2014
|
|
LINCOLN, KALIFORNIA. Iragarri genuenez, NABO Kantari Eguna izanen da helduden larunbatean, Iparreko
|
Ibarra
euskal etxea antolatzaile. Hala da bi urtetarik behin, Kantari Eguna urte batean Kalifornian baita, Iparreko Ibarraren eskutik, eta bestean Nevadan, Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Kluba arduradun.
|
2015
|
|
BERLIN, ALEMANIA. Asteartean" Svastika bat Bidasoaren gainean" filma eman dute, eta aitzineko egunetan arrakasta handiz egin da Berlinen 2015eko Euskal Zinemaldia, hiriko
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Euskal idazle eta zinemagileak bildu dituzte, hala nola Pablo Malo, Karmele Jaio, Ander iriarte, Juanmi Gutierrez eta Ludger Mees; eta filmak, ‘Lasa eta Zabala’, ‘Amaren eskuak’, ‘Echevarriatik Etxeberriara’, ‘Ateak zabalduz’ eta Oscarren bidean den ‘Loreak’.
|
|
Espainiako Valladolid eta Murtziako euskal etxeen txanda ere izanen da. Txinako Shanghain, larunbatean eginen dute,
|
euskal
etxea antolatzaile. Eta Madrilen, helduen danborrada astearte goizaldean, baina haurrena helduden igande eguerdiz eginen dute.
|
2016
|
|
LABURREAN. Munduan barna bizi diren euskaldunen munduko gainerako gertakari eta hitzorduetarik, beste bizpahiru hautatu ditugu gaurkoa bururatzeko, hala nola Txinako Shanghain, Shanghaiko
|
Euskal
Etxea antolatzaile, ginkana bat eginen dute helduden larunbatean hirian zehar: " Aukera paregabea Shanghai ezagutzeko joku eta proba bidez, barre, izerdi, haserre eta libertsioa ez da faltako" iragartzen dute.
|
|
PUERTO MADRYN, ARGENTINA. Helduden asteburuan baita ere, baina Ameriketan hegoalderago, Patagoniako Puerto Madryn hirian, Chubut probintzian," Patagoniako Euskal Etxeen 2 Elkarretaratzea" deitu duten bilkura eginen dute, ortzegunetik igandera, Puerto Madryngo" Etorritakoengatik"
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Ondarreko bilkura, dinamika patagoniar berri huntako lehena, Andeen Magalean, San Martin de los Andes herrian egin zuten, arrakastaz, ekainean.
|
|
CHASCOMUS, ARGENTINA. Mintzatuko gira gehiago huntaz, baina aipatu bederen nahi genuen gaur joanden ibiakoitzean bururatu dela Argentinan, Buenos Aires probintziako Chascomus herrian hiriburutik 125 bat kilometro hegoaldera, euskaldunen 2016ko Udaleku, Chascomus ko ‘Zingirako Euskaldunak’
|
Euskal
Etxea antolatzaile. La Platako Unibertsitatean medikuntza ikasle ari den Paula Berasain gazte chascomustarra ukan du koordinatzaile; izan ere, ekitaldiak belaunaldi gaztea izan du arduradun, helduen txanda hartzaile.
|
|
Uztailaren 16tik eta helduden 23a arte ari da egiten Argentinako Mendozan 2016ko Neguko Barnetegia, HABEren" Euskara Munduan" programaren baitan, FEVA, FIVU eta Hego Ameriketako euskal etxeak lankide. Mendozako Denak Bat
|
Euskal
Etxea antolatzaile, elkarte hortako Alicia Aguirre lehendakari eta ber denboran euskara irakasleak HERRIAri erran dio heiendako gauza handia dela Andeen magalean honelako ekimen bat errezibitzea, euskarari eta euskal kulturari presentzia berezia ematen baitio euskal etxe barnean, baina baita ere Mendozako herriaren eta komunikabideen aitzinean. Barnetegia bururaturik, ondarreko urtetan bezala euskara irakasleen trebakuntza
|
2017
|
|
Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy eremanen ditu lagun musikari. San Nicolasen kantatu aitzineko astean, beste bi emanaldi eskainiko ditu, lehena Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean; eta bestea General Las Heras herrian, Zazpirak Bat
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Ipar Ameriketara hamabost baino bidaia gehiago eginik, hau izanen du Etcheverryk lehenengo aldia Argentinan.
|
|
PATAGONIAKO BILERA. Bilkura eginen dute Patagoniako euskal etxeek helduden asteko asteburuan, apirilaren 28, Neuquen hirian,
|
Comahueko
Euskal Etxea antolatzaile. Buenos Aires urrun da Patagoniatik, eta gehienetan ez dira joaten ahal hiriburuko bilkuretara, urrun eta kario delako haraino joatea.
|
|
Buenos Aires hirian trikipoteoa ere eginen du Euskaltzaleak elkarteak San Telmoko karriketan barrena. Eta Estatu Batuetako Winnemuccan, Nevadan, asteburu osoan euskal piknik eta besta eginen dute, dantzariekin, euskal musika, bildoskia eta barbakoarekin, Euskaldunak Danak Bat
|
euskal
etxea antolatzaile.
|
|
MONTPELLIER, FRANTZIA. Ederki pasatu da joanden igandean Montpellier ko euskaldunen besta, hiriko Euskaldunak
|
euskal
etxea antolatzaile. Goizean, meza denborako bilduak ziren 130 bat lagun zuri gorriz beztiturik, Mounho erretorearen euskarazko hitzen entzuteko, fededunek euskarazko meza ez baitute eguneroko ogia Montpellier-en, are gutiago Mounhoren hitz bizigarriak.
|
2018
|
|
Eta orain bai, aste huntakoa bururatzeko, erran dezagun helduden asteburu huntan astebete berantago baina heien danborrada ospatuko dutela Argentinako Necochean, eta Estatu Batuetako New Yorken, bi
|
hirietako
euskal etxeak antolatzaile. Necochean Euzko Etxeko hiru eguneko San Sebastian bestetako programa barnean.
|
|
Ekitaldiak hainbat herrialde eta herritan iragarri dira, euskal etxe handi eta txipi tipietan ere, 1937ko apirilaren 26an agitu zen, hegazkin nazi eta faxista haiek egin zuten sarraskia gogoan hartu eta aitzina so egiteko, bakea eta libertateak aldarrikaturik. Urte guziz bezala, hitzordu horietarik bat Berlinen eginen da, Zehlendorf eko Guernica Platz en, euskaldunak eta alemanak partaide, hiriko Gernika
|
euskal
etxea antolatzaile.
|
|
Helduden ortziralean abiatuko da Argentinako Macachin herrian, La Pampa probintzian, Euskal Gizataldeen arteko Munduko XVI. Mus Txapelketa, 12 ordezkaritza partaide, erran nahi baita Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina. Txapelketaren karietara, programa aberatsa prestatu dute Macachineko Euzko Alkartasuna
|
euskal
etxe antolatzailekoek, eta mus partida nagusiekin batera, bisita turistikoak, gastronomia, hasiberrien musa, mus txapelketa paraleloa eta dantza tailerrak prestatu dituzte muslari eta laguntzaileendako. Txapelketako sari emate afaria larunbatean, buruilaren 29an, izanen da zikiro jatea, euskal komunitateko eta herriko autoritateekin, eta argentinar folklorea eta euskal dantza emanaldi bat eskainiko dituztelarik, euskal partea Macachin bereko ‘Gure Ametza’ taldearen eta Bahia Blancako ‘Beti Aurrera’ dantza taldearen eskutik.
|
|
Helduden ostiralean hasiko da Bartzelonan Literaldia jaialdia, katalan hiriburuko literaturzaleeri urte guziz euskal literaturako azken mugimenduen berri ematen dien ekitaldia, hainbat euskal literaturgile eta sortzaile Bartzelonara eremanik. Hilabete osoa hartuko duen ekimena da, Bartzelonako
|
Euskal
Etxea antolatzaile, eta aurten ginkana bat eginez abiatuko da, sare sozialen bitartez pistak emanez eta helburua, gako horiekin, ezkutatzen duten hiriko txokoa asmatzea izanik. Saioak apirilaren 27an bukatuko dira, Joseba Sarrionandiari eskaini emanaldi batekin.
|
|
bildu eta mementu goxoak pasaturik, aurten Pariseko
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Hor ziren Pariseko, Bordeleko, Paueko, Marseillako eta Monpelliereko euskal etxeetako ordezkari eta partaideak, baita Eusko Jaurlaritzan munduko euskal etxeez okupatzen den Gorka Alvarez Aranburu zuzendaria ere.
|
|
Urtarrila abantxu hemen da eta horrekin bat, Hego Ameriketan urte guziz sasoin huntan egiten den Udako Barnetegia. Aurten Chacabuco herrian izanen da urtarrilaren 12tik 19ra, FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta herriko Guillermo Larregui
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Euskal etxeetan euskara irakasle izanen direnak trebatuko dituzte.
|
|
Urteko euskal hitzordu garrantzitsuena bilakatu da hain segur Argentinako hiriburuan ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) ekitaldia, Buenos Airesko Herriko Etxeak komitaturik hirian bizi diren komunitateek antolatzen duten elgarretaratze handia, karrikan, Mayo Etorbide famatuan, eta euskaldunen kasuan gero eta jende gehiago erakartzen duen besta eta jai giroko proposamena. Iragan igandean egina dute euskal BAC euskaraz Buenos Airesek EH ospagai, erdaraz Buenos Aires Celebra al Pas Vasco munduko euskal etxe zaharrena (1877) den Laurak Bat
|
euskal
etxea antolatzaile, eta erakunde hortako lehendakari den Arantxa Anituak HERRIAri ozen eta harro adierazi dionez, pozik dira," elgarretaratzea zinez arrakastatsua izan baita aurten ere"," aurten ere aitzineko urteetako markak hautsi ditugu, eta 30.000 jende biltzera heldu gara joan den igandean, eguerdiko 12etarik arratsaldeko 6etara eta gehiago luzatu den egitarauan"....
|
2021
|
|
Pentsatu baino jende gehiago hunkitu du aurten ere Gernikako Bonbardaketaren urteurrenak. ...xilen, mikroipuin, poema eta bizipen idatzien bilketa egin zuten, Gernika kari, Santiagon; Argentinako Tres Arroyosen, Picassoren Guernicaren altzairuzko bertsio bat ezarri zuten hiriko Euskal Plazan, Aurreskua dantzatu eta kantatuz estreinatu; Uruguain, FIVUk Agurra dantzatu zuen Montevideoko oroitarriaren aurrean; eta antzeko ohoratze eta oroitze ekintzak egin dituzte beste hamaika euskaldun eta
|
euskal
etxe antolatzaile, lore sortak ezarriz, aurreskua dantzaturik, Gernikako Arbola kantatuz... nahasiz presentziala eta birtuala, hori baita gaurko egunei dagokiena; segitzea, oroimena lagun, aitzina begira.
|
|
BARTZELONA, KATALUNIA. Iragan ortziralean hasi zen eta helduden ebiakoitzean bururatuko da Bartzelonan,
|
hiriko
Euskal Etxea antolatzaile, ZinemaldiaCAT. Urte guziz zineman Euskal Herrian sortzen diren ondarreko filmen erakuslehio bat da eta aurten ere
|
|
Eta lau hitzorduetako azkenak Mallorcara garamatza. Bertan, Balear Uharteetako' Artea'
|
Euskal
Etxea antolatzaile, abenduaren 3ko ekitaldiak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroaren Eguna ospatu zituen buruz buru, eta Estitxu Pinatxo kantari beratarraren kantaldi baten inguruan ardaztu zen. Giro euskaltzale aparta Arteako lagunek prestatua.
|
2022
|
|
Wyomingeko Rock Springseko Martin Goikoetxea NABOko euskara adarra sortu zuenak, Euskara arduradun lekua utzi eta lekukoa Boiseko Ziortza Gandariasi pasatu zion, delegatuak zutitu eta txaloka; 2022 NABO Convention Connecticuteko New Londonen eginen da, New England
|
Euskal
Etxea antolatzaile, agorrilaren 26an; eta Euskal Kantari Eguna Kaliforniako Rocklinen, urriaren 8an, Iparreko Ibarra Euskal Etxearen eskutik.
|
|
Larunbatean ere, Artzainen Dantzaldia Elkon, Amerikanuak banda musikari, eta biharamunean Mus Txapelketa. Egun berean Belgikako hiriburuan," txoko moldeko" euskal elgarretaratzea, afaria partekatuz, familia giroan, Bruselako
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Londresen eguerditik goiti Haurren Euskal Aisialdi Kluba, neska mutikoek euskara praktikatu eta euskal giroan egon daitezen, eta arratsaldean, leku berean, helduen pintxo potea, London Basque Society Euskal Elkartearen eskutik.
|
|
Maiatzean gira eta fitesko hasiko dira Estatu Batuetan euskal piknikak. Lehena, Los Banosekoa, maiatzaren 15ean, Los Banoseko
|
Euskal
Etxea antolatzaile, herriko Fairgrounds etan. Programan, meza 10etan, bazkaria, herriko euskal dantzariak eta San Frantziskoko Zazpiak Bat dantzariak eta klika.
|
|
OINATZ BENGOETXEA. Erretreta hartzeko tenorean pilotari leitzarrak ez ditu Diasporako euskaldunak ahantzi eta aste huntan eta ondokoan partida bereziak jokatuko ditu, lehenik aste huntan Bartzelonan San Fermin egunean, hiriko Nafarren Etxearen eskutik, eta uztailaren 9 eta 13an Kalifornian, lehenik larunbat huntan San Frantziskoko Gure Etxeko pilotalekuan eta heldu den asteazkenean Chinon, hiriko
|
Euskal
Etxea antolatzaile.
|
|
BERLIN, ALEMANIA. Urte guziz Berlinen egiten duten ekitaldia ere aipatuko dugu, ohi bezala Berlingo" Gernika DeutschBaskischer Kulturverein e.V."
|
euskal
etxea antolatzaile. Ortzegun huntan, liburu bat, Sebalden" Austerlitz" en euskarapena aurkeztuko dute; eta larunbatean, urtero egin ohi den loreeskaintza Berlin Zehlendorfeko Guernica Platz en eginen," Orduan gauza bakarra dago!
|
|
ST PIERRE ETA MIKELUNE. SPMeko Orok Bat dantza taldea eta
|
Euskal
Etxea antolatzaile, euskal tailerrak eginen dira heldu diren egunetan Donibane Lohizunetik heldua den Pierre Latasa Goyaren eskutik. Egonaldia urriaren 27tik azaroaren 3ra eginen du Begiraleak taldeko kideak, euskal dantzak eta euskal dantza janzkiak mintzagai.
|
|
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. 86 haur eta gaztetxo partaide, joan den ortziralean hasi zen Bakersfield en ‘NABO Udaleku 2022’, Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioa eta Bakersfield eko Kern County Basque Club (KCBC)
|
euskal
etxea antolatzaile. Heldu den ebiakoitzera arte luzatuko da, haurrak, ohi bezala, herriko euskal komunitateko familietan egonik, eta egun guziz joanik ekitaldiak egoitza duen KCBCren egoitzara.
|
|
Segitzen dute Estatu Batuetako udako euskal piknik eta bestek. Iragan asteburuan Boiseko San Inazio ospatu ondotik, heldu dira segidan Mountain Home, Gardnerville, Battle Mountain, Seattle... eta hileko azken asteburuan, San Frantziskoko Udako Besta eta, aurten, NABO Convention, lehenengoz ekialde kostaldean, New Londonen, New Englandeko
|
Euskal
Etxea antolatzaile. Uda xarmanta ukan!
|
2023
|
|
Heldu da aste huntan uda Euskal Herrira, eta San Juan eguna edo Donibane besta; baita Diasporan ere, hameka lekutan suak piztuz eta dantza eginik ospaturik. Urte guziz bezala, ezin guziak aipatu, baina besta handia eginen dute, konparazio, Estatu Batuetan, sua eta dantza protagonista, Idahoko Homedalen, herriko Toki Ona
|
Euskal
Etxea antolatzaile; edo Uruguaiko Montevideon, Haize Hegoa Euskal Etxearekin, eta San Josen, San Joseko Euskaldunak taldearen eskutik; Argentinan, dozenaka lekutan, Viedma, Chivilcoy, Comodoro Rivadavia, Trenque Lauquen, Necochea, Concordia,
|
|
Eta munduan frango gehiago badira ere aste huntan jokatuko diren mus txapelketak, bi ekarriko ditugu huna: ostegunean Okzitaniako Tolosan jokatuko dena, hiriko Denak Bat
|
Euskal
Etxea antolatzaile, Bazacle kiroldegian, eta ondoren afari partekatua. Eta San Frantziskon BEOren (Basque Educational Organization) eskutik igandean gauzatuko dena, txapeldunak NABOko finalera joanik.
|
|
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Partaidetza handiz eta ohiko arrakastaz gauzatu da joan den asteburu luzean Bakersfielden, bertako Kern County Basque Club
|
euskal
etxea antolatzaile, herriko 49 Euskal Piknik eta Besta. Ostiralean saio akademiko bat egin zen CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketa Institutuaren eskutik eta besta larunbat eta igandean lehertu zen Euskal Etxearen egoitza, pilotaleku eta zuhaizpe zabalean.
|
|
Euskal Herritik jinik hemen dira musikariak eta dantzariak, eta ortzegunean Argentina osoko euskal dantza taldeak eta Euskal Etxeetako ordezkariak, abesbatzak, EEetako liburuzainak eta ehundaka jende joanen da biltzen. Ortzegunean bertan, Jardunaldi edo Simposium antzeko bat eginen dute Diasporaz, beti ere Necocheako
|
Euskal
Etxea antolatzaile. FEVA federazioak ere bere Urteko Biltzar Nagusia eginen du, eta komitatuen artean, NABOko lehendakari Jean' Manex Haundi' Flesher egonen da, Uruguaiko FIVUko Juan Pedro Arin presidentea, eta jende gehiago Argentina osokoa, baita inguruko herrialdeetakoak ere, Uruguai, Txile, Brasil, eta AEB eta Kanadakoak ere, Euskal Herriko partaideez gain.
|
|
igande guziz orenbetez aireratzen den irratsaioak, eta bertan sortu Federico Borras Alcain da saioko arduraduna, lekukoa bere aitatxi Raul Alcaini hartu ziolarik. Azaroaren 16an, eta Borras bera eta hiriko Urrundik
|
Euskal
Etxea antolatzaile, Argentinako Gizataldeen Irratsaioen Lehen Tailer Elgarretaratzea egin dute. Partaideen artean, irratsaioa duten komunitateak, eta baita ez duten eta ukan nahiko luketen batzuk ere, izan ere horiek ere helburu baitzituen topaketak.
|