Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2000
‎Bertan parte hartuko dute disko berria aurkeztuko duten musika taldeek. Gainera, hemendik aurrera urtero euskal herri bat izango da azokako gonbidatua. Pasaiak jaso du gonbite hori lehenengoz aurten.
‎Ez dira gure aldekoak. Euskal Herri baten eraikuntza, denek batean gure gain hartu duguna, prozesu berria, dudakorra, abiadura eta esperientzia berri bat da. Eskatzen du guregandik berdintasun bat hutsik gabekoa, komunikazione berdin bat, gatazkarik gabekoa.
‎Horietariko lehenak, Portalisen atariko hori XIX. gizaldi hasierako testuinguruan kokatu eta hortik bideratuko luke haren euskarazko esana. Baliabide izan ditzake horrek garai horretako euskal testuak eta, edu berean ere, Portalisen jatorrizko hizkuntzari hurbilen eta barrukoen gerta zekizkiokeen adierazmoldeak, Ipar Euskal Herrikoak batez ere.
2002
‎Orduan, Medea izango da hori aurpegiratuko diona. Eta bestalde, emakume horren pertsonaiarekin sintesiko Euskal Herri bat adierazi nahi izan dut. Emakume horretatik jaioko den neska, ez dela Unamunoren Euskal Herria, ez Bergaminena ere izango, Euskal Herri berri bat baizik… horrelako antzerki erdi politikoak gaur egun ez dauka inongo irteerarik.
‎Esango dizute, seguru esan dizutela jadanik, Euskal Herriko batek baino gehiagok: gizona, oraindik zintzilik baldin badago, bere garaian lotu zenezaketen ondo trantsizio hori, ezta?
‎Euskaldungoa hiztun kolektibo bat da, zerbaiten parte delako ideia gero eta modu argiagoan garatzen ari dena; besteak beste, euskara hutsez ari diren hedabideei esker, muga guztien gainetik. Teknologia komunikatibo berriei esker, esate baterako, Ameriketako euskaldunek euskarazko produktu kulturala kontsumi dezakete, Euskal Herriko mugetatik at, eta balizko Euskal Herri batean senti daitezke. Muga kartografikorik egon ez arren, muga kulturalaren moduko bat ezar daiteke, kontzientzia kolektiboan baino ez bada ere.
2003
‎Oro har, Euskal Herriko etxebizitza hutsen portzentajerik handiena garrantzi turistiko handiko herrietan kokatzen da, edo nukleo ekonomikoetatik urrun dauden herrietan. Alde horretatik, hiriburu guztiek, Donibane Garazik izan ezik, Euskal Herriko batez bestekoa baino indize txikiagoa dute.
‎Bizkitartean, gerlari ohien erdian hazten eta ikasten ari ginelarik, hona non, 1930 iriko egun batez, Lourdesera zihoazen Hegoaldeko beilari batzuek, Hazparneko gure herrian iragaitean, karriketan hedatzen dizkiguten, zazpi euskal herriak batean bilduz, Euzkadi da euzkotarren Aberria letra larriz dioten hosto batzuk.
‎Erbesteratuek bereziki hartu zuten. Antzinatean, mitoan edo iraganean oinarritzen zen Euskal Herri batekin egiten zuten amets, eta pintore gaztearen lanetan ere gerrak matxuratu gabeko Gernika bat agertzen zen, argazkietakoa bezain sinesgarria baina aldi berean atzokoa, ezinezkoa; azken batean, haurtzarokoa. Horrelakoetan ohi denez, obraren ederra bezainbat miresten zuten artistaren adurra.
‎Zerk erakartzen ditu hamarkadaz hamarkada gazteak erakunde armatuan sartzera? Zerk gibelatzen gaitu ETA gabeko Euskal Herri baten itxuratzetik. Zer falta genuke legeak onartzen hasten bagina?
Euskal Herriko batez bestekoa: 95 179 524
2004
‎Euskalduntasuna hizpide orain. Zaldubik «zazpi euskal herriak batera dezagun» aipatu zuen. Bitoriano Gandiagak «guztiok gara euskaldun, guztiok anaiak gara».
‎Dantza eta ohiturak? Beno, honekin ere kontsola gaitezke, baina sasi folklorezko Euskal Herri bat egingo dugu eta hori ez da nahikoa. Beraz, benetako Herri bat sortu nahi baldin badugu eta bere buruaren jabe izan nahi baldin badu oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da.
‎Beraz, benetako Herri bat sortu nahi baldin badugu eta bere buruaren jabe izan nahi baldin badu oinarri nagusi bat behar dugu eta oinarri hau Euskara da. Hortaz, ez badugu Euskararen gain finkatzen Euskal Herria, ez dugu Euskal Herri bat sortuko?. 44
‎Hamaika amaren eta amaren semeren minaz mindua, hormetako pintadek oihukatzen duten min uluarekin. " Odol eta neke arteko Euskal Herri batean tokatu zaigu bizitzea. Euskal Herria borroka handi batean sartuta dabil eta ni euskaldun bezala, jende pobrearen seme bezala, eta frantziskano bezala, borroka horren barru barruan sentitzen naiz, ez dut kanpoan geratu nahi".
2005
‎Zazpi Euskal herriek bat egin dezagun, Guziak bethi bethi, gauden gu Eskualdun.
2006
‎Nik uste, izan zen Euskal Herri bat baino, izan ez zen Euskal Herri bat ageri zaigula Sua nahi, Mr. Churchill?
‎Nik uste, izan zen Euskal Herri bat baino, izan ez zen Euskal Herri bat ageri zaigula Sua nahi, Mr. Churchill?
2007
‎Karrantza Harana, Euskal Herriko azken bazterretakoa, Zuberoan Eskiula iduri. Kasu honetan, Karrantza Harana bera baino urrutiago bada beste euskal herri bat ere, ordea, Lanestosa. Harexek behar du azken, edo, Joxe Mari Alixek dioenez, lehena:
‎Jarraitzeko gehitu diezaiogun, EHKNren Batzorde Zientifikoaren eskutik, Euskal Herrian aurreko hitz horietan aintzat hartu izan ez den kale erabilerari buruzko balantzea: " Euskal Herriko Kale Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin duela gora euskararen erabilerak Euskal Herriko bataz bestekoan." Emaitza apalak dira baina, egile horien ustez, izpi baikorrez tintatuta: " Euskaldunen zenbatekoa kontuan hartuta, erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira.
‎Inoizko Euskal Herri baten irudiak beste ezerk baino areago definitzen dugure herriaren lurraldetasuna; dirudienez, definizio horretan ez bide da hautematenegungo Euskal Herria. Hau gordinegia da nonbait, arroztuegia, alienatuegia, batezere euskaldunen irudimenerako.
‎euskaraz bizi dira gehienak, euskaraz pentsatzen dute, euskaltasuna ez da arrotza bizi duten errealitatesozialean, errealitate hori bera euskaldundua dago neurri ohargarri batean. Donostian, aldiz, nekez izan liteke inor euskal bizitza sozial baten baitako, euskal nortasunaren altzoko, euskal herri baten ezpaleko. Victor Hugoren garaian ez bezala, Donostia Espainia da gaur egun. Gauza bera pentsatuko luke idazle frantsesak.Gure hiriak ez dauka ezer. Euskararen Donostiatik?.
‎Ain zuzen euskaldun aundi oietxen asmoak erori dira Jakin en soroan aziak antzo, eta emen erneko dira berriz ere ta emen elduko, euskalzale jator oien oroigarririk bikaiñena bezela: euren euskera miña, ta euren euskera gaurreguneratzeko joran bizia, ta euren" euskal erri baten arnasa mamitzeko" alegiñak. Asmo ta elburu onetxek artu gaitu gaurko jakinlariok ere eta auxe eskeiñi diegu maixu maite biotzeko oiei omenik eta agurrik beroena bezela (16, 1964, 2).
2008
‎Frantziakoa Parisko eskualdean edota Lyongoan. Ipar Euskal Herriak logikoki Hego Euskal Herrikoarekin batera garatu luke. Baina paradoxikoa ere bada, duela hamabi bat urte Ucin siderurgia enpresa Baionara eraman zutenean, hainbaten kexua entzun zen.
‎Adierazpen honetan agerian utzi du bere jarrera: " LABek beste Euskal Herri bat eraikitzeko proiektua defendatzen duenean, beti du buruan independentzia eta sozialismoa aldarrikatzen dituen proiektua: Euskal Estatu Sozialista".
‎Eta erlojuaren buelta batzuekin mugarria jaio zen. " Zordun garbiak gara" dio Otamendik" Arestik beste Euskal Herri baterako oinarriak jartzen ditu: idazle erdaldun bat, Bilbon jaioa, ari zaigu ez den, edo bere burua denik ere ez dakien herri batekin amets egiten".
‎hots, euskara Euskal Herriko jendarte osoaren ondasuna den neurrian, euskal jendarte osora ere hedatu beharra. Hots, pertsona elebidunek osatutako Euskal Herri bat helburutzat
‎Gordin eta garratz esate aldera, militante politiko abertzale gehienen jokabidea, oro har, ez da zegokien neurrikoa gertatu herri euskaldunari zor zaion guztia kontuan edukita. Balizko Euskal Herri baten alde gehiago lehiatu da, egiazko eta birrindutako herri euskaldunaren alde baino.
‎Krisi ekonomiko latza eta krisi politikoa zegoen, ilusiorik gabekoa. Transizioaren ondoren, itxaropen handia zegoen, Euskal herrian batez ere, aldaketa sozial eta politikorako, eta azkenean itxaropenak zapuztu ziren. Kultura aldetik, punk mugimenduak garrantzi handia dauka, nolabait garaiko egoera grisari erantzuna emango ziona, etorkizunik ez lelo.
‎Hala ere, euskal herritarrek alde nabarmena atera diote komunikabideen inguruan duten interesari dagokionez. Eguneroko prentsaren irakurketan, Euskal Herriko batez bestekoa Europakoa baino 11,1 puntu handiagoa da. Behatokiko zuzendari Ramon Zallok komunikabideen betebeharra azaldu du:
‎Imajinatzen al duzue Durangoko Azokarik gabeko Euskal Herri bat? (...) Durangoko Azokarik ez balego, asmatu egin litzateke.
2009
‎Bada iruditzen zait berdin feminismoarekin. Zer dute komunean Iraneko emakume batek eta Euskal Herriko batek. Bada emakume kategoria betetzen duen ezaugarririk?
‎–Langileei hauteskundeetan parte hartzeko deia egin nahi diegu, Madriletik inposatutako erabaki antidemokratikoak ezerezean utzi nahi dituzten aukera politikoei bultzada zilegia emateko, azaldu du Etxaidek.Planteatuko diren aukerak zeintzuk diren esateak LABi ez dagokiola gehitu du. Halere, ziur gaude aldaketa politikoa bultzatuko duen eskaintza egingo dugula, langileek beste Euskal Herri baten alde apustua egin dezaten.Kanpaina hasi zenetik, ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartzeko apustu barea, zentzudun eta irmoa egiten zuela esan du. Beraz, ziur da eskaintza egongo dela, nahiz eta formula zein izango den ez jakin eta hori ez dagokigu guri, gehitu du.Gainera, kritikatu egin du euskal alderdi politikoen jarrera, hauteskunde hauetako emaitzei erabateko normaltasuna eta zilegitasuna emanez, Askatasuna eta D3M baliogabetzeko prozesua bultzatzen eta legezkotzat jotzen dutelako.
‎Etxe bat bere osoan kraskatzen hasten bada, oinarriak koloka dauden seinale. Orain beste Euskal Herri batean gaude. Hona etortzeko, belaunaldi batek, gerra ostekoak?, heredatu duen, aitaren etxeko?
‎Historia honek ikusarazten duena da, Euskal Herria sakon sakoneko eraldakuntzak nozitzen ari dela, eta ez bere erakundetzan bakarrik. Horrela, XVIII. mendearen buruan ilustratuen Euskal Herria izan zena, XIX. mendearen buruan integrismo (ar) en Euskal Herri bat egongo da bilakatua.
‎Ordu batzuk lehenago Etxaidek bide beretik hitz egin du, erranez ez dagokiola berari erabakitzea aurreikusiko diren aukerak, baina bera ere ziur dago bertze Euskal Herri baten aldeko aldaketa soziala eta politikoa bultzatuko duen eskaintza izanen dela.
‎Helburu nagusia eredu kapitalista beraauzitan jartzea da, bestelako Euskal Herri baten alde egiteko. Krisiak eragindako egoera sozioekonomikoari erantzun bateratua eman nahi dio plataformak:
‎Alegia, Hego Euskal Herriko batez besteko mailegua 160.000 eurokoa dela kontuan izanda, eta 30 urtean itzultzekoa, baldintza horiek betetzen dituzten herritarrei 201 euro merkatuko zaie hileko kuota, martxotik aurrera. Urtean, gainera, 2.400 bat euro aurreztu ahal izango dute.
‎neskame atzerritarrak, ehorzlea, poliziak... Nonbait, alegiazko etorkizuneko Euskal Herri batean halaxe izanen da.
‎izenburua emateko asmoa nuen. Izan ere, eta hain justu, koadro horrekin begietatik sartzen digutena, irudikaturiko euskal herri baten nazio ilusioaren kontra, legearen oroigarria da. Legea, ez ahaztu, lurraldea da; lurralde eskumena da(, nire eskumenetik kanpo nago?
‎Finala, baina, txapelketaz harago ere ikusten du: . Guretzat garrantzitsua da berriz ere BEC-era joatea, aldarrikatzea hemen badela Euskal Herri bat; ez dakit zein forma politiko izango duen hemendik urte batzuetara, ez dakit linguistikoki zenbaterainoko komunitatea izango garen, baina orain behintzat zerbait bagarela aldarrikatzen da egun horretan; ikusi, entzun, usaindu egiten da?.
‎Amnistiaren alde lanean jarraituz bakarrik lortuko dugulako, benetan, argazkirik gabeko Euskal Herri bat, preso eta iheslari guztiak etxean izango ditugun Euskal Herri bat.
‎Amnistiaren alde lanean jarraituz bakarrik lortuko dugulako, benetan, argazkirik gabeko Euskal Herri bat, preso eta iheslari guztiak etxean izango ditugun Euskal Herri bat.
‎Euskal Filologiako ikasketak egiten ari da. Eskolartekoetan, Bizkaiko hiru txapel eta Euskal Herriko bat jantzi ditu. Txapelketa nagusian lehendabizikoz hartuko du parte aurten.
‎Hala, kanta horiek edertasun idilikoko espazio naturalak, mendi eta errekez osatua, zein bere izenarekin? gogora ekartzeko duten gaitasunak aukera ematen du antzina antzinako jarraitutasun lerro iraunkor batek markaturiko Euskal Herri bat imajinatu eta mitifikatzeko. Izan ere, imaginario partekatuak zabaltzeko orduan, data edo pasarte historiko zehatzak aipatzea bezain funtsezkoa da espazio toponimiko eta geografiko zehatzak konnotazio nazionaleko esparru komun batean integratzea ere.
‎Hizkuntza erlatibismoari buruzko eztabaida honetan ikusi dugu zein erlatiboa den hizkuntza erlatibismoa. La pelota vasca filmean gogoratzen dut nola ezker abertzaleko buruzagi batek esaten zuen ez zuela nahi Euskal Herri bat non euskara erabiliko litzatekeen McDonald’sen eskatzeko. Euskararen defentsa egiten zuen baina iparramerikarra ez den kultura baten defentsa ere bai, biak ezberdinduz eta beraz erlatibismo linguistikoaren mugetako bat agerian utziz.
2010
‎Ez dakit, baina esperantxa dizugu. Baduzu gauza bat, ene idurialat, Euskal Herri bat egiten duela. Orduan, euskara salbaturik da, xiberotarra hor barne sartuko dela.
‎Ene Euskal Herriko bista zen lehenik Maule, eta ez nuen pentsatzen Donibane Garazi bazela ere! Ez nuen sekula pentsatuko Euskal Herri bat bazela mugatik bestaldera. Baina bestaldean ere bada hori!
‎–Tanto están obligados los bizkainos a hablar su lengua nacional, como a no enseñársela a los maketos o españoles. (?) La diferencia del lenguaje es el gran medio de preservarnos del contacto con los españoles y evitar así el cruzamiento de las dos razas?, nik bestelako Euskal Herri bat baitut amets: arraza guztiak bilduko lituzkeena, lehengoan hiru txerpolari beltz etorri zitzaizkigun komentura; bik ongi zekiten euskaraz eta hirugarrenak lardaskatu egiten zuen:
‎Bestelako Euskal Herri batentzako egitasmoa
‎Guztion hausnarketatik ekintza sortzeko eta ekintzetatik eraikuntzari ekiteko. Eraikin berri bat bestelako Euskal Herri batentzat. Urte hauetan guztietan inposatu diguten eredu sozioekonomiko eta nazionalaren aurrean eredu alternatibo eta gauzagarria izan dadin.
‎" Tanto están obligados los bizkainos a hablar su lengua nacional, como a no enseñársela a los maketos o españoles. (...) La diferencia del lenguaje es el gran medio de preservarnos del contacto con los españoles y evitar así el cruzamiento de las dos razas", nik bestelako Euskal Herri bat baitut amets: arraza guztiak bilduko lituzkeena —lehengoan hiru txerpolari beltz etorri zitzaizkigun komentura; bik ongi zekiten euskaraz eta hirugarrenak lardaskatu egiten zuen:
‎Hala ere, badira batzuk, diskurtsoan gailentzen ez badira ere, jaioterriarekiko —ez Espainiarekiko— identifikazioa azpimarratzen dutenak, eta baita nazio sentimenduaren afera erlatibizatzen dutenak ere, azkenik. Gailentzen den euskal herritartasun hori Espainia barruko Euskal Herri bati dagokio, eta ez dute inola ere euren espainiartasuna ukatzen. Hala ere, partaide gehienek azaldu dutenez, Euskal Herritik irteterakoan, paradoxa hau gertatzen zaie:
‎Philippe Herbet belgikarrak, adibidez, jendeak eta eguneroko bizitza osatzen duten memento galdu horiek ditu gustuko. Euskal Herriko errealitateen ezagutzea garrantzitsua zitzaion egunez egun, bidean gurutzatu herritarren bidez. Zortzi bider zortzi argazki tresnarekin, klixeeetatik kanpo murgiltzen den Euskal Herri bat ematen du begiratzera. Eguneroko bizitik hartu eszena batzuk ditu islatu.
2011
‎Zer egin. Gure historiak badauzka hortarako giltza izan daitezkeen formulak. Auzolana eta Batzarrea gizarte tresna komunalak izan dira, bestelako Euskal Herri bat egiteko. Adélaïde Daraspe ikerlariak 2011/9/4ko 7K n adierazten zuen moduan, XVII. mendeko bidaiariek Euskal Herria definitzerakoan euskaldunen sosegua nabarmentzen zuten; anaitasuna, elkar laguntza, lan komunitarioa, horrek larritasuna kentzen zuela adieraziz.Baina hori gaur egun nola lotu?
‎Bizitza berritu beharra geneukan, diktadura politikoak beste diktadura asko bermatu zituen, gizonezkoena esate baterako, gizonezko kontzientziadunona. Gure aurkako panfletoak idazten zituen Aleksandrak, izen huraxe hartu zuen,, burua zurdamotz uzteko kendu ilajearekin batera jaurti zuen zaborretara familia liburukoa, ageriko gerrilla baterako nortasun berria hartuak geunden denok, bestelako Euskal Herri bateko toponimo ibiltariak ginen. Txurdok umetako izen komantxe arapajo kiowa txeiene haiek hartu behar genituela berriro errepikatu zuen maiz:
‎3 gaztarora iristean euskara da neska mutil guztien edo gehienen mintzabide bakar edo nagusi; horren ondorioz euskal bikote-kideak eratzen dira eta euskaraz (euskara hutsez, ia erabat euskaraz) diharduen familia muin berria sorten dute, eta hurrengo belaunaldiaren L1, seme alaben ama hizkuntza, euskara izango dela segurtatzen duen etxe giroa eta lagunarte sendoa eraikitzen dute guztiek edo gehienek. euskarazko bizibide arruntaren gurpilak martxan dirau horrela, menderik mende egin izan duen moduan, beste mende laurden (edo heren) batez. hiru baldintza horiek betetzen dituen gizataldea, gainerakoan erdal munduarekin kontaktu zuzenean egon arren, diglosiazko egoeran bizi da. gutxi dira ordeaz, oro har, baldintza horiek betetzen dituzten euskaldunak172 Labur bilduz: diglosia tradizionalaren eskema basikoa betetzen duen euskaldungo osoa ez dator bat gaur egungo euskal herriaren batez besteko errealitatearekin. euskaldunok ez gara, oro har, diglosia giroan bizi. b) euskaldungo osoa hartu ordez erreferente moduan demagun, aldiz, arnasguneetako euskaldun jendea hartzen dugula aztergai. demagun posible dela hori kontzeptualki (hala uste dut, zeharo) eta demagun zehatz operatibizatzera iristen garela hiztun talde hori (ez da lan erosoa, baina eskuraezina ere ez). k... gurasoen (zer esanik ez aitona amonen) aldean harreman sare zabalak, herriz (eta, hainbatean, arnasguneesparruz) haraindikoak ditu gazte jende horrek, aski rol harreman fluido eta dibertsifikatuak, herrikoekin eta herriz kanpokoekin lehen ez bezalako" public familiarity" bat, bertako kontestu aski arruntetan
‎Entzuna dut nolako garrantzia izan zuen beste euskal herri baten irudiak Mikel Laboa eta gainontzeko euskal kantari berrien ibilaldian. Utopistak ziren guztiak, bilatzaileak, eta bilatzen ari zirenen inguruko ezadostasunek sortu zituzten orduan liskarrak, eta jarraituko dute sortzen geroan ere.
‎Tarteka solasean jarduten zuten, letrak irakasten zizkien Bixarberdek, paperak banatzen, adierak argitzen. Emanak zituen hilabete batzuk nonbaiteko Euskal Herriren batean, mendiari alde egin ezinik egon behar zen urruntasun hartan, Orexan, garotan pinutan gorotzetan belarretan solasa trebatzen. Herriko euskaldunok baino hobekiago egiten zuela itzuli zen, hitanoan neskei bere kitarraren emetasunak besarkatzen zituela, liluratuak zeuzkan, “ditun” esaten zien, “dizkidan”, “nindunan”, amaierako ene haiek mitxeletaren vibrato kilikagarriak ziren bihotz gurietan, bazekien xarmatzen.
‎Bizitza berritu beharra geneukan, diktadura politikoak beste diktadura asko bermatu zituen, gizonezkoena esate baterako, gizonezko kontzientziadunona. Gure aurkako panfletoak idazten zituen Aleksandrak, izen huraxe hartu zuen, Александра, burua zurdamotz uzteko kendu ilajearekin batera jaurti zuen zaborretara familia liburukoa, ageriko gerrilla baterako nortasun berria hartuak geunden denok, bestelako Euskal Herri bateko toponimo ibiltariak ginen. Txurdok umetako izen komantxe arapajo kiowa txeiene haiek hartu behar genituela berriro errepikatu zuen maiz:
2012
‎Sekulakoa. Guk ezagutu ez dugun Euskal Herri bat ezagutu zuten haiek. Kantuak eta kontuak indartsu ziren haien Euskal Herri bat».
‎Musikak batuta Musika hizkuntza unibertsala dela esan ohi da, eta EOSeko jaioterri, adin eta izaera askotako musikariek elkarrekin lan egiten dute. Euskal Herrikoekin batera, Espainia, Frantzia, Errusia eta Poloniako musikariak daude EOSen Euskal Herrikoekin batera, Espainia, Frantzia, Errusia eta Poloniako musikariak daude EOSen, besteak beste.
‎Euskal Herrikoekin batera, Espainia, Frantzia, Errusia eta Poloniako musikariak daude EOSen Euskal Herrikoekin batera, Espainia, Frantzia, Errusia eta Poloniako musikariak daude EOSen, besteak beste. Zuzendaria bera Venezuelakoa da, baina ez du komunikatzeko inolako arazorik.
‎Bigarren irudian ikus daiteke, Euskal Herriko Kale neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin duela gora euskararen erabilerak Euskal Herriko bataz bestekoan. Hasierako edizio hartan, 1989an, %10, 8ko erabilera jaso zen, eta azken edizioan, 2011ean, %13, 3koa.
‎Euskal Herriko Kale Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean neurketaren lehenengo edizioa 1989an egin zen 2,5 puntu egin du gora euskararen erabilerak Euskal Herriko batez bestekoan.
‎murriztu egitendute politikaren garrantzia, baita haren espazioa ere: gobernuak nazioarteko indarekonomikoek preso hartutako erakundeak balira bezala agertzen dira, zeren indarhoriek konfiguratzen baitute estatu bakoitzaren barnean posible denaren esparrua.Bestelako Euskal Herri bat eraiki daiteke, «merkatu»en diseinu horretatik kanpo.
‎Horrexegatik, zuzenbide bera aplikatuz, langabezia tasak oso desberdinak izandaitezke, azpian dagoen errealitate ekonomikoaren arabera. Espainiako estatuarenbarruan, Hego Euskal Herriko batez bestekoa Espainiako estatukoaren ia erdia da (gorago ikusi dugun moduan, Espainiako estatuan% 22,8; Hego Euskal Herrian% 13,2 (Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko tasenbatez bestekoa). Gakoa aktibitate ekonomikoan dago, eta zuzenbideak bideratuegiten du enplegua (kontratu motak, kaleratze sistema, etab.), sustatu bainogehiago.
‎Estatu bihurturiko Euskal Herri batean, logikoa litzateke patronalak Euskal Herriosoko lurralde esparruko elkartea sortzea. Sindikatu abertzaleen kasuan, lan horiaurreratua dute, besteak, egoera berrira egokitu lirateke.
2013
‎55.500 laguni eragiten die, herrialdearen biztanleria aktiboaren %18, 2ri. Euskal Herriko batez bestekoa %15, 9 da. " Tartakada" horiek arduradunak dituzte:
‎Baina prozesuaren diseinua eta kudeaketa alderdi politikoei dagokie. Guk esan nahi diegu Euskal Herri bat dagoela eta bere egituratzearen inguruan herritarrok erabaki nahi dugula. Haiei dagokie zehaztea, ordea, erabakitzeko eskubidearen inguruko bidea eta prozedurak.
‎Zerbitzari k ere bazuen joera ikusten zuen herri bat Euskal Herriko batekin konparatzeko:
2014
‎Bigarrenik, erabat eskandalagarria da Madrileko Gobernuak inposatutako Gutxieneko Soldata 12.000 euroen azpitik izatea, hau da, Europako Batasunak markatzen duen gutxieneko errenta jendea pobrezian bizi ez dadin, Hego Euskal Herriko bataz besteko errentaren arabera. Neurri honek oso negatiboki eragiten du langabeziagatiko prestazioak, subsidioak eta diru sarrerak bermatzeko errentak jasotzen dituztenengan, prestazio guzti hauek Gutxieneko Soldatarekin lotuta baitaude.
‎Eskatzen du fondo poetiko komun batean sinestea. Euskal Herri bat badela pentsatzen du, beraz euskaldunak, euskaldunak direla, euskarak komunitate bat osatzen duela eta beraz euskal antzerki bat badela. Antzerkilariaren mintzoa da.
2015
‎" Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak". Hori, baina, ez du zuzenean egiten:
‎Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak. Laguntza hau exkaxa ta ahula izanen da noski, literaturak, zerbait aldatzekotz sentsibilitatea aldatzen bait du, ta ez besterik.
‎Ostegun Santua zela Txikia hil zuten eguna, apirilaren 19 hura. Biribilagoa litzateke analogiarako Ostiral Santuan egokitu balitz, baina nolanahi dela esanguratsua da Aste Santua, artean ere oso katolikoa zen Euskal Herri batean eta kristautasunaren kultura eta sinbolismoa guztiz bereganaturik zituen ekintzaile batengan. Mendizabal ez zihoan Algortara San Nikolas elizan azken afariaren elizkizunean parte hartzera, seguru asko igandeko Aberri Egunari begira ariko ziren zer edo zer prestatzen, honezkero ez zaigu axola zer.
‎Lehenengo ipuina,. Isuritako ura ez da batzen?, Begoña Bilbaok idatzi eta 1991n Irun Hiria saria irabazitakoa, XX. mendearen lehen erdian kokatzen da, baina era berean esan liteke, betiko? Euskal Herri bat erakusten digula, mendez mende transmititu diren bere lan modu, ohitura eta sinesteekin. Gizarte tradizional horrekin lotzen da konta modua ere, ahozko ipuin magikoen taxua eman baitio idazleak narrazioari.
‎Mintza gaitezen ahoan bilorik gabe: zerk eragiten dio Amikuzeko hiztun adinetako bati euskaraz Hego Euskal Herriko batekin diharduenean dardarkari ubularra baliatzea, garbi dakigularik haur denboran lagun horrek bazekiela dardarkari hobikaria ahoskatzen eta oraino ere euskaraz ahoska dezakeela?
‎Beraz, ondo harilkaturiko gertaeren segida batekin uler daiteke irakurle talde horren sorrera. Alain Urrutiaren irudiekin osaturiko komiki horrek izan zitekeen Euskal Herri batera garamatza, Frantziaren menpeko Euskal Herri oso bat, ukronia bat. Erreferentzia eta keinu metaliterario askorekin osaturiko komikia, entzuteko, irakurtzeko zein dokumentatzeko gidekin osaturikoa da Ihes ederra.
‎Zergatik ‘galtzen’ da diglosia, edo, Fishmanen esanetan, zergatik gertatzen da" lack of successful compartmentalization" 42 hori? " [D] iglosia tradizionalaren eskema basikoa betetzen duen euskaldungo osoa ez dator bat gaur egungo Euskal herriaren batez besteko errealitatearekin" 43 esan digu Zalbidek berak. Eskema hori, Euskal Herrian, bederen, ez zen horren egonkorra izango, beraz.
‎Kontuz gero,"... momentu honetan" dioenean zer esan nahi du? Izan al zen inoiz pertsonek osatzen ez zuten euskal herri bat. Ez al gara ausartzen esatera ez dela identitaterik, ez dela sekulan izan?
‎Jendeak euskaldun izaten jarraitzea, azken buruan, nahi gabeko ondorio sozial bat baino ez zen (jende lanketa bainoago, jende iraizketa). Basa euskal herriek asta euskal herri bat izan zuten ondorengo. Baserrietako euskal herria da asta euskaldunen paradisua.
2016
‎2011ko udazkenean burututako kale neurketan, euskararen erabilera %13, 3koa izan da. Euskal Herriko Kale Neurketa egiten hasi zenetik, hogeita bi urteko epean, 2,5 puntu egin du gora euskararen erabilerak Euskal Herriko batez bestekoan. Azken hamar urteko epea hartuz gero, erabilera trabatu egin dela esan behar da.
‎—Ugartek Euskal Herriko bat aukeratzen du beti. Sorterriarekiko lotura guztiak ez direla galdu behar esaten du esan zuen orduan andreak kidetasun irribarre batekin.
‎Bainan, 1937an oraino anti deitu ziria martxan zen kolegioan! Gero Uztaritzen, dantza taldea sortu zuten eta Euskal Herri bat bazela ikasi Lafittekin. Honek Arnegin barnatua zuen euskara:
2017
‎Guri ere heldu zaigu ordua, eta herri honek bere bidea baduela erakustera goaz, urrats berri bat emanez, konplexurik gabe. Arrazoiz beteta gaude, eta has gaitezen bestelako Euskal Herri bati bidea egiten. Munduan espazio txiki bat besterik ez dugu betetzen, eta ez gara mendiak mugitzeko gauza izango, baina bagara, txikiak gara baina bagara, eta hemen gaude.
‎Pasarte horretan Arbelbidek arazo bikoitza deskribatu zigun, zeren, euskaldunez husten ari den Euskal Herriaz batera, arrotzez betetzen ari den beste Euskal Herri hori begietaratu baitzigun. Alegia, orain arte odolusteaz jardun badugu ere, desberdina da oraingo honetan luzatu zaigun diagnostikoa, ordezpenaz mintzo baita Arbelbide.
‎Hau da, erretorikoki bada ere, errieta egiten die euskaldun emigranteei, nahiz eta, dirudienez, itsasoz haraindian beste Euskal Herri bat ezartzeko xedea edo duten —ametsa, Arbelbideren iritziz— Nolanahi ere, estonagarria iruditzen zait kontua, eta beharbada horrexegatik, pasarte horri indarra emate aldera, Elisee Reclus geografo ospetsuaren aipu bat erantsi dio Arbelbidek oin ohar modura, hain zuzen:
2018
‎Jendeari buruz ere ari naiz. Beste mundu bat, beste Euskal Herri bat eraiki nahi duen jendearen indarra nahikoa da, hori modu inteligente batean eta batuta antolatuz gero. Zaila da esfortzua eskatzen duelako, eta imajinazioa ere eskatzen duelako.
‎Baina horrelako kontuak izan behar lirateke, beharbada, 50 urte atzera begiratzean azpimarratu liratekeenak, sortzaileek ez dutelako ibilbidea hutsaren gainean egiten, bizitzea egokitu zaien testuinguruarekin dialektikan baizik. Tentsio horretan, Artzek eta konpainiak marraztu zuten izan zitekeen Euskal Herri bat, existitzen ez zen zerbait, eta jendaurrera eraman, posiblearen mugak zabalduz. Laino guztien azpitik en berak esan zuen egokien:
‎Hego Euskal Herriko bataz besteko soldata gordina 14 pagako 1.926 euro da, 25 urtetik behera, ordea, bataz beste 14 pagako 895 euro da. Gazte asko pobreziaren mugatik behera dira.
‎Dena dela, nik tesi horiek ulertzen ditut ikuspegi honetatik: horren gainetik edo azpitik, nahi den bezala, Euskal Herri bat dagoela, indoeuroparraren aurreko kultura batekin, denboran zehar bizirik iraun duen kultura, eta guk galtzen badugu ez dugula Jainkoaren barkaziorik. Hori ez gertatzeko, botere politikoa behar da, zentzuz egituratutako botere politikoa, argi eta garbi konfederala baldin bada ere.
‎Hego Euskal Herriko bataz besteko soldata gordina 14 pagako 1.926 euro da, 25 urtetik behera, ordea, bataz beste 14 pagako 895 euro da. Gazte asko pobreziaren mugatik behera dira.
‎Baina zer arraio da hau?". Iraultza Txikien AkanpadaMartxak Iraultza Txikien Akanpada izeneko ekimenarekin egingo dut bat: " bestelako Euskal Herri bat amesten duten herri mugimendu eta herritarrentzat Iraultza Txikien Akanpada deitu du Lurralde Askea mugimenduak Zubietan, asteburu horretarako. Deialdiarekin bat egiten dugu", ohartarazi du Gipuzkoa Zutik mugimenduak.
‎" Bidasoatik harago Euskal Herri bat badago bihurtzen ari zaiguna geroz eta arrotzago mugak sortu zizkiguten gu sortu baino lehenago ta muga horiek haustea gure eskuetan dago.
‎Izango gara besteen geroz eta menpekoago erdaraz mintzo bagara euskaraz baino gehiago ezin ahaztu nor garen eta nor ginen lehenago Bidasoatik harago Euskal Herri bat badago."
‎Zergatik haien erreakzioak? Zergatik ez Euskal Herriko batenak edo Europako beste edozeinenak?
‎Literatura bait da herriaren boza: gizarte aldaketan lagungarri denez, beste Euskal Herri baten lorketa lagundu behar du euskaldunon literaturak. Laguntza hau exkasa ta ahula izanen da, noski, literaturak, zerbait aldatzekotz sentsibilitatea aldatzen bait du, ta ez besterik.
‎1950ean lortu zuen argitaratzea baina ordurako Euskal Herria aldatuta zegoen guztiz. Orixe bera 1956an itzuli zenean bere joera klasikoekin zerikusi gutxi zuten joera berritzaileak ziren nagusi, poemak ez zuen oihartzunik lortu, besteak beste baserri giroko Euskal Herri baten identitatea goratzen zuelako baserriz landako Euskal Herria ahantzita. Bertso moldean osaturik bazegoen ere, garaiko bertsokeratik urrun zegoen Euskaldunak, bertsolaritzaren orduko arimatik.
2019
‎Nafarroa Garaian, Zangozerrian, Baztanaldean, Tafallaldean, Ebro Garaiko Erriberan edota Arga Aragoiko Erriberan ere biztanleria galera aintzat hartzekoa da. Izatez dentsitate apaleko eremuak dira eta gainzahartze maila Euskal Herriko batez bestekoaren gainetik dute. Edonola ere, ez dira biztanleria galdu duten Nafarroako eskualde bakarrak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia