Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2000
‎Baina gudariak badaki ez dela hain erraza gertatuko, irabaztear duela oraindik gudualdirik bortitzena. Etxe atarian utzi du taxiak. Barruan izango al du oraindik emazte jostuna?
‎Harriturik nago gaur, pentsatuz, agure hark nola igarotzen zituen orduak eta orduak bere etxeko atarian, aulki zahar batean eserita, baserriko euri guztiak inguruan zituelarik, geroa, oraina eta lehena baino lehenagoko haizeak bihotzean zituela; eta dena zekien, eta guri damututa nago orain ezjakin bat zela iruditzen zitzaigun. Belar ilun bat hoz  katzen zuen beti menta usaina zuen, eta aulkiaren inguru guztia zeukan karkaxa zikinez lohituta.
2001
‎Bertago oraindik: etxe atarian bertan!
2002
‎Gazte koadrila baten kantuak kaleraino iristen ziren. Josu R k etxe atari baten babesa bilatu zuen. Guardia zibilak barrura sartu, eta barrukoak astintzen hasi ziren.
‎Josu R bizkor ibili zen Errekarteren taberna aurrean bildutako jendeari itzur egin eta beste espaloiko bidetik jarraitzeko. Astarloako amaieran, Artekalera jo, eta luze gabe bere etxe atarian zen. Igogailuaren zain, eta artean Patxiren atxiloketak eragindako izualdia gainditu barik, lauzpabost arnasketa bortitz egin zituen hantxe bertan, kirolarien  erlaxatze ariketak imitatuz.
‎Eskaileretan behera abiatua zen arineketan. Etxe atarian ibilbidez aldatzea pentsatu, eta Artekaletik barik Santa Ana enparantzatik jo zuen. " Non ote dira Txino eta Valdés?", otu zitzaion.
‎Bat batean, Â ordea, Patxiren gogorazio guztiak aienatu zitzaizkion, polizia furgoi hotsa entzun baitzuen urrutira. Joanekoan babestutako etxe atari berean babestu zen ostera. Furgoia pasatu zenean, berriro kalera, eta lasterka hasi zen Ezkurdiko plazarantz.
‎Kalebarrin behera abiaturik, etxeko ataritik irten eta Seat 124 zurira sartzen ikusi zuen Rikardoren aita. Gizon hark ez zuen asko pen  tsatuko iluntzean ez zela, egunero legez, etxera itzuliko.
‎Horma zurixkaren atzean mendia hasten da, laharra eta sastraka nonahi dager. Etxe atarian bi gaztainondo, gerritik lotuta anai arreba bikiak legez arropa esekitzeko sokaren bitartez; eta sokatik zintzilik, zapi bakar, tailerreko buzoa eta jaka ajatu bat. Etxebizitzara sartzeko ez da ezer egin behar, aski da ate gaineko maratilari eragin eta barrura bultza egitea.
‎Ez genuen besterik esan, harik eta Ame  tzagainera ailegatu, bertako etxe atarian barik mendi bidezidor batean sartu, tarte bat aurrera segitu, eta bazter batean aparkatu genuen arte. Baso itxia izan arren, eguzkiaren aztarnak alde guztietatik barreiatzen ziren, itzal pusketa galantak sortuz.
etxe atarian bakardadea eseri da
2003
‎Esan eta irakurtzera eman izan dutenez, isolaturik bizi izan garelako gara holakoak gu, euskaldunak. Alegia, kultura ez ei delako gure etxeetara ailegatu horiek guztiak esaten dizkigutenak gure etxe atariraino sartu arte. Alegia, urbanitatea ez delako guregana heldu horiek guztiak esaten dizkigutenak gure etxeko semeekin nahiz alabekin ezkondu zaizkigun arte.
‎Telebistak berak ere bere bidea zabaldu du sarearen bidez. Kable bidezko telebista gorpuztuta dago eta etxeko atarian plantatu digute hura garraiatzeko zuntz optikoa. Beste hainbat lekutan legez, Euskal Herria atzerriko teknologiari begira egon da gehienbat eta ez da izan aitzindaria prozesu horretan; telebista uharka globalaren baitan, gure telebistek garatzeko dute euren bidea.
‎Beraz, baldin eta arazorik baldin badago euskaldunentzat, txikien artekorik txikiena izanda ere, neurri zuzentzailerik hartzerik ez dago baldin eta arazoa ikusten ez bada. Orokorrean, gaur eta hemen hautematea erdaldunei dagokien lan bat da, zeren de facto hor gaude, euren kalean bertan, euren etxe atarian. Euskaldunak berak zerbait egin du ikusia izateko, etxean gelditzeak ez du balio.
2006
‎Hantxe dago 2 zenbakia. Kanpotik ederra ematen du ikustera zoazten etxearen atariak. Haren parez pare dagoen hura ote da etxe saltzailea?
‎Aerodromoan deskubriarazi zidatenak sukartuta eta dardara batean. Etxe aurreko hesitxora iritsi nin  tzelarik, ate nagusia zabaldu zen bat batean eta gurasoak etxeko atarira irten ziren nire bila. Amak begiak xukatu zituen, ganduz balitu bezala.
‎Edo ez zuen nahi inork ahazterik. Eta izen hura etxeko atarian jarrita, ez zenuten sekula ahaztu. Zuen amak ere ez, seguru asko.
‎Eta horrexek bultzatu gaitu senarra eta biok hartu dugun erabakia hartzera. Zinera joan ginen azkenetako batean, etxe atarian topatu genuen gizonezko batekin. Ez zen lehendabiziko aldia, baina aipatzen ari naizen hau besteak baino larriagoa iruditu zitzaigun.
‎Lau ahizpatan txikiena nin  tzen eta gehien gustatzen zitzaidana erratza pasatzea zen. Etxe atariko kalea garbitzea. Kantari.
2007
‎Jesusi osabaren irudiak hartzen zizkion pentsamendu guztiak: orain pistola eskuan ikusten zuen, Candiren etxeko atarian, Justinori tiro egiteko gertu; orain Dioniren aurrean, sudurretik sudurrera ia ia, listua bota ahala mehatxuka. Lagunek ere isilaren altzoan bilatu zuten aterpe.
‎Gigiren hitz haiekin gogoratu zen agurearen etxeko atariaren aurrera iritsi zenean. Kristalean bere burua islatua ikusi zuen.
‎Gero jarraitu zuen, beltzen doinua imitatuz: " Zaldiak etxe atarian prest daude. Bukowskiraino trosta batean joaten bagara, Eskarlata andereñoa?".
2008
‎Amets egitea bezala. Hurrengo astean, Sira ostera ere Bartzelonan dagoela, etxeko ataritik irteten, Maitek deitu du zer edo zer kontatzeko. Sirari gogoratu zaio galdetzea" Ikusi duzu Lost in Translation?".
‎Hemen ere negua den arren, Anchorageko zeruko argi hitsarekin ohituta, miresgarria iruditu zait Iruñekoaren kolore bizia, eta eguzkiak transmititzen duen epeltasun benetakoa. Antso XI.aren hiribide zabaletik hurbildu gara zentro aldera eta, Noaingo Garaipenaren plaza gure ezkerretara utzita, laster gara gure etxearen atarian.
‎" Dagokigun babesaren" neurria ez bada gu nahi adinakoa, harremanei ez baderitzegu egoki, eta arauak ez bazaizkigu behar bezalakoak iruditzen uste izaten dugu, hoberenera, borondate gabezia akats bat izan dela, gehienetan, ordea, azpilan amarrutsuak ikusi izaten ditugu, konplotak, azpijokoak, zerbait kriminala, etsai bat etxe atarian zain edo ohe azpian, errudun bat, izen abizenak, helbide bat behar izaten dugu epaileen aurrera eramateko. Hitz batean berariazko gaiztakeria ikusten dugu.
2009
‎Gauza askori egin behar izan nien uko hona bizitzera etortzeko. Parisen, etxe atarian neukan zori ona. Zain egon besterik ez nuen.
‎Nora jo ez zekiela, Lugoko apaizgaitegian ikaskide izandako lagun bilbotar batez gogoratu eta haren etxerako bidean jarri zen. Suertea izan zuen, zeren ikaskide ohia bizi zeneko kalera heldu (Carniceria Vieja) eta haren etxe atariaren bila ari zela, norekin eta berarekin egin baitzuen topo kalean eta hark pozik eskaini baitzion gauerako aterpea.
‎Egun hartan, ordea, bi diruzainak dirurik gabe eta ikaraturik ailegatu ziren lantegira. Bankutik itzultzean, Bidebarrieta utzi eta Fundidoresera sartzean, hiru ekintzaileek euren gainera jauzi egin, etxe atari batera sarrarazi, aldean zeramaten diru guztia kendu (550.000 pzta.) eta gaizki aparkatutako Morris 1000 batean egin zuten ihes. Auto hartan hiru kilometro eskas egin zuten.
‎Eta Pamporen tornilleriara joanik (Iparragirre kalean), propaganda paketetzarra bizkarrean hartu eta Amañaraino garraiatu zuen. Etxe atarira iritsi, ganbarara igo eta bertan gorde zuen paketetzarra. Hurrengo egunean lagun koadrilako batzuekin hitz egin, eta laguntza eskatu zien propagandaren ekintzarako.
‎Arrazoia zeukaten, gauzak diren bezala. Eduki ez zutena astia izan zen agirika luzeagorik egiteko, berehala izan baikinen etxeko atarian. Aita eta biok autotik irten orduko, Almike izena ipiniko diotela alabari esan zigun Anderrek.
‎Gauza batek eman zidan atentzioa etxeko atarian azaldu zinenean... Orduko hartan ez nintzen zuri itxarotera joan geltokira.
‎Esan beharrik ere ez dizut zein luzeak egin zitzaizkidan zuri itxaroten eman nituen ordu haiek; akabuko trena hartu behar izan zenuela azaldu zenidan, momentu honetan gogoratzen ez dudan arrazoiren batengatik. Esan gura nizuna zen, ba, gauza batek eman zidala atentzioa etxeko atarian azaldu zinenean, eguneko periodikoa zenekarrela eskuan, hain zuzen ere. Begi bistakoa zen, konbertsazioko lehenengo berbatik igartzen baitzitzaizun, zuk sasoi hartan ez zeneukala ezer irakurtzeko taxurik.
etxeko ataria noiz leherraraziko duten
‎Bada, gautzen hasita dagoela heldu gara. Etxeko atarira iritsi eta laurogei urteak aspaldi igarota dituen agurearekin egin dugu topo. Jantzi umilak daramatza.
Etxeko atarian txiza eta goiko pisuan komuneko bonbari ezin tiratu. Hamar minutuko tartean ikusi ditugu egoera biak, eta otu zait pobreziak berarekin dakarrela gizakion hondakinen gestio partikularra.
‎Haurtzaroko oroitzapen batzuk datozkit arrapaladan. Tartean, anaia eta ni etxeko atarian pilotan ari gineneko eszena bat. " Ezetz hil, hurrengo tantoa egin bitarteko denboran?", esan zidan anaiak; eta inoiz entzun litekeen bekaturik astunena entzun nuela iruditu zitzaidan:
‎Are estonatuago, ordea, gaizkile handi arriskutsuenetako hauetakoren bat libratzean, nolaz ez duten eszena txukun zaintzen: zazpi kamerei abisua eman eta, ahalik eta egun argienez, denen begiradapean, etxe atarira, esku libre eta solte ekarri, irribarreka, lagunei eskuak estutuz, auzokideen txalo eta bendizioen artean. Hala eginez gero, ez lukete zertan lotsa, ez zertan mozorro beharrik, eramatean legez, horrenbesteko txano beltz beldurgarriak jantzita.
2010
Etxeko atariraino lagundu hau irten zaretenean, eta muxu batek bildu ditin zuen ezpainak aspaldiko partez, berak Ondoloin, Ane esanez alde egin baino lehen. Kale izkinara iristen ari zunan leihora hurbildu haizenean, giltzak eskuetan artean:
‎Ezustean, Claudiu daukat etxe atarian, bigarrengoz itxaroten. Ezin izan diot eutsi berbari.
‎Burutazio hauetan ari nintzela, Anizeto aurkitu nuen kultur etxeko atarian, nire bila etorria. Kafe bat hartzeko gonbita egin zidan eta besotik helduta eraman ninduen.
2011
‎Erretoreari elizakoak eskatu zizkioten Aita Karillonentzat. Gizajoa etxeko atarira irten omen zen, oharturik ero aldarte bat jabetua zela Trois Rivièresko jendeaz; zeruan dirdaiak ikusi zituen norbaiten heriotza iragarriz. Luzaro egon zen adi adi.
‎elur urtuak harkaitzen artean irristaka ateratzen duen murmurioa; usoen urrumak teilatuan; moxalen pozezko ipursaltoak, etxe aurreko belardian; oilo nagien kakara alaiak, lurreko aleak mokoka bilduz eta hegoak astinduz elurraren zuritasuneko lumaren bat edo beste hegarazten zutela. Horrelako egun batean zer hoberik etxeko atarian, atea zabalik, aulki batean eserita egotea baino, burua itzalean eta oinak eguzkitan direla, eta ezertan pentsatu gabe, baina galdeketarekin jarraitu beharra zegoen. Jendarmeek euren pipak piztu zituzten eta haietako batek galdetu zuen:
‎Hala, urtarrilaren 6ko gaua zen. Errusian, gau horretan neska gazteak euren etxeko atarira irteten dira eta pasadizoan egokitzen denari izena galdetzen diote, eta horixe izango da oraindik ezagutzen ez duten beren senargaiaren izena. Beste batzuek argizari urtua isurtzen dute ur hotzean, eta bat batean solidotzean hartzen duen formak iragartzen die nolakoa izango den euren etorkizuna.
‎Élianeren etxeko atarian, atezainak egoeraren berri eman dio Anneri:
‎Hitz haiek laster iritsi ziren Ibarguen etxe atariraino, eta, orduan bai, Ibarguen etxea ganboarren taldera igaro zen, Arteaga eta Gareka etxeen babesera, bere leinuko beste askorekin batera. Bando aldaketa hau hiru urterako izango zela adostu zuten, eta hiru urte horien epean, hain zuzen, gertatu zen Arrasateko erreketa eta Gomez Gonzalezen heriotza.
‎–Hala duk. Lasterka alde egin genian, baina jendea etxeetako atari eta leihoetara atera zuan, zer gertatzen ote zen ikustera.
etxeko atarian.
‎Etxearen behealdean bizi ziren eta atzealdean txerriak eta untxiak hazten zituzten. Galtza zikin batzuk jantzi eta buruan zaku bat jarrita txerri guztiak askatu nituen etxeko atarian, eta izugarrizko kiratsa zabaldu nuen mangera batekin txerritokia eta untxien kaiolak garbitzen ari nintzela. Lau aleman sartu ziren atarira eta txerriei begira geratu ziren.
‎Biharamunean ere egun ikusgarria egin zigun. Goizez mendi bizikleta txangoa egin ondoren, arratsaldea etxe atarian eman genuen, nagi antzean, berbetan. Ferminek esan zigun duela 30 urte inguru Abaigarren denak lurretik, nekazaritzatik bizi zirela.
‎Senideekin eta haien lagunekin afaldu genuen gero, afalaurreko etxe atariko tertulian ardoa eta hain gustuko dituzten pattar gozoak dastatu ostean. Ingelesez aritu ginen Sophierekin, gaztelaniaz beste batzuekin (Francis eta Mari Joserekin batik bat, eta, zelan edo halan, baita Roger eta Ernestinerekin ere), eta besteekin keinuka edo dakigun frantses apurrean.
2012
‎Horregatik, osasun azterketek zein sano nengoen garbi utzi zidatenetik, metroz ibiltzen naiz beti, ibilgailurik seguruena baita. Zitadelle auzoan dut alokairuko gela, baina lanera joateko etxe atarian berean dudan metro ahoan sartu ordez, Haselhost eko ahoraino joaten naiz. Oinez, hogei bat minutu pasatxo lanerakoan, beste hogei etxerakoan.
‎Anaia pilotan ari da etxeko atarian. Ostiral Santua dela gogorarazi diot.
2018
‎Adiskide baten heriotzaren berri eman zidaten. Haren etxera joan, eta hantxe zegoen adiskidea etxe atarian, hiltzat jotzen genuenon zain. Espero nian, Errondal, bota zidan adiskideak?, hainbesterainoko kortesia.
‎Jose Felipe, hori baitzuen izena, etxe teilatugabera eraman zuten, santa Agedako eroetxera, alegia. Zenbait urteren buruan, herrian hotsa zabaldu zen handik ihes egitea lortu, eta atzera ere sortetxera etorri nahi izan zuela, beharbada bizirik geratu zirenak akabatzera... lritsi ere iritsi omen zen, baina etxe atarian goardiak ikusi zituenean, bere kabuz itzuli zen eroetxera.
2019
‎Beren tatuajeak erakutsi dizkiote, non egon diren eta zergatik dauden hor azaltzen saiatu dira. Errukituta, beraien etxe atarian zaintzailea jartzea eskaini die. Horrek esan nahi du harrezkero ez dutela eguna basoan igaro beharrik izango.
‎Handik pixka batera, arrebaren etxe atarian da Lale. Harro erakutsi dio Goldieri bere garraiobide berria.
‎–Zure etxe atariko lorategiak mozte bat behar du.
‎Familiaren etxe atarian gelditu diren bi emakumeei begira geratu da. Hantxe biak, bata besteari besoa gerritik helduta, irribarrez, berari agurka.
‎Bere auzora heldu zen. Etxeko atariaren aurrean utzi zuen autoa. Bezperan prestaturiko makarroien hondarrak berotu gabe afaldu zituen, eta ahoz gora etzan zen ohean.
‎Auzoko bik, etxeko atarian eserita zeudenek, garbi asko ikusi omen zuten aitona eskale bat zakur beltz ihar batekin irteten; ibilian zihoazela, nagusiak eskaini ahala, zerbait ere marroia jaten omen zuen zakurrak.
‎Begiraleok, eguraldia erreparatzen ibili behar dugunok, ofizioak afizioa ere pizten digula aitortu beharra daukagu, eta etxeko atarira irten orduko, oinak pausoa non kokatuko duten baino lehen, ortzi aldera, zeruaren peskizan bota ohi ditugu zentzuak ia denak: bi begiak, entzumena, usaimena eta barruko sen onak ere, denak gora.
2020
‎Ederra gelditu zen etxeko ataria, baina Mikelari gogoa Iruinbarrenara joan zitzaion. Ordurako Pilar Haundik eta berak nahiko egur eta sasi bildua izango zuten gaztainadian, han balego.
‎–No! batzuek ere, Leandra gure artean, etxeko atarian egonaz salbatuko direla uste diten. Eraikin gehienak ez ditun antisismikoak, hala balira ere gure herrian munduko lur ikara gogorrenetarik daukagula, eta eraikin modernoena, sendoa, bi erdi egin daiteke.
‎Burrunbatsua soinua. Tabernako burdin hesiaren ondo ondoan dago etxeko atari gorria, zurezkoa da eta zerrendaz eta pitxer eta landare marrazkiz apainduriko kristal lakatuak ageri ditu. Ate soinuak iritsi zaizkit.
‎Nik 18 urte nituen. Aita eta biok, ganadu jatekoak eginda, ezkaratzean geunden, etxeko atarian. Gurditik belarra deskargatzen ari ginen.
2021
‎Mahjubiren gorpua etxeko atarian agertu zen arte, ez nuen benetan ulertu lagunak enbarazu eta arrantza egin nahi zuela, eta arrantzaka salatu nahi zuela Marokok bere beloaren atzealdean ezkutatzen zuena... Baina hori bere gorpua ikusi ostean ulertu nuen, kaskezurra hautsia eta zauriz josia bere etxeko atarian bertan behera utzi zutenean.
‎Mahjubiren gorpua etxeko atarian agertu zen arte, ez nuen benetan ulertu lagunak enbarazu eta arrantza egin nahi zuela, eta arrantzaka salatu nahi zuela Marokok bere beloaren atzealdean ezkutatzen zuena... Baina hori bere gorpua ikusi ostean ulertu nuen, kaskezurra hautsia eta zauriz josia bere etxeko atarian bertan behera utzi zutenean. Bestalde, gorpuarekin batera zegoen oharrak argi eta garbi zioen:
‎–Etxean, jarraitu nuen oroitzen?, haurrak nondik zetozen galdetzen genuenean, batzuek esaten zigutean Asniko azokatik ekartzen zituztela, saski ttiki batean; beste batzuek, ordea, Gabriel goiaingeruak ekartzen zituela ziotean, Hiazun zaldiaz baliaturik, eta gero geure etxe atarietan uzten zituela. Astoaren mandolina!
2022
‎Ogi xerrak utzi, eta kanpora joaten gara. Jendea etxe atarietan dago; geltoki alderantz begiratzen dute. Haur aztoratu batzuk, lasterkan igarotzen dira, oihu eginez:
‎Lucile harritu egin zen etxeko atarian postariarekin topo egitean, ia ez baitzuten gutunik jasotzen. Sarrerako mahaian gutun bat zeukan bere izenean.
‎Sekulako poza hartu zuen Angellier andreak etxeko atarian alemanarekin topo egin zuten batean: erabat zurbil zegoen eta besoa euskarri batekin lotuta zeukan," harrokeriaz", iruditu zitzaion etxekoandreari.
‎Aurreraxeago, itzal batzuen mugimendua igartzen zen; lauso artean bada ere, bereizten ziren soineko zuri bat, buruko xingola bat, emakume adats bat solte, larruzko bota eta gerriko baten distira... Zentinelak atzera aurrera jarraitzen zuen heriotza zigorraren pean hurbiltzea debekaturik zegoen etxearen atarian eta, bien bitartean, haren lagunak beren denbora libreaz eta gau eder hartaz gozatzen ari ziren. Bi soldadu neska gazte talde bati abesten ari zitzaizkion:
‎Bruno gelditu egin zen Angelliertarren etxearen atarian. Bere etxea.
‎Aurreneko etxearen atarian, bide ertzean, agure bat pipa erre  tzen ari zen lastozko aulki batean eserita.
‎Ez duzu keinu zabar edo desegokirik egin. Babaren etxe atarian zaude. Zure gorputzarekiko ametsetik irten naiz.
‎Lekurik bada non bat egiten duten lurrak eta urak, kontinenteak eta itsasoak, Europak eta Mediterraneoak, leku hori izango da Venezia, seguruenera. Urez inguratutako lur zatia izanik, noiz ez den urez estalia, sartzen da Mediterraneoa Europaren beraren etxe atarira. Venezia, uretatik sortutako hiria, uraren azpian hondoratuko dena," hiriaren patua, azken finean, Atlantidarena izango dela", Joseph Brodskyk Ur marka ezin gozoagoan idatzi zuen bezala;" uretan dagoen hiri hau gaindituko lukeen gauza bakarra airean eraikitako hiri bat izango litzateke".
‎Baina edonork erosi dezake kristal botiletan etxean jasotzen den esnea, baita almendra eta olo edariak ere, azkenaldian. Botilak hustu, garbitu eta, etxe atarian utziz gero, behin eta berriz berrerabiltzen dira. Kamioitxo elektrikoan garraiatzen dituzte.
2023
‎Esan zizkidan berba guztiak ulertu ahal izan nizkion, arretatsu entzunez eta ezpainetara erne begiratuz. Etxeko atarian utzia izan zinen baina zu gure semetzako zaitugu, esan zidan. Aste batzuk behar izan nituen esan gura zidana ulertzeko, beste inork ez baitzidan ezer azaldu neuk galdetu gabe.
‎Orain egiten ari nintzen ibilbide bera egin nuen oinez orduan, baina kontrako noranzkoan, eta Valença do Minhoraino. Gogoratu nuen nola agurtu ninduten gurasoek etxeko atarian. Urrats geldian abiatu nintzelarik, burua jiratzen bainuen tarteka, aita etxeratzen ikusi nuen.
‎Bidaso bazterreko putzuan hondoraturik ez bainuen etxekoekin ezer jakin nahi, ni ikusi gabe eman behar izan zuten azken hatsa. Eta nire jaiotetxe abandonatuaren ondoko hilerrian gurasoen hilarriei begira, nire ama zena irudikatzen nuen etxeko atarian nire zain, aspaldi joan eta sekula itzuli ez zen seme galduaren zain, hasperenka. Orain, itzuli nintzela, ez nuen inor zain.
‎Hil egingo zaigun. Brinovc bere onetik aterata zegoen etxeko atarian, orgatik jaisten lagundu zionean. Zer egin dion ordea?
‎Herriko etxeko atarian itxaron dio herritar batek aro bidaiariari. Heldu da.
‎Herriko etxeko atarian, bi lagunek iguriki dituzte bidaideak. Gogotsu azaldu zaizkie beren solas berezien berri emateko asmoz.
‎Oi, Xiberua! Han, hiru herritarrek iguriki dituzte herriko etxeko atarian, bi gizon eta emazteki bat. Ipar mendebala sartu du, itxasoko haize bilakaturik.
‎Nire belar laukitxoan kontuak berdin jarraitu zuen; han libre libre agertzen jarraitu zuten zaunkari sinpatiko horien beharrek. Orduan, zer egingo, eta" Hemen bai?" letreroa jarri nuen etxe atarian. Euriak galdera ikurra ezabatu zion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia