Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 208

2017
‎Guk 28 urte eta maialenek 15 zeuzkan garaian edo guk 30 eta maialenek 15, maialen bazen bertsolari bat 15 urtekin sebastian lizaso eta nerekin etorri eta aurre egiten ziguna, baina jendeak onar zezan erabiltzen zuen esaldia zen: Neska hau, eh neska honek potroak dizkik.
‎Guk 28 urte eta Maialenek 15 zeuzkan garaian edo guk 30 eta Maialenek 15, Maialen ya bazan berstolari bat 15 urtekin Sebastian Lizaso eta nerekin etorri eta beno, aurrea egiten ziguna. Baina jendeak onartz dezan erabiltzen zuen esaldia zan:
‎Hala ere, aldian aldian pasarte oparoak azaleratzen zaizkio hainbat paragrafotan, literatur" eskolako" modu eta moldez idatzirik. Susmoa dut" ezin" zuela beste erara aditzera eman barruan sortzen zitzaion literatur etorria eta arnasa. Irakurleari kutsatu nahiez deskribapenetan hariltzen du, bereziki, modernismotik edan zuen idazkera akademikoa.
‎Bai, baina euria dator eta kargatu gabe daude.
‎Ea, Sapo de la Grecia, hator eta utz iezadak begian putz egiten. Esadak, benetan, nire hatsak pattar usaina duen.
‎Ondo atera zitzaion. Igone mahaira etorri eta sorbaldan jarri zion eskua.
‎Aztoratuta zebiltzan denak, ez ninduten asaldatu nahi. Bihar goizera arte ez da espezialista etorriko eta alferrik nenbilen ospitalean. Hobe lo pixka bat hartzea.
‎Nire lehengusuari ez zaizkio kokodriloak gustatzen, baina gaur nire etxera etorri eta aurrez aurre ikusi duenean hain gauza harrigarriak egiten, berak ere bat nahi duela esan die gurasoei. Denok barrezka hasi gara.
‎Lutxi horretaz konturatu zenean pentsatu zuen: Ni hemen gelditzen baldin banaiz txakurtegikoak etorri eta eraman egingo naute. Horregatik korrika ihes egin zuen, norabide zehatzik gabe.
‎Xabier ez zuen kalera botako, noski, baina ni bai. Ez da ezer berria ni gela kanpoan ikustea beti bainago kanpoko karrajoan norbait nire bila etorri arte eta esan arte: " Ane, barrura!".
‎Arineketan hasi eta ia sugeak harrapatu nauenean... zazt! Zu bezalako tximu bat etorri eta hona ekarri nau.
‎Parisen pertsonaia ospetsu baten alaba hil zutela. Egunkari guztietan neskaren argazkia zetorren eta etxeko egunkaria hartu eta nire argazkiko neskarekin konparatu nuenean neska berdina zela konturatu nintzen. Egunkarian Pariseko komisaldegiko telefono zenbakia zetorren eta zerbait zekienak bertara deitzeko ipintzen zuen.
‎Egunkari guztietan neskaren argazkia zetorren eta etxeko egunkaria hartu eta nire argazkiko neskarekin konparatu nuenean neska berdina zela konturatu nintzen. Egunkarian Pariseko komisaldegiko telefono zenbakia zetorren eta zerbait zekienak bertara deitzeko ipintzen zuen. Telefonoa hartu eta deitu egin nuen, eta Parisera joateko agindu zidaten.
‎Aste oso bat egon nintzen bahituta, poliziek ez nindutelako aurkitzen eta bahituta egon nintzen denbora labur hartan, nahiz eta niri urteak iruditu, bizitzaren zentzuaz pentsatzen jardun nuen. Zertarako bizi, maitasunaren hiria deitzen dutenera etorri eta argazki batengatik nire bizitza osoak txarrera egin bazuen. Zertarako bizi maitasunaren hirian, sentimendu hau sentitu beharrean gorrotoa eta tristura sentitzen banuen gizon madarikatu batek inolako arrazoirik gabe pertsona bat hil zuelako eta ni bahituz neure eskubide guztiak zapaltzen zituelako?
‎Labur esanda, Baroncitarren aurpegierek umeak marrazten hasten direnean egiten dituztenen antza dute. Argi dago, beraz, Jainkoa ez zela horren margolari prestua Baroncitarrak egin zituenean, eta hemendik ondorioztatu behar dugu Baroncitarrak antzinatasun antzinakoenetik datozela eta, hortaz, gainerako gizakiak baino nobleagoak direla.
‎Tentu handiz azaldu zion Lope alkaideari gortearen asmoak, garaiak ez baitzeuden etxe barruan etsai berriak sortzeko. Aldaketa garaiak zetozela eta, erretiratzeko gomendioa eskaintzen ziotela eta halakoak esan zizkion Lope zaharrari, mindu gabe baina kementsu, era berean. Haren laguntza ere zuen herriko sagar ustelak ezagutu eta haietariko baten bat zigortzeko.
‎Badakit, Joanes, baina urak horrela datoz eta horrela hartu ditugu, bai zuk eta bai nik. Eskerrik asko informazioagatik.
‎Bai horixe! Lan eskaintza berriekin nator eta beraz, ospa ditzagun berri hauek jai giroan eta bi egun barru bigarren almadia jaitsiko da Ezkan behera, berriro ere. Denok festara!
‎Euskal Herria harrera leku izatea nahi dugu", azpimarratu digu. " Azken batean gerratik ihesi datoz eta ezin dizkiegu ateak itxi. Ez dugu beldurrik izan behar, ez baitut imajinatu ere egin nahi gu geu atera bagina, eta laguntzeko inor ez dagoela ohartuko bagina, zer egingo genukeen".
‎" Inpasse politiko batetik gatoz eta asko dugu egiteko eta esateko. Hiru urte hauetan ez dugu gaitasun kolektiborik izan egoera politikora egokitzeko".
‎Bixar ordu honetan etorri eta eruango zaitxut.
‎zer dago, bada, Barakaldon guk ikusteko modukorik? Eta pentsatzen dugu haiek gure herrietara etorri eta flipatu egin behar dutela gure kulturarekin, euskararekin, bizimoduarekin... aber, gure alboko herrietan bizi dira, e. Ez dira euskara ikasi duten japoniarrak, euskal herritarrak dira, geure modu moduan.
‎urte bi behar izan zituzten krisia dagoela onartzeko, eta gehiago dituzte txarto egindako plan ekonomikoa aldatzeko. Gobernuak ez du jakin herritarren kezkei erantzuten, bankuek etxerik gabe utzi duten jendeari laguntzen, langabeak babesten... herriarengandik oso urrun egon dira hala nahita, baina orain hauteskundeak datoz eta botoak behar dituzte. Alfredo Perez Rubalcabak bere album pertsonaleko argazkiak argitaratu ditu hauteskundeetarako ireki duen webgunean.
‎Hirian honez gero guztiak eztandetara ohituta daude, eta zer esanik ez hegazkinen zaratetara. Guztiak faxistei buruz mintzo dira, arrain postuetakoak zein barazkitakoak gerrari buruzko zurrumurru biltokiak bilakatu dira, moroen basakeriaz, faxisten ongi etorriaz eta abar, baina jendetza bazkaritara joateko ordu erdi eskas falta denean Ibaizabaletik behera hegazkin batzuen oihartzuna gorpuztuz doa apurka apurka. Elkarrizketak eten egin dira.
‎Bestalde imajinatzen zuen esku anonimoren batek botila hartu ondoren irakurriko zuela: " gaur gauean, hementxe zintzilikatuko naiz, etorri eta ikusi. Gratis da".
‎Hemen gaude. Autobusa ez zen etortzen eta kapitainik gabe ezin da hasi!!
‎Zuek eztakizue besteik esaten??! Pili lanetik etorri eta lanpara montatu gabe badago gozoa jarriko da!!!
‎Vade ad formicam, o piger, et considera vias ejus, et disce sapientiam quae, cum non habeat ducem nec praeceptorem, parat in aestate cibum sibi. Zoaz, nagia, txindurriagana eta kontsidera itzazu haren bideak eta bidexkak, joan etorriak eta itzulinguruak, nekeak eta lanak, eta ikasiko duzu zuk ere nola behar duzun aitzinera eta betiere bizi, ibili eta gobernatu. Hark erakuslerik eta gidaririk gabe, berak bere buruz biltzen du udan negua iragateko behar duen mantenua, bazka eta bihia.
‎Horrela zaudela, eritasunak har, heriotza etor eta infernura joan.
‎Aita prestu ohorezko bat hiltzen denean, ondotik gelditzen den seme umezurtza anitz lekutan da bere aitarengatik ongi etorria eta arraiki errezibitua.
‎Eta esaten badu ere gure Salbatzaileak, infernuaz mintzo dela, Ibi erit fletus et stridor dentium (Mt 13:42), han izango dela negar eta hortz karraskots, ez da, ez, aditzen hortz karraskots hura hotzetik datorrela eta ez hotzak eragiten duela. Baina hura eragiten du, bataz, barreneko damuak, oroitzeak nola bere faltaz dituen egiteko haiek guztiak, eta berriz, bestea, suak ematen dion dolore handiak.
‎Niregana etorri eta leihotik begiratu esan zion.
‎Laurogeiko urteak bi munduren artekoak ziren eta ni ere. Ezker aldean egoten ginen lagunen artean bederen baina aldi berean janzten genituen austriar ator barregarri batzuk leporik gabekoak iduriz Berchtesgadeneko biltegi batetatik zetozenak eta oporretan ziren militanteei heideggerren itxura ematen zietenak.
‎Kaleak dendaz eta errepidez beteko zirela... Orduan, Antikristoa etorri eta mundua bukatuko zela esaten zuen. Uste dut, baserriaren bukaeraz ari zela.
‎Eta zuk ordea, nahiago duzu hemen egotea nire ipuinak entzuten, zure ama etorri eta haserre bizian kalera bidaltzen zaituen arte. Zergatik?
‎aditu zuen, edo horrela iruditu zitzaion 10 urteko Maddiri goiz hartan. Baina, berehala bere onera etorri eta izerdi patsetan zegoela konturatu zen. Dardarka, urtarrileko egun hotz hartan inori begiratu gabe etxepetik atera eta bere baserriko bidea hartu zuen burumakur, deus erran gabe.
‎Zoko, Jatsu eta artzanora galantak topo egin zuten buruzagiarekin, armak eskuan eta harridura begietan. Berehala ulertu zuen bere bila zetozela eta aurre egitera ausartu zen baina berehala zuen lepoan Jatsuren ezpata zorrotzaren muturra eta Zokoren arku galanta tenkatua, zintzurrari so.
‎Urdaibai itsasadarra eta bere inguru zoragarriak itsasoaren eta ilargiaren marearen dantzaren arabera antolatzen zuen egunen joan etorria eta bertan duela milaka urte bizi ziren euskaldunena, nola ez. Horregatik, biztanle haientzat garrantzitsua zen ahalik eta gehien jakitea mundu urdin eta ezezagun haren gorabeherez eta hari etekina ateratzeko teknikei buruz.
‎Azaroko arratsalde batean, Rhayader Lokazti Handira etorri eta hiru urtera, neska bat itsasargira hurbildu zen itsas hesitik. Zama zekarren besoetan.
‎Denbora igaro zen. Lokazti Handian, itsasaldien altuerak, urtaroen iragaite motelak, hegaztien joan etorriek eta, Rhayaderrentzat, elur antzararen etorrerek eta irteerek markatzen zuten denbora.
‎Gaueko lan txanda bazuen aitak, egunez isil isilik egoten ginen denok, eguerdira arte egin behar baitzuen lo. Arratsaldeko lan txanda egokitzen zitzaionean, berriz, baimena ematen ziguten beranduago oheratzeko, eta lantegitik etorri eta musu eman arte zain eusten genion.
‎Baserritar haietako dozena erdiren batekin ekin nion bidaiari, tabako merkez eta buztinezko pipaz inguratuta. Asteroko azokatik zetozen eta salneurrien gainean baino ez zuten hitz egiten. Ardien erditzeei buruzko berriak entzun nituen, Cairne, Deuche eta beste dozena bat ibar txikiri zegozkienak.
2018
‎Aspaldi hona iritsi zen gizon talde bati entzun nien hori: izurritea zetorrela eta zuhaitzak moztu behar zituztela defendatzeko. Izurritea oso arriskutsua zela eta animaliak kanporatu behar zirela.
‎" Genero ariketak" liburua irakurri dut. Mamitsu dator eta niretzat berritzaile. Irakurtzen ari nintzela Medeak izeneko taldeak idatzitako testu honekin egin dut topo.
‎Beste adibide bat: gure herri txiki askotan, 20 etxebizitza berri egin, herritik kanpoko jendea etorri eta giroa erabat erdalduntzen da. Horrelako gauzak zaindu behar ditugu erdaldunak integratzeko dugun gaitasuna baxu baxua delako.
‎hitzetatik ekintzetara iragan beharrekoa, modu bateratu batean jokatzeko gai izan gaitezen. Horretan ere, zer esanik ez, bada Euskaltzaindiaren erantzukizuna, sortzetik datorkiona eta hizkuntza politika egiten dutenen gertu egoteko eta euskararen herrialdeetan euskalgintzan ari direnengandik hurbil jokatzeko agindua ekartzen diona, betiere, gizartearen premiak asetzeko gogoarekin.
‎Horrela ez zagok Pello! Egunak joan eta egunak etorri eta deabru gaizto horrek hor segitzen dik dantzan gure teilatu gainean Ixabelek.
‎Uztailaren 4rean etorri eta irailaren 6an joan zen. Bertan bizi zelarik, bi liburu eta hainbat hitzaldi idatzi zituen.
‎gaua etorri eta etxeratu dira.
‎Gaua dator eta etxeratzeko tenorea dugu; hauxe epilogoa. Poema txar hauek zer edo zer ikasteko balio izan digutela espero dugu.
‎Guk bezala kalabazez baliatzen ziren ibaitik ura ekartzeko. Emakumeen eta haurren joan etorri eta oihu asko sumatzen zen. Haurrak jolasean ari ziren eta bihurrikeriak egiten zituzten, gure taldekoek bezalaxe, eta haien arteko jende haziak gure taldeko haurren antz handiagoa zuten gure taldeko jende haziarena baino.
‎Hilabeteak etorri eta hilabeteak joan ziren. Etorkizuneko drama eta tragedia zehaztu gabe zeuden oraindik eta, bitartean, intxaurrak puskatzen genituen eta bizi egiten ginen.
‎Belarri Makur goiz batean desagertu zen, itsas belarrien bila joanda. Belarri haietako bat itxi eta behatzak harrapatu zizkion, eta itsasgora etorri eta ito egin zuen. Hurrengo egunean aurkitu genuen haren gorputza, eta lezio ona izan zen guretzat.
‎Hiru arraunlari ziren, eta ehiztari xahar beldurgarri huraxe zen haietako bat. Gure hondartzan lehorreratu ziren, eta ehiztari zaharra herrenka etorri eta gure zuloak begiratzen aritu zen.
‎Ez nuen ulertzen nola ihes egiten zidan. Haitzuloan sartu zen guztietan, behin ere ez zen atera, eta hala eta guztiz ere ondora etorri eta iseka egiten zidan. Horrela, borroka izanez hasi zena ezkutaketa bihurtu zen.
‎Negarrez deitu nion, gogoan dut oraindik, eta gelditu eta atzera begiratu zuen. Niregana itzuli zen, nire adarrera etorri eta gezia aztertzeko. Tiraka ateratzen saiatu zen, baina alde batetik punta bizardunak eutsi zion, eta bestetik isats lumadunak.
‎Hau ez da batere arrunta, ez duzue uste? Onddoetara etorri eta halako xelebrekeriekin topo egitea?
‎Baina datorrenari aurre egin behar zaio derrigorrez, eta azkar gainera bestela patuak jan egiten zaitu. Dena den, onddoz ondo jantzita gentozen eta gertatutakoak gertatu arren pozik egoteko moduan geunden. Makina bat istorio genituen gainera afaloste batean kontatzeko eta ez nolanahikoak!
‎Ez, navarro anai arrebak, ez! Ez diegu utziko robasetas horiei gure lurrera etorri eta gure Hongo navarrensis maitea eramaten. Gurea da, berezia da eta bereiztu beharra dago haien perretxikoetatik, ez gaitzaten zaku berean sartu.
‎40, ikus" Emazteak I" kapitulua): senarraren isilean gertatzen ziren emazte eta laminaren arteko harremanak eta elkarlaguntza, eta gizonak jakin zuenean, lamina zauritu zuen; lamina ez zen gehiago etorri eta etxea peko errekara joan zen.
‎Osterantzean, abadeak maiatzaren 3ko Gurutzetik irailaren 14ko Gurutzeraino, domeka guztietan meza ostean hodeia bedeinkatuten euan, eta sakristauak kanpaiak jo. Holango baten, abadea eta monagilloa Olarteko eleiz portalean, hodeia sano etorren eta, monagilloak estoleari eutsi gura eutsen, horrelan ikusten ei zirean (hodeian zabiltzaten deabruak edo). Abadea larri, bedeinkatu eta bedeinkatu, monagilloari esaten ez itxiteko estoleari gero, ezpabere eroaten eudien (deabruek); eta izerdi botetan, ezin euan hodeia paratu:
‎Ene! Etorten izan diraz ahuntzak, baia adar tzarrakaz... bat etorri eta bestea joan, eta bat etorri eta bestea joan (arantzazko itxituraraino etortzen) ikaratuta umea.
‎Ene! Etorten izan diraz ahuntzak, baia adar tzarrakaz... bat etorri eta bestea joan, eta bat etorri eta bestea joan (arantzazko itxituraraino etortzen) ikaratuta umea.
‎Giltzariaren senarra etorri eta:
‎(Jendeak etorri eta haurra ikusi zuten laino baten gainean, esku batean arma eta bestean sugearen burua, gorputzetik odol ibaia sortzen zela. Ospe handian eraman zuten Antiguako elizara, bizkar hezurra atera zioten eta Birginaren kamerinoan ezarri zuten; mendeetan egon da han, orain guti arte) (Barandiaran, 1973b:
‎Edo sakreak: Orozkon, norbaiti botatzen ahal zaion larriena ei da" Atzen onik ez al du izango" esatea, edo" Atzeneko orduan ere ez dautsut barkatuko"; horien ondorioz, madarikatuaren hil hurrena luzatzen da madarikatzailea eriaren ondora etorri eta barkatu arte (Barandiaran: 1973b:
‎Biluztu eta barrika bat eztitan sartu zen, eta hartarik landa barrika bat lumetan; horrela jantzirik jarri zen ateka batean, bi zangoz goiti. Deabrua etorri eta ozenki egin zuen:
‎Txanbenatek Iruiñera joan behar zuen batean, apezak konjuru egin zion harri jasa prailearen bizkarrean eror zedin. Bidean eguraldi aldaketa ikusi zuen praileak, igarri zuen erasoa bere buru gainera zetorrela eta erretorearen lana zela. Baserri batean behi larru bat eskatu, burutik behera jantzi eta apezaren sagastira joan zen; dena loretan zen eta arbola azpitik arbola azpira ibili zen, lore denak harriak txikitu arte.
‎Pack berean sartu dituzte jomuga diren lagunak: gurera ustez iruzur egin eta sendatzera datozenak eta gurean jadanik bizi direnak. Izan ere, osasun turisten abusuei aurre egitea gauza bat da, eta paperik gabeko etorkinei osasunerako eskubidea ukatzea beste bat.
‎Zer egin lukete bertakoek? Edo zer gertatuko litzaiguke guri, urrez gainezka dauden batzuk xeke arabiar islamistak edo Ameriketako aberats kristau integristak gure herrira etorri eta lur gehiena erosiko balute, mugarik gabe, luxuzko spa txaletak edo haien proiektu faraonikoak eraikitzeko. Herriko lur onena jabe bakar batzuen eskuetan egongo litzateke.
2019
‎Baina, beretzat baso ilun haietan ibiltzea, eta ehizatzea, ikaragarrizko gozamena zen. Eguna etorri eta eguna joan, segi eta segi aurrera.
‎Aspertu ziren. Negua bazetorren eta ezin zitezkeen atzeratu. Eta ezin gainetik kendu zakur amorratu hura.
‎Maryk igandeko jantziak prestatu zizkizun. Baina ez zinen etortzen eta kezkatuak geunden. Aizu, eta zer duzu zure jantzian?
‎Astakeria bat da. Honaino etorri eta, zergatik ez zenidan ezer esan?
‎Zuek gozatzen eta gu... penaz lehertzen. Eta egia baldin bada (eta badakit hala dela), zuen hiletetara enbor baten gainean etorri ahal izan duzuela, ezin al zenezaken beste hainbeste eginaz etxera etorri eta neri bizirik zeundela esan edo adierazi. E...?
‎Zer esango ote zuen Joek?. Esan, zituenak esanda, harriturik zeuden, zeren iruditzen zitzaien une batetik bestera zeruko tximistak etorri eta erdibanatuko zutela. Eta merezi, merezi baitzuen.
‎baina bazatoz eta argi dago
‎Pizarraren erdian marra bat egin zuen. Geroztik hura izango zen muga. Orain esaten dio lagunari, zure lurraldean dagoen artean, zuk nahi duzun bezala jokatu, baina nire lurraldera etortzen eta alde egiten badu, orduan nik nahi dudan bezala erabiliko dut.
‎Berriro eseri zen eta biraoka hasi ere bai. Laster hasi ziren eskola lagunak etortzen eta Beckyk bere begi gorrituak nolabait disimulatu zituen. Arratsalde hura oso luzea egin
‎San Joan, nekez etorri eta azkar joan.
‎Moises larriturik belaunikatu zen. " Har ezazu zure herria eta ilargi berriarekin zoazte ihes, zuen bila datoz eta"; ahots gardenez aditu zuen Jinkoa. Aspalditik ziren laketuak Egipton, baina lekutzerik bertzerik ez zuten.
‎Bereziki da handia lurralde hauetan fraideen lasaka, ze zure sumina eta zigorra komenigarria litzaizkieke, ez baitago inor gutxienekoz arrandiatzen ez duena gobernadore izatea. Beha, beha, errege, ez iezaiezu sinets, zure erreal agerpenean, zure aitzinean isurtzen dituzten malkoak, hona etorri eta agintzea delako zera. Jakin nahi baduzu hemen daramaten bizimodua, adi, merkataritzan iaioak, onura profanoak erosi, eta elizako sakramentuak saldu, pobreen etsaiak, handinahiak, gozozaleak, harroak, gutxienetakoa izanik ere, fraideak nahi duena da lurralde hauek manatu eta gobernatzea.
‎Olibak, oliba olioa, beste jaki batzuk, eta bota hauek ere erosi ditut. Egia esan, botak ez dakit zertarako erosi ditudan, uda dator eta.
‎Hala ere, hangoa ez zen Noraren hirian izaten den antzekoa; ez zen kolorearen tonuaren kontua, gogorragoa edo leunagoa, arinagoa edo astunagoa, ingurunea eguzkia jelatzen balego legez sumatzekoa baizik, indarge geratzerainokoa. Nolanahi ere, egunak etorri eta joan ahala, normaltasuna bereganatuko zuelako esperoan zegoen, neguko arratsean gure baserriko ganbara iluna zirudien udaberriko lehenengo asteko igandean.
‎Norarentzat egun guztiak ziren Aberri egunak, baina laster Aberri Eguna zetorrela eta, aukera paregabea aprobetxatuz, ikurrina erostera sartu zen barrura. Finean, han, Oslon, euskaldunak ere bazirela eta, bertakoak jakitun izan zitezen ikurrina jarri nahi zuen zazpi balkoietako batean.
‎Txostena prestatuko dugu, eta jarraian fiskalari emango diogu. Laster da etortzeko eta jarraian zuongana aginduko dut.
‎Agindua goitik zetorren eta agindua zen.
‎Latinezko lixivius eletik dator eta euskaraz lixibiatua erabiltzen genuke jatorria eta zeregina biak errespetatuz. Edozein geruzaren baitatik perlatuz, hartzitzen zein mazeratzen utziriko hondarkinetatik, zikin puloetatik eta konpostetatik isurtzen zihoan likidoaren izena da.
‎638 Shakespearengan besteak beste zera ikus dezakegu, mamuak alde egin zutenetik soilik gure kontzientziak isiltzeari utzi ziola eta erruak leporatzen hasi zitzaigula. Mamuak esanekoak omen dira, nahi dugunean eta nahi dugun eran badatoz eta badoaz, entzun behar duguna diote eta nahi edo behar dugun beste beldurra eragiten digute, ez gutxiago ez gehiago.
‎Lehen biak, urriaren 21ekoa euskaraz eta 23koa frantsesez, Eneko Bidegainek eman zituen eta Txomin Peillenek, Benjamin Duinat ek eta Fernando Mikelarenak beste hiruak emanen dituzte. Mixel Mendiburuk aintzin solas gisa ongi etorria eta eskerrak bihurtu zizkien etorritakoei. Hizlaria ahantzi gabe.
‎Ez ditzagun ahaztu arrotzak deitzen ditugun horiek, gure etxera, lurraldera etorri eta segurtasun eza sortzen digutenak. Ezezagunak direlako mesfidantza, beldurra, proiektatzen dugu haiekiko (buhameak, agotak, mairuak, kauterak...)
‎Koldarkeria handia zegoen nire zalantza horietan, zeren nahitaez esan zitzaion egunen batean. Atea igaro nuenean, nire onera etorri eta erabakia hartua nuen.
‎Dacosta ugazabari begira zegoen, hura bere zigarroaren keari begira. Dacosta andrea etorri eta kafea atera zien. Berriro alde egin zuen.
2020
‎" Gaingiroki begiratzen gaituzue eta zuen herrietan egin ez duzuena, guk, orain, berehalaxe egitea nahi duzue. Zuek ere azken finean dolarrekin etorri eta epaitzeko eskubidearekin sentitzen zarete". Eta Harlemgo Ritak nola esaten duen:
‎Bera zen, nolabait, nire eleberriko Werther pertsonaia... Erasmus dela bide kanpotik zetorren eta euskaldundu zen balizko ikasle hura, beste argitaldariek ezinezkoa zena ihardetsi zidatena...
‎klasikoak, germanikoak edo euskaldunak nahiz berebiziko estiloan, guztiz pertsonalean, garatuak izan, zeinean, elkarrizketa baten antzera, argudioak eta anekdotak, ekarpen filologiko eta filosofikoak, txirikordatzen doazen artea dirudien korapiloetan. Kezka kultural, linguistiko, literario haietatik aberriaren aldarrikapena datorkio eta, ezinbestean, politikaz aritu beharra. Asko ditugu haren aurka asaldatu diren idazleak, Jon Juaristi, Aurelio Arteta eta enparauak lehenak izanik, baina oihartzun handiko liburuak izan dira eta, liburuak diot zeren gehienak aurretik idatzitako artikulu ezberdinak bildu ostean bilakatu baitziren liburu.
‎Litekeena zen ez zutela euren gogoko beste inor aurkitu The Hillsen, edo, ziurrenik, The Hillsen beste inork haiek gogoko ez izatea ongi begiratuta, gauza bera ziren aukera biak. Fidel halako hausnarketetan zebilela konturatu zen, irakurtzen hasi gabe, eta alferrikako erresumin hura nondik zetorkion eta nola kontrola zezakeen aztertu zuela erabaki zuen.
‎esan nuen agur diamanteak! Ez al zaik iruditzen lapurrak berriro etorri eta eraman egin dutela, Tom?
‎Handik bi urtetara, hizkuntzalari bera azaldu zen bere zaldi gainean Mixel Kurutxet en bordan. Poz pozik zetorren eta sakelatik berak egindako karta atereaz, artzainari eman zion, bi urte lehenago emandako laguntza baliosa bihotz bihotzez eskertuz.
‎Ondoren, batak besteari esan eta esan, leku komun bihurtu zuten Jainkoari egiten ahal zaion zerbitzurik atseginena dela deabrua infernuan sartzea eta esaera horrek, itsasoaz honat pasaturik, gaur ere irauten du. Eta horregatik, zuek, andre gazteak, Jainkoaren graziaren premian baitzaudete, ikasazue deabrua infernuan sartzen zeren horrek gusto handia ematen baitio Jainkoari eta bai bi parteei ere, eta hortik on handia etorri eta segitu baitaiteke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia