2020
|
|
Gaur da jai eta badirudi ere borroka egun berezia, katedraleko antzezpen historiko politiko errebendikatibo honetan parte hartzen ari diren sasi antzesle edota figurante gehienentzat. Gora Nafarroako Erresuma, Gora Antso VI.a Azkarra!, Gora
|
Euskal
Herria askatuta!, aspertzen naute euren betiko leloez, aspertzen nau batez ere zaldi gainean dagoen Guzurmendi, istorio honen protagonista nagusia, tenentea, andreak behin eta berriro aldarri egin bezala, bere handinahikeria sufritu nuenez geroztik gizon txikitzat izan dudan komediante handia, hots, Martin Andia emakumearen esanetan.
|
|
Pro Libertate Patria Gens Libera State!!! Gora Nafarroako Erresuma, Gora Antso VI.a Azkarra!, Gora
|
Euskal
Herria askatuta!
|
2021
|
|
Kale bazter horren ondoan gure aitaren gorpua egon zen luzarotar guztien begien aurrean eta ez zuten ezer esan, isilean eta buru makur etxeratu ziren, bertan, sutondoko babesean, marmarrean egiteko ez dakit gure aitaren zein erruren kontura. Orain gauzak oso bestelakoak omen dira, orain ez dago eskubiderik edo antzeko esaldiak esan ohi dituzte norbait garbitzen dutenean betikoek, ez dela modurik
|
Euskal
Herria askatzeko, ez dakit zeren edo noren askatu behar baldin bada, eta baita oraindik ere hain agerian duten alderdikeriarik nazkagarrienaren arabera, halako ekintzek, bai, ekintzek, abertzaletasunari batez ere kalte egiten diotela, terrorismoaren ustezko ondoriorik latzena edota garrantzitsuena balitz bezala. Esan badut nire koinata dela aldaketa honen berri eman didana, bere senarrak, ordea, ez du sinisten.
|
|
Garai hartan bai, ezkerreko abertzale sutsu sutsua nintzen, banituen ere nire zalantzak, batez ere noiz edo noiz eta halabeharrez iritsi behar zen independentziaren osteko gizarte horren antolakuntzari buruz; Albaniaren eredua guztiz gaitzesgarria begitantzen zitzaidan, eta behar bezala gogoeta egin eta gero zeharo beldurgarria ere bai. Hala ere, inola ere dudatan jartzen ez nuena
|
Euskal
Herria askatzeko eskubidea izan zen, beste batzuek Aljeria edo Irlanda askatzeko izan zuten bezala. Horregatik ezin argiago zegoen ere geure eskubidearen aurka zeudenak etsai genituela, eta jakina, nola edo hala garbitu behar genituela beraiek berrogei urtetan egin ere bezala.
|
2023
|
|
Jakina baietz, ziur nengoen, nire etxean norbait hiltzen zuten aldiro asasino hutsak zirena argi eta garbi aditzen bainion nire amari, ez zegoela eskubiderik inori bizitza kentzeko, gorrotatzen zituzten faxisten modura jokatzen zutela, akabatzen zituztenek bazutela ama bat denon antzera. Nire aitari entzuna nion ordea ETAkoak
|
Euskal
Herria askatzeko borrokan ari direla, betiere borroka guztietan hildakoak suertatzen direla, Historiak ezin argiago erakutsi bezala. Eta hala eta guztiz ere, nire aitak ere muzin egiten zien ETAkoei, erabiltzen zituzten baliabideak guztiz zilegiak ez zirelakoan baitzegoen, are gutxiago eraginkorrak, batez ere demokrazia ezarri eta gero, zeren eta demokrazian gauza guztiak mahai gainean eztabaidatzeko aukera zegoela uste baitzuen, alegia.
|