2015
|
|
Ez ote litzateke ezjakintasun handia, ene alabak, norbaiti nor den galdetu, eta ez bera nor den, ez bere aita eta ama nor izan ziren, ezta nongoak ziren ere ez jakitea? Hau zorakeria handia izanik ere, ez dago konparatzerik gugan dagoenarekin, zer garen jakiten saiatzen ez garenean, eta gorputz hauetan gelditzen garenean, eta horrela, abespeluan, entzun egin dugulako eta fedeak
|
dioskulako
soilik arima badugula dakigunean. Baina zer ondasun egon daitekeen arima honetan edo nor dagoen arima honetan edota haren balio handiaz, gutxitan egiten dugu gogoeta; eta horrela, haren edertasuna zaintzen kontu handiz saiatzeari gutxi begiratzen zaio:
|
|
12 Behar beharrezkoa dena, ene ahizpak, aitor entzulearekin lau lau eta egiaz ibiltzea da, ez diot bekatuak
|
esatean
soilik, hori argi baitago, otoitzaren berri ematean baizik; izan ere, hori egin ezean, ez dut ziurtatzen ongi zoaztenik, ezta irakasten dizuena Jainkoa denik ere; oso maite du Jaunak bere ordezkoari Berari bezain argi eta egiaz hitz egitea, honek arimaren pentsamendu guztiak, eta areago egintzak, txikienak badira ere, ezagut ditzala nahi izanez. Eta horrela jokaturik, ez zaitezte ibil asaldaturik ezta ezinegonik ere, Jainkoarena ez bada ere, apaltasuna eta kontzientzia ona baduzue, ez duzuelako kalterik izango; izan ere, Haren Maiestateak badaki txarretik ona ateratzen, eta deabruak galdu nahi zintuzten bidetik, gehiago irabaziko duzue.
|
|
Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. Ez diot gezurrik ez
|
esateko
soilik, Jainkoari eskerrak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrel...
|
|
9 Jaunak otoitzean irauten dutenei ematen dizkien atsegin hauetaz luze hitz egingo da eta, hemen ez dut ezer esango. Niri egin dizkidan mesede hain handi hauetarako atea otoitza dela
|
diot
soilik. Ate hau itxiz gero, ez dakit nola egingo dituen mesedeak; izan ere, arima batekin gozatzera eta hari atsegin ematera sartu nahi badu ere, ez dago nondik sartu, bakarrean, garbi eta haiek hartzeko gogotsu nahi baitu.
|
|
A. Baltasar Jesusena (Nieto),, Pastranako lehenengo Nagusia izan zen; bizitza urduri eta gorabeheratsua izan zuen. Esanguratsua da Teresak honetaz hau
|
esatea
soilik: ez zen zahar zaharra, ezta gaztea ere, oso predikari ona; ez du esaten beste batzuez esan ohi duena:
|
|
2 Baina, berorri luze idatzia dudanez, arrazoi askorengatik ezin izan ditut alde batera utzi Jainkoaren inspirazioak zirelako, eta ez gutun batean esatekoak; hau
|
diotsot
soilik: pertsona santu eta jakintsuek uste dutela koldarra ez izatera beharturik nagoela eta ahal dudan guztia obra honetan jartzera, hau da, hamabost soilik egongo diren eta kopurua ezin gehitu izango den monasterio bat, itxitura handi handiaz egitera; ez dira inoiz irtengo eta belo bat aurpegi aurrean dutela izan ezik ez dute ikusiko inor; otoitzean eta hilduran oinarriturik egongo dira, luzeago idatzi diodanez eta berriro ere idatziko diodanez Antonio MorĂ¡nen bidez hau horrantz doanean.
|
|
Frantzisko Salcedori guri baino gehiago eman dio, beti baitugu uste ona Jainkoagan. Lehengo egun batean esan zidan berorren jauntasunari idatzi nahi ziola eta gutunean hauxe
|
esan
soilik: –Jauna, ez dugu ogirik?.
|
|
7 Ni biziki pozten naiz gure aita Sevillan ez delako eta, berorren agurgarritasunak dioenez, hobe litzateke hemendik hurbil etorriko balitz; hala ere, bada fraide oinutsen etxea Granadan eta han egon daiteke; dena dela, haren egitekoa amaitzen bada eta aita Tostado bere eskumenaz geratzen, egoki litzateke elkarrekin topo ez egitea. Hemengoek Gortetik zuzenean etorriko dela
|
diote
soilik; baina nuntzioaren aginduaren arabera da. Egia dela diote errege agindua eman dutela baina, dirudienez, hobeki begiratu dutela eta iritziz aldatu direla.
|
|
5 Jakin beza, ene aita, neure hainbeste gutun eta zereginek, azkenik, buruko burrundara eta ahultasuna eragin dizkidatela, eta, oso beharrezkoa ez bada neure eskuz ez idazteko agindu didatela. Hau
|
diot
soilik: erregeagandik dioen hura lortzen saiatzeari dagokionez, ezta burutik pasa ere kontu handiz begiratu arte, nire ustez, izen ona galtzeko izango bailitzateke; bestalde, Jainkoak segurtatuko du.
|
|
6 Egun hauetan, santa Eufrasia moja zen gure Ordenako monasterio bateko gauzak irakurtzen genituen hemen, eta han ahizpa hori bezalako bat zuten, eta santa hari egiten zion
|
esana
soilik, eta azkenik sendatu egin zuen. Beharbada, izango da hor norbait, begirune diona.
|
|
aita Marianori brebe baten berri eman zioten, nire ustez, hara daramatena; Rokek azalpen gutxi eman bazuen ere. Hau
|
dio
soilik: oso mardula dela eta aurreko nuntzioak egindakoa baliogabetu egiten duela (eta berorren aitatasunak dioena izan behar du, bakarrik ez dutela ulertzen), eta Aita Santuarena dela dio (baina nuntzioarena besterik ez du izan behar, erantzunean haren jauntasunak agintzen duenari men egingo zaiola esaten duelako); hau agintzen diotela dio:
|
|
37 Garrantzi handikoa da esanikoa zabarkerian ez erortzeko, eta noizbait, behar denean, ez
|
esan
soilik, egin ere egin behar da, batekin guztiak zentzatuko baitira. Eta errukiagatik nahiz beste arrazoi batzuengatik kontrakoa egiten bada, hasieran, gauza gutxi izango baitira, gero nahitaez egin da zorroztasun handiagoz, eta erruki hauek krudeltasun handi handi bihurtuko dira eta kontu zorrotza eman dio Jainko gure Jaunari.
|
|
6 Era honetara baretasun handiz errezatuko dugu ahoz, eta lana kenduko geure buruari. Izan ere, Jaun honengandik hurbil egoteko geure buruari indar egin eta laster, keinuen bidez ulertuko digu; horrela, Pater Nosterra askotan esan behar bagenu, behin
|
esanda
soilik adituko liguke. Eder zaio guri lana arintzea.
|