Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 88

2001
‎...zkoak), bidaia konbinatuetako xehekariek kontsumitzaileen aurrean antolatzaileekin batera erantzukizun solidarioa dutela ezartzen du, bidaia konbinatuari begira bakoitzari dagozkion gestioko gaietan, kontratuaren ondoriozko obligazioak zuzen betetzeko, zerbitzuak zuzenean eurek edo beste zerbitzu eskaintzaile batzuek eman behar dituzten albora utzita; hau da, demanda jaso duen bidai agentziak ezin dio uko egin eskainitakoa baino maila apalagoko zerbitzuak ematearen erantzukizunari eta horren aurrean aitzakia moduan esan eskainitako produktu turistikoan izan diren akatsak Kubak ¿ bidaia Kubara egin baitzen ¿ bizi duen gabezia egoera orokorrak eragin dituela; mundu guztiak du errealitate horren berri eta herrialde haren egoeraren ondorio da, baina horrek ez du esan nahi gabezia horiek turistek...
‎Gizarte orok sufrimendua sortzen du, gizartearen partaide guztiek egin behar diote uko zenbait desirari falta zaiena ordainean jaso eta elkarbizitza hobetzeko. Batzuetan galdutakoaren sentsazioa areagotu daiteke, bai gizartea premia kolektiboei erantzun ezinean dabilelako, bai zenbait taldek edo banakok gainerakoen gain gehiegizko presioa egiteagatik (ekonomikoki, sozialki edo izaera aldetik), edo baita banakoren bat gaizki integratzeagatik eta populazioaren batez bestekoaren gaindiko sufrimendua pairatzeagatik ere.
2002
‎Ia inork ezin dio uko egin izozki bati, herrialdeko merkatu arrakastatsuenetako bat duen produktu bati.
2003
‎Eta burdelak beste edozein enpresak bezala tratatzen dira, hau da, sozietateen gaineko zergak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen dituzte eta laneko zuzenbidea eta indarrean dauden osasun arauak errespetatu behar dituzte. Udalek, bestalde, burdelek udal mugen barruan onartuak izateko bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituzte, eta arrazoi moralengatik ezin diote uko egin instalazioari.
‎–Pertsona bati ematen zaion tratamendua ikasketen zordun izan ohi da, eta ez dakit zergatik egin behar diogun uko izerdi askorekin irabazitako tratamendu horri. Guk geure errespetua baztertzen badugu, ordea, zer eginen du herriak?
2004
‎Guztiarekin ere, hizkuntza hegemoniaren ideia ez nuke nik euskal elebakartasunarekin kidetuko. Hegemoniak ez dio ukorik egiten elebitasunari, edo eleaniztasunari; eta, hala eta guztiz ere, horrek ez du aditzera eman nahi euskararen normalkuntza elebitasunaren pareko denik. Inondik inora ere ez.
‎Espainiako Bankuak gogorarazi du merkataritza establezimenduek ezin diotela uko egin 100, 200 eta 500 euroko billeteak onartzeari. Erakunde jaulkitzaileak dioenez, abenduaren 17ko 46/ 1998 Legeak, euroa sartzeari buruzkoak, ezartzen duenez, “euroan izendatutako billeteak eta txanponak izango dira lurralde nazionalean legez indarrean dauden bakarrak”.
‎Gainera, gogorarazi dute “erabiltzaileak poliziari egoeraren berri eman diola, eta argi eta garbi adierazi duela eragindako ibilgailua ez dagoela abandonatuta, eta atestatu bat irekitzeko eskatu duela, non adierazi behar baita egoera hori aseguru etxeak kontratua betetzeari uko egitearen ondorio dela”. Legezko eskubideak Halaber, Espainiako Kontsumitzaileen Batasunak (UCE) gogorarazi duenez, ibilgailu garabien enpresek ezin diote uko egin zerbitzuari, legez behartuta baitaude zerbitzu hori ematera, eta, aurka egiten badiote, auto gidariak egoera hori salatu behar dio Kontsumo Administrazioari. Bestalde, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (EKA/ OCUV), bai Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak (UCE), erabiltzaileei azaldu diete ezen, autoa geldirik dagoen bitartean ordezkapen autoa behar izanez gero, aseguratzaileari eska diezaiotela, eta, hark uko eginez gero, bat alokatu dezatela beren kontura, eta fakturak gorde ditzatela, gero ordaindu diezazkieten.
2005
‎Gidariak ezin dio uko egin zerbitzua emateari, oso egoera jakinetan izan ezik (pertsona kopurua baimendutakoa baino handiagoa izatea, poliziak jarraitzen dien pertsonak izatea, janzkera, ekipaje edo animaliaren baten kalte egiteko arriskua izatea edo zerbitzuak tarte ibiltezina egin beharra exijitzea).
‎Hain zuzen, tradizionalistei dagokienez, haien jokabidearen alderik erasokorrenak azpimarratzenditu Eginen diskurtsoak, emakume eskopetadunen aurrean darabilten intransigentzia eta zurruntasuna agerian utziz. Zentzu horretan, Eginek ez dio uko egitenirain eta iseka deigarrienak islatzeari: «Putakumeak!
‎Salgairen bat falta bada edo kalteturen bat iritsi bada, idatziz jasoko dugu albaranean. Inola ere ezin diogu uko egin sinatzeari. Bezeroaren errubrikak ez du esan nahi jasotakoarekin ados dagoenik, eta, beraz, ez du ondorengo erreklamazioa eragozten; besterik gabe, enpresak entrega egin duela ziurtatzen du.
‎–Hasieratik egin behar genioan uko makina horretara konektatuta izateari, ez zakiagu horrek zer demontre egin dion edota gure porrota haren errua den. Azkenean erabaki errazenaren aurrean makurtu gaituk.
‎Gurasoei hogeita hamargarren ezkon urteurrenean oparitutako zilarrezko platerak eta azpilak janariz bete eta egongelara eraman zituzten. Bere anaiari ez zioten aulkirik jarri, jakina, eta Raymond Carverrek berak inguratu behar izan zuen bat gehiago, istripuaz geroztik bere anaiak hitz erdi bat esateari uko egiten baitzion. Gurasoek gaitzespen keinu batez begiratu zioten Carverri.
‎Kalezulo honek ez du irteerarik. Eta ezin diot ukorik egin, ez naiz aitzinatu.
2006
‎Legearen arabera, herentzia jasotzeari uko egin diezaioke bere ondasunez libre xedatzea duen edonork baina, hori bai, osotasunari egin behar dio uko, ezin egin dakioke zati bati, baldintzapean edo epeka.
‎Giza arrazoia mutu gera ote daiteke, bada, kontzentrazio zelaiak, tortura, gosea, biolentzia eta antzeko gertakarien aurrean? Frankfurtiarrek giza arrazoi osoa berreskuratzea dute xede, eta arrazoi horrek, giza emantzipazioa bilatzen duen arrazoiak, ezin dio uko egin zoriontasun konkretua oztopatzen duten gertakariak salatzeari. Horixe izango da frankfurtiarren ahaleginaren muina.
‎b. Galdetzen badizute, egia esateari uko egin. Gezurra esanda kontzientzia arazoak sortzen bazaizkizu, galderari ez erantzuteko ohiko trikimailuak erabili:
2007
‎Absurdua da oso: subjektuak ezin dio uko egin zenbait esperientzia" gozatzeari", nahiz esperientziok traumatikoak izan. Inertzia, konpultsioa, errepikapena.
‎Subrogazioaren onuradunek ezin diote ukorik egin onura horri, lehentasun gradu desberdina duen beste norbaiten mesederako.
‎Neurri berriek apirilaren 15ean hartuko dute indarra. Onartutako testu berriaren arabera, operadoreek ezin diote uko egin erabiltzaile bati eramangarritasuna, edozein zor edo ez ordaintzeagatik. “Konpainiek ezin diete uko egin erabiltzaileei aitortuta duten eskubide bat, hau da, kopuruari eutsiz beste operadore batera aldatzea, ordaintzeke dauden saldoak berreskuratzeko legezko beste formula batzuk daudenean”, azaldu du CMTk.
2008
‎Telebistaren sorrera eta garapenean egin zen moduan, irratiak programazio egitura berriak eman behar dizkio entzuleari hedabidea ezin baita betiko egon antolamendu eta dinamika berdinetan oinarrituta. Edozein berrikuntza arriskutsua bada ere, irratiak ezin dio uko egin teknologia berriek eragiten duten entretenimendu gune berrien ugalketari. Bestalde, edukien berezitzea hainbat arrazoirengatik gertatuko da:
‎Eta Interneti buruzko ikuspegi katastrofista tradizionala eta teknologia berriak, adingabeentzako arrisku iturri gisa soilik, azaleratzen dira. Ondasun ukaezina 14 urterekin, nerabeen %61ek nahiago du Internet telebista baino Hainbat ikerketaren arabera, gazteenek ezin diote uko egin teknologiari. Izan ere, aisiarako modu desberdinen artean aukeratu behar badute, gehienek nahiago dute Internet telebista baino.
2009
‎Salmenta egin bada laginen arabera edo merkatuan ezaguna den kalitatearen arabera, eta kontratatutako gaiak bat badatoz lagin edo kalitate horiekin, erosleak ezin dio uko egin gaiok jasotzeari.
‎Eta lasaitasunerako deia egin zuen Zhik: . Guztiok egin behar diogu uko indarkeriari, bereziki hanek?. Atzerriko hedabideek elkarrizketatu dituzten uigurrek, ordea, ez dute uste poliziak beraien etniakoak babesten ari direnik.
‎Garo, a itxi arren energia nuklearrari ezin diotela uko egin dio Miguel Sebastian Industria ministroak
‎Absurdoa da oso: subjektuak ezin dio uko egin zenbait esperientzia" gozatzeari", nahiz esperientziok traumatikoak izan. Inertzia, konpultsioa, errepikapena.
2010
‎Eta nire aukera izan zen: ezin diezaioket uko egin naizenari, eta Eliz elkartean eta gaurko gizartean nire eginkizuna dela iruditzen zaidan horri ezin diot uko egin. Hori niretzat Jesusen jarraipenari eta neure frantziskotar izateari eta Ebanjelioari uko egitea eta gaurko gizarteari zor diodan zerbitzuari ere uko egitea izango litzateke, eta erabaki nuen ezetz, ez nuela onartuko betiko eta erabat isiltzea.
‎[32] Antonio de Iriburrun, Gotzaingo olajaun 60 urtekoak dio, auzitan sartua dela Klararekin eta alaba ere baduela Juan Bautista Minondoren anaia batekin ezkondua, baina horregatik ez diola egia esateari uko eginen, eta batez ere esan nahi duela que para hacer la paga de probisiones y salarios de los trabajadores solia andar dicha Clara mui escasa de dineros, pues el que depone le dio en muchas ocasiones algunas cantidades para ello. Baina iltze egiteko burnijetik ere asko erosi izan ziola Klarari, eta beti aldez aurretik pagatzen ziola, diruz urri samar ibiltzen zelakotz.
2011
‎Dohaintza emailea bizirik dagoela, aurreko lerrokadan aipaturiko subjektuek ezin diote ukorik egin euren eskubideari, ez beren beregi egindako adierazpenaren bitartez, ezta dohaintzari euren adostasuna emanik ere.
‎Inkestak kontra ditugu, desafioa izango da kanpainan parte hartzea, benetan bera aurkezten bada... Estatu mailako kanpaina bat, Javier, ezin diot uko egin.
2012
‎Egia historikoa da. Guk pentsatzen dugu langileek ezin diotela uko egin inolako negoziazio eremuri, txarra dela negoziazio kolektiboa enpresetan bakarrik oinarritzea, langile gehiegi daudelako eremu horretan negoziatzeko aukerarik gabe. Confebaskek gatazka kasuetarako arbitrajera behartu nahi zuen, eta zuek ez zenuten onartu.
‎Lotura bortitz hau da gizakiaren esplotazioaren iturburua. Ezin diozu uko egin sexuari apaiz zeken batek itsusia dela eta gaizki dagoela esan dizulako. Sexuak berez ez du zerikusirik ongiarekin edo gaizkiarekin.
‎Arauak bermatzen du, halaber, kontsumitzaileek 14 egun naturaleko epean uko egin diezaioketela kontratuari, eta merkatariek ezin dietela eskatu epe horretan inolako gordailu edo ordainketa aurreraturik. Kontratua amaitu aurretik, merkatariak kontsumitzaileari jakinarazi behar dio uko egiteko eskubidea duela, atzera egiteko epea duela eta uko egiteko epean aurrerakinak ordaintzeko debekua duela. Zuzentarau berria hiru urtetik beherako erabilera turistikoko ondasunen txandakako aprobetxamendu kontratuei ere aplikatzen zaie, bai eta kontsumitzaileak, ostatu emateko, ondasun higigarri mota desberdinak erabil ditzakeen produktuei ere (adibidez, gurutzaldi ontziak, karabanak edo gabarrak).
‎beti dago interesa izan dezakeen lagun edo ezagun bat. Aparatua ez badabil, zaharra onartzeko dendari eskatzen dion berri bat erosten dutenean (ezin diote uko egin legez). Aparatu berri bat erosi gabe desegin nahi baduzu, garbigune batera eraman behar duzu.
2013
‎Goi mailako heziketa eta ezagutza «inbertsio» bat direla gaineratu zuen, aurrera egiteko behar den «errezeta»: «Ezin diogu uko egin kalitatezko hezkuntza publikoa izateko eskubideari, unibertsitateari». Urkulluk «aldaketaren aldeko apustuarekin jarraitzeko» eskatu zion Iñaki Goirizelaiari, errektore bezala hasiko duen bigarren garaiari begira:
‎–Aita, barkatuko didazu, baina gaur eskaintza bat egin didate, eta ezin diot uko egin?
‎Hemen zireno etzuten chede gaichtorik. Burhasoek othe diote uko egin arazten. Sekulako lurrak galtzea, zer haurkeria!
‎–Aita, barkatuko didazu, baina gaur eskaintza bat egin didate, eta ezin diot uko egin...
2014
‎Etxeberriaren aburuz, gauzak beste modu batez bidera daitezke, baina pertsona batzuen" beldurren, konplexuen, ezjakintasunaren eta gorrotoaren" ondorioz, horrelako kontuak gertatzen dira. " Kulturaren izenean, nola egin behar diogu uko hizkuntza bat bere osotasunean ezagutzeari. Hor erakusten dute zer nolako maila duten gure agintariek", dio amorraturik Etxeberriak.
‎Espainiako Estatuak bere batasunaren inguruan ezarri duen dogma prepolitikoaren aurka jardutera behartuta gaude. Artean, mundua eta esparru politikoa aldatzen ari dira, horri ezin diogu uko egin, ezin dugu etsi, baina jakinik aldaketa horiek ez direla egun batetik bestera lortzen. Legebiltzarreko eztabaidetan sarri entzuten dut:
‎TESO enpresarekin egindako akordioak egoera nabarmen aldatuko du datozen bi urteetan ontziolan; nahiz eta egoera larria «arindu», ordea, ez du bere osotasunean desagerraraziko, langile batzordearen ustez. «Ez diogu uko egingo denentzako enplegua egoteari». Ezkerraldean enplegua sortzeko motor nagusia Naval dela gogorarazi zuten langileek, eta sektorean puntako enpresa dela ontziola; alegia, kontratu gehiago lortzeko gai izan lukeela uste dute, eta hori eskatzen diote zuzendaritzari.
‎askatasuna. ETAren ibilbidea kritikatu dut joan deneko berrogeita hamar urtean, baina inoiz ez diot uko egin defendatzeko eskubide legitimoari, eta, hala, berme politiko horrekin, esan dezaket ez dagoela benetako bakerik. Euskaldunok subjektu politiko izateko inolako aukerarik gabe uzten saiatzen dira Frantzia eta Espainia; autodeterminazio eskubidea ukatzen digute; gure herria, indarrez, beren estatuen barruan daukate, eta beren konstituzioen mendean:
‎Baina zer gertatzen da? Esaten dute ezinbestekoa dela haustura hidraulikoa ikertzea; ezin diogula uko egin jakiteari zenbaterainoko erreserbak ditugun gure lur-zatiaren azpian. Ados, informazioa inoiz ez da txarra.
‎Hots, lehenago Frantziak gerraz kendu egin ziena, gerrak eskuetan jarri die alemanei: ezin diote uko egin eurena izan zena (eta hainbat eratan oraindik dena) euretzat hartzeari. Justifikazioaren atal honek bi alde du, hortaz:
‎Kontsumismoaren demokratizazioa urratzen den une berean hasi behar dute krisia demokratizatzen. Den denok estutu behar omen dute gerrikoa, den denok egin behar omen diogu uko zenbait eskubideri herriak aurrera egin dezan, krisi egoeratik atera ahal izateko. Den denok sakrifikatu behar dugun arren, kontrara, krisiarekin aberasten direnei erraztasun guztiak ematen zaizkie.
2015
‎Kutxabankek erabili ohi duen beste klausula batek dio uko egiten diozula informatua izateari zure kreditua beste baten esku lagatzen denean: " Kutxabankek zure kreditua funts sarraskijale bati saltzen dionean, zuk ez dakizu, informazio horri uko egin diozulako, eta hala, ez duzu kreditua baldintza beretan erosteko aukerarik".
‎Euskaraz egiteak edonori zabaldutako praktika behar luke, edozerk eta edonork bere baitan lekua duela erakutsiz eta bermatuz; baina, aldi berean, izatez den parte hari, singulartasun hari, eutsiz. Ezin dio uko egin anomalia bizigarria izateari, antagonismoen lotunea izanda ere. Euskaraz egiteak unibertsal jokatzeko aukera du singular gisa agertzen bada, berezkotasuna asmatu eta zaintzen badu.
‎Tokiko antolatzaileen izenean, Aline Etcheverry urepeldarrak du hitza hartu: " Urepele, herri pollit eta bukolikoa, hori karta postala da, errealki herri hontako biztanleen kopurua ttipituz doa eta euskararen egoera mingarria da gure ibarrean, jendearen gehiengoa euskalduna da bainan euskararen erabilera apalduz doa; gure hizkuntza ahantziz, gure izaiteari diogu uko egiten". Ondotik lerrokatu dira bertsulariak, Maddalen Arzallus(" Amesten dugu ikastola bat Urepeleko pentzean"), Aimar Karrika(" Pausorik pauso bere herria marraztu beza gure hizkuntzak"), Mixel Xalbador(" Korrika hemendik untsa abia dadin eta Bilbora untsa hel").
2016
‎Ez dute esperientzia bizi izan, ez dute sentitu, ez dakite zertaz ari garen ere. Euskal Herrira anitzetan etortzen bainaiz, gehien inpresionatzen nauen gauzetako bat da zenbatetan eta zenbatetan egin behar diozuen uko zeuen hizkuntzari, zuekin bizi den jendeak ez dakielako euskaraz. Horiek ez dute pentsatu ere egiten, ez dute planteatzen, baina euskaldunarentzat gogorra izan behar du behin eta berriz eta anitzetan hizkuntzaz aldatu behar izatea.
‎Haien itxialdiaren arrazoiak ez ziren batere erlijiotik heldu, halakorik ez baitzuten ezagutzen, baina bai, gizakia laster ohituretan laketu ohi zelako eta tradizioak legetzat hartzen zituelako. Ilaunari gorroto zioten, ohituren aita ilauna beti izan zela esanari uko eginez eta ohitura jainkotzat harturik. Zenbat mobilizazio ez ote zen izan azken urteetan, bai zientziaren aitzinamenduen aurka, baita ere gizarteak berez ekartzen duen aurrerakuntzaren aurka.
‎Non zegoen bere anaia bera, berarekin hainbeste kontu esandakoa? Erresidentzia psikiatriko batean zegoen, eta bi urte zeramatzan mutu eta ezer esateari uko eginez nor eta bera, gutxik bezalako hitz erraztasuna izandakoa... — Eta Sabino. Sabino, bere laguna, bere maisua, hilda zegoen aspalditik.
2017
‎Horrek berekin dakar Gutuna jende artean zabaltzea, eztabaida sortzea, dokumentua aztertzea eta orokorrean gizarte osoari helaraztea. Hizkuntza politikez arduratzen den administrazioek ezin diote uko egin bere erantzukizunari, eta Gutunaren kasuan, estatu bakoitzak dauka azken hitza ardura horretan. Hori bereziki beharrezkoa
‎Emozionalki, nik uste dut iluntzeko zortziretan datorren igandean gahiago emozionatuko nintzake eta poztu lagunen batek irabaziko balu, nik irabaziko banu baino, badakit ez dela lehiara joateko jarrera baina espero dut hara jun, ondo sentitu eta lehiakorra izatea. Baina besteari ere ezin diot uko egin, sentitzen dudana kontatzeari."
‎Eta bertsolaritzaren beraren ikuspegitik oso lur ezberdinak dauzkagu lantzeko, Euskal Herriak oso eremu ezberdinak dauzka, oso klima ezberdinak linguistikoki, eta txapelketak balio izaten du komunikabideen bidez, lur horietan denetan bertsoaren hazia ereiteko. Eta nik uste dut gaur egun euskarazko kultura denaren premian dagoela, eta ezin diogula uko egin horrelako aukera bati. Orduan, bueno, baloratu egin behar da, funtzio sozialak, funtzio linguistikoak, eta funtzio kulturalak, eta logika artistikoa nolabait.
‎«Aldarrikatzailea izan behar da, baina alde positiboa ere izan behar du. Ezin diogu uko egin euskarak aurreratutakoari. [...] Auzia ez da botila erdi beteta ala erdi hutsik ote dagoen.
‎– Ezin diot uko egin;
‎Erreklamazioak ere jarduteko modu ona direla dirudi. Posts Maladeta Parke Naturalean (Aragoi), Aneto urteko urteko lasterketan, bere ibilbidea aldatu egin behar izan du, Ekologistak Martxan taldearen bozeramaileak gogorarazi duenez, «ez diogu uko egiten ekitaldiak egoteari, baina pertsona kopurua mugatu egiten da, benetako kirol proba bat da; orain negozioa da». Jarraitu Ingurumen Kanalari Twitter@E_ CONSUMERMMA eta bere egileari @ecienciacom
2018
‎Ahanzkortasun hori al da, hain justu, maskarada femeninoaren muinean dagoen errepresioa? Suposatutako maskulinotasun bati egin behar dio uko emakumeak, hartara Faloa baieztatzen duen eta, hortaz, Faloa den gabezia gisa agertzeko. Ala posibilitate faliko bati egin behar dio uko, berresten duen gabezia hori izateko?
‎Suposatutako maskulinotasun bati egin behar dio uko emakumeak, hartara Faloa baieztatzen duen eta, hortaz, Faloa den gabezia gisa agertzeko? Ala posibilitate faliko bati egin behar dio uko, berresten duen gabezia hori izateko?
2019
‎Zuzendari literarioa isildu zen, zuzentzaileak bere etorkizuneko asmoei buruzko aldarrikapena egin zain, asmo kontzienteei buruz bederen, zeren bestelako asmorik baldin bazen, inkontzientearen eremukoa izango baitzen, asmatu ezina. ...Ezkutariaren jakin min zorigaiztokoa, seguru asko, hala izatera, gauzak konponduko ziren eta ez zen gatazkarik, dramarik, heriotzarik, zoritxar orokorrik izango, edo eman dezagun gizon batek emakume bati galdetzen diola, Maite al nauzu, eta emakumea isiltzen dela, begiratu besterik egiten ez diola, urrun, esfinge baten moduan, gizona suntsituko lukeen Ez esateari, edo biak suntsituko lituzkeen Bai esateari uko eginik, atera dezagun ondorioa, beraz, mundua askoz hobeki lihoake norbera esan ohi duenarekin konformatuko balitz, erantzunik espero gabe, eta are, erantzun diezaioten eskatu edo desio gabe. Baina Raimundo Silvak honako hau esan behar du, Ulergarria da argitaletxeak bere neurriak hartzea, ni ez naiz inor egingo dutenarengatik haserretzeko, barkamena eskatzen dizuet, hitz batez, eta agintzen dizuet neure onean nagoen bitartean ez dela berriro gertatuko, hemen etenaldi bat egin zuen, bere buruari galdetuko balio bezala aurrera segitu behar ote zuen, baina gero pentsatu zuen dena esana zegoela eta isildu egin zen.
‎Aldaketak egin ditugu antolakuntzan, gela bakoitzeko bi irakasle jarri... baina adin nahasketa ezinbestekoa da. Ikasleen artean ematen diren interakzioak hain dira aberatsak ikasketa prozesuari eta sozializazio prozesuari dagokionez, ezen ezin baitiogu uko egin. Behin eta berriro baliatzen dugu hori, etengabe.
‎Beraz, martxan ditugun proiektuak gauzatzeko oinarrizko baldintzak bete ditugu. Ez diogu sekula gure ardurari uko egin, eta etorkizunean ere ez diogu uko egingo.\
‎Inoiz ez diozu uko egin?
2020
‎Eskolak sostengatzeko eta aberkideak hezteko dagokidana egiten ari naiz. Ez diot uko egiten zerga ordaintzeari zerga agiriko atal zehatz batengatik. Estatuari leialtasuna ukatu nahi diot, besterik gabe, eta harengandik aldendu eta zinez libre bizi.
‎Konturatzen zara etxe honetan guk baino gutxiago ez duela ezta hesietako zerramak lo egiten? Ez duzu ikusi nahi institutua bukatu bezain laster, edo aita amaren esanei uko egin edo inguruetako beste herrixkaren batetako famili oneko mozolo batekin ezkonduko gaituztela eta dugula mendietatik atera. Ez al duzu ikusten gure patua idatzita dagoela eta ez dugula hautsi edo irentsi besterik gure muturren aurrean?
‎Eta emakumezko alkateak dituzten udalerrien proportzioa %18, 7 da (Emakunde, 2017). Aurreko kapituluetan esan dugu parte hartzea kuantitatiboki neurtzea ezinbestekoa dela baina ez nahikoa, emakumeen parte hartzearen nolakotasuna aztertu behar da, zein ardura hartzen dituzten, zenbat denboraz, nola, eta zeri egin behar dioten uko.
‎Hein batean, egoera horrek elikaduraren teknologiaren garaipena dakar, eta ez dugu hori barneratzen jakin. Gaur egun badakigu elikagai merkeak, energetikoak, zaporetsuak, seguruak eta iraunkorrak ekoizten… baina ezin diogu uko egin elikagai horien ohiko eta gehiegizko kontsumoari, besteak beste, errealitatea faltsutzen duten publizitate ekintza oldarkorrengatik, Francisco José Ojuelos abokatuak azaltzen duenez. Horrelako ingurune batean gure ardurari eta aukera askeko gaitasunari deitzea ez da zuzena eta guztiz bidegabea da.
‎Manolok inoiz ez dio uko egin bere sexu izaerari, eta aski eskarmentu badu jakiteko, aurrerantzean, Martinen amoranteaz gainera, haren zaintzaile ere bihurtuko dela ezinbestean, harrapatu egin baitute mutil gaztearen sufrimenduak eta maitasun ezak bezainbeste, haren gorputz lirainaren leuntasunak eta begiradaren xalotasunak, plazeraren gorenean begiak iltzatu dizkionean. Martini hiritik joateko asmoa duela aitortu dionean, ile kizkurra txirikordatzen dion bitartean, ez du harritu berarekin eramateko erreguak.
‎Amorrarazi egiten naute inora deitu eta telefonoa nork hartu duen galdetzen dutenek, eta are eta gehiago nor diren esateari uko egiten diotenek.
2021
‎Sintagmak postposizio atzizkia duela ere erabiltzen da: Hainbeste denboraz espero izan du arrakasta, non orain ezin baitio uko egin (Etxezarreta); Hainbestetan irakurri zuen Pedrok gutuna, non, azkenean, buruz ikasi baitzuen (Irigoien).
‎Eginkizun horiek betetzeko, “ez da ezinbestekoa komunitatean bizitzea, ezta hiri berean ere”, dio Rodríguez Baezak. Eta komunitatean ohiko bizilekua ez bada, ez da oztopo kargurako izendatu ahal izateko, “jabeak ere ezin dio uko egin arrazoi hori alegatuz”, azaldu du abokatuak. Batzordeburuak, komunitatean bizi edo ez, deialdiak egin ditzake, jarduera gogaikarriak bertan behera uzteko eskatu, aktak sinatu (batzarretara joanez gero), zorrak erreklamatu, etab., baina komunitatean biziko balitz baino zailtasun handiagoekin egingo du.
‎Bai, fidantza eska diezazukete, baina hilabeteko bakarrik. Lege horren 36 artikuluak dioenez, hilabeteko fidantza jarri da etxebizitzak alokatzen diren kasuetarako, eta, beraz, ezin diogu uko egin fidantza ordaintzeari. Nomina edo Errenta Aitorpena.
‎Top14ko talde gehienek pisuaren eta indarraren aldeko apustua egiten badute ere, abiadura izan da Miarritzeren azken urteetako bertute nagusia. Hala, Ripolek uste du maila berrian «sufritu» egingo dutela, baina, aldi berean, argi dauka ezin diotela uko egin euren «bertuterik onenari»: «Hirugarren urtez, taldearen abiadura izango da gure baliabiderik onena.
‎Independentismoak «alde guztietan» zilegitasuna lortu behar duela azpimarratu zuen Junquerasek, eta, hortaz, inoiz ez diotela uko egingo «ez elkarrizketari, ezta negoziazioari ere». Aitortu zuen elkarrizketa politikoak berehalakoan «emaitza ukigarriak» emango dituela pentsatzea «sineskortasun handikoa» litzatekeela, baina, hala ere, bide hori alboratzea «arduragabea» litzatekeela nabarmendu zuen.
‎Bi taldek bakarrik ez dute esan uko egiten diotenik: Real Madrilek eta Bartzelonak.
‎CUPek Junquerasen gutunaz: «Ezin diogu uko egin aldebakartasunari»
‎«Garbi dagoena da mundu guztiak dakiena: ezin diogula uko egin askatasuna lortzeko borroka demokratikorako ezein bideri, ezta aldebakartasunari ere».
‎Urrunetik, oso erraza ematen zuen; orduan ez baitzegoen bere esanetara; elkarrizketa hartan, berak asmatuko zituen erantzunak. " Ezin dio uko egin; maite baldin banau, ezin dio uko egin". Burua bihurtu zuen.
‎Urrunetik, oso erraza ematen zuen; orduan ez baitzegoen bere esanetara; elkarrizketa hartan, berak asmatuko zituen erantzunak. " Ezin dio uko egin; maite baldin banau, ezin dio uko egin". Burua bihurtu zuen.
‎Denean gure obra izan daitezen nahi izango dugu, gizakien ordez espirituaren obrak balira bezala. Baina guk geuk bokazioa baldin badugu, ez badiogu uko edo traizio egin, orduan utziko ditugu lasai gugandik kanpo ernatzen, bokazio baten eta izaki baten ernamuinak behar duen itzalaz eta espazioz inguratuta. Beharbada horixe da bokazioaren bilaketan lagungarri izateko dugun aukera benazko bakarra, guk geuk bokazioa izatea, ezagutzea, maitatzea eta grinaz zerbitzatzea, bizitzarekiko amodioak bizitzarekiko amodioa sortzen baitu.
‎Ia amildu nintzen, barrez?. Hortaz, ezin diozue uko egin, ia galdu nuen bizia.
2022
‎Kroketak herri gastronomiaren elaborazio ezagunenetako bat dira. Inork ezin dio uko egin kroketa fresko, kanpotik kurruskari eta barrutik krematsu bati. Hori izan liteke kroketa perfektu batetik espero den ezaugarri nagusietako bat.
‎Ura kontrolatzea negozioa kontrolatzea da. Inork ezin dio uko egin urari. Argindar konpainia alda dezakezu; oligopolioari buruz ere berba egin genezake, baina konpainia aldatzeko aukera daukazu.
‎...ierako gong kolpea jo arte, eta orduan nire psikoanalistak bere buruari txalo jo ahal izango dio, hasieratik bazekiena jakinik ere, hainbeste denboran isilik egon delako, eta hala ere zer daki berak, zer jakin dezake nitaz neuk honezkero ez dakidanik, ezer ez, ezta aztarrenik ere, eta psikoanalistarenera joaten bazara da oroz gain hura gabe bizitzen ikasteko, horraxe azken helburua, baina nik ezin diot uko egin bestek ni eskutik heltzeari, eta egunen batean uko egiten badiot, sabela igurtzi baizik ez du egin, arrakasta izan duela esan baizik ez, gauza batez konbentzitu nauelako, lehenbailehen hiltzeaz, zeren aitak azken finean ez dira horixe baizik, aitak, ez dituzte emazteak abandonatzen eta adinez beren alabak izan daitezkeenekin joaten, nire aitak, besteak beste, bere tokiari eusten jakingo ...
‎Gauza bera gertatzen da itun federatiboa berritzeko helburua duten ahalegin guztiekin. Estatu horiek berek, bestalde, ezin diote uko egin nazio minoritarioak ahalduntzeari beren burua erabat garatzen lagunduko dieten hautu testuinguruen ezarpena susta dezaten. Kanadan, ideal federal bat gauzatzen lagunduko duten erakunde politikoen ezarpena sustatu da horretarako, eta ideal federal horren irismena erabakigarria izango da multinazioa osatzen duten indarrak baieztatzeko, jatorrizko herriak eta Quebeceko nazioa lehenik eta behin.
‎Kontalariak berak ez dio uko egiten ekidin zitzakeen gaztelaniazko maileguak kontakizunean bertan ipintzeari," sopea" (19)," posporo" (138)," notarioa" (175)," termometroa" (176)," kartzelara" (184)," kartzelaratu" (294)," kartzelan" (295)," faltsifikau" (295) eta" zukua"," arrast"," barataria"," eguraztia&q... Kontakizunean maileguaren alde egiten duenean, gutxitan eransten du euskarazko hitza eta aldrebes jarduten duenean, bai.
2023
‎Horregatik pozten nauk Minhora itzuli izanaz. Inork ezin ziok uko egin, erabat, bere jatorriari. Orain bazakiat badugula denbora bat atzean, gure historia, eta, hortaz, lasai begira dezakegula aurrera.
‎Ezin dio uko egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia