Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 920

2000
‎Baina badirudi, Javier de Burgos zenaren gogoak bizirik dirauela Espainiako Estatuaren baitan. Zeren, ulergaitza iruditzen zait, bakearen bila gabiltzan demokrazia batean, Uda taldearen aurka Madrildik Ynestrillas eskuindarra bere taldearekin etortzea eta Guardia Zibilen babespean Treviñon istiluak sortzea.
‎Ondo pentsatuta, ez legoke batere txarto Ralphek poliziei dena kontatzea, baita ni neu izan nintzela Duncan eta besteei tiro egin ziena ere. Horrelako astakeria bat ere onartuko nuke lealistak Euskal Herrira etorri eta tiroz josi nazaten. Besterik ez dut desio.
‎–Eiderrek orduak pasatzen zituen bere osaba Pedroren baserrian, eta gero etxera etorri eta gelan sartuta ematen zuen denbora guztia, eta ia jan ere ez zuen egiten. Ez dakit zer, Txema, ez dakit zer izango zen, baina nire alabak zerbait zuen barruan.
‎—nik aditzeko moduan mintzatu zen emaztekia, medikuari baino gehiago neuri xuxendu balitzait bezala: haatik, baldin dudaren bat banuen, ez nuen luzaz iguriki behar izan, zeren, medikuari adio egin bezain fite, eneganat etorri eta, bere semeari ahakar egiterat zihoakion ama batek bezala, fermu eta fintko, baina baita gozo eta emaro ere, erran baitzidan, euskaraz—: Mutila, ez al duk nehoiz ere aditu ezen astoa meneratzen dela zigorrez, baina gizona hitz onez...?
‎" Imajina ezazue ezen mutila infernurat doan mementuan inurri bat ateratzen dela Urbiaindik Iruñarat —erran zigun, elizako itzalen artean bere iduri berez handia are handiagoa egiten zela, ipuineko jigant baten eredurat—; edo, hobeki, imajina ezazue ezen inurriak badakiela igerian, eta Urbiaindik mundu berrirantz abiatzen dela, Indietarat, orain oinez, orain igeri... Eta joan eta etorri egiten dela, etorri eta joan, behin, bi aldiz, mila aldiz... Hori ote da eternitatea, eta hortxe akabatuko ote da haurraren oinazea?
‎Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren baitzekien ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean eta etorkizunik gabeko edo etorkizun iluneko ideia batzuen izenean. Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
‎—Eta, hala, igande batean aitarekin jauregirat etorri eta, zalditik jaitsi bezain sarri eneganat lasterka eta hatsangaka zetorkidala, Pedrok erran zidaan: " Datorren hilean noak, Joanikot!" Eta, hatsa bereganatzen zuela, esplikazioneak eman zizkidaan:
‎Itsasoa ez zitzaigun bidaia hartan haserretu, uroski, ez joanean ez etorrian eta, hargatik, berant gabe ohitu nintzen mugimendu hartarat, goiti beheiti eta beheiti goiti, uraren sehaskan kulunka.
‎...lbo batean zegoela, eta edifizioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin bat eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat baitzegoen, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana.
‎Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
‎—Mundu Berrirat etorri eta Mundu Zaharra ikusi... gizonak gizonen oinpean!
‎Izan ere, bertze aita kaputxino hark erran zigun bezala, mundua bat duk, halakoa duk eta beti halakoa izanen duk, Jainkoak Adan eta Eba Paradisutik egotzi zituenetik egunen fineraino, jenderazinoz jenderazino... eta ez zekiat, beraz, zergatik eskandalizatzen zareten. Munduaren konpontzerat zatozte eta okerrago utziko duzue!
‎—Lehen ere, honako bidean gentozela, indiar haiek ikusi genitian gizon zurien oinpean, eta orain ere, ez zekiat, bada... Zeren, apezari aditzen ari nintzaiola, Bartolomé de las Casasen Brevísima historia ko hainbat pasartez oroitu nauk... eta ni ere beldur nauk paradisuaren bila etorri eta infernua aurkituko ez ote dugun azkenean...
‎Eta, horrela, mundu tipi hartan deus guti nuen eta guztia nuen, zeren bakea nuen eta bizitzaren jakintasuna nuen, zeinak erraiten baitzidan ezen gauzak zetozen bezala zetozela eta pairuz hartu behar nituela haiek guztiak; eta erraiten zidan, halaber, ezen zorigaitzik handiena ez zela zorigaitza bera eta zorigaitzaren existentzia, baina haren eramaiteko ez ahalik ez argirik izaitea; eta erraiten zidan, finean, ezen nekearen ertzetik eta hegitik ere heda zitezkeela besoak harat eta honat, eta adimenduaren argiak egin zezakeela gure besarkada bakoitza, ez sutsuagoa, baina...
‎Eta, begiak malkotan, eneganat etorri eta besarkatu egin ninduen, erraiten zidala:
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zeneza... Baina osaba Joanikot ere han zegoen, ahal zuenean aita Bartolome tentatzen eta narritatzen.
‎Eta, bertze batzuetan, iduri krudel haien desegitetik sortzen zen bertze iduri bat, zeina izaiten baitzen aingeru batena, bere belauntzian bisita egiterat zetorkidana eta aingura aintziraren uretan egozten zuena... Eta jaisten zen aingeru hura untzitik eta ur bazterretik paseatzen ibiltzen ginen elkarren konpainian, zeren Rosa aingeru bat ere izan baitzitekeen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea...
‎Ongi oroitzen dut, atzokoa balitz bezala, diskusione hura. Villagrandeko dukea jauregirat etorri eta handik bizpahiru urterat izan zen. Eta ez zuten Gongoraren metaforarik erabili, baina Arnault Daniel trobadorearen bertze metafora ezagun hura:
‎Bertze gutun batean aitzinatu nizun bezala, neure bizitzaren gaineko liburua egiten ari nintzaizun —neure joan etorriena eta bertze hainbat gorabeherarena—, eta, honako honetan, berriz, argi eta garbi afirma diezazuket ezen akabatu dudala trabailua eta bete dudala, halatan, neure xedea: aspaldi nerabilen asmo hori buruan, Axular handiaren antzera" gerotik gerora" utzia, batean honegatik, bertzean hargatik, estakuruz estakuru eta desenkusaz desenkusa:
‎HAUXE desordena eta hauxe nahastekamendua...! Izan ere, kontatu berri dizkizut bi solas haiek, Villagrandeko dukea jauregirat etorri eta handik bizpahiru urterat gertatuak. Ordea, ez dizut oraino dukearen bisitarik kontatu!
‎ezin handiagoa agertzen zait alde batetik, ez hain handia bertzetik: skribatzaile gisa, munduan izan diren erretorika maisurik ederzaleenen pareko, etorri eta hitz jario handikoa, baina baita doia eta zuzena ere, ugaria bezain zehatza; pentsalari gisa, Trentoko kontzilioaren jarraitzaile ezin fidelagoa eta leialagoa, halako suertez, non beldurrik gabe afirma baitaiteke ezen deus guti berririk eransten eta eratxikitzen diela Trentotik hedatu ziren ideiei eta arau moralei... nahiz eta ezin zaion kendu, bertzalde, ezen, haien janzteko eta indartzeko, ... Aineza nik ere haren trebezia, nahi dudana edo nahiko nukeena behar bezala adierazteko, eta neure burutazio eta ideiei gorputz emaiteko, gorputz sendo bat, zeinak harria den hitza eta hitza den harria bailituzke oin eta zimendu!
‎Hurrengo urtean, edo handik bi urterat, aitak ezpata erregalatu zidan neuri ere. ...orduko, zeren bainekien ezen, Mattinen aurka, ezpatari gisa, beti nintzela galtzeko eta haren azpiko izaiteko, ikusirik nola moldatzen zen hura arma harekin, aitarekin edo administratzailearekin ibiltzen zenean, trebetasun handiz, eta zeren, lerro batzuk lehenago adierazi dizudan bezala, bainuen orduko bertze mundu bat, edo bertze mundu batzuk, prezeptore jaun Marcelen eta osaba Joanikoten eskutik zetozkidanak eta gero eta neureagoak sentitzen nituenak, eta bere mementuan erakutsiko dizkizudanak.
‎hogeita bi urteko neskaz mozorroturiko berrogeitakaduna. Barraren bertze aldetik guregana etorri eta, ez bat ez bi, musu hezean lotu zitzaion Charlyri, aho bete mihi.
‎—Ez, ez dik. Lehengo gauean gogoz kontra etorri eta hain guti behar izanda Ximurrarekin sutzeko...!
‎—Ez kezkatu lanaz —iraganetik ateratako mamu horrek pentsamendua haztatu zidan, antza— hilotzak ez dik alde eginen. Hortxe egonen duk, kieto, epailea etorri eta altxatzeko agindua eman arte. Eta hori ez duk berehala gertatuko.
‎—Ez duzu bihar lanera etorri behar, ala? —emazteak, ortziralean— Bada, berriz ere herriratu aitzin, etxera etorri eta hartu behar duzuna.
‎" Berriz ere herriratu aitzin, etxera etorri eta hartu behar duzuna". Kristinaren aginduak —gonbidapenez mozorrotzen ere ez zen nekatu! —, nahi gabean, hondar egunetako ene ezbaietariko bat argitu zidan:
‎Are bakanagoa, aurrean nuen mahai hornitua, gurina, erreximenta eta guzti. Nik etxe horretan ostatu hartu eta goizero kafea prestatzen hasi aitzin anaiak zer arraio gosaltzen ote zuen, horra maiz gogora etorri eta eskatu gabeko argigarria. Ez nuen galdetu bizigarriak nondik atera zituen.
2001
‎Momentuan, baina, oroitzapenek sorturiko gozotasun hori gorde nahi izan dut eta, neure buruari besarkada bat eman nahiko banio legez, besoak gogor gurutzatuz itsasoari begira geratu naiz, Aitzolek ohi zuen gisan. Hura dena nirea zela egin dut amets, bistak eman ahala zerumugaraino, eta nabaritu dudan epeltasuna ez dela izan aurki gordeko diren eguzki izpiek sortua, baizik eta –zergatik ez– harkaitzen artean ezkutaturik zegoen maitale ezezagun batek eragindakoa, bere irrikari gehiago ezin eutsirik nire ondora etorri eta samurtasunez masailean musu bat eman didanean.
‎Bekozko beltzarekin afaldu du. Gurasoak etorri eta han zer egiten duen galdetzean ez duela irteteko asmorik erantzun die. Koadrilako Gorkak deitu dio kaletik, ea badatorren.
‎Huts egin ezineko errutina bihurtu da beretzat jarraipenaren nondik norakoak koadernoan jasotzea. Arantxak unibertsitatean klaserik ez duen egunetan arratsaldez, gaur bezala, edo bestela gauez, taberna honetara etorri eta batetik zein bestetik jakin ahal izan duen guztia idazten du.
‎Aitzol, bere ile kizkur eta irribarre zabal harekin. Txora txora eginda nengoen berarekin, nahiz eta ahal nuen moduan disimulatzen saiatzen nintzen bere lagunekin tabernara etorri eta barraren nire aldean jartzen zirenean.
‎Etxera sartu orduko berriketak berehala bukatu dira ordea. Koadrilako gainontzekoak han daude izan ere, eta batek baino gehiagok berandu datozela eta gero goiz joan beharra dutela aurpegiratu die. Bost bat minutu iraun du eztabaidak, harik eta norbait denbora ez galtzeko modurik onena lehenbailehen hastea dela konturatu den arte.
‎Hurbildu garenean andreetako bat agiraka hasi zaigu, berandu gentozela eta beraiek eutsi behar izan diotela gizonari aurpegiratuz. Baina ezin izan diogu ahoa ireki, jakinarazi digu bat bateko penaz, gizagaixo haren paparra erakutsiz.
‎Gehiegi begiratu dut leihotik, tren barruan bilatu behar dudala konturatu gabe. Bakarrik geratu naizen batean, barregura etorri eta algaraka hasi naiz. Gizon gazte bat sartu da bagoira orduan baina ezin izan diot eutsi eta barre txikika hasi naiz.
‎Umezurtz etxera etorri eta Geethak espetxera amarengana itzuli nahi zuen, basamortuan taldetik bereizi den animalia zauritua lagunengana saiatzen den bezala.
‎Urtea zen ama galdua zuela. Bihotzean ustekabeko poza sumatu zuen, etxera etorri eta aita ikusita. Aitak azken denboretan Bonbain lan egiten zuen eta hantxe bizi zen.
‎Hastetik hartu zuen begitan Mandak. Etorri eta ordu batzuen buruan ohartu zen zertarako etorria zen Bonbaira. Mandari etxeko lanetan laguntzeko.
‎Herritik ihes egin zuen. Patnam era etorri eta hotel txiki batean ontziak garbitzen hasi zen. Norbaitek, ordea, amari non zegoen salatu zion eta amak etxera erakarri zuen.
‎Habiaren ondotik igaro eta belea oldartu. Hegan etorri eta behin baino gehiagotan igurtzi zidaten burua atzaparrez.
‎Gaitzak bakarka ez omen datoz eta hara! Montzoi euriteak zirela eta, Gujaraten lurralde zabalak ur azpian geratu ziren.
‎130 dolar aldatzeko, lehendabizi txandaren zain egon behar. Txanda etorri eta 43 minutu dolarren aldaketa egiteko. Badirudi dolarrak Estatu Batuetara igortzen dituztela, faltsuak ote diren edo jakiteko.
‎Haurrik gehienak Sartaldeko Bengalatik zetozen eta bost urtetik hamabost urtera bitartekoak ziren. Ia denak elbarrak, jendea erruki zekien.
‎Bitan gertatu izan zait. Kalean mozkortutako beltz bat etorri eta galdetu: " Jaungoikorik ba al dago".
‎Errekatik txalupetan etorri eta ukiezinak bizi ziren txaboletara hurbildu ziren, armak gerturik zituztela. Ukiezin gizonek goi kastakoak etortzen ikusi orduko, ihes egin zuten arroz alorretara.
‎Dalitak bildu eta superintendentearen aholkuaz deliberatzen ari zirela, 200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak, traktoretan etorri eta dalitei erasotzen hasi ziren. Asko hila izan zen.
‎Hori guzti hori, trintxera izan zen, han goiko Barrankutik beheko troketaraino. Egun batez, soldaduak harantz ezik, bestalderantz gehiago hasi ziren pasatzen, zaurituak ere andanaka zekartzatela, eta miliziano bat etorri zen etxera esanez frontea honantz zetorrela eta alde egin genuela, harrezkero gure etxaldea bera izango zela gerralekua eta ez genuela beste aukerarik hau dena uztea baino... ’
‎Goiorentzat eta, kanpoko itsasontziok erakargarriagoak ziren, handiagoak zirelako eta misteriozko zerbait zerielako, beharbada nondik zetozen eta zer zekarten ez zekitelako, ez nora joango ziren, beti urrun joaten baitziren. Bertan bi egunetan edo geratzen ziren marinel haiek, gainera, ilehoriak begi argi argiekin, edo beltz beltzak begi berdeekin, hizkuntza arraro eta arinetan mintzo zirenak, gizaseme arruntak izango ziren igual, kalean paseatzen den edo lantegietan lan egiten duen jendea bezala, baina itsaso zabal, sakon eta amaigabetik zetozen, eskolako globomundia porturik portu korritua zuten eta, mintzaira haien hots harrigarriek frogatzen zutenez, lehorreko jendeak ezagutu ezin dituen ezkutu eta gertaeretara hurbiltzen ziren.
‎Barranquillatik hurbil, Rioquemadon, Urioste familia bizi da eta beren telefonoa apuntatuta daukat. Gerraostean Kolonbiara etorri eta bertan geratu ziren. Seme nagusia medikua omen da, eta erietxe bateko zuzendaria.
‎Kaia egundo baino mortuago egon zen egun batzuetan. Arrantzaleak ez ziren itsasoratu, ez bokartara, ez ezertara, dendek ez zuten aterik zabaldu, externoak ez ziren Ikastetxera etorri eta internoei ez ziguten kalera irteten uzten, semea etxera eramateko heldu ziren gurasoekin izan ezik.
2002
‎Ixo, ixo, ixxxxo. Hor datoz eta!
‎(Donostiako pisutik etorri eta aste gutxira)
‎Gaua etorri eta mutikoak lo egin behar. Gau hotza zen; zero gradura jaitsi zen.
‎Denda atzetik zakur emea atera zen eta ondotik bost txakurkume. Txakurtxo bat herrenka zetorren eta oso atzean gelditu zen.
Etorri eta hirugarren egunera deitu zioten Peterri. " Zakurra oso ondo aurkitu dugu.
‎Tomas, etxeko seme zaharrenak harrituxea esaten zidan: " Gure ahaideak baserrira bisita egitera etorri eta zakur horrekin beldurtuta ibiltzen dira. Zurekin, ordea, nolako poza hartzen duen".
‎Asteburuetan etxera itzultzen zen Pilare. Donostiatik Mungiara etorri eta Mungiako geltokian zakurra zain izaten zuen, Meñakatik etorria.
‎Nik, aldiz, ez nuen kasu erraz bat bera ere ezagutzen, drogatik eta ospitale psikiatrikoen kontsultetatik pasatutako jende guztiz gorabeheratsuaren artetik: haien guztien bizitzek –haien joan etorriek eta haien harat honatek– ezer gutxi zuten, beraz, usoen hegalditik.
‎Sararen pentsamenduak egiten zituen joan etorriak eta harat honatak...! Zeren, Sergio buruan zuelarik, ikastetxeko beste pasadizo hartaraino egin baitzuen jauzi, Sergiorengana berriro itzultzeko:
‎Ander hezurretan zegoen, baldarra zen bere ibileran eta, bere despistatu itxura izugarriarekin eta bere bizkarrezur apur bat konkortuarekin, gizon babesgabe bat zirudien, orotara; Sergio, aldiz, mutil garaia zen, bulartsua eta bizkarzuta, hainbat kiroletan ongi moldatzen zena; ilea motza eta kizkurra zuen, eta bel beltza, begiak bezalaxe, printze mairu bat iduri. Malagatik Donostiara injinerutza ikastera etorria eta Opuseko unibertsitatean matrikulatua, Malagako hotel kate bateko nagusiaren semea zen Sergio, Donostian kolpe zorririk jo gabe lau urte egin zituena eta karrera bigarren ikasturtean utzi zuena: atseginago izaten baitzuen, antza, Arnold Hauserren liburuak irakurtzea, edo Marcuserenak... edo Beatlesen diskoak erostea eta zinemara joatea, edo, besterik gabe, lagunekin Parte Zaharrean galtzea, pintxo batzuk jateko eta basoerdi bat edo beste hartzeko, aitak bidaltzen zizkion diruak xahutuz, harik eta aitak dirurik ez igortzea erabaki zuen arte.
2003
‎Bere gorputzaren zuriaz gogoratzen naiz, eta zurbiltasun horrek biluziago egiten zuen. Dutxatu berria zetorren eta xaboi usain sarkorra zabaldu zuen gelan. Begiak itxi eta besarkatu egin nuen.
‎" Artearen arrabal ilunetan ospearen argiraino iritsi nahirik pilatzen den jendailaren artean oso azkar bereizten dira miseriatik ihesi datozenak eta etxe onekoak, eta etxe onekoa zen Romain, zein etxetakoa zen inoiz jakin ez bagenuen ere –dio gaztetako beste adiskide batek– Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin, ezagutu nahi izan zituen gertutik etsipenera kondenatuak, jo nahi izan zuen berak ere bere oinekin bizitzaren hond... Desberdina izan nahi zuen seguruenik, heterodoxoa, eszentrikoa, eta lortu zuen alafede!".
‎Gauerdian behin baino gehiagotan jotzen zuen telefonoak eta hartzen nuelarik inork ez zuen erantzuten, nik banekien alabaina nor zegoen hariaren bestaldean, bere hatsa eta isiltzeko modua ezagunak egiten baitzitzaizkidan. Inoiz edo behin, lanetik etxera etorri eta erantzungailuan bere ahotsa ere aurkitzen nuen, mezu garbirik gabe baina bere ahotsa nolanahi ere, intziri eta zotin laburren artean, ahopeka, otoitz baten gisan, laguntza eskatuz edo. Laguntza eman niola erabaki nuen, nola eman ez banekien ere, bera askoz ere gazteagoa izaki niri baitzegokidan zerbait egitea.
‎Eta bi zaldikoa berriro hartu, eta etxera itzuli naiz, joan eta etorri, etorri eta joan, Joan Mari bainaiz ni, baita Etorri Mari ere, eta, batez ere, Auskalo Mari... etxeko atea ireki, ama bedeinkatua agurtu, ama bedeinkatua besarkatu, Azpildarrak Elkartean bilera bat, sinesten ez dudan bilera normalki, tabernan baxoerdi bat hartu, eta etxera ostera, afaltzen dudan bitartean telebista ikusi, film bat adibidez," Canon", el canon de la misa, pozik dago etxean amona ...
‎Oskar berriketan. Ezagutu berri zituenak nor ziren, nondik zetozen eta zer egiten zuten jakin nahirik. Eroso sentitzen zen.
‎Gauza asko dago hemen. Zatoz eta aukeratu bat! Zein jantziko dut?
2004
‎Ez zela horrenbesterako? Hiru egun barru Israelera zihoala eta ezkontzako planak bueltan etorri arte bertan behera uzteko eskatzera etorri eta ez zela horrenbesterako. Egia esateko, notizia horrek, arduratuta ez, baina harrituta behintzat utzi ninduen.
‎Iritsi nintzen izeba Intisarren etxera. Irribarreak eta kuriositatea ongi etorrien eta agurren artean. Besarkada estuak guztien aldetik.
‎Atzerritik etorri eta euskaltzaletu zitzaigun Alan Kingek behinola hausnarketa zehazgarri hau egin zigun hizpide dugun esparru honetan. Euskara batuaren auzia hartu zuen mintzagai, ondoren zera adierazteko:
‎Nolako harremanak daude Nazio estatu totalitario baten eta honen mende dagoen nazionalitate batera haren eremutik datozen eta bere enbor nazionalaren ezpaleko diren etorkinen artean. Gure adibide zehatzera etorrita:
‎Batetik, hain zuzen, bi Estatu horien izaera nazionala totalitarioa eta zurrupatzailea dela hartu behar dugu gogoan. Bestetik, Estatu horietatik gurera etorri eta gurean bere familiaren segizioa finkaturik utzi duenak, zer eratako harremanak dauzka bere jatorriko Estatu molde horren kultura politikoarekin eta hemengo nazio auziarekin. Galdera horiei zor zaien erantzun sakonik ez dugun artean ez dugu jakingo zehatz mehatz nolako etorkin eredua sustraitu zaigun gure artean.
‎Maizter kontuak harrotu ditugu oraindik orain. Eta maizter izateari uzteko gomendioa egin digu kanpotik etorri eta bertakook egin behar genukeena egiten duen batek. Michael E. Morris dut ahotan, jaso bezate, bide batez, gure kanpotik etorri diren euskaltzale miresgarriok?, euskararen independentzia aldarri datorrena.
‎De facto hizkuntza eta kultura arrotzean bizi behar baldin bada, bizi egingo da. Ez dago kontrakarrean eguna etorri eta eguna joan. Izan gaitezen errealistak.
‎Mina artean oihartzun urruna, eramangarria bazen ere, banekien luze gabe beste sentipen guztei nagusituko zitzaiela. Oinazerik gabeko tarte hura baliatu nuen pentsatzeko, xagu aurpegiko sendagile hura berriz ere etorri eta linbo zurirako bidaia txartela eman aitzin. Orduak ziren sendagilearen azken bisitalditik.
‎Del Valle SS taldeen artean zebilen, zapelatz begiez biktima egokiaren bila. Soldadu gehienek talde zalapartarietan hitz egiten zuten, edo paseatzen zebiltzan haiek ikustera etorritako eta ahaideekin. Batzuek, karriketan barrena desfilean bildutako loreak zituzten eskuetan.
‎Eugene Wigner fisikari ezagunaren arrebarekin zegoen ezkonduta Paul Dirac. Bere emazteari erdiminak etorri eta maiorazkoa jaiotzear zela ikustean, lasterka atera zen Institutuko korridorera, oihukatuz: " Wignerren arrebak umea izan behar du!
‎Bata gailego batekin ezkondu eta Galiziara joan ei zen bizitzera, bestea katalan batek haurdun utzi eta Bartzelonara joan zen eta hirugarrena Euskal Herrian omen zegoen, euskaldun batekin maitemindu eta Bilbo ondoan zegoen Barakaldo izeneko herrian bizitzen. Eta bera Madrilera etorri eta bertan geratu zela, bai. Eta hura esaten zuenean begiak zabal zabal ireki eta barre algara botatzen zuen.
‎–Ez zatoz nirekin gehiago, esan nion. Ez zatoz eta punto. Eta esan zidan, ba ez nator.
‎Baina konta dezadan nola harrapatu nituen. Ikastetxetik nentorren eta, barran amona ikusi nuenean, bertara joan eta musu bat eman nion. Gero, sukaldeko aterantz egin nuen.
‎Ordu batzuk lehenago bizi izandako gertaera bera zen gutxi gorabehera: esan nahi baita aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean; amonaren ordez, baina, nik neuk hartu nuen aiztoa eszena hartan, hil ezazu aita, hil ezazu aita...; eta, lepo egitera nindoakion, baina bat batean baloi bat hegan etorri eta hizketan hasi zitzaidan, bere aho txikia rekin:
‎Lehenik, bi ertzainetako bat hurreratu zitzaidan. Tente zetorkidan eta, eskuaz agurra egiten zidala, honela esan zidan, ezin serioago:
‎Nahiz eta gauez etorri, atseginagoak ziren. Kantuan zetozen eta farolez eta txilinez eta arranez apaindutako makilaz, eta soinu eta panderoz. Orduko jendeak jai eta sasoi bakoitza ospatzen zuen erromeriaz, pelota partiduz, edotariko probaz, sarritako saioz eta abar.
‎Beheko ikuskizuna –haruntz lehenengo erdian, bigarrenean honuntz– pareko leihoaren eskumako ertzarekin biltzen da, ertzaren goialdera batzuetan, erronbo irudiko bitartea irekiz itsasoaren gainean. Hodei azkar baten dindirri halako muturra dator, joan da, hodeia hegoa estaltzeraino dator eta dardaratu da abioia. Hegorik gabe, dardara gehiago egiten du.
‎Hau da, lehen ere, egun bakoitzaren eta edozein gauzatxoren berria, inor bai eta, bera miresmenez bete izan duen fenomenoa izan da, bere obra guztian; baina orain, hiltzeko dagoenean, bestelako esperientzia bat bilakatu da nolabait. Unibertsoaren etengabeko bere buruaren kreazioarena, eraberritzearena, izatearen irrista geldiezinarena, gauzen aurpegi berriarena, agerpen ororen etorri eta iragatearena.
2005
‎Hori bai, Windowsen ongi etorri soinua da, zalantzarik ez. Zer egiten du, baina, etxera etorri eta ordenadorean sartzen. Naroa lehen aldiz egiten ikusi zuen momentua gogoratzen hasi da.
‎Abenturatxo bat, eta dena ezer gertatu ez balitz bezala. Zuk babestu behar zenuelakoan etorri eta begira, berriro ere berak lagundu behar. Zer ez zidaten egingo zoro horiek han bakarrik harrapatuz gero.
‎Neskak esku-oihal txikia dakar esku artean. Amets dagoen tokiraino etorri eta oinak futoiaren alde banatan jarrita geratu da, haren gainetik. Ametsen begiak pijamaren alkandoraren barrurantz saiatu dira, sabeletik gora azal leun zuri hori borobiltzen hasiko zen puntua ikusteko itxaropenez, masailetan bero handia sentitzen hasi den bitartean.
‎Ibili, puntu jakin batzuetan oin puntetan jarri eta haiekin presioa egin. Horrela, hanketan gora etorri eta ipurdiaren gainean jarri zaio, oin biekin masaje gozoa eginez. Masaje gunearen bestaldean, mugimendu eta presio horren pean, Ametsek futoiaren kontra zera gogortzen nabaritu du.
‎Etxearenak konponketa behar zuela eta, Nekaneri, jatetxean platerak garbitzen zituen emakumeari deitzea erabaki nuen. 200 euro eskaini nizkion beste lagun batekin etorri eta nire etxea garbi garbi uzten bazuten. Bananduta zegoen eta hiru ume jatun zituen bere etxeko mahaian eserita; ez zuen birritan pentsatu.
‎Itziar lanera etorri eta handik pare bat egunetara berriro joan ziren elkarrekin hondartzara Mateo eta biak, baina jadanik ez zen lehen bezala. Itziarren begiak ez zeuden lehen bezala, Mateo etengabe bilatzen, ez zeuden urtu beharrean Mateori begiratzen zionean eta ez zen asko ahalegintzen disimulatzen.
‎Simoni begiak kanporatu zitzaizkion. Negar haiek nondik zetozen eta zer gertatzen zen galdetu nahi zigun. Ordurako bazekien, ordea, ez zuela gugandik laguntzarik jasoko, eta, maletina mahai gainean utzita, gela erdirantz egin zuen, negarraren jatorria harrapatu nahian.
‎–Bihar ama Marokotik etorri eta urrezko katea eduki behar –azaldu zigun bidean.
‎Urrutira begiratu nuen, errepide erdian geundela oroituta, beldur nintzen beste auto bat etorri eta ez ote gintuen hirurok harrapatuko. Han, metro batzuetara, istripuetarako erabiltzen diren telefono horietako bat sumatu nuen.
‎Furgoneta gidatzen hain nengoen kontzentraturik, ezin bainuen lokartu, baina, onartu behar, gogoa halako hausnarretan galtzen zitzaidala; elurpeko bide ilun haietan pentsamenduak etorri eta bahitu egiten ninduten, musikarekin nahasten ziren," California dreaming", eta musikaren bitartez amets gehiago sortzen ziren. Kixmi esnatzeko tentazioa izan nuen, hain sentitzen nintzen bakarrik eta ero.
2006
‎Volksgeista, dio, iraganeko kontzeptu bat da. Ortega Alemanian ikastetik dator eta (nahiz Dilthey ez omen zuen irakurri oraindik) 426, ezagutzen ditu hango erreakzio antirromantikoa eta Volksgeistaren kritikak. Volksgeistaren moda demodée espainola –atzeratu eta gaizkiulertua– anakronismo bat iruditzen zaio.
‎Burura etorri eta berehala, bi aldiz pentsatu gabe sartu nintzen Julianen ohean. Bera ohe izkinaraino etorrita zegoen, ni hurbilagotik ikusteko edo, eta lekurik ez neukan ia bertan sartzeko.
‎Behingoz zeurea zela, benetakoa, aurpegian hozten ari zitzaidan txistua. Botagura, azkenean gora zetorren eta gero behera joan zen, komunetik behera at last.
‎Eta gordetako guztia ezin isildu, bai, hortxe, egon, ziur zaude?, mesedez, berriro. Gogoratzen ditudan gauzak kateatuta datoz eta forma zehatzik gabe, itsasoaren sakoneratik gogoratuko banitu bezala.
‎Enpresaren jaia bazetorren eta Veronica tematuta zegoen, etorri, etorri, zatoz, ez zen isiltzen telefonoaren bestaldean. Jefearen ondoan eseriko zutela bestela, zuela jasan.
‎Gau hartan lehenengoz ikasi nuen irratia piztuta hartzen duzula lo inor ondoan ez daukazunean. Gosearen marea gora zetorren eta ilunetan, boligraforik gabe, mutil lagun ohiaren kontrako kartak ahaztu nituen betiko eta, amildegian behera, zeuretzat idazten hasi nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
etorri 523 (3,44)
zetorren 44 (0,29)
dator 38 (0,25)
Etorri 21 (0,14)
datoz 15 (0,10)
etorria 13 (0,09)
nator 13 (0,09)
zetorkiona 13 (0,09)
zetorrela 12 (0,08)
zatoz 11 (0,07)
zetozen 10 (0,07)
gatoz 9 (0,06)
datorrela 8 (0,05)
etorriak 8 (0,05)
etortzen 8 (0,05)
zetorrena 8 (0,05)
badator 7 (0,05)
etorriko 7 (0,05)
etortzea 7 (0,05)
gatozen 6 (0,04)
nentorren 6 (0,04)
zetozela 6 (0,04)
Zatoz 5 (0,03)
datozen 5 (0,03)
etortzeko 5 (0,03)
bazetorrela 4 (0,03)
datozela 4 (0,03)
datozenak 4 (0,03)
etorrian 4 (0,03)
etorrita 4 (0,03)
Badator 3 (0,02)
zetorkidana 3 (0,02)
zetorkion 3 (0,02)
zetorrelako 3 (0,02)
zetozenak 3 (0,02)
Zatozte 2 (0,01)
bazetorkiona 2 (0,01)
bazetozen 2 (0,01)
datorkidana 2 (0,01)
datorkio 2 (0,01)
datozelako 2 (0,01)
etorriek 2 (0,01)
etorrietan 2 (0,01)
etorritako 2 (0,01)
etorritakoa 2 (0,01)
gentozela 2 (0,01)
gentozelako 2 (0,01)
zetorrenean 2 (0,01)
Badatoz 1 (0,01)
DATOR 1 (0,01)
Datorrela 1 (0,01)
Etor 1 (0,01)
Etorriz 1 (0,01)
Etortzeko 1 (0,01)
Etortzen 1 (0,01)
Etortzerakoan 1 (0,01)
Hator 1 (0,01)
badatoz 1 (0,01)
baitzetorren 1 (0,01)
baletor 1 (0,01)
banator 1 (0,01)
bazatoz 1 (0,01)
bazetorren 1 (0,01)
datorkigu 1 (0,01)
datorkigunean 1 (0,01)
datorkiona 1 (0,01)
datorrelako 1 (0,01)
datozelarik 1 (0,01)
datozenean 1 (0,01)
datozkigu 1 (0,01)
datozkio 1 (0,01)
etorri arte 1 (0,01)
etorriarekin 1 (0,01)
etorriari 1 (0,01)
etorrien 1 (0,01)
etorriena 1 (0,01)
etorten 1 (0,01)
etortzeagatik 1 (0,01)
etortzeak 1 (0,01)
etortzean 1 (0,01)
etortzeari 1 (0,01)
gatozelako 1 (0,01)
gentozen 1 (0,01)
hatorren 1 (0,01)
letorkeena 1 (0,01)
natorkizu 1 (0,01)
natorrela 1 (0,01)
natorren 1 (0,01)
nentorrela 1 (0,01)
zatozte 1 (0,01)
zetorkidala 1 (0,01)
zetorkidan 1 (0,01)
zetorkiela 1 (0,01)
zetorkiola 1 (0,01)
zetozelako 1 (0,01)
zetozenean 1 (0,01)
zetozkidanak 1 (0,01)
zetozkien 1 (0,01)
zetozkion 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia