2000
|
|
Emakume batek haur bat izan zuen Bilboko ospital batean, baina hura goiztiarra izan, eta gaixo samar jaioa izaki, sendagilearen aginduz haurrak beste aste pare batez geratu behar izan zuen bertan. Amak, ordea, ospitaleko egonaldiak oso garesti jo  tzen zuenez,
|
etxera
itzuli behar izan zuen. Guztiarekin, haurra bere esneaz elikatu nahi eta, bien bitartean, herriko errekadista (herritarrek hiriburuan zer behar, horixe egiten zuena) arduratu zen biberoiak ospitalera eramateaz.
|
2006
|
|
Zer pentsatuko ote zuten nire gurasoek?
|
Etxera
itzuli behar izan nuen bide erdia egin eta gero.
|
2008
|
|
Eta ni, lurrean. Gaur gauerako txartela erosi, eta
|
etxera
itzuli beharra izan genuen. Anaiak ez zuen susmo txikienik ere izan, estrategia perfektua izan zen.
|
2009
|
|
–Utzi joaten,
|
etxera
itzuli behar dugu.
|
2012
|
|
Berandu zen. Nire lehengusuek
|
etxera
itzuli behar zuten. Oinez etorri ziren Mont Tharaudera eta laguntzeko eskatu zidaten.
|
|
Gau guztia emango nukeen ibiltzen nekatu gabe. Coudraytik irten nintzenean,
|
etxera
itzuli beharra jasangaitz gertatu zitzaidan; horregatik, Errota Berrira zuzendu nituen neure urratsak, han afaltzeko asmoz. Basoa zeharkatu nuen, orain erabat hutsik eta misteriotsu, haizeak astintzen zuela.
|
2018
|
|
Hala ere, jakin ezak jeloskor nengoela, eta jeloskor nengoelako irakurri nuela hiri zuzendutako gutuna. Erromerietan eta, hi beti neska laguntzen joaten hintzen bitartean, nik beti
|
etxera
itzuli behar izaten nian, txakurren antzera, buztana hankartean nuela. Eta oraingoan ere zer eta maitasun gutun bat...
|
2019
|
|
Zigarretari azken atxikia egin ondoren, eraikinaren fatxadan itzali eta pikutara bota zuen zigarrokina. Reyes Un  tzuetaren
|
etxera
itzuli beharra zuen. Arropa bustitik dirua eta dokumentazioa hartu zituen.
|
2021
|
|
–
|
Etxera
itzuli behar dut afaria prestatzera. Gure Auxtin honezkero total eginda egongo da.
|
2022
|
|
Bezero batzuek uko egiten diote hona etortzeari, arrisku handiegia da, esaten dute, nahiago dute ni haiek dauden tokira joatea, berek hartu duten hotel bateko gelan biltzea, ezagutu gintzaketen auzoetatik urrun, eta bestalde badira bezero ezti batzuk zertu baino lehen elkar ezagutzea nahi dutenak, arraroa da baina gertatzen da, taberna batean edo jatetxe batean elkartu behar duzu haiekin, eta afalondoa haien ondoan igaro behar duzu, nik hilean behin, hileko lehen larunbat guztietan libanoar batekin egiten dudan bezala, Malek izena du eta nitaz maitemindurik dago ia, horixe adierazten didate gizon horrek niri egiazko izena eman izanak eta beti hitzordura azaltzeak, eta aldi berean sendo eta etsiturik egoteak, triste eta hunkiturik, eta neuk ere maite nezakeen Malek ez balitz neurriz gain lodi, ez balitz neurriz gain tripazagi, ez balitz ehun eta berrogei kiloko gizona, gainera kontatuak dizkit bere zorigaitz guztiak, esana dit zenbat pisatzen duen doi baina ez naiz oroitzen, pisua adina bezalakoxea da, izenak bezalakoxea, kopuru jakin batez gero jada ez dio axola, eta pisu muga batetik gora ez dago maitasuna egiteko posizio bat baizik, ni bizkarrez etzan eta haren orgasmoaren zain egon, ez dago besterik, eta Malekek neke handiz mugitzen ditu gerria eta burua, eta hileko lehen larunbat guztietan Parc hiribideko japoniar jatetxera joaten gara, Kotorirenera, non oinetakoak erantzi behar baitira jateak oinekin zer ikusirik izango balu bezala, eta ahal dugun guztia jaten dugu, sushi, txipiroi frijitua, idia eta arroza, barazkiak, pasta eta saltsa guztiak aparte, ikaragarri gustatzen zait jatetxera joan eta furian jatea, esan behar dut etxean ez dudala batere kozinatzen, ez dut ezer jaten, edo ia ezer ez, eta orduan hilean behin badarik ere aprobetxatu egiten dut, eta sakea edo berak hautatutako ardo beltzetik edaten dugu, inoiz ez da ardo berdina, zeren plazerak aldatzen jakin behar da, zapore berriak deskubritu aldioro, eta bestela Ouzeri jatetxera joaten gara, Mont Royal-en ireki duten greziar jatetxera, eta han beti galeper erreak orburu bihotzekin eskatzen dut sarrerako, beti ardo beltz jakin hori, azala gorriarazten didan horixe, Ouzerin aukera handiagoa da eta giroa lasaiagoa, jendea urtebetetzeetan eta ezkontzetan joaten da hara, eta gero hotelera joaten gara zeren Maleki ez zaio nire logela gustatzen, txikiegia egiten zaio jakina, eta ohea beheregi dago, eta oroz gain kartzela arriskua saihestu nahi du, halaxe dio, noiznahi etorri litezke poliziak, atea jo eta bere bizia hondatu, poliziek atea jo lezakete aitak jo lezakeen bezalaxe, eta niri garrasi egiteko gogoa etortzen zait Malik bere alabagan pentsatzera behartzeko, haren irudia gu bion artean jartzeko, eta behin eta berriz esaten dit ez duela buruhausterik nahi zeren familia bat du eta gizarte maila handikoa da, banku bateko gerentea da, baina ez zenuke kezkatu, esaten diot nik beti, poliziarik ez zaigu gogait eragitera etorriko zeren italiar mafiaren babesa du gure agentziak, ez al duzu telebista ikusten, ez al dituzu egunkariak irakurtzen, legeen gaineko legeak ere badira, jendailaren metalegeak dira, diru beltza zuritzen dute, putak ere baliatzen dituzte, baina ni ez naiz horrekin obsesionatzen zeren nik ez dakit ezer agentziaren eta erakunde kriminal baten arteko filiazioaz, proxenetek ez dute ohiturarik langileei informaziorik emateko, eta gainera hoteleko gelak gustatzen zaizkit, unibertso itxi bat eratzen dute, tapizezko oskolak oheko izarekin konbinatzen du, Van Goghen eta Moneten lanen erreprodukzioak dituzte, paper zurian bildutako edontziak eta film pornoak, bainurako jelaren poltsatxoak, eta horiek burbuilazko bainuontzira bota eta kokotserainoko aparra egiten dute, eta Malek ikusi nuen lehenengo aldian, Kotorin, hantxe baitzegoen nire zain, edontzi sake bat eskuan, zera pentsatu nuen, hona hemen gizon bat, gizena, ordaindu ezik larrua jo ezin duena, ezin duena egin ahoz gora baizik etzan eta orgasmoaren zain geldi geldi egon, eta bere emazteagan ere pentsatu nuen, beharbada hura ere gizena izango da, ez dira uztartzeko gauza, eta zera hauetan pentsatzen ari nintzela Malekek irribarre egin zidan esanez ni ikusteak asko pozten zuela, ...uen izena, eta Malekek jakin nahi zuen ea ezagutzen nuen zeren nonbait hura ere nire agen  tziatik joan zitzaion, espainiarra zela esan omen zioten telefonoz, halako neurria zuela, halako pisua, eta neska azaldu zenean ez omen zuen agindu ziotenaren antzik, batere ez, gezurtiak ez beste, ziria sartu nahi izaten digute, esan zidan, ordaindu egin behar izan nion, nahiz eta ezin izan nuen ezer egin
|
,
etxera itzuli behar nuela esanez bidali nuen etorritako lekura, alaba gaixorik nuela esan nion, sukarrarekin, izerditan blai, eta ordubetez, amorruz jaten genuen bitartean, Monitari buruz hitz egin zidan, berari gustatu ahal izatekotik oso urrun zegoela, eta ordubetez garrasi egiteko gogoa izan nuen, zer eskubiderekin, nola hitz egin dezakek horrela emakume bati buruz, nork eta hik, hain itsusi, ...
|
|
Baina
|
etxera
itzuli beharra zegoen. Etxekoandrea zain zuten atalondoan.
|
2023
|
|
Egun hartan bokalak ikasi zituen, a, arbolarena, e, errekarena, i, istripuarena, o, oihanarena, u, urarena, eta beste ezer gutxi
|
etxera
itzuli behar izan zuelako. Liburua marrazkiz apaindua zegoen, baina adibideak handik eta hemendik hartzen zituen, a arrautzari zegokion eta e elefanteari, baina Siscari arrotza gertatutako animalia liburuan arrautzaren neurriko marrazki batean ageri zen, eta Siscak pentsatu zuen elefantea halakoxe sagu sudurluzea izango zela, magalean hartu, eta, letaginekin kontuz ibiliz gero, laztandu ere egin zitekeena.
|
|
Horregatik, finantza arazoak zirela medio Gordon jauna mahastiak saldu beharrean aurkitu zenean, emazteak senarra konbentzitu zuen etxeko gastuetan dirua aurreztearren ni jauregitik kale gorrira botatzeko. Beraz, atzera berriz
|
etxera
itzuli behar izan nuen esku hutsik.
|
|
Sartu zen, bada, eta komandantea mahaiaren atzean eserita topatu zuen; komandanteak zorrotz begiratu zion; Rozinak bizkor adierazi zion Medvodeko andre gazteak deitu zuela bisitaren berri emanez, eta okelarena bota zion berehala; komandanteak ezagutu egin zuen; orduan Rozinak maitaleari baino ñabardura gehiagorekin azaldu zion oraingoan iloba baten bila zetorrela, neskak istripua izan zuela, uretara erori eta ia ito zela, ez zela inongo agentea, ezta hurrik eman ere, ez zioten ezer aurkitu miatu zutenean, ez armarik ez gutunik, ez zuela ihes egin nahiz eta aukera izan hartarako; gezurretan ari zen, noski; etxera eraman behar zuela, moja urtsulatarretan hasi berria zela, Karmela izena hartuko zuela, galde zezala Lublijana n ea Karmela ahizpa itzulia zen komentura, galde zezala Pia Garantiniz, hura baitzen komentuko ama nagusia, han ez bazegoen ospitalean egongo zela, ospitalean egiten baitzuten lan mojek, Zmagaren amak bihotzeko gaitz larria zeukala eta edozein unetan hil zitekeela, neska hura etxera eraman beharra zeukala berehala, alaba Jainkoaren esku utzia zutela gogoaren kontra, eta orain alemanek Jainkoari kendu nahi ziotela, neska hura moja izanik Jainkoaren eskuetan baitzegoen, Lublijanatik ama ikustera abiatzea besterik ez zuela egin, oso gaixo zegoelako, azken igurtzia laster emango ziotela, ea berak ez al zion beldurrik Jainkoaren hatzari, hala mintzo zitzaion ofizial aleman garaiari, eta ofizialak lasai entzuten zion; Rozinak haren aurpegiaren aurrean astintzen zituen igandetan mezatara eramaten zituen otoitz liburua eta arrosarioa, orgaren eserleku azpian ekarriak, Zmagarenak zirela esanez. Rozina hizketan ari zen bitartean komandantea isilik zutitu eta leihora gerturatu zen, bizkarra emanez, aintzira distiratsuari begira; neska non zegoen galdetu zion Rozinak, gauerako
|
etxera
itzuli beharra zeukatela, basoetan lapurrak zebiltzala eta zerbait kentzera irten zitezkeela, nahikoa zoritxar gertatua zitzaiela familian, basoetan zehar joan zutela bi emakumeek. Komandanteak galdetu zion ea gehiago berriz agertuko zen hara; gero, urtsulatarrenera deitu zuen telefonoz, Pia Garantini amak erantzun zion frantses egoki batean Karmela ahizpa ez zegoela monasterioan, eta galdetu ziolarik alemanez ea 14 egun zeramatzan agertu gaberik, baietz besteak, hala zela; ama eriarekin ote zegoen ere galdetu zion, eta ama nagusiak ez zekiela eta adio esanez agurtu zuen.
|