Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 247

2000
‎Hori oso gogorra zen garai hartan. Soldadutzatik etorri eta hango bizimoduaz bertso batzuk jarri nituen. Bertso horiek Arantzazuko aldizkarian argitaratu ziren.
‎Espainiako Barne Ministerioaren datuek diote bizileku baimena duten 30.000 atzerritar bizi dela Hego Euskal Herrian. Iparraldean, berriz, bizileku baimena 7.000 etorkinek dute; hauetatik 2.000 Espainiako Estatutik etorriak eta gainerakoak gehien bat magrebtar eta portugesak.
‎Batzuk baserriko oilaskoa, besteek madrildar erarako lapikokoa eta azkenek abstentzioaren bitartez aurreko biak irensteko prestatzen ari diren bitartean, mende honen azken hauteskundeak datozela eta abagune aproposa da Demokrazia eta Hauteskunde prozesuari buruz hausnartzeko.
‎hautatzailea ere aldatu egin da. Hain zuzen ere, gure gizartetan beste hiritar mota bat daukagu, (populazio osoak irakurtzen badaki eta mende hasieran gutxiengoak, BPGaren zati handi bat gehiengotik dator eta mende hasieran oso gutxiengo bakanetik, osasun politiken ondorioz bizitza itxaropen altua dago gizartean eta baxua mende haseran, etab). Gainera hauteskundez aparte, beste partaidetza politiko mota batzuk ere erabiltzen ditu (zenbaitetan boto portaera baino eraginkorragoak):
‎Barbie panpina egiten dutenek ez dituzte bere ezaugarriak kaxa eta etiketetan euskaraz adierazten. Neurri batean, ulergarria da, kanpotik baitator eta izena bera ere amerikarra baitu ilehoriak. Ingelesez, frantsesez, italieraz, gaztelaniaz, portugesez... azaltzen dira, nagusiki, honelako produktuen osagarri eta argibideak.
‎Coloradoko Boulder hirian jaioa duela 43 urte, hizkuntzalari gisa egin du bere ibilbidea. Umetan Angolan bizitakoa, Francoren azken urtean Iruñeara gaztelera ikastera etorri eta orduan entzun zuen euskara lehen aldikotz. Liluratua, bere kasa ikasteari ekin zion.
‎Algorta sorlekua aspaldi utzi bazuen ere, bizkaieraz mintzo da oraindik Garbi Losada antzerki zuzendaria. Pedagogia Donostiara ikastera etorri eta bertako Egia auzoan bizi da egun, Jose Antonio Vitoria laguna eta Tomas 4 urteko semearekin. Ados Teatro bere konpainia garai gozo batean dagoela harrapatu dugu," Manolito lau begi" antzezlanak antzerki talde orok behar duen bultzada eman die-eta.
‎Batzuetan gaizki jujatzen naute, asmo txarreko epaiak egiten dizkidate. Oraingo udalba tzak euskal kulturaren alde egiten duenarekin bat nator eta urrunago ere joan gaitezke. Konparazione, badirudi Jakes Abeberrik Didier Borotrak baino lan gehiago egiten duela euskal kulturalen alde.
‎Ona. Badakit batzuek pena hartuko zutela alde egin nuelako, neroni ere ikaragarri kosta zitzaidan... nire bizitzako bi erabaki zailenak izan dira Zierbena laga eta Oriora etortzea eta gero Orio laga eta Castrora joatea. Behin lagunak eginez gero, oso momentu gogorrak dira.
‎Gaurko gizartean gaztelania edota frantsesa menperatzea izugarrizko pribilegioa da. Ez gaude prest horiek jakiteak ahalbidetzen duen kultur munduari eta nazioartean murgiltzeko ematen duen aukerei uko egiteko, beste arrazoreen artean, ikasi dugulako, berandu ikasi ere, gaztelania gure hizkuntz berezkoa ere badela, latinetik etorria eta hemen sortua, gure artean 2000 urteko bizitza duena eta bere baitan euskararen aztarnak ere badituena. Euskaraz inoiz mintzo zirela ziurtzat ezin jo dezakegun Nafarroako lurralde garrantzitsu baten hizkuntza da, Nafarroako Erresuma historikoaren benetako osagarri eta ardatza.
2001
‎Oporrak datozela eta kanpora. Ez dakit zein urteurren ospatu nahia dugula eta kanpora.
‎Globalizazioaren aurkako mundu mailako mugimendu hau osatzen duen jende gehiena ez da alderdi politikoetan antolaturik dagoen jendea. Nagusiki nekazaritzatik, unibertsitatetik, lantokietatik, ekologiaren aldeko mugimenduetatik, mundu indigenatik, Gobernuz Kanpoko Erakundeetatik datoz eta, asko, anarkismoaren esparrutik. Ezkerreko hainbat intelektual ere hurbildu da mugimendu honetara.
‎Oraingo mugimendua, berriz, «eltxo hodeien» modura antolatu da, partaideek motxila bizkarrean, bazter guztietatik datoz eta edozein tokira joateko prest dira (Seattle, Praga, Gotemburg, Genoa...). Helburu estrategiko zehatzetan baino, errebeldia moraletik ateratzen dute bere kemena.
‎Tabla bidez atera naiz. Bosniako gerratik etorri eta lehenengo saio kobratua Donostiako Antigua auzoko kultur etxean egin nuen. Ni kartekin aritzen nintzen, tabernaz taberna.
‎Artikulu batetan, bospasei falta tiki zuzendu nion. Z. ARGIAra etorri eta oso haserretu omen zen. Zenbait hitz gogor esan ere bai.
‎Desobedientzia zibila tresna bat da eta guk indarkeria ezaren estrategiaren barruan kokatzen dugu. Gurean asko militarismoaren aurkako mundutik gatoz eta biolentziarik gabeko estrategian, gure ustez desobedientzia zibila da eraginkorrena, kanpaina zabalak eta sakonak egin daitezkeelako eta jendearen atxikimendua lor daitekeelako.
‎Koldo Gorostiaga EHko europarlamentariak eta Gorka Knorr EAko europarlamentari ohiak argi daukate Hizkuntzen Urteak zerikusi gutxi daukala euskara bezalako hizkuntza gutxituekin. " Ekimena Europako Kontseilutik dator eta aurreikusi zuen hizkuntza gutxituen presentzia, baina Europar Batasuneko erabaki gunetik beto zuzena jarri zuten" dio Gorostiagak, eta azken idatziari ezetza azaltzen du:" Hainbat gauza onargarri zeuden proposamenean, baina hizkuntza gutxituen arrastorik ez. Plenoaren bezperan eztabaida izan genuen, esan ziguten gure emendakinak ez zirela onartuko, talde popularrak eta sozialistak borondate zehatza zeukaten, ez zuten konturatu gabe egin".
2002
‎" Vinos Savin" margotua zuen furgoneta zahar bat hartu eta bertara joatea erabaki genuen erraldoi eta buruhandiekin. Behin manifestaldian ginela, «grisak» etorri eta egurra ematen hasi ziren. Erabat surrealista zen poliziak buruhandien atzetik korrika nola zebiltzan ikustea (barrez).
‎Batzuk hilabete eskas etorri ziren, beste batzuk 20 urtetik gora daramate Euskal Herrian. Badira oporretan etorri eta euren herrian egoera nahasi eta iluna zain dutenak ere. Gauza batzuetan ados daude, bestetan iritzi desberdinekoak dira.
‎Gauza batzuetan ados daude, bestetan iritzi desberdinekoak dira. Baina guztiak bat datoz krisia aspalditik datorrela eta irtenbideak ere luze joko duela esatean. Baita Euskal Herriak harrera ona egin diela azaltzean ere.
‎Ingeniari hau Tolosan bizi da duela 14 urte Argentinatik etorri zenetik. Argentinako arazoak aspalditik datozela eta azken gertakizunak «sumendiaren kraterra» besterik ez direla dio. Duela 14 urte egungo arazo beretsuengatik erabaki zuen Argentina uztea:
‎Nonbaitetik abiatzeko, agian tontakeria irudi lukeen anekdota bat ipini dezaket mahai gainean. Tuterara heldu eta honantz gentozela, bidean pentsatuz gentozen ea kaleko herritar horiek zer pentsatuko zuten nik" euskarazko astekari batetik gatoz eta Beterri elkartera goaz halako eta halakorekin hitz egitera Erribera, Nafarroa eta Euskal Herriari buruz". Zer pentsatuko ote zuten gutaz, eta zer pentsatuko dute guk pentsatzen dugula haietaz?
‎Amaitzeko, Ionesco ren antzerki lanean bezala, umezurtz ugari dabil kaleetan autore baten bila, baina zibila behar du izan, anitza gure gizarte konplexua ikusita eta ez nahikunde eta borondate hutsean oinarrituta. Nire adiskide batek aspaldi esan zidan: «Nireak datozela eta, ez dakit gureetarikoa naizen». Euskal nazionalismoaren etorkizuna jokoan dago
‎Pertsonaia ezberdinen joan etorriak eta denbora zein espazio aldaketa azkarrak errazteko Jose Ibarrolak eszenografia eta jantzi neutroak sortu ditu, ikuslearen irudimena gehiegi ez mugatzeko xedearekin. Rafa Mojasen argiztapenak eta Iñaki Salvadorrek sortutako doinuek giro ezberdinak sortzen laguntzen dute.
‎Ez da trenbiderik gehitu aspaldian, urritu baizik. Treneko joan etorriak eta eraman ekarriak, berriz, asko gutxitu dira. Autobideak ere ez dira asko ugaldu azken urte auetan.
‎Aurreko asteburu batean hiru elkarrizketa irakurri nituen egunkari desberdinetan, egoerarekiko adierazgarriak iruditu zitzaizkidanak. Batean, Josu Urrutikoetxeak mendiko etapa datorrela eta Ezker Abertzalea forma onean dagoela zioen. Bestean, Aralarrek datozen hauteskundeetan bere indarrak Batasunaren aurka neurtu nahi dituela iragartzen zuen Iñaki Aldekoak.
‎Gisa honetara, iaz 30 urte bete zituen ikastola honek erronka handi hau hartzeko prest dagoela agertu du. Jakina denez, Ikastolarentzat erdietsitako etekin guztiak lanaren poderioz ongi etorriak eta behar beharrezkoak izaten dira euskarazko irakaskuntza aitzina eramateko. 1.500 lagunentzako herri bazkaria apailatzea ez da nolanahiko erronka.
‎Hamar urterekin hona etorri eta euskaraz entzuten genuen bakarra igandeko sermoia izaten zen. Ni organoa jotzen aritzen nintzen, eta sermoia izaten zen korutik pixka bat arnasa hartzera ateratzeko garaia.
‎Kable koaxiala ezezik, DSL eta satelite bidezko teknologiak ere zabaldu behar dira ezinbestez. Zuntz optikoa aurreko mendeko 70etako urteetatik datorkigu eta gauza batzuetarako oso ona den arren, ez dugu ahaztu behar zein diren era honek dituen eragozpenak: garestia da oso, zuntza oso ahula da, konektoreak lortzeko zailtasuna eta matxura egotekotan zuntza konpontzeko problematika.
‎Lurraldetasunaren arazoa? Norbaitek erakusten baldin badit ez helburua horretan bat gatoz eta baizik eta horretara hurbiltzeko beste bide bat... Baionan eta Ablitasen aldi berean hauteskundeak egiteko proposamen hura baino zerbait errealistagoa du.
‎Nafartar bat EAEko Jaurlaritzaren buru. Eta aldiz, etxera etorri eta hemen oso minoritario. Nola bizi izan duzu hemengo ezintasun hau?
2003
‎1973a atzean utzi eta 1974a" Urte beltza" bezala iragartzen zuen ZERUKO ARGIAk bere editorial batean. Giro hartan izan ziren Salvador Puig Antich eta Hinz Chez en hilketak, zentral nuklearren zabaltzea zetorrela eta horren inguruko polemika, ekonomi egoera txarra eta langile eta enpresarien arteko liskarrak.
‎Beno, badakizu auzo herriek beti liskarretan bizi behar izaten dute, eta Lezo eta Donibane horrela ibiliko ziren. Dena dela testuinguru batean ulertu behar dira kontu horiek, Hugo II. Gerra Karlistaren ondo ondoan dator eta dena hondatua aurkitu zuen, hondamendi handia zegoen, bazterrak utziak. Eta hau donostiarren alde esan beharra dago, donostiarren izua horregatik ere bada, Donostia libratu zen bonbardatua izatetik, lehenago esperientzia zuten, hiria erre zutenekoa.
‎Baina gehiago dago. Egin zen apustua koherentea zen garai hartan ezker abertzaleak zerabilen apustuarekin, Lizarra Garazi garaia zetorren eta para erakunde nazionalak indartu behar ziren, erakunde autonomikoei funtzioak lehiatuz. Jakina, orain alde politiko oso bat kontra du, eta barrutik ere erdi blokeatuta dago.
‎Gaztetan herrian hamaika gauza antolatzen zenituzten. Soldadutzatik etorri eta liburu saltzen hasi zinen...
‎telebista ikusi, arropa txukundu eta eginbehar ohikoak dituzte. Tinbreak jotzen duenean, bezeroa dator eta listo. Ni goizeko 11:00etan sartzen naiz eta 19:00etan irten.
‎Han aitari esan zioten arrantza ontzi bat bazela, ihes egin nahi zuen jendea eramango zuena. Bertan sartu ginen, baina arratseko zazpietan polizia etorri eta preso eraman gintuzten. Ni, nire aita, eta sei apaiz.
‎Venezuelara emigrante bezala joan ginen, baina ez hona datozen emigranteak bezala, etorri eta limosna eske hasteko. Han lana latz egin behar izan nuen.
‎Han bizi nintzela askotan etortzen nintzen hona. Etorri eta berriz joan. Parisera entrenatzera joatean ere familiari bisita egitera inguratzen nintzen.
‎Gaur egunean, inork ezer errespetatzen al du bada! Edozein datorkizu eta" hi!", eginez. Orduan kultura eta eskola gutxiago baina elkarrentzako errespetu gehiago zegoelakoan egoten naiz neu.
‎Ez dakit zertara joaten naizen. Buelta etorri eta gosaldu, hamaiketakoa egin, egunkariari ere pixka bat begiratu, eta arratsaldean Loiolara joaten naiz, kafe bat hartu, purua errez, gezur batzuk esan eta beste batzuk adituaz.
‎Eskainitako zerbitzuez gain, marka bikaina lortu dute 50 urteotan FAS zineklubekoek: " Askotan gertatu izan zaigu, jendea etorri eta galdetzea: ' Zer duzue gaur?', badakite-eta film onak ematen ditugula eta gurekin fio dira nonbait.
‎iturria irekitzera. Eta saiatzen naiz neure gauzak konektatzen, pilota jotzen datorren bezala eta gero lantzen. Ez ezkutatzen hasierako hori.
‎Baina eskola ez da mintzagai bakarra izan, bigarren karlistalditik hasi eta Gerra Zibilera arteko pasadizo ugari ere kontatu dizkigu. Lesakako alkatea frankista zenean, festa eta" baileak" gustuko ez zituela eta, hemen, San Antonen, ospatzen ziren; akordeoi jolea etorri eta jai egunetan festa egiten zuten inguruko gazteak bilduz, baita Lesaka eta Oiartzundik etorritako zenbaitekin ere.
2004
‎Espainiako Vueltan, adibidez, antolatzaileek Mario Cippolinik parte hartzea beharrezkoa zela esan zuten bere taldea egon ahal izateko. Azkenean, etorri eta lehenengo egunean joan egin zen. Gauza bera gertatzen da itzuli askotan, eta taldeak beste leku batzuetarako prestatzea izaten da helburu bakarra; horrek ez dio mesederik egiten itzuliari.
‎1864ko Nomenclator de la Provincia de Guipuzcoa etxe zerrendan," Celaicho" baserria aipatzen da. 1944an, ondoko Lusarbe baserriko semea etorri eta hortik bost hamar urtetara kantina ezarri zuten baserrian bertan. Sute baten atzaparrak ere ezagutu zituen.
‎Zitazioak eta abar iritsi zitzaizkigun, epaitegira joateko deia eginez. Ertzaintza etorri eta kontuari oihartzun gehiegi ez emateko modu apalean zaratarik ez ateratzeko eskatu zigun. Gainera, epaitegian, deklarazioa hartu eta gure kasuak artxibatu dituzte, gaiari amaiera emateko.
‎Ez zaie guztiz ezezaguna egiten kontua. Bada hilabete batzuetarako Euskal Herrira etorri eta bueltatzean interesak eraginda matrikulatzen denik ere. Izan ere, Estatu Batuetan ikasleak unibertsitatean daudenean asko animatzen dira atzerrira ikastera joatera".
‎Euskararen gaineko lan bat egin behar nuen, baina euskalki bat hartu nahi nuen oinarri, ez euskara batua. Masterreko ikastaroa egiten ari nintzela, lana modu egokian egiteko onena Euskal Herrira etorri eta hemengo herri batean egitea zela pentsatu nuen. Baina orduan ez nuen dirurik, beraz, Tokion bertan bilatu behar izan nuen lanean lagunduko ninduen euskaldun bat.
‎Astelehen buruzurian egin dugu topo berarekin Uharte Nafarroako herriko kiroldegian. «Egunero bezala, bederatziak aldera etorri eta eguerdi aldera arte lan fisikoa egiten saiatzen naiz hauen laguntzarekin». Hauek, Barriola, Martinez de Eulate eta Chafee dira.
‎Baina gero kendu ziguten bigarren gonbidapena, senarrarena, ordu txar txar batean Diputaziora joan beharra jarri ziguten, eta pentsatu nuen" gurekin lotsatu egiten dira edo zer? Gero Madriletik eta bazter guztietatik etorri eta hiru eta lau pertsonari dena ordaintzeko prest, zer da hau?" Hala utzi genion joateari. Gonbidapen bat beti etortzen zait baina hain urrutiko gauza ikusten dut...
‎Eta kabreatu egin naiz. Beste behin ere, euskal gizartearen errebindikazio zilegi eta egokiak kakaztera dator ETA, aniztasun eta metaketa ahaleginak baliogabetuz eta oztopatuz. Etxekaltearen definizioa hitzez hitz bereganatzen berriro ere ETA.
‎Australian zeudenean, Euskal Herria zuten gogoan. Euskal Herrira etorri eta Australia gomutan. Baliteke seme alabak izatea han eta, seguru, lagun asko.
‎bestelako planeta ikusi du, izateko modu ezberdinak, beste garai batzuk... Eta etorri eta Nabarnizen eragin du: dudarik gabe familian, eta, maiz, baita herrian ere.
2005
‎jokoak, pelikulak eta horiek gehienbat erdaraz etorri zaizkie. Interesatzen zaiena erdaraz datorkie eta hala moduan interesatzen zaiena euskaraz. Behin baino gehiagotan pentsatzen dut:
‎Eta hirugarrena, Errioxatik datorrena da: Logroño ingurutik datozen eta Meanora doazen errepide ugarietako bat hartu eta Meanotik bost kilometro igaro ondoren iritsiko gara Bernedora.
‎Sektoreak 80ko hamarkadan izandako loraldiaren euskarazko azken emaitza Koldo Izagirreren Off-eko maitasuna filma izan zen, 1992 urtean. 2005a, ordea, euskarazko zinemagintza berpiztera dator eta hainbat baldintzari esker itxaropentsu ageri dira etxeko profesionalak. Udaberrian, Aupa Etxebeste!
‎Barne produkzioari esker batez beste hiru orduko programazioa betetzen du egunero Ttipi ttapak. Beste hainbat saio beste tokiko telebista batzuekin egindako truketik datoz eta ETBri erositako produktuak ere emititzen dituzte.
‎Dentsitate baxu hau emendatzeko joerak forma esferikoa hartzera bultzatzen ditu, kristal egituraren simetria deseginez. Elurretik izotzerako aldaketa airez beteriko poroak gutxitzetik dator eta dentsitatea handitzetik. Prozesuan kapilaritatez erakarritako urak izoztuz eta gainean dagoen elurraren presioak eragiten duen konpaktazioz jarraitzen du.
‎Eten hori mantendu egin da eta badirudi handitu dela gainera. 1992an sozialistak goitik behera zetozen eta PP gora. Nahi ala ez nahi horrek beherako joera dakar.
‎Egiazalea naiz, eta gaur egun jende askok ez du egiarik esaten. Nafarroako gezurrezko historia ari zaizkigu kontatzen; artxibategietara etorri eta benetako historia atera beharra daukagu, Artaxoako eta Nafarroako historia ez da-eta 36ko uztailaren hemezortzian hasten. Ahalegin eta dirutza handia kostatzen zait niri hau egitea, baina ahal dudan guztietan etortzen naiz; ia ia egunero, astelehenetik ostiralera.
‎Esteban Urkiagak lau urte zituela joan zen familia Laukiztik. " Mungiara etorri eta fraideen eskolara joan zen gure neba, Ventades eskolara. Gero, aitaren anaia bat eduki genuen Lekeition, don Frantzisko, eta hark esan zion gure aitari Esteban fraide joateko".
‎Australian, hamabost urte eta uste duzu handia zarela. Ni hona etorri eta urte eta erdian ibili nintzen Europan bueltak ematen. 18 urteak ere Italian, Torinon bete nituen.
‎" Ama, hara noa!", eta nahiz eta amari ez beti gustatu, errespetatu egiten zuen nire joera. Hona etorri eta konturatu nintzen hemengo jendea gezurretan ibiltzen zela. Esaten zieten halako neskarekin zihoazela asteburua pasatzen, eta mutilarekin joaten ziren gero!
‎Herriko bizitzan buru belarri dago sartuta eta inguru hartara bizitzera gerturatu diren familia berrien artean, oso jarrera desberdinak ikusten ditu. " Batzuk herriko bizitzan parte hartzeko asmo sendoarekin datoz eta horiek ez dute integraziorako inolako arazorik izaten. Badaude, ordea, beste asko, euren etxeko lau pareten artean isolatzen direnak eta herrian ezertarako parte hartzen ez dutenak".
‎Tabakoa baldin bada, adibidez, Holgadok aitortu digunez, beti begiratzen dute aduanakoek. Filtro horien arabera, pakete batzuk bertan geratzen dira, aduanetako langile bat aireportura etorri eta ikuskatu arte. «Txinako torloju batzuk ez ditu aduanak geldituko; baina paketean doana Txinako galtza pare batzuk badira, gelditu egingo dute ikusteko».
‎Festak berrasmatuko dira. Ideologia oso indartsua dator eta globalizazioak eragingo du, gizartean tentsioa sortzen da eta globalizazioari aurre egiteko bertako balore espezifikoak indartuko dira. Elementu espezifiko hauek debekatua eta galerazia bere egin nahiko dituzte.
‎J. Lopategi. Niretzako atsegina ez dena da aurreko egunetan edozein etorri eta" txapelketan zer. Egingo duk edo zer?" zirika ibiltzea.
‎Hobe esanda, animaliengandik gizakiarengana,, gero eta gaixotasun gehiago igarotzeko arriskua dago, baina mende honen amaieran agian oso kontrolatuta izango ditugu gaixotasun bide horiek; bidean milioika pertsona eta animalia hilko dira gaixotasunak medio. Gai honetan ere, gure autodefentsa antola dezakegu eta hori animalia hurbilekoen kontsumotik dator eta hobe, gure lagun batek zioen bezala, animaliak zenbat eta luzaroago bizi, eta ez jaio eta handik hilabete batzuetara hiltegira eramanda hainbat medizina eta hormonekin gizendu eta hazi ondoren.
‎Arima Beltza (2000), Blues sustraia (2002) eta Mundurako Ateak (2005). Beste taldekideak rocketik eta heavytik zetozen eta blues eta rocka uztartu zituzten. Hirugarren diskoan hamaika kantu bildu dituzte, eta aurrekoetan baino gehiago hurbildu dira rockera eta hard rockera, bluesari muzin egin gabe.
2006
‎Berari joan nintzaion. " Mediku jauna, ni osasun onekoa izan naiz beti baina hona etorri eta hau eta hau gertatzen zait". Eta mediku lagunek adierazitako sintoma den denak azaldu nizkion, argi eta garbi.
Etorri eta Funcor fundatu zenuen, paraje hartako lehenengo kooperatiba...
‎Bai, soldadutzatik etorri eta segidan. Nik Afrikan egin nuen soldadutzan, Rifeko mendikatean, 54an.
‎Eta bada zerbait berezia, baina ez dit ezer aldatu. Tourra irabazi, hurrengo egunean etxera etorri eta kito. Hala ere badu halako esanahi bat, pentsatzen duzu:
‎Eta hori gertatu zitzaigun: elur asko egin zuen eta hantxe egon ginen gobernukoak etorri eta bidea zabaldu arte. 2.500 bat ardi geneukan eta nahiko justu ibili ginen aste betean jateko.
‎Mediterraneotik etorri eta geurea kolonizatua du erramuak. Ereinotza erramutua.
‎Nik Barrionuevo ere entzun nuen Ser irratian. Iñaki Gabilondo lehengusua dut, eta elkarrizketa batean, hauteskundeak bazetozela eta, «Zuk niri ziurta diezadakezu Guardia Zibilaren kuarteletan ez dela inor torturatuko?», galdetu zion. Eta Barrionuevok baietz.
‎«Etortzekoak dira txapeldun paraolinpikoak, 92an Bartzelonan lehiatu zirenak. Bizikletan nola ibili erakustaldia egitera datoz eta ziklistekin hitz egitera. Protesien abantailak ere aztertuko dituzte mintegian».
‎Bakarrik geratu izan banintz, lanean, ez dakit zer izango zen. Aldiz, hona etorri eta jendea, haurren problemak, gurasoaka absorbitu egin ninduen. Gainera, asko gustatzen zaidan mundua da.
‎Madrila etorri eta gure poeta baten lana etorri zait akordura. Bitoriano Gandiagak Uda batez Madrilen idatzi zuen, hemengo egonaldia baliatuta.
‎Urtaro bakoitzaren joan etorrian eta une bakoitzak eskaintzen duen argiaz ederki baliatuz eginak daude Nafarroako lurraldeak oinarri dituzten Santiago Yaniz argazkilari bilbotarraren 100 irudi eder hauek. Iratiko oihanaren zenbait paisaia bezala, Iruñeakoak, Cabredo hiribildukoak, Erriberrikoak, San Adrian baselizarenak edota Uxue, Erratzu, Igantzi, Lantz eta beste herri askotakoak.
‎Arabako basoen, mendien, herrien eta hiri nagusien inguruak izan ditu oinarri Santiago Yaniz argazkilari bizkaitarrak Suak plazaratutako liburu honetan agertzen diren 100 irudiak egiteko orduan. Urtaro bakoitzaren joan etorrian eta une bakoitzak eskaintzen duen argiaz ederki baliatuz osatuak daude. Horien artean ageri dira Zalduondotik dabilen artzaina, Aramaioren atzean begizta daitekeen Udalatx mendiaren ikuspegia, Lapoblaciongo haitza, Maurgako herria, Baias ibaiaren gaineko zubia, Markize koa bezain gogoangarriak diren dorre asko, Biasteriko alde zaharra, Gasteizko mendiak eta bestelako bazterrak, Valderejoko natur parkea, Entziako soilguneak, Aiarako Andre Mariaren santutegia edota Aratz mendia.
‎Sanferminak laster datoz eta txupinazoaren inguruan polemika dago aurten ere: «Lehen legealditik ahozko paktu bat dago udaletxean.
‎Urte mordoa daramagu kontu berarekin gora eta behera. Erakundeek beti esaten dute zerbait egingo dutela, baina urteak joan urteak etorri eta nik 31 egin ditut honezkero mundu honetan, zain gaude oraindik. Zergatik ez da laguntzen?
‎Ez zait sekula ahaztuko etxera etorri eta beheko balkoian zegoen izebari nola esan nion «izeba, izeba, gaur hasi naizela eskolara!». Gu sei urte arte ez ginen eskolan hasten, gainera anaia eta lehengusuak zaharragoak ziren, ni baino urtebete lehenago hasi ziren, eta nik uste dut horrek piztu zidala ikasteko gogoa.
‎«Aurreiritzi guztiak alde batera utzi behar dira. Inolako presarik gabe hona etorri eta inguruarekin gozatu behar da. Pazientzia ere beharrezkoa da, ez baita berehala ikasten».
‎Musikari gazteak behar nituen, indar gehiago emateko, eta oso gustura nago. Txus heavy eta thrash taldeetatik dator eta gainera Etsaiaken jarraitzaile amorratua izan da. Hori igartzen da.
‎Ez denbora askorako ordea: «Igande batez, eskapularioa soinean zeramaten nafar errekete batzuk tabernara etorri eta Ondarretara eraman zuten» dio Miren Itziarrek, haren alabak. Ondarretan galdu zuten betirako haren pista.
‎Kaliforniako kabaret baten izena dugu Bilbao. Kanpoko artista askok du Euskal Herrira etorri eta Bilbao Song hori kantatzeko ohitura. Guk, Bilboko Iretargi bataiatu dugu.
‎St. Lawrenceko irokarrak (ibai handia jaitsiz 1535ean Jacques Cartierrek deskubritu zuen herria eta esploratzaileari ongi etorria eman ziona bera), Cartier etorri eta hamarkada batzuetara desagertu ziren, seguruenera europar gaixotasunen guztiz mende egon zirelako. Mendebaldeko hemisferioko beste herri askok bezala, ez zuten inbasioaren kontrako inmunitaterik garatu.
‎Argitaletxeentzat ere ondo datorrela esan nahi dut. Argitaletxeek urte amaiera ondo aprobetxatzen dute, instituzioen diru laguntzak garai horretan datoz eta urteko balantze ekonomikoa orduantxe egiten da, urtea ekonomikoki agurtzeko eta berriari ekiteko garaia da. Liburu gehiago direla gaur?
2007
‎Handik alde egin nuenean, berriz, hura pobrezia! Euskal Herrira etorri eta pobrezia totala! Han, aberastasuna.
‎Asko aipatzen da Txina datorrela eta Txina datorrela. Eskulan merkea, sekulako biztanleria, eta bandera komunistaz gain, zer da Txina?
‎Ez du harritzar hori zertan hautsi beharrik, probalekutik kanpo uztea aski du.Ezker abertzaleak zinez nahi badu bere proposamena aintzat hartua izatea, ezinbesteko zaio behin betirako onartzea ETAren amaieraren truke ezin duela prezio politikorik eskatu. Garbi eduki behar du, gure kasuan, indarkeriaren amaiera normalizazio politikoaren aurretik duela etorri eta ez alderantziz.
‎1974a zen. Handik etorri eta errefuxiatuak ezagutzen hasi nintzen, horien artean Argala. Nire emaztearen [Maite Idirin kantaria] auzokidea zen Argala [Arrigorriagakoa hau eta Ugaokoa Idirin].
‎Eta egun hartan ni ikusita hasi omen zen alboka jotzen, gustatua edo. Nigana etorri eta esan zidan berak ere ikasiko zukeela hori, alboka jotzen ikasi nahi zuela. Bueno, ikusita ikasiko zuela, nik musikako arrastorik ere ez dakit eta.
‎Baina herrietara eta ibiltzen ginen, eta gogoan dut nola etorri zen behin obispoa Dimara. Koño, obispoa zetorrela eta hari ongietorria emateko alboka eta panderoa jo genituen, eta obispoak hamabi pezeta eman zizkidan. Hamabi pezeta!
‎Ia denak daude lan prekarioekin, aldi baterako lanekin, pisua ordaintzeko gai izango ote den jakin gabe... Gerta liteke bat batean etorri eta gu hemendik botatzea, baina badakigu prozedura judizial bat dagoela aurretik eta horrek ere bere denbora eramaten duela".
‎Eskaera handia, fiskalaren eskari eza orekatzeko. Ondoren, epaiketaren hasierarekin bat, presio mediatikoa dator eta, azkenik, epaia. Beste auzi ospetsu askotan errepikatu den eskema da, eta badira salbuespenak, baina zigor sare horrek normalean beti harrapatzen du jendea bere baitan.
‎Ezker abertzalearen mundu zabalean asko dira ados ez datozenak ETAren jardun armatuarekin, baina hori ez da nahiko arrazoi Batasuna edo ANVri botoa ez emateko. Indar handiagoa du ANVren edo HBren, edo Batasunaren, edo... erresistentzia jarrerak, presoen munduarekiko lotura sentimentalak, edo besterik gabe bere jarrera politiko tinkoak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia