Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2004
‎Kaletar haiek, halere, eta esan dugunez, behereko sozial mailakoak ziren. Ganivet ek ederki esan zuen etxe dotoreetan sueziera entzuten zela, eta ganbaretan suomiera; baina dinamika guzia eta etorkizuna ganbaretakoek zituztela.
2005
‎Hostoak galdu barik dirauten zuhaitzek ez dute babesik eskaintzen, eta turrustaka isurtzen dituzte tanta potoloak ibiltari bakanen aterkien gainera. Nekez atera dezake inork adorerik begiak altxatu eta inguratzen duten etxe dotoreen edertasunari erreparatzeko, ez haietariko batzuk errematatzen dituzten kupula klasikoei. Nahikoa lan, ibai bihurtutako errepidea burdiek aurretik eroan barik azkar zeharkatzen eta telefonoz hartutako atari zenbakia topatzen.
2006
‎–Ontziola ere sutan jarri zuten –esan zigun– Hondoa ikusi dute txalupa hoberenek, eta su garrek irentsi dituzte etxerik dotoreenak. Erdigunetik urrunago zegoelako edo, gurea libratu egin da.
2009
‎Garai batean hondartzaren lerro guztia betetzen zuten udatiar aberatsen jauregitxoetako beste bat izana, harrizko etxe dotorea zen udal liburutegia, Sanz Enea. Joan zen mendeko turismo elitista haren beste hondakin bat, markes eta gotzainek beraien behatz puntak Zarautzen bustitzen zituztenekoa.
2013
‎Izen bereko gazteluan bukatzen zen, Austriako Massimiliano eta Carlotta enperadoreek eskatuta eraikia eta Austria Hungariako errege familiak oporrak igarotzen zituen egoitzan. Bide hartako bizitza bakarreko etxe dotore horietako batean bizi zen Kristian. 80 hamarkadako punk garaiak ahaztu eta trajea pajaritarekin janzten zuen orain anaiak lanera joateko.
‎Ura eriaren ahotik betiere urrun, Agerrek kontatu dio nola ezagutu zuen angulemarra, Saint Denisko etxe dotorean.
‎Ortotsen gisa deiadarka ari zenak mantso hartu zuen apezarekin joateko gonbita. Handik labur, Saint Denisko etxe dotoreko gibelaldeko atea ari zen jotzen Agerre, rue du Pélican go jendea bere ohiko tratuetan utzita. Etxeko andreak aitzineko aldian baino beroago egin zion begitarte.
‎Gogora ekarri ahalean oroitu da Agerre erran bera erabili zuela Ravaillac delako harekin, Saint Denis karrikako etxe dotore hartan, haren burua beratzeko. San Krisostomorena ez ezik, Jonas profetarena ere bai:
‎Heian barna pasatu beharra zegoen barnera sartzeko. Bezperan, errentaren aitzinapena ordaindua nion idazkari bati, Bautista Cruzat delako baten etxe dotorean. Gilenek egin zidan ararteko lana, gizona ez baitzen nire hizkuntzan moldatzen.
‎Ahmeten etxe dotorea presidentearen erresidentziatik oso gertu zegoen, enbaxadaz eta egundoko beste eraikin batzuez inguratuta. Kartagoko hondakinetatik hurbil, beraz:
‎Horren ordez, bera ere inguruari begira geratu zen: han itsasoa zegoen; urrunago, etxe dotore batzuk; eta hondakinetan bertan, metro gutxi batzuetara, bere ama eta Gassen, zutabe batzuen artean kuxkuxean. Amak Gasseni zerbait azaltzen zion, eta gizonak baietz esaten zuen buruarekin, oso kontzentratuta.
2014
‎Hala, jardinean bi palmondo zeuzkan etxe dotore batean sartu zuten kontsula. Logelan telebista ipini zioten, eta frantses eta espainol egunkariak eraman.
‎Nik gogoko dut izendapen hori, zinez maite dudalako askatasuna. Etorbide horretako bi aldeetan eraikin eta etxe dotoreak daude. Eraikuntza modernistak klasizismo garaiko etxeekin batera, eta uztarketa benetan elegantea da.
‎Ikuspegi aparta ageri zen gain hartatik. Bistara azaltzen zen lurralde eremu hartan etxe dotoreak eta eliz dorreko kupula sabel-handiak nabarmentzen ziren aurrena; harago, ibaiaren jirabira ugariak, eta, eszenaren atzealdean, lanbro beroaz bustitako oihanak. Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia.
2015
‎Matxin Labaien gizon xahartu, begi urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan, baina artistei eman ohi zaien xelebrekeriarako lizentzia horrekin toleratua. Bere gurasoekin bizi zen Tolosan, San Frantzisko pasealekuan, tren geltokitik atera eta bertan dagoen etxe dotore, antigualeko, huntzez estalitako batean. Gela zahar batean sartzen gintuen Matxinek, pareta guztiak bere koadroz beterik zeudela, eta bere pedagogia bakarra koadro haiek imitaraztea zen.
‎Errepidetxo horretatik aurrera jarraituz, taberna eta ezkerretara gelditzen ziren; eskuinera, berriz, harresi altu samar bat zegoen eta honen atzean etxe dotore bat ikusten edo erdi sumatzen zen.
‎Planteamendua sinplea da: hileta zerbitzuak eskaintzen dituen Fisher sendiko aita hil delarik, negozioa aurrera eramateko semea eta alarguna aski ez eta, familiaren negozioarekiko desatxikimendu handia zuen anaiak lanera itzuli du beila leku eta hileta etxe ere baden familia etxe dotorera. Kapitulu orok dute egitura berbera:
‎Hain handia zen etxea, non Musika Plazatik beste alderaino luzatzen baitzen, Santa Marina kaleraino. Lorategi zabala zuen eta etxea dotorea zen oso. Dotoreetan dotoreena, ordea, pendulu erlojua zen.
‎Duplexa zegoeneko eraikina XX. mende hasierako etxe dotorea zen, hiriaren zabaltze garaikoa, eta goiko bi solairuek, Gortariren etxebizitza osatzen zutenek alegia, bazituzten hainbat elementu arkitektoniko errespetatu beharrekoak, hala nola sabai garaiak, horma osoko leihate arkudunak, eta haritz eta pago zurez eginiko eskailera monumentala, zertxobait desproportzionatua akaso baina barne espazioaren osotasunari halako ukitu dotorea ematen ziona.... Ornamentazio aldetik ere aparta zen etxebizitza, bikaina:
‎Ama ez zen aberatsa baina kostaldeko etxe dotore polit batean bizi zen maizter. Egia da eraikinak konponketa askoren beharra zuela, zurezko galerian eta teilatuko txapituletan batez ere, baina, bestalde, handi samarra zen eta alokairu txikikoa.
‎Baina aberatsak badaude, dagoeneko, berdintasuna bilatu duen herrialde sozialistan: autoak, dibisak, etxe dotoreak dituztenak. Hori ez al da Iraultzaren porrota?
2016
‎Bakarrik egotean urratsa azkartu zuen, eta bat batean, lorategi eta guzti zuen etxe dotore bat egon zenaren parean, zerbait ikusi zuen errepide erdian, koloretsua zen zerbait. Alboetara begiratu, eta ez zegoen inor, autorik ere ez.
‎Hortik aurrera dena joan zen oso azkar. Etxe dotorea izandakoaren sarreran, zuhaitzen artean ezkutaturik egon behar zuen auto zaratatsua martxan jarri, eta zuzenean Donuten gainera abaildu zen. Erdi ezkutaturik izan arren, oso hurbil zegoen eta Donutek ez zuen saihesteko aukera askorik izan.
‎Bisigu aurpegia dauka, momentu batetik bestera begi berde saltariak zuloetatik aterako zaizkiola ematen du. Behin komentatu zuen egunen batean arkitektoa izan nahiko lukeela, etxe dotoreak diseinatzeko. Hala gertatzen bada, espero dezagun etxe guztiak bi ate eta bi leihorekin ez eraikitzea!
‎Eugeniaren etxe dotoreari eutsi zioten Epalza Alargunaren kalean, nahiz eta hara gauez baino ez ziren hurbildu bizpahiru alditan, zenbait jantzi eta tresna hartzera. Beti gauza gutxi.
2017
‎–Zuek, berriz, etxe dotore askoa daukazue.
2018
‎Hari begiratzea aski zen konturatzeko ez zela jaun bat. Bazuen etxe dotore bat, eta traje bikainak ibiltzen zituen, baina aise antzematen zitzaion. Eta hala konturatu ginen, berandu gabe.
‎Perrin jaunak gurasoena izandako etxe dotore bat zuen Passyn, eraikitzen ari ziren Trocaderotik gertu eta Tour Eiffeletik ez urruti. Zerbait hoberik aurkitu arte bere etxean ostatu hartzeko aukera eskaini zidan, baina seigarren solairuan neskameentzako zituen geletako bat erakutsi zidan orduko ni han zoriontsu izango nintzela erantzun nion, txikia baina bipila baitzen, oso txukuna.
2019
‎ahalegin betean aritu arren, kutxa nekez lortzen dute metro doi bat altxatzea. Joanek, gainera, esku guriak ditu, bulego zulo eta etxe dotoreetako errazkerian jarduteko askoz ere aproposagoak, lan gogorretarako baino. Eta orain, eskuak ahalegin latzaren ondorioz guztiz sorminduta dauzkan honetan, hortzak grinaz estutzeak ez du galarazten soka eskutik behera indarrez irristatzea, ahurra alderik alde errez.
‎BI neska etxe dotorearen aurreko lorategian, mahai txiki baten jiran, aurrez aurre eserita daude. Isiltasunak uzten duen zirrikitu ñimiñoa, haize leun batek mugitutako hostoen firfirak eta kilkerren hots temosoak apenas betetzen duten.
‎PAULINEK, etxe dotorearen lorategiko lasaitasunetik, gogoko du Albertok gerran bizitutakoei buruz esandakoa gogoratzea; zeren eta, hitz eta keinu bakoitzaren atzetik, hura, gizona, artista, begiztatzen baitu, ikara ere ematen dion zehaztasunez begiztatu ere?
2021
‎Mundakako historian barrena sartu izan ohi da sarritan. Euskal hirigune guztietan bezalaxe, Mundakan ere bereizten ziren, batetik, portu aldekoak, arrantzale soilak eta herritar xumeak zirenak, eguneroko borrokan aritzen zirenak bizimodua aurreratzeko, eta bestetik goiko kalekoak, kale nagusikoak, miradore ederrez hornituriko etxe dotoreetan bizi zirenak, enbarkazio merkanteetan nahiz bestelako lanbide emankorretan ari zirenak. Kristalezko miradoredun etxe hauek Larrinagaren Liverpooleko itsasontzi konpainian lanean ibiltzen zirenek eraikitzen zituzten, eta egoera ekonomiko sendo eta oparoaren adierazle ziren.
‎Halaxe, 1929ko udarako amaituta zegoen gaur egun ezagutzen duguna. Argazki ofizialean Abina etxaldeko etxea ikusten da, hau da, baserri zaharra; hantxe ikusten da gero erantsi zitzaion etxe dotorea ere, hots, txaleta.
2022
‎Berehala jabetu nintzen gertatzen zenaz: Berasak Pasealekuko etxe dotore batera joan behar zuen, Vasconia bankuko handi mandi baten bizitokira, hain zuzen. Niretzat, gure altzariak, koadroak, tapizak, pianoa... eguneroko paisaia besterik ez ziren.
‎Lumpen aren habia neraman nik buruan, baina Ferren taberna beste zerbait zen. Errepide bazterrean zegoen hiru solairuko etxe dotorea. Zutik jarritako zurezko laukizuzena, hormak zuriz margotuak, ateak urdinez.
2023
‎Bost eta erdietan atera da etxetik, maletatxo beltza eskuan. Taxia igurikatzen ari zaio, Neuillyko bere etxe dotorearen aitzinean. Zuzenean joan dira Orlyko aireportura, goizeko tenore horretako trafikoa aski lasaia lagun.
‎Okupazioaren albistea ilustratu zuen argazkian begiztatua zuen Aitziberrek, eta lehen begiradan ulertu zuen eraikin hibrido bat dela Altzugaraia. Eraikinaren zati handienak XIX. mende hondarrean eta XX. mende hatsarrean ezker eskuineko aberatsek eraiki zituzten hainbat etxe dotoreren itxura zuen. Irakurri zuen Lapurdin dauden gaztelu franko XIX. mendekoak baizik ez direla.
‎Etxea kutxaz beterik aurkitu du. Faxistak Bilbon sartu zirenean, halako etxe dotore asko hutsik geratu ziren, eta laster bete zituzten etorri berriek. Halakoa da nagusien etxea.
‎Erdiguneko kale estuak korritu zituzten lehen, eta zabalgune berriagotara jaitsi gero, herriaren irteeraraino kasik. Bertan etxe dotore bat zegoen," Nemesio Errestaurant" irakur zitekeen fatxadan, letra handiz. Ez ziren sartu, urrunetik begiratu eta erdiko auzora itzuli ziren.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia