Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2001
‎Apez on on honengatik ere esan zezakeen Pio Baroja jaunak, apez euskaldunengatik esan zuen harako hura «Euskal apezek ez diote uko egin gizon izateari».
‎1 Batzuen iritziz (hauen artean daude hedabideen zuzendari  tza taldeetako kide gehienak), kazetaritzaren konpromezuaren ondorio baizik ez da hau guztia, herritarren elkarbizitzaren eta demokraziaren garapenaren aldeko apustu profesional baten ondorioa hain zuzen ere. Baina, edozein aztertzailek ikusi eta ondoko orrietan erakutsiko dugun bezala, hedabideak gatazka politikoaren parte eraginkorra dira dagoeneko, polarizazio eta enfrentamenduaren alde jokatu dute eta gehiegitan egin diote uko datxekion funtzio bati, eztabaida demokratikoa aberasteari alegia. Areago, bazter utzi dute hedabideei sistema politikoaren eta gizartearen arteko bitartekari funtzioa egokitzen dion ideia tradizionala.
‎Gizarte orok sufrimendua sortzen du, gizartearen partaide guztiek egin behar diote uko zenbait desirari falta zaiena ordainean jaso eta elkarbizitza hobetzeko. Batzuetan galdutakoaren sentsazioa areagotu daiteke, bai gizartea premia kolektiboei erantzun ezinean dabilelako, bai zenbait taldek edo banakok gainerakoen gain gehiegizko presioa egiteagatik (ekonomikoki, sozialki edo izaera aldetik), edo baita banakoren bat gaizki integratzeagatik eta populazioaren batez bestekoaren gaindiko sufrimendua pairatzeagatik ere.
2003
‎Eta burdelak beste edozein enpresak bezala tratatzen dira, hau da, sozietateen gaineko zergak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen dituzte eta laneko zuzenbidea eta indarrean dauden osasun arauak errespetatu behar dituzte. Udalek, bestalde, burdelek udal mugen barruan onartuak izateko bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituzte, eta arrazoi moralengatik ezin diote uko egin instalazioari.
2004
‎Konponketa edo transakzioa lortzen saiatzeko, alderdiak euren kabuz agertzen ez badira, baizik eta euren prokuradorearen bidez, prokuradore horri eman diote uko egiteko, amore emateko edo transakzioa egiteko ahalordea. Alderdiok euren kabuz agertzen ez badira edo ahalorde hori ematen ez badute, entzunaldian ez agertutzat joko dira.
‎Gainera, gogorarazi dute “erabiltzaileak poliziari egoeraren berri eman diola, eta argi eta garbi adierazi duela eragindako ibilgailua ez dagoela abandonatuta, eta atestatu bat irekitzeko eskatu duela, non adierazi behar baita egoera hori aseguru etxeak kontratua betetzeari uko egitearen ondorio dela”. Legezko eskubideak Halaber, Espainiako Kontsumitzaileen Batasunak (UCE) gogorarazi duenez, ibilgailu garabien enpresek ezin diote uko egin zerbitzuari, legez behartuta baitaude zerbitzu hori ematera, eta, aurka egiten badiote, auto gidariak egoera hori salatu behar dio Kontsumo Administrazioari. Bestalde, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (EKA/ OCUV), bai Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak (UCE), erabiltzaileei azaldu diete ezen, autoa geldirik dagoen bitartean ordezkapen autoa behar izanez gero, aseguratzaileari eska diezaiotela, eta, hark uko eginez gero, bat alokatu dezatela beren kontura, eta fakturak gorde ditzatela, gero ordaindu diezazkieten.
‎Jaramonik ez. Aurten batek ez ezik bik egin diote uko aurrebaldintza sinatzeari, Jon Alonsok (iazko epaimahaikidea) eta Xabier Montoiak. Nabarmenago gelditu da erakundearen zurruntasuna.
2005
‎Inguruan ezagutzen ditugun hizkuntza handiek ez diote uko egin bikoizketari (gaztelania, frantsesa, italiera...); ezta hizkuntza txikiagoek ere (katalana, galegoa...). Azken urteetan telebista ia guztietan barne programazioaren joera gailendu den arren, kanpo programazioari eskainitako orduak aztertzea besterik ez dago konturatzeko oraindik pisu handia dutela telebista generalistetan, eta espezializatuetan zer esanik ez.
2007
‎Subrogazioaren onuradunek ezin diote ukorik egin onura horri, lehentasun gradu desberdina duen beste norbaiten mesederako.
‎Neurri berriek apirilaren 15ean hartuko dute indarra. Onartutako testu berriaren arabera, operadoreek ezin diote uko egin erabiltzaile bati eramangarritasuna, edozein zor edo ez ordaintzeagatik. “Konpainiek ezin diete uko egin erabiltzaileei aitortuta duten eskubide bat, hau da, kopuruari eutsiz beste operadore batera aldatzea, ordaintzeke dauden saldoak berreskuratzeko legezko beste formula batzuk daudenean”, azaldu du CMTk.
‎Nafarroan, prozesu historiko luze eta bihurri baten ondorioz, bi uko gertatu dira. Nafar anitzek euskal herritartasunari egin diote uko. Beste anitzek, espainiartasunari.
2008
‎Gainera, haren ustez, artzainek beti erabili dute eskura zuten teknologia aurreratuena; sekula ez diote uko egin aurrerapenari: Garai batean egurrezko ontziak eta tresnak erabiltzen zituzten, egurra zelako eskura zuten materialik onena.
‎Horrek eragin positiboa du hipertentsio arterialari lotutako bihotzeko eta arterietako gaixotasunen prebentzioan; izan ere, baliteke gatza neurriz kanpo kontsumitzearen ondorio izatea. Bestalde, sukaldaritza kolektiboari dagokionez, zaporea eman daiteke, baina janaria gatz edo koipe gutxiago behar dutenek ez diote uko egin behar janariaren erakargarritasun nagusietako bati, hots, zaporeari. Gantza da, neurri handi batean, elikagaien palatabilitatearen erantzule, eta, beraz, interesgarria da mantenugai hori murriztea, gehiegi eduki ohi dituzten produktuen zaporea arriskuan jarri gabe.
‎Baina, baliteke langileak berak kontratatzea zerbitzu horiek bere kontura? " Outplacement" eko kabineteek ez diote uko egiten hautagai bati faktura berak ordain dezan proposatzeari, Juan Lunarrek dioenez. Oztopo hori erraz saihets daiteke, ordea, lan egin duen enpresarekin akordioa lortzen bada.
‎Eta Interneti buruzko ikuspegi katastrofista tradizionala eta teknologia berriak, adingabeentzako arrisku iturri gisa soilik, azaleratzen dira. Ondasun ukaezina 14 urterekin, nerabeen %61ek nahiago du Internet telebista baino Hainbat ikerketaren arabera, gazteenek ezin diote uko egin teknologiari. Izan ere, aisiarako modu desberdinen artean aukeratu behar badute, gehienek nahiago dute Internet telebista baino.
‎Udarekin batera musika emanaldiak etortzen dira Euskal Herrira. Aurten, udatik gutxi dauka eguraldiak, baina jazz musikariek ez diote uko egin urteroko hitzorduari eta jadanik hasita dago Gasteizko Jazzaldia. Mehatxuka zetorren euriaz babesteko asmoz, antolatzaileek Armentiatik Mendizorrotzara aldatu zuten ohikoa bihurtu den New Orleans estiloko piknika.
‎Iazko otsailean 29 idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak manifestua (www.utikan.com) kaleratu zutenean azaleratu zen arrakala itxi gabe jarraitzen dute Euskadi Sariek. Aurtengo ekitaldian gutxienez hiru hautagaik egin diote uko finalista izateari, BERRIA k jakin ahal izan duenez: Eider Rodriguezek, Uxue Alberdik eta Koldo Izagirrek.
2009
‎Aldiz, hasieratik beretik bi audifonoak erabiltzen dituztenek, behin ohitu eta gero, nekez egingo diote uko horiek erabiltzeari.
2010
‎Teenage Fanclub eskoziarrek sekula ez diote uko egin power pop estiloari. Taldearen soinuak ahots armonia asko ditu.
‎egin diote uko mundu moderno (an txertatze) ari.
2011
‎Dohaintza emailea bizirik dagoela, aurreko lerrokadan aipaturiko subjektuek ezin diote ukorik egin euren eskubideari, ez beren beregi egindako adierazpenaren bitartez, ezta dohaintzari euren adostasuna emanik ere.
‎Baina hizkuntza handiaren erabilerak txikiaren dislokazioa ekar ez dezan, beharrezkoa da hizkuntza indarberritzearen aldeko jokabidea izango duten hiztunak sortzea. Hauek ez diote uko egingo hizkuntza handiari, eta erabiliko dute hizkuntza handian besterik egiten ez dutenekin, egoera jakin batzuetan. Baina hiztun hauek hizkuntza txikia bakarrik erabiliko dute beste zenbait egoeratan, hizkuntza txikia badakitenekin.
‎Zikiramendua amaren faloa izateko etengabeko entseguari uko egitea da. Neurotikoek ez diote uko egiten amaren faloa izateari. Psikotikoarengan, berriz, ez da aitaren izena nagusitzen.
2012
‎Definizio eta propietateetan matematikako ikurren nolabaiteko erabilerari ez diote uko egiten. Mintzaira grafikoa oso oparoa da:
‎Erantzuna ia aho batekoa da: emakume gutxik egiten diote uko eskaera horri. Hala ere, hirutik batek pixka bat itxarotea eskatzen du.
‎beti dago interesa izan dezakeen lagun edo ezagun bat. Aparatua ez badabil, zaharra onartzeko dendari eskatzen dion berri bat erosten dutenean (ezin diote uko egin legez). Aparatu berri bat erosi gabe desegin nahi baduzu, garbigune batera eraman behar duzu.
‎Arranguratsu sumatzen ditu. Keru txarra hartu diote ukoari. Bertan behera uzten dituela sentiarazten diote, traizio txiki bat egin diela, beren erabaki irmoa zalantzan jartzen duen engranajeko harea alea.
2013
‎Poloniarra gaizki zegoen osasunez, oso gaizki, baina kosta ahala kosta eutsi nahi zion karguari, hil zen arte. «Aita santuek ez diote uko egiten karguari, ez dira erretiratzen, Jainkoak erretiratzen ditu», izan zen Wojtylaren kargu uztea eskatzen zutenei Vatikanoak eman zien erantzuna. Indarrik gabe dagoela argudiatu du Eliza katolikoaren buruak, kargu uztea azaltzeko.
‎Legea derrigorrean bete behar dela dio prefetak. Herriko etxe guztiek ez diote uko egin gay eta lesbianen ezkontzeko eskubidea gauzatzeari, eta larunbatean bi bikote ezkontzekoak dira Hendaian eta Miarritzen (Lapurdi). Araua segitzeko asmoa dute ezkontzaren aurkako batzuek; Baigorriko (Nafarroa Beherea) alkateak esan du ezkondu dituela, legea beteta.
‎Hemen zireno etzuten chede gaichtorik. Burhasoek othe diote uko egin arazten. Sekulako lurrak galtzea, zer haurkeria!
‎Beraz, Oiarbidek esan du argumentu gabe utzi dutela Bergarako Udal Gobernua. Horrela, alderdi jeltzaletik Bildu Aralar gobernuari exijitzen diote uko egin dezala atez atekoa inposatzeari eta entzun dezatela herriaren hitza.
2014
‎Izan ere, gutxienez jabetzako 46 etxe eman behar dituzte proiektuak aurrera egin ahal izateko. EH Bilduren arabera, dagoeneko 86 lagunek egin diote uko etxeari, eta hogei bat inguru bakarrik onartu dituzte.
‎Hots, lehenago Frantziak gerraz kendu egin ziena, gerrak eskuetan jarri die alemanei: ezin diote uko egin eurena izan zena (eta hainbat eratan oraindik dena) euretzat hartzeari. Justifikazioaren atal honek bi alde du, hortaz:
2015
‎" zer asmorekin deituak zituzten beraiek manifestaldi eta lan-uzteak? Eta ondorenean, zergatik egin diote uko HBren Mahai Nazionalaren gartzelaratzearen aurkako protestaldiari. Eta erantzun argia eman dute.
‎Anitzak eta Equok, bainan proposamena aztertzeari ez diote uko egin. Bere proiektuaren oinarria" herritarrak" direla goraipatu du Ahal Duguk agiri batean.
2016
‎Apalez apal ordenatutako Kixotez betetako Babel moduko bat. Hiru salbuespen baino ez ditu museoak; hiru pertsonak bakarrik egin diote uko On Kixote ren kopia bat bidaltzeari. Cervantesen lanaren ordez, Nibelungoen kanta Erdi Aroko kanta alemaniarren bilduma bidali zuen sinatuta Hitlerrek; bere ideologiaren oinarriak biltzen dituen Liburu berdea bidali zuen sinatuta Gaddafik, eta bere liburu bat utzi zuen sinatuta Vargas Llosak.
‎Beste zenbait milek fedeari egin diote uko.
2017
‎Horrek berekin dakar Gutuna jende artean zabaltzea, eztabaida sortzea, dokumentua aztertzea eta orokorrean gizarte osoari helaraztea. Hizkuntza politikez arduratzen den administrazioek ezin diote uko egin bere erantzukizunari, eta Gutunaren kasuan, estatu bakoitzak dauka azken hitza ardura horretan. Hori bereziki beharrezkoa
‎Zenbait teorialariren arabera (Held, 1995, 2005; Habermas, 2012), nazio estatuek EB eraiki zuten beren kontrolaz gaindi zihoazen fluxu ekonomikoak mendean izateko. Hala ere, Heldek ordezkatzen dituen horien arabera, globalizazioaren garai honetan, nazio estatuek ez daukate aski botererik, eta horregatixe azpimarratu dute eskualde blokeen premia; Habermasek ordezkatzen dituenen iritziz, berriz, nazio estatu horiexek egin diote uko behar adina soberania lagatzeari, eta ez dituzte beren interes partikularistak bazter utzi, hartara gobernu sistema bat eta bakar baten gisara aurre egiteko arazo global edo eskualdekoei. Gero jorratuko ditut bi ikuspegi horiek modu sakonagoan.
2018
‎Itzulpengintza alorrean dago izendatuta azpeitiarra, Seamus Heaney poeta ipar irlandarraren obrak euskarara ekartzeagatik. Koldo Izagirrek eta biek egin diote uko finalista izateari, eta" bakean uzteko" eskatu dute.
‎Munduko Poesia Kaieretan argitaratutako Seamus Heaney poeta ipar irlandarraren obrak euskarara ekarri zituen Bordak, eta itzulpengintza alorrean dago izendatuta, baina Naiz ek jakinarazi duenez," bakean uzteko" eskatu du. Koldo Izagirre ere arlo berean izendatu dute finalista, Rosalia de Castro galiziarraren poemak euskarara ekartzeagatik, eta biek egin diote uko sariketan finalista izateari.
‎Hizketa gai minbera da aldarri parekidearen harira sortutako gatazka, eta saihestera egiten da hainbatetan. Atal hau osatzeko, esaterako, hainbat elkartek egin diote uko solastatzeari. Elkarrizketarako gonbidapena propio aztertu ostean, ezezkoa eman dute.
‎kendall hoopeak Haurrentzako musika jaialdiak gurasoentzat Gero eta ohikoagoa da udako musika jaialdiak edo «festis», hala deitzen zaie… Haurrak beren sillitetan doaz, haiek baino handiagoak diren kasko handiekin, eta etengabe salto egiten ari diren haurrei, rock, pop, reggae, indie, country eta antzeko izarrak entzuten. Gurasoek ez diote uko egiten gaztetan hainbeste markatu zituen giroari, eta haiek primeran pasatzen dute ekitaldi horien antolatzaileek musikarekiko grina horrekin kutsatzeko prestatu dituzten esparruetan, eta, urte batzuen buruan, bermatuta dago topaketa horien belaunaldi erreleboa. Betiko udako musika hitzordu tipikoak dira, baina esparru berean, txikienentzako lekua etxetik.
‎Zergatik egin diote uko hautagaiek. Valentxu Camporen hitzetan, hautaketa prozesua ez da egokia, ez proposamen ezta erabakitze bideetan ere: " Nire ustez jai antolatzaileek erabaki behar dute, ez lagun gehien dutenek.
2019
‎«Inoiz ez zuen gertatu behar, inoiz ez da errepikatu behar».Aurten ere EH Bilduk erabaki du ez parte hartzea Jaurlaritzaren ekitaldian, kritiko agertu baita leloarekin. Indar subiranistako koordinatzaile Arnaldo Otegik uste du gobernuaren asmoa dela EH Bilduren «posizio politikoa higatzea», eta horregatik egin diote uko koalizio gisa parte hartzeari. Otegiren iritziz, «hauteskundeak datozen garaiotan, nolabaiteko interesa dago agenda politikora gai zehatz batzuk eramateko, ziur aski ez dutelako ezer esateko».Iruñean, elkarretaratzeaIruñean ere elkarretaratzea egin zuten atzo, eta Nafarroako Gobernuko eta parlamentuko ordezkariek hartu zuten parte; besteak beste, Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko kontseilariak eta Ainhoa Aznarez legebiltzarreko presidenteak.
‎Patriarkatuaren garaipena ez zen izan ez zoriaren ondorio, ez iraultza bortitz baten emaitza. Gizadiaren hastapenetik, gizonek modua izan dute, beren abantaila biologikoari esker, subjektu subirano bakar gisa berresteko beren burua; sekula ez diote uko egin pribilegio horri; partez, beren existentzia alienatu dute Naturan eta Emakumearengan, baina gero ostera konkistatu dute; emakumea, Bestearen rola jokatzera kondenaturik, halaber dago kondenatua indar prekario bat bakarrik edukitzera: esklabo nahiz idolo izan, emakumeak ez du sekula aukeratu bere zortea.
‎Zergatik egiten diote uko ostalariek hain modu hiperakutuan?
2020
‎Betaurrekoak galduta, ez du tutik ikusten. Bozgorailu eleaniztunek afalordurako abisua eman dute, kaioek sehaska kantak egin dituzte oka, zientzialariak teorizazioan dabiltza poesiaren balizko ahalmenaz materia bizigabea berpizteko eta Prometeo berriek beren patuari egiten diote uko.
‎JxCren eta ERCren gobernuak 2020rako aurrekontuak adostea lortu du aurten, En Comu Podemekin. ERCk gidatu ditu negoziazio horiek, Pere Aragones presidenteordearen eskutik, eta errepublikanoek ez diote uko egin nahi lortutakoari. Gaur arratsaldean, Kataluniako Gobernuak aurrekontuen proiektua onartuko du, eta orduan hasiko dira parlamentuko lanketak.
‎Gauzak horrela, sindikatuek ez diote uko egin protestak antolatzeari. Pasa den astean elkarretaratzea egin zuten ADIF eta Renfeko Bilboko langileek Indalecio Prieto geltokian, baina Estatu espainiarreko esparruan ere deialdiak badaude.
‎Betaurrekoak galduta, ez du ezer ikusten. Bozgorailu eleaniztunek afalordurako abisua eman dute, kaioek sehaska kantak egin dituzte oka, zientzialariak teorizazioan dabiltza poesiaren balizko ahalmenaz materia bizigabea berpizteko eta Prometeo berriek beren patuari egiten diote uko.
2021
‎Landare proteinaz egindako produktu prozesatua da, izoztua edo hoztua saltzen da eta oilaskoari eta txahalari imitatzen die, bai zaporeari bai itxurari dagokienez. Oso erosoa da janaria prestatzeko eta kontsumitzeko, eta, beraz, alternatiba erraza da —garesti samarra bada ere— animalia haragia jateari utzi nahi diotenentzat, baina ez diote uko egin nahi antzeko elikagai bat haztatzeari. Landare haragiaren osagai nagusia soja testurizatua da, eta oliba olioa, gatza, aromatizatzaileak, espeziak eta B12 bitamina gehitzen zaizkio.
‎Sanchezen esanetan, hori da negoziazioei «benetan» ekiteko modu bakarra, eta gogorarazi zuen iazko elkarrizketetan pertsona horiek berak hartu zutela parte bileretan, nahiz eta gobernuki kide izan ez. Baina Madrilekin hitz egiteari ere ez diote uko egiten JxCekoek, nahiz eta ohartarazi ez dutela botoa «doan» emango.
‎Berdina gertatu zen Italiako Munduko Kopako azken lasterketan... Joan den astean, berriz, orain arte hautatzaile lanetan aritu direnak kaleratu egin zituzten, eta horregatik egin diote uko korrikalariek euskal selekzioko elastikoa janzteari".
‎Hiria lo zegoela zirudien; kaleetan inor ez eta etxeak harri ilunezko blokeak ziren. Haiek baino ez diote uko egiten leihoak kamuflatzeari, eta haien eraikinek dirdai egiten dute: hantxe, hiribideko beste muturrean, argizko laukizuzen handia ikusten da.
‎Jone Miren Hernandezek ohartarazi gisa (2016), bertsolaritza ere gizartearen isla da eta, halabeharrez, gizarteak bezalaxe, genero sistema du antolaketaren erdigunean. Antropologoak oroitarazten digunez, emakume bertsolariek iragan bati egiten diote uko oholtzaren gainera agertzen diren bakoitzean: isiltasun inposatu bati, genero agindu eta rolei, inertziei...
2022
‎«Aldaketa bat izan da iritzi publikoan. PPren eta Esperanza Aguirreren marketin politikoak oso ongi jarri zuen, baina familien esperientziak erakutsi du ez dela horrela; gero eta familia gehiagok egiten diote uko haurrak ikastetxe elebidun batean sartzeari».
‎Gauza bera gertatzen da itun federatiboa berritzeko helburua duten ahalegin guztiekin. Estatu horiek berek, bestalde, ezin diote uko egin nazio minoritarioak ahalduntzeari beren burua erabat garatzen lagunduko dieten hautu testuinguruen ezarpena susta dezaten. Kanadan, ideal federal bat gauzatzen lagunduko duten erakunde politikoen ezarpena sustatu da horretarako, eta ideal federal horren irismena erabakigarria izango da multinazioa osatzen duten indarrak baieztatzeko, jatorrizko herriak eta Quebeceko nazioa lehenik eta behin.
‎Nafarroa Beherea ebakuntza horretarik sortuko da, eta legezko erregeek Nafarroako erreinua hor kokatuko dute. Haatik Nafarroa Garaiari ez diote uko eginen Pirinioetako Bakeraino (1659an sinatuko baitute Frantziako eta Espainietako erregeek).
2023
‎“Nerabeak aukera kostua baloratu behar du, hau da, lanean jarraitzeko uko egiten ari zaionaren balioa, eta lanean jarraitzeko eskaintzen duenarekin alderatu. Adin goiztiar horietan, ez diote uko egin behar ikasten jarraitzeari. Ezagutza funtsezkoa da haiek aurre egin behar dioten mundu aldakor honetan.
‎«Baina betoa jarri ziguten...». Puigdemont lider duen alderdiko iturrien esanetan, hurrengo asteetan «zerbait» partekatu dezakete ERCrekin, baina ez diote uko egin nahi PSOErekin «solaskidetza zuzena» edukitzeari. «Solaskidetza diskretua izatea nahi baitugu».
‎Azken horiek, lortu nahi duten helburuak aupaturik," ongi dakite nola lausengatu beren nagusia hitzez, egindakoarekin nola irabazi haren onginahia". Honela," beren arima zikoitzekin", zuzentasun modu orori egiten diote uko:
‎Izan ere, denek egin diote uko lanari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia