Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2000
‎Datu hauetatik iparralde eta hegoaldetik datozen haizeak euskal kultura tradizionalean eraginkorragoak izan direla ondoriozta daiteke, itxuraz, izendapen ugaritasunaren eta garrantziaren artean zelan edo halango harremana dagoela onartzen badabehintzat.
2001
‎Gainera Lisabo, Dut eta Anari bezalako taldeak, bakoitza bere proposamen ezberdinarekin gai dira kontzertuak egiteko elkartzeko. Nire ustez hortik dator haize berria, proposamen ezberdinekin kontzertuak antolatzeko gaitasunean. Gainera ikusi da arrakasta handia izan duela formula horrek.
‎Adibidez, Ontarioko (Kanada) Sudbury n, nikel fundizioek 10.400 hektarea baso suntsitu zuten, fundiziotik zetorren haizearen eragina zuen eremuan.
‎Baten batek azalduko du Antarktikako izotz barreratik askatutako zatiak direla, eta handiak izan daitezkeela, eta jitoan datozela haizeak baino gehiago itsaslasterrak bultzaturik. Eguraldia ona izango da eta espektakulua ikaragarri ederra.
‎Tom Woolfen hitzak erabiliz halatan lan hau sutan sortuko zen: " Los Angelesko naba, mojave basamortutik zetorren haize bero batek erraztatzen zuen, 1962ko agorrilaren 5 hura egun bihurtu aitzin, Brentwoodeko Marilyn Monroeren etxea gerizatzen zuten eukaliptus gorakoien puntak inarrosiz. Carl Sandburg poetak oparitu zion txirrin zaharra entzuten zen ilunean kantari.
2004
‎Ea, ba, nondik datorren haizea!
‎Portuko balkoi batean eskegita dauden izarei begiratu dienean, Martinak musua eman zion gau hartan zuen arropa garbi usaina gogoratu du, eta pentsatu du berari amak garbitzen dizkion arropek ez dutela halako usainik izaten. Itsasotik datozen haize bolada kresaldunek harrotu egin dituzte izarak, eta hauen noraezak Martinaren ile hori luzearen mugimendua ekarri dio gogora. Hondartzan iluntzean lagunekin batera zeudenean haizeak haren ile hori luzea orain izarak bezala mugitzen zuela gogoratu du.
‎eta itsasadarretik zetorren haizeak
2005
‎Haize berri idorraren bafadek mugarriak bota eta harresiak altxatu ditu. Gaur, ostera, itsasotik dator haizea, harrizko Hercules hau bezain sendo sentiarazten nau.
2006
‎Kale jendetsuenak saihesteko ahalegin berezia egiten zuen Umbertok, ematen zuen beldurra ziola jendearekin topo egiteari. Eguzkia goienean zegoen, baina itsasotik zetorren haize kirriak hotza zekarren. Umbertok cicerone lana egin zidan bide osoan, orain etxe bati buruzko berri emanez, gero eliza baten ezaugarriak zehaztuz, hurrengoan tabernaren batean behin gertatutako istoriotxoa kontatuz.
2007
‎Pasaiako bokalak eta Bidasoa ibaiak mugatua, zeruertzean ageri den mendi bizkar zorrotza da Jaizkibel. Gunerik garaienean 543 metro altxatzen den mendizerra luzanga, Kantauritik datozen haize hezeentzat harresia da. Haizabean Jaizubia, Gaintxurizketa eta Lezoko bailara eta errekak babesten dira; haizaldean ekaitz eta enbatek behin eta berriz zigortzen dituzte hareharrizko itsaslabar bortitz eta ikusgarriak.
‎Horrekin, alabaina, bukatzera nator. Espero dut garbi utzi izana, ez dugula" Hizkuntza eta hezkuntza" gaia beste askoren arteko gai posible bat bezala bakarrik aukeratu eta, modu berean, ez diogula ere horrekin haize bati —bereziki filosofiatik guregana etorritako haize bati— jarraitu. Gu hemen, egiaz, gure espazio propioenean gaude, hau da, hezkuntzaren baitako gure erantzukizunaren espazioan.
‎Karrikara irten zirelarik, itsasotik zetorren haize susmagarria zebilen balkonetan zintzilikaturik zegoen arroparekin jolasten, eta erratz ikusezinak eragiten zituen zirimola txipiak atzematen ziren lurraren gainean. Ateri egonagatik ohi ez bezalako hezetasuna zegoen giroan.
2008
‎Tarte batzuetan hotz dator haizea, bizkar zorrotik arropa apur bat atera eta gustura goaz, erdi lo. Kontroletan erabat etzaten gara laurok poliziek ikus ez gaitzaten, ez dugu uste debekatuta dagoenik goian joatea, baina beti da kalterako ikustea.
‎Hori guztia kalean izan zen, eguzki goxoak ilundu arte eta Zurriolako hondartzatik zetozen haizeak eta kresalak lagunduta. Haatik, espazio itxietan ere izan zen jazza atzo.
‎Eta ikastolek beti esaldi hori bere egin dutela adierazi zuen. «Profita ditzagun orain horren alde datozen haizeak. Hori eta gehiago dugu Europako hizkuntza bizi zaharrenak eta berari datxekion herriak XXI. mendean aitzina egingo badute».
‎Beraz, eta jada lan horretan sartuta gaudenez, arestian aipatutako Europatik datozen haizeek aurreratzen diguten norabidea gehiegi gustatzen ez zaigun neurrian, ahalegindu ginateke irizpide argi baten arabera jokatzen: konpetentzietan oinarritutako ikasketen curriculuma diseinatzerakoan, lan munduan txertatzera zuzendutako konpetentzia jakin batzuen garapena lortzeak ezin dezakeela izan irizpide bakarra.
2009
‎Hotz egiten zuela ohartu naiz. Berogarria jantzi behar izan dut iparraldetik zetorren haizeari kontra egiteko. Bakar bakarrik irten naiz.
‎Arrotza zitzaien, bai, kanpoko isiltasuna, gauez tinpanoak urratzen zituen huts hura; arrotza, halaber, etxearen beraren noizean behingo soinu errepertorioa: habeen kraska, zoruen kirrinka, tximinian behera zetozen haize uluak.
‎Olatuak lehertzen entzutea norbere ausikiak jasatea baino hobea izaten da, zalantzarik gabe. Davidoff bat piztu nuen itsasotik zetorren haizearekin borrokan. Malekoia hutsik zegoen.
‎Irlandako hegoaldean katigatuta geratutako borraska baten eragina zen, komunikabide guztietako meteozaleek ziotenez. Presio baxuek itsasoko ur gaina tolesten omen zuten eta iparretik zetozen haize ufadek uhinak areagotu. Miel xaharrak, aldiz, burua ezker eskuin egoskor astinduz, ezetz zioen tabernako barran bermatua.
‎Zerua koska ilunez betea ageri zen, itsas aldetik zetorren haizeak nekez bezain egoskor mendien aurka bultzatzen zituenak. Xira bilatzeko ere betarik galdu gabe, bezperan erositako txirrindu berria hartu eta etxetik atera nintzen hala ere.
‎Atertu egin zuen, baina hotza ikaragarria zen. Zeharo blai genituen arropak larruazalari itsatsi zizkigun itsasotik zetorren haizeak. Ez naiz gogoratzen bietako nork esan zuen.
‎(OFF) Baina lurrikaren mehatxua ez da Taipei 101 eraikinaren egileek aintzat hartu beharreko naturako indar bakarra. // Udaro, tifoi bortitzak sortzen dira Taiwango kostatik etorritako haize ekuatorialen ondorioz, eta Taipei astintzen dute. / Ekaitz tropikal bizi horietan 200 kilometro orduko haizeak sordaitezke, eraikin bat txikitzeko modukoak.
‎Apurka apurka izan bazen ere, 60 eta 70eko hamarkadetan Espainiako unibertsitateetan kanpotik etorritako haize berriak leku hartzen hasi ziren. Erregimenarenmonolitismoak pitzadurarik handienetarikoak akademian kausitu zituen, eta, sarrigertatzen den bezala, muturreko jardunari kontrako bazterreko erantzuna emanzitzaion.
2010
Badatoz haize hegoak,
‎Mario Izeta, Jose Ignacio Munilla, Joxe Arregi eta Jose Antonio Pagola. Lehen biek Bilboko eta Donostiako gotzainak, hurrenez hurren Erromatik datozen haize kontserbadoreak ordezkatzen dituzte; Pagola eta Arregi berriz, Elizaren agintariek isilarazi nahi duten korrontearen ikur bihurtu dira.
‎Den dena, Espainiako Gotzainen Batzarreko buru Antonio Maria Rouco Varelak gidatuta. Zeren, Erromatik datozen haize ultrakontserbadoreak Madrildik igarotzen dira Euskal Herrira heldu baino lehenago, eta ez alferrik. Komeni da gogoratzea mundu katoliko osoan gertatzen ari den inboluzio prozesuari, gurean gatazka politikoaren osagaia gehitu behar zaiola.
2011
‎Picton ontzia hamaika eta erdietan zen irtetekoa. Gau-giro ederra zegoen, epel, izartsu, baina taxitik irten zirenean eta portu muturrera luzatzen zen moila zaharrean zehar ibiltzen hasi, itsasotik zetorren haize ahulak gora harrotu zuen Fenellaren kapela, eta hark eskua gainean jarrita eutsi zion. Moila ilun zegoen, oso ilun; artilearen estalpeak, abereen kamioiak, garabiak goian zutik, lokomotor txiki mozkotea, dena ilunpe trinko batean bezala zegoen landua.
‎/ Ai! Goragotik ethorri haizeek/ ailezate jo ene landetan/ et’eiharraraz" itxaropena"/ izena duen zithal lili haur!".
‎Bere iturriak, bere manerak, berak gauzatutakoa, beste zerbait zen. Beste nonbaitetik zetorren haize hori, beste norabait bultzatzen zituen gure belaontziak.
2012
‎Zirimiriari haizea gehitu zitzaion han. Itsasotik zuzen zuzenean zetorren haize fin bihotzik gabea. Haren kontra alferrik zen amerikanaren lepoa altxatzea.
‎»Istriborreko haize ederra genuela itsasoratu ginen, eta puska batean bizi bizi joan ginen, arriskuaz akordatu ere gabe, ez baikenuen sumatzen arriskuaren arrastorik batere. Bat batean, aurrez aurre jo gintuen Helseggendik zetorren haize bolada batek. Oso gauza bitxia zen, sekula ez zitzaigun halakorik gertatu?, eta larritzen hasi nintzen, zergatik ondo jakin gabe ere.
‎Baina, lan horretan ari nintzela, ikusi nuen zerua estaltzen hasi zela, eta haizeak gogorrago jotzen zuela; eta handik ordu laurden batera itsasbazterretik haizete handia etorri zen. Orduan iruditu zitzaidan alferrik izango zela ala bat egiten saiatzea itsasaldetik zetorren haizea kontuan hartuta, eta egokiena itsasgora hasi baino lehen handik alde egitea zela, bestela bainintzen itsasertzera iritsi. Horrenbestez, uretan sartu, eta igeri egin nuen ontziaren eta hondartzaren artean zegoen ubidean zehar, baina ez nekerik gabe, alde batetik, gainean neramatzan gauzen pisuagatik, eta, bestetik, uraren indarrarengatik.
‎Ez, sinestazu, hotz ere hotz da. Iparretik dator haizea.
‎Suak bete betean argitzen zuen bere soinekoaren bilbea, bere larru-azal zuriko txularme berdinak, baita tarteka ñirñirkatzen bere betazalak ere argi gordinez gardenduz. Erdirekitako atetik zetorren haizearen ufakoaren arabera kolore gorri zabala hedatzen zitzaion gainera.
‎Lagardy... Opera.. e.a.». Eguraldi ederra egiten zuen; bero zen; izerdia jaisten zen kizkurretan barrena, musuzapi guztiak aterata bekoki gorriak xukatzen zituzten; eta tarteka ibaitik zetorren haize epel batek emeki erabiltzen zituen kafetegitxoen ateetan zintzilikaturiko kotoizko kaparren mendelak. Pixka bat beheraxeago halere, gantz, larru eta olio usaina zuen aire izoztuzko jaidura batek freskatzen zuen.
‎antzinakoen parrhesia hura nolabait esan. Hemen Buenos Airestik oihartzun gisa datorkigun haizeak lokarririk gabe ibiltzen ohitua dirudi zeru zabaletan barrena. Hego Amerikak baditu zaleak eta etsaiak, baina, nori berea eman behar badiogu, ez dira giro txarrak hangoak izan idazleentzat?
‎Batzuek, bereziki gazte jendeak, irrikaz beterik eta arnasa izango balitz bezala jasotzen zuen frantziatik iristen zenberritasuna. Aldiz, gizartearen beste sektore batek errezeluz beterik begiratzen zion.«Frantziatik ez datozkigu haize eta moda onik. Dena asaldura, dena ezetz a, dena dasasi, dena iraultza, dena borroka...» Funtsean dena berri, berriegi, baina garaiarenkume.
‎Bartzelonako Atarazanas Reales itsas museoan bada ontzi branka bateko irudi edo maskaroi eder bat. Eskuineko eskuan abaniko bat dauka erdi zabalduta, eta ematen du datozkion haizeetatik babestu ez babestu dagoela; beste eskuaz, berriz, gona jasotzen ari da, aurrez aurre datorkion haizea seduzitu nahian ariko balitz bezala.
‎Bartzelonako Atarazanas Reales itsas museoan bada ontzi branka bateko irudi edo maskaroi eder bat. Eskuineko eskuan abaniko bat dauka erdi zabalduta, eta ematen du datozkion haizeetatik babestu ez babestu dagoela; beste eskuaz, berriz, gona jasotzen ari da, aurrez aurre datorkion haizea seduzitu nahian ariko balitz bezala.
‎Gauaren erdian (bis) barreiatu ginen. Oteizaren burdintailua jotzen zuen itsas aldetik zetorren haizeak. Herdoila purruska bat iltzatu zitzaidan begi zurian.
‎Ostatuan sartzean, eskas nituen Miarritzeko hondartza nagusitik zetozen haize zafladak. Oteizaren burdina tailua balakatu nuen pasatzean eta ukitzean hatz puntetan barreiatu zitzaidan herdoilak sosegatzen ninduela aitor dut:
2013
‎Izan ere, egoera jasanezina egiten ari zitzaion. Ordubeteko errepide bidaiaren ostean orube triste eta abandonatu batean zegoen, iparraldetik zetorren haize desatsegin bat jasaten eta are desatseginagoa zen gizon zahar eta harroputz baten kalaka aguantatzen. Hori guztia, Carthage Land izeneko parke batera zihoazelako promesa faltsuaren pean.
2014
‎Tximista bezain agudo zetorkien haize erauntsia.
‎Nabigagarria ez zen, eskala handian behintzat; arraungarria ezta ere; baina itsasotik, bokaletik barrena zetozen haizeek bertatik topatzen zuten ihesbidea. Bailaratxo horren magaletan ezarri ziren hainbat errota, horren lekuko.
‎Nekezia ez dator haize kontra joatearen ahaleginetik.
2015
‎Elurra hasi zuen azkenean. Arratsalde osoa zeraman ekaitzak mehatxuka, itsasotik zetorren haize zorrotza eta elur-bustia tartekatuz, baina benetako erauntsia atzeratuz. Sarean harrapatua daukan euliarekin jolasean dabilen armiarmaren moduan, azken kolpea emateko presarik gabe.
‎Ezinbestean, haize kolpe hotz batek barrutik ilundu zuen Kepa. Urduñako lubakietatik, babes gabeko bideetatik, Durango edo Gernika edo Bilboko kaleetatik zetorren haize beltza.
‎Frantziako Gobernuaren eskoletan zebiltzan ikasleen %22 eta Elizaren eskoletan zebiltzanen %23k, beraz, euskara apurra ikasten zuten astero (apurra baino ez ordea; hortaz, egun ereduan dabiltzan umeen euskara kaskarra dela-eta kexu bada asko eta asko, aise ondoriozta daiteke unibertso frantses baten barruan astean euskara apur hori ikasten zutenen maila ez zela apartekoa izango). Hala ere, Xarritonek, urte batzuk lehenago itxaropenari leihoak zabaldu zizkion, gau eskoletatik zetorren haize berria aipatuta (1979: 25):
‎Alde hori, diotenez, hegoa da. Hortik dator haize hego itogarria, bala batek igurtzitako kanoi sutsutik atera berria dirudien haizea. Haize hegoaren hiria.
‎Gerra galdu arren, abertzaleen oinordekook filmeko onen seme alabak izateko abantaila dugu. Aldeko dugu gerra zibilaren kontakizunetik datorkigun haizea.
2016
‎Txominek grabatutako bideoa ikusi ondoren, bizikleta hartu eta Lekeitiorantz egin nuen, aldapan gora, astiro, eta gero azkarrago, aldapan behera, gurpilaren erradioen hotsa entzuten, eta iparraldetik zetorren haize fina sentitzen aurpegian, barrutik lasaitzen ninduen itsas brisa hura, eta orduan gogoan hartu nuen Txomin Letamendi tronpeta jolea eta eskuak askatu nituen eskulekuetatik eta zabaldu airera, pentsatuz, menturaz, askatasun une bera sentituko zuela Txomin Letamendik ere bizikletaz zebilenean Parisen barrena, eta agian Paris utziko zuela eta St. Germain en Layera abiatuko zela, Château de Belloyra, eta hantxe ikusiko zuela Karmele koilara eta arrautza ahoan, lasterka egiten gainontzeko emakumeekin, Julenerekin, Garbiñerekin, Pepitarekin, Mirenekin, Aurorarekin, Anitarekin, Axunekin, Maitanerekin, Felixarekin... eta bitartean animatu egingo zuela Txominek, eta barre egingo zuela Karmelek, eta seme alabek horrela oroituko dutela Karmele, irribarre batekin, distirant, amorratuta koilaratik arrautza erori zitzaiolako, bozkarioz baina amorratuta emakume duina zelako, eta berriz jarriko zuela arrautza eta jarraituko zuela jolasean, erortzea eta berriz altxatzea baita bizitza, eta gero Karmele Txominekin batuko zela eta biek biziko zutela, beraiek ere bai, ordu hau, elkarrekin esnatzeko ordua.
2017
‎Bitartean, Kataluniatik datozen haizeak baliatu nahia sumatzen da, hemen ere bulkada ahalik eta lasterren emateko. Baina, aldi berean, hango abiadaren (bere adiera guztietan) aldean, aunitzen ustez," inakzioa" nagusi da Euskal Herrian, gelditasuna, moteltasuna.
‎Belak, popako haizeak puztuta. Beraiei, ordea, ez zetorkien haize ufada bakar bat aurpegira.
‎Hurritzaren adar bustiekin elkar lotutako enborrek kirrika egiten zuten, behin eta berriz, eta bazirudien edozein unetan askatu eta hankapean zuten zurezko zorua ibaian barreiatzeko pronto zegoela. Soinuak, kolpeak, hanka bustiak maiatzeko ur hotzetan, bortu gorenetako elur urtu berrien seme alabak ziren ur haietan; eta arroilan zehar Aragoitik zetorren haize xafladak, bereziak sentiarazten zituen gizon haiek, gazte urduri haiek.
‎Atea ireki zuen urduri Kattalinek, kandela eskuan. Ireki bezain laster ezezagunak atea bultzatu eta kandela itzali zion, Burgiko arroilatik maiz zetorkien haize bafada balitz legez. Kattalinek atzera egin zuen beldurtuta.
‎[...] Baina sinkronizazio hori ez da beti horrela izan. Gerraosteko etenaldi luzearen ondoren, 60ko gizartea beste norako batean hasia zen mugitzen, industrializazioaren eta Europatik zetozen haize berrien eraginez. Horrela, nolabaiteko dibortzio bat eman zen, bertsolariek zailtasunak zituzten gizarteak mahai gainean jartzen zituen hainbat gai soziali erantzuteko.
‎euskal kantagintza berriak eta ye ye mugimenduak berrikuntza ekarri dute euskal musika mundura. Atzerritik ere indartsu datoz haize berriak.
‎Sartaldetik zetorren haizeak
‎Kazetari gehienek zioten Macronen aldeko haizeak azkarki ufatuko zuela hemen gaindi ere. Eni iduritzen zitzaitan haatik Frantzia beheretik etorritako haize hori menturaz euskal mendiak jotzearekin doi bat ahulduko zela. Errotik tronpatu naiz.
2018
‎" Euskal herritarrok bidegurutze batean gaude: hegoaldetik datozen haize atzerakoiak ditugu alde batean, eta demokrazian oinarritutako ziklo berri bat bestean. Zein bide hobesten dugun argi adieraziko dugu ekainaren 10eko giza katean.
‎Erreka zoko baten ondoan, Urbion mendi garaiaren aldetik zetorren haizetik babesa bilatu nahian, Potrosen alde batean gorde ginen, txorizo, urdaiazpiko eta gaztari kosk eginez eta Joxemielek ekarritako zahatoa dantzatuz, zintzurraren onerako. Egoera horretan, planak egiteari ekin genion.
‎Gaua aspaldi zen aldapan behera. Kriseiluaren su mihia dardarka hasi zen kanpotik zetorren haizearen eraginez, leihoko zirrikituetatik txistuka etengabean, eta Jonaneren hatsa ere txistuetako baten azken oihartzuna bailitzan heldu zitzaidan albotik. Adoretsu ari zitzaidan, burua nire sorbaldan pausatu, eta hatz puntez nire bizkarrean maitekor jardunez.
2019
‎J. Gorostiagaren alde egiteko erabakian nabari da huts egin zuela Bilbon egitura egonkorrago bat sortzeko asmoak. Agian arrazoi politikoak zeuden Espainiatik alde egitea erabakitzeko, baina, era berean, bere burua linguista gisa gaindituta ikusten zuen SFVJUtik zetorren haize berriarekin.1200
‎Herriko arrabotea toldoz estalita zeukaten, euria egiten bazuen maskaradaren arratsaldeko saioa aterpearen goxoan egin zezaten. Bortüetatik zetorkigun haizea hotz hotza zen, gailurretako elurrari pott emandako haizea.
‎Aititaren bizikleta zaharra gozo doa hasieran, aldapa behera leuna baitago Basagurendik abiatuta. Gero, berriz, pedalei eragin behar diet, eta aurre egin itsasaldetik datorkidan haizeari. Dena dela, une batetik aurrera kresalaren usaina hasi zait iristen, eta horrek indar berriz hornitu ditu nire hanka eta izter nekatuak.
‎Ordurako ia gau iluna zen, baina ez zuen ematen inguruan inor zebilenik. Txakurra lasaitu eta handik berrehun metrora ageri ziren lehenengo eraikuntzen klartasunerantz jo zuen, itsas aldetik zetorren haize ufako hozkirriak bultzatuta bezala.
‎Iparraldetik zetorren haize leuna zakartu egiten zen bideko bihurgunerik irtenenetan, baina euriak ostarte zabalei egina zien bide. Hodeien artetik, eguzkiak herabeki epeltzen zituen bazterrak.
‎Ez zen arkitektoa izan behar eraikin hura bere azpiko tontor arrokatsura egokituta zegoela ulertzeko. Lau fatxadetako hiruk soilik zituzten leihoak, laugarrena arrokari atxikita baitzegoen, faroa itsasotik zetozen haize zakarretatik babesteko ahalegin agerikoan.
‎Nortetik datozen edoi baltzak bakarre eurixe. Eta kostatik apartexeago, ibarreko lur errekondokoetan dabilenak ere antzematen dio itsasaldetik datorkion haizeari, itsasoa bera ikusi ez arren: Ipar kaleko errekaizea, galerrenaren aizpia.
‎Hotz gordinenetara ohituta bizi behar izan zuten aldi batean Katalunia eta Valentzia aldeko biztanleek. Europatik izotz kizkur zetorren haizeak, gero Afrika burutik jira hartu ostean, Andaluziako mendebaletik barrena, Extremadura zutik zeharkatuz, Galizia aldea berotzen zuen. Eta horrela, gogoan hartzeko kontua da hau:
‎umel eta heze, baina ez hotz. Halere, haize bolada iparmendebaletiko horiek tentetzen badira, ipar puntatik zuzen honuntz haize polarra abiatuz, orduan ez da maila handiko prezipitaziorik izango, gehienetan, eremu oso hotzetatik baitator haizea eta hezedura. Baina, deskuidoz, depresiogune hego haizearekiko bat Frantzia aldetik, Pirinio goitik parean tokatzen bada, orduan bai, orduan elurretarako proportzio egokiak ditugu benetan.
‎Urrikotik azaroko ilargira bitartekoak, berriz, ostiraleko egurats eta gauerdia pasa orduko datorkeen haizeak gobernatuko ditu. Edo ez?
2020
‎Martxoko egun bat zen. Sartaldetik zetorren haizeak, itsasoko oihartzunen ekarle, makur erazten zituen pareko zuhaitz ilunak sala leihoaren aurrean; intzirika ari ziren, eta iharrosten ziren ontzi mastak izan bailirakeen ekaitz baten jostagailu". 1970eko argitalpenaren hasiera dugu, Gabriel Arestiren eskutik irakurleari heldu zitzaiona, eta ez, zuzen, Jon Mirandek berak 1959an egindako jatorrizko bertsioa, gipuzkeraz idatzi baitzuen egileak eta, handik hamar urtera, euskara batuaren zinezko eredura ekarri baitzuen Arestik.
‎Momentu hartan, leize zulora zetorren haize pufada batek sua itzali zuen, areto biribila iluntasunean utziz. Kanpoan ekaitzak jarraitzen zuen bere indar oroz..
‎Baina behin erortzen hasita, batera eroriko da gure mundua. Zurea eta nirea." Lama Lobsanek ahotsaren oihartzunari luzamendua emanez, ia ia bere hitzek basoetatik gora zetorren haize emari goxoarekin bat eginez.
‎Arrakalara gidatu gintuen Koldoren esentzien zaindaria bilakatu zenak. Baten batek txistu ere egin zuen, zulora burua agertu eta handik gora zetorren haize hotzak harrituta.
‎Irristaldi bakoitzean barrea ateratzen zitzaidan niri, baina Jokinek serio eta mutu segitzen zuen, irrist eta balantza artean. Gora iritsi ginenean itsasoari begira geratu ginen, alde hartatik zetorkigun haize leuna aurpegian sentitzen genuela. Zorion betean sentitzen nintzen ni, baina Jokinek mutu segitzen zuen, eta ni, itsasoaren handitasunean eta edertasunean murgilduta, ez nintzen ohartu Jokinek atzera egin zuela, abiada hartu zuela eta jauzi egitera zihoala.
2021
‎Abertzaletasun jeltzaleak bere sorreran diskurtso antimodernoa eta jarrera defentsibo eta kontserbadoreak hartu bazituen, adar berriak, gizarte industrialaren ukazioak abertzaletasuna ezertara ez zeramalakoan, eta Europatik zetozen haize berriek hauspoturik, euskaltasunaren inguruko diskurtsoa, iruditeria eta proiektua errealitate horretara egokitzeko apustua egin zuen. Eta Euskal Herrian immigrazioak harturiko dimentsioa tarteko, horren integraziorako bide gisa klase borroka ere hartu zen funtsezko oinarri gisa.
‎Berdin beste bikote honetan ere: Menditik dator haizea/ Zuk egia erdi hori esatetik dator arazoa. Azken adibide honetan argi ikusten da perpaus osagarri jokatugabeak adiera abstraktuago bat ematen diola etorri predikatuari, ez hain fisikoa.
‎Basterretxeak hil harriari eman bizi berria. Chillida dator haize orrazien kantak zutik jartzera. Sistiaga obra etxetik ilargira joanetorria.
‎Mendiko alde horretan kolore gorri iluneko harrizko harresiak ziren nagusi. Etxaldeko kokalekua Atxuriako hego hegian zegoenez, mendebaldetik etorritako haize eta euri zaparraden kontrako babesa ziurtatzeko nahiko altuak, aldiz oztoporik gabe haizegoak jotzen zuen. Hargatik baldintzak idealak ez ziren baina mahatsondo batzuk landatu nituen beltzak, gorriak edo zuriak.
2022
‎Bazuen aitak esaldi xelebre bat: Mendarotik zetorrenean haizea eta leihoko xirrixtutik pasa ezinean fiuuu zarata egitean, zera esan ohi zuen: Hara orain ere hemen dek Antonio potolo.
‎Gogoz astindu ditu dunetako landare herrestariak nahiz eta ez dirudien kalte handiegirik egin dienik bere laztan boteretsuak. Mengel itxura duten arren, zainak hondarretan ongi ainguraturik izaki, aski ohituak daude itsasotik zein kontinentetik datozen haize ufada bortitzen oldarraldiei. Marak jertsearen bi muturrak heldu eta bular parean gurutzatu ditu itsasoa haserre zelatatuz.
‎Ez zen lehenbiziko aldia teilatura ateratzen nintzela. Udako iluntzeetan, beroak logela jasanezin bihurtzen zuenean, leiho ertzean eserita irakurtzen nuen, oinak teila epeletan, Ezkabatik zetorren haize freskoaz gozatuz.
2023
‎Lehen aipatutako Las Yeguas lursaila da horien izena. Mendebaldera begira dauden mendi magaletan daude kokatuta eta Atlantikotik datozen haize lasterrak jasotzen dituzte, haize kontinental beroetatik eta Saharako gandutik babestuta. Lur horiek duten buztin geruza finari esker, hezetasuna gordetzen dute eta mahatsa astiro astiro heltzea lortzen dute.
‎Ostertzean, itsas gainean dantzari zebiltzan eguzki printzen artetik kaioa ikusi zuen hegaz. Portutxo aldera zetorren haize kirriarekin batera. Itsas txoriek airean kiribiltzeko zuten erraztasun hark betidanik sortu zion inbidia Kotte Zaharrari, baina aitonak esan ohi zion moduan, hobe muinak eta ez hegoak.
‎–Ez ginen gau beranduan etorriko haizeari buruz disertatzera, ezta?
‎Herrialdeari buruzko izendapena da, baina beste batzuetan haizearen beraren izaera adierazten dute getxoztarrek: " Kontrako aldean, hegoaldetik datorkigun haize siku hori axeierra (haize iharra) deitzen da, ihartu edo lehortu egiten duelako. " Aurrekoaxe edo errikoaxe ere esaten diote", dio Fredik.
‎Dakar diogu, auskalo nork, ekaitza datorrenean haize bufadekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zetorren 36 (0,24)
datozen 11 (0,07)
dator 8 (0,05)
zetozen 8 (0,05)
etorritako 5 (0,03)
datorkigun 3 (0,02)
zetorkien 3 (0,02)
datorkion 2 (0,01)
zetorkigun 2 (0,01)
Badatoz 1 (0,01)
baitator 1 (0,01)
datorkeen 1 (0,01)
datorkidan 1 (0,01)
datorren 1 (0,01)
datorrenean 1 (0,01)
datoz 1 (0,01)
datozela 1 (0,01)
datozkigu 1 (0,01)
datozkion 1 (0,01)
ethorri 1 (0,01)
etorriko 1 (0,01)
zetorrenean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia