea berrosatzerik ezinezkoa da, eta euskararen erabilera soziala ezin da hazi era adierazgarrian.
‎Horra hor bertsolaritza, komunikazio estrategia eta jolasa era miresgarrian lotzen dituen artea, esaten ari naizenaren adibiderik egokiena. Zentzu ludiko hori da, hitzarekiko jolasaren zentzua hain zuzen ere, euskal hiztunon komunitatean aurrenik, eta euskal gizarte osoan gero, hedatu behar dugun jarrera. Euskarak ezin du inorengan beldurrik sorrarazi, ez, jakina, euskaldun osoarengan, baina ezta euskaldun berriarengan edo euskaldun pasiboarengan ere?; euskarak ezin du inoren sorbaldaren gainean zuzentasun zikiratzaile baten uztarria jarri.
‎Tentsio hori bete betean lotzen da hizkuntzaren berrikuntzarekin eta, hein berean, hizkuntzarekiko jarreren berrikuntzarekin ere. Eta euskal hiztunen komunitateak behin baino gehiagotan frogatu du, modu ugaritan frogatu ere, badakiela tentsio hori kudeatzen eta helburu egokietarantz bideratzen.
‎Jakina. Eta hori horrela izan baldin bada mendeetan zehar, garbi dago zertan den euskal hiztunen komunitatearen meritua: etengabean egokitu du hizkuntza aro berri bakoitzak ezarri dizkion komunikazio premietara.
‎etengabean egokitu du hizkuntza aro berri bakoitzak ezarri dizkion komunikazio premietara. Gizarte feudalak, nekazaritza/ artzaintza/ arrantza giroko gizarteek, industriak hiritarturiko gizarteak... denek behartu dute etengabeko eguneratze batera giro bakoitzeko euskal hiztunen komunitatea. Eta euskal hiztuna egokitu da.
‎euskara indarberritzeko prozesuan, gizartearen bulkadatik haratago dago legeria; edo alderantziz formulatuta: euskal hiztunen komunitateak egin nahi izan dezakeen ezer ere ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoan, legeriak galarazten edota oztopatzen duena. Halere, euskararen etorkizunarekiko larriminak eraginda edo, euskararen plazan betidanik azaldu da indartsu, edo soilik zaratatsu, agian??
2011
‎Iruditzen zait Euskalerria Irratia badela potentzial ikaragarria duen irratia. Agian akzio erreakzio dinamika horretan azken bolada honetan gure indarrak higatu dira eta berpizkunde baten premia larri samarra dugu, baina euskal hiztunen komunitatearentzat ezinbesteko erreferentzia eta elkarren berri izateko tresna garela uste dut. Ezin dugu ahaztu orain arte lortu duguna, sekulakoa baita:
‎Aldiz, arlo bertsuan zebilen Euskaltzaindiaren buletinak, Euskerak, beste hizkuntza batzuk onartu arren, testu gehienak euskaraz argitaratzen zituen. Hortaz, Euskera barrura begira orientatuta zegoen, euskal hiztun komunitateari begira, bereziki euskaltzaleei eta aditu euskaldunei. Horrek ez du esan nahi Euskera goi mailako aldizkari akademikoa ez zenik, aitzitik euskalarientzat, eta, oro har, hizkuntzalarientzat idazlan interesgarriak argitaratu zituen euskaraz, baita gaztelaniaz zein frantsesez ere.
‎Laburbilduz, garai honetako euskal hizkuntzaren inguruko goi mailako aldizkari nagusiak ASJU eta Euskera, komunikazio zientifikoaren ikuspegitik, bi eredu oso diferenteren erakusgarri dira. ASJU nazioarteko arean bere lekua egiten saiatu zen, eta, Euskera, aldiz, bereziki euskal hiztun komunitateari zuzendatutako proiektua izan zen, euskararen aurrerabidean inplikatuta zegoena, edukien egokitasunean amore eman gabe.
‎Horren ondorioz, gure borondatearen kontra biziraupena gure egunerokoaren erdigunean kokatu da" azaldu zuen euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariak. Gaineratu zuen hedabideen bokazioa ez dela bizirautea, garatzea baizik, euskal hiztunen komunitatearen nahiari erantzutea, eskaintza etengabe egokituz eta aberastuz. Erakundeei egindako eskaria:
‎9). Baztarrikaren arabera, ordea," munduan ezagutzen diren lege babes gorenetakoa" du euskarak EAEn (166 or.), eta" euskal hiztunen komunitateak egin nahi izan dezakeen ezer ere ez dago, Euskal Autonomia Erkidegoan, legeriak galarazten edota oztopatzen duena" (208 or.). Dena den, noiz eta 1974an hedabide frankistek eurek" nunca lengua y costumbres vascas gozaron de tan amplia libertad" aldarrikaturik(" Iglesia y Estado", editoriala, Abc,, 22 or.), are gehiago erranen dute gaur egungo Eusko Ja...
2012
‎Barakaldon, besteak beste, 17.000 biztanle euskaldun daude (http://eu.eustat.es/municipal/ dialog/ Saveshow.asp#axzz1Sdudd5Bl) erabilera, aldiz, ez da %1era ere iristen (iturria: Sasiburu, Barakaldoko euskaldunon elkartea). euskal hiztun komunitate handia duen hiria da, baina hain erabilera tasa baxua izatea kezkagarria da. Lan honetan erabilera tasa baxu horretan eragin dezaketen faktoreak aztertzen saiatu naiz:
‎Taldeetan dauden liderrek zer nolako sentsibilizazioa duten, zer nolako erreferentzia kulturalak dituzten, zer nolako aurreiritziak (lehen aipatu dugu baten bat)... sekulako eragina du bai produktuen programazioan eta, baita, nola ez, talde barruko hizkuntza harremanetan ere. esan bezala, debako taldeek ez daukate herriaren ikuspegi orokor eta bateratu bat, helburuak adosteko eta (balia) bideak markatzeko. kultur taldeek, orokorrean, ez dute euskal kultura eta euskara bera biziberritzeko, prestigiatzeko eta balioan jartzeko daukaten potentzialitateari buruzko kontzientziarik. ez da, aipatutako taldeetan izan ezik, euskara eta euskal kultura jardueraren erdigunean jartzeari buruzko hausnarketarik egin, kontzienteki erdigunean jartzeak, premia desberdinei erantzutea baitakar. zentzu horretan garrantzitsua deritzogu taldeak euskalgintzaren parametro hauetan ere jartzea; lan hau bera kontzientzia hartzen joateko lehen urratsa izan daitekeela uste dugu. Ikusi dugunez, euskal hiztun komunitatearen elikagai izan daitezen, beharrezkoa dute taldeek kultura eta hiztun komunitatearekiko hausnarketa egitea. kulturgintzaren eraginaren inguruko diskurtso berriak lantzea ezinbestekoa dela esango genuke eta, bide horretan, baliagarriak izan daitezke, nik uste, ekologiak edo genero berdintasunak, parekidetasunak, eskaintzen dizkiguten euskarri eta argumentuak. kaletar, herri mug...
‎Joseba Intxaustik azaldu duenez,, alde ezberdinetatik begiratu diogu Historia horri, hala nola, euskal hiztunen komunitateari eta berorren geografiari, euskarari buruz ezagutu diren ideia eta jarrerei, hizkuntzen arteko harremanei, euskararen erabilera baldintzatu duten eragile sozio-ekonomikoei, aipatuta nahiz aipatu gabe legez emandako euskararekiko arauei, ukipen hizkuntzen arteko oreka nahiz desorekei eutsi edo beroriek aldatu nahi izan dituzten agintarien erabakiei, Eliza kristauen hizkuntz p...
‎6 Horri gagozkiola, Tokikom ek. Zein egitura komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?, izenburupean antolaturiko jardunaldian (Arrasate, 2012ko ekainaren 15), kazetaritza profesionala eta hiritar kazetaritza uztartzen dituen eredu interesgarria aurkeztu zuen Bart Bijnens Limburg-eko (Flandria) Het Belang egunkariko kideak.
‎Hedabideok helburu baino, tresna gisa ulertuta, funtsezko galdera bati erantzun nahi dio sozietate eratu berriak: Zer nolako egitura komunikatiboa behar du euskal hiztun komunitateak mundu globalean komunitate gisa bizirauteko? Ez da galdera erraza. Hala, sortu berri den enpresaren lehen agerraldietakoa galdera horren inguruko jardunaldiak antolatzea izango da.
‎Derrigorrezko hezkuntzaren bukaerara iristean pertsona guztiek euren gaitasunak garatzeko baliabideak behar dituzte, euskal hiztunen komunitatean sustraituak izan eta naturaren oreka lortzeko sentsibilitatea.
‎Jon Sarasuak euskal komunikabideen esparrua eta euskal irrati eta telebista publikoaren inguruko gogoetak lotu ditu. Eta erakunde autonomikoaren orain arteko monokultiboa amaitu beharra dagoela uste du, kontuan hartuta euskal hiztun komunitatearen barruan egon den pitzadura politikoa, gutxienez oinarrian, leundu daitekeela. Beste era batera esanda:
2013
‎Aukera ugari izan zituzten eskura Euskararen Legea egin eta adostasun zabalean onartu zutenek. Aukera bat zuten euskal hiztunak unibertso bereizi moduan hartu eta soilik euskal hiztun zirenei hizkuntza eskubide batzuk aitortzea, euskal hiztunen komunitatea gutxiengo izaten jarraitzera kondenatuz betiko. Beste aukera zuten, ofizialtasun maila ezberdinak eta hizkuntza eskubideen aitormen ezberdinak egitea lurraldez lurralde edo zonaldez zonalde (Nafarroako moduan, adibidez).
‎Era berean, euskarak euskal hiztun komunitatea trinkotzen du: Idahoko unibertsitateko irakaslea, Azkaineko pilotaria eta Leioako ekonomialaria komunitate bereko kide bihurtzen ditu, baldin eta euskal hiztunak badira.
‎Eta ardura hartzea amets berriei helduz gorantz abiatzeko. Lehenbizi euskal hiztunen komunitatea trinkotzea, horretan ari dira Hendaian Mugati taldean, «gutxi izan eta garenaren neurrian ere ez baikara ikusgarri». Administrazioarekin interlokuzioa egiteko gidaritza sinbolikoa gizarte ekimenak hartzea ere amestu omen dezake, «zabaltzen ari diren jarrera eskale samarrak utziz.
‎Euskara batuaren garapenean Euskaltzaindiak bete duen rola, eta egin duen lana, gogora ekarri ditu, eta euskara batuaren garrantzia azpimarratu du. Besteren artean,? euskal hiztunen komunitatea sendotu du, komunitate hori gizarte modernoen beharretara egokitu du?. Euskara batuak eta euskalkiek elkarren beharra dutela ere esan du.
‎Euskal hedabideek diru laguntza politika" eraginkorragoa" eta" zabalagoa" eskatu diote administrazioari behin baino gehiagotan," euskal hiztun komunitateak behar dituen eta eskatzen dituen hedabideak sendotzeko ezinbestekoa" delakoan.
‎Erakunde publikoen bilakaera eta euskal hiztun komunitatearen potentzial, erakundetze eta kapital sozialean oinarrituta birpentsatu da euskararen hedabide esparrua. Irrati espazioan zenbat irrati eta nolakoak irudikatzen ditugun, prentsa idatzian ze apustu egin behar diren, Interneten nola jokatu, eta telebistaren alorra nola egituratu behar dugun, ekimen sozialeko eta ekimen publikoko enpresen arteko paper banaketari dagokionez, esparru osoari eta tokian tokikoari dagokionez.
‎Honetan Euskal Herria, eta bereziki euskararen komunitatea, errealitate aipagarria da: euskal hiztun komunitateak gizarte kapitala deitutakoaren aldetik indargune bereziak ditu eta bertako gizarte antolatuak duen energia edo pisu espezifikoa nahiko ezohikoa da. Horixe da gure gizartearen ezaugarri nabarmenetako bat ikuspegi unibertsal batetik.
‎Errealitate hori funtsezkoa izan da, besteak beste, euskararen berreskurapenaren arloan azken bost hamarraldiotan. Bestetik, ordea, euskal hiztun komunitatea politikoki zatitu duen pitzadura sakonak distortsionatu du egitate hori. Alor estrategikoak gizarte ekimeneko sareen esku, enpresa publiko administratiboen esku ala bien arteko banaketaren esku uztearen gaia, neurri handian baldintzatu du lehia politikoak, kontrol nahiak eta kontrol susmoak.
‎8 Euskal hiztun komunitatearen analisi bat izatea beharrezkoa da euskarazko telebista esparrua pentsatzerakoan. Hiztun komunitate horrek indikadore soziologiko batzuetan perfil propioak ditu.
‎Bada joera bat gizarte osoaren parametroak aplikatzeko euskarazko hiztun komunitateari, automatikoki eta ikerketa berariazkoen faltan. Esan gabe doa euskal hiztun komunitateak horietako ezaugarri asko konpartitzen dituela, baina gauza batzuetan perfil propio eta ezaugarri estatistiko bereziak ematen dituela ere bai. Perfil horietako batzuk esanguratsuak izan litezke telebista espazioa, telebista motak nahiz programazioak pentsatzerakoan.
‎Beste eztabaida bat da dirutza horrek gehiago izan behar duen, eta banaketaren ondoren entitate publikoa ere indartzen segi behar den. Hemen planteatzen dena da euskarazko telebista espazioa sortzearen helburu publikora bideratutako dirua etorkizunean modu konbinatu batean banatu litzatekeela, hala a) diru publikoari etekin handiagoa atereaz, b) ikusleari aukera gehiago eta menu zabalagoa eskainiz, c) gizarte ekimeneko enpresak telebistagintzan aktibatuz, d) euskal hiztun komunitatearen dinamika onenetatik gertuago dauden bideak irekiz eta e) euskal telebista esparru txiki eta mugatu baina askotarikoagoa eta sustraituagoa sortuz. Ez dut honekin zalantzan jartzen esparru berri honetan ETBk izango duen eta izan behar duen funtzio ordezkaezina eta ziurrenik zentrala.
‎Euskaldungoaren kontsumo eta irudikapen fragmentazioari, edota aukeren biderkatzeari, ezin zaio kate bakarraren ideiarekin erantzun, ez hedabide entitate publiko bakarrean diru ia dena kontzentratzean ere. Euskarazko eskaintzak multipolarragoa izan behar du, eta multipolartasun horretarako aukera ematen digu euskal hiztun komunitatearen eraketa gaitasun eta erakunde sozial enpresarialen dentsitate bereziak.
‎Hori baliabide publikoak gehitu eta modu konbinatuan banatzetik hasten da. Horretarako arrazoirik sakonena euskal hiztun komunitatearen ehun egiturari erantzutea izan liteke. Baina bada xumeago azaldu litekeen arrazoi bat:
‎Ekimen sozialaren potentziala handiagoa da irratiaren kasuan, eta are errazagoa euskarazko irrati eskaintza konbinatu bat eskaintzea, baliabideak hobeto banatuz, eta entzuleari aukera desberdinak eskainiz. Euskarazko irrati espazioa sortzearen helburu publikora bideratutako dirua ere etorkizunean modu konbinatu batean banatu behar litzateke, arlo honetan ere a) diru publikoari etekin handiagoa atereaz, b) entzuleari aukera gehiago eta menu zabalagoa eskainiz, c) gizarte ekimeneko enpresak euskarazko irratigintzan aktibatuz, d) euskal hiztun komunitatearen dinamika onenetatik gertuago dauden bideak irekiz eta e) euskal irrati esparru mugatu baina askotarikoagoa eta sustraituagoa sortuz.
‎Zer gertatuko litzateke herri honen funtsezko zuntzetan? Epe laburrean gauza batzuk, epe luzera, ziurrenik igarriko lioke euskal hiztun komunitatearen erreprodukzioak. Gauza asko dago kultura politikan.
‎Gauza asko dago kultura politikan. Gauza horietako batzuk, ordea, euskal hiztun komunitatearen desafio existentzialari lotuta daude, herri honen izan edo ez izanari, nolabait."
‎Kulturgintzaren analisi instituzionala edo eragile analisia egiterakoan, kontuan hartu behar da euskal hiztun komunitatearen konfigurazioan gizarte ehunak duen garrantzia.
‎Nori dagokio euskal hiztun komunitatearen gidaritza sinbolikoa. Norengan jar dezake hiztunak norabideak marrazteko konfiantza?
‎Lehen arrazoiak dio EGE hauek direla euskararen komunitateak bere hizkuntza beharrak, ametsak eta arloak lantzeko, berariaz sortu dituen mota guztietako erakunde eta eragileak. Ehunka mila partaide, dozenaka mila bazkide, milaka langile eta ehunka erakunde horiek mamitzen dute euskal hiztun komunitatearen berariazko izate ahalegin antolatua. Horrez gain, hizkuntzaren garabidearen adar zehatzetan espezializatutako erakundeak ere badira berauek.
‎Eta esparru administratibo bakar bat izango bagenu euskararen lurralde osoan? Hala ere, estatu botere horrek (euskal hiztun oso ez den gehiengo batek hautatuak) euskararen gizarte erakundeekin partekatu luke euskal hiztun komunitatearen gidaritza sinbolikoa.
‎Hanka sartze handiak gertatzen dira gizarte erakundeetatik funtzio horiek lehiatu nahi zaizkionean. Esaten ari naizen ildoan, euskal hiztun komunitatearen gidaritza sinbolikoa nire ustez ez dagokio administrazioari nagusiki, eta partekatu egin behar du gidaritza hori, gizarte erakunde horietan hiztun komunitatearen geruza antolatua dagoela onartuz. Baina beste funtzio batzuk, bai, botere publikoarenak izatea logikoagoa da.
‎Gure idiosinkrasia politikoa eta gure historia ezaguturik, hori susmatzeko arrazoiak badira. Lehia horrek sortutako markajeak eta sakoneko deskonfiantzak, euskal hiztun komunitateak behar dituen apustu berri batzuk blokeatuko dituela susma liteke.
‎Frogatzen ez duen bitartean, zaila izango da arlo batzuetan apustu estrategikoak lotzea. Ez litzateke harritzekoa berriro ere euskal hiztun komunitateak behar dituen apustu batzuk bide erdian geratzea.
‎EGEen bilguneak ahotsa artikulatzen asmatuko balu, euskal hiztun komunitateko geruza antolatuaren ahotsa litzateke. Gosaltzeko arrazoi on bat.
‎Ikastolen ahalegin zikloan segitzeaz gain, beste tresna bat sortzeko aroa datorke: tokiko euskal hiztun komunitatea egituratuko duen tresna. Euskaraz bizitzeko hautu minoritarioa bisualizatu, saretu, zentro sinbolikoa eskaini, gozarazi, ikuspegi beregain batean bermatu eta tokiko ametsa egikarituko duten elkarteak, horretan guztian epe luzeko estrategia marrazteko gaitasuna ere landuz.
‎Oro har, bost hamarraldiotan euskararen inguruan egindako ahalegin kuantitatibo bipilak (euskaldunak eta euskarako zerbitzuak kopuruz gehitzeko ahaleginak) alde kualitatibotik egin du huts: kale egiten hasi da edo ez du espero izandako emaitza guztia eman euskal hiztun komunitatearen garapenean. Euskaraz bizitzeko hautua egitera garamatzaten elementu motibazional eta praktikoek herren egiten dute neurri batean, ez gara gai izan motibazioa, ezagutza eta erabilera elkar elikatuz orekatzen dituen garapen bat sortzeko.
‎Euskarazko irrati espazioa sortzearen helburu publikora bideratutako dirua ere etorkizunean modu konbinatu batean banatu behar litzateke, arlo honetan ere a) diru publikoari etekin handiagoa ateraz, b) entzuleari aukera gehiago eta menu zabalagoa eskainiz, c) gizarte ekimeneko enpresak euskarazko irratigintzan aktibatuz, d) euskal hiztun komunitatearen dinamika onenetatik gertuago dauden bideak irekiz eta e) euskal irrati esparru txiki baina askotarikoagoa eta sustraituagoa sortuz.
‎Internetek euskal hiztun komunitatearentzat irekitzen dituen ahalbideak ez ditut azalduko eta goretsiko horretan ari direnek baino hobeto. Sen onekoa iruditzen zait sarearen aukerak lantzeko deia.
Euskal hiztun komunitateak ere badu bere nazioarteko dimentsioa. Aintzat har dezake edo ez, landu dezake gehiago edo gutxiago.
‎Gauza askotarako da komenigarria gizartearen egitura instituzionala logika desberdineko eraketa eta ahalmen guneen ikuspegi horretatik ikustea. Eta, bereziki, euskal hiztun komunitatearen politikaz eta garabideaz jarduterakoan ezin saihestuzko ikuspegia da, gure errealitatearen egituragatik.
‎Laugarrenik, estatuaren boteregune handian jauzi handirik gertatzen ez bada, edota estatuaren boteregunean jauzia gertatuta ere balizko gobernu berri horretan herritar gehienen interes linguistiko objektiboak nagusitzen badira (eta hauek ez dira euskal hiztun komunitatearen interesak derrigor), orduan ere euskal hiztun komunitateak gizarte antolatuko bere sarean izango duelako bere erakundetze egiturarik propio eta behinena, azken 50 urteotan izan duen bidetik.
‎Erakunde publikoen bilakaera kontuan hartuta eta euskal hiztun komunitatearen potentzial, erakundetze eta kapital sozialean oinarrituta birpentsatu da esparru honen etorkizuna. Irrati espazioan zenbat irrati eta nolakoak irudikatzen ditugun, prentsa idatzian ze apustu egin behar diren, eta telebistaren alorra nola egituratu behar dugun, ekimen sozialeko eta ekimen publikoko enpresen arteko paper banaketari dagokionez, esparru osoari eta tokian tokikoari dagokionez eta beste hainbat kontutan.
‎Honetan Euskal Herria, eta bereziki euskararen komunitatea, puntako errealitatea dela esan dugu aurreko kapitulu batean: euskal hiztun komunitateak gizarte kapitala deitutakoaren aldetik indargune bereziak ditu eta bertako gizarte antolatuak duen energia edo pisu espezifikoa nahiko berezia da. Hauxe da gure gizartearen ezaugarri nabarmenetako bat ikuspegi unibertsal batetik.
‎Errealitate hau funtsezkoa izan da, besteak beste, euskararen berreskurapenaren arloan azken bost hamarraldiotan. Baina bestetik, euskal hiztun komunitatea politikoki zatitu duen pitzadura sakonak distortsionatu du egitate hori. Alor estrategikoak gizarte ekimeneko sareen esku, enpresa publiko administratiboen esku ala bien arteko banaketaren esku uztearen gaia, neurri handian baldintzatu du lehia politikoak, kontrol nahiak eta kontrol susmoak.
Euskal hiztun komunitatearen analisi doitu xamarra izatea beharrezkoa da euskarazko telebista esparrua pentsatzerakoan. Hiztun komunitate honek indikadore soziologiko askotan profil propioak ditu (nahiz eta bitxia den honen inguruko ikerketarik ez egitea edo datuak ez gizarteratzea).
‎Hiztun komunitate honek indikadore soziologiko askotan profil propioak ditu (nahiz eta bitxia den honen inguruko ikerketarik ez egitea edo datuak ez gizarteratzea). Bada joera bat gizarte osoaren parametroak aplikatzeko euskal hiztun komunitatearen erdiko geruzei, automatikoki eta ikerketa berariazkoen faltan. Esan gabe doa euskal komunitatearen erdiko geruzak horietako ezaugarri asko konpartitzen dituela, baina gauza askotan perfil propio eta ezaugarri estatistiko bereziak ematen dituela ere bai.
‎Beste eztabaida bat da dirutza horrek gehiago izan behar duen, eta banaketaren ondoren entitate publikoa ere indartzen segitu behar den. Hemen planteatzen dena da euskarazko telebista espazioa sortzearen helburu publikora bideratutako dirua etorkizunean modu konbinatu batean banatu behar litzatekeela, hala a) diru publikoari etekin handiagoa ateraz, b) ikusleari aukera gehiago eta menu zabalagoa eskainiz, c) gizarte ekimeneko enpresak telebistagintzan aktibatuz, d) euskal hiztun komunitatearen dinamika onenetatik gertuago dauden bideak irekiz eta e) euskal telebista esparru txiki eta mugatu baina askotarikoagoa eta sustraituagoa sortuz. Ez dut honekin zalantzan jartzen esparru berri honetan ETBk izango duen eta izan behar duen funtzio ordezkaezina.
‎Arrazoiak badira pentsatzeko euskararen hegemonia gune edo dentsitate gune moduan funtzionatuko lukeen unibertsitate bat edukitzeak funtzio interesgarriak beteko lituzkeela euskal hiztun komunitatearentzat datorren hamarraldian.
‎Balio handikoak. Horiez gain euskararen dentsitate gune moduan garatuko litzatekeen unibertsitate bat sortzea beste pauso kualitatibo bat litzateke, eta funtzio kualitatibo gehiago beteko lituzke, euskal hiztun komunitatearen egungo koiuntura honetan. Bata ez doa bestearen kontra printzipioz, osagarriak izan litezke.
Euskal hiztun komunitatearen nazioartekotasuna zabalagoa da aipatu ditugun arnas trukea eta paradiplomazia mota baino ere.
‎Laugarrenik, estatuaren boteregune handian jauzi handirik gertatzen ez bada, edota estatuaren boteregunean jauzia gertatuta ere balizko gobernu berri horretan herritar gehienen interes linguistiko objektiboak nagusitzen badira (eta hauek ez dira euskal hiztun komunitatearen interesak derrigor), orduan ere euskal hiztun komunitateak gizarte antolatuko bere sarean izango duelako bere erakundetze egiturarik propio eta behinena, azken 50 urteotan izan duen bidetik.
‎Mende honetako debate ideologikoen muinetako bat hor dagoela esango nuke. Gure kasuan, euskal hiztun komunitatearen inguruko erakunde egituran berebiziko lekua dute gizarte antolatuaren oinarria duten erakundeek.
‎Eta euskal hiztun komunitatearentzat, katastrofe txiki bat da.
2014
‎Ez dirudi horrek guztiak herritarren arteko ahozkotasuna gehiegi bultzatzen duenik. Ez euskarazkoa ez erdarazkoa, bai; baina egoera diglosiko desorekatu, ezegonkor eta gutxituan dagoen euskal hiztunen komunitateak askoz nabarmenago pairatuko ditu beti eragin horiek.
‎Gaur egun jendarteak botere bat ematen die estatistikei. Euskararen baitan neurketa asko burutu ohi dira, eta hauen bidez euskal hiztunen komunitate baten autokontzientzia sortzen da, eta norberak hizkuntz bat hautatuta gure egunerokotasunerako, kategoria bat edo bestea elikatzen dugu. Baina inkestetan" gehienetan gazteleraz, batzuetan euskaraz" aukera ezartzen bada, tarteko kategoria bat sortzen da.
2015
‎Horrezaz gain, ezinbestekoa da euskara nagusi duten eremu geografikoetako egoerak zertan diren teorizatzea. Urrats horren ondoren eta soilik ondoren iritsiko gara ulertzera gertatzen ari diren egiturako aldaketek euskal hiztun komunitate naturalen oinarrietan duten eragin linguistikoa. Eta horrela neurtzeko eta aplikatzeko eredu bat izatera ere iritsiko ginateke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia