Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2000
‎Bederen bederen, puska on batean ibili ziren hala, Xan apur bat zuntzunduta zihoan. Bazitekeen beti edifizio berean izatea, probableagoa zen behintzat etxez etxe ibiltzea. Azkenik, leihoxka batetik teilatu batera irten eta, handik terraza batera salto egin zuten.
2003
‎Eta Joxantonio Ormazabalek ilusio handiz jaso ditu bere jaioterriko gizon berezi horren ateraldi xelebreak. Horretarako, etxez etxe ibili zen Zegaman, Antonio «Bolas»ek esan zituen gezurren bila, eta baita pila ederra jaso ere. Gero, gezurrak politagoak liratekeela marrazkiekin eta, Jesus Lucasi eskatu zion haiek irudikatzea.
2004
‎hauxe izaten da gehienetan gizonezkoen lana (lan ere egiten baitute noizean behin ijitoek); tratalaritzan ere oso trebeak omen dira. Andrazkoak eta haurrak etxerik etxe ibiltzen dira eskean. Diru gutxi pilakatzen dute, baina jateko hondakin asko.
2006
‎Jose Antonio Tudea taldeko harreman publikoen arduradunaren esanetan, Biblia amorruz aztertzeari ekin zion Russellek; Jehovaren lekukoek, oraindik, Biblia irakurtzen dute arreta handiz, baina eurentzat propio egindako itzulpena darabilte. Etxez etxe ibiltzen dira aldizkariak banatzen, eta kide berri bila.
‎Orakunde eguna izaten da, haurren eguna. Goizean goizetik, etxez etxe ibiltzen dira herriko gaztetxoenak diru eske, trikiti doinuek lagunduta. Eskea amaituta, bazkaria egiten da eta ondoren, oilar jokoaren txanda izaten da.
‎Hiritik hirira ibili behar dutenak, aldi berean, etxetik etxera ere bai. Eta etxetik etxera ibili behar dutenak erbestetik erbestera ibiliko dira, ziurrenik. Naziotik naziora, hiritik hirira, etxetik etxera eta erbestetik erbestera.
‎Banekien lanpetuta zegoela, eta ez nintzen gehiago saiatu. Etxez etxe ibiltzen zen, alemaneko eta frantseseko eskolak ematen aberats izandako hainbat errefuxiaturen seme alabei. Askotan tarte handia egoten zen ikasleen etxe batetik bestera, baina ez baitzioten askorik ordaintzen, nahiago izaten zuen metroko dirua aurreztu, eta oinez egiten zuen ikasle baten etxetik beste batenera bitarteko bidea.
2007
‎Esan behar da bere lana bete zuela animaliak. Itxura beldurgarria zuenez, etxez etxe ibili ohi diren kobratzaile eta saltzaile guztiak uxatzen zituen, baita Jehovako lekuko lekurik gabeak ere.
‎Ez dabiltz auek txantxetan: olabide zale talde bat bildu nai dute, bere Biblia zabal dezan; etxerik etxe ibiltzeko asmoa dute. Arantzazu’ra ere etorri omen zan jesuitaren bat, saltzen lagun zezaioten; baiña, esaten dutenez, etzuen arrera berorik izan.
2008
‎Txikitako gertaera bat hartu dut gomutan. Franco hilzorian zegoen artean, ez ziren egun asko fusilaketak izan zirela eta polizia etxerik etxe zebilen bazter guztiak astintzen. Gurean ere, amak arriskuan jar zezaketen paper guztiak bidu zituen, afixak, txostenak, panfletoak, eta desagerrarazi egin zituen, beste hainbat eta hainbatek bezala.
‎Urtezahar gaua zen Bordelen, eta lagunaren ama agurtzen ari ginen bakoitza gure afarira abiatzeko. Aprobetxatzeko, esan zigun, tabernaren batera joaten baginen (ez genuen egin, etxez etxe ibili gintuztenez, prezioak dauden bezala hemen laster egin dugun eran); erretzea ere debekatu behar zuten tabernetan, eta berak zioenez, poliziak kontrolatuko zuen hori. Ez zuen gaztelaniaz ondoegi hitz egiten eta betaurrekoak sudurraren puntan abiatu zen takoien gainean lasterka hiztegiaren bila erabili nahi zuen espresioaren bila.
2009
‎Ordun neskatok amarrata oten siren, etzen, edo tresna garbitxen, edo etxe garbitxen, edo solora espabere bedar ebaten... Eta etxerik etxe ibiltzen ziran kantetan. Bai.
‎Aipatu ditugun errotez aparte, Lemoizeko Aurteneko errotara, Armintzako Andresen errotara, Birleko Latxaganera eta Butroiko Arbiñe errotara eroan izan dituzte euren arto eta gariak jatabearrek. Badakigu Aurteneko errotako Inazio Bilbao errotari eta bertsolari lemoiztarra etxerik etxe ibiltzen zela Jataben. Bere gurdian hartzen zuen garaua eta ehotuta bueltatzen zuen.
‎Ferietan eta etxerik etxe ibiltzen ziren ganadu tratanteak. Gure lekukoek gurago dituzte harakinak eta beste erosle edo saltzaileak baino, finagoak ei dira.
‎" Lehen lukia atrapau ezkero gero etxerik etxe ibilten ziran erakusten, ezta. Bai, baia ori galdu in san, se koisten daunari eser emon gure esi (k) jente.
‎Gazta nekazaritzaren gaineko atalean deskribatu ditugun jatabearren berezko salmenta herrietako plazetan saltzen zuten. Beste askotan, ostera, etxerik etxe ibiltzen ziren gazta saltzen edo eta dendetara eroaten zituzten dendariek sal zitzaten. Egunero hiru gazta egiten zituzten Goieta, Basordaportu edo Marutxeagako etxeetan.
‎Fernando Aire Xalbador bertsolari adiskideari bezalaxe, sortetxeak eman zizkion izena eta izana ere Uztapideri. Gaztetan etxerik etxe ibili bazen ere morroi, eta 1936ko gerra amaitu ostean Oiartzungo Laguntzarrene baserrira joan bazen ere bizitzera, beti izan zuen akorduan eta estimutan jaiolekua. Bere baserriari eskainitako bertsoa da horren lekuko:
‎–Uholdeak izaten zirenean?, gogoratu du Aiarrak,, txalupa hartu, eta ogia saltzen ibiltzen ginen etxeko bi anaia. Okinari ogiak erosi, eta etxez etxe ibiltzen ginen txaluparekin. Leihoetatik esaten ziguten errekaz bestaldeko etxekoandreek zenbat ogi nahi zuten, eta handik ordaintzen zizkiguten, leihotik?.
‎Bi ume ditut eta ez daukagu ezer jateko. Etxez etxe nabil jan eske?.
‎Beran, Nafarroan eta Haltsun, Lapurdi aldetik, Ostegun Gizen egunez, etxez etxe ibiltzen dira kantuan eta eskean: Xingar, arraultze; bat ezpada, bertze.
2010
‎Eta eskualdean ga­rrantzitsuenak diren egunak astelehen eta astearteko mozorro eta joaldunen joan etorriak izanen dira. Asteazkena lasaixeago joanen da eta denak elkarrekin bazkaldu ondotik etxez etxe ibiliko dira. Kontuen egunaOtsailaren 6an, larunbata, Iturenen kontuen eguna izanen da, inauterietako azken eguna, hain zuzen.
‎Ume batek berehala ikusi eta ikasiko du hori egia da eta hori faltsua da bezalako baieztapenak garrantzitsuak direla, eta eginkizun bat dutela gure bizitzan. Ume batek Olentzero etxez etxe dabilen edo ez jakin nahi badu, zer egin du. Aukeran, Gabon Gaua zelatan egongo da, ea Olentzero agertzen den edo ez.
‎Aukeran, Gabon Gaua zelatan egongo da, ea Olentzero agertzen den edo ez. Eta Olentzero etxez etxe dabilela egiazkoa izango da, Olentzero etxez etxe baldin badabil. Oro har, zerbaiten egia aztertu nahi dugunean, zerbait horrek erakutsiko digu ikerketaren bidea.
2011
‎Segur gara kantuak garai hartakoak direla. Etxez etxe ibili zen koadernoa, Senperen, eta hala idatzi zituzten kantuak. Gero arras desagertu zen, eta aritu gara ezker eskuin bila eta bila, eta, azkenean, aurkitu dugu koadernoa, Euskaltzaindiaren Piarres Lafitteren funtsean.
‎Gero arras desagertu zen, eta aritu gara ezker eskuin bila eta bila, eta, azkenean, aurkitu dugu koadernoa, Euskaltzaindiaren Piarres Lafitteren funtsean. Arribillaga familiari itzuli diote kaiera, eta horrela ukan dugu berriz.Urte haietan Senpere herri kantuzalea izan zen seinale da koaderno hori etxez etxe ibili izana. Bai. Gure haurtzaroan asko entzuten genituen aitonak kantuan.
‎oraingo lako segururik ez egoan legez, auzo bakotxean edo batzuetan ganaduermandadeak egoten ziran. Maiordomoa eta listerua ziran haren ardurea eukiten ebenak eta etxerik etxe ibilten ziran ganadua tasetan, ganadu horreen jaubeak zenbat pagan eban erabagiteko. Maiordomoak urtean urtean aldatzen ziran zotzetara eginez.
‎Andramariak be handiro ospatzen ziran: mezea kantetan kanpoko kantoreak etorten ziran eta haren ostean tanbolinteruak etxerik etxe ibilten ziran musikea joten. Saritzat koparen bat edo galletak opatzen jakezan, eta bolanderak be botaten ziran egun osoan zehar.
‎Gure barriemoileen gazte sasoian erropa gitxi zan, baina asko irauten eben. Erropea txiki lotu, urratu edo apurtzen zanean, jostunari abisua emon, joskileok etxerik etxe ibilten ziran orduan, eta konpondu egiten ziran, joskurak josita, barrenak luzatuta, adabarriak ipinita eta holan. Erropea erosi be, jostunai egiten jaken gehienetan, eta neskatila gazteak josten ikasten be euren etxeetara joaten ziran ia beti.
‎Gure lekukoen gazte denporan" ordea" galtzeko zorian egoan, eta haren lekuan" alogerean", aloborien, behar egiten eben baserrietako neska mutilek; hau da, jornal truke; sarri jaten be emoten eutseen, gainera. Uzta batzeko sasoian, edo baserrietan behar gogorrak egin beharra egoanean, etxerik etxe ibilten ziran gazteak alogerean. " Ordea" tik" alogera" rako aldaketa errazoi bategaitik izan zan batez be:
‎Paragueruek etxerik etxe ibilten ziran, euritakoak saltzen eta konpontzen. Guztiak ziran erdaldunak, baina ez jatorri zehatz batekoak, zorroztaileak galiziarrak ziran legetxe.
‎Kinkailariak, kinkailleruek etxerik etxe ibilten ziran maleta handi bat hartuta, oihalak eta egindako erropak saltzen: gizonentzako praka, alkondara edo galtzon tziloak, umeentzako jugoiek edo barruko kamisetak, amantalak, hariak...
‎Baserritarrek herriko abadeari eskatzen eutsien lehenago, euren soloak bedeinkatu eizan. Eta abadea etxerik etxe ibilten ei zan maiatzetik aurrera, aldi berean gazteei Pazkoetako konfesino txartela eskatzen eutsiela. Gerora eleizpean erritu baten bidez bedeinkatzen ebazan lurrak, gatxetatik babesteko eta emonkorrak izan eitezan.
‎Etxe guztietan txarri bat edo bi hazten ziran urtero. Txarridunak, zerderuek, etxerik etxe ibilten ziran txarrikumeak saltzen. Hogeta bost bat txarrikume eurekin eroiezala agertzen ziran baserrietan.
‎Batzuk galtzerdidxek imiñi buruen, esetu es itxeko, da begien formie ta iñ, ta alan. Eta etxerik etxe ibilten ziran. Bai.
‎Bai, ididxek. Karreteruak etxerik etxe ibilten ziran alogerean. Bai, basuen bierra espadekie, etzerik etze.
‎Etxetik kanporako erropa barriak egiten eta lehengoak konpontzen ateraten eben euren lansaria. Etxerik etxe ibilten ziran sarri eta ugazabandreek beharrean laguntzen eutseen. Halakoetan, erropak egin eta konpontzeaz ganera, ganerako andrei be irakatsi egiten eutseen.
‎Beste batzuetan jostunaren etxera joaten ziran bezeroak, jostuna etxerik etxe ibili barik. Lekuko baten ama jostun ezaguna izan zan; faldoiak eta ardi lanazko jertseak egiten ebazan.
‎Es, kiputze etorte (n) san. Etxerik etxe ibilten zan. Bai.
‎Kaskaroten dantzak ere mutikoenak dira. Horregatik, sorkuntza bat bultzatu nahiko nuke, neskak ere atera daitezen inaute garaian, etxez etxe ibiltzeko. Sorkuntza horren transmisioa nesken gain litzateke, mutikoen hein berean.
‎Patrizia Labat, erizaina da. Baionako Hospitale Publikoaren mende dagoen Santé Service taldeko kidea da. Etxez etxe ibiltzen da gaixotasun larriak dituzten eriei laguntzen. Bizitzako azken fasea etxean egitea erabaki duten gaixoak dira erietxean egon gabe.Beren inguruan dira eriak, hobe, eta askotan pixua egiten da hauek zaintzea familientzat; guk eriari eta familiari laguntzen diogu.
‎Maparen laguntzarekin poliziak taldetan antolatu, eta lana banatu zuten haien artean: egunsentiarekin horietako batzuk inguruak arakatzen hasiko ziren, ea hilketaren tokia topatzen zuten; beste batzuk, berriz, etxez etxe ibiliko ziren, zerbait susmagarria ikusitako lekukoren bat aurkitzeko.
‎Soldaduek ez zegoela eurei aurre egingo zienik ikusi zutenean, etxerik etxe ibili ziren, barruan zeudenak hiltzen eta bertan aurkitzen zituzten gauzak harrapatzen edo, besterik gabe, apurtzen eta hondatzen. Txakurren ulu eta zaunkak ere nahinon entzuten ziren.
‎Jainkoren batek babestuta, gu zigortzeko zetozela pentsatu zitean gure arbasoek eta, haien haserrea baretze aldera, opariak egiten eta, belauniko jarrita, haiek gurtzen hasi zituan. Urrea eta zilarra eskaini zizkietean eta, bitxi pila haiek ikusita, etorri berrien grina piztu, eta herririk herri eta etxerik etxe ibiltzen hasi zituan, urre eta zilar gehiagoren bila. Aurkitzen zutena hartu eta, ezer aurkitu ezean, etxeak erretzen, tenpluak desegiten, gure idoloak apurtzen, herriak hondatzen eta bertako bizilagunak hiltzen asetzen zitean euren haserrea.
2012
‎Maiatza, eta horren ondoren udako sasoia, gazteek gehien bizi izaten duten garaia da, dantzarako eta ondo pasatzeko gogo biziz. Mutil gazteek mayoaren inguruan, eta neska gazteek maia jantzita, etxerik etxe ibiltzen ziren dantzan eta dibertitzen. Gaztelaniazko majo eta maja hitzak hortik omen datoz.
‎Maiabesta, Erregiñetan, maiatzeko erregiña, Erregiña ta saratsak. Maiatz loratuko igandeetan, hamar hamabi urteko neskak zuriz jantzita eta lore koroak buruan jarrita, kalerik kale eta etxerik etxe ibiltzen ziren dantzan eta borondatea eskatzen. Kantuan ere egiten zuten, beste sasoi batzuetako eske koplen antzera, eta etxekoandreei kantatutakoak, alargunei, neska mutil gazteei, apaiz eta agintariei, eskuzabal eta zekenei:
‎Etxean aharkelea edo makerea eukitea ez da ohikoa izan hemengo baserrietan; halanda ze txarrikumeak ferian edo etxerik etxe ibilten ziran txarridun saltzaileei erosten jakezan; San Antontxu inguruan jeneralean. Kumetan erosi eta norberak etxean hazi; ozaleagaz (berdurak, erremolatxak eta kalabazak ondo egosita eta urunagaz nahastauta) haziriko txarri arra, eta kapautakoa, hilten zan gehienetan.
‎Buztarrigina etxerik etxe ibilten zan. Berak ekarten eban buztarria egiteko egurra, pagoa jeneralean.
‎errementariak, kinkailleruak, paragueruak, barberuak, joskileak eskuko makinea aldean eroiela ibilten ziran, ezti saltzaileak (mieleruak), trigeruak eta baheak saltzen ebezanak... Honeek danak etxerik etxe ibilten ziran euren jeneroak saltzen edo euren zerbitzuak opesten.
‎Orduan neberarik eta ez egoanez, zapatuan erosiriko jeneroa astelehenerako galdu edo zimeldu egiten ei zan; horregaitik eskatu eben plazea barikura aurreratzea, holan eurek barikuan erositakoa zapatuz saldu ahal izateko; horretara ez egoan ezer galtzeko arriskurik. Erregaterak astean zehar bere etorten ziran eta etxerik etxe ibilten ziran garia eta uruna erosten.
‎Ñabardura garrantzitsu bat egin behar zaio, dena den, orain arte esandakoari: Atez ateko sistema aipatzen dutenean, herritarrak ez dira ari benetako sistemaz (udal langileak etxez etxe ibiltzen dira, eta egun bakoitzari dagokion hondakin mota biltzen dute), tamaina handiko hondakinak biltzen dituen zerbitzuaz baizik.
‎Maskak. Ihauteri asteharte gaüaz, larrüz mozorrotü potiko gazteak etxez etxe badabiltza, lükainka, odolerxe eta beste eske, gero alkarreki besta baten egiteko. Jauntsi beltzak dütüe, txintxak gerrian eta zankoetan, erri eginarazten düe eta dantza jauzi okerrak emaiten dütüe.
‎Bazkaldu ondotik kontuak egiten dira eta ondotik joa­reak jarri eta Aurtitz eta Iturendarrei azken bisita egiten zaie ilunabarrean. Aurtiztar eta iturendarrak asteazkenean bazkaria eta arratsaldean etxez etxe ibiliko dira joare eta trikitilariekin. Ondotik afariak izanen dira elkarteetan.
2013
‎Lehen laguntzaileak Biarnoko euskaldunak izan ziren, noski. Etxez etxe ibili nintzen galdezka eta anitzek beren etxeko atea zabaldu zidaten eta hori zinez eskertzen dut. Leo Lucuix eskiulatarraren laguntza paregabea azpimarratu nahi nuke.
‎Inauterietan eske errondak egiten dira, sarritan ezaugarri edo pertsonaiaren bat tartean dela. Taldeek desfileak egiten dituzte, eta etxerik etxe ibiltzen dira; herriko kaleetan bestela. Kantuak eta dantzak leku handia hartzen dute dibertitzeko modu edo eran.
‎Laprrrdin kaskarotak eta Zanpantzar nabarmendu behar dira inauteriekin lotuta. Kaskarotak dantzariak dira, eta etxez etxe ibiltzen dira, goizean hasita, jan edan eske, etxeetan barruraino sartuta.
‎Kantuan etxerik etxe ibiltzea ohikoa izan da gure herrietan, Ipar zein Hegoaldean, sarritan tartean bertsolaria dela. Era honetako kopla nagusi batzuk abesten dira halakoetan:
‎Inauterietan eske errondak egiten dira, sarritan ezaugarri edo pertsonaiaren bat tartean dala. Taldeek desfileak egiten dabez eta etxerik etxe ibilten dira, edo herriko kaleetatik atxina, osterantzean. Kantuek eta dantzek leku handia hartzen dabe dibertitzeko modu edo eran.
‎Baina dotore! Ha eguna jai hartu, gero arratsaldean jantzi, eta etxerik etxe ibilten ginan. Gero dirua emoten zeuskuen.
‎Medikua beti ezagutu dabe herrian gure lekukoek. Beragana joaten ziran, baina bera be etxerik etxe ibilten zan oinez; Ereñora astoz be joaten zala esan deuskue. Izan be, gaixotasun larriak eukiezanean baino ez ziran ospitalera joaten.
‎Idiak edo behiak aldatzen ziran bakotxean buztarri barria egin behar izaten zan, neurrira eginda egoalako. Horretarako etxerik etxe ibilten ziran buztarriginak egozan: Arratiko Buztarri kasurako.
‎Atzerriko hedabideekin harremanetan paratu diren herritarrek adierazi dutenez, eraso horren ondoren hainbat tiroketa gertatu ziren hiriaren erdialdean. Maliko militarrak etxez etxe ibili ziren atzo susmagarrien bila, eta supermerkatu bat ere hustu zuten, atentatu baten mehatxua zegoelakoan. Hollanderen ustez, baina, orain talde islamista bakar batek ere ez du «erasoaldi bat» abiarazteko gaitasuna.
‎Eta norbait kutxa lapurtzen saiatu ei zen! Polizia etxez etxe ibili da, diruaren bila. Bi urte arteko kartzela zigorra jaso dezaketela esan diete herritarrei.
‎itxes itxe. Uribetxeberriak esan duenez, tradizio hori berpizteko asmoa dute. Asteartean, etxez etxe ibiliko dira kantuan eta eskean, akordeoiaren doinuek lagundurik. Zinegotziak azaldu duenez, kantuan eta eskean ibiltzeko ohitura zabaldua zen herrian, neguko bestetan batik bat.
‎Bego alabaren ustez, baina, urte batzuk lehenago azaleratu zitzaion kontzientzia abertzalea. «Ni 1962an jaio nintzen, eta Algortako ikastolan sartu ninduten, etxez etxe ibili eta hura nola bukatuko zen inork ez zekiela; beraz, borroka hartan sartzeko, zerbait bazegoen hor barruan ordurako».
‎Lanbidez, hasieran, okina izan zen, eta gero arropak saltzen aritu zen Baionako Pilori plazan zen Maison Roger-entzat. Horretarako etxez etxe ibiltzen zen. Ondotik, bere kontura ezarri zen gauza bera egiten.
‎Karroa hartuta, etxez etxe ibiltzen ziren arraina banatzen.
‎Etsi etsian, lana azkar egin eta itzulbidean jartzea pentsatu zuen. Baina, hartan, emakumeak ordu erdi bat eskatu zion, eta hartu autoa eta etxerik etxe ibili zen ziztu batean, jendeari deika. Denbora haren buruan, aretoa beteta zegoen, bihotz guztiak berotuta andre adinduak egindako propaganda lanarekin.
‎Nire bidean jarraitu, eta agintari itxurako jentil batzuk zaldiz aurreratu eta etxez etxe zebiltzala ikusi nuen. Hartan, urmael batera iritsi, eta ezin izan nuen gurutzatu.
‎Salako armairu apalategian Larousse entziklopedia genuen, amak etxez etxe ibiltzen diren saltzaile horietako bati erosia. Zazpigarren liburu potoloa hartu nuen, Martí Ozu.
2014
‎Ortziral eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriakOrtziralean eguna bordaz borda pasako dute gazteek eta eskolako neska mutikoak, beraien aldetik, mozorrotu eginen dira. Larunbatean, berriz, herrian barna etxez etxe ibiliko dira gazteak. Gainera, garai batean egiten zen bezala, afal aitzinetik dantzaldia izanen da Irune Etxeberria eta Jaione Eilzagoienekin Elizako gorapean.
‎Larunbatean, berriz, goizean 09:30ean gelditu eta herrian barna etxez etxe ibiliko dira gazteak. Aurten, garai batean egiten zen bezala, dantzaldia izanen da elizako gorapean 20:00etan.
Etxez etxe ibili eta Itzubaltzeta/ Romoko elizako sotora joan ondoren, 1968an Gobela kalean txalet bat alokatu zuten eta, gainera, urte horretan legeztatua izatea lortu zuten, Gobela ikastola izenarekin. “Presio handia jasaten genuen, baina beste alde batetik, gurasoen eta herriaren laguntza handia izan genuen.
‎Bidea zer den jakiteko adibidez. Zer den ibiltari izatea, etxez etxe ibiltzea zaldi zikitatzera, kilometroak direlarik etxeen artean. Egun guziz ardietara joatea zer zen autorik ez zelarik.
‎Amikuzen behintzat lan berezi batzuei lotua da, zumearen lantzeak ibiltari egiten zaitu, ez bazara zumedoiaren jabe, kasu hau arraroa zelarik Aturriko hegietatik urrun. Baina holako lan ttipiak anitz ziren, ez Euskal Herrian bakarrik, Genevoix irakurtzea aski da eta Sologne n gaindi ikusten ditugu etxez etxe dabiltzan jornalero horiek lan zikin edo berezituen egiteko. Mando moxte, xikitatze, sator edo azeri hiltzaile.
‎Zuberoan diren jantzi berak dira, buztanez josten da palto luzea bolumen beltz baten egiteko, mamu edo marmutz handi baten itxuraren emateko, basari kentzen ahal zaizkion puska guziak on dira edozein axeri edo zinatria buztan, sator edo ez delarik, aker edo ahuntz. Antonena, Anton arotza da, ferratzailea, Zuberoan gorriekin sartzen da, lantegia plazan duen gizona baita, baina burdin oletako langileak eta etxez etxe zebiltzanak ere baziren. Zirtzilak, beraz.
‎Lehenago ere batzuetan. Etxez etxe zebilen populazio bat ere bazen. Izen goitia baizik ez du hau baina dudarik ez da ez dela giristinoa.
‎Etxe guzietarik norbait behar zen, irri egiten zen, dantza ere. Behar zen beztitu eta maskatu (edo ihauteriekin nahasten ote dut, etxez etxe zebiltzalarik xingar eske?). Kalapita zerbait zitekeen, batzuk toberen kontra aurkitzen baitziren..
‎San Emeterio, San Juan eta San Pedro. Pakita etxez etxe ibiltzen zen emakumeak orrazten eta bere etxe txikian, sukaldearen ondoan, ile apaindegi bat zuen, permanentea egiteko tresna elektrikoa eta guzti. Gela hura, lan orduetatik kanpo, Felisin izenaz ezagutzen genuen semearen logela bilakatzen zen.
‎Beren propaganda egiten dutela? Bai eta Jehovaren Lekukoek eta Mormontek ere bai, etxez etxe baitabiltza. Norbait oldartzen ote da hauen kontra?
‎Apaiza etorri eta, Dibik erabaki zuen zorte gaixtoa botatzeko zeuzkaten tramankulu guziak erre behar zirela, katoliko egin nahi zutelako nahiaren berme. Etxez etxe ibili zen hertzain zenbaitekin. Amwen guziak eman zizkioten:
2015
‎Uztaritzen, Ezpeletan eta Itsasun arras famatuak dira. Azken bi horietan funtsean, etxez etxe ibiltzearena atxiki dute. Herriak gotor badira ere, eginahalak eginen dituzte zirtzilek aterik jo gabe ez uzteko.
‎Haginak ateraten ebazan bat etorten zan Bilbotik eta etxerik etxe ibilten zan. Haginetako mina kentzeko, zeozer
‎Arrain saltzaileak, kinkilleruak eta karbonerua be etxerik etxe ibilten ziran euren jeneroa saltzen. Kinkilleruek kaxea eroaten eben lepoan; tapea zabaltzen jakon eta ranza Jauregibeitia zan.
‎Istorio honetako protagonista argazkilari koitadu xamar bat da; edo, zehatzago esateko, haur argazkiak egiten dituen argazkilaria. Estudioan lan handirik ez dagoenean, etxez etxe ibili beharra dauka bezero bila, soldata duin bat osatuko badu.
‎Alferrik, ordea, lizarratarrek kanpokoen laguntzaz lortu zuten azkenean barruratzea, eta ezpataren agindura dena txikitu, erraustu eta suntsitu zuten. Gertakizun itzal eta lazgarri haietan kristau haiek kalez kale, etxez etxe ibili ziren, ezertxo errespetatzen ez zutela; gizon, emakume eta umeei ere lepoa egin zieten, guztiak akabatuz, ehunka hil utzirik, kaleak odolez gorri gorri eta hiri osoa goibeltasun ilunean. Kristauen jokaera hura okaztagarria suertatu zen.
‎Hortarik, kanpaina bat egin genuen lehen aldikotz, Garazi eta Baigorriko eskualdean; herritarrek zuten pagatu antena berria. Geroztik urte guziz, Baxenabarre osoan egiten dugu kanpaina bat, herriz herri eta etxez etxe ibiliz. Herritarrentzat, jakinez irratia sortu zela, abertzaleen nahikariarekin, herrikoia da.
‎Generoa zehazten ez den gaietan normalean bertsolariak beretik abesten du. Adibidez, Maialenek emakumearen paperetik kantatu zuen tratu txarrak jasaten dituenaren eta etxerik etxe dabilen adinekoaren gaiak jarritakoan. Horrek zalantza bat jartzen du mahai gainean:
‎Halaber, genero ikuspuntutik bertsolaritzan egindako hausnarketek erakutsi bezala, emakumezko pertsonaiak problematizatuta eraikitzen direla esan dugu, eta, ondorioz, biktimismotik, haserretik eta aldarrikapenetik jardutera behartuta daudela. Kasu honetan ere bertsolariek horretarako joera izan zuten, hara hor hamasei urterekin haurdun geratutako neskaren, tratu txarrak jasaten dituen emakumearen edo etxez etxe dabilen adinekoaren adibideak. Halere, gai tragikoen nagusitasuna kontuan izanda, ez da gehiegi nabarmentzen generoen arteko aldea, biak ala biak ikuspegi ezkor horretatik eraikitzen baitira.
‎Garai haietan mota askotako fraideak etxez etxe ibiltzen ziren bokazio bila. Ume lapurretan esaten nuen nik.
‎" Aitak bezala bukatu behar duk". Aitak elbarri amaitu zuen, zangoak mugitu ezinik, arrantzalea baitzen eta porturen batean harrapatu zuen gaitza; semea, berriz, etxez etxe dabil saltzaile, aita portuz portu zebilen bezalaxe, emakumeak bakarrik dauden etxeetako txirrina jotzen du, eta, Mikel Hernandez Abaituaren interpretazioaren arabera, ama beldur da semeak ez ote duen aitak bezala bukatuko, andre horietako batek eritasun paralizatzaileren bat kutsatu eta hilik.
‎" Ixtorio mixtorio pollitak". Aitzineko urtetan ikasle batzuk eginiko ixtorio bilketa lana da, mañetofona eskutan etxez etxe ibilirik, berenetan eta auzokoetan, beren aitameri, aitatxi amatxieri edo bertze jende batzuri galdeginez ezagutzen zituzten ixtorioak konda ditzaten. Baionako Cassin eta Marracq, Angeluko Endarra, Miarritzeko Malraux, Kanboko Errobi, Hazparneko Elhuyar, Mauleko Argia eta Donibane Garaziko Zitadela ikastetxeetako ikasleen lana, beraz, beren erakasleek lauzkaturik (Miren Amestoy, Anton Bilbao, Viviane Corbineau, Jeanine Dupuy, Marie Claire Larramendy, Christine Lespade, Etiennette Etcheto).
‎Ekainaren 26tik 29ra ditugu aurtengo herriko pestak. Karia hortara, urte guziz egiten duten bezala, lehenago etxez etxe ibiltzen dira, herritarren laguntza galdez. Joan den asteburuan hasirik, etxez etxe ibiltzen segituko dute ondoko egunetan eta asteburuetan.
‎Karia hortara, urte guziz egiten duten bezala, lehenago etxez etxe ibiltzen dira, herritarren laguntza galdez. Joan den asteburuan hasirik, etxez etxe ibiltzen segituko dute ondoko egunetan eta asteburuetan. Ongi etorri onaren egitea galdatua zauku, zeren eta aurten ere programa eder bat xutik ezarri baitute, hala nola ortzirale arratsarekin KORRONTZI dantza ikusgarria, igande arratsaldean kantaldia Mikel Urdangarin eta Canta U Populu Corsu talde mitikoarekin.
‎Xehetasunak berantago emanen ditugu, baina orain beretik oroit egun horietaz. Etxez etxe ibiltzeari doakionez, aurtengo berritasuna da lehen aldikotz
2016
‎Sozietatea erabat aldatu zen, abiadura sartu zitzaion tren sareak hedatzearekin. Saltzaileak merkatuetan eta herrietan etxez etxe ibiltzen ziren modaren araberako oihalak aurkeztuz. Lana utzi zen eta kiloak, eta ehungailuak museotara eraman ziren.
‎Joseba Urrestiren egoera ezin hobea zen Comète sarean laguntzeko. Apaiza izanik, alemanek emandako baimen berezi bat baliatuz, etxerik etxe ibiltzen zen gaixoak eta ezinduak eta hilurrenak bisitatzen. Bizikleta gainean kilometroak egiten zituen auzoz auzo.
‎Hallowen: iluntxearekin haur tropela bat gure kartieraren zeharkatzen, etxez etxe ibili da, jantzi ilun batzuekin mozorrotuak, sorgin, Drakula, Scream, otso aurpegi, hilobietarik ateratu mamu eta bertze. Auzoak beldurrarazi nahizik bainan omore onean eta haurrak pozik bonbonak ukaitearekin.
‎Otsailaren 5ean, ortziralez (10:00) Lur Berri gelan memoriari buruzko mintzaldia profesional batek animatua. 6an, larunbat guzian gazteria mozorroturik etxez etxe ibiliko da, Elbarrun, Istilarte, Lehenbizkai auzoetan. Biharamunean, igande goizean (11:30), haurrek eta gazteriak desfilatuko dute karriketan, dantzak, Sarako kantarien sorpresa eta Zanpantzarren auzia.
‎Donibane Lohizunen, jaz berpiztu zen ohidura herrikoi eder bat! Bere 80 urteak betetzeko urtean, Begiraleak elkarteak berriz bultzatu zuen Santa Ageda, etxez etxe ibiliz kantu eta kantu... Bertsu asko ere entzun araziz hasian hasi.
‎Aurtengo Ihauteriak bi larunbatez iraganen dira: otsailaren 27an gazteak etxez etxe ibiliz, musika, dantza eta kantuak emanez auzo batzuen itzulia eginen dute. Merezi eta pentsatzea den bezala ongi etorria izanen dutela Azkaindarren ganik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia